www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN MANDAMENTUKO BIGARREN LEZINOIA

 

zeñetan erakusten dan

zer dan mezia, zeintzuk dirian meziaren parterik nautsijenak, nortzuk daukeen mezia entzuteko obligazinoia ta zelan entzun biar dan.

 

        Entzun zenduban, neure kristinaubak, leengo dotrinaan san Gregorijogaz, irugarren mandamentubak aginduten doskula bateti domeeka ta jai osuetan biarrik ez egiteko ta besteti egun areetan obra onak egiteko. Jai domekeetan aginduta dagozan obra onen artian, lelengua da meza santuba entzutia. Elesako lelengo mandamentuban erakusten da meziari tokeetan jakon dotrinia, baña pensau dot mandamentu onetan zerbait zeubei esatia meziaren gañian, gauza ona izango dala. Orregaiti esango dotsut dotrina onetan, ainbat gitxien luzetuta. Lelengo: Meziak zer esan gura daben. Bigarrenian: Meziaren parterik nautsijenak zeintzuk dirian. Irugarrenian: Nortzuk daukeen obligazinoia mezia entzuteko. Ta laugarrenian: Zelan entzun biar dan.

 

 

I.

 

        Mezia ez da beste gauzarik, neure entzula onak, ezpada sazerdotiak altaraan egiten daben Jesukristo geure Jaunak itxi oskun oprezimentu agirija, zeñetan ogijaren ta ardauaren izatia Jesukristo geure Jaunaren gorputz eta odol izatera aldatuta, areen itxuraan Jesukristo bera oprezietan jakon Aita Eternuari, kriatura guztien gañian daukan eskubidia ta agindutia erakusteko. Meza santuban Aita Eternuari egiten jakon oprezimentuba ta Jesukristo geure Jaunak kurutzian il zanian egin ebana bardinak dira, bai izatian ta bai balijuan. Egija da, Jesukristok kurutzian il zanian, padezidu eban. Ta esaten jako kurutzeko oprezimentubari odolezko sakripizijua edo oprezimentuba. Ta meza santuban Aita Eternuari oprezietan jakonian, ez dau padezietan. Onezaz ostian, guztiak ekuseen moduban, Jesukristo il zan kurutzian ta orduban egin eban oprezimentuba da ikusberia, ikusten zana ta sentietan zana. Baña meza santuban Jesukristok egiten daben oprezimentuba, pediagaz sinistu arren ta alan dana zuzen jakin arren, ez dogu begijekin ikusten, Jesukristoren izenian mezia esaten daben sazerdotia ta ogijaren ta ardauaren itxuria baño. Baña osterantzian, Trentoko konzilijuak esaten daben leez, Jesukristo geure Jaunak kurutzian bere odolagaz eta erijotziagaz Aita Eternuari egin eutsan oprezimentuba barriin barri egiten jako meza bakotxian.

        Altarako mirarizko ta amodijozko oprezimentubari esaten jako mezia. Meziak esan gura dau bialdutia, dinue santo Tomasek eta san Buenabenturak. Bada, Aita Eternuak bialduten dosku Jesukristo bere semia, altaraan mezia esaten danian. Ta kristinaubak, meza santuba esaten danian, oprezietan deutsee ta bialduten deutsee Aita Eternuari Jesus bere semia ta geure Salbadoria. Meza santuban Jangoikuari egiten jakon oprezimentuba da guztietati andijena ta estimaubena. Jesukristo geure Jauna, zein dan Aita Eternuaren bijotze[k]o poz, atsegin ta alegrija osua, oprezietan da meza santuban bere bizitzako ta erijotzako merezimentu guztiekin. Zeruko aingeru ta santuben oprezimentu guztiak bat eginda, ez leuskijue Jangoikuari ainbeste gusto ta glorija emongo, zein da meza bakotxeko oprezimentubak emoten deutsan.

        Orregaiti esaten da, meza santuko orprezimentubak beragaz enzerretan ditubala beste lege ta denpora guztietako oprezimentubak. Meza santuba da Jangoikuari deutsagun zorra pageetan dabena; ta oprezietan da ilak eta bizijak gaiti. Da, zeruko ondasunak ekarten doskuzana, bai arimakuak ta bai gorputzekuak. Da, Jangoikuaren asarria bigunduten dabena ta geri mesediak egitera presteetan dabena. Da, geure arimaak garbituten ditubana ta tentazinoiak goituteko grazija ekarten doskuna. Aingeruben miina biar litzaateke, neure enzula onak, meza bakotxa zer dan ta zer balijo daben kristinaubari aitu eraiteko. Ta eurak bere dan leez esan ezin leijee, guztizkua ta despeida bagakua dalako.

 

 

II.

 

        Meziak parte asko daukaz. Guztiak dira misterijo andiz jantzita dagozanak. Baña bata baño bestia dira lelenguauak, nausijauak ta debozinoe geijago eskatuten dabeenak. Komoninoeko sakramentuban esplikauko dira astiruago, meziaren parte guztiak eta bakotxak zer esan gura dabeen. Bada, ez dago meza santuban, ez berba bat, ez azinoe bat, aparteko misterijua enzerretan ez dabenik. Ta guztiak jakitiak txito asko lagunduko leuskijue kristinaubei, mezia biar dan moduban entzuteko.

        Meziaren parte nausija edo, askok dinuanez, izate guztija dago konsagrazinoian, sazerdotiak ostiija ta kalizaan dauan ardaua konsagretan dabenian. Baña onezaz ostian, (zeubei tokeetan jatzunerako) txito parte prinzipalak dira, konsagrau baño leenago sazertotiak ostiijagaz ta kaliziagaz egiten daben oprezimentuba; konsagrauta gero egiten dabena; ostiija konsagrauba ta kalizaan dauan odol santuba errezibietia; ta endamas santuseti despeidengo binajeraterañoko guztia. Meza santubaren parte oneetan denpora gitxi bat da asko, neure kristinaubak, mezia uts egiteko ta pekatu mortala egiteko. Meza guztian al baginei egon biar genduke, aingerubak leez, txito atenzinoe, debozinoe ta modu andijagaz; baña esan dan denporeetan oraindino askozaz geijago, misterijo urraokuak eta altubauak barristetan dirialako orduban altara santuban. Orduban barristetan da enkarnazinoeko misterijo andija, Jesukristo geure Jaunaren bizitzia, apostolu santubekin egubenguren gabian jan eban aparija, Jesusen pasinoia, erijotzia, entierruba ta beste kristandadian daukaguzan misterijorik prinzipalenak. Oh, zeinbat gauza andi dagozan, neure kristinaubak, meza santuban! Oh, zeinbat balijoko leuskegun atenzinoe ta debozinoe guztiagaz mezia entzunak! Kristandade guztian ez daukagu gauza bat andijagorik, balijotsubagorik eta mirarizkuagorik altarako meza santuba baño. Oh, ze itsubak eta errukarrijak dirian nekezka, derrigorrian leez meza santuba entzutera duazanak ta ainbat laburrenaren billa dabizanak! Ez da, bada, gitxiago, neure entzula onak, meza bakotxa, Jesukristo geure Jaunak Kalbarijoko kurutzian bere odolagaz eta bizitziagaz Aita Eternuari egin eutsan sakripizijua edo oprezimentuba baño.

 

 

III.

 

        Batiatuta dagozan kristinau guztiak daukee obligazinoia meza osua entzuteko, errazoiaren usura eldu ezkero. Errazoiaren usaba nos eltzen dan ez daki inok bere ain zuzen. Gauza onetan esaten dana da, zazpi urtera ezkeroko umiak bialdu biar ditubela gurasuak elesara meza santuba entzutera. Ta gurasuak edo ugazabaak, zazpi urteti aurrera euren erruz seme alabei ta otseginai mezia entzutia galaazoten deutsen bakotxian, pekatu egiten dabee. Bada, san Antoninok dinuan leez, noberaren erruz jai domekeetan meza osua entzuten ez dabenak, egiten dau pekatu mortala. Ta noberak ez entzutia ta entzun biar dabenari eraoztia edo entzuten ez istia, bardin da pekatu egiteko.

        Jai domeeketan pekatu mortalaren beian meza osua entzuteko Elexa Ama santiak agindu arren, meziaren parte txiki baten edo gauza gitxi baten paltetia, ez da pekatu mortala; baña bere erruz bada, izango da pekatu beniala. Parte txikizat edo gauza gitxizat erakusten dabee Elexako maisubak, mezia asten daneti ta epistolia asi artekua, edo kalizia estalduten daneti amaitu artekua. Nai asieran nai despeidan esan dan partera paltau arren noberaren erruz, ez da pekatu mortala egiten beniala baño, gauza gitxija dalako. Liburuba jirau arteraño ta ebanjelijua esan arteraño bere erruz palteetan dabenak, egiten dau pekatu mortala dotrinarik zuzenenian, meziaren parte andijan bere erruz paltetan dabelako. Mezia uts egiteko arriskuban geratuten danak bere paltaz, egiten dau pekatu mortala, gero meza osua entzun arren. Bada, gauza bat da meza osua entzutia ta beste bat noberaren gustoz uts egiteko pelleburuban jartia. Au beti da pekatu mortala. Mezatara juanda erdiz erdi mezia topeetan dabenak, beste meza osorik entzun ezin badau, dauka obligazinoia pekatu mortalaren beian meza erdija a entzuteko. Bada, zor guztija pagau ezin dabenak, al daijana pagau biar dau.

        Esan da, errazoiaren usura eldu dirian guztiak entzun biar dabeela pekatu mortalaren beian jai domekeetan meza osua. Baña orraitino bagoz gauza batzuk, mezia entzute obligazinoia kentzeen dabeenak. Bada, Elexa Ama santiak ez dau gura bizitzako, osasuneko, kleituko ta aziendako gauzia galduteko arriskuba daukeenian, kristinaubak meza entzutera obligeetia. Orregaiti ez dau kee meza entzuteko obligazinoerik: Lelengo, oian gaisorik dagozanak. Bigarrenian, besterik ezda, gaisuai kuidado egin biar deutseenak. Irugarrenian, oian gaisorik egon ez arren bere, osasunaren kalte bagarik elexara juan ezin dirianak, endamas zaarrak depora txaarra ta bide luzia elexarako daukeenak. Laugarrenian, sein txikarragaz dagozanak, ezpadaukee seina nori itxi edo eureekin elexara eruan ezin badabee. Baña oba izango da etxian seinari kuidado egitia, elexara eruanda, aren negarragaz bestiai mezia entzuten eraoztia baño. Bostgarrenian, arimako, aziendako edo gorputzeko edozein bere pelleburu andi erremedijau biar dabeenian. Mezia entzunda erremedijau ezin badabee, geratu leitekez meza bagarik. Ta onako okasinoietan meza bagarik geratuten dirianak, dino san Antoninok, orazinoia edo beste mezako obra onari jaokan gauzaren bat egin biar dabeela etxian.

        Usadijua leez dago, seina eginda dagozan emakumiak señagaz elexara juateko prestau artian, meza entzun bagarik egotia. Ta batzuk uste dabee, señagaz elexan sartu bagarik meza entzutia pekatu dala. Ez dago onako gauzarik, kristinaubak. Señagaz elexan sartu baño leenago meza entzun lei seña eginda dauan emakumiak, ta oba da al daijala entzutia, entzun bagarik egotia baño. Jesukristoren legian debozinoerik oneena da al daijala meza santuba entzutia. Ta gero eria daukanian edo gauzaak prestau daizanian, ainbat lasterren bere sabeleko prutuba elexara eruanda, Jangoikuari oprezietia ta grazijak emotia, txito gauza ona da. Baña señagaz elexan sartzeia debozinoezkua da, ez obligazinoezkua. Nai dabena sartu leiteke ta nai ez dabenak itxi leijo. Ta sartzeen bada bere, ez da popuertzakua bere parrokijako elexan sartzeia, ezpada nai daben elexan, zein ermitaan, zein komentuban, zein parrokijan ta nai daben sazerdotiagaz, zein kuriagaz, zein kapillaubagaz, zein errelijiosuagaz. Esan dot au guztiau, dianok jakin daizun, gauza onetan nai dabena egiteko libertadia emoten deutsala Elexiak seña egin daben emakumiari. Esan ezkero, bada, nortzuk eta nos daukeen meza osua entzuteko obligazinoia, jakin biar dau kristinaubak zelan entzun biar dabeen meza santuba.

 

 

IV.

 

        Ez dozu pensau biar, neure entzula onak, meza santuba entzuteko asko dala elesan egotia mezia esaten dan artian. Elexan egon biar da edo meza entzuten dagozanekin bat eginda egon biar da; baña egon biar da atenzinoiagaz, debozinoiagaz ta erreberenzijagaz. Atenzinoiagaz entzuten da, meza santuban gogua iminita daukanian. Debozinoiagaz entzuten da edo Jesukristo geure Jaunaren bizitzako edo erijotzako pausuren bategaz, edo geure pekatubeekin edo geure erijotziagaz edo geure juizijuagaz, edo geure arimako edo gorputzeko nezesidaden bategaz akordauta, Jangoikuari miserikordija eskatuten deutsagunian edo errazuren batzuk debozinoez egiten ditugunian, dino san Ziprianok. Ta erreberenziajagaz entzuten da mezia, gorputzeko egonera ona ta elexiari joakana daukanian.

        Onako atenzinoiaren paltaz, elexan egon arren, ez dabee mezia entzuten ta pekatu mortala egiten dabee: 1º Mezatako denporan berbeetan ta barreka dagozanak. 2º Eleixan sartzen dirianai, urteten dabenai ta beste barruban dauan jentiari begira banaan banaan dagozanak. Au jazoten da Bizkaiko elexa askotan. Ta onetarako, elesan lekuba nasai daukeela, juaten dira korura edo korupeko eskillareetara mezia entzutera edo, obeto esateko, elexan dauan jentiari ta meziari burla egitera. Kura jaunak au eraotzi leije; ta ez leuskijue mesede txikija egingo euren kargura dagozan arimai. Eskillareetan, ate osteetan ta koru baztarretan bere arijaz dagozaneeti, amarreti bik mezia entzuten dabeela biar dan moduban, ez neuke beinguan sinistuko. 3º Arako ate onduan geratuta, sazerdotia altarara artian elexan sartu gura ez dabeenak ta gero priisaka ta arnasa oska duazanak ia mezia epistolara elduban, guztiak belaunbiko jarri orduko, pensau beije mezia entzuten dabeen edo ez. Bada, nik ez dakit. Trentoko konzilijuak esaten dau, meza entzuteko dagozanak, euren lekubeetan debozinoe eta modestijaz geratuta dagozala esan artian, mezarik ez asteko. Onako presteeriagaz ta debozinoigaz aginduten dau Elexa Ama santiak meza osua entzuteko. Ta bakizu, neure kristinaubak, gauza onetan palta andija dauana. Erremedijau bedi, bada, bakotxa bere aldeti ta erremedijauko ditu pekatu asko. Alan gura izan daijala Jangoikuak Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa