www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN LEZINOIA

 

Lelengo mandamentubak zer aginduten doskun; ta zelan biar dirian pedia ta esperantzia Jangoikua ameetako.

 

 

I.

 

        Jangoikuaren legeko lelengo mandamentubak aginduten dabena da, neure entzula onak, Jangoikua bera ameetia gauza guztijak baño geijago. Alan esaten dosku Espiritu Santubak: amauko doku zeure Jaun eta Jangoikua bijotz guztijagaz arima guztijagaz, ta gogo guztijagaz. Au da zuri oan aginduten dotsudana. Au berau erakutsiko deutsezu zeure semiai eta semien semiai, ta berba oneek pensauko dituzu denpora guztietan ta leku guztietan. Jesukristo gere Jaunak arrezkero barriin barri au berau erantzun eutseen judegubai, itandu eutseenian ia zein zan mandamentu guztietati nautsijena. Lelengo mandamentuba ta nautsijena da, diño Jesukristok, bijotz guztijagaz, arima guztijagaz eta gogo guztijagaz Jangoikua ameetia.

        Mandamentu santu onek dinuan leez Jangoikua ameetako, popuertzakua da geure bijotzeko desio guztiak, intenzinoe guztiak, ezauberazko pensamentu ta egite guztiak Jangoikuari oprezietia, ta Jangoikuaren ondrako gauzeetara ordenatia. Kodizijoso edo laster aberastu gura daben batek, bere kontu, artu emon ta tratu guztiak egiten dituban leez irabazteko intenzinoiagaz, alan lelengo mandamentu santuba ondo gorde gura daben kristinaubak, ezauberaz eta adbertenzijaz egiten daben guztia ordenau biar deutsa Jangoikuaren ondriari bakarrik. Ez dau gura Jangoikuak, kristinaubaren bijotza partiduta egotia zeruko gauzeen ta luurrekuen artian, Jangoikuaren ta kriaturen artian, ezpada berarenzat gura dau guztia. Ta orregaiti esaten dau Jesukristo geure jaunak: Inok bere serbidu ezin leizala ugazaba bi. Esango baleu leez: inok bere amau ezin leiz Jangoikua ta munduba. Jangoikua ameetan badau, mundubaren gorrotua eukiko dau; ta munduba ameetan badau, Jangoikuaren gorrotuan biziko da. Munduko gauzeetan bere gogua ta amodijua daukanak, Jangoikua amau ezin lei.

        Jangoikua ameetako gauza guztiak baño geijago, prest egon biar dau kristinaubak munduko gauza guztiak eta bizitzia bere, biarbada, leenago galtzeeko Jangoikua opendidu baño. Onako presteera santuba daukanian, ezaututen dau kristinaubak Jangoikua bere Jaun bakarzat, bere egilazat ta gauza guztien buruzat. Orduban adoretan dau ta alabeetan dau Jangoiko guztiz ona ta autortuten dau, gauza on guztiak Jangoikuak bakarrik merezietan ditubana. Orduban ustuten dau kristinaubak bere bijotza luurreko gauzeetati; ta emoten deutsa leku osua Jangoikuari bere arimaan. Orduban sinistuten dau ta ezaututen dau Jangoiko bat baño ez dauana, luurreko gauza guztiak beriak ditubana, zerubak eta munduba bere eskubetan daukazana, asierarik eta akaburik ez daukana, ona, miserikordijazkua, zuzena, jakituna ta guzien maitegarrija bera dana. Orduban gordeetan ditu kristinaubak Jangoikuaren agindubak guztiak; ta desietan dau gizon eta emakume guztiak Jangoikua bera bakarrik estimeetia, serbietia, ameetia ta alabeetia. Ta au da Jangoikuak lelengo mandamentuban aginduten doskun amodijua ta bijotzeko presteria. Onetarako euki biar dau kristinaubak pedia ta esperantzia. Bada, san Pablo apostolubak dinuan leez, pedia bagarik inok ezin lei Jangoikuaren gustoko gauzarik. Ta orregaiti esaten dau san Agustinek pediagaz, esperantziagaz ta karidadiagaz adoretan dala Jangoikua ta gordeetan dala lelengo mandamentu santuba.

 

 

II.

 

        Pedia da, neure entzula onak, Jangoikuak duarik geure entendimentuban iminitako doe bat, zeñegaz sinistuten dogun Jangoikuagan ta Jangoikuak Elesa Ama santiari erakutsi deutsan guztia[n], begijekin ikusiko bagendu baño ziurrago. Batiatu gindubeezanian, emon oskun Jangoikuak pede santuba; ta bera dala medijo daukagu zerurako esperantzia ta gara Elesiaren semiak. Pedia da ikusi ez doguna sinistutia, Jangoikuak esan dabelako. Ez mundubak edo mundukok esaten doskubeelako, ezpada Jangoikuak esan dabelako. Jangoikuak berak berba egin dosku ta Elesa Ama santiak erakusten dosku Jangoikuak zer esan doskun. Bada, san Pablo apostolubak dinuan leez, Jangoikuak guzurrik esan ezin lei. Ez litzaateke Jangoikua Jangoiko izango, guzur txiki bat esan al balei. Ta Jangoikuaren beraren esana da, Elesa Ama santiari berak erakutsi deutsana, pedeko gauzeetan engañau ezin ginaizana ta Jangoikuaren Elesia egijaren zimentu pirmia ta pilar sendua dana. Elesa guztiak nai baleu bere, kristandadiari pedeko gauzeetan guzur txiki bat erakutsi ezin leijo, Espiritu Santubak koberneetan dabelako.

        Promes andi au lelengo egin eutsan Jesukristo zeruko Maisubak san Pedro apostolubari, lelengo Aita Santu Erromako egin ebanian, Elesa guztiaren karguba emon eutsanian ta bere ordekozat, ta kristinau guztien buruzat munduban itxi ebanian. San Pedrori ta aren ondorengo Aita Santu Erromako guztiai esan eutseen Jesus geure Salbadore maitiak, eureen pediaren gañian pormau ebala bere Elesia ta inpernuko atiak edo persekuzinoiak ez ebeela inos bere galduko Elesiaren pedia ta dotrinia. Elesiaren esana sinistuten dabenak, Jesukristoren esana sinistuten dabela; ta Elesiari sinistu ta obeidu gura ez deutsanak, ez dabela sinistu gura Jesukristoren esana ta ez deutsala obeidu gura Jesukristori. Mundubak dirauban arte guztian Espiritu Santuba egongo dala bere Elesiagaz ta beste onako promes andijak egiten deutsaz, neure entzula onak, Jesukristo geure Jaunak Elesa Ama santiari, geure pedia ta esperantzia sendotuteko.

        Ta emeti ezaututen da kristinaubak Elesiari sinistuteko ta obeiduteko daukan obligazinoia. Bada, Elesa Ama santiak erakusten doskuzan pedeko misterijo guztiak dira Jangoikuak esanak. Jangoiko bakar bat baño ez dauana, naturaleziaren ta grazijaren Egilia bera dana, Trinidadeko misterijo santuba, Jesukristo geure Jaunaren enkarnazinoia, jaiotia, bizitzia, kurutzeko erijotzia, illen arteti egin eban biztutia, zerubetara igotia, grazijaren nezesidadia, sakramentuben izatia, obra oneen probetxuba, pekatubaren kaltia, geure onerako nai gatxerako libertadia, arimiaren akaburik eza, aragijaren biztueria, eri jotzia, juizijua, zeruba, inpernuba ta beste Elesiak erakusten doskuzan pedeko gauzaak, guztiak dira Jangoikuak esanak.

        Misterijo santu oneek Elesiak erakusten dituban moduban sinistu bagarik, Jangoikua inok amau ezin lei. Orregaiti judegubak, jentilak, moruak eta eresiak euren utsegitetan ta engañuban dagozan artian, ezin Jangoikua amau leije, ezin lelengo mandamentu santubak aginduten dabena egin leije ta ezin salbau leitekez. Zelan salbauko dira, salbeetako egijak eta dotrinia sinistuten ezpadabee? Zelan amauko dabee Jangoikua, Jangoikuaren esana sinistuten ezpadabee? Zelan zerura juan leitekez desditxau areek, zerurako bidia, zein dan Elesa Ama santiaren pedia guzurzat eta engañuzat badaukee? Oh, ze errukarrijak dirian Jangoikuari ta Elesa Ama santiari sinistu ta obeidu gura ez deutseenak! Itsu itsuban kristinaubak sinistu biar ditu pedeko misterijo guztiak, andijak eta altubak izan arren, zegaiti edo zelan ete diran jakiteko errazoiak topeetan ibili bagarik. Jangoikuak esatia eta Elesa Ama santiak erakustia asko da guk ziur ta pirme guztiak sinistuteko. Bestelan ezin euki ginai geure Jangoikuagan ez konpijantzarik, ez amodijorik. Dudiagaz, sospetxiagaz ta pede txaarragaz begiratuko geunkijo Jangoikuari geure salbazinoeko gauzeetan, itsu itsuban sinistuko ezpagenduz bere promes andijak. Ta orregaiti esaten da biar dala pedia Jangoikua ameetako.

 

 

III.

 

        Beste ainbeste esaten da esperantzia gati. Esperantzia da Jangoikuak geuri duarik emondako birtute bat, zeñegaz daukagun ustia, geure pekatuben parkazinoia ta zeruko glorija zabala jadiisteko. Ez geure merezimentubak gaiti bakarrik, ezpada Jangoikuaren miserikordija gaiti, Jesukristo geure Jaunaren pasinoeko ta erijotzako merezimentubak gaiti, Ama Birjina maitia bitarteko dala ta geure obra onen medijoz. Esperantza santa au eukiteko erakutsi dosku Jangoikuak bere ontasuna ta miserikordija. Jangoikuaren Seme bizija gizon egitiak, donzella baten sabelian enzerrauta egotiak, Jesusen Belengo jaiojtza pobriak, penazko bizitziak, kurutzeko erijotziak, pekatubak parkatuteko dagozan sakramentu santubak ta Ama Birjina Santissimiaren erraija bigunak eta errukiorrak obligeetan gaitubee, Jangoikuagan esperantza pirme bat eukitera.

        Amodijuaren ta miserikordijaren senalle agiri oneek emon ezkero, Jangoikuak berak bere nai dau ta aginduten dosku, beragan konpiantza oso bat eukiteko, geure arimako salbazinoia berari eskatuteko, berari erregutute ko ta geuk geure partez alegina egin ezkero, ardura bagarik bere eskubetan geure salbazinoia isteko. Alan animeetan ditu Espiritu Santubak kristinau guztiak Jangoikuagan salbeetako esperantzia eukitera, esaten doskunian egon gaitezala guztiok duda bagarik Jangoikuaren promes andijetan. Sinistu daigula duda bagarik, Jangoikua ona, miserikordijosua, zuzena ta altsuba dala, esan daben guztia kunplietako. Eldu gariala zerurako ustia eukitera, zeñegaz balijetan garian ankora pirme ta seguru bategaz leez. Ankora batek itxasoko ontzijagaz egiten dabena, dino san Agustinek, egiten dabela geugaz zerurako esperantziak. Aisiak alde batera edo bestera ontzia itzuli gura dabenian itxasuan, boteetan jako ankoria ta ak eraozten deutsa ontziari itzultia; ta kristinauba bere zeruko glorijaren esperantziak pekatu egin bagarik eukiten dau munduko aise txaar, tentazinoe ta pelleburu gaistuetan.

        Egija da, zerura juateko esperantza pirmiak ez dau kentzeen arimako bildur guztia. Jangoikuaren miserikordijak eta Jesukristo geure Jaunaren merezimentubak emoten deutsee kristinaubari, bateti, uste osua salbeetako; ta besteti, bere pekatubak ta aurrera jausiko dan edo ez dan jakinezak bildurtuten dabee, salbauko ete dan edo ez. Ez daki inok bere, zeruko aparteko abisuba bagarik, pekatuban dauan ala grazijan dauan; Jangoikuaren adiskidia dan ala arerijua dan; salbauko dan ala kondenauko dan. Ta orregaiti esaten dau san Pablo apostolubak bildurragaz eta ikariagaz jadisteko geure arimako salbazinoia. Ta san Agustinek dino, bildur bagarik zerura juateko ustia daukana, ardura bagakua dala ta ardura bagarik galduko dala; ta bildurra gaiti esperantzia galtzen dabena, galduta dauala ta jasten dala inpernubetara. Bildur izan biar dogu pekatu egiten, kondenau ez gaitezan pekatubagaz; baña pekatu egin arren, biurtu biar dogu parkazinoia jadisteko uste osuagaz Jangoikuaren miserikordijara; ta sinistu biar dogu Jangoikuak parkatuko doskuzala geure pekatu guztiak, damu egijazkuagaz ta esperantza osuagaz eskatuten badeutsagu. Eskatu daijogun, bada, Jangoiko guztiz onari Jesusen merezimentubak gaiti pede bizi bat, esperantza oso bat ta karidade sutsu bat mundu onetarako ta geroko zeruko glorija. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa