www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN MANDAMENTUKO LELENGO LEZINOIA

 

zeñetan erakusten dan

zer dan juramentu egitia, juramentu nos egin biar dan ta juramentubaren beian agindutako gauzaak zelan kunplidu biar dirian.

 

        Bigarren mandamentuban Jangoikuak aginduten doskuna da, neure entzula onak, bere izen santuba erreberenzijagaz auan artzeia. Jangoikuaren izen santuba alperrik auan artzen dabena, dino Espiritu Santubak, ez dala geratuko kastigu bagarik. Esaten da, alperrik auan artzen dala Jangoikuaren izen santuba, errespeto bagarik ta erreberenzija bagarik edo gero esango dirian kondezinoe bagarik, edozein bere gauzatarako Jangoikuaren izena esaten danian ta juramentu eiten danian. Mandamentu guztietan Jangoikuak aginduten dosku zerbait egiteko ta zerbait ez egiteko. Bigarren mandamentuban egiteko aginduten doskuna da, bere izen santuba santipiketia. Ta Jangoikuaren Izena santipeketan da: 1º Orazinoe egijazkuagaz. 2º Zeruko gauzaak, Jangoikuarenak, Jesukristo geure Jaunarenak ta kristandadeko misterijuak debozinoez esanagaz. 3º Bizimodu zuzenagaz. 4º Jangoikuari promesak eginagaz. 5º Biar dan moduban ta orduban juramentu eginagaz.

        Jangoikuak mandamentu onetan ez egiteko esaten doskuna da: 1º Alperrik bere izen santuba auan artzeia. 2º Gauza txaarrerako promesak egitia. 3º Juramentu gaistuak egitia. Au guztiau eraozten dau Jangoikuak bigarren mandamentuban. Orazinoia zelan egin biar dan ta kristinaubak zelan bizi biar daben, sarri entzuten dan gauzia da. Ta menturaz esango da beste leku baten klarubago. Mandamentu onetan bakarrik esango da juramentubai, promesai ta berba dongai jaokuen dotrinia. Ta obetuago aitu daizun, bakotxa bere lekuban iminita, esango dotsut dotrina onetan: Lelengo, zer dan juramentu egitia. Bigarrenian, nos egin biar dan juramentu. Irugarrenian, zelan kunplidu biar dan, juramentubaren beian aginduten dana. Egon zaitez atenzin oiagaz.

 

 

I.

 

        Juramentuba ez da beste gauzarik, neure entzula onak, ezpada geuk egin dogun edo esan dogun, entzun dogun edo ikusi dogun gauza bat Jangoikua testiguzat ekarrita edo Jangoikuaren izen santuba auan artuta, onan edo alan zala edo dala, esatia. Egija esaten dabena sinistu eraiteko, ekarten dau Jangoikua testiguzat. Bada, juramentubaren izate guztia da, Jangoikua testiguzat auan artuta, baietz edo ezetz esatia, obeto sinistu eraiteko. Batzubetan egiten da juramentu iragotako gauzen gañian, beste batzubetan bertatikuen gañian, ta beste askotan etorkizunen gañian. Modu askotara egiten da juramentuba; ta premina andiko gauzia da kristinaubak jakitia, ze berba modugaz juramentubak egiten dirian. Bada, kristinau asko bizi dira, lantzian lantzian juramentu txaarrak egiteko ekandu inpamiagaz pekatu mortalian.

        Lelengo egiten da juramentu, zerbait sinistu eraiteko kurutziari mun egiten jakonian. Onetarako edozein bere modutako kurutzia da asko: zein atzamarrekin egina, zein zotz bi alkarren gañian iminita egina. Kurutzia izan ezkero, edozein da asko juramentu egiteko. Kurutze bagarik berba utseekin bere egiten da juramentu, ta modu askotara. Ta izango da, kristinaubak inori zerbait sinistu eraiteko berba oneetati bat edo bat esaten dabenian: Jangoikorako; Jangoikua testiguzat iminten dot; Jangoikuagaiti; Jangoikua dan leez; Jangoikuagan sinistuten dodan leez; ebanjelijoko egija leez, Jesukristo il zan leez; Jesukristoren izenian; kurutzia dauan leez; neure pederako; neure arimarako; neure salbazinoerako; zeruba dauan leez; luurra dauan leez; bizirik alde egin ez daidala; luurrak paltau daidala; pausurik egin ez daidala; salbazinoiak paltau daidala... Inori zerbait obeto sinistu eraiteko, onetariko berbak esaten dirian guztian, egiten da juramentu. Bada, guztietan edo Jangoikua edo Jangoikuaren kriatura nausijenak auan artuta esaten da gauzia, obeto sinistu daijuen. Ta au beti da juramentu. Begiratu, kristinaubak, zeinbat juramentu egiten dirian, inok asko aintzat artu bagarik. Geroko dotrinan esango da, onako juramentubak guzurragaz eitia ze pekatu dan.

        Jangoikuaren ta kriaturen izenian juramentu egiten dana, esan dan leez, gauza jakina da, neure entzula onak. Bada, Jesukristo geure Jaunak esaten dosku, zerubaren izenian juramenturik ez egiteko, Jangoikuaren jarlekuba dalako zeruba. Luurraren izenian juramenturik ez egiteko, Jangoikuaren oñen lekuba dalako luurra. Elesiaren izenian juramenturik ez egiteko, errege nausijaren lekuba dalako Elesia. Noberaren burubaren izenian juramenturik ez egiteko, bada, bere buruko ule bati bere koloria mudau ezin leijo noberak; zeuben berbaak izan biar dabee: ez edo bai. Beste guztia ez da ona, dino Jesukristok. Jangoikuarenak dira kriatura guztijak ta Jangoikuaren indarra, eskubidia, justizija, miserikordija ta grazija geijen erakusten dabeen kriaturaak izentauta, zerbat esatia da juramentu eitia. Kriatura oneek dira, leen esan dan leez, zerubak, luurra, argija, Elesia, sakramentubak, kurutzia, ebanjelijua, pedia, arimia, salbazinoia, aingerubak, santubak... Ta ara emen aituta zer dan juramentu egitia.

 

 

II.

 

        Juramentu egin ezkero biar dan moduban, erlijinoeko gauzia da; berez ona da ta Jangoikua ondreetan dabena da. Orregaiti jakin biar dau kristinaubak, nos egin leijan juramentu ondo dan moduban. Espiritu Santubak esaten dosku, neure entzula onak, Jeremias propeta santubaren aoti, juramentu egin biar dala egijagaz, preminiagaz ta gauza onerako. Egijagaz egiten da juramentu, gauzia dana dan leez, ezer ezkutau bagarik geitu bagarik eta gitxitu bagarik juramentubaren beian esaten danian. Entzun beeban, entzun ebala; ikusi beeban, ikusi ebala; edo egin beeban, egin ebala. Jazo zan moduban, edo noberak dakijen moduban juramentu eiten danian da egijazko juramentuba. Dakijen moduban edo jazo zan moduban esaten ezpadau, egiten dau guzurrezko juramentuba. Dudiagaz dakijena, esaten badau ziartuzat edo ziartu dakijena dudakozat, egiten dau guzurrezko juramentuba.

        Askotan gauza batzuk zuzen jakin arren ta juezak juramentubaren beian esateko agindu arren, bagoz esan biar ez dirianak. Onakuak izaten dira konpesinoeko gauzak, konseju on bat eskatuteko autortuten dirianak eta beste onetarikuak. Letraubai, medikubai, barberubai, ta beste askori bere sarritan jazo lekijozanak. Orduban erantzun leijo juezari, edakijela, guzurrezko juramen turik egin bagarik. Bada, juezak ez dauka alako gauzaak itanduteko eskubiderik, ta dakijenak bere ez, erantzuteko obligazinoerik. Nos eta zelan au egin biar dan, guztiok aitu zinaijan moduban esateko, erregela seguru bat imini ezin lei.

        Gauza onetan dotrina puska bat baño ez dakijeen kristinaubak egin biar dabeena da, inundi al badaije, juramentu eitera orduko, itandu ondo dakijen bati, juramentubaren beian esan biar dabeen gauzia zelan dakijeen, zetaraño dakijeen ta zer autortu biar dabeen edo zer erantzun biar deutseen juezari.

        Guzurragaz juramentu egitia, beti da pekatu mortala. Onetan ez dago inos bere gauza gitxirik edo pekatu benialik. Alperrik izango da gauza gitxi baten gañian, nai txantxa baten gañian juramentuba; beti da pekatu mortala guzurrezkua. Oh, zeinbat pekatu mortal egiten ditubeen, arako berbaan berbaan, Jangoikorako, argija dakustan leez, luurrak paltau daidala ta beste onako izkune txaarrak daukeezan kristinaubak! Askotan guzurragaz ta geijenian premina bagarik egiten ditube alakuak juramentubak.

        Juramentu egiteko bigarren zirkustanzija da, neure entzula onak, premina eukitia. Premina bagarik juramentu egitia, beti da pekatu. Baña ez da beti pekatu mortala. Premina bagarik sarritan juramentu eiteko ekanduba, pekatu mortala da. Jangoikuaren izen santuba erreberenzija bagarik eta alperrik kostunbrez auan artzeen dabelako; ta nosbait guzurragaz juramentu eiteko pelleburuban daualako. Nosbaitako baten edo gitxitan egijagaz, ta gauza onerako premina bagarik juramentu egitia ez da pekatu mortala, beniala baño.

        Preminia edo juramentu egiteko nezesidadia nos dauan jakiteko, iminten dira erregela batzuk. Lelengo: Juezak aginduten dabenian. Bigarrenian: Opizijuak edo estadubak aginduten dabenian. Ta irugarrenian: Noberaren edo projimuaren bizitzia, osasuna, kleituba edo aziendia jasoteko, libreetako edo gordeetako biar danian. Bada, alako kalte andija, noberarena edo inorena erremedijau ezin bada juramentu bagarik, orduban juramentu egitia, juezak agindu ez arren, gauza ona da ta askotan biarrekua.

        Juramentu ondo egiteko irugarren kondezinoia da, gauza onaren gañian juramentu egitia. Oni esaten jako, justizijagaz juramentu egitia. Kondezinoe onegaz kunplietako, juramentubagaz esaten dan edo aginduten dan gauziak izan biar dau onak. Juramentuz esaten badau ez ebala ezer oostu, ez ebala bidaorik egin, ez ebala guzurrik esan; edo juramentubaren beian aginduten badau meza entzutia, limosna bat emotia, jokorik ez egitia, pekatu eiten daben etxera ez juatia, pekatuko lagunagaz ostera berbarik ez egitia, ordituten danak ardaorik ez eraatia edo beste onako Jangoikuak nai daben gauzaren bat, orduban egiten dau gauza onerako edo justizijazko juramentuba.

        Baña juramentubagaz esaten badau gauza txaar bat egin ebala, edo juramentu egiten badau pekatu egin ebala sinistu eraiteko, edo pekatu dan gauzaren bat egiteko, orduban da juramentu egitia pekatu. Esango baleu batek: Jangoikozat, urlijainagaz pekatu egin nebana; edo beso bijak igartu dakidazala, bengeetan ezpanatxako; edo diabrubak eruan naijala, parkatuko neuskijon baño leenago... Onako juramentubeetan geijenian egiten dira pekatu mortal bi. Bata leen egindako pekatubak onzat daukazalako edo projimuaren desio txaarra daukalako; ta bestia gauza txaarraren gañian juramentu egiten dabelako. Begiratu, kristinaubak, dotrina onetan, zeinbat juramentu donga egiten dirian, bai txantxeetan, bai banidadez ta bai gorrotoz! Juramentu gaistua sakrilejijozko pekatuba da.

 

 

III.

 

        Juramentubagaz aginduten dan gauzia gauza ona bada, edo pekatu dan gauzia ezpada, kunplidu biar da, inundi bere al deila, ta ezpabere egingo dau sakrilejijozko pekatuba. Juramentu egiten dau limosna bat emoteko, onako edo alako etxetara ez juateko; onako edo alako personiagaz ez egoteko; jokorik ez egiteko; ardaorik ez eraateko, etxia à, persona à, jokua à ta ardaua dala medijo pekatu egiten dabelako. Bada, dauka obligazinoia kristinaubak pekatu mortalaren beian juramentu oneek kunplietako. Ta onako juramentubak austen dituban bakotxian, egingo ditu pekatu mortal bi. Bata, leengo pekatu eiteko okasinoian sartu dalako ta bigarrena, sakrilejijozkua, juramentuba ausi dabelako. Gauza txaarrari isteeko egiten dirian juramentu guztiak daukeez esan dirian malezija bijak, austen dirianian. Juramentubagaz agindu daben gauzia bada ona, orduban ez da pekatu bat baño egiten, kunplidu ez arren. Gauza andija bada kunplidu bagarik itxi dabena, izango da pekatu mortala ta gauza gitxijan bada, beniala. Gauza txaarrerako egiten dirian juramentubak, ez dira kunplidu biar. Norbait ilteko, zerbait oostuteko, kalte bat inori egiteko, norbaitegaz pekatu eiteko... juramentu eitia, sakrilejijozko pekatuba da, leen esan dan leez. Ta juramentu a kunplietia, izango litzaateke bigarren pekatuba.

        Ara emen, kristinaubak, aituten emonda berba gitxitan, zer dan juramentu egitia; nos eta zelan egin biar dan; ta baita nos eta zelan kunplidu biar dirian edo ez dirian juramentubak. Eskatu daijogun zeruko Jangoikuari, Ama Birjina Santisimia bitaarteko iminita, bere izen santuba debozinoiagaz ta erreberenzijagaz beti auan eta goguan eukiteko grazija. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa