www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN MANDAMENTUKO IRUGARREN LEZINOIA,

 

zeñetan erakusten dan

domeeka ta jai osuetan asko dan meza osoa entzutia, biarrik ez egitia ta pekaturik ez egitia, egun santu oneek Jangoikuak aginduten daben moduban gordeetako.

 

        Ikusi ezkero Jangoikuak eraotzi doskula bateti domekeetan eta jai osuetan biarra egitia, ta besteti Elexa Ama santiak aginduten doskuna (zein dan meza oso bat entzutia) ordu erdi baten kunpliduta dauala, pensau lei, neure entzula onak, ia zer egin leijan edo zer egin biar daben kristinaubak, mezia entzunda enparauban egun oneetan. Desiau lei jakitia, ia meza oso bat entzun ezkero libre dagozan kristinaubak domeeka ta jai osuetan beste obra onik egin bagarik, gura dabeen gauzeetan denporia iragoteko. Maisu askok esaminau dabeen gauzia da au, neure kristinaubak, ta inok uste daben baño geijago inporta doskuna. Mundutarrak uste dabee, domeeka ta jai osuetan meza bat esaten dan artian elexan egon ezkero, beste enparauba olgeetako dala. Baña onetarako lelengo esan biar da, zer dirian domeeka eta jai osuak ta zetarako itxi oskuzan Jangoikuak. Onen ondorik errezto ezautuko dozu, zer egin biar dogun egun oneetan. Egon zaitez, bada, antenzinoiagaz.

 

 

I.

 

        Errazoiak eta naturaleziak naita nai ez dogula bere erakusten doskubee, neure entzula onak, gauza on guztiak Jangoikuak emoten doskuzana; begaz, Jangoikuari grazijak emon biar deutsaguz, egiten doskuzan mesediak gaiti; begaz, popuertza biar dogu denporia gitxiago edo geijago geure Jangoiko ona alabeetako, serbietako ta zor deutsaguzan grazijak emoteko. Au inok bere ez dau ukatuten. Adan, Noe, Abraan ta beste patriarka santubak naturaleziaren legian ez eukeen klaru señallautako denporarik Jangoikuari zor eutseezan grazijaak emoteko ta aparteko obra onak egiteko, ezpada eureen debozinoiak eta espiritubak esaten eutseen moduban ta denporaan serbiduten ebeen Jangoikua, beste munduko zeregin guztiai itxita. Baña Jangoikuak judegubentzako legia Moisi emon eutsanian Sinaiko mendijan, agindu eban irugarren lekuban zapatubak santipiketako edo zapatu egunak santidadian iragoteko. Astian sei egun itxi zituban biarra egiteko ta zazpigarrena senallau eban Jangoikuak beretzako. Lege atan bertan Jangoikuak agindu eutseen judegubai, berak mesederik andijenak egin eutseezan egunak gordeetako urte barruban, zapatubak leez. Ya denpora onetati senallauta eukeen judegubak aparteko tandia, Jangoikuari grazijaak emoteko ta obra onak egiteko. Ta oneek ziran zapatu egunak eta urte barruko jaijak. Zapatubak eta urte barruko jaijak txito kuidado andijagaz gordeetan zitubeela bizi izan zian judegubak milla ta bosteun urte ta geijauan, konturik zuzeneenian, Jesukristo geure Jaunak zerubetara igonda Pazkua maijatzekoz apostolubai Espiritu Santuba bialdu artian. Apostolubak, judegubekin ezetan bere bat ez egitiarren, mudau ebeen zapatuko obligazinoe guztia domeekara. Ta onezaz ostian agindu ebeen, Jangoikuak mesederik andijenak egin doskuzan egunak urtian urtian jaitzat gordeetako. Apostoluben ondorik Elexa Ama santiak bere, Espiritu Santubak erakutsita, agindu dau aparteko egun batzuk jai gordeetako, edo jai oso edo jai erdi, zeubek esaten deutseezun leez. Au da, neure kristinaubak, domeeka ta urte barruko jaijen asieria. Urte barruko jaijak, zein osuak eta zein erdijak, gitxitu edo geitu leiz Elexa Ama santiak; baña domeekak ez ditu ez gitxitu ta ez geitu. Astian egun bat Jangoikuari santipiketia, Elexa Ama santiak kendu ezin leijan obligazinoia da. Geugaz datorren zorra da. Jangoikuak berak agindu doskuna da. Ta askok dinuenez, mundubagaz beragaz asi zan obligazinoia da.

        Zapatuko obligazinoiak domeekara aldatuteko apostolu santubak eukeezan errazoiak andijak eta asko dira, neure kristinaubak. Ta txito arimako probetxu andijagaz edozeinek egun santu areetan, bai elexaan ta bai etxian pensau leizanak. Santipikau ebeen, bada, apostolubak zapatubaren lekuban domeekia kristinaubentzako. Lelengo, egun guztietati lelengua domeekia dalako. Bigarrenian, munduko gauza guztiai domeekan asieria Jangoikuak emon eutseelako. Irugarrenian, aingerubak domeekan krijadu zitubalako. Laugarrenian, mana esaten jakon janari gozua domeekan Jangoikuak judegubai zeruti bialdu eutseelako. Bostgarrenian, Jesukristo geure salbadore maitia domeekan jaijo zalako. Seigarrenian, Jesus adoretara Belengo portalera etorri zian iru Errege edo Maguai domeekan Izarra agertu jakuelako. Zazpigarrenian, Jesukristo geure Jaunak bost ogigaz eta arrain bigaz bost milla gizon mendi soilian domeekan mantenidu zitubalako. Zortzigarrenian, san Juan Batistak Jesus domeekan batiatu ebalako. Bereratzigarrenian, Jesus dibinua domeekan illen arteti biztu zalako. Amargarrenian, Espiritu Santuba apostolubai domeekan zeruti etorri jakuelako. Dinue san Agustinek eta seigarren konzilijo osuak. Oh, ze kanpo andija dan au, neure kristinaubak, jai domeeketan penseetako ta Jangoikua alabeetako! Baña esan ezkero zer dirian domeekak eta jaijak, esaminau daigun ia zetarako dirian.

 

 

II.

 

        Jangoikuak ez dau alperrik ezer bere egiten. Gauza guztiak ordeneetan ditu zerbaiterako. Bada, eraotzi ezkero Jangoikuak guri ain lege gogorragaz domeeketan eta jai osuetan biarra egitia, konpesau biar dogu erremedijo bagarik, zetarako bit eraotzi doskula. Zetarako izan leiteke, bada, Jangoikuak guri agindutia, domeeka ta jai osuetan gau erditi gauerdira biarrik ez egiteko? Izango ete da domeeka ta jaijegunetan alperrerijan egoteko? Ez. Alperrerijari gorroto andija deutsa Jangoikuak. Ez astian egun oso bat, eze geure bizitza guztian ordu bete bere ez dosku Jangoikuak emoten alperrerijan egoteko. Alperrerijak, dino Espiritu Santubak, malezija asko erakusten dabela; ta malezija asko erakusten daben gauzia, ezin agindu euskegun Jangoikuak domeeka guztietan egiteko. Eraotzi ete dosku, bada, jai domeeketan biarra egitia, egun areek euki daiguzan libre jokorako, tabernarako, dantzarako, piestarako, kunplimentuzko bisitetarako, pasiorako eta jan edaneetarako? Kristinaurik geijenak egiten dabenari begiratu ezkero, esan lei baietz. Baña ebanjelijo santubari, Eskritura Sagradubari ta Elexa Ama santiaren dotriniari begiratu ezkero, blaspemija deitxon pekatuba da, onako gauzetarako denporia euki daigun, Jangoikuak jai domeeketan biarra egitia eraotzi doskula esatia. Au sinistu gura ez dabenak, ez daukaz irakurri baño san Jeronimo bat, san Gregorijo bat, santo Tomas bat, san Antonino bat eta Toledoko, Turongo, Biturizako, Milango ta beste leu askotako konzilijuak, zeintzuk erakusten doskuben Jangoikuaren legia ta Elexa Ama santiaren espirituba. Areetan ikusiko dau kristinaubak, domeekak eta jai osuak ez diriala ez alperrerijarako, ez jan edanetarako, ez dantza, sarau ta komedijetarako ta ez banidadeetarako; ta ikusiko dau baten baño geijagotan, eskomuninoe bategaz eraotzita dauala onako gauzak domeeka ta jai osuetan egitia.

        Zetarako aginduten dosku, bada, Jangoikuak domeeka ta jai osuetan biarrik ez egiteko? Kristinaubak munduko biarrai ta zereginai itxita, zeruko gauzaak ikasi daijezan, arimako gauzaak tratau daijezan, Jangoikua alabau daijen ta salbazinoia irabazi daijen erreztuago, senallau doskuz Jangoikuak domeekak eta jaijak. Santipikau eban Jangoikuak zapatuba. Santipikauko dozu zapatuba, dino Espiritu Santubak. Esango baleu leez Jangoikuak irugarren mandamentuban: Zapatuko eguna neure eguna da; egun santuba da, neuretzako konsagrautako eguna da; neuri grazijak emoteko eguna da; neu serbietako eguna da; biarra egitiari itxi ta obra onak egiten iragoteko eguna da. Ez ordu erdijan, ez ordubetian, ez goxetijan bakarrik; ezpada goxeti arratsera da zapatuba (oan domeekia) obra onak egiteko eguna. Au dino Jangoikuak, neure kritinaubak, ta onetarako dira domeekak eta jai osuak. Domeekia egun bedeinkatuba, egun santuba, egun konsagrauba ta beste eguneti apartautako eguna da, dino Kornelio a Lapide jakinsubak. Exenplu bategaz aituko dozu au obetuago.

        Urre gorrizko plater bat, kollara bat edo baso bat edozeinek eskubetan erabili lei, nun nai itxi lei ta edozein bere gauza jabiak agaz egin lei; baña plater, kollara edo baso urregorrizko agaz kaliza bat eginda, bedeinkatu edo konsagrauko balitz, kaliza a Jangoikua serbietako ta altararako biar dan gauzeetan baño erabili ezin lei, pekatu egin bagarik. Ara, bada, exenplu onegaz puska bat aituten emonda zer dirian domeekak eta jai osuak eta beste egunak. Astegunetan, pekaturik egiten ez daben kasuban, kristinaubak gura dabena egin lei: Edo egon, edo ibili, edo ganiak emoten deutsana, urre jaubiak urriagaz egin leijan leez; baña domeeketan eta jai osuetan, pekaturik egin ez arren, ezin lei nai dabena, kaliza jaubiak kaliziagaz ezin leijan leez; ezpada kaliza bedeinkatuba altararako ta gauza santubeetarako dan leez, domeeka ta jai osuak dira gauza santubeetarako, obra onak egiteko ta, goxerik arratsera, domeeka guztia ta jai oso guztia da onetarako.

        Au da, neure kristinaubak, Elexako santu guztiak Erromako katezismuagaz erakusten dabeen dotrinia. Jangoikuari egunian egunian egiten doskuzan mesediak gaiti astiro grazijak emoteko; astegunetan biarrian priisaka diardugula egiten ditugun palteen parkazinoia eskatuteko; konpesinoeko ta komoninoeko sakramentubak errezibietako, sermoia entzuteko, altaraak bisiteetako, liburu onak irakurteko, dotrinia ikasteko, orazinoe egiteko, geisuak eta presuak bisiteetako, bespereetara ta errosarijora elexara juateko, eternidadeko gauzak: erijotzia, juizijua, zeruba, inpernuba, arimia, grazija, pekatuba, Jesukristo geure Jaunaren misterijuak... penseetako, ameetako ta alabeetako dira domeekak eta jai osuak. Mairako popuertza biar dana prestauta, beste denpora guztia Jangoikua serbietan iragoteko, dino Theodulfo Aurelianok.

        Elexa Ama santiak ikusi ebanian jai domeekak santipiketako kristinaubak eukeen obligazinoe estuba erreztuago, pozaagorik eta arimako probetxu ugarijagaz gorde eijezan jai domeekak, agindu eban meza osua entzuteko, leen esan dan leez. Baña sekula Elexiak meza entzuteko agindu ezpaleu bere, beti eguan obligazinoia domeeka santubak obra onak egiten iragoteko. Mezarik ezpalego bere, astian egun bat goxerik arrats dago senallauta obra onak egiteko.

 

 

III.

 

        Deitxat bada, neure kristinaubak, ya ez dala gatx ezaututen, zer egin biar dogun domeeka ta jai osuetan. Deitxat ya erremedijo bagarik konpesau biar dabeela kristinaubak esan dan dotrinia sinistu ezkero, meza bat arrastaka entzunagaz beste obra onik egin bagarik, ez dogula kunpliduten domeeka ta jai osuekin, Jangoikuak aginduten doskun moduban. Egun guztija da obra onak egiteko ta egun guztiko biarra zor dabenak ez dau pageetan ordu erdijan edo ordu betian biarra eginagaz. Domeeka ta jai osuak esan dirian obra onak edo areetati batzuk, bakotxak al daizanak, egiten irago biar dira goxeti arratsera. Jangoikuak agindutako zorra da au. Elexa Ama santiak bere kendu ezin leijan zorra, da au. Domeeketakua beintzet ezin kendu lei. Zelan, bada, pagauko da egun guztiko obra oneen zorra, ordu erdi baten meza bat entzunda, beste obra onik egiten ezpada? Beste jai domeeketako denporia iragoten bada, Jangoikuagaz edo Jangoikuari jaokazan gauzeekin geijago akordau bagarik?

        Oh, neure kristinaubak! Ez da jakiturija andirik biar jai domeekak Jangoikuak aginduten daben moduban gordeetako, meza bat debozinoez entzutia asko ez dana ezaututeko. Zer edo zer obra oneen batzuk geijago egin biar dira jai domeeketan, meza osua debozinoez entzun arren; ta ezpabere ez dira jaijak eta domeekak ondo gordeetan, dinue Elexako maisu guztiak. Ta meza bategaz kontentetia edo meza bat debozinoiagaz entzunda, beste obra onik ez egitia bada ain gauza ezaina, Elexako santubak eta konzilijuak ainbeste diadarregaz kondeneetan dabeena, zer izango da, neure kristinaubak, domeekako ta jai santubetako egunak jokuetan, desapijuetan, jan edan laarregijetan, komedijetan, saraubetan, gizon ta emakumen naasteko dantzeetan edo, berba baten guztia esateko, goxeti arratserako edo gau erdirainoko desonestidadeetan ta pekatubetan iragotia? Ez da au, Jangoikuari konsagrautako egun santubak, egun bedeinkatubak, mundubari, banidadiari, desonestidadiari, pekatubari ta diabrubari konsagretia? Ez da au, Jesukristoren altararako dauan kaliza santuban txakur bati jaaten emotia? Gauza santubak alemanija loijei boteetia? Jangoikuaren egun santubak nasaitasunian, libertadian, aragijaren gustuetan, onestidadiaren kaltian ta jentilen usu madarikatuban iragotia? Oh, neure kristinaubak! Sartu bakotxak bere eskuba kolkuan ta pensau ia ze obra on egiten dozun jai domeeketan. Menturaz ez dotsu gitxiago balijoko eternidadeko salbazinoia baño. Au eskatu biar deutsagu Jangoikuari, sekula kansau bagarik, Jesukristo geure Jaunaren merezimentubak gaiti, Ama Birjina Santissimia bitarteko iminita. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa