www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN MANDAMENTUKO BIGARREN LEZINOIA

 

zeñetan erakusten dan

guzurrezko juramentubak ze injurija andija egiten deutsan Jangoikuari ta juezaren aurrian guzurrezko juramentuba egin dabenak, ze obligazinoe daukan.

 

        Erakutsi eskero kristinaubari zer dan juramentu egitia, nos egin biar dan eta zelan kunplidu biar dan; onen ondorik guztiok jakin biar dozuna da, neure entzula onak, guzurrezko juramentubak daukan malezija ta bere ondorik dakarren obligazionoe estuba. Ta artu daizun zeuben bijotzetan guzurrezko juramentubaren betiko gorroto mortala, esango dotsut dotrina onetan: Lelengo, guzurrezko juramentubagaz Jangoikuari egiten jakon injurija. Ta bigarrenian, guzurrezko juramentuba juezaren aurrian egin dabenak, daukan obligazinoia. Sarri jazoten dan gauzia ta geure salbazinoia baño gitxiago balijo ez dabena dalako, merezietan dau dotrina onek zeuben atenzinoe guztia.

 

 

I.

 

        Guzurrezko juramentubak Jangoikuari egiten deutsan injurija. Pekatu jenero au biar dan moduban ezaututeko, lelengo jakin biar dozu, kristinaubak, gauza gatxeti edo txaarreti daukala juramentubak bere asieria. Gizonaren malezija ta sinistute txaarra dala medijo diriala juramentubak. Bada, kristinau guztiak balira egijazkuak, zuzenak, eurak dakijen leez, geitu, gitxitu, edertu, ukatu edo estaldu bagarik gauzia esaten dakijenak, sekula ez leoke preminarik, juramentu bat egiteko. Orduban asko izango litzaateke, alkarri sinistuteko, ez da edo bai da esatia, Jangoikuaren izen santuba auan artu bagarik. Baña gizon eta emakumiak dirian leez eurenez malezijotsubak, engañutsubak eta guzurtijak, dakijena ez jakin eiten dabeenak, ez dakijena jakina leez esaten dabeenak, askotan erdiz erdi baño gauzia esan gura ez dabeenak, beste askotan guztia ukatuten dabeenak ta inos bere euren bijotzeko tolozturaak ondo zabaldu ta ikusi ezin leizanak; orregaiti bildur izaten gara, bestiak dakijena jakin biar dogunian edo inori jakin eragin biar deutsagunian, engañetan ete gaitubeen edo guzurra esaten ete doskubeen. Bildur augaiti eskatuten dira testigubak, esaten dana egija dan edo ez jakiteko. Baña munduko testigu guztiak bere, gizonak edo emakumiak, guzurra esan leigubeenak dirian leez, biar da testigu bat guzurrik esan ezin leijana. Ta ara emen juramentubaren nezesidadia, neure entzula onak. Gauzia pirme sinistuko badogu, ekarri biar da guzurrik esan ezin leijan testigu bat. Guztia dakijen ta guzurrik esan ezin leijan testiguba Jangoikua da. Ta Jangoikuaren izenian ez da edo bai da esatia, Jangoikua testiguzat ekartia edo juramentu egitia, guztia bat da.

        Jangoikua testiguzat artuta esaten dan gauzia, guztiak sinistu biar dabee; bada, Jangoikuak inos bere guzurrik esan ezin lei. Ta orregaiti juramentuba da, esaten dana sinistu eraiteko errazoe nausija. Juramentu egiten dabenak esaten badau gauzia zuzen dakijen moduban, ekarten dau Jangoikua testigu egijazkozat ta sinistuten jako esaten dabena. Baña juramentubaren beian guzurra esaten badau, ekarten dau guzurraren testiguzat Jangoikoa; ta sinistu arren orduban bere esaten dabena, Jangoikua testiguzat artuta esan dabelako, iminten dau Jangoikua testigu guzurtizat ta egiten dau Jangoikua guzurti. Ara emen guzurrezko juramentubaren malezija guztia, neure entzula onak. Jangoiko egijazkua, Jangoiko zuzena ta gauza guztien barri dakijena, guzur bat sinistu eraiteko testiguzat imintia. Bera paltsua ta guzurtija dan leez, Jangoikua bere paltsua ta guzurtija dala esatia. Ez dago luurraren gañian beste modurik gauzia pirme sinistu eraiteko, Jangoikua testiguzat ekartia baño. Denpora guztietan egon da sinistute bat, Jangoikuak guzurrik esan ezin leijana ta Jangoikuaren izenian esaten dan guztia egija dana. Denpora guztietan esan dira gauzaak Jangoikua testiguzat artuta, ta denpora guztietan egin dira juramentubak. Jangoikuak berak egin ditu sarri bere izenian juramentubak, geure argaltasunagaz akordauta, bere berba santubai pirmeza andijaua emoteko. San Pablo apostolubak jentilai predikeetan eutsenian, Jangoikua testiguzat iminten eutseen, egija esaten ebana sinistu eraiteko. Ene ama santa Teresak egin eban juramentu ikaragarri bat, premina andiko egija bat bestelan sinistu erain ezin ebanian. Zurak eta arrijak Jangoikozat eukeezan jentilak bere sarritan juramentu egiten ebeen euren Jangoiko paltsuen izenian, baña ez ziran azartuten guzurragaz juramentu egiten, dino san Agustinek. Bada, jentil itsubak atrebiduten ezpaziran zuren ta arrijen izenian juramentu paltsua egiten, zelan atrebiduko da, dino san Agustinek, kristinauba, Jangoiko bizijaren, Jangoiko egijazkuaren ta zelotsubaren izenian guzurrezko juramentuba egiten?

        Guzurrezko juramentuba egiten dabenak ukatuten deutsaz Jangoikuari daukazan gauza on guztiak. Esaten dau Jangoikua dala guzurtija ta atarako dakar guzur bat sinistu eraiteko testiguzat. Jangoikua guzurtija balitz, ez litzaateke izango ez zuzena, ez ona, ez jakituna, ez egilia, ez salbazallia; ezpada okerra, paltsua, gaistua ta engainutsuba, edozein bere guzurti leez. Orra, neure kristinaubak, ze injurija andija egiten deutsan Jangoikuari, guzurrezko juramentuba egiten dabenak. Begiratu bada, neure entzula onak, ze pekatu ikaragarrija daroian beragaz juramentu paltsuak!

        Orregaiti esaten dau Teodoreto jakitunak, ez dala auan artu biar Jangoikuaren izen santuba, orazinoe egiteko ta premina andiko gauza egijazkoren bat erremedijetako baño. Zer izango da, bada, guzurragaz ta guzurra sinistu eraiteko Jangoiko bizija auan artzeia? Alperrik da esatia: etxako inori kalterik etorri nik egin neban juramentu paltsuagaz. Guzurragaz juramentu egin ezkero, barre egiteko bada bere, lasto batek edu inporta ezpadau bere, beti da sakrilejijozko pekatu mortala. Ez dago onetan pekatu txikirik. Ta zeinbat gauza gitxijauaren ta utsauaren gañian egiten dan guzurrezko juramentuba, ainbat egiten jako Jangoikuari injurija andijaua.

        Jangoikuari testigantzia emon eraitia, gauza astuna ta andija da; guzurrezkua emon eraitia, guztiz astuna ta guztiz ikaragarrija da; ta gauza gitxi bat gaiti, utsa gaiti, barre bat gaiti emon eraitia, milla bidar astunaua ta ikaragarrijaua da. Oh, juramentugin tristiak! Oh, berbaan berbaan edozeinbere gauza gaiti egijagaz nai guzurragaz arimarako, Jangoikorako, argija dakustan leez ta beste onako, esan dirian juramentubak egiteko izkune zorigestokua daukeenak! Oh, zeinbat sakrilejijo ikaragarri egiten ditubeen! Inori kalterik etorri etxakola, denporia iragoteko dala esanda, uste dabee alako errukarrijak, libreetan diriala. Baña ez, neure entzula onak. Ez dago txantxarik eta gauza gitxirik guzurrezko juramentubaren gañian. Onako juramentu paltso guztiak eta bakotxak guzurti eiten dabee Jangoikua, desondreetan dabee Jangoikua ta lotsatuten dabee zeru guztia. Ta ez da oraindino onetan geratuten.

 

 

II.

 

        Guzurrezko juramentubak esan dirian kalteen gañera dakaz beste asko, neure entzula onak, ta endamas juezaren aurrian egiten danian. Juezak juramentu eragiten dau, egija jakiteko, errazoia nok daukan jakiteko ta alde bijetako errazoiak eta egijaak ezaututa, bakotxari beria emoteko. Bada, testigubak juramentubaren beian ukatuten badau, gitxitu, geitu, edertu edo toloztuten badau esaten dabena, ez dau juezak egija jakiten, dan moduban. Ta nai baleu bere, sentenzija zuzena emon ezin lei. Ta ara zelan urteten daben sentenzijaan, kulparik ez daukana kastigauta ta kulpia daukana libre, guzurrezko testigantzia dala medijo. Oh, zeinbat bidar au jazoten dan, neure kristinaubak! Enpeñuba gaiti, inoren ederra gaiti, bengeetia gaiti, zer edo zer agindu deutseelako, edo bere kontura ardura bagarik berak dakijela ta juramentu egiteko esan deutseelako, sarritan egiten dira juramentubak, edo guzurrezkuak, edo gitxituta ta geituta, edo inoren esanaren gañera, noberak ez dakijela. Ta zer jazoten da emeti? Sentenzija okerra. Juezak libreetan ditu erruba daukeenak ta kondeneetan ditu inozentiak. Ondraubak geratuten dira desondrauta ta desendraubak ondriagaz. Urkatu biar leukiana bizirik eta bizirik egon biar leukiana urkatuta. Jaubia azienda bagarik ta lapurra inoren aziendiagaz. Au guztiau ekarten dau, neure entzula onak, guzurrezko juramentubak.

        Zer egin biar dau, bada, juezaren aurrian juramentu txaarra egin dabenak? Juezaren aurrian testigantza paltsua emon dabenaren obligazinoia da: 1º Sentenzija jausi ezpada orduko, juan ta esan juezari guzurrezko testigantzia emon ebala, itandu eutseen gauza a oker esan ebala ta ez dabela gura balijo daijan. Ta juezak sinistu gura ezpadeutsa, (jazo leitekian leez) dauka obligazinoia testigu aurrez autortuteko guzurra esan ebana, ta eskribau aurrez paper bat eginda, tokeetan jakonari entregeetako, guzurrezko testigantzia emon zan auzijaren edo kerelliaren sentenzija jausita, kulpa bagakua kastigau ez dein. 2º Testigantza paltsua edo ondo jakinbakua emon zan demandiaren setenzija jausi bada, guzurrezko juramentuba egin ebanak dauka obligazinoia kleituba galdu eutsanari biurtuteko, ez bakarrian, ezpada guztiak jakin leijen moduban. Bada, guztiak jakin leijen moduban galdu jako, guzurrezko juramentuba dala medijo. Onezaz ostian, pagau biar deutsaz justizijan egin dituban kastubak ta beste guzurrezko juramentuba dala medijo etorri jakozan kalte guztiak. Inoren ondriaren ganian egin dozu, justizijak aginduta, guzurrezko juramentuba. Zure guzurra dala medijo juezak kastigau dau kulparik ez eukana; zure guzurra dala medijo kastau dau justizijaan errurik ez eukanak. Bada, zure obligazinoia da, testigu aurrez ta guztiak jakingo dabeen moduban, kleituba galdu deutsazunari atzera bere kleituba biurtutia ta auzitan edo demandan egin dituban kastubak ta euki dituban kalte guztiak pageetia.

        Beste ainbeste: Egin dozu guzurrezko juramentuba juezaren aurrian, solo bateko, baso bateko, etxe bateko, tratu bateko edo beste aziendako auzi baten, ta zure guzurrezko testigantzia dala medijo irabazi dau auzija errazoerik ez eukanak; ta geratuten da errazoia eukana, auzitan egin dituban kastubeekin etxeko biarraren paltiagaz ta azienda bagarik. Bada, zure obligazinoia da, galdu daben aziendiaren balijua, auzitan egin dituban kastubak ta beste etxeko kalte guztiak pageetia. Bestelan ez dago salbazinoerik testigantza paltsua emon dabenarenzat. Ilten balego bere inok absolbidu ezin lei, guzurrezko edo ondo jakin bagako testigantziagaz galdu daben kleituba ta egin dituban kaltiak erremedijau artian. Ta ara emen, neure kristinaubak, berba gitxitan esplikauta zer dan guzurrezko juramentuba ta zer egin biar daben testigantza paltsua emon dabenak. Esan daigun beti egija zuzen, dakigun moduban. Ez testiguzat eruaten gaitubanak gura daben moduban edo ari ondo juakon moduban. Ez bestiak ardura bagarik bere kontura juramentu egiteko esaten doskun moduban, ezpada dakigun moduban, entzun dogun moduban, ikusi dogun moduban, esan dogun moduban edo egin dogun moduban. Ta libre egongo gara pekatu askotati. Alan gura izan daijala geure Jangoiko onak Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa