www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

LELENGO MANDAMENDUBAREN BERERATZIGARREN LEZINOIA

 

zeñetan erakusten dan

geure arerijuai zor deutsegun amodijua.

 

        San Jeronimok esaten dau, neure entzula onak, askok penseetan dabeela, Jangoikua serbietako ta on izateko asko dala arerijuari gorrotorik ez eukitia ta gauza gatxik ez desietia; baña onezaz gañera arerijua ameetako ta maite izateko agindutia dala inok egin ezin leijan gauzia. Jakin biar dabee, bada, onan penseetan dabeen guztiak, dino Santubak berak, Jesukristo geure Jaunak ez dabela aginduten inok ezin leijan gauzarik; ezpada Jesusek aginduten daben guztia dala ona ta edozeñek egin leijana. San Jeronimoren denporaan beegozan arerijuak ameetia gauza gatxa ta inok kunplidu ezin leijana dala esaten ebeenak, gaurko egunian ez dira gitxiago egongo, arerijuekin bake ona nekez eiten dabeenak. Ez dago, bada, kristandadeko dotrinan, ezer bere gauza jakinaagorik, salbeetako geure arerijuai parkatu biar deutseeguna ta amau biar dituguna baño.

        Sekula dudarik euki ez daizun egija onetan, entzun eizuz, kristinaubak, Jesukristo, zeruko Maisubaren berbak: Neuk aginduten dotsut, dino Jesukristo geure Jaunak, zeuben arerijuak ameetako, gaiski egin dotsunari parkatuteko, dongaro esan dotsuna gaiti ta persegiduten zaitubana gaiti Jangoikuari erregututeko. Bada, neure Aita zerukuak bere onenzat eta dongenzat euzkija agertuten dau, ta justubenzat eta pekatarijenzat eurija bialduten dau. Zeuben adiskidiak baño ameetan ezpadituzu, ze grazija zerurako irabatziko dozu? Bada, jentillak eta dirianik dongeenak bere euren ongillak eta adiskidiak ameetan ditubee. Parkatzen ezpadeutsazu, bada, zeure arerijuari gaiski egina, neure Aita zerukuak zeuri bere ez dotsuz parkatuko zeure pekatubak. Oneek guztiok Jesukristo geure Jaunaren berbaak dira, neure entzula onak.

        Ainbeste inporta doskun gauzaan inok bere uts egiterik euki ez daijan, esango dotsut, bada, dotrina onetan: 1º Zelan amau biar ditugun geure arerijuak. Ta 2º zetaraño parkatu biar deutseguzan, geri egin doskubeezan injurijak. Entzun eidazu kuidado guztiagaz.

 

 

I.

 

        Jangoikuari zor deutsagun amodijuan enzerretan da, arerijuak ameetako obligazinoia. Jangoikua gauza guztiak baño geijago ameetan dabenak, desietan dau, projimo guztiak Jangoikua adoretia, alabetia ta ameetia. Desietan dau, projimo guztiak Jangoikuaren adiskidiak izatia; desietan dau, guztiak Jangoikuaren grazijan egotia, Jangoikuaren lege santuba gordeetia ta zerurako bida zuzenian bizi izatia. Projimo guztiai au desietan ez deutseenak ez dau Jangoikua ameetan, biar dan moduban. Onezaz ostian, Jangoikua ameetan dabenak, ezin gorroto izan leijo, Jangoikuak bere etxurara egin daben kristinaubari, ta Jesukristo geure Jaunak bere odol santubagaz ta erijotza penazkuagaz erosita daukan projimuari. Onak eta dongak gaiti, adiskidiak eta arerijuak gaiti, guztiak gaiti il zan Jesus. Kristinau bakotxa ta projimo bakotxa da, esateko moduban, Jesukristo geure Jaunaren odolaren prezijua; ta kristinaubari edo projimuari gorroto izatia, ikusi ezina eukitia edo gauza gatxa desietia da, Jesukristo geure Jaunari gorroto izatia leez. Errazoe au penseetia da asko, arerijorik andijenak bere bijotz osuagaz ameetako. Bada, arerijuaren gorrotua biurtuten da, Jesukristoren gorroto izatera.

        Baña oraindino pensau daigun obeto ze itsutasun andija dan, geuri gatx egin doskubeenai borondate txaarra eukitia edo gorroto izatia. Nor da arerijuari gorroto deutsana? Nor da arerijuari gauza gatxa desietan deutsana? Ez da pekatarija? Ez da Jangoikua sarri opendidu dabena? Ez da Jesukristo bere pekatubeekin desondrau dabena, zeruko aingerubak eta santubak lotsatu ditubana? Edo ez da, berba baten esateko san Pablo apostolubagaz, pekatu mortala egin daben beste bidar, Jesukristo kurutzian josi dabena? Duda bagarik, neure kristinaubak, projimuari gorroto deutsana, Jangoikuaren arerijoa izan da ta da. Ta naiko dau, Jangoikuak bera ameetia, arimako grazija, osasuna, bakia, portune ona ta ditxaak munduban ta zeruban berari emotia? Duda bagarik, bera sarri izan arren Jangoikuaren arerijua, desiauko dau, bijotz onagaz, amodijuagaz ta miserikordijagaz bizitzan ta erijotzan Jangoikuak bera trateetia. Begaz, berak bere amau biar dau bere arerijua bijotz onagaz eta desio santubagaz. Bada, bestelan ez dago errazoirik, izanik bera Jangoikuaren arerijua, Jangoikuak bera ameetako. Errazoe au ondo pensau ezkero, indartsuba da, neure kristinaubak; gorrotuaren subak amatetan ditubana ta arerijorik andijenarentzako bere Jangoikua gaiti bijotza bigunduten dabena. Projimuak egin dotsun gatxagaz akordauta, gorrotua ta suba bijotzian jagiten jatzunian, akordau zaitez lelengo pekatu egin zendubanian Jangoikuak inpernubetara bota bazinduz, ez otsula projimuak gijago gatxik egingo. Bada, Jangoikuak zeuri parkatu badotsu ainbeste bidar inpernura boteetia, ez da errazoia izango, zeuk projimuari merezietan daben gatx puskia parkatutia? Duda bagarik, neure entzula onak, arerijuak ameetia txito errazuazko gauzia da. Ta orregaiti pekatu mortalaren beian daukagu obligazinoia: 1º Arerijorik andijenai bere desiau biar deutseegu arimako grazija, birtutia, Jangoikua serbietako gorputzian konbenietan jakuna ta zeruko glorija. 2º Ez dozu euki biar bijotz txaarrik, gorrotorik edo bengeetako desiorik. 3º Preminan ikusi ezkero arerijua, prest egon biar dogu ari aleginagaz lagunduteko. Esaten da preminan; edo osasuna, edo kleituba, edo bizitzia, edo arimia galtzeeko pelleburu andijan dauanian. 4º Arerijo andija izan arren, etxako ukatu biar agur eitia; ta ez da beste edozein bere kristinauri egiten jakona bere. Auzoeran arerijua gaisorik dauanian, ez bisitetia; bidian datorrela ikusita, agaz bat ez eitiarren, beste aldeti juatia; berbeetan dauanian, ari ez entzutiarren, beste aldera begiratutia ta beste onako gauzaak, dino san Bernardinok, diriala gorroto mortalaren senalliak. Bada, arerijuak ameetako obligazinoia imini ezkero Jesukristo geure Jaunak, oneek guztiok projimuaren amodijuari joakazan gauzaak dira, ta al daijala egiten ezpaditu, gauza jakina da arerijuaren gorrotuan dauana, ta au beti da pekatu; gauza andijan bada mortala ta gauza gitxijan bada beniala. Gauza onetan ez dago dudarik. Baña izan leiteke, kristinaubak dudeetia edo jakin gura izatia, ia gauza gatxa egin deutsan arerijuari, guztia parkatuko deutsan edo ez? Edo ia zetaraño parkatu biar deutsan arerijuari.

 

 

II.

 

        Gauza onetan bere Jesukristo geure Jaunari entzun biar deutsagu, zer esaten doskun. Dino, bada, zeruko geure Maisubak: Zeubek parkatzen ezpadeutseezuz bijotz guztijagaz arerijuai gatx eginak, neure Aita zerukuak zeubei bere ez dotsuz parkatuko pekatubak. Ezin esan euskegun, kristinaubak, Jesukristo geure Jaunak au baño klarubago, arerijuari injurijak parkatuteko daukagun obligazinoia. Modu onetan Jesukristok berba egin oskun, ta au berau bere exenplubagaz erakutsi oskun. Kurutzian josita imini ebeenian, Jesusek lelengo egin eban gauzia izan zan, bere arerijuai bijot[z] guztiagaz parkatuten eutseela, esatia ta Aita Eternuari eurak gaiti erregututia. Dabid erregiak beste ainbeste egin eban Saul bere arerijo andijagaz. Saulek ainbeste denporaan persegidu eban Dabid; sarri euki eban Dabid Erregiak konbenenzija Saul galtzeeko, baña beti parkatu eutsan Jangoikua gaiti.

        San Esteban lelengo martirijak beste ainbeste egin eban, bera arrika il ebeen arerijuekin. Arrika ilten ebeen denporaan, belaunbiko jarrita, Santubak erregututen eutsan Jangoikuari, parkatu eijuela bere arrikari guztiai. Ta menturaz san Estebanen orazinoe ari ez deutsa gitxi zor san Pablok apostolu izatia. Ene ama santa Teresa gauza on guztietan dan leez mirarizkua, arerijuai parkatuten bere apartekua da. Bera gaiti dongaro esaten ebeenak eukazan Santiak adiskidezat. Areetxek, esaten eban, ezaututen ebeela onduen nor zan bera; ta alako arerijuak gaiti egiten eban santa Teresak aparteko orazinoia. Ez dago gauza ugarijagorik, neure entzula onak, ebanjelijioko dotrinan ta santuben bizitzetan, arerijuai parkatutia baño. Arerijuari bijotz onagaz parkatu ez deutsan arima bat bere ez dago zerubetan. Kain, Esau, A[b]salon, Amon, Jezabel ta beste asko gorrotuak daukaz inpernubeetan. Orregaiti esaten dau san Agustinek, arerijuari parkatuten ez deutsanak, ez dabela gura Jangoikuak berari parkatutia. Bada, kristinaubak, zeruban sartzeeko gero bere parkatu biako badeutsagu geure arerijuari, zetako parkatuko ez deutsagu gaurko eguneti? Ez da zorakerija andija, ordu betian bere projimuaren gorrotuagaz, odijuagaz ta bengetako desiuagaz egotia? Pensau eizu, projimuak kendu dotsula zeure ondria miinagaz; diruba ta aziendia eskubagaz, testigantza paltsuagaz edo guzurrezko auzijagaz; osasuna bake txaarragaz; ta zeure bizi moduba bere enbusterijagaz ta zeu zagozala oan ari bidaoka, maldezinoeka, bengantzia desietan deutsazula ta gorrotuaren gorrotoz ikusi bere ezin dozula projimo a. Pensau eizu, zeure arerijua ya aaztu zala zuri egin otsun gatxagaz ta gatxa aren pena bagarik sosiguz jan, eran ta lo egiten dabela; ta zu zagozala injurija a edo persona a akordeetan jatzun guztian suartuta, erreetan leez, aren gorrotuagaz; zein ete zara oba bijoon artian, zeu ala zeure arerijua? Nik esango neuke, neure entzula onak, arerijuari parkatu gura ez deutsana, kondezinoe txaarraokua dala bai mundurako ta bai arimarako.

        Parkatu biar deutsa, bada, arerijuari Jangoikuaren aurrerako. Baña orraitino kontu artu leijo gatx egin deutsanari, karidadian paltau bagarik. Zerbait oostu deutsalako, kleituba galdu deutsalako edo beste gatxen bat egin deutsalako, badeitxo, juan leiteke kristinauba juezagana, ta eskatu projimuari juezaren aurrian, egin deutsan kaltiaren erremedijua. Arerijuaren gorroto bagarik au egitia, bere kleituba edo aziendia jasoteko, ez da pekatu, ta askotan egin biar dana da. Guraso batek ezin itxi leijo bere kleitu onari jausten bere burubaren ta ondorengen kaltian, paltso batek edo enbusteru batek nai dabelako. Beste batek ezin galdu lei etxe bat, solo bat edo azienda bat, lapur batek edo kodizijoso batek gura dabelako. Alakuari justizijaz atzera eskatutia kendu deutsan gauzia, ez da karidadiaren kontra. Bestelan dongaak geratuko litzaatekez gauza guztiekin ta onak desondrauta, bilosik kaliaren erdijan. Ez dosku Jangoikuak eedubau aginduten.

        Egija da, oba da nora ezera artian juezagana ez juatia. Bada, atan asi ezkero, gitxitan paltauko da gorrotua ta bengeetako desiua, ta au beti da pekatu. Projimuari kalte egin deutsanak lelengo egin biar daben gauzia da, altaran meza esateko badago bere, itxi guztiari ta juan laster berak gatx egin deutsagana ta agaz bakia egin. Orduban, dino Jesukristok, balijo deutsala bere oprezimentubak eta orazinoiak. Ta errazoia da, san Anbrosiok dinuan leez, gaiski esan dabena edo gaiski egin dabena lelengo juatia bestiari parka eskatutera ta bakia egitera. Ta orduban bestiak bere obligazinoia dauka, injurija andija izan arren, parkatuteko. Bijak era batera alkar opendidu badabee, bijak daukee obligazinoia, alkar topauta, bakia egiteko.

        Orraitino Poujet jakinak san Agustin eta Orijenesegaz esaten daben leez, askotan gauza ona da ta batzubetan biarrekua, arerijuari ta persegietan dabenari arpegi asarria erakustia ta aituten emotia egin deutsan injurija edo azinoe txaarra; ez dongaro esanagaz, ezpada arpegieriagaz ta nobearen portiagaz. Onetara lelengo kontuban jausten diriala, dino Poujet pamaubak, prestubezkerijak ta azinoe txaarrak egiten ditubeenak ta biurtuten diriala on izatera. Dotrinau biar dan moduban aitu ezkero, probetxu andikua ta segu ruba da. Guztia eder eiten bajakue dongai, sekula erremedijauko ez dira. Karidadia biguna da, baita gogorra bere batzubetan ta beti pekatubaren kontra.

        Engañau gura dabenagaz, paltsuagaz, pekatu erain gura deutsanagaz ta pekaturako konbidetan dabenagaz, sekula kristinaubak bakerik ez dau euki biar. Esan gura neuke, alakuagaz ez dabela euki biar aparteko adiskidetasunik, ta ez deutsala erakutsi biar arpegiera alegererik. Alakuari bekoki iluna imintia ta berba gitxi egitia gauza ona da, ta askotan, preminakua. Asko da alakuari agur eitia (ta a bere ez askotan) ta bera gaiti Jangoikuari erregututia, karidadian ez palteetako. Amau daiguzan, bada, geure projimo guztiak, neure kristinaubak. Parkatu daijoguzan arerijuai zorrak, Jangoikuak geuri parkatutia desietan dogun leez. Erregutu daijogun Jangoikuari, projimo guztien arimako salbazinoia. Ez daigun inor gaiti bere dongarorik esan. Ta imini daijogun biar danian, pekatu erain gura doskunari arpegi itzaltsuba ta bekoki iluna, lotsatu dein, kontuban jausi dein ta erremedijau dein, Jangoikuaren bildurrik ez daukana. Eskatu daijogun Birjina santiari, Jesus gauza guztiak baño geijago ta projimuak geure buruba leez ameetako grazija. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa