www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN MANDAMENTUKO IRUGARREN LEZINOIA

 

zeñetan erakusten dan

zer dirian botuak edo promesak, zelan kunplidu biar dirian ta zelan kentzeen dan euren obligazinoia.

 

        Sarritan jazoten jatzun gauzia da, neure kristinaubak, Jangoikuari ta santubai botuak edo promesak egitia. Geure erlijinoe santuko egitiak dira botuak eta promesak. Ta kristinaubak jakin biar dau ze obligazinoe dakarren alako oprezimentubak. Erakutsiko dotsut, bada, dotrina onetan: Lelengo: zer dan boto edo promes egitia. Bigarren: zelan kunplidu biar dirian promesak. Irugarrenian: zelan kentzeen dan promesen obligazinoia.

 

 

I.

 

        Promes egitia zer dan erakustera orduko, jakin biar dau kristinaubak Jangoikuari baño besteri etxakola botorik eta promesik egiten. Aingerubai, santubai edo santei egiten deutseezuzan promesak bere, ondo aitu ezkero, Jangoikuari egiten jakozanak dira. Santu ta santai zerbait promesagaz oprezietan jakuenian, Jangoikuari promes eiten jako; ta santuba edo santia iminten da bitaartekozat, eskatuten dan gauzia Jangoikuaganik erreztuago jadiisteko, laugarren sakramentuban mezako dotrinaan esango dan leez. Orraitino bere, aintxinako usadijua da Elesaan, santuben izenian mezaak etaratia ta promesak egitia, Poujet jakitunak dinuan leez. Baña au guztiau egiten da Jangoiko bakarraren izenian. Asko da zubentzako, neure kristinaubak, Elesa Ama santiaren intenzinoiagaz bat eginda, Jangoikuaren edo santuben izenian, debozinoia daukazun moduban, promes egitia. Jakin ezkero, bada, nori egin biar jakozan promesak, ez da beste gauzarik promes egitia, ezpada noberak obligazinoerik ez daukan gauza ona baño obia ezaubera ta libertade osuagaz Jangoikuari oprezietia. Esaten da: noberak obligazinoerik ez daukan gauzia. Bada, obligazinoekuak bere promes egin leiz nosbait; baña geijenian ez da alan izaten. Esaten da gauza ona baño obia; bada, Jangoikuari botuagaz oprezietan jakona, obia izan biar dau isteen jakona baño, promesak balijoko badau. Berbigrazija Jangoikua obeto serbietia gaiti ezkondu bagarik bizi izatia, berez oba da, ezkondutia baño. Jangoikua obeto serbietia gaiti komentu baten sartzeia, berez oba da ez sartzeia baño. Ta modu onetan beste asko. Orregaiti ezkontzeko botuak, praile ez izateko botuak, monja ez izateko botuak ta beste onako gauza ona baño obia oprezietan ez dabeen botuak, eureenez ez dabee balijo ta promes alperrak dira, euren geija ona baño obia ez dalako. Promesen geijak izaten dira: Erlijinoe baten sartzeia, kastidadia gordeetia, ezkondu bagarik bizi izatia, baru bat eta limosnaak egitia, meza entzutia, sarri konpensetia, errosarijo ta debozinoiak errezetia, jokorik ez egitia, dibersinuetara ez juatia ta beste onako gauzaak. Oneek dira botuagaz edo promesagaz Jangoikuari oprezietan jakozanak.

        Ez da asko botua edo promesa egiteko, gauza ona egiteko ustia edo intenzinoia artzeia. Berbigrazija, egun baten baru egiteko gogua imintia edo intenzinoia artzeia, ez da boto egitia. Boto edo promes egiteko, ezaubera ta libertade osuagaz Jangoikuari oprezidu biar jako gauza a, kunpliduteko uste osuagaz edo bere buruba atara obligeetako goguagaz. Dotrina au ondo aitutia txito biarrekua da, neure entzula onak. Bada, askotan botorik eta promesik egin ez dozun gauzeetan, uste dozu promesa dala; ta beste askotan promes ezagunak daukazuz, bapere kunplidu bagarik. Orregaiti ikasi biar dozu erabagiten ainbat onduen zer dan gauza ona egiteko gogua artzeia ta zer dan gauza ona baño obia Jangoikuari oprezietia. Lelengua ez da botua; bigarrena bai.

        Dudia daukazunian promes egin dozun edo ez, begiratu biar deutsazu zek erain otsun, zegaiti egin zenduban ta zer egin zenduban. Ta orduban ezautuko da promesa dan ala ez. Gaiso bateti, trabaju bateti edo beste estutasun bateti ondo libreetako Jangoikuari ta santubai egiten jakuezan oprezimentubak, geijenian izaten dira promesak. Dudia daukazunian, itandu biar deutsazu konpesoriari edo dakijenari. Bada, gauza onetan erregela guztizko bat inok bere imini ezin lei.

 

 

II.

 

        Botuak edo promesak egin ezkero, kunplidu biar dira, neure entzula onak. Bada, Jangoikuari ta santubai egiten jakuezan oprezimentubak dira. Promes egin dan gauzia, al della, ez kunplidutia pekatu da; ta berez pekatu mortala da. Izan leiteke askotan pekatu beniala promesa ez kunplidutia, bai gauziaren parteti ta baita denporiaren parteti bere. Gauziaren parteti izango da pekatu beniala, kunplidu bagarik isteen dana gauza gitxija danian. Gauza andija ala txikija dan jakiteko, begiratu biar jakue beste pekatu mortala edo beniala dirian gauzei. Egunian egunian abemarija bat errezetako promesa, gauza gitxija da. Ta errezau ez arren, ez da pekatu mortala egiten, beniala baño. Errosarijo bat errezetako, meza bat entzuteko, baru bat egiteko edo onen egunetan konpeseetako promesa, gauza andija da. Ta al della kunplietan ezpada, pekatu mortala eiten da.

        Denporiaren parteti promesa ez kunplidutia izango da pekatu mortala: 1º Gauza andija izan ezkero, izenteetan dan denporaan, al della kunpliduten ez danian. Promes egiten dau urrengo zapatuban meza entzuteko; bada, al daijala mezia entzuten ezpadau urrengo zapatuban, egiten dau pekatu mortala, izentauko denporaan promesa kunplidu ez dabelako. Erromerija batera santubaren egunian juateko egiten dirian promesak nos kunplidu biar dirian, esango da dibersinoetako dotrinaan. 2º Kunplietako denporia izentau bagarik egiten dirian promesak, kunplidu biar dira ainbat lasterren. Gauza gitxi bat luzatutia izango da pekatu beniala; gauza andija bada, mortala. Meza bat etarateko promes egiten dabenak illebete baño geijago luzatutia, leenago etara al daijala, egingo dau pekatu mortala. Ta modu onetan beste promesak bere. Baña limosna bat premina daukanari emotia promes eiten danian, denpora gitxiago bere asko izango da pekatu mortala eiteko, al daijala emoten ezpadau.

        Gauza onetan nik esan neizuna da, neure kristinaubak; promesa eitera orduko begiratu daizula ondo. Bein egin ezkero, kunplidu daizula ziur egin dozun moduban. Jangoikuari egiten jakon oprezimentuba da promesa. Orregaiti esaten dosku Jangoikuak berak Eskritura Sagraduban: Jangoikuari botua edo promesa egiten badeutsazu, ez dozu luzatuko kunplidutia; bada, Jangoikuak eskatuko dotsu agindu zeuntsana ta luzatuten badozu, pekatu egingo dozu. Pekatu jenero au espliketan dau ene ama Teresak eta dino, zeruko Jaun andijari burla egitia dala agindu ta ez emotia, promes eginda ez kunplidutia. Elesako maisubak esaten deutsee sakrilejijozko peka tuba, promesa ez kunplidutiari. Onetan palta andija dago, neure entzula onak, kristinauben artian. Buruko min bat daneko edo beste naibage bat etxian edo aziendaan datorreneko, Jangoikuari edo santubai eiten jakuez promesak; ta gero denpora luzeetan ez dira kunpliduten. Onako promesik geijenak izaten dira gatxak jo daizanian, estu estuban arin aringa ta ondo pensau bagarik egiten dirianak. Ta aldi estuba à irago deinian, ez da inor akordeetan promesagaz. Onetarako oba litzaateke sekula promesik ez egitia. Bada, Jangoikuaren legiak ez dosku aginduten promesak egiteko; ezpada egiten badogu, ziur kunplietako. Esaten dosku bai Jangoikuak arin aringa ta ondo pensau bagarik egiten dirian promesak etxakozala gusteetan; ez beste gauza gaiti, ezpada geijenetan ondo kunpliduten ez dirialako. Kontu bada, kristinaubak, gauza onetan.

 

 

III.

 

        Irugarren lekuban, promesaren obligazinoia kentzeen da modu askotara. 1º Promesa kunplidu ezin danian. Bada, ezin dabena lege guztietan libre dago. 2º Promesa kunplietako denpora izentauba iragoten danian kunplidu bagarik. Santu baten debozinoia gaiti promes egiten dozu, aren besperaan baru egiteko. Bada, egun a irago ezkero, ez daukazu obligazinoerik baru egiteko. Baña zeure pekatubeetati libreetia gaiti ta konzienzija garbitutia gaiti promes egiten dozu urrengo domeekan konpeseetako. Bada, domeeka atan konpesau ez arren, daukazu obligazinoia ainbat lasterren konpeseetako. Promes batzuk nai kunplidu ta nai kunplidu ez, izentautako denporiagaz akabeetan dira. Baña beste batzuk ez. Limosnia emoteko promesak, inori mesede egiteko promesak ta nobera salbazinoeko bidera etorteko popuertza biar dirian gauzeetan egindako promesak, ez dira kentzen, denpora izentauba irago arren. 3º Elesako agintarijak (zeintzuk dirian Aita Santu Erromakua, obispo jaunak eta beste asko) kentzeen dabeenian. 4º Promes egin daben gauzia, konpesoriak beste gauza batera mudeetan deutsanian. 5º Promesagaz agindu daben gauzia artu biar dabenak parkatuten deutsanian. Beste modu askotara bere kentzeen da promesaren obligazinoia; baña ez da ain premina andikua zubek guztiak jakitia. Ta dotrina au akabeetako esango dot gauza gitxi bat berba dongen gañian. Berba dongak esaten jakue bidauei, maldezinoiai ta blaspemijai. Bidaua da demoninuaren, diabrubaren ta barrabasaren izena premina bagarik esatia. Nosbaitako baten esatia ez da pekatu mortala. Berbaan berbaan demoninua, diabruba... purijaz edo txantxeetan bere esatia, guztienzat da oitura txaarra; baña gurasuenzat geijenian pekatu mortala, (besteenzat ain laster ezpada bere) pamelijari gaiski erakusten deutseelako. Maldezinoia da projimuaren gatxa esaten daben berbia. Berbigrazija, Itoko al dala; beso bijak igartuko al jakozala; purgatan kastauko al dabela... Intenzinoe txaar bagarik onako berbaak esatia (eskandalurik emoten ezpadau) nosbaitako baten, izango da pekatu beniala. Intenzinoe dongarik euki ez arren, onako berbaak esateko kostunbria pekatu mortala da, sarritakuak eskandaluba beragaz daroialako. Intenzinoiagaz onako maldezinoia egitia, bein baño ezpada bere, pekatu mortala da. Blaspemija esaten jako Jangoikuaren edo santuben kontrako berba dongiari. Esango baleu inok: Jangoikuak ez daki ezer; Jangoikua sinplia da; Jangoikuak ez dau inor kondenau biar; edo beste onako Jangoikuaren ta santuben kontrako berbaak, egingo leuke pekatu mortala. Baita adrede edo txantxeetan esango baleu bere. Jangoikuaren ta santuben kontra izan ezkero, danik berbarik txikarrena da pekatu mortala ta esaten jako blaspemijako pekatuba.

        Artu daigun bada, neure kristinaubak, onako bidao, maldezinoe ta beste berba donga guztien gorroto andi bat. Bizitzaan sarri esaten ditugun gauzaak, erijotzako orduban bere urtengo doskubee. Oh, ze erijotza tristia bada, neure entzula onak, diabruba, barrabasa ta demoninua auan ta albuan daukazanarena! Esan daigun: Jesus, Maria ta Jose. Izen santu oneek beti geure auan, geure bijotzian ta geure goguan, bai bizitzan, bai erijotzan ta bai eternidade guztian. Alan izan della. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa