www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

EGILIAREN IZENBAGAKO SERMOE BARRIJA, SEME ALABA DONGADUNEN KONSUELOGARRIJA

 

        Curva cervicem eius (filii) in juventute, et tunde latera eius, dum infans est, ne forte induret, et non credat tibi, et erit tibi dolor animae. Eccl. Cap. 30. V. 12.

        Ezi eijozu umiari iruna gaztetan ta domau eijozuz saijetsak txikija dan artian, gero gogortuta, zeure kon tra lotsagaldukotu ez dedin ta arimako penia ekarri ez dai zun. Eccl. ut supr.

 

        Arimako poz andijagaz ta bijotzeko esan ezin leijan gozo bategaz entzuten dira, neure kristinaubak, seme alabaak ondo azten ditubeen gurasuen bizitzako, zaartzako ta erijotzako atseginak, kontentubak, bendizinoiak eta grazijak. Umiak ondo azten dituban gurasua alegrauko da ta konsolauko da bere semiagaz ta alabiagaz. Alako guraso ona alabauko dabee ta estimauko dabee auzuak eta erriko jentiak bere. Gozotasunez ta pozez betea biziko da ta bere ilteko orduban bere ez da penauko, seme alaba oneetan isten dabelako bere etxura zuzena, ondrauba, baketsuba ta kristinauzkua. Job santuba, Abraan patriarka andija, Tobias ditxosua, santa Susana, Ana Samuelen ama, Eleazaro, Jakob, Matatias, Sara, Rebeka, santa Monika ta beste milla dira, neure kristinaubak, egija onen testigubak. Guztiak artu zituben ta artzeen ditubee zeruban seme alabei emon eutseen aziera onaren eta santubaren prutu ugarijak, bendizinoiak eta grazijaak.

        Espiritu Santubak kasik isildu bagarik, ez dakit zeinbat lekutan, enkargetan deutsee gurasuai seme alaben atziera ona, zuzena, jangoikozkua ta humildia. Opa deutseez bizitza luzia, portune ona, atsegin gozua ta bendizinoiezko sarija, seme alabak ondo azten ditubeen gurasuai. Ta beste aldeti milla errazoegaz ta exenplugaz erakusten deutsee, seme alabak bildur bagarik, ezi bagarik, dotrina bagarik eta libertadian azten dituben gurasuai, gero erremedijo bagarik eukiko dituben atsekabaak, naibagiak, zaartza txaarra, erijotza desondrauba ta azkeneko penia.

        Ezi eizu, dino, ta domau eizu umetan, txikitan (laubost urte ditubaneti) zeure umia, gero gogortu ez dedin, aginak erakutsi ez daizuzan, lotsia galdu ez daizun ta arimako penia euki ez daizun. Umetati zigorragaz lotsia emoten badeutsazu, aren arimia inpernuti librauko dozu, dino Espiritu Santubak. Ta zigorragaz lotsia emoten ez daben gurasuak gorroto deutsala umiari. Umetati seme alabei lotsia emon biar jakuena, domau biar diriana, temiagaz urteten itxi biar etxakuena ta gauza dongarik parkatu biar etxakuena, Jangoikorik ezaututen ez ebeen jentilak bere autor dabeena da. Platon, Aristoteles, Plutarko, Zizeron ta beste jentil askok erakutsi leijue kristinau askori, umetati zelan atzi biar dituben euren seme alabaak. Zizeronek dino, obligazinoerik andijena, estubena ta geijen balijo dabena, umetati seme alabak zuzen aztia.

        Au gaiti bada, neure entzula onak, okasinoe gitxi galdu ditut neure sermoietan, gurasuen obligazinoe andija edo nausija erakutsi bagarik. Batzubetan eriak ekarrita, beste batzubetan berarijaz topauta, sarritan ondo esanagaz ta askotan ezer bere parkatu bagarik, nosbait erregutubagaz ta bein batzubetan zamaitubagaz ta kalte ikaragarrijak gogora ekarrijagaz, dendatu nas gurasuai zer egin biar daben esaten. Insta, oportune, importune... Sermoe onetan pensau dot, beste bide bateti juan biar dodala. Guraso asko ikusten ditudan leez zaartza errukarri bategaz, esker txaarreko ta lotsa txaarreko seme alaba atzijak daukeezalako, areetxek konsoleetako desio bizi bat etorri jat bijotzera. Alan sermoe onetako zeregina izango da seme alaba dongaak eta esker txaarrekuak daukeezan guraso errukarrijak ainbat onduen konsoletia. Bijen bitartian seme alaba gaztiak edo ume txikarrak daukeezan gurasuak bere ikasi daikee, tertzijo atara elduten badira, ze konsuelo eukiko dabeen. Ez nas kansauko Zizeronen ta Demostenesen berbeeta oneko erregelak gordeetan aldija onetan, ezpada datorrena datorren eriaz esan, erremedijo konsolagarrija topau artian. Inok esaten badau sermoiaren baño konbersazinoiaren traza geijago daukala, agaz bere ez nas asarratuko. Saill oni aurrera jarraituteko biar dodan espirituba ta grazija eskatu daijogun seme alaba guztien Aitari, geure zeruko Jangoiko onari. Ama Birjina guztiz santia bitaartekozat iminteko, esan daigun bijotzeko debozinoe guztiagaz Abe Marija.

 

 

Curva cervicem eius in juventute...

ut supra.

 

        Egija esateko ez dakit, neure kristinaubak, zer egon leitekian penagarrijagorik edo minberaagorik iru edo lau seme alaba edo geijago azita daukazan guraso zaar baten bijotzarentzat, areen esker txaarra ta lotsa txaarra baño. Ya edadian jausita, zaartuta, kansauta, sepulturara bidian dauan gurasuari, izerdija darijola nekez azi dituban sabeleko prutubak, bere semiak edo alabaak, batak kasurik egiten ez deutsala; bestiak errespuesta txaarra emoten deutsala; bestiak begirakune on bat egiten ez deutsala; bestia sekula agur eitera juaten etxakola; bestiak burla egiten deutsala; bestiak zerbait esan orduko, aoti atzera errespuestia sartzeen deutsala; bestia jaaten daben arto edo ogi kopaubari asko deitxola; bestiak ezetan bere obeidu gura ez deutsala; bestiak auzijak eta endreduak etxera ekarten deutsazala; bestia justizijak karzelaan daukala; bestiak agiraka egiten deutsala; bestiak bere denporako paltaak eta deskuiduak burlaz arpegijan esaten deutsazala; bestiak illda balego naijago leukiala; dinot, neure kristinaubak, menturaz ez dauala luurraren gañian guraso batenzat sentimentu andijagorik, penagarritzagorik ta desesperazinoe mingotxagorik, berak nekez azi dituban seme alabaak modu onetan portetia baño.

        Guraso batek desesperetako, ernegetako, negar egiteko, bijotza erdibi egiteko ta bere buruba akabeetako penia dau au. Semiak azi ditut, dino alako guraso triste errukarrijak, ta eurak dira neure zaartzako penarik andijena. Semiak azi ditut ta eurak dira neuri begijak etaraten deusteezanak. Ez dauka luurraren gañian nora begiratu, atsekabia ta naibagia ez daukan lekurik. Ez nas espanteetan, alako guraso tristiak egunian milla bidao ta maldezinoe bere umiari eginagaz. Bada, egunian egunian dauka bataganik albista txaarra, bestiaganik desprezijua, bestiaganik bekoki iluna ta guztieganik penia. Ez nas espanteetan, guraso askok euren seme alaben lotsa gaistua ta esker txaarra ikusita, areek eskura ekartiagaz desesperauta, ernegazinoiagaz ta purijaz desietan dabeen iltiagaz, beste munduban zer ikusirik ezpaleukee leez. Ez nas espanteetan, guraso asko urte geijagotan biziko litzaatekezanak, seme alaba dongaak diriala medijo leenago illagaz ta, eurak esan oi dabeen leez, munduko bakia eginagaz.

        Oh, seme alaba gaistuak eta lotsa galdukuak daukeezan guraso zaar errukarrijak! Oh, triste desbenturaubak! Oh, ze zaartza penagarrija ta mingarrija dan zubena! Oh, ze karidade andija onako gurasuen bijotz tristiak konsoletia! Baña zelan erremedijau lei onako gatx andija? Zer egin leije, negar ta desesperau baño beste gauzarik alako seme alaba gaistuak daukeezan guraso edadekuak? Ija eurak baño andijago dirian ume lotsagaldukuak daukeezanak? Ondo esaten badeutsee, gaiski erantzuten deutsee. Elexara asistietako esaten badeutsee, bai zeu bere elexa zalia izan zarata esanda, burla eiten deutsee. Jo gura izan arren, indarrik ez daukee, edo umiak eurak jo leije edo sakatu bat emon leijue. Zerbait esaten asten bajakue; beti barriketan jardun bagarik, isilik egon zaite, erantzuten deutsee. Zer egingo dau edo nora begiratuko dau, bada, alako guraso errukarrijak?

        Kristinaubak, egija esateko, ez dakit ze botikatan topau leijan alako bijotz baten konsuelua. Baña orraitino bere ez dogu guztiz desesperau biar. Dendatu biar dogu alegin guztiagaz, guraso errukarri areen konsuelua topeetako. Medikubak esaten dabeenez, gatxari erremedijua imintera orduko ezautu biar da bere asieria ta sustraija. Bada, ondo ezaututen dan gatxa erreztuago ta lasterrago erremedijetan da. Guretzako bere bide au izango da segurubena. Examinau daigun lelengo, nundi datorren alako gurasuen penia. Topau daijoguzan sustraijak guztiak ainbat onduen ta ondorik ezarriko deutsagu botikako bat, guraso triste areek artzeen badabee, guztiz gozatu ta konsolauko ditubana. Asi gaitezan, bada, bene benetan.

        Seme alabak esker txaarrekuak, lotsa galdukuak ta gaistuak daukeezalako da gurasuen trabaju ta pena guztia. Examinau daigun, bada, oan, ia nundi edo zelan gaistotu ta lotsagaldukotu dirian seme alaba areek, nok galdu ete ditu alan zuben seme alabak? Galdu ete ditu Jangoikuak? Ez. Jangoikuak onak, humildiak, zintzuak, lotsa onekuak, inozentiak, isilak eta santubak entregau otsuzan zeubei, batiatu zenduzanian. Zeuben sabeleti ekarri ebeen pekatubaren mantxia bere kendu eutseen. Euzkija baño argijago, lirijuak baño ederrago, luurra baño humildiago, aingeru santu batzuk eginda, entregau otsuzan Jangoikuak batiatu zianian orrako seme alaba lotsa txaarreko orreek. Ta bautismuan artu ebeen grazijagaz, edertasunagaz, humildadiagaz, modestijagaz ta santidadiagaz gorde zituban Jangoikuak errazoiaren usura eldu artian. Ta arik ona bere ezin esan lei, Jangoikuak galdu ditubala zuben umiak.

        Mundubak galdu ete ditu zeuben seme alaba gaisto areek? Ez. Diabrubak lotsagaldukotu ete ditu? Ez. Aragi dongiak ekarri ete ditu, zeubentzako esker txaarrekuak, gogorrak eta lotsa gitxikuak izatera? Ez. Bada, munduba, diabruba ta aragija zeuben seme alabentzako ta beste guztientzako bardinak dira. Ta orraitino guraso edadeko asko dagoz seme alaba humildiak, zintzuak, Jangoikozkuak, isilak eta estimaubak daukeezanak. Euren zaartzan laguntasuna, poza ta atsegina emoten deutseenak. Sekula, eurak esan oi dabeen leez, buruko min bat emon ez deutseenak. Jangoikuaren bildur santuban ta kristinau egijazko baten moduban, bai arimako gauzeetan ta bai bizitzakuetan, askok enbidija deutseela bizi dirianak. Onan bizi dirian seme alaba bedeinkatubak eta estimaubak euki dabee zeuben seme alaba lotsabagakuak eta desbergonzaubak euki dabeen leezko munduba, diabruba ta aragija. Begaz, mundubak, diabrubak et[a] aragijak ezin euskijuen zeuben seme alabei kalte geijago, besteenei baño. Begaz, mundubari, diabrubari ta aragijari ez deutsazu zubek bere erru geijago ezarri biar seme alaba dongaak daukazuzalako, onak, humildiak, justubak, maitiak eta estimaubak daukeezanak ezarten deutseen baño. Seguru egon zaite guztiok, mundubak, diabrubak edo aragijak ez ditu galdu zeuben seme alabak.

        Lotsagaldukotu, edo dongatu ete dira, bada, eurak euren artian, euren bakarrian? Ori bere ez. Berekauten ez da inor dongatuten. Bakarrian bere ez. Berekauten edo bakarrian inor galdutekua izan balitz, Moises santuba, Dabid erregia, Elias propeta andija, san Juan Bautista, Madalena, san Anton, san Pablo ta santa Maria Ejiziaka izango zian lotsagaldukuenak, desbengozaubeenak, eta gaistuenak. Bada, eurak dira bakarrian ta eurenez geijen azi ta luzaruen bizi izan dirianak. Begaz, ez dira zeuben seme alabak bere eurenez ta bakarrian gaistotu ta lotsagaldukotu.

        Ze mirari izan da, bada, au, kristinaubak? Jangoikuak onak, inozentiak, santubak eta aigerubak emon otsuzan. Arik ona Jangoikuak ez ditu galdu, mundubak bere ez, diabrubak bere ez, aragijak bere ez, eurak eurekauten bere ez. Zek egin dau, bada, triskantza andija au zeuben seme alabeetan? ¿Quis semi navit hic zizania? Leen humildiak; oan soberbijotsubak. Leen zintzuak; oan ardura bagakuak. Leen isilak; oan desbergonzaubak. Leen zeuben bijotzeko maitiak oan zeuben arrabijo ta gorrotogarrijak. Leen zeubentzako arpegiera bigunekuak; oan trumoe illunaren bekokidunak ta oñaztubaren begirakunedunak. Leen zeuben esana egiteko prestak; oan eurei ezer esaten azartuten ez zarianak. Leen berbeeta gozua, bakezkua ta pozezkua; oan bidaua, asarria ta errespuesta txaarra. Leen zeubek gura zendubana egiten ebeenak; oan zeubek gura dozun gauzarik bat bere egiten ez dabeenak ta eurak nai daben guztia egiten dabeenak. Leen zeubek laztan zindubeezanak; oan illda bazengoz bere ardura ez deutseenak. Leen berba donga bat entzuten ez zeuntseenak; oan on bat esaten ez dabeenak. Enpin, leen guztiz onak, santubak, ainjerubak; oan guztiz dongaak, lotsabagaak, gogorrak eta konzienzija txaarrekuak.

        Zek allagina engañau ta itsutu ditu, bada, zeuben seme alabaak? Bildur nas, gurasuak, zeubek galdu ete dituzun zeuben seme alabak! Baña ez nas azartuten baietz esaten, lelengo puska bat examinau bagarik. Ia examinau daigun, bada, iru, lau, zortzi, amar, amabi ta amalau urte ingurura artian, orrako oan andi eginda daukazuzan seme alaba lotsagalduko orrei zer esan deutseezun, zer erakutsi deutseezun, zer agindu deutseezun, zer parkatu deutseezun zer entzun dotsubeen ta zer ikusi dotsubeen. Atenzinoia gurasuak.

        Zer esan deutseezu zeure seme alabei urte bi edo iru zitubeeneti amabi amalauren ingurura artian? Intenzinoe txaarragaz edo onagaz kasik egunian egunian ta egun bakotxian askotan esan deutseezu: plagiaren izena, barrabasa, arraijua, sekulakua, diabruba, errementauko al dabela, itoko al dala... batian zeuben ernegazinoiagaz ta beste askotan izkune txaarragaz. Lagun batek deskuiduan txopin bat eginda negarrez ikutsi badozu zeuben umia, altzuan artuta, ondo palagauta esaten deutsazu, ia zetako arri bategaz musturrak ausi ez deutsazan beste lotsagalduko zaar ari, edo onako berba txaarren bat. Deskuiduan auzoko persona nausi batek belaarondoko bat emoten badeutsa zeure umiari, pikaerdijen bat egin deutsalako, persona aren ta aren jenerazinoe guztiaren kontra ez zara isilduten gañeko zortzi egunian, zeure umiak daantzubela. Sei urteti aurrera edo leenagoti zeure umiaren paltak gitxitutia, edertutia, ezkuteetia, eurak palageetia ta aboneetia izan da zure zeresan guztia. Guztiak dakijen ta ezkutau ezin dozun pekatu bat egin badau zure semiak edo alabiak, aren erruba bere inori ezarten deutsazu. Mutil dongeen batek galdu izango dau zeure alabiaren onestidadia. Ordi jokolarien batek engañau izango dau zure semia, bestelan berez ez daki gauza gatxik egiten. Onakotse bidauak, izen txaarrak, errazoe arruak, bengantzakuak ta euren palagukuak ume guztiak arrotuteko, gaistotuteko, libertade geijago artzeeko eta lotsagalduko izateko asko dirianak dira zeuben umiai iru urteti amabi amalauraño esan deutseezuzanak.

        Zer erakutsi deutseezu? Gauza onik bat bere ez; gauza txaarrak asko. Zuben umiak zortzi amar urtegaz bere dotrinarik ez ekijen, konpeseetan ez ekijen, meza bat entzuten ez ekijen ta oraindino bere (trazia daukanez) ez dakije. Ariman probetxu egingo deutseen gauza bat sustanzijaz erakutsi ez deutseezu. Ta beste aldeti, bost sei urte ditubeneti koloria mudau bagarik esaten ditubee zure umiak, auzuetan ta errijan jazoten dirian endredo guztiak, demanda guztiak, banidade guztiak, nauskontu guztiak ta (lau urte ditubeeneti) kanta loijak bere bai, nautsi batek leetxe. Zelan au? Zeubek erakutsita. Ez bere arijaz, ezpada erriko naaste guztiak ta salsa guztiak zeubek umeen aurrian sarri erraparu bagarik kontauta ta eurak esaten ditubeenian, zeubek aua zabalik eurei entzunda, dotrinia esaten balegoz baisen bijotz arruagaz. Zeubek esaten dozuna ta egiten dozuna, umiak ikasten dabee. Zeubek eiten dituzu gauza txaarrak ta areek ikasten dabee beste ainbeste. Zeubek ez deutseezu gauza onik erakusten ta areek ez dabee ikasten.

        Zer agindu deutseezu? On izateko esaten deutseegu. Ori bada zeuben agindute guztia, ori Turkubak bere egiten dabee euren umeekin. Baña ikutsi daigun ia zelan aginduten deutseezun on izateko. Agindutia ta parkatutia era batera artzeen ditut emen. Bada, gurasuarentzako bardin da umiari agindutia ta parkatutia. Ia, bada, ze gauza on aginduten deutseezun. Geijenak, jai domeeketan mezia esaten dan artian elexan egotia. Ez meza entzutia (ori ez dakije zer dan), ezpada elexan egotia. Gurian dotrinia bere ikasi biako da alakoen baten, esatia. Gauza txaarren bat edo biarren bat oker egiten dabeenian, purijaz bidao bat edo maldezinoe bat jaurteitia edo, alemanija bati leez, ostikada bat emotia, ostera egin ez daijan. Ez da, bada, gurian aspaldijan inor konpeseetan bere izan, nosik beñekoen baten esatia. Emen akabeetan dira ausaa zeuben aginduterik oneenak.

        Baña, zer beste gauzarik aginduten deutseezu? Aginduten deutseezu, edo parkatuten deutseezu titija eraaten dabeeneti, aitari edo amari txopinga egiten ta ozta ikasi dabeen berba dongia lagunari edo nausijauari esaten, zeubek barrez zagozala. Aitak jotera egiten badeutsa, amak palagau ta txistuba eskatu, aita joteko; amak lotsa puska bat emon gura badeutsa, aitak altzuan artuta, amari sinu egiten erakutsi. Oneek dira bularra artzen daben arteko leziñoiak. Aginduten deutsazu, bost, sei edo zazpi urte ditubeeneko, esanak ondo-egitia gaiti piestara eruatia. Ta apainduta piestara zeubek eruateko, erropa barri bat egitia. Gurasuak ez daukazu beste gauzarik, zeuben ume inozentiak animeetako, poztuteko, biarra ereiteko edo isilik eukiteko, piesta batera, sarau batera, dantzako ibilte batera, bigira batera, erromedija batera edo pekatuko okasinoe batera agindutia baño. Ondo eginaren paguzat eta sarizat aginduten deutseezu sei, zortzi, amar eta amabi amalau urteko umiai pekatuko lezinoia, pekatuko eskolia, pekatuko lagunak eta pekatuko okasinoiak. Piestara bialdutia aginduten deutseezunian, aginduten deutseezu zeuben umiai itxiko deutseezula, pekatu zelan egiten dan ikasten, pekatubak egiten, lotsagalduban, nasaitasunian, errespeto bagarik, onestidade bagarik Jangoikuaren bildur bagarik, pekatu mortalian banidade, engañu ta malezija guztiagaz bizi izaten. Au aginduten deutseezu zeuben umiai piestara, erromedijara, saraura, komedijara edo bigirara aginduten deutseezun guztian. Gauza onen gañian ikutsi dot zerbait geijago eskribiduta gere euskeeran, argitara etarateko ustiagaz ta an topauko dabee geijago nai dabeenak.

        Zer parkatu deutseezu? Parkatu deutseezu, esan dan edadeti asita, diabruba, barrabasa ta demoninua esaten edo alemanija bati edo lagun bati edo nausijago bati. Parkatu deutseezu, auzuetakuai lotsia galtzeen, erantzuten edo areek gaiti gaiski esaten. Parkatu deutseezu zeubeen gogoko ez dan auzuari kalte egiten, ta bengeetan edo ume txikarretan edo ganaduen baten edo soluan edo basuan. Parkatu deutseezu zorti amar urteti inguruban dirian nauskontubak, endreduak, salsaak, banidadiak, ezkontzaak, neska mutileen arteko tratubak, amoriak ta beste enbusterija guztiak esaten. Dirianak kontetan ditubee zuben umiak zortzi bereratzi urte daukeezaneko, nausi batek baisen ziatz, zeubek arro arro eginda entzuten zagozala. Lastimia! Dotrinia ikasten dira atzeratxubak, eze zuben umiak baño obarik eta akordaubagorik ez dago inun bere.

        Zer parkatuten deutseezu? Parkatuten deutseezu biar ez dan moduban ta tokeetan etxakuen moduban, janzten. Elexarako balitz, dezenzijaz janztia gauza ona da. Baña piestarako, plazarako, saraurako, bisitarako, munduba, diabruba, aragija ta banidadia serbietako da zeuben umeen apaindurija ta soineko desonestidade guztia txiki txikitati. Kolpe andi bat gero egingo dabeen senalle agirija da au. Ta orraitino gurasuak eurak tatarraska, elexarako dezenzija bagarik geratuta, zorrian edo lorrian apainduten ditubee umiak ta eurak euren eskubekin jantzi ta inguru guztietati zelan dagozan begiratuta, aurra, zuaz lagunekin esanda, bialduten ditubee zorti, amar, amabi urteko umiak pekatu guztiak ikasteko ta egiteko lekubeetara ta lagunetara. Parkatuten deutseezu juan edo etorri, egon edo ibili nai dabeen orduban, nai dabeen moduban ta nai dabeen lagunagaz egiten ta endamas domeeka ta jai santubetan. Ta au amabi, amalau, amasei urte ditubeeneti aurrera. Mailezija begijak edeten asten daneti aurrera. Mutilai neskeekin ta neskai mutilekin ibilten isten deutseezu gabak denporak emonda bere, zeubek ondo ta zuzen dakizula areek zer egin al leijen. Oh, ze eskola garbija erabiliko dabeen! Oh, ze lezinoe onak ikasi biar dituben!

        Parkatuten deutseezu pekatu mortalian egoten. Bada, aitak eta amak jakin arren zuzen semia ta alabia pekatu mortalian dagozana, pekatu mortala dan gauzia eurak entzun edo ikutsi deutseelako, ez deutsee aren gañian lelenguan agiraka puska bat baño egiten, urte bete osuan konpesau bagarik badagoz bere. Ez deutsee minik emoten gurasuai, seme alabak pekatu mortalian egonak.

        Zer entzun dotsubee zeure umiak? Bidauak, maldezinoiak, purijazko errazoe txaarrak, andiarizko, banidadezko ta arrokerijazko berbak, zeure gaztetako pekatuzko desapijuak eta panparrerijak, murmurazinoiak, berdekerijak eta desonestidadiak. Entzun dotsuben guztia edo geijena luxurijarena, enbidijarena, kodizijarena, banidadiarena edo bengantziarena. Edo zeure kontra edo emaztiaren edo senarraren kontra edo umen kontra edo gurasuen kontra edo seniden kontra edo auzuen kontra edo andikijen kontra edo pobreen kontra edo praileen kontra edo abadeen kontra edo... geijenian entzun dotsubee zuri umiak pekatuzko berbetia.

        Zer ikusi dotsube zeure umiak? Jai domeeketan mezia esaten dan artian elexan egotia; (askotan ardura aindi bagarik mezia bere uts eginda), errosarijo bat erdi luan edo prisaka nosbait errezetia ta urtian bein edo birritan ozta konpeseetara juatia. Ara emen ikusten dotsubezan gauza onok. Ta zer ikusten dotsubee? Etxian ta kanpuan agirakia, zitalkerija, bake txaarra, tabernia, ordikerija, probia, desapijua, jokua, okasinoia, piestia, dantzia, bigiria, sarauba, bisitia, modia ta kasik kasik pedebagako baten bizimoduba, zeuben umiak ikusi dotsubeena. Berba baten, aginduten jakue umerik geijenai biarra egiteko; endamas baserrijetan ta esaten jakue lapurretan ez egiteko. Au bere ez beti. Bada, kale aldeetan bizi zarianok umiak alperrerijan azten dituzuna ta lapurretak bere parkatuten deutseezuzana, gauza agirija da. Kaleko umia baseerriruz urten ezkero, zazpi zortzi urtekua izan arren, nekez etxera juango da, edo artuburu bat edo gaztina batzuk edo sagar batzuk edo kalabaza bat edo aza bat edo esiol bat edo beste gauzaren bat oostu bagarik. Ta aitak eta amak ondo esanda artzen deutsazu pozik alan oostuta dakarrena.

        Ara emen bada, kristinaubak, entero asko uts egin bagarik esanda, orrako guraso zaar seme alaba dongekin iraun ezin dozun errukarrijok, zeuben umiari urte bi edo iru zitubeeneti emeretzi ogei urte dituben artian, euren buruben jaube egin artian, zeubek baño senduago ta andijago egin artian, esan deutseezuna, erakutsi deutseezuna agindu deutseezuna, parkatu deutseezuna, entzun dotsubeena ta ikusi dotsubeena. Guztia maldadia, guztia libertadia, guztia lotsagaldukokerija, guztia nasaitasuna, guztia pekatuba, guztia diabrubarena, guztia mundubarena, guztia aragijarena. Gauza on bat bere ez sustanzijaz; ta donga guztiak sustraiz.

        Zer egingo dozu, bada, oan, seme alaba lotsabagaak daukazuzan zaar tristiok? Zeubek baño indar geijago daukee ta ya eskura ekarri ezin zinaiz. Justizijaren bildurrik ez daukee; egun batzubetan karzelaan egon arren, ardura ez deutsee. Konpesoriak ezer ezin leijue; asolbizinoia ukatu arren, penarik artzeen ez dabee. Sermoe batera juaten badira, sermoiari ta sermoeginari burla egiten deutsee. Zer egingo dozu alako umiak daukazuzan gurasuak? Zegaz kenduko dozu zeuben bijotzeko pena gogorra? Ara, gurasuak, gatx ori kentzeeko botikako bakarra. Beste erremedijorik ez dago. Zer, bada? Isilik egon ta padezidu. Seme alabak dongaro azi dituzulako, guztia ta geijago zeubek merezietan dozula sinistu ta isilik egon ta padezidu. Seme edo alaba gaistuak bidao bat egiten badotsu, isilik egon ta padezidu. Sorgina edo barritsuba esaten badotsu, isilik egon ta padezidu. Zeure leenaoko paltak edo gaztetan agertu jatzuzan deskuiduak arpegijan esaten badotsuz, isilik egon ta padezidu. Ill arren palta andirik egiten ez dozula esaten badotsu, isilik egon ta padezidu. Purijaz sakatu bat edo botakada bat egiten badotsu, isilik egon ta padezidu. Belaar[r]ondoko bat eskini edo emoten badotsu, isilik egon ta padezidu. Arto puska bat oian nekez zagozan lekura borondate txaarragaz jaurteiten badotsubee, isilik egon ta padezidu. Bekoki illuna ta arpegi zitala beti iminten badotsube, isilik ego[n] ta padezidu. Txakurrak entzun ezin leizan errazoiak, lantzian lantzian esaten badotsubez, isilik egon ta padezidu. Eskian ibilita, gaisorik egonda edo ospitalian zagozala, kasurik egiten ezpadotsubee edo bisitetan ez bazaitubee, isilik egon ta padezidu. Euren moduko neskak eta mutilak gabian etxera ekarrita, zeure aurrian edo oian zagozala, milla pikaerdija egiten baditubee, isilik egon ta padezidu. Zeure semiak edo alabiak ezkondu baño leenago bat edo bi nor mantenidu etxera ekarten badotsubez, isilik egon ta padezidu. Erri guztia zeure seme alaben maldadiak esaten gorrotoz ikusten badozu, isilik egon ta padezidu. Justizija etorten bajatzu gabaz edo egunaz zeure semia edo alabia karzelara eruatera, isilik egon ta padezidu. Zure umiak egin dituban pikaerdijak gaiti eskribauba etorten bajatzu etxian dozuna enbargeetara, isilik egon ta padezidu. Zeure semia edo alabia desterrau dabeela edo urkamendira daroiela entzuten badozu, isilik egon ta padezidu. Zeure semia edo alabia inpernuban erreetan dauala jakiten badozu, santa Brijidak eta san Jeronimok esaten dabeenak leez, isilik egon ta padezidu. Ta gero zeu seme alabeekin inpernura juaten bazara, Arbiol jakitunak dinuana leez, an bere isilik egon ta padezidu.

        Zeubek zeuben umiak desbongonzau azi dituzu, zeubek lotsagalduko azi dituzu, zeubek galdu dituzu; bada, oan zeubek isilik egon ta padezidu. Jangoikuak zuzenak, humildiak, inozentiak, onak eta santubak emon otsuzan batiatu zirianian. Zeubek txiki txikitati gauza txaar guztiak erakutsi, gauza txaar guztiak esan, gauza txaar guztiak parkatu ta gauza txaar guztiak esan deutseezuz; bada, oan isilik egon ta padezidu. Au izango da zeuben gatxaren konsuelo bakarra: isilik egon ta padezidu.

        Ara kristinaubak, seme alaba lotsabagak daukezan guraso zaarrak zelan konsolau leitekezan erakutsita, nai badabee artu konsuelo au. Ta oraindino ez aaztu, umiak dongaro azijagaz egin dituzun pekatu guztiak; zeure ume gaiski azijak egin dituben pekatu guztiak; oan zaartzan aren kontra egiten dituzun bidao ta beste pekatu guztiak, zeure umiak zeuben kontra egiten dituben guztiak ta beste auzuetakuai ta errikuai zure ume lotsabaga gaiski azijak erain deutseezan pekatu guztiak pageetako daukazuzala.

        Alako guraso baten konsuelua geituteko, esango dotsut Arbiol leen izentau danak dinuana. Gurasuak gaztetan atzi ebeen libertade andijan alabia. Beste nasaitasun askoren artian, erakutsi eutseen edo parkatu eutseen besuak eta bularrak agiri zitubala jantzita ibilten onestidade bagarik. Gero erremedijau gura izan ebeen gurasuaak alabiaren jantzi desonestuba, baña alperrik. Eldu zan ezin geijagoraño alaba gaiski azijaren atrebimentuba ta esan eban azkenian soberbijaz: Onan nai ez banau Jangoikuak, bota naijala nai daben lekura. Bada, nik neure gustua kunpliduko dot ta ez nas beste modutan jantzita ibiliko. Au esanagaz batera, Jangoikuak ill eban neska gaiski azi zorigestoko a. Enterrau eben elixan aren gorputza, baña gabian sepulturiak kanpora bota eban neska aren gorputz illa. Bere aitak andi artuta bota eban itxasora; ta itxasuak bere nai ezda, bota eban kanpora. Aitak ikusi ebanian ez lurrak ta ez itxasuak euki gura ebeela bere alabiaren gorputz illa, asarriaren subagaz ta purijagaz esan eutsan alaba illari: Bada, Jangoikuak ez luurrak nai ezau ta demoninuak eruan daijala ire gorputza inpernubetara. Au aitak esanagaz batera, etorri ziran demoninuak ta eruan ebeen gorputz loija inpernuban euan arimiagana.

        Kristinaubak, ara sermoe onetan ispillu argi bat, guraso guztiak ikusi daijezan klaru euren ta euren seme alaben bizitzak eta arimak. Eskatu daijogun zeruko Jangoikuari, egija oneek ondo aituteko ta gordeetako argija ta grazija, Jesukristo geure Jaunaren pasinoe santuba ta Ama Birjiniaren grazijazko erraija bigunak gaiti, guraso ta ume guztiak jadiitxi daijen zeruko bendizinoia ta eternidadeko glorija. Amen.

 

Gurasuak jakin biar dabee,

txit ondo dabeela merezidu,

umiak gaiski azi ezkero,

isilik egon ta padezidu.

 

        Laugarren mandamentuko dotrinak imini ditudanian, ikusi dot sermoe au eskriduta; ta pensau dot, imini biar dodala euren ondorik, bostgarrena asi baño leenago.

 

aurrekoa hurrengoa