www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARREN MANDAMENTUKO IRUGARREN LEZINOIA

 

zeñetan erakusten dan

zelan pekatu egiten dabeen mandamentu onen kontra, indarrak probeetan dabizanak ta kodizija gaiti gorputzari tratu txarrak emoten deutseezanak.

 

        Esanda geratu da, neure kristinaubak, bostgarren mandamentubak eraozten dabena, ez bakarrik proximuari bizitzan edo osasunian kalte egitia, eze baita bakotxak bere burubari egitia bere. Ta oraindino geijago. Orregaiti proximua iltia baño bere buruba iltia, pekatu andijaua da. Proximuari erijotzia desietia baño bere burubari desietia, pekatu andijaua da. Proximua ilteko pelleburuban imintia baño bere buruba imintia, pekatu andijaua da. Proximuaren osasuna galtzeia baño noberarena galtzeia, pekatu andijaua da. Ta modu onetan beste gauza guztietan. Onezaz gañera, esan dot leengo dotrineetan, nos eta zelan austen dan bostgarren mandamentuba, proximuari osasunian edo bizitzaan kalte eginagaz. Ta dotrina onetan esango dot zelan austen dan, noberaren osasunari edo bizitziari kalte eginagaz. Oneek dira: 1º euren indarretan pijauta, areek probeetako desapijuak eta temaak egiten ditubeenak. Kodizija gaiti edo gauzia aurreratutia gaiti, osasunaren kaltian gorputzari tratu txaarrak emoten deutseezanak. Egija da, onakuak ez bakarrik euren bizitziaren ta osasunaren kontra, eze beste gauza askotan bere pekatu egin oi dabee sarritan. Bada, bere indarrekin arrotuta dauanak, eltzeen dan leku guztian dauka okasinoerako bidia, beti dago prest endredorako, beti dauka eskandaluba ta ari darraikon gorrotua, murmurazinoia ta zeresana. Kodizijosuak beti dauka dirubaren gosia ta egarrija. Ta egarri andija daukanak edozein bere uri tira esaten deutsan leez, kodizija daukanak beti gauziari beregana tira esaten deutsa, topeetan daben lekuban topeetan dabela. Aberastuteko desio andija daukanak lege guztiak erabiliko ditu oñazpijan, ta diruba gaiti ez dau ezetan bere erreparauko. Baña oan ikusiko dogu bakarrik, esan dirianak zelan austen dabeen bostgarren mandamentu santuba.

 

 

I.

 

        Egija esateko, errukarri andija da, neure kristinaubak, bere indarretan pijauta, areek probeetako temaak eta desapijuak egiten dituban personia. Bada, inok bere ez dauka indar geijago, ez gitxiago Jangoikuak emon deutsan baño. Ez dago gure izatia indar asko edo gitxi eukitian, ezpada Jangoikuak emon doskuzan indarrekin ta errazoiagaz ondo balijet[i]an. Jangoikuak emon deutsan osasunagaz edo gaixuagaz, indarragaz edo argaltasunagaz ta errazoe zuzenagaz bizi dana da guztien artian senduena, andijena ta estimaubena. Gizonaren izatia errazoezkua da, juizijozkua da ta Jangoikozkua da. Ta gizonak, errazoiaren ta legiaren kontra gorputzeko inda rrekin arrotuta, bere buruba erakutsi gura dabenian, ukatuten dau gizonaren izatia ta emoten deutsa bere burubari lotsaaririk andijena.

        Pensau egizu dauala errijan gizon bat, beste guztiak baño andijaua, lodijaua, indar geijago daukana ta karga geijago jasoten dabena edo bestiak baño jaateko ta eraateko geijago sabelian sartzen dabena. Ta gizon a dabillela, bere indarrekin arrotuta, bere lagunak desapijetan ta okasinoe emoten. Zer esan biar da, bada, alakua gaiti? Zer aituten emoten dosku alako arruak? Bestiak baño alemanija andijaua dala bera. Bada, gorputzeko indarrak ez dira gizonarenak gizona dan leez, ezpada alemanija dan leez. Gizona dan leez dauka entendimentuba ta borondatia; ta alemanija dan leez dauka gorputza ta gorputzari darraikona. Orregaiti esaten da gizona dala errazoezko alemanija. Gizonak, bere indar andijak panparrerijaz ta desapijoka erakusten ditubanian, esaten dosku bestiak baño alemanija andijaua dala bera.

        Ara emen, kristinaubak, ze ondra andija egiten deutsan bere burubari alako gizon arruak. Zelan isilduko dogu, bada, alako panparroia? Ez da entero gatx, neure kristinaubak, alako desapijoka ta panparrerijetan dabilen indartsuba isilduten ta lotsatuten. Bada, mando batek egin leijan gauzia da, berbeetan baleki. Jangoikuak indar asko emon badeutsa alako gizon panparroiari, geijago emon deutsa manduari; geijago emon deutsa artzari; geijago emon deutsa otsuari. Ta zeinbat alako goituko lituke kamelu batek, zein burruka ta zein kargatan? Zeinbat elepante batek? Zeinbat alako gizon indartsu ta panparroe kopau baten tripan sartuko lituke balee batek edo krokodillo batek? Nun dira, bada, alako gizonaren panparrerijak eta indarrak, alemanija bat edu ezpada? Oh, indarretan arrotuten dan zoro koitauba! Artz baten onduan aorik edegi biar ez dau. Mando baten aurrian lotsatuta geratu biar dau. Oh, indartsubak! Oh, panparroiak! Oh, gorputz zati bat bestiak baño geijago daukazulako, edo zan lodijauak daukazuzalako, edo sabel andijaua daukazulako, zeuben lagunak desapijetan, zeuben indarrak probeetan ta bestiai okasinoe emoten zabizanak! Ez zara lotsatuko, bada, zeuben burubak alemanija egiten dituzunian? Ta zeubek geijen zariala uste dozun gauzaan, alemanija bat edu ez zarianian? Ojala pensauko balebee ondo erri oneetako indartsu panparroiak, ze kleitu ederra euren burubai egiten deutseen giza arterako alako banida dezko desapijuekin! Ojala pensauko balebe, gorputzeko indarrak diriala egun sentiko lino loria leez! Ointxe badira, gerotxubago ez dira. Gizon asko indar oneekin gabian oian etzin dira, ta bijaamon goxeko il dira. Soineko erropia aldatuten dan leez, kasik esateko, indarrak aldatu ta mudeetan dira. Ojala, dinot, au guztiau pensauko balebe alako indartsu onkasinoetsubak; bake geijago emongo leukee errijetan, emoten dabeen baño. Ta zubek inok inos desapijetan bazaitu bere indarrekin zu baño geijago nas, zuk baño karga gei jago jasoko neuke... esanda, ez eijozu alakuari kasurik egin ta pensau eizu zeuben artian a gaiti: begaz, ni baño alemanija andijaua zara. Bagoz, bada, zu baño andijauak bere. Auxe izango da ari emon zineijon errespuestarik oneena.

        Onezaz ostian alako indartsubak pekatu eiten dabee bostgarren madamentubaren kontra. Inok bere ukatu ezin lei, zein karga jasoten, zein karga eruaten, zein jaaten ta zein eraaten, alako indarrezko temia edo desapijua daukanak, despeidengo punturaño probeetan ditubana bere indarrak. Ta orduban beragaz darua beti, edo gorputzari eraso bat emoteko, gero biarra egin ezin daben moduban, edo zanen bat urratuteko edo errementetako pelleburuba ta arriskuba. Asko ta askori jatzo jakuen leez. Bada, alan nezesidade bagarik, premina bagarik, banidadez ta panparrerijaz, bere osasunari ta gorputzari kalte andija egiteko arrisku agirijan jartia, beti da pekatu mortala bostgarren mandamentubaren kontra.

 

 

II.

 

        Ez dira guztiak banidadez indarrak probeetan osasunari kalte egiten deutseenak. Baña bagoz asko, premina bagarik ta Jangoikuak eraotzita daukazan gauzaak gaiti osasuna galtzen dabeenak ta bostgarren mandamentu santubaren kontra pekatu egiten dabeenak. Oneek dira arako aberastutiarren beti gorputza biarpian ta osasuna galdubaz darabileenak. Aitu biar dozu, kristinaubak, dotrina au ondo, utsegiten bategaz geratu ez zaitezan. Ez dozu pensau biar nik aboneetan ditudala alperrak eta buruginak. Ori ez. Jangoikuak guztiai aginduten deutsee, bakotxari bere estaduban, biarra egiteko. Ez dosku ordu erdi bat bere emoten, alperrerijan egoteko. Adan lelengo geure gurasuari ta aren seme alaba guztioi esan oskun Jangoikuak, geure arpegiko izerdijagaz irabatzita jan biako gendubala ogija. Ez aberatsik, ez pobrerik ez dago libre biarra egiteko obligazinoeti. Alperra (zein aberatsa ta zein pobria) da munduban sobrauba, inoren izerdijagaz mantenietan dana ta Jangoikuaren aurrian lapurra.

        Batzubetan preminia bere egoten da, biar geijago egiteko. Menturaz gau ta egun kopau bat jaateko asti andirik ez dauala bere bai. Ta au bere Jangoikuak ontzat emoten dabena da, preminia dauanian. Ta alako biar neke andikoti gorputzari gaixo bat etorri arren, ez da pekatu egiten. Beste batzuk dagoz zorpian ta osta manteniduten diriala ta areek, osasunari probetxu andirik egiten ez deutseena askotan ikusi arren, popuertza egin biar dabee arrastaka ta biar geijago, ta geijenian janari argalagaz edo gosiagaz. Ta onakuak bere, ezautu arren osasuna jausijaz juakuela, ezin egon leitekez biarra egin bagarik, manteniduko badira. Erregela onetati kanpora dagoz: 1º Seña egiteko dagozan emakumiak. Bada, sabelian daukan seña galtzeko arriskuban, ez pobrezia gaiti ta ez mundu guztia gaiti bere, emakumiak ezer egin biar ez dau, pekatu mortalaren beian. 2º Pobria izan arren ta zor andijak pageetako euki arren, osasuna galduko deutsana zuzen dakijen gauzarik ez dau egin biar kristinaubak. Gauza bat da osasuna mankaubaz juatia, biarrian sarri tertzijua baño geijago nekatuten dalako; ta beste gauza bat da, trabaju bat edo gatx bat etorriko jakona zuzen edo kasik zuzen dakijela, alako gauzia edo biarra egitia. Au beti da pekatu; bestia ez, preminia egon ezkero.

        Esan dan guztia da preminiak eta nezesidadiak eragiten dabena, ta osasunaren kaltian askotan izan arren, ez da errez erabagiten pulpitoti nos dan pekatu ta nos ez dan. Baña errazoiak eta lege guztiak erabagita daukena da, kodizija gaiti, gauzia aurreratutia gaiti ta aberastutia gaiti osasuna galtzeia, pekatu dala. Onakuak izaten dira, Jangoikuak tertzijo baten zegaz bizi emonda, euren estadubari jaokan moduban jaateko ta bizi izateko duina euki arren, gordeetia gaiti ta aurreratutia gaiti, artua bere ondo neurtuta jaaten dabeenak, euren burubak eta pamelija goserik segiduban daukeezanak; inoren lepoti edo maiti jaaten dabeenian baño bestelan sabelari biar dabena emoten ez deutseenak; gau ta egun beti arrastaka diardubenak; gorputzari, emon al daijen guztia, egunian egunian emon eraiten deutseenak; ta betiko nekiaren nekiagaz, ta esan dan gosiagaz osasuna gitxitu ta bizitzia laburtuten dabeenak.

        Oneek dira kodizijaren krijadubak. Sekula Jangoikuak emoten deutseenagaz kontentu ez dirianak. Beti geijago baño geijago nai leukeenak. Gorputza ta osasuna bere dirubari konsagreetan deutseezanak. Jaateko guztia kopau baten iruntsi gura daben txakur gosia leez, euri ta aterri, gau ta egun izerdija ta barautsa darijuela, gose ta egarri etxia ondasunez kolpe baten bete gura leukeenak. Ondasun puska baten truke, euren osasuna galtzeen dabeenak.

        Ondasunen desio laarrregija, gorputzari onako tratu txaarra emon bagarik bere, pekatu da ta pekatu guztien asieria. Zer izango da, bada, osasuna galdu eraiten dabenian? Osasuna galtzeko arriskuban meza entzuterik ez dago, baru egiterik ez dago, zorrak pageetarik ez dago, gauza onai bere itxi egiten jakue osasuna ez galtzeia gaiti; bada, zer izango da, kodizija gaiti, dirubaren gosia gaiti, berez gauza txaarra ta pekatu dana gaiti, osasuna galtzeia? Jangoikua gaiti ta karidadia gaiti gorputzari errazoez padezidu eraitia, gauza ona ta santuba da; baña, esan dan moduban, kodizija gaiti padezidu eragitia, geure burubari zor deutsagun karidadiaren kontrako pekatuba da.

        Begiratu eizu, bada, kristinaubak, kodizija inpamiak oratu ez daizun zeuben bijotzetan. Ez eizu gorputzaren erruki laarregi euki. Domau eizuz zeuben gorputzak, mortipikau eizuz, baña Jangoikua gaiti, karidadia gaiti, lege santuba gordetia gaiti, pekaturik ez egitia gaiti; ez ondasunak batzeia gaiti ta aberastutia gaiti. Biurtu daiguzan geure begijak eta bijotza zeruko Maisubagana ta eskatu daijogun bere lege santuba ziatz gordeetako grazija, zeñegaz jadiitxiko dogun eternidadeko glorija. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa