|
Mattin, nere gizona
Mattin maiteari
Zure orroitzapenak ezarri ditut liburuan, hitz goxoak atxikiz neretzat sekretuan. Markatuak dira barna memoriuan, biek errepikatzeko sartzearekin zeruan.
Ez dakit xuxen arizan naizen lanean, gogorat etorriak eman ditut barnean. Zu ordaintzeko bortxatu behar nekean, kontsolatzeko utzi bainauzu buru ordaina lurrean.
Ez zaitut ahanzten ahal, oi, Mattin maitea, nigarrez hanpatua daukat bihotza betea. Penak zonbat pisatzen duen ez da errex irestea frogatu ez duenak hobe du ez pentsatzea.
Huntan utzi behar dut nere artikulu gaia, ez baitut segitzeko lan huntan ideia. Dutan eskolarekin artzeko behar da izan kuraia irakurtu nahi duenak beha kolpe bat entseia.
Mattin, nere gizona |