Komediaren Jainkoa
Patxi Ezkiaga
Euskaltzaindia/BBK, 1993
h. RODINen LES TROIS OMBRES
Buru makur,
itxita hiruron begiak,
bat egin dute zuon
ezker esku luzatuak.
Buru makur,
biluzik hiruron haragiak,
bat egin dute zuon
aurpegi itzaliak.
Buru makur,
Les Trois Ombres,
eta buru makur gu
hiruron itzalak.
Itsasoratzean joana bait da
gure oroitzapenen ibaia,
joana ibai izatearen
karia
eta joana, gehienetan,
itsaso izango garenaren
utopia.
Rodinen Les Trois Ombres
eta gure itzalak.
Komediaren Jainkoa
Patxi Ezkiaga
Euskaltzaindia/BBK, 1993