Komediaren JainkoaPatxi Ezkiaga Euskaltzaindia/BBK, 1993
m. KOLOREAK
Zenbat ur eta zenbat odol ere
Le Pont Neufen azpitik!
Baina gardendurik dator
uharrea amodioaren oinetara,
Marella deitu diodanetik.
Jai eguna bait da zuhaiztietan
eta jai eguna koloreen destilazioa
egiten duten eguzkiaren alanbikeetan.