II. SONETOA
Michelangeloren sonetoak harritu nau:
«maite dut ilunabarra eta loa...
bigunduz izaki guztiak...
bidaiari aurpegi eman behar badiot ere...»
eta ezer gutxi aldatu dela konturatu naiz
ahituak, nekatuak Sévres Babylonetik Porte de la Vilettera
eramaten dituen suburbanoan.
Miroslav Holuben poemarioa ireki dut.
Une batez ertaroko Erteuropako errege
sentitze-sentsazioa izan dut
baina, nirea ere egunerokoaren bihotzerainoko bidaia
izanik, nire betiko nitasunean aurkitu naiz:
arratseko zapirak eta laurdenetako
monotoniaren poeta.