Komediaren Jainkoa
Patxi Ezkiaga
Euskaltzaindia/BBK, 1993
8. LES INVALIDES
Les Invalideseko
hezurtegiko ataletan
lore gorri xorta batek
deiadar egiten dio
heriotzari
zelofanezko dantza-jantzitan.
Bisitari udatiarrek
—heriotzarentzat ez bada—
loreentzat ez dute
begiradarik.
Eta azkenik
Napoleonen odol ibaian
itoko dira
—maitasun ezaz
hitz ezaz—
egunaren amaieran.
Komediaren Jainkoa
Patxi Ezkiaga
Euskaltzaindia/BBK, 1993