Komediaren Jainkoa
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia/BBK, 1993

 

 

11. PARC DE LA BAGATELLE les nymphaes

 

 

a.

 

Ahateak eta nenufarrak,

marroiak kua, kua, kua marroiak, marroiak

eta gorriminak, zuriak, horiak.

Ahateak itzalak

nenufarrak argiak

eta nenufarrak ahateen ahoan

eta eguzkia itzalaren gartzelan.

Baina Claude Moneten egunetan ez bezala

letik 46ra zenbatuta nenufarrak

gogora dezagun

gaur egun kolore infinitoak ere zenbatu nahi direla

eta zenbatu inpresionisten zirrarak.

 

 

b.

 

Nire aurrean zaude

amodioaren argitan,

zurre aurrean nago

desiraren doinutan.

Zure itzal luzeak

zoom indartsuenen gisa

jarraitzen nau egunez

eta iluntasunen basoan

murgiltzen gauean.

Nire desirak zelatan zauzka

urrundu ez zatzaizkidan

edo itzali haizeen burrunban.

Halere maite nauzu

eta halere maite zaitut

nenufarrak ura maite duen bezala

argia eta uda. Baina eliz dorreko erlojuak

bata bestearen atzetik jotzen ditu

orduak

eta kanpaikaden lasterketan

ez, dira inoiz iristen

helmugara.

Ekaitz uneko zeru berean

bizi diren inuztargia eta trumoia

gara,

biok ildo berean

baina bakoitza bere nagusiaren gurditik

tiraka.

Argia eta doinua

orraztargia eta trumoia,

biak zai,

zai biak

noiz bereiztuko garen amuranteak,

noiz amaituko diren gure bizitzak,

gure hautsak hartu

eta ametsak bukatzen diren

hartan kateatzeko;

ongi lotuta,

ongi erreta, desioen

zabortegian.

 

 

c.

 

Poeta gizarajo hori,

zer duk, zer duk hire buruan?

Nenufarrak, nenufarrak... zuri, hori, gorri.

Ezkutatu nahi nizkiakek neskatxen bularretan

 

Komediaren Jainkoa
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia/BBK, 1993