Komediaren Jainkoa
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia/BBK, 1993

 

 

e. SUKALDEKO KATUA

 

Hatzapar bigunak

begi dirdiratsuak

              «atoz, atoz, minina!»

 

Lurrean plastikozko mapamundia

eta mundua bezain izugarria

katuaren jolasteko

irritsa

              «atoz, atoz, minina!»

 

Ihintza-ohatzetik jaioak bailiran,

berdeak eta beltzak isladaka daude

bere begietan.

Neskatxaren magalera jauzi egin du,

magal epelaren bila,

igurtzika, igurtzika,

historiaren alderdi leuna

xuxurlatuz.

 

Bapatean ihesi dio neskatxari.

 

              Garraisiaren igarpena.

 

Eztarri zulatu bat

eta lau hankatxo dilindan.

Lurrean utzi du xagua,

hila gristasun ilun, biguna

             «atoz, atoz, minina,

             ez gara eta honen

             ezberdinak!»

 

Komediaren Jainkoa
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia/BBK, 1993