Komediaren Jainkoa
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia/BBK, 1993

 

 

II. TOKIAK

 

 

Paisaia eria, baina

akatsik gabea;

santuek

—ugaritasun itxurak beren burua okertu ez zezan—

barneratutako desertua.

Eta Jainkoak berak

hartuko balu arraultz-itxura?

Ilargiaren bizitza ez dago azalean

baizik barruan.

 

 

Komediaren Jainkoa
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia/BBK, 1993