|
Komediaren Jainkoa
7. GRANDE ARCHE DE LA DEFENSE
Oi, zein tristea den haurtzaroko karruselaren bira. Toki berean beti lurra, ildo berean musikaren orratza, ordu berean eguzkiaren ordularia eta geldoa, geldoa paisaia.
Amaitu da dantza aroa eta dantza aroa berrasi. Oi zein tristea den haurtzaroa. Amaitu da dantza aroa eta dantza aroa berrasi.
Kartoizko zalditan esertzen dira zaharrak kartoi eta pastazko lurrean, belar berririk ez eta ur berdinak aho zingiratsuan... Oi zein tristea den haurtzaroa zaharren zeru lainotsuan.
Eta haurtzarora jotzen dutenean benetan jotzen dute haurtzaroa... Haurtzaroa, defentsarik gabea, haurtzaroa, etengabeko herio zorian.
Oi zein tristea den, zein tristea den gure haurtzaroa. Amaitu da dantza aroa eta dantza aroa berrasi.
Komediaren Jainkoa |