|
Komediaren Jainkoa
f. BARGOTAKO APAIZA ETA
Agur, Erregin, goienekoa, begira, otoi, nire miseria; maitasuna naiz, amodio soila; horra hor nire jakituria.
Haran honetan hasi berri da bizitzera noan komeria; berrogei urtez izan beharko, zintzilik, txotxongilo haria.
Oihal atzean debrua dabil ezkon dezadan bere magia: ilbete gauez larrujoketa, egun argiz lo gozo, nagia.
Badakit, haurrak eskaintzen dizkit, askatasunez, kantuz betiak; eliz amaren sokak hautsita jauzika ibil daitezen aidian.
Jokua dela esango didazu, gaitzetsien antzerki bitxia; paperezkoak zuhaitz buruak, gor-mutuak jaiaren zeiniak.
Izan ere dudatan nago zerk eskain diezadaken goi saria; zerk eman, antzerkiak ez bada, salbamenaren agintzaria.
Komediaren Jainkoa |