n. CLAUDE MONET — les Nympheas
Arratsalde hartan,
aspaldiko partez,
amodioaren aurpegia
agertu zitzaidan
zirrararen xamurtasunez.
Gezilariaren gezia agian,
musikalariaren doinua
eta ninfa baten nenufarra...
baina amodioaren zauriz
jo ninduen
arratsalde batez.
Ez dakit nork
ez dakit nola
baina, geziarena, doinuarena ala lorearena,
nigan dago zauria
kiskalgarri
izugarria
beharbada denak batera sortua,
gezi, doinu eta nenufarrez.