Hitzezko txirlorak
AMA
Bihotz-hotsezko soinu ozena lora txortarik onena amari kantuz nire omena!
Barne-irakin ezkutu hitz-totel esanezina herri-doinutan ixuri amaren izate mina. Sentipen mataza fina Jainko-bihotzez egina; niregan ernerik dago zuganako maitemina.
Kreazioko lankide sentipenen itsasoan bizi-arnasa txertatzen sortze-lan gazi-goxoan. Gero maitasun-eskolan gogaidetasun osoan zure eskutik aurrera gizabideko pausoan.
Kimu berrien orpoa gure batasun sostengu etxeko denen aingeru segurtasunen etzangu. Zuk beti duzu mantendu bizipozaren zimendu; ama gabeko etxeak bere arima galtzen du.
Denboraren joanean ezin ahaztu haurtzaroa ametsetako zeruan iragan nuen aroa. Jolas-mundu oparoak zure ondora naroa maite-erritmoz ixuriz bihotz-taupada beroa.
Etxeko jagole argi zugandik dugu izate bihotz fineko gizonek amatxo gorets bezate. Misteriozko ahalizate bizi-arnasaren kate, gerora zabaldu ohi den maite-dirdiraren ate.
Hitz gabe ulertzen gara sentimenduen indarrez bestentzat ezina dena guretzat bai dela errez! Barne-mintzoaren garrez dena ixuri beharrez urruntasuna gaindituz geure harreman xamurrez.
Egunsentia esnatzez pausu ixiletan ama, egun berria lehertzear besarkatzen duzu lana: goxari prestatzeana, garbiketako zarama... otoitz-marmar fedetsuan laztanduz egunen zama.
Bihotz-hotsezko soinu ozena lora-txortarik onena amari kantuz nire omena!
Hitzezko txirlorak |