Hitzezko txirlorak
Luis Baraiazarra

Elkar, 1985

 

 

GERNIKAKO ARBOLA

 

Untzurriak sustraituz

zure ximurretan

ezkata-sare latza

larru-ixurretan

ikusten zaitut, haritz,

lehenaren lorretan

zahartzaroko irudi

urtetsu horretan.

 

Asabak biltzen ziren

zure itzalera

herri-ohitura zaharrei

zerien legera;

zu zinen bakezko ikur

askatasun lera.

Geroztik ezbeharra:

Foruen galera!!!

 

Zure auhen tristea

Euskadin entzuna

kezkaz hartzen diogu

hileta-zentzuna;

Iparragirrek jasoz

nigar-oihartzuna

bertso-doinutan bildu

zizun erantzuna.

 

«Gernikako Arbola»

kantatuz ozenki

dardara bat barnean

zuten haiek senti;

gero gartzelarako

kantaria atxiki.

Negar egingo luke

hire amak baleki!

 

Munduz mundu darama

herriko negarra

berea esijituz

dirauen deadarra.

Mendez mende datorren

iraupen-indarra;

zuzpertuko ote da

gure Haritz xaharra???

 

 

Hitzezko txirlorak
Luis Baraiazarra

Elkar, 1985