Hitzezko txirlorak
ZAPOLA-REN ITZALPEAN
Oihan gizenez itxia Erdi Aroko pitxia pinu-betoskoa diote goi-zelataritzat jarri Markina zahar eta berri esku emanik elkarri.
Urregarai erraldoia aurrean Zapola-goia. Mamu antza du Elkor-gainak basajaunen egoitza Arretxinagako haitzak omen dira haien oroitza.
Abesua-ko zelaia herriko bihotz alaia; berriketari hitz-jario lilurazko biltzar-toki, herri-akelar iduri, kalearteko antzoki.
Goiko Portaleko plaza aintzinateko arnasa; Karmengo kanpai-hots ozenez ihesi joan laminak, iturrian erradekin jo zituen maiteminak.
Pelotarien aupadak euskal bihotzen taupadak; jentil-baratzean sortua ehizeko joko berotan; trumoien hotsa ortzean norgehiagoka pelotan.
Azokan jantzi panpoxak ihauteriko kokoxak; ahots zoliz hitzezko deman haien hitzezko ekinak! kolore dantza eroak ortzadar-keinuz eginak.
Garai zaharren atarian historiaren harian itsas aldetik Ziortza-ra aldapan gorako ilerak, fede-bultzadaz erromes erlijiozko bilerak.
Mendi-barnean Bolibar lehenean galdu den ibar; honen lurreko zuhaitz fina Amerikan zen landatu, haren adarretan zuen askatasunak kantatu.
Harrizko etxe jeikiak jentil-besoz ereikiak; haitz-hezurduraz moldatuak denboraren testigu gor, arbasoen oinetxeek oraindik diraute gogor.
Herri-kultura hor dago kondaira bizi oparo, harri bizian ezarria lehenik hona irazia, oraingo ekintza baita historiaren hazia.
Hitzezko txirlorak |