www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gipuzkoako probintziaren kondaira
Juan Ignazio Iztueta
1847

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gipuzkoako kondaira, Juan Ignazio Iztueta (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1969

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA BATGARREN KAPITULUA

 

Milla zazpi eun laurogei ta amairugarren urtean Españarekin Franziaren artean sortutako guda zeren bidez eta nola izandu zan errazoia.

 

        Mundu iduripentsu onetan ezagutzen diran gauzarik oberen eta maitagarrienak iñoiz edo berriz neke askoren bidez ozta ozta igo izan badira goienengo mallara, eroriak izan dira bat-batean arras iñork usterik gitxiena dabenean. Ez da, bada, ikusten historian Agintza baten andizkatze ta atsegintasun beteak iraun izan dabenik berreun urte jarraituetan ausi bagetanik. Egia ziertoro au begien aurrean dakusku, bada, argi eta garbi, iñork ere ezin ukatu dagikean moduan.

        Franziako Erresuma andia milla zazpieun laurogei ta bederatzigarren urtean arkitzen zalarik gai guztiaz orniturik ezin geiagoraño goratua; urte bereko uztaillaren amalaugarren egunean sortu zan beraren mugapean zegarrera, iskanbilla ta genaste guztiz ikaragarria. Beren Errege Luis amaseigarrena eskubide guztiak kendurik ifini zuten bere etxetarrakin Parisen toki ertsitu batean, eta emendik igesi zijoala, Alemaniako ondora iristean atzemanik, kendu zioten bizia plaza agirikoan gillotinaren azpian milla zazpi eun laurogei ta amairugarren urteko illbeltzaren ogei ta bigarren egunean. Andik bereala orobat ill zituzten Erregiña, eta Erregeren Arrebak ere. Ondorean arrasatu zuten bakaronda edo monarkia. Esleitu zuten Talde-agintza eta jarri ziran agintari arki al zitezkean gizonik odolgirodienak; zeintzubek illerazo zituzten Erregeren aldedari guztiak. Ikaragarrizko gertakari onen bidez mindu zan lazki Europa guztia, eta Franzesa bere beldurrarekin asi zan jendea zabaltzen mugaurpe guztietara.

        Gipuzkoako Probinziak ezaguturik Franzesaren asmo galgarriak, Españaren aurrenengo atakan arkitzen zan bezala, lanbide balio andiko oni begiratu izan zion urreratu baino lenago. Elgoibarko Errian egindako Batzar guztiakikoan itzegin zeban, bere mugaurpea gordetzeko lendanaz artu bear ziran neurrien gañean; baita gaztigatu ere Errege Jaunari, zer igarotzen zan, zer gertatu zitekean eta Beobiako ataka indartzeko nolako premina zegoen, eta Gipuzkoa guztia arkitzen zala prest Beraren Majestadea serbitzatzeko, azkeneko odol malkoa ixurteraño. Egiteko au berpera Debako Batzarrean jardunik, berriztatu zion Probinziak Errege Jaunari, bañan etzeban izan Gipuzkoak armatzeko ez agindurik eta ez baimenik.

        Geroenean ere agindu zion Erregek Gipuzkoari, ezen, bertako jaiotarrak armaturik ifini zitzala prest, oitura dan bezala, etsaiari gogor egiteko. Bereala Probinziako Alkate guztiak Azkoitiko Errira biribillaturik, egin zuten Batzarra milla zazpi eun laurogei ta amairugarren urteko otsaillaren azkenengo egunetan, eta erabaki zuten, Beraren Majestadearen serbitzorako eta Gipuzkoaren gordegarri prestatu zitezela berpertatik lau milla ta sei eun mutil ezkongaiak, bereziturik iru zatitan, Probinziak deitzen zituen denporan berari leialkiro jarraitzeko egon zitezen bear bezala irakasiak. Oen Sarjento nagusitzat autatuak izan ziran Batzar berean Izquierdo, eta Irizar; eta gudari zegozkion eginkizunetarako Ekautu edo Diputazio berezitua ifini zeban Probinziak Hernaniko Errian. Gipuzkoak Azkoitiko Batzar andientsuan artu zituen neurri bidezko oek, eta beste asko aipatu bage lagatzen ditudunak, Errege Jaunak ontzat eman zituen atsegintasun bete betean.

        Esan dedan urte milla, zazpi eun, laurogei ta amairugarrenaren marzoko illean, Españak eta Franziak agertaratu zioten guda alkarri. Bereala igaro ziran Irun-aranzungo mugara Erregeren soldadu-talde Gipuzkoako errietan zeudenak; baita Probinziako mutil prestaturik aurkitzen ziranen iru zatietatik aurrenengoa ere beren agintariakin; eta oek jarriak izan ziran etzauntzaz mugaurpeko baserri-etxeetan; zeintzubek mugako ibaiaren ertza zaintzen zuten aldizka Erregeren soldaduakin. Orobat egiten zuten serbitzo berpera, Españako lurrean zeuden bateria eta beste toki mugaurpeko guztietan, uraz Franziako aldera igaro bagetanik.

        Jeneral Caro jaunak bere samaldako soldaduakin batean nai zituzkean eraman Gipuzkoako mutilak, Franziako lurrera egiten zituen sarreraetan; bañan Probinziak erantzuten zion, ezin ausiko zebala Errege Jaunarekin egiña zeukan bainandea, eta an arkitzen zirala prest beren mugaurpeari eginal guztian kontu egiteko ill edo bizi. Bidezko errazoi indar andiko au bere arpegira ematean miñkaiztu zan lazki Jenerala; eta agindu zeban, ezik, Gipuzkoako irurki edo terzioai etzekiotela eman Erregegandik artzen zuten egunoroko ogia eta bitanza.

        Bidebageko egikera onezaz arritu zan Gipuzkoa, eta bere mutillai gaztigatu zien, ezik, Jeneralak egindako laburtasunari begiratu bage jarraitu zegiotela beren eginkizunari zintzoki alaitasun andiarekin, alik eta Probinziak beste gauzarik agindu arteraño. Alaixen egin ere zuten Gipuzkoaren seme obedituak beren Ama onaren esana, ibai ertzeko uberaetan ardura andiarekin kontu artuaz bear-ordu guztietan zuzenkiro.

        Denpora onetan izan zan Irun-aranzunen ustekabeko alboroto bat iduripenezkoa. Nafarroako mendietan turmoitik ixluritako euri jasa andi baten bidez egiñeratutako ujolak Bidasoako ibaian zekartzien aritz ta pago oso andien burrundara eta ospe izugarria gau illun batean iduritu zitzaion Beobian zegoen guardiari, ezen, Franzesak zetozela urean gabarrakin. Geiagoko bage asi zan deadarka laguntzaren eske, eta lanze aiñ estura larrikoan aurrenen aurrenengo iritsi ziran Beobiara Gipuzkoako mutilak. Jeneral Caro jaunak ikusirik oen azkardade, beldurbagetasun ta leialtadea, esker onak eta asko berai emanik begiratu izan zien geroztik lenago baino obeto.

        Aipatua dagoen laurogei ta amairugarren urteko uztaillaren bigarren egunean Gipuzkoako Probinzia batu zan Errenteriako Errira, Fueroan ezarria daukan bezala, oiturazko Batzar guztiakikora; zeñetan itzegin zan ezagera andiarekin geldiro bertako terzioen buruzpidearekin, Jeneral Caro jaunak eskatzen zituen gauzen gañean. Eta Probinzia au beti nola izan ta izango ere dan Errege serbitzatzeko eta bere eskubideak gordetzeko aiñ zintzoa, zuzena ta leiala, ikusten zeban argiroki beraren terzioak etzeudela armetan ondo trebatuak, tropako soldaduakin batean Franzesari su egiteko atake andietan; beragaitik erabaki zeban Batzar andientsu ark, ezen, Gipuzkoako Erri guztien kostuz egiñeratu bear zala Batalloi bat, gordetzalle azkarren izenarekikoa, zazpieun ta berrogei ta amar gizonezko bertako jaiotarrakin, eta oek gudak iraun arte guztirako soldaduakin batean serbitzatzen jarririk, terzioak biurtu zitezela beren etxeetara.

        Probinziaren asma onarekiko eskañi ondradu au izandu zan Jeneral Carorekin Errege Jaunarentzako guztiz naierakoa, eta Beraren Majestadeak biraldu ziozkan Gipuzkoari, Batalloiko Agintarientzako bear ziran txartel edo patenteak.

        Bereala ifini zeban Gipuzkoak esan dan Batalloia bertako jaiotarrakin, zeñaren agintari edo Komandante jarri zeban Teniente Koronel D. Juan Carlos de Areizaga, eta Sarjento nagusi D. Gabriel de Mendizabal, biak gudaritar onak eta ondra andiko gizonak, zeintzubek beren jendeari armen erabillera erakutsirik fite, jarri izan ziran egun gitxiren barruan Batalloiarekin erru andian etsaiari erasotzen, martizti osoa arritzen zan moduan, eta Jeneral Caro jaunari bere naikida betetzen ziotela, zeñak agirian alabatzen zeban Gipuzkoako Batalloiaren onore ta garboa guztiz asko.

        Batalloi au, gelditu ere bage zebillen Bideaturekin Tellatuetagaiñ inguruko mendietan, estura larriko lanze eta irriskurik andienetan aurrenengo beti. Sarritango neke gogor eta pelea portitz askoren bidez gaixotu, elbarritu eta illtzen ziran Batalloi onetako anitz; zeintzuben ordañak ifinten zituen Probinziak bereala, bere seme leial errutsu bakotxari onza urreak amazazpina, emezortzina, eta ojeiña ere emanik. Guztiz dirutza andiak eman bear izan zituzten Gipuzkoako Erriak, Batalloi indar andiko au bere oñean irozotzeko. Erri batena bakarrik esatea aski da, beste gañerontzekoaz oroiturik ezagunmendura etortzeko. Oiarzungo Erriak Batalloi onetarako zituen ifini bearrak ogei ta zortzi gizonezko, eta oei beren sariak emateko, badakit iru milla ezkutu euneko lauen korrituan, beste bi milla euneko iru pagatzekoan arturik, gañera ogei milla erreal Erriko garien gordeleku edo positotik atera izan zituela, Errege serbitzatzearekin Gipuzkoari kontu egiteak atzerapenik izan etzezan.

        Egiazki esan al guztien gañekoak ziran izatez ere Batalloi onek zeramazkien neke gogorrak, eta egiten zituen azaña andiak; zeintzuben bidez Jeneral Caro jauna zaletu zan, lenago ezertan etzeuzkan Gipuzkoako terzioaz, eta Probinziari izkribatu izan zion guztiz emekiro, ezen, Españaren mugako arraia gordetzeko arkitzen zala jende leialaren bearrean, eta egin zegiola atsegin biraltzeaz beren Agintariakin lenago bezala etxeetara irauliak zeuden mutil ezkongaiak. Bereala Probinziak bere Erri guztiak deitu zituen Batzarrera bigarren aldian Azkoitiara; non erabaki zeban, aipatu dan urte laurogei ta amairugarrenaren azaro illaren azkeneko egunetan, terzioak mugaurpera joateko; zeintzubek abenduko illaren asierako egunetan jarri ziran prest Irun-aranzunen beren armakin, D. Esteban de Biguri, eta D. Luis de Oiarzabal Sarjento nagusi zituztelarik Izquierdo eta Irizaren ordean. Gizon ondra andiko oek biak terzioen Agintari bigarren aldian jartetik erretiratu ziran, ez, beldurtiak eta desleialak ziralako, ez, etsaiaren kontra peleatzeko gogorik etzeukatelako, ez eta ere, Errege Jauna eta Probinzia serbitzatzen beren biziak irriskuan ifintea damu zutelako, baizikan aurreragoko txandan Beraren Majestadearen Buruzarietatik ikusi izan zituzten begirune illun ta laburtasunen bidez, beren biotz nobleak minberatuak zeuzkatelako.

        Otsaillaren bostgarren egunean Jeneral Caro zortzi milla gizonekin sartu zan Franziara Irun-aranzun aldetik; baita D. Jose de Urrutia Teniente Jenerala ere iru millarekin Berako ondotik. Sarrera onetarako eskatu zituen Caro jaunak mugaurpean zeuden Gipuzkoako Terzioak laguntzalle, Franzesari irabazten zitzaiozkan gordelekuak desegindurik lur jo eragiteko; Españatarrik elbarritzen bazan Irun-aranzuna ekarteko, eta beste eginkizun anitz gertatu zitezketekeanetarako estalkiaren azpian.

        Esan ta egin, Gipuzkoako mutillak ziran balatartean Tellatuetako gañera aurrenen aurrenengo igorik Franzesaren bateriak artu izan zituztenak; zeñean azaña andi oni begira San Marzialko gañeti egon izan nintzan neu beste Gipuzkoatar askorekin batean pozkida bete batean.

        Denpora onetan Jeneral Caro bere troparekin sarriro sartzen zan Franziako lurrera etsaiari erasotzera, eta beti Gipuzkoako batalloia aurretik zebala, zeñak nozitu zeban txit anitz; baita Probinziako Erri leialak ere au bere oñean irozotzen. Jazarra gogor oetako batean eritua izandu zan grabekiro batalloi beraren Agintari D. Carlos de Areizaga.

        Modu onetan estura larriko lanze asko igaroaz iritsi ziran laurogei ta amalaugarren urteko marzoko illera. Egun beretan Franziako aldetik zetozen barriak etziran naigarriak; zergaitik ikusten ziran Rosellon, Vende, Bretaña, eta leku askotatik republikanoak zekaztela soldadu talde andiak Gipuzkoako arraia ausitzera.

        Atsekabezko entzuera minkaitz onekin arkitu zanean Jenerala, gaztigatu zion Probinziari biraldu zitzala iru terzioak batean bere mugaurpeari kontu egitera. Bereala Gipuzkoak bere mugapeko Erri guztiakin egin zeban Batzarra Donostiako Urian, eta erabaki zeban, terzio guztiak osotoro berpertatik aurkeztu zitezela Irun-aranzungo arraira, eta baldin lanze gogorragoa iristen bazan, Gipuzkoako biztanle guztiak aitarren seme irteteko etsaiari erasotzera, aitzakiarik entzuteko lekurik iñori eman bage.

        Batzar andientsu onek agindu bezalaixen jarri ziran iru terzioak beren mugaurpeari kontu egiten, tropako soldadu ta oen Agintariak begiratu onik egiten ezpaziezaten ere Españatar garbi Euskaldun prestu beren anaia maitagarriai. Gisa onetan despita bidebageko galgarriaz atsekabeturik erretiratu zan Jeneral Caro uztaillaren erdian, bere ordez Marques de Castelar utzirik, alik eta Conde de Colomera Nafarroako Erregeorde eta Pirineoetako martizti guztiaren Buruzaria etorri zedin bitartean.

        Uztaillaren ogei ta bostgarren egunean goizeko bederatzi orduetan Gardeko mendia igarorik jatsi zan Españako soldadu bat igeska Oiarzuna, zeñak ekarri zeban barria Franzesa Beran sartu zala. Bereala jakindu zan beste anitz estura larrian zetozenetatik, Baztango Ibarraren jabe Franzesa egin zala.

        Oiarzungo Ibar leialak atsekabezko barri minkaitz au entzun bezin laster ezkillak errepikaturik batu zeban bere mugaperko jende guztia pillota jokuko plazara, eta emen, aitarren seme irteteko nori bere izenak izkribuz artzen ari zirala, etorri zitzaien Farnesioko soldadu zaldizko bat Jeneral Castelarren pliegoarekin, non esaten zeban, ezik, Oiarzungo jende gudaria igaro zedilla bereal-bereala Igerko Gaztelura, Suizoen Brigadier ta Koronel Redin jaunak agintzen ziotena egitera. Mandatu onen bidez Oiarzungo gizon ta mutilak, txiki ta andi, zar ta gazte, arma jaso al zezaketekean guztiak etsaiari erasotzera joateko prestatzen ari zirala, jatsi ziran Nafarraldetik mendiak beera igesi Oiarzungo Elizaldera iru milla Españatar soldadu tropakoak beren Agintariakin arratsaldeko zortzi orduetan; eta oei beren janari ta etzauntzak zuzentzen zebiltzala ikusi ziran gurdidi talde luzeak kanoi, kartutxo, eta beste gauza asko gudarako bear diranakin beteak Irun-aranzundik erretiraturik, Gipuzkoa barrura zijoatzela, zeñean ustebageko ikuskari onezaz arriturik zegoen, batez ere, Oiarzungo jendea.

        Bigaramun goizeko ordubietan Irun-aranzundik etorri zitzaien ordena bezpera arratsaldean Nafarraldetik jatsitako soldaduai, ezik, bereal-bereala aurkeztu zitezela mugaurpera guztiak osotoro; eta oei jarraio joan ziran berreun gizonezko Oiarzungo jaiotarrak armaturik Igerko Gaztelura, Jeneral Castelar jaunak esan bezalaixen, Redinek agintzen ziena egitera. Lagatu ere zituzten Errian beren lagun asko armatuak, bertako etxe eta biztanleen gordegarri ta laguntzalle, Españako tropatik igesturik litxarrerian zebiltzan soldaduai beren asmo galgarriak eragozteko, eta bear orduan deitzen zitzaioten tokira etsaiari erasotzera joateko.

        Izendatu ditudan berrean Oiarzuntarrak Igerko Gaztelura iristean, Redin jaunak begirune alaiarekin begiraturik, egin zien berai ongietorri guztiz maitagarria, esaten zielarik, ezen, atseden zezatela donarioz egun artan, zeña zan uztaillaren ogei ta seigarrena. Bañan estutasunak bearturik jarri ziran arratsalde berean Bidasoako ibaiaren ertzean berari konta egiten, Franzes baterien aurkez aurke, eta oek sutan gelditu ere bage ari zirala, egon ziran bertan garbo andiarekin bigaramun goiz arterañoko guztian, alderatzen zitzaiozkaten etsaiari tiroka erasoaz. Ikusirik Redin jaunak Gipazkoatar etorberri oen ausarzi ta pizkortasun aiñ arrigarria, biraldu zien berai egun artan Igerren ondoko baserri-etxe batera, bere errejimentuko lau soldadurekin txaal bizi bat, eta zagi-ardoa, beraren izenean jan ta edan egin zitzaten.

        Jeneral Castelar jaunak jakindu zebanean Franzesa sartu zitekeala aixa Baztan aldetik Oiarzungo mendiak barrena, agindu zeban, ezik, berreun Oiarzuntar oek, terzio ta beste laguntzarik bage joan zitezela beren Erriko mendietara, eta jarri zitezela Aritxulegi eta Biandiz bitartean Franzesari kontu artzen. Oiartzuntarrak beren Erriko mendi Aritxulegikora, Jeneral Castelarek agindu bezala, iritsi ziradenean, laguntzalle joan zitzaiozkaten Andoaingo, Urnietako, Hernaniko, eta Astigarragako gizon ta mutilak armaturik; bai ta tropako miliziano banaka batzubek ere Marques de la Romana buruzari zutela.

        Uztaillaren ogei ta zortzigarren egunean Lesakako D. Ignazio Jazinto de Aldunzin Apaiz Kapillaua etsaiaren igesi etorri zan Oiarzuna, eta onek soldadu Baigorritarren agintariari entzundako barria ekarri zeban, ezik, Franzesak zebala asmoa egun beretako batean atakatzeko Españako tropa, Beobiatik, eta Baztan aldetik mendiak beera Oiarzuna jatsirik erdian artzen zutela. Alde aurrez artutako barri balioso au gaztigatu zitzaion berpertatik Sarjento nagusi Oiarzabali, eta D. Ramon Maria de Moya Konsultore Probinziakoari, baita oek ere denporarik galdu bage Jeneral Castelar jaunari eta Diputazioari; zeñak ordurako emanik zeukan ordena Gipuzkoako Erri guztietara, aitarren seme armatzeko. Bigaramun eguerdirako, zeña zan uztaillaren ogei ta bederatzigarrena, etorri zan Kolomera jauna Irun-aranzuna, eta jarri zan Arbelaizen etxean Caro Jenerala egondako leku berperean.

        Urrengo egunean etorri ziran zortzi milla gizon Irun-aranzundik Oiarzuna, gau hura bertan igarorik bigaramun goizean, zeña zan uztaillaren ogei ta amaikagarrena, Aritxulegi mendira igotzeko asmoan; bañan abiatu bezin laster, euri jasa andi bat asi zalako aitzakian biurta ziran ostera Oiarzuna.

        Abuztuko illaren lendabiziko goizean txit goiz Franzes martiztia asi zan mugitzen, eta atakatu zituen Españako soldaduak, Aldunzin Lesakako Apaizak esan zeban toki berperatik, eta batez ere Bidasoako ibaiaren me-une eta zubitik, zeña utzi izan zuten Españako soldaduak osorik, desegitea gogoratu ere bage. Alde bietatik beingoan erasotako estutasun onetan, guztia zan iskanbilla, zegarrera, ospea ta naspilla. Irun-aranzungo bateriak tiratzen zuten erruz; bañan etsaia nondik nora zebillen bear bezala ikustea bisuts ta laño itxiak eragozten zutelako, ezin izan ziran baliatu nai zuketekean bezala. Nazako aldean zeuden Suizoak eta terzioak iru aldiz eragin zioten esti alde artatik zetorren Franzes samaldari; bañan laugarren ekinaldian, etsaiari indar berriak laguntzalle etorri zitzaiozkalako, izandu ziran menzutuak; errendatu ere zituzten armak Suizoak, bañan ez terzioak; zeintzubek beren aekin lasterrean joan ziran, ibai ertzean, tiroka bizi bizi ari zirala ikusten zituzten anaia maiteai laguntzera.

        Españako tropa, ezin zezakeala deus egin etsirik, erretiratzen asi ta geroz, Gipuzkoako mutilak bakar bakarrik ari ziran Franzesari su egiten, zer irriskutan zeuden ezagutu bage, alik eta aurrealde ta espaldatik etsai talde andiaz inguruturik beren buruak ikusi zituzten arterañoko guztian. Eta orduan, zegoanari zegoen lekuan lagarik, beren azkardade ta pizkortasunaz fio ziralako, aldondu ziran Ietegi ta menditarteak barrena batzuek Oiarzuna, eta besteak Lezora. Orobat egin zuten Igerko gazteluan zeudenak.

        Tropa adrertuak samaldaka zijoatzen bide andian Oiarzundik gora Hernani alderontz. Oetako batzubek zetozen etsaiari noizik beiñ arpegi emanaz; eta berriz beste asko, etxeetan sarturik kutxa, armario, eta osterontzeko gordeleku guztiak puskaturik beretan arkitzen zuten gauza on-arkia lapurtzen zutela, eta bidean topatzen zituzten aur txikienerañokoai ere, diru ta janziak kentzen ziezatela, beste gaiztakeri asko egiñaz. Eta oraindik are mingarriagoa zan gaizgille biurri oen abotik enzutea, ezen, pozkida bete betean zijoatzela España barrura, Franzesaren menpean Gipuzkoa ikusten zutelako. Zeñean, Oiarzundik goragoko etxe batean arkitu zuten guztia ebatsirik zijoatzela, gisa onetan mintzotu zan soldadu bati bertako mutil gazte batek burduntzia tripatik sartu ta espaldan igarorik, leiotik saltaturik iges egin izan zien. Nai zuketekean etxe au erre, bañan etzuten izan betarik. Nork sinistu bear zeban, bada, Españako arraia gordetzera etorritako soldadu erritarkiak izan bear zutela aiñ esker gaiztoko billau odolgirodiak?

        Aritxulegi mendian zegoen jende apurrak ere lendabiziko atakean izan zeban erretiratu bearra, Franzes martizti ikaragarria goizeko sei orduetan gañera sartu zitzaielako. Itz batean, Hernaniz beetiko Erri Gipuzkoakoak gelditu ziran Franzesaren menpean. Erri oetako jende bikaiñ arki oña jaso altzezan guztia, beren etxe ta bizimoduai lagarik, irten zan Goizueta, Arano, Tolosa eta Azpeiti alderontz.

        Franzesa Irun-aranzunen sartu bezin laster sakabanatu zan Españako tropa beren buruzaririk aurrenengoetatik; eta Jeneralak aboztuko illaren irugarren egunean Tolosan, ozta ozta biribillatu zituen lau milla soldadutaraño. Oek egin zituzten iru edo lau irteera Billabona alderontz iduripengarri, bañan bereala igaro ziran Tolosatik zuzenean Nafarroara, Gipuzkoa buruzpide negargarrian lagarik.

        Probinzia leial aiñ maitagarria arkitu zanean Españako martiztiagandik laguntzarik bage gaztigatu zion Errege Jaunari, zer igaro zitzaion, nolako egoitza estura larrikoan arkitzen zan, eta Beraren Majestadeak esan zegiola zer bide artu bear zeban. Erantzun zion Erregeren izenean beraren Ministro Duque Alcudiako jaunak, ezik, Gipuzkoako Probinziaren leialtadeaz esker ondua arkitzen zala Beraren Majestadea, eta egin zezala egiñal guztia, edozein moduz, bere mugape goixoa garbiro gordetzeko.

        Bereala Gipuzkoa batu zan Batzar guztiakikoa egitera aboztuko illaren amalaugarren egunean Getariako Errira, D. Fernando Jose Romero ta Etxabeko jaun Diputadu nagusi orduan zegoena bertan arkitzen zalako, zeña zabartu bagetanik asi zan egun oetan Errege Jaunarekin Probinziaren serbitzorako bear ziran zuzenbideak artzen, Arabako Probinziari, eta Bizkaiko Jabedeari laguntza eskatuaz, laka andirik atera ezbazeban ere, Franzesa alderatuko etzitzaiotelako uste oso betean.

        Batzar andientsu au egin zeban Gipuzkoak Franzesak zekiela; zeñari adierazo zioten aldeaurrez, egin bear zutela guda kaltarkitsu onen zuzenbidea, beren Fuero onetsi maitagarriak osotoro gordetzen zituztela, al zitekean modurik oberenean. Probinziaren asmo bidezko au ontzat eman zeban Franzesak; eta Batzarrak lendabiziko egunean izendatu zituen bere arteko gizonik jakintienak, eginkizun balio andiko au zer gisatan antolatu al zitekean beren iritzia ifinteko. Bigaramunean irakurri zan Batzarrean Jaun oek izkribuz egiten zuten azaldurea, zeñari guztiak oniritzi eta gorputz bat egiñik biraldu zioten Ekautu edo Diputaduakin Franzes Agintariari; eta onek Probinziaren eskaririk geienak ontzat ematen bazituen ere, laga zituen beste zenbait gauza bear bezala erabaki bage.

        Gipuzkoako Probinziak, bere gauza guztiak garbiroki nai zituenak bezala, igorri zituen Diputaduak ostera Franzesagana, onek illunpean utzitako gauzen argitasunaren billa; bañan ekarri zuten barria, ezik, Pinet Agintaria bere eginkizunetara joana zalako, luzatuko zebala erantzuerak egun batzubetan. Beragaitik Batzartar jaunak nor bere etxeetaratu ziran, alik eta Diputazioak berriz deitu arteraño; eta izan ziran otsegiñak berriro aboztuko illaren ogei ta bostgarren egunerako leneko Erri Getariakora.

        Egun berperean Batzar guztiakikoan irakurri izan zan Pinetek Gipuzkoako Probinziari egiten zion erantzuera; zeñetan ifinten zituen gauza batzubek Gipuzkoak ontzat ezin artu zitzakeanak, esaten zebalarik, ezen, ogei ta lau ordu barru eman zekiola berari aditzera, Probinziak zer asmo artzen zeban aren Agindearen baitan.

        Batzar andientsu au arkitu zanean Pineten aginde gogor aiñ epe laburrekoarekin, itzegin zeban bere artean, ezik, luzapenaren aitzakiarik izan etzedin, erabaki bear zutela itzbide balioso au bigaramunean zuzenkiro. Bañan etzuten izan lekurik, zergaitik goiz bereko sei orduetan Batzartar jaunak beren ostatuetan zeudela arrestatuak izan ziran Pineten aginduz, Franzes talde andia gauaz ixilik apropos Getariara etorririk.

        Berpertatik, ezertarako ere betarik eman bage ekarri zituzten Hernanira, non igaro zuten illaren ogei ta seigarren gaua. Emendik eraman zituzten urrengo gauerako Done Juaneko Errira, eta andik bigaramun eguerdirako, zeña zan aboztuko illaren ogei ta zortzigarrena, Baionako Gaztelugaitz edo Ziudadelara.

        Itxitegi iraingarri onetan sartu zituzten, bada, Gipuzkoako Batzartar jaun prestuak, munduko gizonik biurrien ta errebesenak bazirakean bezalako gogortasunean, zeren bidez eta zertara zeramazkitenik aipatu ere bage; bañan egun gitxi barru Pinetek eman zeban argitara paper moldizkidatuan, esaten zebalarik, ezen, Gipuzkoako Diputazioa, bere mugapeko jaiotarrak armaturik, Españako tropa ugaritu bitartean, saldukeriaz luzaerazo naiean zebilkiolako oarturik, arrestatu izan zebala bertako Batzar osoa Baionako ziudadelara.

        Denpora onetan guztiz barri txarrak zetozen Franziatik Gipuzkoako Batzartarrentzako. Aoa bete betean esaten zuten, bada, ezik nai zutela Pinetek, eta Cavaignactek Gipuzkoatik eramandako Batzartar guztiak baionetaz josirik bertan lagatzea; eta baldin Robespierreri bizia kendu izan ez baliote gillotinaren azpian egun aetan, alaixen gertatuko ere zala. Bañan gizon urgulloso odolgirodi au, esan dedan gisan illik, beraren ordez moderatzalleak Agintari jarri izan ziralako edo beste zuzenbideren batez, Gipuzkoako Batzartar jaunak urte bereko urri illaren zortzigarren egunean presondegitik libre ifini eta pasaporteak emanik biraldu zituzten beren Errietara, zeintzuben izenak eta bizilekuak ezarriko ditudan emen bat banaka.

 

        Donostiakoa: D. Fernando de Garaioa.

        Tolosakoak: D. Juan Ignazio de Amiama, eta D. Juan Aszensio de Garagarza.

        Azpeitiakoak: D. Franzisko de Enparan, eta

D. Antonio de Urdapilleta.

        Azkoitiakoa: D. Jose Joakin de Iturbe.

        Segurakoa: D. Jose Luis de Agirreburualde.

        Bergarakoa: D. Jose Franzisko de Moya.

        Debakoa: D. Jose Joakin de Ormaetxea.

        Motrikokoa: D. Juan Bauptista de Andonaegi.

        Getariakoa: D. Juan Bauptista de Elizondo.

        Ondarribiakoa: D. Rafael de Kaikuegi.

        Errenteriakoa: D. Fermin de Iparragirre.

        Villafrancakoa: D. Martin de Berroeta.

        Zestoakoa: D. Juan de Irure.

        Zumaiakoak: D. Jose Manuel de Alzolarai, eta D. Pedro Ignazio de Zinkunegi.

        Zarauzkoa: D. Lorenzo de Asteasuinzarra.

        Hernanikoa: D. Jose Antonio de Zabalo ta Agirre.

        Andoaingoa: D. Juan Bauptista de Argote.

        Berastegikoa: D. Martin Jose de Garziarena.

        Elduaiengoa: D. Migel Joakin de Agirre.

        Beasaingoa: D. Jose Hilarion de Maiz.

        Asteasukoa: D. Jose Antonio de Zabala Konporta.

        Billabonakoa: D. Martin Jose de Ameztoi.

        Albisturkoa: D. Franzisko Ignazio de Etxabe.

        Alkizakoa: D. Jeronirno de Alkizalete.

        Alegeriakoa: D. Pedro Joakin de Berakoetxea.

        Ataungoa: D. Juan de Arrondo.

        Idiazabalkoa: D. Blas de Oiarbide.

        Oriokoa: D. Jose Antonio Azkue.

        Usurbilkoa: D. Martin Jose de Iarza.

        Oiarzungoa: D. Ignazio Bizente de Sarasti.

        Abalzizketakoa: D. Migel de Barriola.

        Pasaiakoa: D. Juan Jose de Kasares.

        Gainzakoa: D. Juan Bauptista de Olano.

 

        Probinziaren konsultore Don Ramon Maria de Goia, eta Don Joakin de Mendizabal, eta Sekretario Don Domingo de Egaña.

        Jaun prestu maitagarri Gipuzkoaren gordetzalle oek beren Errietan ikustean, bertako biztanleentzat izandu zan atsegintasun bete ezin geiagokoa. Bereala Franzesaren menpean etzeuden Errietako Buruzariak Batzar guztiakikora biribillaturik egiñeratu zuten bigarren batalloia bertako jaiotarrakin; eta izendaturik ifini ere zuten Diputazio berria, Fueroari dagokion bezala. Zeintzubek ongi armaturik joan ziran Billarreal, Bergara, eta Elgoibar inguruan arkitzen ziraden soldado Jeneral Rubiren tropakoetara, eta andik laster, Jeneral Cresporenetara. Gipuzkoako batalloi berri onek lendabiziko sualdian Franzesari Sasiolako ondoan eman izan zion astinaldia, guztiz izandu zan gogorra ta andia.

        Gipuzkoatarrak modu onetan Franzesari erasotzen or emen kiski kaska asi ziradenean, Bizkaiko Jabedea eta Arabako Probinzia ernaitu ziran, noizbait bear ta, etsaia urreratuaz zijoakiotela ikustean, eta lenago Gipuzkoako Diputazioaren gaztiguaz jaramon andirik egiten ezpazuten ere, Franzesa ogei leguaz urruti zegoelako, gero artu zuten asmo sendoa, beren Errietako jendea armaturik Aizpa maite Gipuzkoarekin batean etsai iguindua lenbaitlen botatzeko. Bañan Españako troparen Buruzariak beste bideren baterako aginde ta ideak zituztelako, erretiratuaz zijoatzen Gaztela alderontz iru Probinzia oetan jostatzen Franzesari lagarik.

        Buruzpide negargarri onetan Gipuzkoa arkitzen zala, eta batez ere Franzesaren menpean zeuden Errietako jende leial urrikigarria, aboztuko illaren irugarren egunean arratsaldeko lau orduetan, zeña zan San Esteban Protomartir Oiarzungo Santu Godartari edo Patroiaren eguna, Erri onetako jendea bezperak emandakoan Elizaldeko plazan zegoela, ikusi zan Franziatik zetorrela oi ez bezalako korreo bat, bera eta beraren zaldiak erramu-besanga ostodunakin beterik pozkidaz oju egiten zebala Pakea Pakea, zeña sartu zan bertako posta-etxean. Bereala Alkate ta Andizkiak joan zitzaiozkan galdetzera zer barri zekarren, zeñak eranzun zien, ezik, Franziarekin Españaren arteko pakea egin zala Balénen (Basilea) uztaillaren ogei ta bigarren egunean, Paristik Baionara apropos biraldutako korreoak segurutzat adierazo zebanez; eta gaztigu pozkarri onekin zetorrela bera, Españako lurrean arkitzen ziraden Franzes tropai albiste gozo au ematera.

        Bereal-bereala, ixil mandatari Oiarzunen ifiniak zeudenakin, igorri zitzaien atsejingarrizko barri balioso au Iruñeko Erregeorde edo Birreiari, eta Gipuzkoako Diputazio berriari, zeintzubek illaren laugarren goizean goiz artu zuten pozkida bete ezin maitagarriagoa.

        Andik egun gitxi barru Franziatik izan zuten Gipuzkoatarrak, pakea zer gisatan egin izan zan errazoia, modu onetan.

 

        Tratado de paz.

        Su Magestad Católica y la República Francesa animados igualmente del deseo de que césen las calamidades de la guerra que los divide, convencidos intimamente de que existen entre las dos naciones intereses respectivos, que piden se restablezca la amistad y buena inteligencia; y queriendo por medio de una paz sólida y durable se renueve la buena armonia que tanto tiempo ha sido base de la correspondencia de ambos Paises, han encargado esta importante negociacion, á saber, Su Magestad Católica á su Ministro Plenipotenciario, y enviado extraordinario cerca del Rey, y de la República de Polonia Don Domingo de Iriarte, Caballero de la orden de Carlos tercero, y la República Francesa al ciudadano Francisco Barthelemi su Embajador en Suiza, los cuales despues de haber cambiado sus plenos poderes, han estipulado los articulos siguientes:

        1. Habrá paz, amistad, y buena inteligencia entre el Rey de España, y la República Francesa.

        2. En consecuencia cesarán todas las hostilidades entre las dos Potencias contratantes, contando desde el cambio de las ratificaciones del presente tratado; y desde la misma época, no podrá subministrar una contra otra, en cualquiera calidad, ó á cualquier título, que sea, socorro ni auxilio alguno de hombres, caballos, víveres, dinero, municiones de guerra, navíos, ni otra cosa.

        3. Ninguna de las partes contratantes podrá conceder paso por su territorio á tropas enemigas de la otra.

        4. La República Francesa restituye al Rey de España todas las conquistas, que ha hecho en sus Estados durante la guerra actual; las Plazas y Paises conquistados se evacuarán por las tropas Francesas en los quince días siguientes al de las ratificaciones del presente tratado.

        5. Las Plazas fuertes citadas en el artículo antecedente se restituirán á España con los cañones, municiones de guerra y enseres del servicio de aquellas Plazas, que existan al momento de firmarse este tratado.

        6. Las contribuciones, entregas, provisiones, ó cualquiera estipulacion de este género, que se hubiese pactado durante la guerra, cesará quince dias despues de firmarse este tratado; todos los caidos ó atrasos, que se deben en aquella época, como tambien los billetes dados ó las promesas hechas en cuanto á esto serán de ningun valor. Lo que se haya tomado ó percibido despues de dicha época se devolverá gratuitamente, ó se pagará en dinero contante.

        7. Se nombrarán inmediatamente por ambas partes comisarios, que entablen un tratado de límites entre las dos Potencias. Tomarán estos en cuanto sea posible por base de él respecto á los terrenos contenciosos antes de la guerra actual, la cima de las montañas, que forman las vertientes de España y Francia.

        8. Ninguna de las Potencias contratantes podrá, un mes despues del cambio de las ratificaciones del presente tratado, mantener en sus respectivas fronteras mas que el número de tropas, que se acostumbraba tener en ellas antes de la guerra actual.

        9. En cambio de la restitucion, de que se trata en el artículo cuarto, el Rey de España por sí, y sus subcesores cede, y abandona en toda propiedad á la República Francesa toda la parte Española de la Isla de Santo Domingo en las Antillas, un mes despues de saberse en aquella Isla la ratiticacion del presente tratado, las tropas Españolas estarán prontas á evacuar las Plazas, Puertos, y establecimientos, que allí ocupan para entregarlos á las tropas francesas cuando se presenten á tomar posesion de ella.

        Las plazas, puertos y establecimientos referidos se darán á la República Francesa con los cañones, municiones de guerra, y efectos necesarios á su defensa, que existan en ellos, cuando tengan noticia de este tratado en Santo Domingo.

        Los habitantes de la parte Española de Santo Domingo, que por sus intereses, ú otros motivos prefieran transferirse con sus bienes a las posesiones de su Magestad Católica, podrán hacerlo en el espacio de un año contado desde la fecha de este tratado.

        Los Generales y Comandantes respectivos de las dos náciones se pondrán de acuerdo en cuanto á las medidas que se hayan de tomar para la egecucion del presente articulo.

        10. Se restituiran respectivamente á los individuos de las dos naciones los efectos, rentas y bienes de cualquier género, que se hayan detenido, tomado ó confiscado a causa de la guerra, que ha existido entre su Magestad Católica y la República Francesa; y se administrará tambien pronta justicia por lo que mira á todos los créditos particulares que dichos individuos puedan tener en los Estados de las dos Potencias contratantes.

        11. Todas las comunicaciones, y correspondencias comerciales se restablecerán entre España y Francia en el pie, en que estaban antes de la presente guerra hasta que se haga un nuevo tratado de comercio.

        Podrán todos los negociantes Españoles volver á tomar y pasar á Francia sus establecimientos de comercio, y formar otros nuevos segun les convengá, sometiéndose como cualquiera individuo á las leyes y usos del pais.

        Los negociantes Franceses gozarán de la misma facultad en España, bajo las propias condiciones.

        12. Todos los prisioneros hechos respectivamente desde el principio de la guerra, sin consideracion á la diferencia de número y de grados comprendidos los Marinos ó marineros tomados en Navíos Españoles y Franceses, ó en otros de cualquiera nacion, como cambien todos los que se han detenido por ambas partes con motivo de la guerra, se restituirán en el término de dos meses á mas tardar despues del cambio de las ratificaciones del presente tratado, sin pretension alguna de una ni otra parte, pero pagando las deudas particulares, que puedan haber contraído durante su cautiverio; se procederá del mismo modo por lo que mira á enfermos y heridos, despues de su curacion.

        Desde luego se nombrarán comisarios por ambas partes para el cumplimiento de este artículo.

        13. Los prisioneros Portugueses, que forman parte de las tropas de Portugal, y que han servido en los egércitos, y marina de S. M. Católica serán igualmente comprendidos en el sobredicho cange.

        Se observará la recíproca con los Franceses apresados por las tropas Portuguesas de que se trata.

        14. La misma paz, amistad y buena inteligencia estipuladas en el presente tratado entre el Rey de España y la Francia, reinarán entre el Rey de España y la República de las Provincias unidas aliadas de la Francia.

        15. La República Francesa queriendo dar un téstíuronio de amistad á Su Magestad Católica acepta su mediacion en favor de la Reyna de Portugal, de los Reyes de Nápoles y Cerdeña, del Infante Duque de Parma, y de los demas Estados de Italia, para que se restablezca la paz entre la República Francesa, y cada uno de aquellos Principes y Estados.

        16. Conociendo la República Francesa el interes, que toma S. M. Católica en la pacificacion general de la Europa, admitirá igualmente sus buenos oficios en favor de las demas Potencias beligerantes, que se dirijan á él para entrar en negociacion con el Gobierno Frances.

        17. El presente tratado no tendrá efecto hasta que las partes contratantes le hayan ratificado, y las ratificaciones se cambiarán en el término de un eres, ó antes si es posible, contando desde este dia.

        En fé de lo cual nosotros las infraescritos Plenipotenciarios de S. M. Católica, y de la República Francesa, hemos firmado en virtud de nuestros plenos poderes el presente tratado de paz, y de amistad, y le hemos puesto nuestros sellos respectivos.

        Hecho en Basilea en 22 de Julio de 1795. Cuatro Thermidor año 5.° de la República Francesa (Lugar del sello). Domingo de Iriarte. (Lugar del sello). Francisco Barthelemy.

        Fueron ratificados los diez y siete articulos de este tratado, á saber, por la Conveucion Nacional en 16 del Thermidor; y por Su Magestad Católica en 4 de Agosto de 1795.

        La Plenipotenciaria del Rey nuestro Señor se dió en 2 de Julio, y la de la Junta de la Salud pública en 21 del Floreal (10 de Mayo) del dicho año.

        La publicacion de la paz se hizo en Madrid el dia 5 de Setiembre del mismo año ele 1795.

 

        Orra zeren bidez ta nola izan ziraden guda onen asiera, eta bukaera! Probinzia onek guztiz kalte andiak izan bazituen ere, beraren mugapeko Erri batzubetan Franzesak oña ifini zebalako, are miñgarriagoko atsekabeak eraman izan zituen, etsai iguindu onen sarreran, eta bera kanpora botatzen auzoak lagundu etziotelako, askotan oei berak lagundu izan dien bezala leialkiro eta portizki, anaiarik maiteenak balituzke bezalaro naitasun egiazkoarekin. Guztiaz ere

 

                Gipuzkoan baziran Erriak txit asko,

                Franzesak etzebanak bururikan jaso,

                Gogor ziotelako beretan eraso,

                Gorde izan ziranak garbi eta oso.

 

aurrekoa hurrengoa