www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gipuzkoako probintziaren kondaira
Juan Ignazio Iztueta
1847

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gipuzkoako kondaira, Juan Ignazio Iztueta (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1969

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIRUGARREN KAPITULUA

 

Gipuzkoako Probinziak noiz ta zeren bidez, eta zer egoitza modutan arkitzen zala, biraldu izan zituen bi milla ta geiago bere seme azkar ondo armatuak, Portugalko Erregek ertsiturik zeukan Burgosko gaztelua lokabetzera.

 

        Milla laureun, irurogei ta amalaugarren urteko abenduko illean, Errege Don Fernando bostgarrena eta bere emazte Doña Isabel egin ziran Gaztelako Koroiaren Jaun ta Jabe, Fede Santuaren gordetzalle eta Españaren zorionerako. Denpora berean, Portugalko Errege Don Alfonso bostgarrenak eta Franziako Ludobiko amaikagarrenak artu zuten asmo sendoa, Gaztelako Erregeak beren jarlekutik bota bear zituztela nai ta naiez. Bereala, Portugalkoak ogei milla ta geiago gudarirekin eraso zion Españari Estremadurako aldetik; baita Franziak ere berrogei millako Martiztiarekin Gipuzkoako mugaetatik, Aman Señor de Labrit Buruzari zutela.

        Portugaltarrak etorri ziran Burgosko ondoraño; bai ta ertsitu ere bertako gaztelua inguru guztitik. Bañan Gipuzkoako Probinzia leialak bere seme azkarrakin bakarrik, kanpotarren laguntzarik batere bage, Irun-aranzungo mugan Franzes samalda andiari irme eustea asko ezik, bi milla ta geiago mendi-mutil bertako jaiotarrak biraldu ziozkan Gaztelako Erregeri Burgosko ondora, Portuges kaiskarrak astindurik uixatzera; baita bota ere ariñ aski Burgosko ingurutik, ez ezen, Toroko ta Zamorako Urietatik, eta beste Erri beren izenean zeuzkatenetatik, ostera biurtzeko gogoak kendurik.

        Gaztelako Erregea estura ta larritasun oetatik lasaitzen asi zanean, irten zan egurastutzera egun batean eizera, eta beraren etorrerak illundu ta geroixeago ere luzatzen zebalako, soldaduai beren ordu jakiñean agindu zitzaien, nor bere etzauntzetara joateko; baita ixil ixilik joan ere lotara Gipuzkoatarraz osterontzeko guztiak. Bañan oek etzuten nai izan sartu etzinlekuetan, alik eta beren Erregeren buruzpidea ikusi zezaten arteraño. Esan ta egin, beraren billa atera ziran Gipuzkoatarrak bakarrik ojuz deadar egiten zutela Daca mi Rey; eta idoro zutenean biurtu ziran Errira beren arekin arroturik atsegintasun andian kantari Euskarazko itzkuntz garbian onela;

 

                Gure Errege Jauna

                Billatu degu basoan,

                Goizean eizera joana

                Pozkida bete osoan,

                Berak dituelako ikusi,

                Batzuk ill ta besteak bizi,

                Portugesak amilka igesi.

 

        Gaztelako Erregeri biotzaren erdi erdiko mamiraño iritsi izan zitzaion, Gipuzkoatarren amodiozko leialtade andi au, eta lenago ere bai ta geroztik geiago, Gipuzkoatarrakin kontatzen zeban bere eginkizun balioso guztietarako; batez ere, Toroko batalla andian ikusi izan zituelako Gipuzkoako mendi-mutilak ausardi andiarekin bata bestearen leian etsaia zegoen tokira sartu, eta gogorkiro erasorik, nola porrokatu zuten Portugalko Martizti guztia. Lenago izendatu ditudan bi milla gudariaz gañera Probinzia onek biraldu izan ziozkan mutil samalda aridiak Gaztelako Erregeri; zeintzuben bidez beretu zituen Granada, eta Napoles. Egia garbiro onen argibideak nai dituenak ikusi, begiratzea dauka oarrez ta artezaz Gipuzkoako Fueroen liburuan ezarria arkitzen dan emezortzigarren Tituluko Kapitulu lenengora, non ikusiko dituen erara ta zuzenki, zearo ta garbi, Gaztelako Erregeak Gipuzkoako Probinziari bere serbitzo, ta leialtadearen bidez egindako saristatze, eta autormen gozo pozgarritsu maitagarriak ugari txit.

        Esan dedan bezala, Gipuzkoatarrak beren gogoz Gaztelara joanik egin izan zituzten azaña andi oek baino ere askoz geiagokoak ziran, denpora berean Probinzia barruan bertako jaiotarrak bakarrik, Franziatik Portugalko Erregerekin alkarturik zetorren Martizti izugarriari eman ziozkaten astinaldi gogor portitzak. Lenago izendatu dedan Aman Señor de Labritek bi urte igaro zituen berrogei milla gudarirekin Irun-aranzungo arraia ezin ausiz; eta Ludovico Franziakoa aserratu zan txit, beraren jende samalda aiñ andiari Gipuzkoatarrak eusten ziotelako, Gaztelara Portugesen kontra mutil talde andiak igorritzeaz gañera. Beragaitik, milla, laureun, irurogei ta amaseigarren urtean berriro etorri ziran Franziatik Martizti andiak, Labrit, Andet eta Agramont jauna Buruzari zituztela, Probinzia labur au bereala azpiratzeko uste oso betean; bañan etzitzaiozkaten baliatu beren asko galdu amesetakoak.

        Franzes samalda andi oek bi aldiz ertsitu zuten Ondarribia, arteraño esitu txiki batzuk aldamenetan baizik beste murrurik etzeukala, eta bertako gazteluaren zaintzalle Don Juan de Ganboa Gipuzkoatarra bere erritar banaka batzubekin barruan arkitzen zala. Ekinaldi bietan Franzesak izan ziran uixatuak zauri galantakin; eta etsi zutenean berenduko etzutela Ondarribia, Labrit eta Agramont samalda andi batekin joan ziran egun batean Donostiako ondora berari ekiteko asmoan, ustez, Ondarribia bezin gogor arkituko etzutelako; bañan ezagutu zuten prest, Uri au arkitzen zala gudarako bear ziran prestamen guztiaz orniturik, Gipuzkoatarrez ondo janzia; eta biurtu ziran fite Irun-aranzungo arraian zeuzkaten lagunetara.

        Franzes oek guztiak alkargana biribillatzean jarri ziran beren Erri alderontz begira, eta besterik eziñean artu zuten asmoa beren amorruz, Probinzia onetako Erri iriki banaka batzuk bederik erre bear zituztela Franziara iraulterako. Etorri ziran Errenteriaraño; erre zuten Erri au guztia, baita Oiarzungoaren zati bat ere. Bañan usandu zutenean beretara zetorrela Gipuzkoa barruko jendea bata bestearen leian, zegoanari zegoan bezala lagarik abiatu ziran igesi beren Erri alderontz; eta Irun-aranzuna iritsi ziradeneko, gañean zituzten Gipuzkoatarrak su ta gar, non Franzes Martizti andiareu zatirik geiena porrokaturik abarrakitu zuten Gipuzkoako mendi-mutilak; zeñean jazarra gogor onen barriak eramateko lainbat, doi doi sartu ziran bizirik Franzian.

        Guztiz arrigarria izandu zan, bada, Don Juan de Ganboa Ondarribiako gaztelu-zaintzalleak bere erritarrakin Irun-aranzungo arraira irtenik, Franzesai egin zien illtkintza. Gipuzkoatar prestu gudari gaiñ gañeko au guztiz izandu zan aomen audikoa, eta Españako Erregeak naitasun andia ziotena. Batalla onezaz itzegitean Batxiller Zaldibiak amazazpigarren kapituluan esaten du onela.

 

        «Este Don Juan de Garnboa fué muy pribado del Rey Don Juan de Aragon Padre del Católico Rey Don Fernando, por su gran valor, de quien dice Siculo Marineo lib. 47 hablando de como la gente del Rey Don Juan huia en Parolada assi mismo en aquella tan grande ventura y afrenta de la honra, y de la vida y de las vidas, muchos Capitanes y Caballeros del Rey mostraron á maravilla el grande esfuerzo de su ánimo, y fuerzas aventajadas de su cuerpo, señalándose en sus personas, de los quales un Don Juan de Gamboa natural de Guipuzcoa, con muy grande denuedo resistió á los enemigos, peleando contra muchos como un brabo Leon, de los quales mató con su lanza tres Caballeros, y heridos otros muchos muy varonilmente, el qual se salvó finalmente de entre todos los contrarios á público con once heridas, quedando muerto su caballo; á este armó el Rey Don Juan Caballero, é le dió por armas las suyas propias, como el mismo las trahia, é le hizo del su Consejo, é Noble de Aragon, é le casó con Doña Leonor de Castro, é le dió largo para sustentar la honrra, que le habia dado.

        Venido pues, el exercito y cercado Fuenterrabia, Juan Lopez de Lazcano Señor de la casa de Lazcano, valeroso Caballero dió apellido por Guipuzcoa, é habiendosele juntado casi todos los de la tierra, que armas podian tomar, teniendole Caudillo fueron con ellos al socorro de la Villa, y escaramuzo con los Franceses muchas veces; y como recibiesen mucho daño, se alzaron el cerco, é bolbieron á Francia afrentados con gran daño; y los Reyes Catolicos estimando cassi por perdida la Villa, por no la poder socorrer tan presto, tubieron aquel servicio por mui señalado; De esto hay un cantar en el Bascuence que dice

                Juan de Lazkano beltzarana

                Gipuzkoako Kapitana

                Franzes osteak jakingo du

                Ura Ondarribian zana.

        Que quiere decir, Juan de Lazcano el moreno Capitan de Guipuzcoa, acordaranse los Franceses de que él llegó á Fuenterrabia.

 

aurrekoa hurrengoa