www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gipuzkoako probintziaren kondaira
Juan Ignazio Iztueta
1847

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gipuzkoako kondaira, Juan Ignazio Iztueta (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1969

 

aurrekoa hurrengoa

EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Milla, bosteun berrogei ta emezortzigarren urtean San Juan de Luz Franziako Erri aberatsa nola ta zeren bidez errea izandu zan. Monsieur de Bandemari Gipuzkoatarrak ekin zioten zemui edo erresistenzia andia, eta Gravelingasko batallan gertatu izan ziran joan-etorrien errazoia.

 

        Gipuzkoatik Franziara sartutzean arkitzen dan lendabiziko erri Sari Juan de Luz edo Done Joanekoa iiandu da beti Franziako Erregeak txit asko maite dutena, eta guztiz ondo gozarotua, zergaitik bertako jendea dan aiñ saiatua, ta azkarra gudarako, eta batez ere itsasoz; non geienean oi zebiltzan korsuan gauza errazen billa; eta anziñako denpora lasai aetan aixa biribillatutako ondasunakin aberasturik, egin izan zituzten etxe eder eta egitade gaiñ gañeko asko.

        Modu onetako irabazi eroari ederiritsirik, beren langintza bidebagekoari jarraituaz zebiltzala, erre zuten Indiaetara bidean Errege Españakoaren erri bat, gauza on aurki balioso guztiak aldeaurrez ebatsirik; eta bertako biztanle gaitzik bagekoak ifini zituzten itsaspendurik beren menpean, baldin ordain bearrik gertatzen bazitzaien, oekin baliatzeko.

        Españako Errege Fededun D. Felipe IIgarren maitagarriak jakindu zebanean bidebageko egikera odolgirodi onen barri, arras mindurik aserre bizian agindu zeban, kiskaldu zedilla San Juan de Luzko erria bereal-bereala, bertako jaiotar errebes biurriak egin ziozkaten kalte izugarrien ordaintzat. Esan ta egin, aipatu dedan urte milla, bosteun, berrogei ta emezortzigarrenean, Don Beltran de la Cueba Duque de Albuquerque Erregeorde Iruñekoa bere soldadu ta Nafartar anitzekin, Don Diego Carbajal Jodarko jaun Erregezko Buruzari Donostian zegoena bere gudariak arturik, eta Duque de Gandia, izen onetako etxe ta Loiolakoaren jaun ta jabe, Doña Lorenza de Oñez Etxeandra Loiolakoaz ezkondutakoaren seme argidotar Don Juan de Borja Probinziako jaiotarren Koronel iru milla mendi-mutil bertakoakin jarririk, sartu ziran Franzian itsasoz ta leorrez garbo andian beren Errege Jaunak agindua egitera, gogoz ta leialki. Nafartarrai aurrea arturik, Gipuzkoatarrak lenengo iritsi ziran San Juan de Luz edo Done Joaneko errira; zeintzuk beren arma indartsuen bidez erriaren jabe ta agintari egiñik, bota zituzten bertako biztanleak kanpora ariñ aski; eta ondorean, Duque de Alburquerque Nafarroako Erregeordearen aginduz erria erre, eta alorrak soildurik laga zuten San Juan de Luz larrugorrian. Modu onetan, Errege Don Felipe Jaunak naikidatzen zeban guztia egiñik, biurtu ziran Gipuzkoatarrak Nafarrakin batean nor bere tokira atsegingarrizko pozkida gozatsu betean. Bañan Franzesak etziran gelditu unore onean.

        San Juan de Luzko erri eder aberatsa ikusi zutenean Franzesak arras lurra joa, mindu ziran lazki, batez ere Gipuzkoatarren kontra, eta oezaz mendekatzeko artu zuten asmo sendo oso betea. Bereala Monsieur Bandoma de Labrit Bearueko jauna Martizti andi bat sutunpadi izugarriarekin arturik, etorri zan Irun-aranzungo mugaraño, Probinzia barruko erri irikiak kiskaldu ta soildurik lagatzeko ustean. Bañan Gipuzkoatar zintzo ernaiak arkitzen ziralako allert, Franzesen mugida guztiai kontu ondo arturik, joan ziran bear orduko Irun-aranzungo arraira bost milla Probinziatar ondo armatuak, Franzesai zegokioten ongi-etorri modua egitera. Bandoma jaunak etzeban uste arkituko zebala eragozpenik Beobiako sarreran; eta ikusi zebanean muga inguru guztia Gipuzkoatarrez itsia, irauli zan etxealderontz ixil ta motz, Beobiako ataka iriki ote zakean edo ez, saiatzen ere asi bage. Egia da D. Beltran de la Cueba Erregeorde Nafarroakoa bere soldaduakin Iruñetik irten zala Gipuzkoatarrai laguntzera; bañan oek Tolosako errira iristerako, Franzesa etorri zan bidean aienatu zan, zertara etorri izan zan adierazo bage.

        D. Diego de Carbajal Erregezko Buruzari Donostian zegoena, eta beste geiago ere baziran nai zutenak, Franzesari Probinzia barrura sartzen lagatzea, gero berai biurreran kalte geiago egiteagaitik. Ordea Gipuzkoatarrak, bidezkoagoa izateaz gañera, zeukaten ondra andiagotzat, Bidasoako ibaia igarotzen utzi bage biraltzea, beren erkinkeria ta lotsa beltz geiagorako; eta alaixen egin ere zuten.

        Urte artan berean gertatu zan onelako beste egikera bat edo are geiagokoa, Gipuzkoatarrakin Flandesen. Monsieur de Tormes Galeskoa sartu zan jende askorekin Gravelingas alderontz (zeña dagoen Flandesen) eta erre zituen inguru artan arkitzen ziran erri ta toki anitz Españako Erregerenak; baiñan denpora labur aren epean nozitu zeban ondo bere gaiztakeri bidebage egindakoak.

        D. Diego de Carbajalen seme D. Luis itsasozko Buruzari guztiakikoak bere kontura zerabillen onzi andi Flandesko Baiaetan zeukanetik sei eun Gipuzkoatar banaan banakoak aterarik, biraldu zituen Erregezko jende leorrean arkitzen zanarekin batean Franzesari erasotzera. Esan al guztien gañekoa zan, bada, Gipuzkoatar oek artu izan zuten pozkida gozo betea, beren Buruzariak agindu izan zielako Franzesetara peleatzera joateko.

        Gipuzkoatarrak jazarrarako tokira bide luzea igarorik nekatuak iritsi baziran ere, ekin zitzaiozkan goaltsu ta erruz, Franzes samalda andia banaturik urratzeari; eta Españako zaldizkoak ikusi zutenean Gipuzkoatarren azkardade ta pizkortasun aiñ guztizkoa, sartu ziran jazarrara gogorkiro; bai ta irabazi ere batalla arin aski. Zortzi milla Franzes illak gelditu ziran kanpoan, eta Monsieur Tormes Calesko Gobernadorea atzemanik itsaspendua izandu zan zaldun andizki askorekin batean.

 

                Gravelingas ondoan gazte eta zarrak,

                Ongi ezagun ziran nor ziran azkarrak,

                Oñak arin zituzten, gogor atzaparrak,

                Franzesak porrokatzen Gipuzkoatarrak.

 

aurrekoa hurrengoa