www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gipuzkoako probintziaren kondaira
Juan Ignazio Iztueta
1847

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gipuzkoako kondaira, Juan Ignazio Iztueta (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1969

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Wisogodoak, Sueboak, eta Alanoak noiz ta nola elorri izan ziran Españara.

 

        Jesukristoren jaiotzatik laureun ogei ta zazpigarren artean Theodosio gaztea Erroman Agintari arkitzen zala, Wisogodoak, Sueboak, eta Alanoak eraso izan zioten Españari portizki; bai ta beraren jaun ta jabe egin ere, Euskal-erri, eta Asturias ez, beste toki guztiaz, Jacobo, eta Philipok esaten dabeenaz Eragolaburren Utsbetandean bederatzigarren liburuan; zeñetan dauden ezarriak itz erazko oek berperak.

 

        «Despues los Wisogodos, Suebos Y Alanos tomando á Lusitania, y la España Tarraconense, y la Aquitania desde el Río Ligeri ocuparon todo hasta Cartagena, ecepto algunas Provincias, es á saber, Cantabria, y Asturias, y por su constancia conservaron la gente de guerra de los Romanos. A esto de tener fidelidad, y constancia con quien firmaron amistad, convida mucho á esta gente la estima, que hacen de su limpieza, y linage, de que se precian hasta los tráficos, y pastores; en especial se jactan mucho de haber siempre sido apartados de Heregias con Judios, Moros, Neofitos ni otros infieles, nunca mezclados; y haber siempre guardado puro el nombre cristiano, y si algun judío por negocios fuese á aquella tierra, no seria lícito tardar en un lugar mas de tres días, y no en toda la Region mas de trece, de donde se siguió, que en oyendo los muchachos el nombre de judío se espantaban no menos que si fuera de otra especie, que la humana; y aun tienen privilegio, para que ninguno de los nuevamente convertidos á nuestra Santa Fe, pueda morar en su tierra».

 

        Godoen etorreran Erromako Senaduak, lenago baino ere, naitasun andiagoa artu izan zeban Gipuzkoatarretara, jendadi maitagarri onen leialtadea ezagutu izan zebalako beste guztien gañekoa, anaiatasuna eginik zeukatenaren aide. Beragaitik, Erromatarrak beren estura larrietan oik erabiltzkiten Gipuzkoatarrak aurrenengo. Gipuzkoatarrakin kontatzen zuten beren eginkizunik baliosoenetarako. Gipuzkoatarrak jarten zituzten kantuz ta dantzari beren jostallu pozgarri agirikoetan. Itz batean; aidetasun amodiozkoarekin batean, betiko alkardade adiskidetzakoa egin izan zuten ezkerozko guztian, Gipuzkoatarrak izan ziran Erromako Aginde andiaren kutunik maiteenak; zergaitik ikusiaz ezagutu izan zeban argi eta garbi, Euskaldunak ziradela beren jaioterria, jatorrizko oiturak, eta ematen dabeen itza gordetzeko munduan besterik ez bezalakoak. Gipuzkoatarren iru doai andi ondragarri oek autortu izan dituzte Erromatarrak, ez ezik, Godoak eta ondorengo guztiak ere; martizti samalda andiakin etorri arren Probinzi au ezin berendu izan dutelako; ikusten dan bezala argiroki, bere jaiotzako itzkuntza ederrarekin oitura onetsiak gozatzen dagoela oso ta garbi, lendabiziko egunetan bezalaixen.

 

                Naitasuna dionak jaioterriari,

                Jarraitu bear dio leialtadeari;

                Denpora guztietan ixil ta agiri,

                Berak gorde izan du Gipuzkoa garbi.

 

aurrekoa hurrengoa