www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gipuzkoako probintziaren kondaira
Juan Ignazio Iztueta
1847

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gipuzkoako kondaira, Juan Ignazio Iztueta (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1969

 

aurrekoa hurrengoa

AMASEIGARREN KAPITULUA

 

Milla, bosteun, ogei ta laugarren urtean, eta urrenekoan, Gipuztoarrakin Franzesen artean izan ziran gertakarien azaldurea.

 

        Esan dedan urte milla, bosteun, ogei ta laugarrengoan, Franzes Martizti andi bat etorri izan zan Ondarribiara, eta beretako sei eun kaskoi tokiko barri ondo zekitenak irten ziran, illargi ederra zegoen gau batean, Oiarzungo Erria erretzeko asmo oso betean; eta Elizalde deitzen zaion plazara iritsi bezin prest, oen etorreraz oartu zan gauerdian emakume bat, zeña izanik aiñ ernai ta azkarra, al zeban lasterrena Eliz atzetik barrena joan ta ezkillaren sokari itsatsirik egin zitzaion danba danba bera joaz erriko jendea irazartzeari. Franzesak ezkillaren otsa entzutean ingurutu zuten Eliza, eta sokari tiraka topatu zuten emakumeari epaki zioten eskuiko besoa arras matxetearekin, bañan alferrik. Bereala, Oiarzungo Easotar pizkorrak asi ziran batutzen alkargana, eta oen billera alerta bezin fite larritu ziran Franzesak, zergaitik lendanaz zekiten ondo, erri onetako jendearen ausarzi pare bagekoa nolakoa zan; eta eriosuar igesari eman zioten muturrak austeko zorian, bañan etzitzaioten baliatu. Franzesak Ondarribia alderontz eginal guztian bazijoatzen ere, ordu erdi bateko bidea igaro zuteneko, gañean zituzten Oiarzuntarrak, zeintzubek portizkiro goien beean erasorik abarrakitu zituzten aixa ta prest. Sei eun kaskoietatik bi bakar bakarrak ziran iges egin zutenak Ondarribiako ondora, berariaz bezalaixen beren lagunai kontatzeko, zer gertatu izan zitzaien; gañerontzeko guztiak izan ziran elbarrituak, illak eta atzemanak. Oiarzungo Errian itsumustuan batutako jende apurraren ausardi aiñ andia ikustean, Franzes Martizti guztia arras ikaraturik, geiagoko bage biurtu zan Franziara.

 

                Oiarzun erretzeko egiñik promesa,

                Gauaz ixil etorri izan zan Franzesa

                Bañan izanik bertan aiñ jende arteza,

                Gaizki irten zitzaion orduko amesa.

 

        Milla bosteun ogei ta bostgarren urtean, Francisco deitzen zitzaion Errege Franziakoa Martizti andi batekin joan izan zan Pavia Italiakora, toki berean denpora artan zeuden Españako soldaduai erasotzera; zeintzubekin batean arkitzen zan Gipuzkoatar samalda bat ona, eta oen artean Juanes de Urbieta Hernaniko semea Don Hugo de Montacaren lagunkidan. Españatar oekin Frazesen artean izandu zan batalla gogor bat, zeña irabazi zuten Españako soldaduak Gipuzkoatarrakin batean, eta izendatu dedan Juanes de Urbieta Hernaniko semeak portizkiro peleatu eta gizabidez garaiturik, atzeman zeban Francisco lenengoa Errege Franziakoa España guztiaren ondra andirako. Eta oraindikan are geiago egin zeban Gipuzkoatar gogoangarri onek, Errege Franziakoa menperatua zeukala. Ikusirik Urbietak bere Konpañiako Alferez bat, Franzesak inguruturik estura larrian zerabiltela, egin zeban lanbidea izan zan, garaitua zeukan Erregeri ezagungarritzat aoko ortz akastuak erakutsirik, arma artu eta Alferezari laguntzera joatea; zeña atera zeban fite estutasun andi artatik. Azaña au egiñik Urbieta biurtu zaneko itsaspendua laga zeban Erregerengana, beraren aurrera arkitu zituen Españako soldadu eta agintarietako anitz despitan alkarrekin zeudela. Batak esaten zeban ark atzeman zebala Erregea. Besteak oju egiten zeban berak garaitu zebala. Oen errierta bide bagekoak entzuten ixill ixilla zegoen Errege Urbietak atzemana, noiz bañan noiz bera agertuko ote zan zaleturik, eta berarengana zetorrela ikusi zeban bezin prest ezaguturik deitu zion Urbietari albora; eta berarieskuaz bizkarrean ukitzen ziola esan zeban Errege itsaspenduak, auxen berpera da ni garaitu nabena, eta ez besterik iñor ere; eta egia garbiro onen ezagungarri, orra non daukan berekin legez ta bidez niri irabazitako Estoke odolez ondo gaiñtzotua; eta ikusten ere diozkat argiroki, Alferezari laguntzera joaterako, ezagungarritzat agertu dizkidan bere aoko ortz akastuak. Erregeren autormen egiazkoa enzutean, beraren aurretik alde egin zuten lenago jabetzen zitzaiozkanak, eta gelditu zan, legez ta bidez garaitu zeban bezala, Juanes de Urbietaren menpeko. Egikera andi onen saritzat Enperadore Don Carlos zorionekoak eman zion Juanes Urbietakoari Santiagoko Gomendaritza; eta albiste gozatsu onekin batean ikusmenera joan zitzaion Urbietari, berak garaitutako Errege Franziakoa; zeñak alegin asko egin izan zion Franziako lurrean gelditzeko; bañan esker onak eta asko berari emanik joan zan Italiara, bere Errege Españakoa serbitzatzera.

 

                Etsaiari ziola portizki eraso,

                Ondra andia zeban Urbietak jaso;

                Batallan txit aurrera sarturik garboso,

                Franzesai artu zien Erregea preso.

 

aurrekoa hurrengoa