www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren ebanjelio saindua
Joanes Haraneder
1740, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren evangelio saindua, Ioannes de Haraneder (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

J. JAUNI APOST.
BIGARREN GUTHUNA

 

I. KAP.

        1 Aphezak andre Elektari eta haren haurrei, zeiñak maite baiditut egiaz, eta ez nik bakharrik, baiñan orobat egia ezagutzen duten guziek ere, 2 gure baithan egoten den eta sekulan gurekien izanen den egiaren gatik, 3 grazia, miserikordia eta bakea dizuela Jainko Aitak eta Jesukristo Aitaren Semeak egian eta karitatean.

        4 Asko bozkario izan dut aurkhitzeaz zure haurretarik zeinbeit egian dabiltzanak, Aita ganik errezibitu izan dugun manuaren arauera. 5 Eta othoizten zaitut orai, andrea, ez manamendu berri bat eskribatzen banarotzu bezala, baiñan hastetik exlejitua izan zaikunaren arauera dezagun elkhar maita. 6 Bada karitatea Jainkoaren manamenduen arauera ibiltzean dago; hori da ezen manamendua, hastetik errezibitu izan duzuena, hortan ibill zaiteztentzat.

        7 Zergatik hainitz enganatzaille ilkhi baidire mundurat, zeiñek ez baidute aithortzen Jesukristo ethorri izan dela haragizko gorphutz batekien. Hori da enganatzaille eta Antekristo izatea. 8 Goardia emozue zeben buruei, gal ez detzatzuen egin ditutzuen obra onak, aitzitik sari bethe bat errezibi dezazuentzat. 9 Nor ere aldaratzen baida eta ez baidago Jesukristoren dotrinan, eta haiñak ez du Jainkoa bere; eta nor ere baidago haren dotrinan, eta haiñak bai Aita eta bai Semea bere ditu. 10 Baldin nihor heldu bada zuen ganat eta ez badu ekhartzen dotrina hori, ez dezazuela har etxerat, ez eta saluta ere. 11 Ezen hura salutatzen duena parzuner egiten da haren egitate gaixtoetan.

        12 Hainitx gauza nukelarik zuei eskribatzeko, ez dut egin nahi izatu paperez eta tintaz, esperantza baidut sarri zuekien izanen naizela, eta ahoz aho mintzatuko garela, zuen bozkarioa bethea izan dadin gatik. 13 Salutatzen zaituzte zure aizpa Elektaren haurrek.

 

aurrekoa hurrengoa