www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren ebanjelio saindua
Joanes Haraneder
1740, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren evangelio saindua, Ioannes de Haraneder (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

J. PAULO
APOST. GUTHUNA
HEBRAEARREI

 

I. KAP.

        1 Hainitz orduz eta hainitz maneretan lehenago Jainkoa mintzatu baitzaie gure aitei profetez, 2 azkeneko egun hautan mintzatu zaiku guri bere Semeaz, zeina ifini izan baidu gauza guzien heredero eta zeinaz egin ere izan baidu mundua, 3 zeiña haren gloriaren distiadura eta haren sustantziaren imajina den bezala, gauza guziak bere hitzaren botherez dakharzkena, urratu dituen ondoan bekhatuak, jarri baida zeruen gorenean majestatearen eskuiñetik, 4 hanbatenaz aingeruez gorago altxatua, zenbatenaz hark errezibitu izan duen izena baida hekiena baiño exelentagoa.

        5 Aingeruetarik ezen zeiñi erran izan dioke Jainkoak egundaiño: «Ene Semea zare zu, nik egun enjendratua zare zu?». Eta oraiño: «Ni izanen naiz haren aita, eta hura izanen da ene Semea?». 6 Eta berriz ere sarrarazten duenean munduan bere Seme lehen jaioa, erraten du: «Hea, adora bezate hori Jainkoaren aingeru guziek». 7 Aingeruez denaz bezanbatean erraten da: «Jainkoak izpirituez egiten ditu bere aingeruak eta su lamez bere ministroak». 8 Semeari ordean erraten dio: «Kure thronua, o Jaungoikoa, sekula sekulakotz da: zuzentasunezko eszeptro bat da, zure erregetasuneko eszeptroa. 9 Onetsi izan duzu justutasuna eta gaitxetsi gaixtakeria; hargatik gantzutu izan zaitu, o Jainkoa, zure Jainkoak bozkariozko olio batez, zure parzuner izanen diren guzien gaiñetik». 10 Eta oraiño: «Zuk, Jauna, haste hastetik kreatu izan duzu lurra eta zure eskuen obrak dire zeruak. 11 Hek deseginen ditezke, zuk ordean iraunen duzu; hek guziak zahartuko dire bestimenda bat bezala, 12 ganbiatuko ditutzu aldagarri bat bezala eta ganbiatuko dire; zu ordean behiere berbera izanen zare eta zure urtheak ez dire akhabatuko». 13 Zeiñi othe aingeruetarik erran dioke egundaiño: «Jar zaite ene eskuiñeko aldean, ezar detzakedan artean zure etsaiak zure oiñen azpian?». 14 Ez dire, guziak zerbitzatzeko eginak diren Izpiritu batzu, ongundetakotz igorriak salbamenduaren heredero izan behar dutenen onetan?

 

II. KAP.

        1 Hargatik bada hobeki behar diotegu gogoa eman aditu izan ditugun gauzei, itzurtzerat utz ez detzaguntzat. 2 Baldinetariak ezen aingeruez erran izan den hitzak hanbat indar izan badu, eta haren kontra goate guziek eta hari egin zaizkon desobedientzia guziek saritzat izan badute behartzen gastigua, 3 nola gu itzuriko gaizko, baldin konturik ez badagigu bain lege salbagarri batez, zeina lehenik Jaunaz beraz irakatsia izanik, konfirmatua izan baitzaiku entzun izan dutenez, 4 Jainkoak berak laguntzen duelarik hekien lekhukotasuna mirakuilluez, prodijioez, bere botherearen eginkari diferentez eta Izpiritu Sainduaren dohainez, bere nahiaren arauera partitu dituenez?

        5 Ez du ezen aingeruen azpiko egin Jainkoak ethorkizuneko mundua, zeinetaz mintzo baigare. 6 Erran izan du bada zenbeit tokitan norbeitek: «Zer da gizona, hartaz orhoit baitzare, edo zer da gizonaren semea, hura bisitatzen baiduzu? 7 Mendreago egin izan duzu aphur batekotzat aingeruak baiño; gloriaz eta ohorez khoroatu duzu eta ifini izan duzu zure eskuetako obren gaiñeko. 8 «Gauza guziak eman diotzatzu oinen azpirat». Guziak bada egin dituenaz geroz haren azpiko, deusere ez du utzi haren azpiko (ez denik) izan gaberik; oraiño ordean ez dugu ikusten guziak haren azpiko direla. 9 Bainan ikusten dugu, aphur bateko aingeruez mendreago egin izan den Jesus hura, pairatu izan duen heriotzea gatik gloriaz eta ohorez khoroatua; halako moldez, non Jainkoaren grazia bat izan baida gizon guzientzat hill zedin.

        10 Beharki ere zen Jainkoak, zeiña gatik eta zeinaz baidire gauza guziak, eta zeiñek hainitz ume nahi baitzituen eraman gloriarat, hekien salbamenduaren authora eta buruzagia sofrikariez zezan altxa ohorearen gargaiterat; 11 ezen santifikatzen duena eta santifikatzen direnak batetarik dire guziak; arrozoin horren gatik ez da ahalke hek anaiak deitzeaz, diotsalarik: 12 «Ezagutaraziko diotet zure izena ene anaiei; kantatuko ditut zure laudorioak batzarraren erdian». 13 Gero berriz: «Ni fida izanen naiz haren baithan». Bertze toki batean berriz: «Huna ni eta ene haurrak, Jainkoak niri eman izan darozkidanak». 14 Nola bada haiña hek haragizko eta odolezko natura batetakoak baidire, berak ere orobat natura hura bera hartu izan du, heriotzeaz desegitea gatik heriotzearen nausitasuna zuena, erran nahi da deabrua, 15 eta libertatean ibentzea gatik herioaren beldurrak bere bizi guzian gathibutasunean zaduzkanak. 16 Naski ezen ez ditu hartu izan aingeruak, bainan Abrahamen odola hartu izan du. 17 Eta horri dagokala, beharrik izan da gauza guzietan bere anaien iduriko, izan zedintzat hekien alderat urrikalmendutsu eta Jainkoaren alderako Pontifo fidel bat, populuaren bekhatuen barkhamendua ardiestekotzat, 18 ezen pairatu izan baidu berak eta tentatua izan baida; gai da halaber tentatuak direnak ere laguntzeko.

 

III. KAP.

        1 Bada, ene anaia sainduak, zeruko deian parte duzuenak, konsidera zazue gure errelijioneko Apostolua eta Pontifoa Jesus, 2 kargu hortan ifini duenarentzat fidel dena, hala nola Moises ere leial izan baitzen haren etxe guzian; 3 hanbatenaz ezen gloria handiago baten merezient idukia izan da Moises baiño, zenbatenaz ohore handiago bat baidu merezi etxeak berak baiño etxea egin duenak. 4 Ez da ezen etxerik norbeitez egiña izan ez denik; guziak kreatu izan dituena ordean Jainkoa da. 5 Eta Moises gerthuki fidel izan da Jainkoaren etxe guzian zerbitzari bezala, errateko ziren guziez lekhukotasuna errendatzeko. 6 Jesukristo ordean Seme bezala da bere etxean, eta gu gare haren etxe hura, baldin fidantzia fermu bat eta igurikitzen dugun gloriaren esperantza zinezko bat idukitzen badugu azkeneraiño.

        7 Hargatik Izpiritu Sainduak erraten duen bezala: «Egun baldin haren boza aditzen baduzue, 8 ez detzatzuela gogor zuen bihotzak, tarritatu ohi ninduten bezala, desertuan tentatu ninduten egunean, 9 non tentatu izan baininduten zuen aitek, frogatu baininduten eta ikusi baitzituzten ene eginkariak 10 berrogoi urthez; zeri dagokala gaitxeriztu baidut nazione hori eta erran ere izan baidut: Bethi dabiltza hauk bihotzez errebelatuak, eta ez dituzte ezagutzen ene bideak. 11 Hala juramentu egin dut ene koleran: sartzen badire bada ene errepausuan».

        12 Begirautzue beraz, ene anaiak, zuetarik zenbeiten baitan gertha ez dadin bihotz gaixkoatu eta sinheste gabeko bat, Jainko bizia ganik separa dezakena. 13 Exorta zazue elkhar egun oroz diraueiño Egungo Eguna daritzan denborak, gogor ez dadintzat zuetarik nihor, bekhatuak enganaturik. 14 Ezen Jesukristoren parzuner egin izan gare, baldin behintzat gure baithan ibeni izan duen izate berriaren hastapenari zinki atxekitzen badiogu azken fineraiño, 15 erraten deiño: «Egun baldin haren boza aditzen baduzue, ez detzatzuela gogor zuen bihotzak, hala tarritatu ohi zuten orduan bezala». 16 Zenbaitek ezen aditzen zutelarik tarritatu izan zuten Jainkoa bere kontrestez, ez ordean Ejiptotik Moisek ilkhi arazi zituen guziek. 17 Zein othe dire bada Jainkoak nekhez jasan ohi zituenak berrogoi urthez haiñak baizen, zeiñek bekhatu egin baitzuten, zeiñen gorphutzak etzanak gelditu baitziren desertuan? 18 Zeinei berriz egin zioten juramentu ez zirela sarthuko haren errepausuan, sinhets gogor izan zirenei baizen? 19 Eta ikusten ere dugu ezin sarthu izan zirela bere sinhets gogortasuna zela kausa.

 

IV. KAP.

        1 Garen beraz beldur, Jainkoaren errepausuan sartzeko egin zaikun promesa utzirik, gertha ez dadin zuetarik zenbeit han sarthuko ez denik. 2 Ezen guri ere erran izan zaiku hei bezala; ordean aditu zuten hitza ez zaie baliatu, ez baitzen fedeaz baltsatua aditu zutenen baithan. 3 Sarthuko gare ezen errepausu hartan sinhetsi izan dugunak, erran duenaren arauera: «Hala nola juramentu egin baidut ene koleran: sartzen badire bada ene errepausuan»; eta behintzat mintzo da Jainkoa munduaren kreazioneko obrak akhabatu ondoko errepausuaz. 4 Erraten du ezen Eskriturak nonbeit, zazpi garren egunaz mintzo dela: «Eta pausatu zen Jainkoa zazpi garren egunean bere obra guziak akhabaturik». 5 Eta hemen berriz dio: «Sartzen badire bada ene errepausuan».

        6 Beraz mengoa denaz geroz zenbeit sar daitezen hartan, eta hainak, zeinei lehenbizikorik adiarazi baitzitzaien, sarthu ez direnaz geroz bere sinhets gogortasuna gatik, 7 berriz ere seiñalatzen du egun gerthu bat, zein baida Gaur hori, Dabiden baithan erraten duelarik hanbat denboraren buruan, ja erraten duen bezala: «Gaur baldin haren boza aditzen baduzue, ez detzatzuela gogor zuen bihotzak». 8 Ezen baldiñetariak Josuek ifini balitu errepausu hartan, ez bide zen mintzatuko Eskritura gero ondoan bertze egun batez. 9 Beraz sabatogo hura eta errepausu hura Jainkoaren populuarentzat gelditzen da erresalbatua, 10 ezen Jainkoaren errepausuan sarthu ditekena pausatzen da bera ere, bere lanetarik gelditurik, Jainkoa pausatu izan den bezala bereak akhabaturik. 11 Lehia gaitezen beraz sartzerat errepausu hartan, beldurrez ezen nihor eror ez dadin sinhets gogor hekiena bezalako desobedientzia batean.

        12 Bizia da ezen Jainkoaren hitza eta eragillea, eta den ezpata bi ahotakorik baiño zilhakorragoa; heltzen da arimaren eta izpirituaren plegutaraiño, junturetaraiño eta fuinetaraiño, eta berezten ditu bihotzeko gogoetak eta xedeak. 13 Ez da kreaturarik hari gorde dakiokenik, aitzitik gauza guziak dire has-hasa eta ageri haiñaren begien aitziñean, zeinez mintzo baigare.

        14 Dugunaz geroz bada aphez handitzat Jesus Jainkoaren Semea, zeruen gorenerat igan dena, gatxeizkon zinki hartu dugun sinhesteari. 15 Ezen guk dugun aphez handia ez da gure flakitateez urrikalmendu ezin dukena, aitzitik bai tentazione thaillu guziak guk bezala frogatu izan dituena, bekhatuaz landan. 16 Goazen beraz fidantziarekien graziaren thronurat, miserikordia ardiets dezaguntzat eta haren graziaren laguntza ediren dezaguntzat gure behar ordutako.

 

V. KAP.

        1 Ezen Pontifo den guzia, gizonetarik hartzen baida, gizonen gatik da ifinia Jainkoari behatzen zaizkon gauzetako; emaitzak eta sakrifizioak ofrenda detzantzat bekhatuentzat 2 eta izan ahal detzan gatik urrikari jakin gabez eta enganaturik bekhatu egiten dutenak, zeren bera ere inguratua baida flakitatez. 3 Eta hargatik behar du populuarentzat bezala, beretzat ere halaber ofrendatu sakrifizioa bekhatuen urratzeko. 4 Ordean nihork ez du hartzen ohore hori beretzat, baiñan Jainkoaz behar du izan hartarat deithua Aaron bezala.

        5 Halaber Jesukristo ez da bere buruz sarthu pontife izateko glorian, baiñan haiñak eman dio, zeiñak erran izan baidio: «Ene Semea zare zu, nik egun jenderatu zaitut zu». 6 Bertze lekhu batean ere erraten dioen bezala: «Zu zare aphez eternala, Melkisedeken ordenaren arauerakoa». 7 Hala bere haragi hilkorrean bizi zen denboran, bere othoitzak eta errekerimenduak ofrendatu baitziotzan oihu handi batekien eta nigarrekien heriotzetik salba ahal zezakenari, entzuna izan zen bere Aitarentzat zuen errespetu humilla gatik. 8 Eta Jainkoaren Seme bazen ere, pairatu izan dituenetarik jakin du zer den obeditzea. 9 Eta akhabantzarat heldu izan denean, egin izan da hari obeditzen dioten guzientzat salbamendu eternalaren authora eta kausa, 10 deklaratua izan baida Jainkoaz Nzikisedeken ordenaren arauerako Pontifo.

        11 Hainitz gauza ginduke horren gaiñean errateko eta hitzez ezin explika ere ditezkenak, zeren herabe baitzarete aditzerat. 12 Ezen hanbat denboraren ondoan ja nausi izan behar zinduketelarik, oraiño berriz irakatsi behar zaitzue zer diren Jainkoaren hitza explikatzen hasten direneko lehenbiziko elementak, eta egin zarete presuna batzu bezala, zeinei esnea eman behar baitzaie eta ez jaki solidorik. 13 Bada oraiño esnean dagoena ez da gai justiziaren predikuen aditzeko, haurra baida oraiño. 14 Ordean perfetentzat da jaki solidoa, hainentzat zeiñek kostuma luze baten bidez izpiritua egiña baidute onaren eta gaitxaren berexterat.

 

VI. KAP.

        1 Utzirik bada Jesukristo baithan sinhesten hasi berriei ematen ohi zaizten erakuspenak, gathozen gehien perfet direnetarat, berriz hasi gabe zimendutzat ezartzen obra hillez egin behar den penitentzia, Jainkoa baithango sinhestea, 2 bathaioen gaiñean irakasten ohi dena, eskuen pausatzea, hillen phiztea eta jujeamendu eternala. 3 Eta hori dugu ere egiñen, baldin behintzat zilhegitzen badu Jainkoak.

        4 Ezin daitekena da ezen behin argituak izan direnak, dastatu ere dutenak zeruko dohaiña, Izpiritu Sainduaren parzuner egin izan direnak, 5 hazi izan direnak Jainkoaren hitz sainduaz eta ethorriko den mendeko handitasunen esperantzaz, 6 eta hala ere erori izan direnak, berriz erreberri daitezen penitentziaz, halaz eta hekien baithan dagoen guziaz, berriz ere gurutzefikatzen dutela bere baithan Jainkoaren Semea eta desohorean ezartzen. 7 Ezen lur batek, maiz erortzen zaioen uriaz bustia izan eta, ekhartzen diotzatenean sasoiñezko belharrak hura lantzen dutenei, errezibitzen ohi du Jainkoaren benedizionea, 8 baiñan elhorriak eta laharrak dituenean ekhartzen, deusik balio ez duen lur bat diteke, sarri madarikatua izan beharra eta azkenean ere erre beharra.

        9 Zuetaz ordean, ene maiteak, hobeagorik dugu uste eta salbamenduari hurbiltzenago zaioenik, hunela mintzo garen arren. 10 Ez da ezen Jainkoa injustu, ahanztekotzat zuen obra onak eta haren izenean sainduei egin izan diotzatzuen eta egiten ere diotzatzuen ongundeez erakutsi izan duzuen karitatea. 11 Desiratzen dugu bada zuetarik batbederak erakuts dezan zelo bera azkeneraiño, zuen esperantza konplitua izan dadintzat, 12 eta izan ez zaitezten uzkur eta nagi, aitzitik bai hainen imitatzaille, zeiñak bere fedeaz eta pasientziaz egin izan baidire agintzen heredero.

        13 Abrahami ezen agintzean Jainkoak, ez baitzuen nihor bera baiño handiagorik, zeiñetaz juramentu egin, egin zioen juramentu bere buruaz, 14 ziotsalarie: «Ez baldin bazaitut bada benedikaturik benedikatzen eta manera guziez berretzen». 15 Eta hala Abrahamek pasientziarekien idurikirik, ardietsi zuen agindu izan zitzaioena. 16 Ezen gizonek berak baiño handiagoez dute juramentu egiten, eta bere diferentzia guzien akhabatzeko eman ahal dezaketen segurantzarik handiena juramentua dute. 17 Horri dagokala Jainkoak ere, nahiz gerthukigo a erakutsi agintzaren herederoei bere xedearen fermutasun ezin ganbiatuzkoa, juramentua artean ibeni izan du, 18 bi gauza ezin ganbiatuzkoen bidez, zeiñetaz inposible baida engana gaitzan Jainkoak, izan dezaguntzat konsolazione indartsu bat, gure helpidea ibeni dugunek proposatu zaizkigun onen atzemateko esperantzan, 19 zeiña baidugu arimarentzat aingura seguratu eta fermu bat bezala eta beloaren barreneraiño goaten den bat bezala, 20 non Jesus sarthu izan baida gure aitzindari Melkisedeken ordenaren arauerako Pontife eternal eginik.

 

VII. KAP.

        1 Ezen Melkisedek hura, Salemgo erregea, Jaungoikoaren apheza, Abrahami erregeak deseginik heldu zela bathu zitzaioena eta benedizionea eman zioena, 2 zeini gauza guzien hamarrena Abrahamek ere eman izan baitzioen, zeiña bere izenaren errankidez deitzen baida lehenik «Justiziaren Errege», gero berriz Salemgo errege, erran nahi da «Bakezko Errege», 3 aita gabea, ama gabea, hidalgorik gabea, bizitzearen hastapenik ez akhabantzarik ez duena, eta horlatan Jainkoaren Semearen iduriko egin dena, bethikotzat dago aphez.

        4 Ikusazue bada zein handia zen hura, halaz eta Abraham patriarkak ere eman zioenaz geroz zituen hoberenetarik hamarrena. 5 Egiazki Lebiren Semeetarik apheztasunean sartzen direnek manua badute legearen arauera hamarrenen hartzeko populuaren ganik, erran nahi da bere anaien ganik, hauk ere Abrahamen ganik ilkhiak diren arren hek bezala, 6 ordean hekien leiñu bereko kondatzen ez denak hamarrenak Abraham ganik ditu hartu eta agintzak bere zituen hura du benedikatu. 7 Dudarik batere gabe da, bada, gutiagoko denak errezibitzen duela benedizionea gehiagoko dena ganik. 8 Eta hemen alabaiñan hamarrenak errezibitzen dituztenak gizon batzu dire hiltzen direnak; han ordean bizi den presuna batez bezala da aiphatua. 9 Eta (hunela mintza nadin) Lebik, hamarrenak bertzeen ganik izaten dituenak, pagatu izan ditu berak Abrahamen presunan. 10 Oraiño ezen Abraham bere arbasoa baithan zen, patriarka hari Melkisedek biderat ilkhi zitzaioenean.

        11 Baldinetariak bada Lebiren apheztasuna, zeinaren azpian populuak legea errezibitu izan baidu, gai izan balitz gizonak justu eta perfet errendatzeko, zer mengoa zen altxa zedin bertze aphez bat, Melkisedeken ordenaren arauerakoa erranen ziotena, eta ez Aaronen ordenaren arauerakoa? 12 Ganbiatu geroztik ezen apheztasuna, mengoa da ganbia dadin legea ere halaber. 13 Ezen gauza hauk zeiñez erraten baidire, eta haiña bertze leiñu batetakoa da, zeiñetarik nihor egundaiño aldarerat ez baida hurbildu izan, 14 gauza gerthua denaz geroz gure Jauna Judaren leiñutik ilkhi izan dela, zein leiñurentzat deusere ez baidu erran izan Moisek aphezgoaz.

        15 Eta are klargiago da hau ageri, zeren gerthatzen baida bertze aphez bat Melkisedeken iduritakoa, 16 zein ez baida ifinia ondokide baten legez, bainan bai bere bizitze ezin ethenduzkoaren botherez, 17 Eskriturak deklaratzen duen bezala hitz hautaz: «Zu baitzare aphez bethierekotz Melkisedeken ordenaren arauerakoa». 18 Antzutzen da ezen aitziñagoko legea, zeren den herbala eta probetxu gabetakoa, 19 zeren deusere ez baidu perfekzionerat eraman izan legeak, baiñan ethorri izan da haren orde esperantza hobeago bat, zeiñetaz hurbiltzen baigare Jainkoa ganat.

        20 Eta hala ere ez baida juramentu gabekoa (bertzeak alabainan juramentu gabe aphez egin izan dire, 21 hau ordean juramenturekien, Jainkoak erran baidio: «Juramentu egin du Jaunak eta ez zaio urrikituko, zu izanen zarela aphez bethierekotz Melkisedeken ordenaren arauerakoa»). 22 Hain da egia ezen alientzia hobeago baten ararteko jarri dela Jesus. 23 Bertze aphezez denaz bezanbatean alabaiñan hainitz izan dire, zeren eta herioaz debekatuak baitziren bethi irautetik. 24 Hunek ordean bethi behar baidu iraun, bethiereko apheztasuna du. 25 Handik da bethi gai salbatzeko haren arartekotasunez Jainkoa ganat hurbiltzen direnak, bethi bizi baida guretzat othoitz egiteko.

        26 Beharki zen ezen horlako Pontifo bat izan ginezan, saindua, inozenta, tatxa gabea, bekhatorosetarik aldaratua eta zeruez gorago altxatua; 27 zeiñek ez baidu beharrik egun oroz bertze Pontifoek bezala lehenik bere bekhatuentzat biktimak ofrendatzeko, gero populuarentzat; hori egin izan du ezen behingoan bere burua ofrendatzean; 28 legeak ezen aphezzat gizonak ditu ifinitzen, fiakitate hainitz dutenak; juramentu hitzak, ordean, zeiña legeaz geroztikakoa baida, Semea bethierekotz saindu eta perfek dena du ifinitzen pontifotzat.

 

VIII. KAP.

        1 Erraten ditugun gauzen funtsa hauxe diteke: Pontifo bat dugu, zeruetan jarria dagoena majestate soberanoaren thronuaren eskuiñean, 2 Santuarioko ministre dena eta egiazko tabernakle hartako, zeiña finkatu izan baidu Jainkoak, eta ez gizonak. 3 Ezen Pontifo den guzia emaitzak eta biktimak Jainkoari ofrendatzeko ifinitzen da; hargatik da mengoa hunek ere izan dezan zerbeit ofrenda ahal dezakenik. 4 Baldinetariak bada lurrean baleago, ez liteke ere aphez, zeren ja baidire bertzeak legearen arauerako emaitzak ofrendatzeko, 5 zeinen zerbitzua baida zeruko gauzen figura eta itzala bezala diren gauza batzutakotz, Moiseri Jainkoak erran zioenaren arauera tabernaklea akhabatzerakoan: «Begirautzu», ziotson; «gauza guziak egitzitzu mendian erakutsi izan zaitzun moldearen arauera». 6 Orai ordean gureak errezibitu izan du aphezgoa bat hanbatenaz exelentago, zenbatenaz baida alientzia hobeago baten ararteko eta agintza hobeago batzuen gaiñean ifinia denarena. 7 Ezen baldin lehenbiziko hark eskasik izan ez balu, ez zen bigarren bat haren orde emateko beharrik izanen. 8 Iroi ematen diotela ordean Jainkoak erraten diote: «Huna non heldu den denbora, dio Jaunak, zeinetan eginen baidut alienzia berri bat Israelgo etxearekien eta Judako etxearekien, 9 ez hekien aitekien egin izan dudan alienzia bezalakoa, eskutik hartu nituenean Ejiptotik hek atheratzeko; zeren ez baidire egotu ene alienzian, nik ere ez dut antsiarik izan hetaz, dio Jaunak. 10 Balitan huna zer alientzia egiñen dudan Israelgo etxearekien denbora hura dathorkenean, dio Jaunak: ibeniko ditut ene legeak hekien gogoan eta eskribatuko ditut hekien bihotzean eta izanen naiz hekien Jainkoa eta hek izanen dire ene populua; 11 eta ez dio irakatsi beharko batbederak bere hauzoari eta bere anaiari, erraten dioelarik: Ezagut zazu Jauna; zergatik guziek ezagutuko bainaute, xumenetik handieneraiñoko guziek, 12 ezen barkhatuko diotzatet bere gaixtakeriak eta hekien bekhatuez ez naiz gehiago orhoituko». 13 Mintzo denean bada alientzia berri batez, erakusten du antzutua dela lehenbizikoa; bada antzutzen eta zahartzen dena hurbil da akhabatua izatetik.

 

IX. KAP.

        1 Bazituen bada lehenbiziko alientzia hark ere Jainkoaren zerbitzuko lege eta ordenamendu batzu eta mundu huntako santuario bat. 2 Lehenbizirik ezen egin zen tabernakle bat, zeiñetan baitziren kandelerak, mahaiña eta proposizioneko ogiak, zein deitzen baida Lekhu Saindua. 3 Bigarren belaren ondoan zen berriz tabernaklea, Sainduen Saindua daritzana, 4 zeiñetan baitzen urrezko inzensario bat eta alienziako arka alde guzietarik inguru urrez estalia, zeiñaren barrenean baitziren urrezko pegar bat manaz bethea, Aaronen zigorra loratu ohi zena, eta alienziako bi taulak. 5 Eta arkaren gaiñean ziren xerubiñak, gloriaz distiatzen zutelarik propiziatorioa estaltzen zutenak; baiñan ez da mengoarik orai gauza horiez xehero mintzatzeko.

        6 Gauza horiek horla arrimatuak zirelarik bada, lehenbiziko tabernaklean sartzen ziren aphezak denbora guzietan, apheztasuneko ongundeak egin behar zituztenean. 7 Bigarrenean ordean Pontifoa sartzen zen bakharrik urthean behin, ez odola eraman gabetarik, zeiña ofrendatzen baitzuen bere huts eginentzat eta populuarentzat. 8 Hortik erakusten darokularik Izpiritu Sainduak ez zela oraiño idekia santuarioko bidea, lehenbiziko tabernakleak ziraueiño. 9 Eta hori denbora hartako figura bat zen, zeiñaren arauera ofrendatzen baitziren emaitzak eta biktimak, zerbitzu hori Jainkoari errendatzen ziotenen konszientzia garbitzeko gai ez zirenak, 10 zeudezenez geroz solamente janaritan eta edaritan, garbiketa molde diferentetan eta haragikarako zeremonia batzutan, zeiñak baitziren ordenatuak lege hura ganbiatua izan ziteken denboraraiñokotzat.

        11 Ordean Jesukristo ethorkizuneko ontasunen Pontifoa ethorririk mundurat, sarthu izan da behin santuarioan tabernakle handiago eta exelentago batetarik, zeiña ez baida egiña izatu gizonen eskuz, erran nahi da, ez baida mundu huntako kreaturen herrunkakoa; 12 eta sarthu izan da ez akherren edo xahalen odolarekien, bainan bere odol propioarekien erresketamendu eternal bat ardiesten darokularik. 13 Baldinetariak ezen akherren eta zezenen odolak eta ergi baten hautsarekien nahastaturikako uraren arthikitzeak santifikatzen baditu lohi zirenak, haragiaren arauera hek garbituz, 14 zenbatenaz are gehiago Jesukristoren odolak, zeiñek Izpiritu Sainduaz bere burua ofrendatu izan baidio Jainkoari tatxa gabeko biktima bat bezala, garbituko bide du gure konszientzia obra hilkizunetarik, zerbitza dezagun gatik Jainko bizia?

        15 Horren gatik ere da Testament Berriaren ararteko, leheneko testamentaren azpian egiten ziren bekhatuen urratzeko, hark pairatu izan duen heriotzearen ariaz errezibi dezaten gatik deithuak direnek agindu izan zaien primeza eternala. 16 Ezen testamenta den tokian mengoa da hel dadin testamenta egillearen heriotzea, 17 zeren testamentak ez baidu indarrik heriotzeaz baizen, bertzenaz balio ez duenaz geroztik egin duena bizi deiño. 18 Hortik heldu da lehenbiziko testamenta ere ez baitzen botheretsu izatu odolarekien baizen. 19 Moisek ezen irakurri ondoan populu guziaren aitzinean legearen manamendu guziak, harturik xahalen eta akherren odoletik urarekien eta eskarlatarat tintaturikako lanarekien eta hisoparekien, arthiki izan zuen hartarik liburuaren beraren gaiñerat eta populu guziaren gaiñerat, 20 erraten zuelarik: «Hau da Jainkoak zuentzat egin duen testamenteko odola». 21 Halaber tabernaklearen gaiñerat eta han zerbitzatzen ziren gauza guzietarat ere arthiki zuen odola, 22 eta legearen arauera hurren gauza guziak odolarekien purifikatzen ohi dire, eta odol isurtze gabe ez da egiten bekhatuen barkhamendurik.

        23 Mengoa zen beraz gauza zerukoen figura xoil zirenak aliamalien odolaz izan zeitezen purifikatuak, zerukoak berak ordean hauk baino hobeagoko biktimez. 24 Ez da ezen Jesukristo sarthu izan gizonen eskuz eginikako santuario hartan, zeiña ez baitzen egiazkoaren figura baizen, bainan sarthu izan da zeruan berean, guretzat orai agertzeko Jainkoaren aitzinean. 25 Eta ez da ere sarthu izan hainitzetan bere burua ofrendatzeko, aphez handia sartzen den bezala Santuarioan urthe guziez odol atze batekien. 26 Bertzela pairatu izan behar zuken hainitz aldiz munduaren kreazioneaz geroztik; orai ordean mendeen akhabantzan behin agertu izan da bekhatua urratzeko, bere burua biktimatzat ofrendaturik. 27 Eta nola exlejitua baida gizonentzat behin hiltzea, gero ondoan jujeatuak izatea, 28 hala Jesukristo ere behin ofrendatua izan da hainitzen bekhatuak urratzeko; bertze aldian berriz agertuko da bekhatuaren deusik izan gabe, haren begira daudezenen salbamendukotz, hura igurikitzen dutenak salbatzeko.

 

X. KAP.

        1 Ezen ethortzeko zeudezen onen itzala baitzuen xoilki legeak, eta ez gauzen iduria bera ere, urthe guziez bethi ofrendatzen dituzten biktima berez ezin sekulan justu eta perfet egin detzake aldarerat hurbiltzen direnak. 2 Bertzela geldituko ziren ofrendatzetik, zeren eta sakrifikatzen dutenek ez baitzuten bere konszientzia gehiago sentituko bekhatuz kargatua behin garbituak izan geroztik. 3 Bizkitartean sakrifizio hetan erreberritzen ohi da urthe guziez bekhatuen orhoitzapena, 4 inposible da ezen zezenen eta akherren odolak khen detzan bekhatuak. 5 Hargatik Jainkoaren Semeak munduan sartzean du erraten: «Biktimarik eta ofrendarik ez zinduen nahi, gorphutz bat ordean egin darotazu niri. 6 Holokaustak eta sakrifizioak bekhatuentzat ez zaizkitzu agradatu. 7 Orduan erran dut: Huna ni heldu naiz, liburuaren buruan nitaz eskribatua den bezala, egin dezadan, o Jainkoa, zure borondatea».

        8 Aitziñago erran ondoan «Ez baiduzu nahi izatu biktimarik, ofrendarik eta holokaustarik bekhatuarentzat eta ez baitzaizkitzu agradatu gauza horiek», zeiñak baidire bada legearen arauera ofrendatzen direnak, 9 errateaz berriz: «Huna ni heldu naiz egitea gatik, o Jainkoa, zure borondatea», khentzen ditu lehenbiziko sakrifizio hek bigarren bat ezartzeko. 10 Eta Jesukristoren borondate hura da gu santifikatu izan gaituena Jesukristoren gorphutzaren behingo ofrendaz.

        11 Eta alabaiñan aphez guziak presentatzen ohi dire egun oroz aldarean bere ongundea bethetzeko, eta ofrendatzeko hainitz aldiz biktima berak, zeiñek behinere ezin khen baidetzakete bekhatuak; 12 hau ordean, ofrendatu ondoan biktima bakhar bat bekhatuentzat, bethikotz dago jarria Jainkoaren eskuiñean, 13 gaiñerako denaren begira, ezar daitezen artean haren etsaiak haren oiñen azpiko eskalertzat; 14 ofrendatze xoil batez ezen bethierekotz perfet egin izan ditu santifikatu dituenak.

        15 Eta hori deklaratzen daroku Izpiritu Sainduak berak ere, erran ondoan ezen: 16 «Hauxe diteke bada hekiekin eginen dudan alientzia, denbora hura dathorkenean, diotsa Jaunak; emanen ditut ene legeak hekin bihotzetan eta eskribatuko ditut hekien gogoetan. 17 Eta hekien bekhatuez eta gaixtakeriez gehiago ez naiz orhoituko». 18 Bada bekhatuak barkhatuak direnean, ez da gehiar bekhatuen gatikako ofrenden beharrik.

        19 Dugunaz geroz beraz, ene anaiak, burupea fidantziarekin sartzeko santuarioan Jesukristoren odolaz 20 bide berri eta bizi hartaz gaindi, zeiña trazatu izan baidaroku berak lehenbizikorik, bere haragiaren beloaren idokiduratik, 21 eta are dugunaz geroz aphez handi bat Jainkoaren etxea gobernatzen duena, 22 hurbil gakizkon egiazko bihotz batekien eta fede konpli batekien, bihotzak xahutuak ditugularik konszientzia gaixto errendatzen duten gauzetarik, eta gorphutza garbitua ur garbi batez. 23 Gaudezen tieso esperantza izateko egin .izan dugun aithorrean, batere handik aldaratu gabe, fidel baida guri agindu darokuna, 24 eta goardia emogun elkharri, batak bertzea zagitatzeko karitaterat eta obra onetarat, 25 hutsik egiten ez dugula gure batzarretarik, batzuk kostuma duten bezala, aitzitik elkhar konsolatzen dugularik, eta are hanbatenaz gehiago, zenbatenaz ikusten baiduzue hurbiltzen dela eguna.

        26 Ezen baldin gure nahirat bekhatu egiten badugu egiaren ezagutza errezibitu ondoan, ez da gehiago gelditzen bekhatuentzat biktimarik, 27 baiñan bai jujeamenduaren begira egon behar ikharagarri bat eta suaren lehia, zeiñek iretsiko baiditu Jainkoaren etsaiak. 28 Moiseren legea hautsi dukena hillarazitzen da urrikalmendurik batere gabe bi edo hirur lekhukoen erranaren gaiñean; 29 zenbatenaz are uste duzue, bada, suplizio dorpheagoak dituela merezi Jainkoaren Semea ostikatu dukenak, alientziako odola, zeiñetaz izan baida santifikatua, likitzat eta profanotzat iduki dukenak eta graziaren Izpirituari afruntu egin diokenak? 30 Badakigu ezen nor den erran izan duena: «Ene gain bendekatzea eta hartuko ere dut, bai, neure aldia». Bertze batean berriz: «Jujeatuko baidu Jaunak bere populua». 31 Lastimagarri da Jainko biziaren eskuetarat erortzea.

        32 Orhoit zaitezte bada aitzinagoko egun hetaz, zeinetan argia errezibitu ondoan gudu handiak jasan izan baiditutzue eta persekuzione handiak, 33 alde batetarik alabaiñan eskarnioez eta behazunez munduaren ikuskari egiñak; bertze batetarik berriz horlakatuak izan direnen partale egiñak. 34 Ezen gatheetan zirenen urrikalmenduz zaurthuak izan zarete, eta zeben ontasunen galtzea bozkariorekien hartu duzue, baidakizue bertze ontasun batzu baditutzuela hobeak eta bethi iraunen dutenak. 35 Ez dezazuela beraz gal duzuen fidantzia, zeiñek bain golardo handia izanen baidu. 36 Pairakortasunaren beharra duzue ezen, Jainkoaren nahia eginik eraman detzatzuentzat agindu zaizkitzuen ontasunak. 37 «Aphur aphur bat oraiño eta ethorri beharra dena ethorriko da, eta ez du beranduko; 38 justu ene dena bada fedez bizi da; baldin aldaratzen bada, ez da ene gogarako izanen». 39 Gu ordean ez bide gaudez aldaratzeko kuraiea galdurik, geroni ere galtzekotan; aitzitik tieso gaudez fedean gure arimen salbamenduarentzat.

 

XI. KAP.

        1 Da bada fedea esperantza izan behar ditugun gauzen fundamena eta ikusten ez direnen sinhetsgarria. 2 Hartaz ezen gure aitzineko zaharrek ardietsi izan dute bere gomendioa. 3 Fedeaz dakusagu mundua Jainkoaren hitzaz egina izan dela eta ikusten diren guziak lehen ikusten ez zirenetarik egiñak direla. 4 Fedeaz ofrendatu izan diotza Abelek Jainkoari biktima exelentagoak Kainek baiño eta merezitu izan du Justua deithua izatea, Jainkoak berak lekhukotasuna errendaturik haren ofrendak agradatu zaizkoela; eta bere fedea gatik mintzo da oraiño hillondoan ere. 5 Fedeaz Henox altxatua izan da mundutik, hill ez zedintzat, eta ez dute geroztik ikusi, zeren eraman baitzuen Jainkoak noratbeit; eta eramana izan baiño aitziñago lekhukotasuna errendatu zitzaion Jainkoaren gogarako zela. 6 Fedea gabe bada inposible da Jainkoaren gogarako izatea. Sinhetsi behar du ezen Jainkoa ganat hurbilduko denak, Jainkoa badela eta haren bilha dabiltzanak sariztatzen dituena dela.

        7 Fedeaz Noek zerutik abisu izanik oraino ikusten ez ziren gauzez eta beldurtasuna harturik, egin zuen arka bere familia salbatzeko, eta hura preparatzean kondenatu izan zuen mundua eta egin zen fedetik heldu den justiziaren heredero.

        8 Fedeaz Abraham deithua izan denak obeditu izan zuen, goanik primezatzat izan behar zuen lekhurat, eta ilkhi baitzen ere jakin gabe norat zioan. 9 Fedeaz egon zen agindu izan zitzaion leihorrean, atze herri batean bezala, etxoletan zegoela Isaak eta Jakob agintza beraren primu lagun zituenekien. 10 Hiri haren begira zegoen ezen, zeinek zimendu sendoak baiditu, zeiñaren egillea eta fundatzaillea baida Jainkoa bera. 11 Fedeaz Sarak ere, agorra zen arren, haur baten konzebitzeko indarra izan zuen, haurrik izateko adiñaz kanpoan zelarik, zeren sinhetsi baitzuen fideltzat eta egiatitzat hari hura agindu izan zioena. 12 Hargatik ilkhi izan da gizon bakhar baten ganik eta ja hill hurrena zena ganik jendetze bat, nonbrez zeruko izarrak eta itsas bazterretako harea ezin kondatuak bezanbatekoa.

        13 Fedean hill izan dire haiek guziak, errezibitu gabetarik agindu zitzaizten onak, baiñan urrundik hei behatzen eta agur egiten ziotela, eta aithortzen zutelarik arrotz eta bideante zirela lurraren gaiñean. 14 Horla mintzo direnek ezen erakusten dute bere herriaren bilha dabiltzala. 15 Behintzat nondik ilkhi baitziren, eta hura izan balute gogoan, bazuten denborarik aski harat bihurtzeko. 16 Baiñan hobeago baten gura zuten, erran nahi da zerukoarena; hargatik ez zaio itsusi Jainkoari deithua izatea hekien Jainkoa, zeren preparatu izan baidiote egoitza bat.

        17 Fedeaz ofrendatu izan zuen Abrahamek Isaak, Jainkoak frogatu izan nahi zuenean; ezen bere seme bakoitxa ofrendatzen zuen agintzak izan zituen hark, 18 erran zitzaioenak: «Isaak ganik izanen duzu leinu bat zure izenekoa». 19 Sinhesten baitzuen hillez geroztik ere pitz ahal zezakela Jainkoak, eta hala piztu ere zitzaioen gerthatu beharra zenaren figura bat bezala.

        20 Fedeaz Isaak-ek ere eman zioten benedizionea Jakobi eta Esauri ethorkizunekotzat. 21 Fedeaz Jakob-ek hiltzerakoan eman zaroen bere benedizionea Josefen bi semeei, zeiñi beregain eta makhurturik agur egin zioen haren manamendutako zigorrari. 22 Fedeaz Josef hiltzerakoan mintzatu zen Israelgo umeen ilkhitzeaz eta ordenatu zuen haren hezurrak eraman zetzaketela handik.

        23 Fedeaz Moise sorthu eta gordea itxeki zuten hirur ilhabetez bere burasoek, zeren haur hagitz ederra ikusten baitzuten eta ez baitziren beldur erregeren mezuarentzat. 24 Fedeaz Moisek handitu zenean deklaratu izan zuen ez zela Faraonen alabaren semea, 25 nahiago baitzuen izan aflijitua Jainkoaren populuarekien, ezen ez gozatu denbora batetakotz bekhatuaren atseginez, 26 gogoan harturik aberatstasun handiago bat zela Jesukristoren laidoa, ezen ez Ejiptoko thresorak, zeren golardoari behatzen baitzioen. 27 Fedeaz utzi zuen Ejiptoa, beldurrik izan gabe erregeren sumindurarentzat; egon zen ezen tieso eta fermu, ikusten ez dena ikusten balu bezala. 28 Fedeaz egin izan zuen Bazkoko zeremonia eta bildotsaren odol isurtzea, lehen jaioak hiltzen zituen aingeruak Israeldarrak uki ez zetzan gatik. 29 Fedeaz iragan izan zuten Itsaso Gorria, leihorrez ibilli balire bezala; Ejiptoarrak gauza bera egiterat entseiatu eta hondatu izan baitziren eta itho.

        30 Fedeaz Jerikoko morraillak erori izan ziren, zazpi egunez hekien inguru ibilli zitezken ondoan. 31 Fedeaz Rahab deboxatu emaste hura gelditu zen galdua izan gabe sinhetsgogorrekien batean, Josueren zelatariak bere etxerat harturik salbatu izan baitzituen.

        32 Eta zer erranen ere dut oraiño? Denbora falta litzaiket mintzatu nahi banu Jedeonez, Barak-ez, Samsonez, Jeftez, Dabidez, Samuelez eta profetez, 33 zeinek fedeaz garaitu izan baidituzte erresumak, konplitu justiziaren eginbideak, ardietsi agindu zitzaiztenak, zarratu lehoiñen ahoak; 34 iraungitu izan dute suaren indarra; itzuri dire ezpataren ahotik, sendatu bere eritasunetarik, indarrez eta animoz betheak izan dire guduetan; ihesi igorri izan dituzte lekhortarren armadak; 35 emasteak kobratu izan ditu ume hillak bizturik Jainkoak; batzu izan dire estiran tormentatuak, ez nahiz presenteko bizitzea erresketatu hobeago bat edireitea gatik erresurrekzionean; 36 bertzeek berriz pairatu izan dituzte eskarnioak eta azoteak, bai eta oraiño gatheak eta presondegiak ere; 37 izan dire harrikatuak, zerratuak, alde guzietarik frogatuak; izan dire hillak ezpataren ahoz; ibilli izan dire harat hunat ardi larruz eta ahuntz larruz bestiak, abandonatuak, aflijituak, persekutatuak; 38 eta ez baitzuen ere merezi munduak hek izatea, ibilli izan dire errebelatuak mortuetan, mendietan, lezeetan eta lurraren azpitan.

        39 Eta hala ere hauk guziek, Eskriturak horlako lekhukotasuna errendatzen daroelarik bere fedea gatik, ez dute izatu agindua zuten golardoa eta saria; 40 Jainkoak guretzat zadukan fagore berezi batez nahi izan baidu, gurekien baizen ez zezaten errezibi bere zorionaren konplidura.

 

XII. KAP.

        1 Hargatik beraz, gu ere lekhukozko hedoitze bain handiaz barrendatuak bezala garenaz geroz, egoitzirik kargatzen gaituen guzia eta inguratzen gaituen bekhatuen, gabiltzan pairakortasunaz, lauster egiten dugularik proposatu izan zaikun karrerean, 2 beha gagozkalarik Jesus gure fedearen authorari eta akhabatzailleari, zeinek bizitze ezti eta dohatsu bat eraman zezakenaren orde, jasan izan baidu gurutzea ahalkeriaz kasu guti eginik, eta zeiña orai jarria baidago Jainkoaren thronuaren eskuiñetik. 3 Idukazue beraz gogoan horlako kontresta bekhatorosen ganik jasan izan duena bere presuna propioan, unha ez zaiteztentzat eta gogoa hill ez dakizuentzat. 4 Oraino ezen ez duzue pairatu odola isurtzeraiñokoan, bekhatuaren kontra guduan hari zaretela.

        5 Eta ahantzi zaitzue eki exorta bau, zuei Jainkoaren umeei bezala heltzen zaitzuena: «Ene haurra, ez dakizula gaitzi Jaunaren gastigua, eta ez zaitezela enkonia hartaz korrejitua zarenean. 6 Maite duena ezen gastigatzen ohi du Jaunak, eta zehatzen ohi ditu bere haurren nonbrean errezibitzen dituen guziak». 7 Jasan zazue konstanki korrekzionea. Bere haurrei bezala hari zaitzue Jainkoa. Zein da ezen haurra bere aitak korrejitzen ez duena? 8 Baldin gastigutik kanpoan bazarete, zeinetan bertze guziek parte izan baidute, beraz bastartak zarete eta ez umeak.

        9 Bertze alde gure gorphutzen aitak alabaiñan korrejitzaille izan ditugu eta hala ere errespetatu ditugu; ez gaizko bada are sumetituago izan behar Izpirituen Aita denari, eta biziko baigare? 10 Hek alabainan egun gutitako den bizitze baten ariaz gastigatzen ginituzten nahi zuten bezala; Jainkoak ordean gastigatzen gaitu behar den bezanbat, gu haren saindutasunean parte izateko gai egiteagatik. 11 Gastigu guziak bada, egiten den orduan, iduri du ez dela atsegin egitekoa, aitzitik bai damu egitekoa; ondoan ordean justiziazko fruitu sasoal bat ekhartzen diote horla nekhatuak izan direnei. 12 Hargatik beraz goiti zatzue zuen esku hagoranduak eta zuen belhaun hebainduak. 13 Erabillatzue zuen oiñak bide xuxenetan, nihor mainguka dabillanik errebela ez dadintzat, aitzitik senda dadintzat.

        14 Zakizkote bakea izateari mundu guziarekien eta saindutasunean bizitzeari, zeina gabe nihork ez baidu ikusiko Jainkoa. 15 Begira duzuelarik nihork eskas egin ez diozan Jainkoaren graziari, zenbeit erro khirats dunek «bere urthameak goiti buthaturik traba egin ez diozan hazi onari eta lizun ez dezan hainitzen arima. 16 Batere ez den lohi edo profano, Esau bezala, zeiñek othruntza batentzat saldu izan baitzuen bere lehen jaiotasuneko zuzena; 17 jakizue ezen, gero ondoan hala ere nahi baitzuen parte izan aitaren benedizionean heredero bezala, arbuiatua izan zela, ezen ez zuen aurkhitu gauzaren ganbiaratzitzeko biderik, asko nigarrekien galdetu zuen arren.

        18 Konsidera zazue bada ez zaretela hurbildu mendi uki diteken batetarat, erretzen duen su batetarat, haize buhunba batetarat, hedoi goibeldu batetarat, tenpesta eta xismista batzuetarat, 19 eta ez tronpeta baten soiñurat, ez boz baten habarrotserat, zeiña aditu izan zutenak errekerimenduz jarri baitziren, arren ez zakioten gehiago hei mintza, 20 ezin jasan zezaketen ezen erraten zitzaiena: «Baldin bestia batek ere ukitzen bazuen mendia, harrikatua izanen zela». 21 Eta bain ikharagarria bazen hek ikusten zutena, non Moisek erran izan baitzuen: «Izitua naiz eta ikharatua». 22 Baiñan hurbildu zarete Siongo mendirat, Jainko biziaren hirirat, Jerusalem zerukorat eta hainitz milla aingeruetako oste batetarat, 23 lehen jaioen batzarrerat eta Elizarat, zeiñak eskribatuak baidire zeruan; guzien juje den Jainkoa ganat, bere harxederat helduak diren justuen Izpirituetarat, 24 Jesus alienzia berriko arartekoa ganat, eta odol isuri hartarat, Abelena baiño hobeki mintzo denerat.

        25 Begirautzue ez entzun nahi izatetik mintzo zaitzuena; baldin ezen ezin itzuri badire punituak izan gabe lurrean mintzo zitzaiena entzun nahi izan ez dutenak, gutiago are itzuriko gare gu, baldin arbuiatzen badugu zerutik mintzo zaikuna, 26 zeinaren bozak baitzuen higitu lurra orduan, zeinek ordean orai agintza berri bat baidaroku egiten diotsalarik: «Oraiño behin iharrosiko dut nik ez xoilki lurra, baiñan zerua ere». 27 Errateaz bada «oraino behin», deklaratzen du deseginen dituela gauza mudakor direnak, denbora batekotz eginak diren bezala, daudezentzat bethierekotz direnak. 28 Hargatik beraz, ja hasi baigare ganbiamendurik ezin duken erresuma haren jabe izaten, badugu grazia zeiñetaz zerbitza baidezakegu Jainkoa, lakhet kaioen bezala, beldurtasunekien eta errespeturekien, 29 ezen gure Jainkoa su bat da iresten duena.

 

XIII. KAP.

        1 Konserba zazue bethi anaien alderako karitatea. 2 Ez dakizuela ahantz arrotzen ganako amudioa, hortaz ezen errezibitu izan dituzte zenbeitek aingeruak ostatuz jakin gabean. 3 Orhoit zaitezte gatheetan direnez, zebok hekiekien gatheetan baziñete bezala, eta bai aflijituak direnez, zebonek ere gorphutz hilkor batean baizaudete. 4 Beha bekio ezkontzari guzietan honestasunekien eta izan bedi espos ohea tatxa gabekoa, lohiak ezen eta adulteriarrak kondenatuko ditu Jainkoak. 5 Izan bedi zuen bizitzea abarizia gabekoa, kontenta zaitezte duzuenaz Jainkoak berak erran duenaz geroz: «Ez zaituztet utziko, ez abandonatuko», 6 hala non fidoski erraten baidugu: «Jauna dut laguntzaille, ez naiz beldur izanen gizonek egin ahal diezaketedanez».

        7 Orhoit zaitezte zuen aitzindariez, zeiñek predikatu izan baidarotzue Jainkoaren hitza, eta konsideraturik zerikakoa izatu den hekien bizitzearen akhabantza, imita zazue hekien fedea. 8 Jesukristo atzo zena da egun ere, eta berbera izanen da mende guzietan. 9 Ez zaitzatela erabill harat hunat dotrina diferentek eta arrotzek; gauza hagitz on bat da ezen graziaz borthiztea bihotza, eta ez jakien berezgunez, zeinak ez baitzaizte deusentzat baliatu hetan ibilli izan direnei.

        10 Badugu aldare bat, zeinetarik jateko buruperik ez baidute tabernaklea zerbitzatzen dutenek. 11 Ezen aliamalia hainen gorphutzak, zeinen odola eramaten baidu aphez handiak santuariorat bekhatuen gatik, osteaz kanpoan erretzen ohi dire. 12 Horren gatik halaber Jesusek bere odolaz populua santifikatzeko, portaleaz kanpoan sofritu izan du. 13 Ilkhi gaitezen beraz haren ganat, goateko osteaz kanporat, haren gurutzearen laidoa garraiatzen dugula. 14 Ez dugu ezen hemen egoitza finkaturik, bainan ethortzeko denaren ondoan gabiltza. 15 Ofrenda diozogun beraz hartaz Jainkoari laudoriozko sakrifizio bat, erran nahi da haren izenari gloria bihurtzen dioketen ezpaiñen fruitua. 16 Orhoit zaitezte karitatea pratikatzeaz eta zuen ontasunetarik bertzeei parte egiteaz, horlako biktimez ezen irabazten da Jainkoa.

        17 Obedi zatzue zuen gobernatzeko ifiniak diren presunak, eta izan zaitezte hekien manuko; hek dire ezen zuen arimarentzat beillatzen dutenak hetaz kondu eman beharko duten bezala, hori egin dezatentzat bozkariorekien eta ez damu dutelarik, ezen ez liteke hori ungi zuentzat.

        18 Egizue othoitz guretzat, fida gare ezen konszientzia xuxenez gabiltzala, gauza guzietan sainduki nahi baiginduke ibilli. 19 Eta oraiño gehiago are zaituztet errekeritzen hori egiteaz, lausterrago bihur nakizuen amorea gatik.

        20 Bakezko Jainkoak bada, zeiñek athera izan baidu hillen artetik alienzia eternaleko odolaz ardien arzain handia egin izan dena, Jesukristo gure Jauna, 21 aphain zaitzatela obra on suerte guzietakotz, egin dezazuentzat haren nahia, berak egiten duelarik zuen baithan berari lakhet zaioena Jesukristoz, zeini baidagoko gloria mendetako mendetan. Amen.

        22 Othoitz egiten darotzuet bada, ene anaiak, onez har dezazuen zuen konsolatzeko erran darotzuedana, ezen hitz gutitan eskribatu darotzuet. 23 Jakizue gure anaia Timotheo libro dela; eta lauster badathor, ethorriko natzaitzue harekien ikusterat. 24 Saluta zatzue zuen gobernatzeko ifiniak diren guziak eta saindu guziak. Salutatzen zaituzte Italiako anaiek. 25 Grazia dela zuekien guziekien. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa