www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren ebanjelio saindua
Joanes Haraneder
1740, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren evangelio saindua, Ioannes de Haraneder (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

J. PAULO
APOSTOL. GUTHUNA
FILEMONI

 

I. KAP.

        1 Paulo, Jesukristoren gatik preso denak, eta Timotheo haren anaiak, Filemon gure lagun maiteari, 2 Apia gure arreba maiteari, Arkipe gure soldadu kideari eta zure etxean den elizari: 3 Grazia eta bakea dizuela Jainko gure Aitak eta Jesukristo gure Jaunak.

        4 Eskerrak ematen diotzat ene Jainkoari, bethi naizelarik orhoitzen zutaz ene orazionetan, 5 aditzen baidut nolako fedea duzun Jesus Jauna baithan eta nolako karitatea saindu guzien alderat, 6 zure fedeak egiten dituen emaitza handiak ezagutuak izan daitezentzat mundu guziaz, jakiten dituztenean zuen etxean Jesukristoren amorea gatik egiten diren obra on guziak. 7 Bozkario eta konsolamendu handia izan dut ezen zuen karitatearen ariaz, ene anaia, zeren zure laguntzaz izan baidute sainduek Izpiritua deskansuan.

        8 Horri dagokala, burupe oso bat dukedalarik Jesukristo baithan eginbide duzunaren zuri manatzeko, 9 karitatea gatik hala ere nahiago darotzut othoitz egin, naizen bezalakorik ere, Paulo ja zaharra, eta are orai Jesukristo gatik gathez estekatua. 10 Othoizten zaitut bada ene seme Onesimo gatheetan jenderatu izan dudanarentzat, 11 zeiñek bertze orduz deus ez baitzuen balio kuretzat, zeiñek ordean orai hainitz balio baidu enetzat eta bai zuretzat ere. 12 Igortzen darotzut bada eta zuk othoi errezibi zazu ene bihotzekoa den bezala. 13 Ene oldez neurekien geldituko nuen, kure orde zerbitza netzantzat Ebanjelioa gatik dakharzkedan gatheetan.

        14 Zure konsentimendua gabe ordean deusere ez dut nahi egin izatu, eginen duzun bortxaz bezala egiña ez dadintzat, baiñan bai borondatezki. 15 Agian ezen huntakotz aldaratu diteke zure ganik aphur batentzat, gero bethierekotz errezibi ziñezantzat, 16 ez gaur gehiago esklabo bat bezala, baiñan esklabo baten orde anaia maite bat bezala, niri behintzat hala zaitana eta zuri areago hala izan behar zaitzuna, bai munduaren eta bai Jaunaren arauera. 17 Baldinetariak bada zure laguntzat banadukazu, errezibi zazu neroni bezala. 18 Eta baldin bidegaberik egin badarotzu edo zerbeit zor baderautzu, konda zazu nik darotzudala zor. 19 Nik Paulok darotzut hau eskribatzen neure eskuz; nik bihurtuko darotzut, erran ez diezazudan zeure burua ere zor bide darotazula. 20 Othoi, ene anaia, dudan atsegin hori zure ganik Jaunaren izenean, eman diezadazu Izpiritua deskansuan.

        21 Hau eskribatzen darotzut fida izanez zure obedientziaz, baidakit erraten dudan baino gehiago ere eginen duzula. 22 Denbora berean prepara diezadazu, othoi, gela bat, ezen esperantza dut zuen orazioneen bidez bihurtuko natzaitzuela.

        23 Salutatzen zaituzte Epafras Jesukristo gatik enekien preso denak, 24 Mark, Aristarke, Demas eta Luk ene lagunek. 25 Jesukristo gure Jaunaren grazia dela zure izpirituarekien. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa