www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren ebanjelio saindua
Joanes Haraneder
1740, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren evangelio saindua, Ioannes de Haraneder (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

J. JAKOBEREN
GUTHUNA KATHOLIKOA

 

I. KAP.

        1 Jakobe Jainkoaren eta Jesukristo gure Jaunaren zerbitzariak hamabi leiñu barraiatuak direnei, agur.

        2 Bozkario guzizko batentzat idukazue, ene anaiak, atsekabe suerte hainitzetan erortzen zaretenean, 3 dakizuelarik zuen fedearen frogantzak ekhartzen duela pazientzia. 4 Pazienziak bada perfeta izan behar du bere obretan, zaretentzat perfetak eta konpliak deusetan eskasik ez duzuela.

        5 Eta baldinetariak zuetarik zenbeitek badu zuhurtziaren beharra, galde bioza Jainkoari, zeiñek ematen ohi baidiote guziei frankoki eta ez baitzaie bekhaizten, eta emanen zaio zuhurtzia. 6 Galde beza ordean federekien, dudetan batere jarri gabe, ezen dudetan jartzen dena itsasoko olharen pare da, zeiña higitzen eta harat hunat erabiltzen baidu haizeak. 7 Ez du beraz uste izan behar haina hark deusere errezibituko duela Jauna ganik. 8 Gogoa partitua duen gizona ganbiakor da bere bide guzietan.

        9 Gloria bedi, bada, gure anaietarik kondizione beheretako dena bere goratasunaz; 10 aberats dena berriz bere beheratasunaz, zergatik belhar lorea bezala iraganen baida. 11 Ezen nola iguzki bero bat altxatzen denean idortzen da belharra, erortzen lorea eta suntsitzen haren edertasuna, hala ihartuko da aberatsa ere bere bidearen erdian.

        12 Dohatsu da gizona tentazioneak eta gaitzak pairatzen dituena, zergatik frogatua izatu daitekenean errezibituko baidu bizitzezko khoroa, zeiña agindu izan baidiote Jainkoak hura maite dutenei. 13 Nihork, tentatua ditekenean, ez beza erran Jainkoak tentatzen duela, Jainkoa ezen ez da gai gaizki egiterat tentatzeko eta ez du ere nihor tentatzen. 14 Baiñan batbedera bere gutizia propialaz da tentatua eta gaizki egiterat erakharria eta thiratua. 15 Gero ondoan, gutizia konzebitu duenean, erditzen da bekhatuaz; bekhatuak berriz konplitu ditekenean, jenderatzen du heriotzea.

        16 Etzaiteztela beraz engana, ene anaia maiteak. 17 Emaitza on den guzia eta dohain perfet den guzia goratik heldu da eta argien Aita ganik jausten da, zeiña baitan ez baida mudantzarik, ez mudantzaren itzalik. 18 Hark jenderatu izan gaitu ezen bere nahirat egiaren hitzaz, haren kreaturen hastapen bat bezala nolazbeit ere izan gaitezentzat.

        19 Hala ere, anaia maiteak, zuetarik batbedera izan bedi erne aditzerat, uzkur ordean mintzatzerat eta uzkur koleran ematerat. 20 Gizonaren kolerak ezen ez du eragiten Jainkoaren justizia. 21 Hargatik bada egotzirik bekhatuaren lohigunea eta sobrania guziak, errezibi zazue emetasunekien zuen baithan xerthatua den hitza, zuen arimak salba ahal detzakena. 22 Zareten ordean hitzaren begiratzaille eta ez xoilki aditzaille zeben buruak enganaturik. 23 Ezen hitzaren aditzaille baizen ez dena eta begiratzaille ez dena gizon baten pare da, zeiñek behatzen baidio mirail batean bere bisaia naturalari, 24 eta zeiña behatu ondoan, goaten baida eta berehala ahantzten baitzaio nolakoa zen. 25 Ordean ungi miratzen duena lege perfeta, zein baida libertatearena, eta hartan dagoena ez aditzaille ahantzkor bat bezala, bainan aitzitik aditua obretan ematen duen bat bezala, haiña dohatsu izanen da bere eginetan.

        26 Baldinetariak bada zenbeitek uste badu errelijionetsu dela, bere mihia bridatzen ez duelarik, baiñan bere bihotza enganatzen duelarik, hainaren errelijionea banoa da eta ergela. 27 Errelijione garbia eta tatxa gabe dena Jainko gure Aitaren aitziñean, hauxe da: emaxurtxak eta alhargunak bisitatzea bere aflikzionean eta bere burua xahu begiratzea mende huntako lohigunetik.

 

II. KAP.

        1 Ene anaiak, ez dezazuela presunen berezgunearekien baltsa Jesukristo gure Jaunaren gloriaz duzuen sinhestea, 2 ezen baldin sartzen bada zuen batzarrean gizon bat urhezko erhastun bat duena eta tresna ederrez bestitua; sarzen bada berriz pobre bat xarki bestitua, 3 eta begiak gelditurik berreginki bestitua denaren gaiñean, erraten badiozue hari: Jar zaite zu hemen lekhurik hoberenean; pobreari berriz erran diozazuen: Zaide zu hor xutik edo jar zaite ene oiñetako alkhiaren beherean, 4 ez da hori zeben baithan berezgune egitea bataren eta bertzearen artean eta pentsu gaixtotako juje izatea?

        5 Adi zazue, ene anaia maiteak, ez ditu bada Jainkoak berezi izan mundu huntan pobreak zirenak fedez aberats izateko eta hura maite dutenei agindu daroen erresumaren primu izateko? 6 Zuek aitzitik desohoratzen duzue pobrea. Ez dire aberatsak bere puxantzaz zuek zapatzen zaituztenak? Hek ez zaituzte eramaten jujeen tribunaletarat? 7 Hek ez dire izen saindu hura blasfematzen dutenak, zeinetarik athera baida zuena? 8 Baldinetariak bada lege erregezkoa konplitzen baduzue, eskribatua den bezala: «Maitatuko duzu zure lagun proximoa zeure burua bezala», ungi egiten duzue.

        9 Baldin ordean presunen berezgunerik baduzue, bekhatu egiten duzue eta legeaz kondenatuak zarete haren hautszaille bezala. 10 Nork ere bada lege guzia begiratu balduke, ordean hautsi baiduke pontu bakhar batean, hobendun da guzia hautsi balu bezala, 11 ezen erran duenak: «Ez duzu adulteriorik eginen» erran baidu halaber: «Ez duzu heriotzerik eginen; baldinetarik heriotzerik egiten baduzu, adulteriorik ez eginik ere, legearen hautszaille zare». 12 Mintza zaitezte eta egizue libertatearen legeaz jujeatuak izaterat bazinohazte bezala, 13 miserikordia gabeko jujeamendua dago ezen, miserikordiarik egin ez dukenarentzat; garaia darama ordean miserikordiak justiziaren gaiñean.

        14 Zer baliatuko zaio nihori, ene anaiak, erratea fedea baduela, baldin obrak ez baditu? Ala fedeak salbatuko othe du? 15 Baldinetariak bada zuen anaia bat edo zuen arrebat bulhuziak badire eta peitu eguneko bizikaiaren, 16 eta erraten badiote zuetarik zenbeitek: Zohazte bakearekien, izanen duzue agian zertaz bero eta zertaz ase», eta ematen ez badiozuete gorphutzeko behar dutena, zer probetxu dukete? 17 Hala fedeak ere baldin obrak ez baditu, billa da berenez.

        18 Alabaiñan erran dezake edozeiñek: «Zuk fedea duzu eta nik obrak ditut; erakuts diezadazu fedea baduzula obrak gabe eta nik erakutsiko darotzut zuri ene obretarik ene fedea». 19 Sinhesten duzu Jainko bat dela bakharra? Ungi egiten duzu; deabruek ere sinhesten dute eta ikharan daudez. 20 Nahi duzu ordean jakin, o gizon ergela, obra gabeko fedea billa dela? 21 Abraham gure aita ez zen obretarik izan justifikatua, ofrendaturik Isaak bere semea aldare baten gaiñean? 22 Ikusten duzu nola hari zen haren fedea haren obretan, eta obrez izan zela haren fedea konsumitua? 23 Horla konplitu izan da ere Eskriturako erran bau: «Abrahamek sinhetsi zuen Jainkoa eta aria hortaz izan da justutzat kondatua eta Jainkoaren adiskide deithua». 24 Ikusten duzue, beraz, obretarik justifikatzen dela gizona eta ez fedetik xoilki? 25 Orobat Rahab emasteki galdu hura ere obretarik ez zen izan justifikatua, hartu baitzituen mandatariak eta igorri bertze bide batez? 26 Ezen arima gabe den gorphutz bat billa ohi den bezala, hala obra gabe den fedea ere billa diteke.

 

III. KAP.

        1 Ene anaiak, ez dadin izan zuen artean hainitx, irakatszaille egin nahi dutenik, baidakizue kargu horrek jujeamendu garratzago bat erakharriko darotzuela. 2 Hainitz gauzetan ezen huts egiten dugu guziek; baldin edozeiñek hutsik egiten ez badu bere hitzetan, haiña gizon perfeta diteke, eta bridatik bezala erabill ahal dezake ere gorphutz guzia. 3 Alabainan baldin zamariei bridak ahoetarat ematen badaroztegu gure manuko izan daitezen gatik, hekien gorphutz guzia badarabillagu harat eta hunat. 4 Ez duzue ikusten untziak ere, zeiñnahi handiak diren eta haize hainitzez bulkhatuak diren, lema xume batez eragiten zaiela, gobernatzen duenak nahi duen alderat? 5 Hala mihia ere egiazki mienbro xume bat da, eta bizkitartean banta diteke gauza handiez. Ez duzue ikusten zein su gutik irazaki dezaken oihan handi bat? 6 Mihia ere su bat da, gaixtakeriazko mundu bat da. Gure mienbroetarik bat baizen ez delarik, likitsten du gorphutz guzia eta irazakitzen gure biziaren birunda guzia, bera irazakia izanez ifernuko suaz.

        7 Gizonaren naturalezak hetz detzake eta hezi ere izan ditu bestia suerte guziak, hegaztiñak, sugeak eta itsasoko arraiñak. 8 Mihia ordean gizonetarik batek ere ezin zeba dezake; gaitx kexu bat da, pozoin hilgarri batez bethea da. 9 Hartaz dugu benedikatzen Jainko gure Aita, eta hartaz ditugu madarikatzen gizonak, zeiñak baidire egiñak Jainkoaren idurirat. 10 Aho beretik ilkhitzen da benedizionea eta madarizionea. Ez da horla egin behar, ene anaiak. 11 Ala ithurri batek arthikitzen othe du zilho beretik ur eztia eta ur miña? 12 Ala, ene anaiak, fikotze batee ekhar othe detzake mahatsak edo mahatsondo batee fikoak? Hala ur gazizko ithurri batee ere ezin arthik dezake ur eztia.

        13 Nor othe da zuen artean zuhur eta jakintsun delakorik? Erakuts beza haiñak bere egitatea bizitze on baten jarraikitzan, emetasunez betherikako zuhurtzia batean. 14 Baldin ordean bekhaizgune khiratsdun bat eta debadiozko izpiritu bat baduzue zuen bihotzetan, ez zaiteztela handiets eta ez derrazuela gezurrik egiaren kontra, 15 ez da ezen zuhurtzia hori goratik heldu dena, baiñan da lurrekoa, animaliakarakoa, debrukarakoa, 16 ezen non ere baida bekhaizgunea eta debadiozko izpiritua, eta han da nahasmendua eta egitate gaixto guzia. 17 Baiñan goratik heldu den zuhurtzia lehenbizikorik bada garbia da, gero bakezkoa, modesta, ethorkorra, ungiari darraioena, urrikalmenduz eta obra onen fruituz bethea; ez du jujeatzen, ez da alegiatsua. 18 Justiziaren fruituak bada bakean ereinten dire bakezko obrak egiten dituztenentzat.

 

IV. KAP.

        1 Nondik heldu othe dire gerlak eta hauziak zuen artean? zuen pasionetarik ez dire heldu, zeiñak guduan hari baidire zuen haragian? 2 Gutiziaz betheak zarete eta ez duzue desiratzen duzuena; heriotzeak egiten ditutzue eta bekhaizti zarete eta ezin ardiets dezakezue nahi zinduketena; hauzitan hari zarete eta elkharri gerla egiten, eta hala ere ez duzue deusik, zeren ez baiduzue galdetzen. 3 Galdetzen duzue eta ez duzue izaten, zergatik gaizki galdetzen baiduzue, zuen gutizien kontentatzekoa izateko.

        4 Adulteriarrak, ez dakizue mundu hunen amudioa Jainkoaren etsaikoa dela eta hala mundu hunen adiskide izan nahi duena Jainkoaren etsai egiten dela? 5 Ala uste duzue alferretan erraten duela Eskriturak: «Jelosiazko amudio bat ekhartzen darotzue zuen baithan egoten den izpirituak?». 6 Halaber grazia handiago bat ere du ematen. Hargatik da errana: «Jainkoak kontra diote egiten superbioei eta humillei diote ematen grazia». 7 Zareten bada sumetituak Jainkoari, kontra egiozue berriz deabruari eta goanen da ihesi zuen ganik. 8 Hurbill zakizkote Jainkoari eta hurbilduko zaitzue. Xahu zatzue zuen eskuak, o bekhatorosak, eta garbi zatzue zuen bihotzak, o gogo dobletakoak. 9 Afliji zaitezte; egizue auhen eta nigar; zuen hirria itzul bedi nigarretarat eta zuen bozkarioa tristeziarat. 10 Humilia zaitezte Jaunaren begietan eta hark zaituzte altxatuko.

        11 Ez derrazuela gaixkirik, ene anaiak, batzuk bertzeez. Bere anaiaren kontra mintzo dena eta bere anaia jujatzen duena, legearen kontra mintzo da eta legea jujatzen du. Baldin bada legea jujatzen baduzu, ez zare legearen begiratzaille, aitzitik legearen juje egiten zare. 12 Bada lege emaille bat eta juje bat da gal ahal dezakena eta salba ahal dezakena.

        13 Zu ordean nor zare zure lagun proximoa jujeatzen baiduzu? Zuei nagotzue berriz orai erraten duzuenei: «Gaur edo bihar goanen gare hunelako hirirat, egonen gare bada han urthe bat, hariko gare merkatalgoan eta irabazi handi bat eginen dugu». 14 Eta ez baidakizue zer gerthatuko den bihar. 15 Zer da ezen zuen bizia, baizen aphur batetakotz agertzen den eta gero suntsitzen den bafore bat? Erran behar zinduketen orduan: «Jainkoak nahi badu eta bizi bagare, eginen dugu hau edo hori». 16 Aitzitik ordean handiesten zarete zuen gogoeta presumituetan. Horlako handieste guzia gaixtoa da. 17 Dakienak bada egin behar duen ungia eta egiten ez duenak bekhatu egiten du.

 

V. KAP.

        1 Eia orai, aberatsak, egizue nigar eta marrubia heltzerat dohazkitzuen miserien gaiñean. 2 Zuen aberatstasunak usteldu ditezke eta zuen aldagarriak zedenez janak dire. 3 Zuen urrea eta zilharra herdoildua da eta hekien herdoildurak lekhukotasuna errendatuko du zuen kontra eta janen ditu zuen haragiak su batek bezala. Kolerazko thresor bat bildu duzueke azken egunetako. 4 Horra zuen landetako uztailla egin izan duten langilleei galarazi diezuen saria non dagoen oihuz zuen kontra; eta hekien oihua igan da armadetako Jainkoaren beharrietaraino. 5 Bizi izan zarete atseginpean lurraren gaiñean eta hazi izan ditutzue zuen bihotzak bonbazian hiltzeko egunerainokoan. 6 Kondenatu duzue eta hill duzue justua eta ez darotzue egin kontrestarik.

        7 Izan zaitezte beraz pairakor, ene anaiak, Jaunaren ethor eguneraiño. Ikusten duzue laboraria lurraren fruitu preziatua biltzeko esperantzan badagoela pazientki begira lehenbiziko eta azkeneko uriak Jainkoak noiz igorriko diotzan. 8 Izan zaitezte beraz pairakor zuek ere eta atesa zatzitzue zuen bihotzak, zeren Jaunaren ethor eguna hurbill baida. 9 Ez zaiteztela errenkura elkharren kontra, kondenatuak izan ez zaiteztentzat. Horra jujea non dagoen athean. 10 Har zatzitzue, ene anaiak, pasientziazko exenplutzat atsekabeetan eta nekheetan profetak, zeiñak mintzatu baitzaizkitzue Jaunaren izenean. 11 Horra orai dohatsu dagozkagu pairatu izan dutenak. Aditu izan duzue nola pairatu izan dituen Jobek ere gaitzak eta ikusi duzue Jaunak eman zioten akhabantza, ezen Jauna miserikordios da eta urrikalmendutsu.

        12 Guzien gainetik ordean, ene anaiak, ez dagizuela juramenturik ez zeruaz, ez lurraz, ez bertze zernahi gauzez; baiñan errazue sinpleki «Bai hala da» edo «ezta hala», kondenatuak izan ez zaiteztentzat.

        13 Tristatua da zuetarik norbeit? Egin beza othoitz. Gogoa alegera du? Kanta betza salmuak. 14 Eri da norbeit zuen artean? Erakhar betza Elizako aphezak eta hek egin betzate othoitzak haren gaiñean, gantzutzen dutelarik olioz Jaunaren izenean. 15 Eta fedearen othoitzak salbatuko du eria, Jainkoa solejituko du eta, baldin bekhatutan bada, barkhatuko zaizko. 16 Konfesa diotzatzue, bada, batak bertzeari zuen bekhatuak eta egizue othoitz elkharrentzat, salba zaitezten amorea gatik; hainitz dagike ezen justuaren othoitz iraunkorrak. 17 Elias gizon bat zen gu bezala, flakitatez bethea; halarik ere othoitz egin baitzuen uririk egin ez zedin gatik lurraren gainerat, etzen egin uririk hirur urthez eta sei ilhabetez. 18 Eta berriz othoitz egin baitzuen, zeruak eman zuen uria eta lurrak ekharri bere fruitua.

        19 Ene anaiak, baldinetariak zuetarik norbeit errebelatzen bada egiaren bidetik eta norbeitek erakhartzen badu hartarat, 20 jakiteko du bekhatore bat konbertiaraziko duenak eta erakharriko bere errebelamendutik, salbatuko dukela haren arima heriotzetik eta estaliko bekhatuzko multzo handia.

 

aurrekoa hurrengoa