www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren ebanjelio saindua
Joanes Haraneder
1740, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren evangelio saindua, Ioannes de Haraneder (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

J. PETRI APOST.
BIGARREN GUTHUNA

 

I. KAP.

        1 Simon Piarres, Jesukristoren zerbitzariak eta Apostoluak, guk bezala fedearen dohaiña ardietsi izan dutenei gure Jainko eta Salbatzaille Jesukristoren justiziarekien: 2 grazia eta bakea dakizuela eman frankiaz Jainkoaren eta Jesukristo gure Jaunaren ezagutzan, 3 nola haren bothere dibinoak eman izan baidarozkigu bizitzeari eta jainkotiartasunari dagozkon guziak, guri ezagutarazitzeaz bere gloria eta berthute propioaz deithu izan ohi gaituena, 4 zeiñetaz eman izan ohi baidarozkigu agindurikako grazia handiak eta preziatuak, hetaz egin zaiteztengatik natura dibinoaren partale, ihes egiten diozuelarik munduan erregiñatzen ohi duen gutiziaren korrupzioneari.

        5 Zuek ere bada zuen aldetik ardura eta lehia guzizko bat behar duzue ekharri, iratxakitzeko zuen fedeari berthutea, berthuteari jakintza, 6 jakintzari berriz tenperantzia, tenperantziari pasientzia, pasientziari jainkotiartasuna, 7 jainkotiartasunari anaien alderako amudioa, anaien alderako amudioari berriz karitatea. 8 Baldin ezen horiek zuen baithan edireten badire eta berretuz badohaz, ez zaituzte alfer utziko eta fruitu gabe Jesukristo gure Jaunaren ezagutza duzuenarekien. 9 Halaber horiek ez dituena itsu da eta hastamuka dabilla, ahantzirik bere bekhatu zaharretarik nola izan den garbitua.

        10 Hargatik bada, ene anaiak, lehia zaitezte obra onez zuen deiha eta berezkoa gerthu errendatzerat, ezen horla hari zaretela ez duzue bekhaturik egiñen nihoiz ere, 11 eta bide hortaz emanen darotzue Jainkoak frankoki Jesukristo gure Jaunaren eta Salbatzaillearen erresuma eternaleko sarpidea. 12 Horri dagokala izanen dut ardura gauza horietaz bethiere zuek orhoitarazitzeko, jakintsun eta borthiztuak zareten arren egia hunetaz. 13 Uste dut ezen justu dela gorphutz huntako etxolan naizeino, atzarraraz zaitzatedan ene abenikoez. 14 Segur bainaiz sarri utzi behar dudala ene gorphutzaren etxola, Jesukristo gure Jaunak ezagutarazi darotanaren arauera. 15 Artha idukiko dut ordean, ni hill ondoan ere izan dezazuen behar duena gauza hautaz orhoitzeko.

        16 Ez darotzuegu ezen elhe berriei eta asmu berreginei jarreikiz ezagutarazi Jesukristo gure Jaunaren botherea eta ethorgunea, baiñan bai geronek ikusirik haren majestatea, 17 ezen errezibitu izan zuen Jainko Aita ganik ohore eta gloria, haren handitasunari zagokon gloriape baten erditik ethorri zitzaioen boz hau aditu izan zenean: «Hauxe da ene Seme maitea, zeiñetan edireten baidut ene atsegin guzia. Hau adi zazue». 18 Eta boz hura zerutik heldu zela geronek aditu izan ginduen, harekien ginaudezela mendi sainduan.

        19 Baiñan baditugu profeten erranak ere zinki aski daudezenak, zeini ungi egiten baiduzue behatzeaz, lekhu ilhunbetsu batean argitzen duen zuzia bati bezala, eguna argitzen has daiteken artean zuen bihotzetan, 20 guzien gainetik gogoan dadukazuelarik Eskriturako profeziarik batere ez dela, interpretazione berezi batez explikatzen denik. 21 Ez zaizkigu ezen gizonen borondatez ekharriak izatu profeziak lehenago, bainan Izpiritu Sainduaren mobimenduz mintzatu izan dire Jainkoaren gizon sainduak.

 

II. KAP.

        1 Izatu dire bada profeta falsoak populuaren artean, zuen artean ere izanen diren bezala nausi gezurtiak, zeinek sararaziko baidituzte heresia galgarri batzu; eta ukhaturik erosi izan dituen Jauna, erakharriko baidute bere buruen gaiñerat galtzapen lauster bat. 2 Hainitz jarreikiko zaizte hekien deboxkeria lohiei, zeiñak direla kausa blasfemiak egiñen baidire egiaren bidearen kontra, 3 eta bere abarizian, hitz ederrez enganatzen zaituztelarik, merkaduria bat egiñen dute zuen arimez. Haiñen kondenazionea ja aspaldidanik hor heldu da trikatu gaberik eta hekien galtzapena ez datza lo.

        4 Baldinetariak ezen Jainkoak ez baditu guphida izatu bekhatu egin duten aingeruak, aitzitik ifernuko gatheez gaiñetik erautsirik arthiki baditu lezean behera, han tormentatuak izateko eta jujeamenduko eguneraiño aldaratuak izateko, 5 baldin lehenago mundua ez badu guphida izatu eta Noe justiziaren predikaria xoilki bera zortzigarren salbatu izan badu, uholdea gaixtaginen munduaren gaiñerat erakharri zuenean, 6 baldin Sodomako eta Gomorrako hiriak hautsetan ezarririk galtzapen oso batetarat kondenatu izan baditu, gaixtakerian biziko direnen exenplutzat hek ezartzeko, 7 eta Lot justua, higingarri hek bere bizitze infameaz lazeriatzen eta persekutatzen zutena, libratu izan badu, 8 begiratzez ezen eta aditzez ere justua zen, egunetik egunerat haren arima justua bere egitate gaixtoez aflijitzen zuten jendeen artean zegoelarik, 9 baidaki Jaunak haren beldurtasuna dakharketenak perilletik atheratzen; gaixtaginak berriz jujeamenduko egunekotz idukitzen punituak izateko, 10 gehienik ordean bere gutizia lohien kontentatzeko haragiaren mugidei darraiztenak, nausien authoritateaz trufatzen direnak, atrebitu eta bere buruez pagu direnak, eta dotrina xahuaz gaixki darasatela heresia berrien sortzerat herabe ez direnak, 11 aingeruak indarrez eta bai botherez handiago direlarik, elkharren kontra madarikazionezko jujeamendurik ematen ez duten orduan.

        12 Baiñan hauk arrozoin gabeko abre, bere izatez atzemanak eta galduak izateko egiñak diren batzu bezala blasfematzen hari dire ez dakikiten gauzen kontra; bere uherduran suntsitu beharrak ditezke, 13 eta errezibituko dute bere gaixtakeriaren saria; bere atsegiña ematen baidute egun guzia atseginpean eramatean; laidoa eta lizunkeria bera ere dire eta plazerez aseak abandonatzen zaitezte jan edan sobraniazkoei, zuekien egiten dituzten otruntza karitatezkoetan ere. 14 Begiak betheak dituzte adulterioz eta akhabantzarik ez duen gaixtakeria batez; azikatzen dituzte arima ariñak eta ergelak; gogo anzetsu bat dute abariziakotz; madarizionezko ume batzu dire.

        15 Bide xuxena utzirik errebelatuak dabiltza Balaam Bosor-en semearen bideari darraizkola, zeiñek maitatu izan baitzuen bere inikitatearen saria, 16 zein ordean zentzatua izan baitzen bere olde zoratuaz, astaka abre mutu batek gizon gisa mintzaturik baratu baitzuen profeta haren zoramendua. 17 Haiñak dire ithurri batzu urgabeak, hedoi batzu haize buhunbaz erabilliak, zeiñentzat baidaudez ilhunbezko lanhoa beltzak. 18 Mintzatze nausitxo eta fidoz batez ezen azikatzen dituzte haragiaren nahikara lohietarat, enganioan bizi ziren jendeetarik doi doia aldaratuak ditezken presunak, 19 libertatea hainei agintzen diotela berak uhergunearen esklabo direlarik, halaz eta nortaz ere nihor baida garaitua, eta haren esklabo denaz geroz.

        20 Baldinetariak ezen, aldaratu ondoan munduko kutsagune gaixtoetarik ezaguturik Jesukristo gure Jauna eta gure salbatzaillea, berriz ere hetan koaitatzen badire, bere buruak uzten badituzte garaitzerat, hekien azken izatea gaixtoagoa egiten da are lehena baiño. 21 Hobe zuketen ezen ez ezagutu izatea justiziaren bidea, ezen ez ezagutu ondoan gibelat bihurtzea eta eman izan zaien lege saindua abandonatzea. 22 Baiñan hei gerthatzen ohi zaie errefau egiatiak erraten duena: «Ozarra bihurtu diteke bere goragalerat eta ahardia, garbitua izan ondoan, berriz ere basan iraulzkatzerat».

 

III. KAP.

        1 Huna, ene maiteak, bigarren buthuna eskribatzen darotzuedana, eta batean eta bertzean atzarrarazi hari nahiz ene abenikoez zuen izpiritu zuzentasunez betheak, 2 orhoit zaiteztentzat profeta sainduen erranez, zeiñez ja mintzatu izan bainaiz, eta Jaunak eta Salbatzailleak apostolutzat eman darozkitzuenen mezuez, 3 guzien gainetik gogoan duzuelarik ethorriko direla azken denboretan trufari batzu enganioz betheak, bere gutizia propialen arauera dabiltzanak, 4 erranen dutenak: «Non da haren ethorriko zelako agintza? Gure aitak hillak dauntzanaz geroztik ezen, gauza guziek munduaren hastapenetik ohi ziren bezala diraue». 5 Berariaz eki daudez jakin gabe, zeruak egin izan zirela lehenbizitik Jainkoaren hitzaz eta bai lurra ere, zeiña uraren barnetik atheratua baidago uren erdian. 6 Eta hetaz berez izan zen bizkitartean galdua orduko mundua, urez hondatua izanik.

        7 Bada orai diren zeruak eta lurra hitz beraz daudez begiratuak suz erreak izateko jujeamenduko egunean eta gaixtaginen galtzapeneko egunean. 8 Gauza bat da bederen, ene maiteak, guziz jakin behar duzuena: egun bat Jaunaren begietan milla urthe bezala eta milla urthe egun bat bezala direla. 9 Eta hala ez du berantzen Jaunak bere agindua konplitzerat, zenbeitek uste duten bezala, baiñan pairatuki hari da zuen gatik, ez nahiz nihor gal dadin, aitzitik bai guziak dathozen penitentziarat. 10 Ethorriko da bada Jaunaren eguna betbetan ohoin bat bezala eta orduan zeruak iraganen ditezke habarrots handirekien, elementak urthuko dire suaren bizitasunez, lurra berriz eta hartan diren obra guziak erreko dire.

        11 Horiek guziak suntsitu beharrak direnaz geroz, nolakoak behar duzue izan eta nolakoa behar da izan zuen bizitzearen saindutasuna eta zuen jainkotiartasuna, 12 igurikitzen baiduzue eta lehiatuki desiratzen ere Jauna ethor daiteken denbora, zeinetan zeruak suntsituko baidire irazakiz eta elementak urthuko suaren berotasunez? 13 Haren agintzaren arauera ordean zeru berri batzuen eta lur berri baten ustean gaudez, zeiñetan justiziak egiñen baidu bere egoitza.

        14 Horri dagokala, ene maiteak, gauza horien ustean lehia zaitezte bizitze garbi eta erratekorik gabeko batez aurkhi zaitzaten bakean, 15 eta sinhetsazue gure Jaunaren pasientzia luzea zuen onetako dela, hala nola Paulo gure anaia maiteak ere eskribatu izan baidarotzue eman izan zaioen zuhurtziaren arauera; 16 egiten ere duen bezala bere buthun guzietan mintzo denean gauza borietaz, zeiñetan baidire toki batzu aditzeko gaitz direnak, ignoranteek eta arinek makhur hartzen dituztenak, bertze Eskriturak ere bezala, bere galtzapenetan.

        17 Zuek bada, ene anaiak, aitzinetik hortaz jakintsun eginak zareten bezala, begirautzue gizon zoratu hekien enganioak eramanik eror ez zaitezten orai zaudezten fermutasunetik. 18 Aitzitik zabiltzate berretuz Jesukristo gure Jaunaren eta Salbatzaillearen grazian eta ezagutzan. Hari gloria bai orai eta bai eternitateko eguneraiño. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa