www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren ebanjelio saindua
Joanes Haraneder
1740, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren evangelio saindua, Ioannes de Haraneder (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

JONDONI PAULO
APOSTOLUAREN GUTHUNA
ROMARREI

 

I. KAP.

        1 Paulok, Jesukristoren zerbitzariak, Apostolutzat dohatua eta berezia izan denak predikatzekotzat Jainkoaren Ebanjelioa, 2 zeina baitzuen lehenago agindu bere profetez Eskritura Sainduetan 3 bere Semearen ariaz, zein sorthu baitzaio Dabiden arrazatik haragiaren arauera, 4 zein predestinatua izan baida Jainkoaren Seme izateko botheretsuki saindutasunezko Izpirituaren arauera, Jesukristo gure Jauna hilletarik bizteaz, 5 zeina ganik baidugu errezibitu grazia eta apostolutasuna, obedi dakioentzat fedeari haren izenaren ariaz nazione guzien artean, 6 zeinetarik baitzarete zuek ere, Jesukristorenak izateko deithuak zaretenak, 7 Roman zareten guziei, Jainkoaren maiteei, saindu izaterat deithuei. Grazia dela zuekien eta bakea Jainko gure Aitaren eta Jesukristo gure Jaunaren partez.

        8 Lehenik bada eskerrak diotzat bihurtzen ene Jainkoari Jesukristoz zuen guzien gatik, zeren zuen fedeaz mintzo diren mundu guzian. 9 Lekhuko dut ezen Jainkoa, zeina zerbitzatzen baidut gogoz eta arimaz bere Semearen Ebanjelioan, bethi naizela zuetaz orhoit, 10 bethiere neure orazionetan errekeritzen dudalarik, noizbait bederen ediren dezadan atiza on bat Jainkoaren borondatearekien batean ethortzeko zuen ganat. 11 Desira handi dut ezen zuen ikusteko, zerbait grazia izpiritual zuei partitzea gatik zuen borthitztekotzat; 12 erran nahi dut, zuekien naitekenean elkhar konsola dezaguntzat zuek eta nik oro banaz dugun fedeaz. 13 Hala ez dut nahi ignora dezazuen, ene anaiak, maiz xedea hartu dudala zuen ganat ethortzeko, zerbait fruitu egin nahiz zuen artean ere, bertze nazioneen artean bezala; ordean debekatua izatu naiz oraidainokoan. 14 Zordun naiz grekoen eta barbaroen alderat, zuhurren eta sinpleen alderat.

        15 Hala ene baithan dagoen guziaz prest naiz zuei ere, Roman zaretenei, Ebanjelioa predikatzerat; 16 ez naiz ezen ahalke Ebanjelioaz, zeren hura baida medio botheretsua, Jainkoak hautatu izan duena, sinhesten duen guziaren salbamenduko, juduen lehenik eta gero jentillaren; 17 hartan da ezen agertzen Jainkoaren justizia fedezko egia batetarik bertze batetarat, eskribatua den bezala: «Justua fedeaz bizi da».

        18 Halaber Jainkoaren kolera agertzen da zerutik gizon hekien gaixtakeria guziaren eta injustizia guziaren gainerat, zeiñek Jainkoaren egia gathibo baidadukate injustuki, 19 halaz eta Jainkoaz ezagut ahal daitekena agerian dutenaz geroztik, zeren Jainkoak berak baidaroe ezagutarazi; 20 ezen Jainkoaren perfekzione ezin ikus daitezkenak, haren bothere eternale eta haren Jainkotasuna, ageri dire munduaren kreazionetik haren kreaturek ematen darokuten ezagutzaz; eta hala haiña hek esenkusa gabe dire. 21 Zeren ezagutu dutelarik Jainkoa, ez baidute Jainko bezala glorifikatu eta ez baidiotzate eskerrak bihurtu; aitzitik errebelatu izan dire bere arrozoinamendu banoetan eta hekien bihotz zoratua ilhunbeztatua izan da. 22 Bere ustez zuhur zirenak erho gerthatu dire, 23 eta mudantzarik ezin duken Jainkoaren gloria ganbiatu izan dute gizon mudakor baten idurirat, hegastiñenerat, laur zangotako bestienerat eta sugeenerat.

        24 Hargatikan Jainkoak abandonatu izan ditu bere bihotzetako gutizietarat, lohiekeriarat; halako moldez, non bere gorphutz propioak hidoiztatzen baidituzte berek, 25 haiñek, Jainkoaren egia gezurretarat ganbiatu izan dutenek; kreatu adoratu eta zerbitzatu izan dutenek eta ez kreatzaillea, zeina benedikatua baida mende guzietan. Amen. 26 Horren gatik Jainkoak abandonatu izan ditu pasione ahalkagarrietarat, ezen hekien emasteek ganbiatu izan dute naturaren arauerako usantza naturaren kontrako den batetarat. 27 Halaber gizonek ere, utzirik emasteaz naturaren arauera zerbitzatzea, izan dituzte pasione beroak batzuk bertzeren ganat, gizonek gizonekien infamiak egiten dituztela, eta bere errebelamenduaren saria, merezitu duten bezalakoa, bere baitan errezibitzen dutela.

        28 Eta nola ez baidute nahi izan entseiatu Jainkoaren ezagutzerat, hala hek ere abandonatu izan ditu Jainkoak sensu erreprobatu batetarat; halako moldez, non egin baidituzte gizonari ez dagozkon akzioneak 29 eta izan baidire betheak injustizia suerte guziez: maleziaz, lohikeriaz, abariziaz, gaixtakeriaz, inbidiaz, gizon hiltzeaz, debadioz, enganioz, aiherkundez; erreportari, 30 gaizki erraille, Jainkoaren etsai, iroi emaille, superbio, goratiar, gauza gaixtoen asmatzaille, burasoen desobeditzaille, 31 zoratuak, bihurriak, amudio gabeak, fede gabeak, urrikalmendu gabeak; 32 zeinek ezagutu arren Jainkoaren justizia, ez baidute konprenitu heriotzea merezi dutela horlako gauzak egiten dituztenek; eta ez xoilki egiten dituztenek, bainan oraiño horlakoen egilleak aprobatzen dituztenek ere.

 

II. KAP.

        1 Hargatik zare ezin esenkusatuzkoa, o gizona, nor ere baitzare bertzeak jujeatzen ditutzuna. Ezen bertze bat jujeatzen duzun pontutik, zeure burua duzu kondenatzen, halaz eta kondenatzen ditutzun gauza berak ditutzunaz geroz egiten. 2 Badakigu ezen egiaren arauera dela horlako gauzak egiten dituztenen kontra Jainkoak ematen duen jujeamendua. 3 Uste duzu bada, o gizona, horlako gauzak egiten dituztenen kondenatzen hari zarena eta zeronek egiten ditutzuna, itzuriko zaizkola Jainkoaren jujeamenduari? 4 Ala mesprezatzen ditutzu haren ontasunaren, haren pasientziaren eta haren igurikitze luzearen aberastasunak? Ez dakizu Jainkoaren mantsotasunak penitentziarat deitzen zaituela?

        5 Ordean zure gogortasunaz eta zure bihotzeko urriki gabetasunaz kolerazko thresor baten biltzen hari zare zeure buruaren gaiñerat kolerazko egunekotzat eta agertuko denekotzat Jainkoaren jujeamendu justua, 6 zeinek errendatuko baidio batbederari bere obren arauera: 7 obra on egiten iraunez gloriaren, ohorearen eta imortalitatearen bilha dabiltzanei, bizitze eternala; 8 ordean debadioko izpiritua dutenei eta egiari errendatzen ez zaiztenei, aitzitik inikitatean lakhet dutenei, kolera eta gaitzerizkoa. 9 Atsekabea eta herstura dagoke gaixkia egiten duen gizon guziarentzat: juduentzat lehenik, gero jentillarentzat; 10 ordean gloria, ohorea eta bakea ungi egiten duen guziarentzat: juduentzat lehenik, gero jentillarentzat.

        11 Ez da ezen presunen berezkorik Jainkoa baithan. 12 Hala legea izan gabe bekhatu egin duten guziak galduko dire legea gabe; eta legearen azpian direla bekhatu egin duten guziak legeaz izanen dire jujeatuak. 13 Ez dire ezen legea entzuten dutenak justutzat iragaten Jainkoaren aitZiñean, baiñan legea goardatzen dutenak izanen dire justifikatuak. 14 Noiz eta ere bada jentillek, legea ez dutenek, naturalki egiten baidituzte legeak manatzen dituen gauzak, hek legea izan gabe bere buruentzat berak ditezke lege; 15 erakusten baidute legeak egiteko exlejitzen duena eskribatua dela hekien bihotzetan, lekhukotasuna bihurtzen daroen bezala bere kontzientziak, akusatzen edo defendatzen hari zaizten erreflexione diferentez, 16 gizonen bihotzetan gordea den guzia Jainkoak, nik predikatzen dudan Ebanjelioaren arauera, Jesukristoz jujeatuko duen egunekotz.

        17 Bainan zu, judutarraren izena dakharkezuna, legearen gainean deskantsatzen zarena eta Jainkoarena zarela glorifikatzen zarena, 18 haren borondatea ezagutzen duzuna eta legeaz instruitu izanik, hoberen dena zer den dakizuna, 19 fida zare itsuen gidari zarela eta ilhunbetan direnen argizagi, 20 ignoranten eskolatzaille, haurren nausi, zeren duzun legean jakintasunaren eta egiaren moldea.

        21 Zuk, bada, bertzeak eskolatzen ditutzun horrek, zeure buruari ez baidiozu irakasten? Predikatzen duzun horrek ez dela ebatsi behar, ebasten baiduzu? 22 Adulteriorik ez dela egin behar diozun horrek, adulterio egiten baiduzu? Idoloz lastima duzun horrek, sakrilejioak egiten baiditutzu? 23 Legean burupe duzun horrek, legea hautsiz Jainkoa desohoratzen baiduzu? 24 Jainkoaren izena ezen, Eskriturak dioen bezala, «blasfematua da zuen gatik jentillen artean».

        25 Zirkonzisionea alabaiñan probetxuzko da, baldin legea konplitzen baduzu; baldin ordean legearen hautszaille bazare, zure zirkonzisionearekien ere zirkonzidatua ez baziñe bezala egiten zare. 26 Baldinetariak, beraz, zirkonzidatua ez denak begiratzen baditu legearen ordenantza sainduak, zirkonzisionea izan gabe ere ez da konsideratua izanen zirkonzidatua balitz bezala? 27 Eta naturalki zirkonzidatua ez delarik legea konplitzen duenak, ez zaitu jujeatuko zu, legearen letra errezibitu duzularik eta zirkonzidatua zarelarik legearen hautszaille zaren hori? 28 Ezen judutar leiala ez da kanpotik judutar dena, eta egiazko zirkonsizionea ez da haragian agertzen dena; 29 baiñan judutar leiala da barnenean halako dena; eta egiazko zirkonzisionea bihotzekoa da, Izpirituaren arauerakoa, ez letraren arauerakoa; eta judu hainak bere laudarioa ez du gizonen ganik, baiñan bai Jainkoa ganik.

 

III. KAP.

        1 Zer du, bada, judutarrak bertzeren gainetik eta zer da zirkonzisionearen probetxua? 2 Hainitz, manera guziez; beregainki zeren hei fidatu izan baitzaizte Jainkoaren hitzak. 3 Zer da gero, hetarik zenbaitek ez badute sinhetsi? ala hekien sinhets gogortasunak ezeztatuko du Jainkoak eman duen hitza? Ez horlakorik. 4 Jainkoa ezen egiatia da eta «gizon guzia gezurti», eskribatua den bezala: «ezagutua zarentzat fidel zarela zure hitzetan eta duzuntzat garaia zutaz egiten diren jujeamenduetan». 5 Baldin, beraz, gure inikitateak gehiago badu ageratzitzen Jainkoaren justutasuna, zer erranen dugu? Ala injustua da Jainkoa gu punitzen gaituenean? 6 Gizonen gisarat mintzo naiz. Ez horlakorik. Bertzela nola Jainkoak jujea lezake mundua?

        7 Ordean baldin gure infidelitatearen ariaz Jainkoaren fidel izana gehiago agertzen bada haren gloriatan, zergatik oraiño naiz ni jujeatua bekhatoros bezala? 8 Eta zergatik ez dugu eginen gaixkia handik ungia ethor dadintzat, zenbaitek gaistoki akusatzen gaituzten bezala erraten dugula? Zeiñak justuki kondenatuak izanen baidire. 9 Zer bada? Abantail zerbait dugu hekien gaiñetik? Batere, erakutsi dugu ezen judutarrak eta jentillak, guziak bekhatuaren azpian direla, 10 eskribatua den bezala: «Ez da justu denik nihor; 11 ez da zuhurtziarik duenik; ez da Jainkoaren bilha dabillanik; 12 guziak errebelatuak dabiltza, guziak orobat inutil egin dire; ez da ungia egiten duenik, ez eta bakhar bat ere; 13 thonba ideki bat da hekien estarria; bere mihiez enganatzeko baliatzen dire; suge aspiden pozoina bere ezpaiñen azpian dute; 14 hekien bihotza madarizionez eta khiratsez bethea da; 15 agudo dire hekien oiñak odol isurtzerat; 16 hekien urrats guziak dabiltza bertzeen xehatzerat eta dohakabe egiterat; 17 bakearen bidea ez dute ezagutzen; 18 ez dute Jainkoaren beldurra begien aitzinean».

        19 Badakigu, bada, legeak erraten duen guzia legearen azpian direnei daroela erraten, nihork erratekorik izan ez dezantzat eta mundu guzia Jainkoari sumetitua izan dadintzat; 20 zeren eta «legearen obretarik ez baida justifikatua izanen gizon garabik haren aitziñean»; legeak ezen bekhatuaren ezagutza du eman.

        21 Baiñan orai legea gabe agertu izan zaiku Jainkoa ganik heldu den justizia, zeinetaz lekhukotasuna eman baidute legeak eta profetek. 22 Eta justizia hori Jesukristoren fedeaz heldu da haren baithan sinhesten duten guzientzat eta guzien gainerat; ez da ezen berezkorik batere. 23 Guziek ezen egin dute bekhatu eta dute Jainkoaren gloriaren beharra. 24 Dohainik ere dire justifikatuak haren graziaz, Jesukristo baitan duten erospenaz; 25 zeina proposatu izan baidu Jainkoak aphazegagarritzat haren odolean izanen ginduen fedeaz, erakustea gatik bere justizia bekhatu iraganen barkhamenduan; 26 zeinetaz pasientzia izan baidu Jainkoak, erakustea gatik, diot, bere justizia denbora huntan; ezagutua izan dadintzat bera justu eta Jesukristo baitan fedea duenaren justifikatzaille.

        27 Non da, beraz, zure burupea? Ezeztatu da. Zein legez? Obrenez? Ez, aitzitik bai fedearen legeaz. 28 Ezagutu behar dugu ezen, gizona fedeaz dela justifikatua legearen obrak gabe. 29 Ala judutarren Jainko da xoiki Jainkoa? Ala ez da bain ungi jentillena ere? Segurki jentillena ere da. 30 Alabainan ezen ez da Jainko bakhar bat baizen, zeiñek justifikatzen baiditu fedearen berthutez zirkonzisionekoak eta fedeaz zirkonzisioneko ez direnak ere. 31 Ezeztatzen othe dugu beraz legea fedeaz? Ez horlakorik; aitzitik legea dugu borthitzten.

 

IV. KAP.

        1 Zer, beraz? Erranen dugu abantaill izan duela Abraham gure aitak haragiaren arauera? 2 Baldinetariak ezen Abraham bere obretarik izan bada justifikatua, badu zertaz glorifika, ordean ez Jainkoa baitan. 3 Zer dio ordean Eskriturak? «Sinhetsi zuen Abrahamek Jainkoa eta hori iratxeki zitzaion justiziatzat». 4 Obra egiten duenari, ordean, saria ez zaio kondatzen grazia bat bezala, bainan bai zor bat bezala. 5 Aitzitik obrarik egiten ez duenari eta gaixtagiña justifikatzen duena baitan sinhesten duenari bere fedea zaio kondatzen justiziatzat, Jainkoak graziaz formatu izan duen xedearen arauera.

        6 Hala dio Dabidek ere, dohatsu dela gizona, Jainkoak obrarik gabe justutzat dohainik dagokana: 7 «Dohatsu hainak, zeinen inikitateak baidire barkhatuak eta zeinen bekhatuak baidire estaliak; 8 dohatsu gizona, zeinari ez baidio kontutan ekharri Jainkoak bekhaturik». 9 Dohatsutasun hori, bada, zirkonzidatuak direnetan xoilki edireten da ala bai zirkonzidatuak ez direnetan ere? Erran dugu ezen orainxean fedea zitzaioela kondatu Abrahami justiziatzat. 10 Noiz ordean zitzaion kondatu? Zirkonzidatua izan zen ondoan ala zirkonzidatua izan baiño lehen? Ez behintzat zirkonzidatua izan zen ondoan, baiñan bai zirkonzidatua izan zen baiño lehenago.

        11 Eta zirkonzisionearen seiñalea errezibitu ere zuen oraino zirkonzidatua ez zela, ja fedeaz izatu zuen justiziaren zigillua bezala, izan dadintzat, hala zirkonzidatuak izan gabe sinhesten duten guzien alta eta konda dakientzat hei ere bere fedea justiziatzat, 12 hala zirkonzidatuen aita, zeiñek ez xoilki baidute errezibitu zirkonzisionea, bainan zeiñak oraiño baidarraizte gure aita Abrahamek zirkonzidatua ez zela izatu zuen fedearen urratsei. 13 Ez zaio ezen legearen ariaz agindu izan Abrahami edo haren haziari izanen zuela primezatzat mundu guzia, baiñan bai fedetik heldu den justiziaren ariaz.

        14 Baldinetariak ezen legeko direnentzat bada primeza, fedea ez da deusetako, antzutua diteke Jainkoaren agintza. 15 Legeak ezen kolera dakharke, legerik ez denean ez denaz geroztik lege hausterik ere. 16 Hala fedeko direnentzat da primeza, graziaz dentzat agintza seguratua Abrahamen ume guzientzat; ez xoilki legea errezibitu izan dutenentzat, bainan oraiño Abraham gure guzien aita denaren fedeari darraizkoenentzat, 17 (eskribatua den bezala: «Hainitz nazioneren aita egin zaitut»), eta baida ere Jainkoaren aitzinean, zeina sinhetsi izan baidu hillak bizten dituena bezala eta ez diren gauzak direnak gisa deitzen dituena bezala; 18 esparantza izanik esperantza guziaren kontra sinhetsi izan baidu, izanen zela nazione hainitzen aita, erran izan zitzaioenaren arauera: «Horlakoa izanen da zure arraza».

        19 Ez zen ere flakatu haren fedea eta ez zuen konsideratu hilla bezala zela haren gorphutza, orduko baitzituen ehun urthe hurren, eta Saraena ere gai haurrik ekhartzeko. 20 Ez zen kordokatu ere fede eskasaz Jainkoaren agintzan; aitzitik borthiztu zen fedeaz, Jainkoari gloria bihurtzen zioelarik, 21 osoki seguraturik agindu dituen guziak egiteko ere gai dela. 22 Hargatik «kondatu ere zaio hori ere justiziatzat». 23 Ez da ordean harentzat xoilki izan eskribatua, «kondatua izan zaioela» hori justiziatzat, 24 baiñan bai guretzat ere, zeinei orobat kondatuko baitzaiku, sinhesten dugunei hilletarik biztu den Jesukristo gure Jauna baitan, 25 zeina heriotzerat libratua izan baida gure bekhatuen gatik eta hilletarik biztu izan baida gure justifikatzea gatik.

 

V. KAP.

        1 Justifikatuak garen bezala beraz fedeaz, dugun bakea Jainkoarekien Jesukristo gure Jaunaz, 2 zeiñak sararazi izan baigaitu graziazko estatu hortan, zeinetan baigaudez eta gloriatzen ere baigare Jainkoaren umeen gloriaren esparantzan. 3 Eta ez hori xoilki, bainan oraiño gloriatzen gare atsekabeetan ere, jakinik atsekabeak dakharkela pasientzia, 4 pasientziak berriz frogantza eta frogantzak esparantza. 5 Bada esparantzak ez du enganatzen, zeren Jainkoaren amudioa isuria izan baida gure bihotzetarat Izpiritu Sainduaz, zeina eman baitzaiku. 6 Zergatik ezen Jesukristo oraiño erbalduak «ginenean, bill izan da gaixtaginentzat denbora exlejituan. 7 Miraz nihor hiltzen bide baida gizon prestu batentzat ere; agian bada, hala ere, norbaitek baluke kuraie hiltzeko gizon prestu batentzat.

        8 Jainkoak ordean du seinalatzen bere amudioa gure alderat; zeren oraiño bekhatoros ginelarik, 9 Jesukristo hill izan baida guretzat denbora markatuan; hainitzez hobeki, beraz, orai justifikatuak baigare haren odolaz, gaitu salbatuko Jainkoaren koleratik. 10 Ezen baldinetariak Jainkoaren etsai giñenean baketuak izan bagare harekien haren Semearen heriotzeaz, hainitzez areago orai baketuak izan ondoan izanen gare salbatuak Seme haren beraren biziaz. 11 Ez xoiki hori; burupe ere dugu Jainkoa baitan Jesukristo gure Jaunaren ariaz, zeinaz orai izan baigare baketuak.

        12 Nola ezen gizon xoil batez bekhatua sarthu izan baida mundu huntan eta bekhatuaz heriotzea, hala gizon guzietarat iragan da heriotzea, guziek egin baidute bekhatu haren baitan. 13 Legeraiño ere ezen bekhatua munduan zen; baiñan legea ez baitzen oraiño, bekhatua ez zen iratxekitzen. 14 Bizkitartean erreginatu izan du heriotzeak Adamen ganik Moiseren ganaiño haiñen gaiñean ere, zeinen bekhatua ez baida izan lege hauste bat Adamena bezalakoa, zein baida ethorri beharra zenaren figura.

        15 Bainan dohaina ez bide da bekhatua bezala; ezen baldin bakhar baten bekhatuaz hainitz hill badire, frankia gehiagorekien ere isuri izan da Jainkoaren urrikalmendua eta dohaina hainitzen gaiñerat gizon bakhar baten graziaz, zein baida Jesukristo. 16 Eta ez da bekhatua baten gatik den bezala, dohaina ere hala; ezen bekhatu bakhar baten gatik izan gare Jainkoaren jujeamenduaz kondenatuak; graziaz ordean hainitz bekhatutarik gare justifikatuak. 17 Baldinetariak ezen bakhar baten bekhatuaz heriotzeak erreginatu izan badu, hainitzez areago graziaren dohainen eta justiziaren frankia errezibitzen dutenek dute erreginatuko bizitzean Jesukristo beraz. 18 Nola, beraz, bakhar baten bekhatuaz erori izan baidire gizon guziak kondenazionean, hala bakhar baten justutasunaz errezibitzen dute gizon guziek bizitzearen justifikazionea. 19 Ezen nola gizon bakhar baten desobedientziaz hainitz egin baidire bekhatoros, hala bakhar baten obedientziaz dire hainitz justu eginen.

        20 Legea ordean ethorri da halako moldez, non berretuago baida bekhatua; baiñan non ere berretu izan baida bekhatua, han gaindi egin izan du graziak; 21 bekhatuak erreginatu izan duen bezala heriotzea emateko, halaber graziak ere erregina dezantzat justiziaz bizitze eternala emateko Jesukristo gure Jaunaz.

 

VI. KAP.

        1 Zer erranen dugu, beraz? Egonen gare bekhatuan, graziak gaindi egin dezantzat? 2 Jainkoak begira gaitzala; ezen bekhatuari hill izan gaizkonak, nola biziko gare oraiño hartan? 3 Ez dakizue Jesukristo baithan bathaiatuak izan garen guziak haren heriotzean izan garela bathaiatuak? 4 Ehortziak izan gare ezen harekien batean bathaioaz, hillak izatekotan bekhatuari; Jesukristo biztu izan den bezala hilletarik bere Aitaren gloriaz, hala gu ere ibill gaitezentzat bizitze berri batean.

        5 Baldinetariak ezen xertatuak izan bagare haren heriotzearen idurirat, halaber izanen gare xertatuak haren phiztearen ere idurirat, 6 dakigularik gure gizon zaharra harekien batean gurutzefikatua izan dela, ezeztatua izan dadintzat bekhatuaren gorphutza eta hemendik harat bekhatuaren gathibo izan ez gaitezentzat, 7 ezen billa dena libratua da bekhatutik.

        8 Baldinetariak bada hillak bagare Jesukristorekien, sinhesten dugu halaber garela biziko Jesukristorekien. 9 Baidakigu Jesukristo, hilletarik biztu dena, ez dela gehiago hillen; heriotzea gehiago ez zaioela nausituko. 10 Ezen bill izan denaz bezanbatean, behingoan xoilki hill izan da bekhatuarentzat; bizi denaz bezanbatean ordean, Jainkoarentzat bizi da.

        11 Hala zuek ere kontu egizue hillak zaretela behintzat bekhatuarentzat, ordean bizi zaretela Jainkoarentzat Jesukristo gure Jauna baitan. 12 Ez dezan, beraz, erregina bekhatuak zuen gorphutz hilkorrean, haren gutiziei obedi diozozueken bezala. 13 Ez diotzatzuela abandona zuen gorphutzeko mienbroak bekhatuari, inikitatezko arma batzu izateko; aitzitik eman zakizkote Jainkoari, hillak zinetenetik biztuak bezala; eta enplega zatzitzue zuen gorphutzeko menbroak Jainkoarentzat, justiziazko arma batzu bezala. 14 Ezen bekhatua ez zaitzue gehiago nausitu behar, ez zaretenaz geroz legearen azpian, baiñan bai graziaren azpian.

        15 Zer bada? Bekhatu egiten hariko gare, zeren ez garen legearen azpian, bainan garen graziaren azpian? Jainkoak begira gaitzala. 16 Ez dakizue norbaiten sehi egiten zaretenean hura obeditzeko, hainaren gathibu zaretela, zeiña baiduzue obeditzen, dela bekhatuaren heriotzekotzat, dela obedientziaren justiziakotzat? 17 Ordean eskerrak diotzat Jainkoari, zeren bekhatuaren esklabo izan zaretelarik, sumetitu baitzaizkote bihotzez moldetzat eman izan zaitzuen doktrinari. 18 Bekhatutik bada libratuak izan eta, egin izan zarete justiziaren gathibu.

        19 Gizonen gisara mintzo naiz zuen haragiaren flakitatea gatik. Nola zerbitzarazi izan baiditutzue zuen gorphutzeko menbroak lohitasunean eta gaixtokerian bekhatu egiteko, hala orai zerbitzaraz zatzue justiziarentzat saindu izateko; 20 ezen bekhatuaren gathibu ziñetenean, justiziaren uztarria arthikia zinduten. 21 Zer abantaill, beraz, ediren duzue orai ahalke zareten gauza hetan? Ezen hekien saillida heriotzerat doha. 22 Orai ordean bekhatutik libratuak izanik egin izan baitzarete Jainkoaren gathibu, hortan edireten duzuen abantailla doha zuen sanktifikazionerat eta horra saillida bizitze eternalerat. 23 Bekhatuaren saria ezen heriotzea da. Baiñan Jainkoa ganik errezibitzen dugun grazia da bizitze eternala Jesukristo gure Jauna baithan.

 

VII. KAP.

        1 Ala ez dakizue, ene anaiak (ezen legean jakintsun direnei mintzo natzaie) legea gizonaren gaiñean nausi dela bizi deiñokoan? 2 Ezen emaste ezkondu bat amarratuko da ezkontzako legeaz bere senarraren alderat, hura bizi deiño; ordean senarra bill eta, libro da senarraren legetik. 3 Baldinetariak, beraz, senarra bizi duela ezkontzen bada bertze gizon batekien, adultertzat atxekiko da; ordean bere senarra hill zaiokenean, libro da senarraren legetik eta ezkon daiteke bertze batekien adulter izan gabe.

        4 Hala, ene anaiak, zuek ere hillak zarete legearen alderat Jesukristoren gorphutzaz, bertze batenak izateko, zeina biztu izan baida hilletarik fruitua Jainkoari ekhar diotzoguntzat. 5 Ezen haragiaren arauera bizi giñenean, bekhaturako jaidurek, legearen ariaz heldu zirenek, indar zuten gure gorphutzeko menbroetan eta ekhararazten zarozten heriotzeko fruituak.

        6 Orai ordean libro gare heriotzezko legetik, zeiñek gathibu baitgiñaduzan; halako moldez, non zerbitzatzen baidugu Jainkoa Izpirituzko berritasunean eta ez letraren zahartasunean. 7 Zer erranen dugu, beraz? Legea bekhatu da? Ez horlakorik, baiñan bekhatua ez dut ezagutu legeaz baizen; ezen gutizia ez nuen jakiñen zer zen, legeak erran izan ez balu: «ez zare gutiziatuko». 8 Ordean okasione harturik bekhatuak manamenduaz tarritatzeko, sorarazi izan ditu ene baitan gutizia suerte guziak; legea gabe ezen, billa bezala zen bekhatua.

        9 Ni berriz bizi nintzen nozbait legea gabe; baiñan manamendua ethorri eta, biztu da bekhatua 10 eta ni bill izan naiz. Eta gerthatu zait manamendua, niri bizia emateko zena, izan dadin niri heriotzea emateko. 11 Ezen bekhatuak okasione harturik manamendutik, enganatu izan nau eta bill nau manamenduaz beraz. 12 Hala legea alabaiñan saindua da eta manamendua ere saindua da, justua eta ona.

        13 Zer beraz? On den gauza hilkari bilhakatu zait? Batere horlakorik; baiñan bekhatuak, denarentzat agertzeko, heriotzea darot eman berenez on den gauza batez; halako moldez, non manamenduaz berretzen baida gaindiz bekhatua. 14 Badakigu ezen legea izpirituala dela; ordean ni haragikoia naiz bekhatuari saldua. 15 Ezin konpreni ere dezaket egiten dudana, halaz eta ez dudanaz geroz egiten nahi dudan ungia eta aitzitik egiten dudanaz geroz nahi ez dudan gaixkia. 16 Baldinetariak, beraz, nahi ez dudana egiten badut, ona dela legea aithorra ematen diot. 17 Hala ez naiz ni gaurgoro hura egiten dudana, baiñan da ene baitan egoten den bekhatua.

        18 Badakit ezen ez dela deusere onik ene baithan, erran nahi da, ene haragian; ezen ungi egin nahia aurkhitzen dut ene baithan, ordean ungia konpliki egitea ez dut aurkhitzen. 19 Ezen ez dut egiten nahi dudan ungia; eta aitzitik nahi ez dudan gaixkia dut egiten. 20 Baldinetariak, beraz, egiten badut nahi ez dudana, ja ez dut nik hura egiten, bainan ene baithan egoten den bekhatuak egiten du. 21 Ungia egin nahi dudanean, beraz, edireten dut beraz ene baitan lege bat traba egiten duena, zeren gaixkia baidatxeit.

        22 Lakhet dut ezen Jainkoaren legean barneko gizonaren arauera; 23 ordean bertze lege bat dakusat ene gorphutzeko menbroetan, ene izpirituko legeari kontra egiten dioena eta ene gorphutzeko menbroetan den bekhatuzko legearen azpian gathibu errendatzen nauena. 24 Gizon dohakabea ni! Nork libratuko othe nau heriotzeko gorphutz huntarik? 25 Jainkoaren graziak Jesukristo gure Jaunaz. Hala bada neroni naiteke sumetitua Jainkoaren legeari Izpirituaren arauera eta bekhatuaren legeari haragiaren arauera.

 

VIII. KAP.

        1 Ez da, beraz, orai kondenazione garabik Jesukristo baithan bizi direnentzat eta haragiaren arauera ez dabiltzanentzat; 2 zeren Jesukristo baithan den bizitzezko Izpirituaren legeak athera bainau bekhatuzko eta heriotzezko legetik; 3 ezen legeak ezin zaikena, zeren zen haragiaz flakatua, Jainkoak, bere Semea igorririk bekhatuaren iduria zakharken haragia batean, bekhatutik du kondenatu izan bekhatua haragian, 4 legearen justizia konpli dadintzat gure baithan, haragiaren arauera ez gabiltzanen baithan, aitzitik Izpirituaren arauera gabiltzanen baithan. 5 Ezen haragiaren arauerako direnek haragiaren arauerako diren gauzetan dute gustu hartzen; ordean Izpirituaren arauerako direnek Izpirituaren diren gauzetan dute lakhet. 6 Alabaiñan haragiaren prudentzia heriotze bat da, eta aitzitik Izpirituaren prudentzia bizitzea eta bakea da. 7 Zeren haragiaren zuhurtzia Jainkoaren etsai baida, ezen ez da sumetitua Jainkoaren legeari eta ezin ere daiteke.

        8 Haragiaren arauera dabiltzanak, beraz, ezin agrada dadizkeio Jainkoari. 9 Zuek ordean ez zarete bizi haragiaren arauera, bainan bai Izpirituaren arauera, baldin behintzat Jainkoaren Izpiritua zuen baithan egoten bada; baldinetariak, bada, edozeiñek Jesukristoren Izpiritua ez badu, haiña ez da harena. 10 Baldin zuen baithan bada Jesukristo, gorphutza hilla den arren bekhatuaren ariaz, Izpiritua ordean bizi da justiziaren ariaz.

        11 Baldinetariak, bada, Jesukristo hilletarik biztu duenaren Izpiritua zuen baithan egoten bada, Jesukristo hilletarik biztu duenak emanen daroe bizia zuen gorphutz hilkorrei ere bere Izpiritua gatik, zeiña egoten baida zuen baithan. 12 Beraz, ene anaiak, zordun gare ez haragiaren ganat, haragiaren arauera bizitzeko.

        13 Baldinetariak ezen haragiaren arauera bizi bazarete, hillen zarete; ordean Izpirituaz haragiaren obrak hilldumatzen baditutzue, biziko zarete, 14 ezen Jainkoaren Izpirituaz erabilliak diren guziak Jainkoaren ume ditezke. 15 Hala hala ez duzue gathibutasuneko Izpiritua errezibitu, berriz ere beldurrean izateko; aitzitik errezibitu duzue umeen adoptioneko Izpiritua, zeinez oihu egiten baidugu: Aita, Aita. 16 Izpiritu hark berak errendatzen dio lekhukotasuna gure Izpirituari Jainkoaren unie garela.

        17 Baldinetariak beraz unie bagare, halaber heredero gare; diot, heredero Jainkoaren eta Jesukristoren herederokide, baldin ordean harekien pairatzen badugu, harekien glorifikatuak izateko. 18 Uste dut ezen ez direla konparatzeko denbora huntako sofrikariak ethorkizuneko gloria gure baithan agertuko denarekien. 19 Halaber kreaturek gehienik igurikitzen dutena diteke Jainkoaren umeen gloria hura ager dadin, 20 zeren banitatearen azpian baidaudez ez bere nahiz, bainan bai hartarat beheititu dituena gatik, esparantzan 21 hek berak ere atherako direla korrupzionearen gathibutasunetik Jainkoaren umeen gloriaren libertaterat.

        22 Badakigu ezen kreatura guziak hatsbeherapenez eta erditzeko miñetan bezala daudezela oraidainokoan. 23 Eta ez xoiki hek, baiñan gu geroni ere, Izpirituaren primeziak ditugunek, gere baithan hatsbeherapenez gaudez Jainkoaren umeen adopzionearen begira eta bai gure gorphutzen librantzaren begira. 24 Esparantzaz ezen salbatuak gare; ordean esparantza duguna ikusten dugunean, ez da hura esparantza; ezen ikusten den gauzaz nola diteke esparantza?

        25 Baldin ordean ikusten ez dugunaz badugu esparantza, pasientziarekien igurikitzen dugu. 26 Hala hala Izpirituak ere laguntzen du gure flakitatea; ezen ez dakigu zer galdetu behar diogun Jainkoari gure othoitzetan, behar den bezala othoitz egiteko; bainan Izpirituak berak du egiten othoitz guretzat ezin erranikako hatsbeherapenekien. 27 Bada bihotzak miratzen dituenak badaki zer desiratzen duen Izpirituak, zeren Jainkoaren arauera direnak galdetzen baiditu sainduentzat.

        28 Badakigu halaber gauza guziak onetarat hari zaiztela Jainkoa maite dutenei, bere xedearen arauera saindu izateko deithu izan dituenei. 29 Ezen aspaldidanik ezagutu dituenak ditu halaber predestinatu bere Semearen imajinaren iduriko izateko, hura izan dadintzat lehen jaioa hainitz anaien artean. 30 Predestinatu izan dituenak bada halaber ditu deithu, eta deithu izan dituenak halaber ditu justifikatu, justifikatu dituenak berriz ditu halaber glorifikatu.

        31 Zer erranen dugu, beraz, horren ondoan? Baldin Jainkoa gure alde bada, nor izanen da gure kontra? 32 Bere Seme propioa guphidetsi izan ez duenak, aitzitik gure guzientzat hura heriotzerat libratu izan duenak, nola ez darozkiguke eman gauza guziak harekien batean? 33 Nork ekharriko du akusazionerik Jainkoaren hautetsien kontra? Jainkoa bera da hek justifikatzen dituena. 34 Nor da hek kondenatuko dituena? Jesukristo da hill izan dena eta are biztu ere izan dena, Jainkoaren eskuiñean dena, guretzat othoitz egiten ere duena. 35 Nork, beraz, aldaratuko gaitu Jesukristoren amudiotik? Atsekabeak, ala hersturak, ala goseak, ala bulhuz izateak, ala hirriskuak, ala persekuzioneak, ala ezpatak? 36 Eskribatua den bezala: «Kure gatik hilka garabiltzate egunoroz, hill beharrikako ardi batzuei bezala behatzen darokute».

        37 Ordean horien guzien artean garai gelditzen gare maitatu gaituenaren ariaz. 38 Segur naiz ezen ez heriotzeak, ez biziak, ez aingeruek, ez prinzipalitateek, ez bothereek, ez presenteko gauzek, ez ethorkisunekoek, ez bortxak, 39 ez goren denak, ez beheren denak, ez bertze kreatura batek ere, ezin separatuko gaituela Jainkoaren amudiotik, Jesukristo gure Jauna baithan fundatua denetik.

 

IX. KAP.

        1 Egia erraten dut Jesukristoren aitziñean; ez dut gezurrik erraten eta lekhukotasuna errendatzen darot ene konszientziak Izpiritu Sainduaren aitziñean, 2 tristezia handi bat dudala eta damu kontinual bat neure bihotzean. 3 Desiratzen nuken ezen neroni anathema ere izatea eta separatua Jesukristo ganik ene anaien gatik eta haragiaren arauera ahaide ditudanen gatik, 4 zeinak baidire israeldarrak, zeiñenak baidire haurtzazko adopzionea, gloria, allientzia, legea, Jainkoaren zerbitzua eta agintzak, 5 zeinen aitak baitziren patriarkak eta zeiñetarik heldu ere baida haragiaren arauera Jesukristo, gauza guzien gaiñeko Jainko dena eta mende guzietan benedikatua. Amen.

        6 Ezin erran ere diteke, bada, Jainkoaren hitza efektu gabe gelditu dela; ez dire ezen Israel ganik heldu diren guziak israelitak hargatik, 7 eta ez Abrahamen hazitik diren guziak hargatik haren umeak; baiñan «Isaak ganik izanen duzun leiñua izanen da deithua zurea». 8 Erran nahi da, ez dire haragiaren arauerako umeak Jainkoaren ume direnak, baiñan agintzako umeak dire Abrahamen leiñuko idukitzen direnak. 9 Huna ezen agintzak zer dioen: «Ethorriko naiz denboratsu huntan eta Sarak izanen duke seme bat».

        10 Eta hori ez da xoilki hari behatzen zitzaioena, baiñan halaber Rebekari ere, zeiñek bi haur izatu baitzituen aldi batez Isaak gure alta ganik; 11 ezen sorthu ziren baiño lehen eta deusere onik edo gaixtorik egin zuketen baiño lehen, Jainkoaren ordenamendua fermu legoentzat haren hautuaren arauera, erran zitzaioen 12 ez obren ariaz, baiñan deitzen duenaren ariaz: «Lehena gasteenaren azpiko izanen da», 13 eskribatua den bezala: «Onetsi dut Jakob, Esau berriz gaitxetsi». 14 Zer erranen dugu, beraz? Ala injustiziarik dela Jainkoa baithan? Ez horlakorik. 15 Moiseri ezen erraten dio: «Urrikalduko zait urrikaldu gogo zaitana eta miserikordia eginen diot miserikordia egin gogo diodanari».

        16 Beraz ez dago nahi duenaren baithan, ez lauster egiten duenaren baithan, baiñan bai miserikordia egiten duen Jainkoaren baithan. 17 Hala erraten ere dio Faraoni Eskrituran: «Hortakotz berekotz altxatu izan zaitut, zure baithan agerarazitzekotzat neure botherea; bana dadintzat ene izena mundu guzian».

        18 Beraz nahi duena du urrikari eta nahi duena gogortzen du. 19 Erranen darotazu eki: Zergatik, bada, oraiño errenkuratzen da? Ezen, nor doha haren nahiaren kontra? 20 O gizona!, zer zare zu Jainkoari ihardesteko? Ala lurrezko baxera batek erraten dio egin duenari: Zergatik egin nauzu hunela? 21 Ala ez du botherea lurrezko baxera egilleak orre beretik egiteko baxera bat ohorezko gauzetakotz eta bertze bat berriz gauzarik baxoenetakotz?

        22 Eta baldin Jainkoak erakutsi nahiz bere kolera eta ezagutarazi nahiz bere botherea, jasan baditu pasientzia handirekien kolerazko baxera batzu galtzeko propi direnak, 23 agertzea gatik bere gloriaren aberatstasunak miserikordiazko baxeren gaiñean, zeiñak preparatu izan baiditu gloriakotzat, 24 gure gaiñean, zeiñak deithu izan baigaitu ez xoilki judutarretarik, bainan halaber jentilletarik ere... 25 Osee baithan dioen bezala: «Deithuko dut ene populu ez zena ene populua eta ene maite ez zena ene maitea eta miserikordia ardietsi ez zuena miserikordia ardietsi duena». 26 Eta gerthatuko da, erran izan zaien lekhuan «Ez zarete zuek ene populua», izanen baidire deithuak Jainko biziaren umeak. 27 Isaias berriz oihuz dago Israelentzat: «Baldin balitz ere Israelgo umeen nonbrea itsasoko harearen pare, ondarrak dire salbatuko; 28 ezen laburki konplituko du erran duena eta gutituko bere populua bere justiziaren ariaz; baiki Jaunak eginen du lurraren gaiñean ebakitza handi bat». 29 Eta aitzinetik Isaiasek erran zuen bezala: «Baldinetariak armadetako Jaunak ez balarozkigu konserbatu gure hazi ondarrak, Sodoma eta Gomorra bezalakatu beharrak izanen giñen».

        30 Zer erranen dugu, beraz, baizen jentillek, zeiñak ez baitzabiltzan justiziaren bilha, atzeman izan dutela justizia eta are fedetik den justizia, 31 Israel berriz, justiziaren legeari zarraikoena, ez dela heldu izatu justiziaren legerat? 32 Zergatik? Zeren ez baitzarraizkon fedez, bainan bai obrez bezala; behaztopatu dire ezen trebekuko harriaren kontra, 33 eskribatua den bezala: «Huna non ematen dudan Sionen behaztopaguneko eta trebekuko barri bat, eta nork ere sinhetsiko baidu haren baitan, eta haiña ez da geldituko musuthuts».

 

X. KAP.

        1 Alabaiñan, ene anaiak, desiratzen nuke ene bihotz guziaz hekien salbamendua, eta galdetzen ere diot Jainkoari lehiarekien. 2 Lekhukotasuna errendatzen daroet ezen badutela Jainkoarentzat zelo; hekien zeloa ordean ez da zientziaren arauerakoa, 3 zeren ez ezagutuz Jainkoa ganik heldu den justizia eta berea ifinitzerat lehiatuz, ez baitzaizko sumetitu Jainkoa ganik heldu den justiziari; 4 ezen legearen akhabantza Jesukristo da, haren baitan sinhetsiko duten guziak justifikatuak izan daitezentzat.

        5 Moisek ezen eskribuz eman du, legeak manatzen duen justizia predikatzen duenak bizia izanen duela hartaz. 6 Ordean fedetik den justiziaz huna nola mintzo den: «Ez dezazula erran zure bihotzean: Nor iganen da zerurat?», erran nahi da, Jesukristo erakhartzeko, 7 edo «Nor jautsiko da leze behererat?», erran nahi da, Jesukristo hilletarik bizteko. 8 Baiñan zer dio Eskriturak? «Hurbillean duzu hitza, zure ahoan da eta zure bihotzean». Eta hori da fedearen hitz hura, zeiña guk predikatzen baidarotzuegu. 9 Zeren eta baldin konfesatzen baduzu ahoz Jesukristo Jauna eta sinhesten baduzu bihotzez Jainkoak biztu izan duela hilletarik, salbatua izanen baitzare. 10 Ezen bihotzez sinhetsi behar da justifikatua izateko, eta ahoz aithorra eman salbamendua ardiesteko. 11 Hargatik erraten du Eskriturak: «Nork ere sinhesten baidu haren baitan, eta hura ez da musuthuts geldituko».

        12 Ez da ezen hortan berezkorik judutarraren eta jentillaren artean, ezen Jaun bat eta bera da guziena, hura behartzen duten guzientzat aberats dena, 13 ezen Jaunaren izena deithoratuko duten guziak salbatuak izanen dire. 14 Nola ordean deithoratuko dute, baldin ez badute sinhesten haren baitan? Eta nola dute sinhetsiko haren baitan, baldin ez badute aditzen hartaz mintzatzen? Nola berriz adituko dute, nihork ez badaroe predikatzen? 15 Eta nola predikatuko zaie, baldin predikariak igortzen ez bazaizte? Eskribatua den bezala: «Ala ederrak baidire bakea predikatzen dutenen oiñak, egiazko ontasunen berria ekhartzen dutenenak!». 16 Bainan ez diote guziek obeditzen Ebanjelioari eta horrek erranarazi dio Isaiasi: «Jauna, nork sinhetsi du guri predikatzen aditu darokuna?». 17 Fedea, beraz, aditzetik heldu da eta aditzea Jesukristoren hitza predikatua izatetik. 18 Baiñan diot: Ala ez dute aditu? Alabaiñan bada, «hekien boza banatu izan da mundu guzian eta hekien hitzak goan izan dire lurraren azken bazterretaraiño».

        19 Berriz ere diot: Ala Israelek ez du ezagutu? Huna zer dioen Moisek lehenbizikoetarik: «Jeloskor errendatu zaituztet nik populu ez den populu batez; nazione adimendu gabeko batez sumiñaraziko zaituztet». 20 Isaiasek berriz erraten du ausarki: «Aurkhitu naute bilhatzen ez nindutenek; agertu natzaie ene galderik ez zutenei». 21 Israelen sujetean aitzitik erraten du: «Egun guzian hedatu izan diotzat ene eskuak populu sinhetsgogor bati eta ene hitzei kontra egiten zaroen bati».

 

XI. KAP.

        1 Diot bada: Ala arbuiatu izan du Jainkoak bere populua? Ez horlakorik, ezen neroni ere israeldarra naiz, Abrahamen hazitikakoa, Benyaminen leiñutikakoa. 2 Ez du arbuiatu izan Jainkoak bere populua, zeina baidu aitzindanik ezagutu. Ala ez dakizue Eskrituran Eliasez kondatzen dena, nola errekeritzen duen Jainkoa Israelen kontra?: 3 «Jauna, zure profetak hill dituzte, zure aldareak urratu dituzte, bakharra gelditu naiz eta bizia niri eraman nahiz dabiltza».

        4 Ordean zer errepusta egin zioen Jainkoak? «Erresalbatu ditut neuretzat zazpi milla gizon, Baalen aitzinean belhaurikatu ez direnik». 5 Hala denbora huntan ere ondar batzu salbatuak izan dire graziazko hautu batez. 6 Baldin graziaz badire, ez dire beraz obren ariaz; bertzela grazia ordudanik ez da grazia.

        7 Zer da, beraz? Israelek bilhatzen zuena ez baitu ardietsi; hautatuak izan direnek ordean ardietsi bai dute, eta bertzeak itsutuak izan baidire, 8 eskribatua den bezala: «Eman daroe Jainkoak lokhumazko izpiritu bat; eman diotzate orai arteraiñokoan begiak ez ikusteko eta beharriak ez aditzeko». 9 Dabidek ere erraten du: «Izan bekie bere mahaiña arte bat bezala, zeiñetan hartuak izanen baidire, eta barri bat bezala, zeinak behaztoparaziko baiditu; eta izan bezate merezi dutena; 10 illhun beitez hekien begiak ikus ez dezaketen bezala eta idukazu hekien bizkarra bethi makhurtua». 11 Diot beraz: Ala erori dire ez altxatzekotzat? Ez balinba, baiñan hekien eskasetik heldu zaie jentillei salbamendua, lehia daitezentzat hauiei jarraikitzerat.

        12 Baldin hekien erorikoa izan bada munduaren aberatstasuna eta hekien gutimendua jentillen aberatstasuna, zenbatenaz da gehiago izanen hekien bethegunea? 13 Zuei diotzuet ezen jentillei: Jentillen apostolua izanen naizeino, ohoratuko dut ene kargua, 14 nolazbaitere lehian sararazitzeko ene anaiak eta hetarik zenbait salbarazitzeko.

        15 Baldinetariak ezen hekien galtzea munduaren errekonziliazionea izan bada, zer izanen da hekien kobratzea, hilletarik bizte bat baizen? 16 Baldinetariak orretik dena saindua bada, bai eta orrea ere; eta baldin erroa saindua bada, bai eta adarrak ere sainduak dire. 17 Baldin adarretarik zenbait hautsi izan badire eta zu basa oliba ziñelarik han xertatua izan bazare eta parte izan baduzu oliba ondoaren erroan eta fuiñean, 18 ez zaitezela handiets adarren kontra. Baldin handiesten bazare ere, ez duzu zuk erroa jasaten, bainan erroak zu jasaten zaitu.

        19 Erranen duzu naski: Adar hek hautsi izan dire, ni han xertatua izan nadintzat. 20 Hala da; bere sinhets gogortasuna gatik izan dire hek hautsiak; eta zu fedeaz zaude tieso; baiñan begirautzu superbiatzetik, zaude beldurtasunean. 21 Ezen baldin Jainkoak adar naturalak guphida izan ez baditu, beldur izateko duzu zu ere ez zaitzan izan guphida.

        22 Konsidera zazu, beraz, Jainkoaren ontasuna eta garratztasuna; haren garratztasuna erori izan direnen alderat eta haren ontasuna zure alderat, baldin irauten baduzu ordean haren ontasunak eman zaituen estatuan; bertzela zu ere ebakia izanen zare. 23 Aitzitik hek ere bere sinhets gogortasunean egoten ez badire, xertatuak izanen dire; botheretsu da ezen Jainkoa berriz ere hek xertatzeko.

        24 Ezen baldinetariak zu naturalki basa oliba zenetik ebakia izan bazare eta naturaren kontra oliba onean xertatua, zenbatenaz areago adar naturalak izanen dire bere olibaondo propioan xerthatuak?

        25 Ez dut nahi ezen, ene anaiak, ez dezazuen jakin misterioa hau, zeben begietan zuhur izan ez zaitezten: Israel partez erori izan dela itsutasunean, nazioneen ospea sar daiteken artean Elizan, 26 eta hala salbatua izan dadintzat Israel guzia, eskribatua den bezala: «Siondik ethorriko da Salbatzaillea, Jakoben ganik gaixtagintasuna khenduko duena, 27 eta hori da hekiekien egiñen dudan allientzia, khendu dituzkedanean hekien bekhatuak». 28 Egia da, Ebanjelioaren ariaz etsai dire zuen gatik; ordean hautuaren ariaz maite dire bere aiten gatik. 29 Urriki gabe dire ezen Jainkoaren dohaiñak eta Jainkoaren deia.

        30 Nola bada nozbait zuek ere ez baitzinduten sinhesten Jainkoa baitan, gero ordean miserikordia ardietsi baiduzue hekien sinhets gogortasuna gatik, 31 hala hek ere orai ez dute sinhetsi Jainkoak miserikordia egin nahi izan darotzuela, hek ere bere aldian miserikordia ardiets dezaten gatik. 32 Utzi izan ditu ezen Jainkoak guziak sinhets gogortasunean, guziei miserikordia egitea gatik.

        33 O Jainkoaren zuhurtziaren eta zientziaren aberatstasunen ondo barrena! Ala haren juiamenduak baidire ezin konprenituzkoak eta haren bideak ezin ezagutuzkoak! 34 Nork ezagutu ahal du ezen Jaunaren gogoa? Edo nor izan da haren kontseilluko? 35 Nork eman izan dio hari lehenik ordainez burupe izateko? 36 Alabaiñan haren ganik eta hartaz eta haren baitan dire guziak. Hari eman dakioela gloria mendetako mende guzietan. Amen.

 

XII. KAP.

        1 Errekeritzen zaituztet, beraz, ene anaiak, Jainkoaren miserikordiaz, arren ofrenda diotzotzuen zuen gorphutzak hostia bizi bat, saindu bat eta Jainkoaren gogorako bat bezala, zein baida zor diozuen zerbitzu arrozoinezkoa. 2 Eta ez zaiteztela molda mende hunen gaiñean; aitzitik erreforma zaitezte sentimendu berri batzu harturik, ezagut dezazuentzat zer den Jainkoaren nahia, zer den ona, zer den barren gogara eta zer den perfeta.

        3 Hala niri eman izan zaitan graziaren berthutez exhortatzen zaituztet zuek guziak, ez zaitezten altxa behar baino gehiago zeben buruez ditutzuen sendimenduetan; aitzitik izan detzatzuen sentimendu modestak eta batbederari Jainkoak partitu duken fedearen neurriaren arauerakoak. 4 Ezen hala nola gorphutz batean hainitz menbro baiditugu, menbro guziek ordean ez baidute lan bera, 5 hala hainitz garelarik, gorphutz bat gare Jesukristo baitan eta guziak gare bata bertzearen menbro. 6 Nola bada dohain diferentak baiditugu eman izan zaikun graziaren arauera, profeziako dohaina errezibitu duena balia bedi fedearen erregelaren arauera; 7 ministeriorat deithua dena betxeiko ministerioari; irakasteko dohaiña duena aplika bedi irakasten; 8 exhortatzeko dohaiña duena, hari bedi exhortatzen; amoina egiten duenak egin beza sinplizitatearekien; bertzeen gobernua duenak, izan beza hetaz artha; miserikordiazko obrak egiten dituenak, egin betza alegeraki.

        9 Zuen maitatzea izan bedi alegiarik gabe. Duzuen higin gaixkia eta zatxeizkote ungiari. 10 Maita zazue elkhar anaiatasuneko amudio batez; aitzin zazue batak bertzea elkhar ohoratzen. 11 Ez zareten nagi zuen eginbideetan; konserba zaitezte Izpirituko lehiaduran; zerbitza zazue Jauna. 12 Boz zaitezte esparantzaz; izan zaitezte pairakor atsekabeetan, iraunkor othoitzean. 13 Amultsu sainduak sainduek beharkizunak deskantsatzeko arrotzei begitarte egille. 14 Benedika zatzue zuen persekutatzailleak; benedika zatzue eta begirautzue madarizionerik hei arthikitzetik.

        15 Boz zaitezte bozkarioan direnekien; egizue nigar nigarrez daudezenekien. 16 Sar zaitezte batzu bertzeen sendimenduetan; ez zaiteztela altxa zeben baitan handigozko gogoetez; aitzitik aphal zaitezte presuna beheratuen alderat, ez zareten zuhur zeben begi propioetan. 17 Ez diozazuela bihur nihori gaixkia gaixkiarentzat; egizue ungi dena, ez xoilki Jainkoaren aitziñean, baiñan halaber gizon guzien aitziñean ere. 18 Egin ahal badadi eta zuen baitan dagoen guziaz, duzuen bakea gizon guziekien. 19 Ez zaiteztela bendeka zebonek, ene maiteak, bainan utzazue kolera iragaterat, eskribatua da ezen: «Niri dagot bendekua eta nik dut eginen», diotsa Jaunak.

        20 Aitzitik baldin gose bada zure etsaia, emozu jaterat; egarri bada, emozu edaterat; ezen hori eginez ikhatz biziak diotzatzu bilduko buruaren gaiñerat. 21 Begirautzu garaitua izan ez zaitezen gaixkiaz; aitzitik lehia zaite garaitzerat gaixkia ungiaz.

 

XIII. KAP.

        1 Mundu guzia izan bedi goragoko bothereei beheititua, ez da ezen bothererik Jainkoa ganik heldu ez denik; diren guziak alabainan Jainkoaz ifiniak dire. 2 Hala bothereei kontra egiten daroena, Jainkoaren ordenamenduaren kontra lehiatzen da, eta horla lehiatzen direnek kondenazionea erakhartzen dute bere buruaren gaiñerat. 3 Ezen ez da printzeez beldur izateko ungi egiten denean, baiñan bai gaixki egiten denean. Nahi duzu, bada, ez beldur izan bothereez? Egizu ungi eta laudatuko ere zaituzte, 4 ezen Jainkoaren ministre da zure onetako.

        Baldin ordean gaixki egiten baduzu, zaren beldur orduan; zeren ez baidu behar gabe ezpata ekhartzen, Jainkoaren ministre denaz geroz, gaixki egiten duena punitzeko. 5 Arren beraz, behar duzue izan sumetituak, ez xoilki gaztiguaren beldurrez, baiñan halaber kontzientzia gatik ere. 6 Hargatik pagatzen ere diotzatzue tributuak; zeren Jainkoaren ministre diren hortan berean ere, haren zerbitzatzen hari direnak.

        7 Bihur diozazue, beraz, batbederari zor zaioena: tributua zaioenari tributua; thailla zaioenari thailla; beldurra zaioenari beldurra; ohorea zaioenari ohorea. 8 Ez zaiteztela geldi zordun nihoren ganat, lekhat elkhar maitatzeaz baizen, ezen lagun proximoa maite duenak legea konplitu duke. 9 Hala da, ezen «Ez duzu egiñen adulteriorik; ez duzu egiñen heriotzerik; ez duzu ebatsiko; ez duzu erranen falso testimoniorik; ez zare gutiziatuko bertzerenaz» eta diren bertze manamendu guziak hitz huntan zarratuak aurkhitzen dire: «Maitatuko duzu zure lagun proximoa zeure burua bezala».

        10 Lagun proximoa ganako amudioak ez du egiten deusere, nihori bidegabe egin diozokenik; eta hala legearen bethetasuna amudioa da.

        11 Eta badakigu ordu ere dela hortakotz, ezen muga da ja iratzar gaitezen gure lokhumatik, zeren gure salbamendua hurbillago baidugu fedea errezibitu ginduenean baino. 12 Gaua iragan da eta eguna hurbildu; utzatzigun, beraz, illhunbetako obrak eta jauntzatzigun argitako armak. 13 Ibill gaitezen honestoki, egunaz nihor dabillan bezala, ez jankorretan eta hordikerietan; ez atsegin lizunetan eta lohikerietan; ez ihardukitzetan eta inbidietan; 14 bainan besti zaitezte Jesukristo Jaunaz eta ez duzuela haragiaz gurarik haren gutiziei behatzen zaizten gauzetan.

 

XIV. KAP.

        1 Fedean flako dena, bada, har zazue amultsuki harekien ihardukitzen hari gabe. 2 Ezen batak uste du jan dezakela gauza guzietarik; flako denak berriz ez du jaten belharrik baizen. 3 Jaten duenak ez beza mezpreza jaten ez duena; eta jaten ez duenak ez beza kondena guzietarik jaten duena, Jainkoak hartu duenaz geroz bere zerbitzurat.

        4 Nor zare zu bertzeren zerbitzaria horla kondenatzeko? Ala egon dadin xutik, ala eror dadin, haren nausiari dagoka ikustea. Egonen da ordean xutik, zeren Jainkoa aski botheretsu baida hura sustengatzeko. 5 Hala batak egiten du diferentzia egunaren eta egunaren artean; bertzeak egun guziak berdin dagozka. Batbederak egin beza gogoak ematen dioen bezala. 6 Eguna berezten duenak Jaunaren gatik egiten du; jaten duenak Jaunaren gatik jaten du, Jainkoari eskerrak ematen diotzanaz geroz. Halaber jaten ez duenak ere Jaunaren gatik ez du jaten eta eskerrak ematen diotza Jainkoari.

        7 Ezen gutarik nihor ez da bizi beretzat, ez nihor hiltzen beretzat. 8 Edo dela bizi garen, Jaunarentzat bizi gare; nahiz hill gaitezen, Jaunarentzat hiltzen gare. Beraz nahiz garen bizi, nahiz garen hiltzen, Jaunarenak gare. 9 Hortakotz ezen hill izan da eta biztu da Jesukristo: hala hillen nola bizien gaiñean nausitasuna izateko.

        10 Zuk, bada, zergatik kondenatzen duzu zure anaia? Edo zuk zergatik mezprezatzen duzu zurea? Guziok ezen agertuko gare Jesukristoren tribunalaren aitziñean. 11 Eskribatua da ezen: «Bizi naiz ni, dio Jaunak: ene aitziñean khurtuko dire belhaun guziak eta hariko dire mihi guziak Jainkoari laudorio ematen». 12 Hala gutarik batbederak beretzat kontu emanen dio Jainkoari.

        13 Ez dezagula, beraz, gehiago jujea elkhar batak bertzea; aitzitik gogoa zaitezte ez diozuela eman behar zeben anaiari trebekagarririk edo eskandalarik. 14 Badakit eta fida naiz Jesukristo gure Jauna baitan deusere ez dela berenez lohi denik; gauza bat lohitzat dagokanean nihork, harentzat bai lohi da.

        15 Baldinetariak ezen zu zerbaitetarik jaten ikusteak pena badio zure anaiari, ja ez zabiltza karitatearen arauera. Ez dezazula zure jatea gatik galaraz gizon bat, zeiñarentzat hill izan baida Jesukristo. 16 Begirautzue, beraz, gaixki mintzaraztetik guk egiten dugun ungiaz. 17 Ez da ezen Jainkoaren erresuma egiten duena jatea eta edatea, baiñan justizia, bakea eta Izpiritu Saindua baithango alegrantzia. 18 Hala molde hortan Jesukristo zerbitzatzen duena agradatzen zaio Jainkoari eta laudatua da gizonez.

        19 Jarraik gakizten, beraz, bakea ekhar ahal dezaketen gauzei eta begira detzagun gere artean edifika gaitzaketen gauzak. 20 Ez dezazula jateko baten gatik desegin Jaunaren obra. Egiaz jateko guziak xahuak dire; ordean gaizki egiten du gizon batek hetarik jateaz, bertzeak hortaz eskandalisatzen dituenean. 21 Hobe da haragirik ez jatea eta arnorik ez edatea eta deusik ez egitea zure anaia eroraraz ahal dezakenik edo eskandalisa dezakenik, ezberen gaitzen dezakenik, zeren den flako. 22 Zuk behar den sinhestea duzu? Idukazu zure bihotzean Jainkoaren aitzinean. Dohatsu diteke egin nahi duen gauzan bere kontzientziak kondenatzen ez duena. 23 Bainan duda egiten duenak, hea jan ahal dezaken, baldin jaten badu kondenatua da, zeren ez baida hari duen sinhestearen arauera; bada sinhestearen arauera egiten ez den guzia bekhatu da.

 

XV. KAP.

        1 Behar ditugu, beraz, guk borthitzago garenek jasan flako direnen herbaltasunak eta ez gere kontentamendu propioak bilhatu. 2 Zuetarik batbedera entseia bedi bere lagun proximoa kontentatzerat on diren gauzetan eta hura edifika dezakenetan. 3 Alabaiñan Jesukristo ere ez da bere burua kontentatzerat haritu; aitzitik eskribatua den bezala: «Zu iroiztatu zaituztenen iroiak ene gaiñerat erori dire». 4 Ezen eskribatuak diren guziak gure eskolatzeko dire eskribatuak, pasientziaz eta eskrituretarik dugun konsolazioneaz har dezaguntzat esparantza handi bat.

        5 Pasientziatako eta konsolazionetako Jainkoak, bada, dizuela grazia sentimendu berak izateko elkharrentzat Jesukristo baitan, 6 gogo batez eta aho batez ohora dezazuentzat Jainkoa, zein baida Jesukristo gure Jaunaren Aita. 7 Hargatik, bada, jasan zazue elkhar Jesukristok zuek jasan zaituzten bezala Jainkoaren ohoretan.

        8 Erraten darotzuet ezen Jesukristo Ebanjelioaren ministre eta irakatszaille izan dela zirkonzionekoen alderat, Jainkoaren hitza egiatan athera zedintzat hekien aitei egin ziotzoten agintzen konplitzeaz, 9 jentillek berriz Jainkoa ohora lezatentzat bere urrikalmendua gatik, eskribatua den bezala: «Horrengatik, Jauna, darotzut laudorio emanen jentillen artean eta dut kantatuko zure izenaren ohoretan». 10 Errana ere da berriz: «Jentillak, boz zaitezte haren populuarekien batean». 11 Eta oraino berriz: «Jentillak, lauda zazue guziek Jauna; eta, populuak, zuek ohora zatzue guziek haren handitasunak». 12 Isaiak ere erraten du: «Ilkhiko da Jeseren zainetik urthame bat, zeiña altxatuko baida jentillen gaiñean erreginatzerat eta jentillek haren baithan emanen dute bere esparantza». 13 Esparantzetako Jainkoak, bada, bethe zaitzatela bozkarioz eta bakez zuen fedearen bidez, esparantza berretuaz dohantzat zuen baitan Izpiritu Sainduaren berthutearekien batean.

        14 Neroni ere behintzat seguratua naiz zuetaz, ene anaiak, betheak zaretela karitatez eta bai jakintasun guziez, eta hala eskola ahal dezakezuela elkhar batzuk bertzeak. 15 Hala ere eskribatu darotzuet bau, ene anaiak, eta benturaz ausarkixe, nahiz zuek orhoitarazi ja dakizkitzuen gauzez, Jainkoak egin izan darotan graziaren arauera. 16 Jesukristoren ministre izateko jentillen artean, Jainkoaren Ebanjelioaren saindutasuna ezagutarazitzen dudalarik, jentillen ofrenda ungi errezibitua izan dadintzat eta Izpiritu Sainduak saindu bilhaka dezantzat.

        17 Badut, beraz, zertaz gloria Jesukristo baitan Jainkoari behatzen zaizkon gauzen gaiñean. 18 Ez ninteke ezen atrebi erraterat zer ez duen egin nitaz Jesukristok jentillak erakhartzeko obedientziarat hitzaz eta obrez, 19 mirakuilluen eta prodijioen berthutez eta Izpiritu Sainduaren botherez; halako maneraz, non garraiatu izan baidut Jesukristoren Ebanjelioa baster guzietarat Jerusalemetik Illiriarainokoan.

        20 Ordean predikatu izan dut Ebanjelio hori, ez Jesukristoren izena ezagutua zen tokietan, bertzeren zimenduaren gaiñean ez bastitzea gatik, bainan eskribatua denaren arauera: 21 «Hartaz deusik erran ez zitzaienak izanen dire argituak eta hartaz mintzatzen aditu ez zutenek izanen dute ezagutza».

        22 Horri dagokala izatu ere naiz asko aldiz trabatua zuen ganat goatetik eta naiz gibelatua orai arterainokoan. 23 Orai ordean, ez baidut gehiago herri hautan norat goan eta desira baidut zuen ikusterat goateko ja hainitz urthez geroztik, 24 Espainiarat goateko abiatzen naizenean, esparantza dut iragatean ikusiko zaituztedala eta harat zuek gidatuko nauzuela, zuekien izateko atseginaz aphur bat gozatu ondoan.

        25 Orai bada banoha Jerusalemerat sainduei zenbait amodia eramaterat. 26 Plazer izan dute ezen Mazedoniakoek eta Akaiakoek biltzea zerbait Jerusalemeko sainduen artean diren pobreentzat. 27 Atseginekien hortarat ekharriak izan dire, eta zor ere daroe. Ezen baldin hekien ontasun izpiritualetan parzuner egin izan badire jentillak, hauek ere behar daroe hei bere ontasun tenporaletarik parte egin.

        28 Hori, bada, egin dukedanean eta amodia hori partitu dioketedanean, iraganen naiz zuen baitharik Espainiarat goatean. 29 Eta badakit ikusterat heldu natzaitzuenean, Jesukristoren Ebanjelioko benedizioneen frankiarekien ethorriko naizela. 30 Errekeritzen zaituztet, beraz, ene anaiak, Jesukristo gure Jaunaz eta Izpiritu Sainduaren karitateaz, lagun nazazuen enetzat Jainkoari othoitz eginez, 31 arren, begira nazan fedearen etsai Judean direnetarik eta Jerusalemeko sainduei errendatzerat nohakoten zerbitzua agrada dakien, 32 nathorrentzat gero zuen ganat bozkariorekien, baldin Jainkoaren nahia hala bada, eta deskantsa nadintzat zuekien. 33 Bakearen Jainkoa dela, bada, zuekien guziekien. Amen.

 

XVI. KAP.

        1 Gomendatzen darotzuet, bada, gure arreba Febe, Zenkreako Eliza zerbitzatzen duena, 2 arren, dezazuen errezibi Jainkoaren ariaz sainduei dagoten bezala; dezazuen eta lagun zuen beharra ahal duken egiteko guzietan; ezen berak ere hainitzei zerbitzu egin izan daroe eta bai neroniri ere.

        3 Saluta zatzue Priska eta Akila, Jesukristoren zerbitzuan enekien trabaillatu izan direnak, 4 eta niri bizia salbatzeko bere buruak hirriskuan eman izan dituztenak; zeiñei ez bainaiz ni bakharra eskerrak daroztedana, bainan orobat baidiotzate jentilletako Eliza guziek ere. 5 Saluta zazue halaber hekien etxean den Eliza. Saluta zazue Epenete, ene maitea, zein baida Asiak Jesukristori ekharri dioen lehenbiziko fruitua.

        6 Goraintzi errozue Mariari, zuentzat hainitz trabaillatu denari. 7 Goraintzi Andronizari eta Juniari, ene ahaideei eta presondegiko lagunei, zeinak konsideragarriak baidire Apostoluen artean eta zeiñak ni baiño lehen baitziren Jesukristorenak.

        8 Agur errozue Anpliat, Jauna baithan hainitz maitatzen dudanari. 9 Orobat Urbano Jesukristoren zerbitzuan enekien trabaillatu izan denari, eta Estaxin ene maiteari.

        10 Saluta zazue Apelles prestua Jesukristoren zerbitzaria. 11 Saluta zatzue Aristobuleren etxeko direnak. Saluta zatzue Herodion ene kusiña. Saluta zatzue Narziseren etxeko direnak eta Jauna zerbitzatzen dutenak. 12 Goraintzi Trifene eta Trifosa, Jaunaren zerbitzuan trabaillatzen hari direnei. Saluta zazue Persida ene maitea eta Jaunaren zerbitzuan hainitz trabaillatu dena. 13 Saluta zazue Rufus, Jaunaren berezia, eta haren ama, enea ere dena. 14 Goraintzi Asinkrito, Flegon, Hermas, Patrobe, Hermes eta gure anaia hekiekien direnei. 15 Saluta zatzue Filologo eta Julia, Neree eta haren arreba, bai halaber Olinpiada eta hekiekien diren saindu guziak. 16 Saluta zazue elkhar batak bertzea musu saindu batez. Salutatzen zaituzte halaber zuek ere Jesukristoren Eliza guziek.

        17 Othoitz egiten darotzuet ordean, ene anaiak, goardia emateaz zuek ikhasi duzuen dotrinaren kontra eskatimak eta eskandalak sorrarazitzen dituztenei, eta hetarik hastantzeaz, 18 halakoek ezen ez dute Jesukristo gure Jauna zerbitzatzen; aitzitik bere sabelaren gathibu dire eta hitz ederrez eta balakuz enganatzen dituzte izpiritu sinpleak. 19 Zuen obedientzia ezagutua da mundu guzian eta hortaz atsegin dut zuen gatik. Ordean nahi nuke izan zaitezten zuhur onekotz eta sinple gaixkikotz. 20 Bakearen Jainkoak, bada, leher dezala lauster Satana zuen oiñen azpian. Jesukristo gure Jaunaren grazia dela zuekien.

        21 Goraintzi darotzue Thimotheo ene lagunak, bai eta halaber Luzius eta Jason eta Sosipatre ene ahaideek. 22 Salutatzen zaituztet Jaunaren izenean Tertiusek, zeiñek eskribatu baidut buthun hau. 23 Salutatzen zaituzte Kajusek, ene ostatatzailleak, eta bai Eliza guziak; goraintzi Erastus hiriko thresoreroak eta bai Kuartus gure anaiak ere. 24 Jesukristo gure Jaunaren grazia dela zuekien guziekien. Amen.

        25 Zuek borthizteko bothere duenari, bada, nik predikatzen dudan Ebanjelioan eta Jesukristok predikatu duen dotrinan, iraganeko mendeetan estalia egon ondoan 26 orai profeten eskribuez, Jainko eternalak exlejitua zagokan bezala, agertua eta nazione guziez, fedeari obedi diozatentzat, ezagutua izan den misterioaren rebelazionearen arauera, 27 Jainkoari, bada, bera bakharra zuhur denari, ohore eta gloria Jesukristoz mendetako mende guzietan. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa