www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren ebanjelio saindua
Joanes Haraneder
1740, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren evangelio saindua, Ioannes de Haraneder (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

J. PAULO
APOST. GUTHUNA
FILIPEARREI

 

I. KAP.

        1 Paulok eta Timotheok Jesukristoren zerbitzariek Jesukristo baithango saindu Filipen diren guziei aphezpikuekien batean eta diakreekien: 2 grazia dela zuekien eta bakea Jainko gure Aita ganik eta Jesukristo gure Jauna ganik. 3 Eskerrak diotzat ematen ene Jainkoari zuetaz orhoitzen naizen guzian, 4 bethiere ene orazione guzietan zuentzat guzientzat bozkariorekien othoitz egiten dudalarik, 5 Jesukristoren Ebanjelioan lehenbiziko egunetik oraidaraiñokoan hartzen duzuen parteaz. 6 Eta hortaz fida ere naiz obra on hori zuen baithan hasi izan duena ez dela geldituko akhabatzetik Jesukristoren eguneraiño, 7 arrozoin den bezala sentimendu hori izan dezadan zuetaz guziez, zeren bihotzean baitzaituztet ene bozkarioan, guziek parte hartzen duzuena gatik ene gatheetan, ene defendatzean eta Ebanjelioaren konfirmatzean parte hartu izan duzuenaren arauez. 8 Ezen Jainkoa dut lekhuko zein amultsuki maite zaituztedan Jesukristoren erraietan. 9 Eta nik egiten diodan othoitza da zuen karitatea geroago eta gehiago berretuaz dohan jakintasun eta ezagutza guzietan, 10 jakin dezazuentzat ezagutzen hoberen ditekena, izan zaiteztentzat garbi eta ibill zaiteztentzat Jesukristoren eguneraiño trebekurik eta behaztoparik gabe; 11 izan zaiteztentzat justiziaren fruituz betheak Jesukristoz Jainkoaren gloriako eta laudoriotako.

        12 Nahi dut bada jakin dezazuen, ene anaiak, ni hunela izatea are Ebanjelioaren aitziñamendukotzat gerthatu izan dela, 13 halako maneraz, non ene gatheak famos egin baidire enperadorearen gorthe guzian, eta Romako bertze habitant guzien artean Jesukristoren gloriako. 14 Eta gure Jauna baithan gure anaia direnetarik hainitz, ene gatheen ariaz fidos errendaturik, hauzu izan baidire ausarkiago eta beldurkunderik gabe irakasterat Jainkoaren hitza. 15 Batzuk bada inbidiaz eta lehiaz predikatzen dute Jesukristo, bertzeek ordean xede onez. 16 Batzuk egiten dute karitatez, jakinik ezen Ebanjelioaren defendatzeko ifinia izan naizela; 17 bertzeek berriz lehiaz dute predikatzen Jesukristo eta ez xede garbiz, ustez ezen ene gatheak dorpheago bihurtuko dituztela.

        18 Baiñan zer antsia da? Nolanahi ere Jesukristo predika dezaten, ala okasionez, ala egiazko zelo batez, nik atsegin dut hortaz eta bai izanen ere. 19 Badakit ezen hori ene salbamenduko baliatuko zaitala zuen othoitzez eta Jesukristoren Izpirituaren sargunez, 20 idurikitzen eta esperantza dudan bezala deusetan ez naizela ahalkatua izanen; aitzitik fida naiz hagitz bethiere bezala orai ere glorifikatua izan dela Jesukristo ene gorphutzean, nahiz ene biziaz nahiz ene heriotzeaz. 21 Ene bizia ezen Jesukristo da eta hiltzea enetzat irabazia da. 22 Baldin haragian bizitzeaz zerbeit probetxu heldu bazait ere, ene trabaillutik ez dakit zer hauta. 23 Hersturan naiz alabaiñan bi aldetarik, nahi bainuke ilkhi hemendik eta Jesukristorekien izan, hobeago ere bainuke hainitzez; 24 egon nadin ordean haragian mengoa da zuentzat.

        25 Eta hau gerthuki badakit: egonen naizela oraiño eta egonen ere denbora luzez zuek guziekien zuen aitzinamendutan eta zuen fedearen bozkariotan, 26 berriz zuen ganat nathorkenean izan dezazuentzat nitaz geroago eta gehiago glorifikatzeko lekhu Jesukristo baithan. 27 Duzuen xoilki artha Jesukristoren Ebanjelioari dagokon bezala ibiltzeko; edo ethorririk zuen ikusterat edo zuen ganik urrun izanik, adi dezadantzat Izpiritu berberean egiñak zaudeztela eta gogo berez elkharrekien trabaillatzen zaretela Ebanjelioaren fedearentzat, 28 deusetan izitu gabe zuen kontra deklaratzen direnen esaiuen gatik, zein baida hekientzat galtzeko suiet bat, zuentzat berriz salbatzekoa; eta hori Jainkoa ganik heldu da. 29 Ezen hark egin darotzuen grazia,bat da, ez xoilki sinhesten baiduzue Jesukristo baithan, baiñan oraiño pairatzen ere baiduzue haren gatik; 30 gudu berean aurkhitzen zarete ezen, zeiñetan ikusi izan bainauzue ni eta aditzen baiduzue naizela orai ere.

 

II. KAP.

        1 Baldin bada, beraz, konsolazionerik batere Jesukristo baithan, baldin bada karitatezko soleiumendurik, baldin bada Izpirituzko batasunik, baldin bada gure artean amudiorik eta urrikalmendurik batere, 2 konpli zazue ene bozkarioa guziak elkharrekien bat egiñak egonez, guziek karitate bera, gogo bera, sentimendu berak izanez, 3 deusere egiten ez duzuelarik lehiazko izpirituaz, ez banagloriaz; aitzitik humilltasunez, batbederak bera baiño gehiagokotzat bertzeak idukitzen ditutzuela, 4 batbederak behatzen diotela ez bere intres propioei, bainan bertzeenei.

        5 Sar zaitezte hortarakotz Jesukristok izan dituen sentimendu beretan, 6 zeiñek Jainkoaren iduria eta izatea duelarik, ez baidu uste izan arrapatze bat ditekela harentzat Jainkoaren berdin izatea, 7 zeiñek bizkitartean ezdeusetaratu izan baidu bere burua, esklaboaren iduria harturik, gizonen iduriko egiñik eta gizonen kondizione bereko agerturik. 8 Beheratu izan du bere burua, obedient egiñik hiltzeraiñokoan; ordean gurutze baten gaiñean hiltzeraiñokoan. 9 Hargatik altxatu izan ere du Jainkoak eta eman izan dio izen bat, izen guzien gaiñeko dena, 10 Jesusen izenean belhaurika ditezentzat zeruan, lurrean eta ifernuetan diren guziak, 11 eta mihi guziek aithor dezatentzat Jesukristo Jauna dela Jainko Aitaren glorian.

        12 Hala, ene maiteak, bethiere obedient izatu zareten bezala, duzuen artha ez xoilki ni present nauzuenean, baiñan are gehiago ni urrun nauzuenean, beldurtasunekien eta ikhararekien zuen salbamendua egiten haritzeko. 13 Jainkoa da ezen zuen baithan eragiten duena nahia eta bai egitea bere nahiaren arauez. 14 Gauza guziak egitzue bada erasiarik eta herabetasunik gabe, 15 izan zaiteztentzat errankizunik gabetako eta garbi, Jainkoaren ume ezin erreprenituzkoak, nazione gaixto eta bihurri baten erdian, zeiñen artean argitzen ohi baiduzue argizagiek munduan bezala; 16 bizitzearen hitza konserbatzen duzuelarik Jesukristoren egunean, ene gloria izan dadintzat ez naizela alferrik ibilli lausterka, ez alferrik trabaillatu. 17 Bainan ene odola isuri behar nukela ere zuen fedearen bitimaren eta sakrifizioaren gaiñerat, atsegin dut eta bozten naiz zuek guziekien. 18 Halaber zuek ere boz zaitezte eta alegera zaitezte enekien batean.

        19 Esperantza dut bada Jesus Jauna baithan Timotheo lauster igorriko darotzuedala, ni ere deskansa nadintzat zuen berriak jakinik. 20 Ez baidut nihor enekien bain gogo berdiñetako denik, ez bain bihotz garbiz zuentzat intresatzen denik; 21 guziak ezen bere intres propialei darraizte eta ez Jesukristorenei. 22 Hura ordean ja frogaturik ezagutzen duzue, enekien Ebanjelioaren predikazionean zerbitzatzen hari izan denaz geroz, seme batek bere aita zerbitzatzen duen bezala. 23 Hura bada esperantza dut igorriko darotzuedala neure egitekoei drezu eman dioketedan bezain sarri. 24 Fida naiz bada Jauna baithan neroni ere ethorriko natzaitzuela lauster ikusterat.

        25 Bizkitartean mengoa iduritu zait zela igor diezazuedan Epafrodite ene anaia, ene trabailluetan eta ene guduetan lagun izan dudana, zuen apostolu ere dena, eta ene beharkizunetan zerbitzatu izan nauena. 26 Zeren zuen guzien ikusteko desira baitzuen, eta damu baitzuen zeren aditu zinduten eri zela. 27 Ezen egiazki eri izatu da eta hill hurrena; ordean Jainkoak urrikari izatu du, eta ez hura xoilki, baiñan ni ere, tristezia tristeziaren gaiñean izan ez nezantzat. 28 Hargatik bada lausterrago darotzuet igorri, hura ikusteaz berriz boz zaitezten gatik eta neure burua griñatik kanpoan ematea gatik. 29 Errezibi zazue beraz Jauna baithan ahal den bozkario guziarekien eta horlako presunak ohora zatzitzue; 30 ezen Jesukristoren obra gatik izatu da bill hurrena, bere bizia emanik zuen aldetik eskas nuen zerbitzua zuen orde niri bihurtzeko.

 

III. KAP.

        1 Gaiñerakoan, ene anaiak, boz zaitezte Jauna baithan. Gauza berak zuei eskribatzea ez zait niri nekhe eta zuentzat nezesario ere da. 2 Begirautzue ozarretarik, begirautzue langille gaixtoetarik, begirautzue zirkonzisione falsotik; 3 gu garen ezen zirkonzisionea, gu Izpirituz Jainkoa zerbitzatzen dugunak, gure gloria Jesukristo baithan ematen dugunak eta haragian fidantziarik ez dugunak; 4 nik badudan arren zertaz haragian ere burupe har. Baldinetariak zenbait bertzek uste badu baduela zertaz har burupe haragiaren partetik, nik ere gehiago duket. 5 Zirkonzidatua izan bainaiz zortzi garren egunean, Israelen kastatik bainaiz, Benjaminen leiñutikakoa, hebrearra hebrearretarik ethorria, legeari behatzen zaizten gauzetan farisaua; 6 zeloz bethea izan naizena Jainkoaren Eliza persekutatzeraiñokoan, legearen arauerako justizian errankizunik gabe bizitzea eraman dudana.

        7 Ordean irabazi bat bezala ohi naduzkan gauza horiek orai Jesukristoren ariaz kaltetzat daduzkat. 8 Eta are gauza guziak daduzkat kalte batentzat Jesukristo ene Jaunaren ezagutza exelentaren ariaz, zeinaren amorea gatik guziei ukho egin baidaroet eta behatzen baidaroet ongarriari bezala, Jesukristo irabaz dezadantzat, 9 eta aurkhi nadintzat haren baithan ez legetik nuen justiziarekien, baiñan Jesukristo baithango fedetik heldu denarekien, Jainkoa ganik fedeaz heldu den justizia harekien; 10 ezagutzea gatik Jesukristo, haren phiztearen berthutea eta haren sofrikarietan dudan partea, haren heriotzearen antzura egin izanik, 11 agian helduko naizelakoan hillen artetikako phizte dohatsurat; 12 ez bada ja heldu naizelakotz hartaraiño edo ja perfet naitekelakotz, bainan banarraio nolazbeit atzemanen dudalakoan, eta Jesukristo, hark ni hartu izan nauen bezala.

        13 Ez, ene anaiak, ez dut uste oraiño ardietsi dukedala, bainan gauza bat da: gibeletik ditudanak ahantzirik eta aitziñean ditudanen ardiesterat lehiaturik, 14 lauster egiten baidut harxederat, atzematea gatik zeruko dohatsutasuna, zeiñetarat Jainkoak deithu izan baigaitu Jesukristoz.

        15 Perfet garen guziak beraz gaudezen sentimendu hortan; eta baldin zerbeitetan bertzela uste baduzue, Jainkoak argituko zaituzte horren gaiñean ere. 16 Bizkitartean ja ardietsi izan ditugun ezagutzez denaz bezanbatean, gaudezen sentimendu beretan eta erregela berean. 17 Ene anaiak, zareten ene imitatzaille eta beha diozozue gure baithan ikusi izan duzuen moldearen arauera dabiltzanei. 18 Badire ezen hainitz bertzela dabiltzanak, zeinetaz maiz erran izan baidarotzuet, eta orai ere nigarra begian dudala erraten, Jesukristoren gurutzearen etsaiak direla, 19 zeinen akhabantza izanen baida damnazionea; zeinen Jainkoa baida sabela; zeinek bere gloria ibentzen baidute bere ahalkeria propioan; zeinen gogo guzia baidatza lurreko gauzetan. 20 Gure gogoa ordean eta konbertsazionea zeruan da eta handik igurikitzen ere dugu Salbatzaillea, Jesukristo gure Jauna, 21 zeiñek ganbiatuko baidu gure gorphutz ezdeusa molde berri batetarat, bere gorphutz gloriosoaren iduriko egiterainokoan, gauza guziak ere bere manuko egin ahal detzaken eragintza haren indarraz.

 

IV. KAP.

        1 Hala beraz, ene anaia maiteak, ene deliren harxedea, ene bozkarioa eta ene khoroa zaretenak, zaudezte borla zinki Jauna baithan, ene maiteak. 2 Othoizten dut Ebodia eta errekeritzen dut Sintixe, arren izan daitezen gogo beretako Jauna baithan. 3 Othoisten zaitut, ene lagun fidela; lagun zatzitzu emasteki bek, zeinak trabaillatu izan baidire enekien Ebanjelioaren zerbitzuan Klementekien eta ene bertze lagunekien batean, zeñen izenak bizitzeko liburuan baiditezke.

        4 Boz zaitezte bethi Jauna baithan; berriz ere diot, boz zaitezte. 5 Zuen modestia izan bedi ezagutua gizon guziez. Jauna hurbill da. 6 Ez duzuela deusen grinarik, aitzitik othoitzetan eta orazionetan jartzen zareten guzian esker onekien batean ager beitez zuen galdeak Jainkoaren aitzinean. 7 Eta Jainkoaren bake, gogoeta guziak ixitzen dituenak, begira detzala zuen bihotzak eta zuen Izpirituak Jesukristo baithan.

        8 Gainerakoan, ene anaiak, zer ere baidire egiakide, zer ere honest, zer ere justu, zer ere saindu, zer ere maitagarri, zer ere baidire fama ona ekhartzen dutenak, berthute diren guziak, erakuspenetako laudagarri diren guziak, hek beitez zuek gogoan darabilketzuenak. 9 Nola ere irakatsi baitzaitzue eta ikhasi baiduzue, nola ere aditu baiduzue nitaz erraten eta ikusi ere baiduzue ene baithan, eta hala egizue, eta bakearen Jainkoa zuekien izanen diteke. 10 Atsegin handi bat izan dut bada Jauna baithan, zeren noizbeit bederen erreberritu diren enetzat ohi zinituzten sentimenduak; bethiere bada bihotzean zinituzten, ordean bertze gauez ziñeten okupatuak.

        11 Ez dut hau erraten deusen behar izanez, ezen ikhasi dut aurkhitzen naizen estatuaz kontent izaten. 12 Badakit behera izaten eta badakit frankian bizitzen ere; guzietan ikhasia naiz eta guzietarat egiña. Badakit ase izaten eta gosea pairatzen, frankian izaten eta gabea pairatzen. 13 Guziak ahal ditzaket indarztatzen nauena baithan. 14 Hala ere ungi egin duzue, ene behazunean parte hartu baiduzue.

        15 Badakizue eki, Filipako zaretenak, Ebanjelioa predikatzen bastean Mazedoniatik partitu nintzenean, Eliza batek ere ez darotala egin parte bere ontasunetarik eta deusere ez dudala izatu, xoilki zuen ganik baizen. 16 Thesalonikarat igorri izan baidarotazue behar nuena behin eta bietan. 17 Ez bada eman diezadazuedan nahiz; aitzitik nik bilhatzen dudana da hortik zuei heldu zaitzuen fruitua, zeiñek handituko baidu zuen obra onez Jainkoak atxekitzen duen kontua. 18 Orai hemen ditut igorri darozkidatzuen guziak, eta frankian naiz. Bethea naiz ontasunez, eman baidarozkit Epafroditek eskutarat zuek igorri izan darozkidatzuedanak, urrin onezko emaitza bat bezala Jainkoaren gogarako eta ungi hartzeko den sakrifizio bat bezala.

        19 Ene Jainkoak bada bethe detzala zuen desira guziak bere aberatstasunen arauera eta dizuela bere gloria Jesukristoz. 20 Jainko gure Aitari dakioela eman gloria mendetako mende guzietan. Amen. 21 Saluta zatzitzue saindu guziak Jesukristo baithan. 22 Enekien diren anaiek, goraintzi. Orobat saindu guziek; beregainki ordean Zesaren etxekoek. 23 Jesukristo gure Jaunaren grazia dela zuen izpirituarekien. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa