www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren ebanjelio saindua
Joanes Haraneder
1740, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren evangelio saindua, Ioannes de Haraneder (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

J. PAULO APOST.
BIGARREN GUTHUNA
THESALONIARREI

 

I. KAP.

        1 Paulok, Silbanok eta Timotheok Thesalonikarren Eliza Jainko gure Aita baithan eta Jesukristo Jauna baithan denari: 2 Grazia dizuela eta bakea Jainko gure Aitak eta Jesukristo Jaunak.

        3 Bethiere behar diotzagu eman eskerrak Jainkoari zuentzat, ene anaiak, justu den bezala, zeren berretuaz dohan hagitz zuen fedea eta handituaz zuetarik batbederaren elkharganako karitatea 4 halako moldez, non geroni ere handiesten baigare Jainkoaren Elizetan zuen persekuzione guzietan eta jasaten ditutzuen atsekabeetan duzuen pairakortasunaren eta fedearen ariaz, 5 ager dadin gatik Jaunaren iujeamendu justua eta merezi dezazuen gatik Jainkoaren Erresuma, zeinarentzat pairatzen baiduzue, 6 baldin behintzat justu bada Jainkoaren aitzinean, afliji detzan ordainez zuek orai aflijitzen zaituztenak, 7 eta zuei, aflijituak zaretenei, eman diezazuen deskantsua gurekien batean, Jesus Jauna zerutik agertuko denean bere bothereko aingeruekien, 8 su eta kharren erdian bendekatzeko, Jainkoa ezagutzen ez dutenen eta Jesukristo gure Jaunaren Ebanjelioari obeditzen ez diotenen gainean, 9 zeinek jasanen baidute heriotze bethiereko baten pena, ikusten dutenetik Jaunaren behagunea eta haren botherearen gloria, 10 dathorrenean glorifikatua izateko bere sainduetan eta miragarri sinhetsi izan duten guzien baithan; hala errezibitu izan baiduzue ere guk egun haren gaiñean errendatu izan darotzuegun lekhukotasuna.

        11 Horri dagokala ere gaudez bethi zuentzat othoitzez, arren gure Jainkoak egin zaitzaten bere deiaren arauerako, eta konpli detzan bere botherez zuen gaiñean eta zuen fedearen obraren gaiñean haren ontasunak dituen nahi guziak, 12 glorifikatua izan dadintzat Jesukristo gure Jaunaren izena zuen baithan eta glorifikatuak izan zaiteztentzat zuek ere haren baithan gure Jainkoaren eta Jesukristo Jaunaren graziaren arauera.

 

II. KAP.

        1 Errekeritzen zaituztegu bada, ene anaiak, Jesukristo gure Jaunaren ethor egunaz eta gure haren ganako bilguraz, 2 arren ez dakizuen arinki gogoa ganbia eta ez zaitezten izi ez omenez, ez erranez, ez buthunez gure ganik heldu direlakotz, berehala ethortzeko balitz bezala Jaunaren eguna. 3 Nihork ez zaitzatela engana zernahi moldez, zeren eta ez baida hala izanen, non ez den lehenik ethortzen alboratamendua eta agertzen bekhatuzko gizona sunsitu beharrezko unie hura, 4 etsai muthiri hura, zeiña altxatzen ere baida Jainko erraten den eta adoratzen den guziaren gainetik, Jainkoaren tenpluan jartzeraiñokoan eta bere burua jainko balitz bezala erakusteraiñokoan.

        5 Ez duzue gogoan oraiño zuekien nintzenean horiek erraten ohi narozkitzuela? 6 Eta oraiñokoan zerk dadukan badakizue eki, bere denboran agertzea gatik, 7 ezen ja moldatzen hari da inikitatezko misterioa. Xoilki orai dadukanak iduk beza hura, mundutik khen daiteken artean. 8 Eta orduan agertuko da gaixto hura, zeiña Jesus Jaunak desegiñen baidu bere ahoko hatsaz eta suntsiaraziko bere ethorgune gloriosoaz gaixto hura, 9 Satanaren indarrarekien ethorriko dena, eta bothere suerte guziekien, gezurrezko seiñalekien, mirakuillu falsoekien, 10 eta inikitateak asma ahal dezaken guziarekien, haiñen enganatzeko, zeiñak galtzen baidire, zeren ez duten errezibitu eta maitatu izan egia, salbatuak izateko. 11 Hargatik diote igorriko hainei Jainkoak enganiozko operazione hori, gezurra sinhetsiko duketen bezala, 12 kondenatuak izan daitezen gatik egia sinhetsi izan ez duten guziak, aitzitik inikitateari garaia eman izan diotenak.

        13 Guk ordean eskerrak eman behar diotzagu bethiere Jainkoari zuentzat, ene anaia Jainkoaren maiteak, zeren lehenbizikoetarik hautetsi izan baitzaituzte salbatuak izateko Izpirituaren santifikazionez eta egiaren sinhestez. 14 Xede hortaz deithu izan ere zaituzte, guk predikatu darotzuegun Ebanjelioaz, zuei ardiets arazitzea gatik Jesukristo gure Jaunaren gloria. 15 Hargatik beraz, ene anaiak, zaudete tieso eta zatxeizte, ala dela gure erranez ala dela gure buthunez, ikhasi ditutzuen tradizioneei. 16 Jesukristo gure Jaunak berak, bada, eta Jainko Aita gu maitatu gaituenak eta bere graziaz konsolazione eternal bat eta esperantza on bat eman darokunak 17 konsola detzala zuen bihotzak eta borthitz zaitzatela obra on suerte guzietan eta dotrina onean.

 

III. KAP.

        1 Gaiñerakoan, ene anaiak, egizue othoitz guretzat, arren Jainkoaren hitza bana dadin eta izan dezan prezio, zuen artean ohi duen bezala. 2 Eta gu izan gaitezen libratuak jende bihurri eta gaixtotarik; ez da ezen fedea aurkhitzen presuna suerte guzietan. 3 Ordean fidel da Jainkoa eta borthixtuko zaituzte zuek eta begiratuko izpiritu gaixtoa ganik. 4 Fida ere gare zuetaz Jauna baithan, guk exlejitzen darozkitzuegunak egiten ditutzuela eta bai eginen ere. 5 Jaunak bada xuxen detzala zuen bihotzak Jainkoaren amudiorat eta Jesukristoren pairakortasunerat.

        6 Exlejitzen darotzuegu halaber, ene anaiak, Jesukristo gure Jaunaren izenean, aldara zaitezten anaia bide gaixtoz dabiltzanetarik, eta gure ganik errezibitu izan dituzten erakuspenen arauera ez dabiltzan guzietarik. 7 Zebonek badakizue ezen nola behar den egin gu imitatzeko; ez baigare behar ez bezalakoak izatu zuen artean. 8 Ez baidugu dohainik jan nihoren ogia, aitzitik trabaillurekien eta nekherekien gau eta egun lanean hari izan baigare, zuetarik nihori karga ez izatea gatik. 9 Ez bada hortakotz bothere ez izanez, bainan gere buruak zuei exenplutzat ematea gatik, imita gaitzatzuentzat gu.

        10 Halaber zuekien giñenean deklaratzen ere ginarotzuen bau: Baldin edozeiñek lanean hari nahi ez badu, ez du behar jan ere. 11 Aditu dugu ezen badirela kuen artean jende nahasi batzu deusik hari ez direnak eta hei behatzen ez zaizten gauzetan sartzen direnak. 12 Horlako direnei bada exlejitzen diotegu eta othoitz egiten Jesukristo Jaunaz, soseguan trabaillatzen direla jan dezaten bere ogia. 13 Zuek behintzat, ene anaiak, ez kaiteztela geldi ungi egitetik. 14 Baldinetariak norbeitek ez badio obeditzen guk gure buthunaz erraten dugunari, goardia emozue haiñari, eta ez dezazuela har haiña zuen baltsarat, ahalka dadin amorea gatik. 15 Guziarekien ere ez diozazuela beha etsai bati bezala, baiñan errepreni zazue zuen anaia bezala.

        16 Gaiñerakoan bakearen Jaunak berak dizuela lekhu guzietan bethiereko bakea. Jauna dela zuek guziekien. 17 Salutatzen zaituztet nik Paulok ene esku propialaz; hortan ezagut daitezke ene buthun guziak; horla eskribatzen dut ezen. 18 Jesukristo gure Jaunaren grazia dela zuekien. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa