www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren ebanjelio saindua
Joanes Haraneder
1740, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren evangelio saindua, Ioannes de Haraneder (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

J. JAUNI APOST.
LEHENBIZIKO GUTHUNA

 

I. KAP.

        1 Haste hastetik zena, aditu izan duguna, gere begiz ikusi izan duguna, miratu izan duguna eta gure eskuek hazkatu izan dutena bizitzearen Berboaren ariaz 2 (ezen bizitzea agertu izan da eta ikusi dugu, lekhukotasuna hartaz errendatzen dugu eta irakasten darotzuegu bizitze eternal hura, Aita baithan zena eta guri agertu izan zaikuna), 3 ikusi izan duguna (diot) darotzuegu irakasten, kuez ere sar zaitezten gatik parzunerkoan gurekien, eta gure parzunerkoa izan dadin gatik Aitarekien eta haren Seme Jesukristorekien. 4 Eta hau darotzuegu eskribatzen boz zaitezten gatik eta zuen bozkarioa izan dadin gatik konplia.

        5 Hauxe da bada Jesukristo ganik ikhasi izan duguna eta zuei irakasten darotzueguna: Jainkoa argia bera dela eta ilhunbe garabik ez dela haren baithan. 6 Baldinetariak erraten badugu parzunerkoa dugula harekien eta ilhunbeetan bagabiltza, gezurra erraten dugu eta ez gare egian hari. 7 Baldin ordean argian bagabiltza bera argian den bezala, parzunerkoa dukegu elkharrekien eta Jesukristo haren Semearen odolak garbitzen gaitu bekhatu guzietarik.

        8 Baldin erraten badugu bekhaturik ez dugula, gere buruak enganatzen ditugu eta egia ez da gure baithan. 9 Baldin aithortzen baditugu gure bekhatuak, hura leial da eta justu barkhatzeko guri gure bekhatuak eta garbitzeko gu gaixtakeria guzietarik. 10 Baldin erraten badugu ez dugula egin bekhaturik, hura dugu gezurti egiten eta haren hitza ez diteke gure baithan.

 

II. KAP.

        1 Ene haurtxoak, hau eskribatzen darotzuetet bekhaturik egin ez dezazuen gatik; baldin ordean nihor heldu bada ere bekhatu egiterat, badugu abokat bat Aitaren aldean, Jesukristo, guzia justua dena. 2 Bera da eta biktima gure bekhatuen barkharazitzekoa, eta ez xoilki gureen, baiñan halaber mundu guziarenen.

        3 Eta huntan dakusagu hura ezagutzen dugula: baldin haren manamenduak begiratzen baditugu. 4 Nork ere erraten baidu hura ezagutzen duela eta haren manamenduak ez baiditu begiratzen, gezurti bat da eta egia ez da haren baithan. 5 Nork ere ordean begiratzen baiditu haren erranak, eta hark du egiazki amudio perfet bat Jainkoarentzat. Hortan ezagutzen dugu haren baithan garela. 6 Nork ere erraten baidu Jesukristo baithan dagoela, behar du hark ere ibilli Jesukristo ibilli izan den bezala.

        7 Ene maiteak, ez darotzuetet manamendu berri bat eskribatzen, baiñan bai hastetik izan duzuen manamendu zaharra; manamendu zahar hura da zuek aditu izan duzuen hitza. 8 Bertze alde nik eskribatzen darotzuetedana manamendu berri bat da, eta hori egia da Jesukristo baithan eta bai zuen baithan, zeren ilhunbeak iragan baidire eta egiazko argiak ja argitzen baidu. 9 Nork ere erraten baidu argian dela eta bere anaia gaitzesten badu, haiña ilhunbeetan da oraiñokoan. 10 Bere anaia maite duena argian dago eta behaztopatzerik haren baithan ez da. 11 Baiñan bere anaia gaitzesten duena ilhunbeetan da, ilhunbean dabilla eta ez daki norat dohan, zeren ilhunbeek itsutu baidiotzate begiak.

        12 Eskribatzen darotzuetet zuei, ene haurtxoak, zeren barkhatzen baitzaizkitzue zuen bekhatuak Jesukristoren izena gatik. 13 Eskribatzen darotzuet zuei, aitak, zeren ezagutu baiduzue haste hastetik dena. Eskribatzen darotzuet zuei, gasteak, garaitu baiduzue izpiritu gaixtoa. 14 Eskribatzen darotzuet zuei, haurrak, zeren ezagutu baiduzue Aita. Eskribatzen darotzuet zuei, gasteak, zeren indartsu baitzarete, Jainkoaren hitza zuen baithan egoten baida eta garaitu baiduzue izpiritu gaixtoa.

        15 Ez dezazuela maita mundua, ez eta munduan diren gauzetarik deusere. Baldin nihork maitatzen badu mundua, ez da Aitaren amudioa haiña baithan, 16 ezen munduan diteken guzia edo da haragiaren gutizia, edo begietako gutizia, edo bizitzearen superbioa; eta hori ez da Aita ganik heldu dena, baiñan bai mundua ganik. 17 Mundua iragaten da eta bai haren gutizia ere; ordean Jainkoaren nahia egiten dukena sekulakotz dago.

        18 Ene haurtxoak, azkeneko orena diteke, eta aditu duzuen bezala Antekristok ethorri behar duela, orai danik ere badire hainitz Antekristo, eta hortik dakusagu azkeneko orenean garela. 19 Gure ganik ilkhi dire, baiñan ez ziren gureetarik; ezen guretarik izan balire, gurekien egonen bide ziren; bainan agertu behar baitzuten ez direla guziak guretarik. 20 Zuez denaz bezanbatean, errezibitu duzue sainduaren zaporea eta ezagutzen ditutzue gauza guziak. 21 Ez darotzuet ere eskribatu egia ezagutzen ez duten batzuei bezala, aitzitik bai hura ezagutzen dutenei bezala eta dakitenei bezala gezurrik batere ez dela heldu egiatik. 22 Nor da gezurtia, baizen Jesus dela Kristo ukhatzen duena? Huraxe da Antekrist bat, Afta eta Semea ukhatzen dituena. 23 Nork ere ukhatzen baidu Semea, eta haiñak ez du ezagutzen Afta ere; nork ere aithortzen baidu Semea, eta haiñak du Aita ere ezagutzen.

        24 Zuetaz denaz bezanbatean, hastetik ikhasi izan duzuena bego bethiere zuen baithan; baldinetariak zuen baithan badago bethiere hastapenetik ikhasi izan duzuena, zebonek ere egonen zarete Semea baithan eta Aita baithan. 25 Eta hori da ere agintza, berak egin izan darokuna, agindu izan darokunean bizitze eternala.

        26 Hau darotzuetet eskribatu zuek enganatzen zaituztenen ariaz. 27 Ordean zuek Jainkoaren Semea ganik errezibitu izan duzuen zaporea bego zuen baithan, eta ez duzueke mengoarik nihork irakhats zaitzaten; bainan nola zapore hark berak irakasten baidarozkitzue gauza guziak eta hura baida egia gezurrik batere gabekoa, zaudete hark irakatsi izan darotzuenean.

        28 Guziz orai, ene haurtxoak, zaudete zinki hartan, Jainkoaren Semea agertuko denean izan dezaguntzat fidantzia eta ahalkeriaz bethe ez gaitzan bere ethor egunean. 29 Baldin badakizue Jainkoa justua dela, jakizue justiziaren arauera nor ere bizi baida, eta hura haren ganik sorthua dela.

 

III. KAP.

        1 Ikusazue nolako amudioa erakutsi izan darokun Aitak, nahi baidu Jainkoaren ume deith gaitezen eta izan ere gaitezen. Hargatik munduak ez gaitu ezagutzen, zeren ez baidu ezagutzen hura ere. 2 Ene maiteak, orai danik Jainkoaren ume gare, ordean ez da oraiño ageri zer izanen garen; badakigu Jesukristo agertuko denean bere glorian, hura iduriko dugula, zeren ikusiko baidugu den bezala. 3 Eta nork ere baidu esperantza hori haren baithan, eta haiña santifikatzen da, hura bera ere saindu den bezala.

        4 Nork ere egiten baidu bekhatu, eta haiñak legearen kontra egiten du, ezen bekhatua legearen kontra dena da. 5 Eta badakizue hura agertu izan dela gure bekhatuen khentzeko, eta bekhaturik ez baida haren baithan. 6 Nor ere haren baithan egoten baida, eta haiñak ez du bekhaturik egiten; eta nork ere bekhatu egiten baidu, eta haiñak ez duke hura ikusi, ez ezagutu. 7 Ene haurtxoak, nihork ez zaitzatela engana. Justiziazko obrak egiten dituena da justua, hala nola Jesukristo baida justua. 8 Bekhatu egiten duena deabruaren ume da, zeren deabrua hastetik bekhatu egiten hari baida; eta aria hortaz ethorri izan da mundurat Jainkoaren Semea, deabruaren obren desegitea gatik. 9 Jainkoa ganik sorthu denak ez du egiten bekhaturik, zeren Jainkoaren hazia haren baithan baidago; eta ezin dagike ere bekhaturik, zeren Jainkoa ganik sorthua baida.

        10 Hortan dire ageri Jainkoaren umeak eta deabruaren umeak; nor ere ez baida justua, ez da Jainkoa ganik, ez eta halaber bere anaia maite ez duena ere. 11 Hau da ezen hastetik irakatsi izan zaitzuena eta aditu izan duzuena: dezazuen elkhar maita. 12 Izan ez zaitezten Kain bezala, zein baitzen izpiritu gaixtoaren ume eta zeiñek hill baitzuen bere anaia. Eta zergatik hill zuen? Zeren haren egitateak baitziren gaixtoak, anaiarenak aitzitik baitziren justuak. 13 Ez dezazuela mirets, ene anaiak, baldin munduak higin bazaituzte. 14 Guk huntan dakusagu iragan garela heriotzetik bizitzerat: maite baiditugu gure anaiak. Maitatzen ez duena heriotzean dago. 15 Nork ere gaitzesten baidu bere anaia, eta haiña gizon hillzaille bat da; eta badakizue gizon hiltzaillek batek ere ez duela bizitze eternala bere baithan egotiar.

        16 Huntan dugu ezagutzen Jainkoaren amudioa gure alderako: bere bizia eman izan baidu gure gatik, guk ere eman behar dugu bizia gure anaientzat. 17 Norbeitek duelarik mundu huntako ontasunetarik, ikusten badu bere anaia beharrean eta zarratzen badio bere bihotza, nola egon daiteke Jainkoaren amudioa haren baithan? 18 Ene haurtxoak, ez dezagula malta hitzez eta mihiz, bainan bai obrez eta egiaz. 19 Hortan ezagutzen dugu egiaren ume garela; eta ditugu Jainkoaren aitziñean gogoatuko hortaz gure bihotzak. 20 Baldinetariak ezen kondenatzen bagaitu gure bihotzak, gehiago bide da Jainkoa gure bihotza baiño, eta ezagutzen baiditu gauza guziak. 21 Ene maiteak, gere bihotzak ez bagaitu kondenatzen, fidantzia badugu Jainkoaren aitziñean, 22 eta zer nahi galde diozogun, errezibituko dugu haren ganik, zergatik haren manamenduak begiratzen baiditugu eta hari agradatzen zaioena egiten baidugu.

        23 Eta hau da haren manamendua: sinhets dezagun haren Seme Jesukristoren izenean, eta maita dezagun elkhar, manua eman darokun bezala. 24 Bada haren manamenduak begiratzen dituena haren baithan egoten da eta hura berriz haren baithan; eta hortan ezagutzen dugu berak eman darokun Izpirituaz gure baithan egoten dela.

 

IV. KAP.

        1 Ene maiteak, ez detzatzuela sinhets izpiritu guziak; aitzitik froga zatzitzue izpirituak hea Jainkoa ganik diren, ezen hainitz profeta falso ethorri dire mundurat. 2 Huntanxe ezagutzen ditugu Jainkoa ganikako izpirituak: Jesukristo haragizko gorphutz batekien ethorri izan dela aithortzen duen izpiritu guzia Jainkoa ganik diteke. 3 Eta Jesukristo partitzen duen izpiritu guzia ez da Jainkoa ganik; eta hura diteke Antekristo, zeiñetaz aditu baiduzue erraten heldu dela; eta ja orai danik munduan ja.

        4 Zuek Jainkoa ganik zarete, ene haurtxoak, eta garaitu duzue izpiritu hura, zergatik handiagoa baida zuen baithan dena, ezen ez munduan dena. 5 Hek mundukoak dire; hargatik dire mintzo munduaz eta ditu munduak hek entzuten. 6 Gu Jainkoa ganik gare. Jainkoa ezagutzen duenak entzuten gaitu gu; Jainkoa ganik ez denak ez gaitu aditzen. Hortan dugu ezagutzen egiaren Izpiritua eta enganiozko izpiritua.

        7 Ene maiteak, dezagun elkhar malta, ezen amudioa eta karitatea Jainkoa ganik da; eta nork ere maitatzen baidu, eta haiña Jainkoa ganik sorthua da eta haiñak ezagutzen du Jainkoa. 8 Maitatzen ez duenak ez du ezagutzen Jainkoa, ezen Jainkoa amudio da. 9 Huntanxe erakutsi izan du Jainkoak bere amudioa gure alderat: bere Seme bakharra igorri izan baidu mundurat, bizi gaitezen gatik hartaz. 10 Eta huntan da haren amudioa ziñezkoa: ez baigare gu Jainkoa maitatu dugunak, baiñan berak lehenik maitatu baigaitu gu eta igorri baidu bere Semea barkhamenduzko biktima bat bezala gure bekhatuentzat.

        11 Ene maiteak, baldin horla bagaitu Jainkoak gu maitatu, guk ere maitatu behar dugu elkhar. 12 Jainkoa nihork ez du ikusi egundaiño. Baldin elkhar maitatzen badugu, Jainkoa gure baithan dago eta haren amudioa gure baithan perfeta da. 13 Huntan ezagutzen dugu haren baithan gaudezela eta hura gure baithan: eman baidaroku bere Izpiritutik. 14 Geure begiz ikusi dugu eta lekhukotasuna errendatzen dugu, Aitak igorri izan duela bere Semea munduaren salbatzaille izateko. 15 Nork ere bada aithortuko baidu Jesus dela Jainkoaren semea, Jainkoa haren baithan dagoke eta hura Jainkoa baithan. 16 Guk behintzat ezagutu dugu eta sinhetsi ere bai Jainkoak guretzat duen amudioa. Jainkoa amudio da eta hala amudioan dagoena Jainkoa baithan dago eta Jainkoa haiña haren baithan.

        17 Huntan da Jainkoaren amudioa perfeta gure baithan: fidantzia baidugu jujeamenduko egunekotzat, zeren hura den bezalako baigare gu ere mundu huntan. 18 Iziapena ez da edireten karitatearekien; aitzitik karitate perfetak feratzen du iziapena, ezen beldurrak pena berekien dakharke eta beldur denak ez du karitate perfeta.

        19 Guk bada malta dezagun Jainkoa, halaz eta Jainkoak lehenik maitatu gaituenaz geroz gu. 20 Baldin edozeiñek erraten badu: «Maite dut Jainkoa» eta hala ere bere anaia gaitzesten badu, gezurti bat da. Maitatzen ez duenak bere anaia, zein baidu ikusten, Jainkoa, zein ez baidu ikusten, nola maita ahal dezake? 21 Eta hau da manu bat Jainkoa ganik duguna: Jainkoa maitatzen duenak malta dezan halaber bere anaia ere.

 

V. KAP.

        1 Nork ere sinhesten baidu ezen Jesus dela Kristo, eta haina Jainkoa ganik sorthua da; eta nork ere maite baidu jenderatu duena, maite du orobat haren ganik jenderatua izan dena ere. 2 Huntan dugu ezagutzen maite ditugu Jainkoaren umeak; maitatzen dugunean Jainkoa eta egiten ditugunean haren manuak. 3 Jainkoa maitatzea ezen haren manamenduak begiratzean datza, eta haren manamenduak ez dire gaitzak.

        4 Zeren Jainkoa ganik sorthuak diren guziak munduaren garai baidire, eta munduaren garai errendatzen ohi duen biktoria hura gure fedea da. 5 Nor da munduari garaitzen zaioena, baizen haiña, zeiñek sinhesten baidu Jesus dela Jainkoaren Semea? 6 Jesukristo hura bera da ethorri izan dena urarekien eta odolarekien; ez urarekien xoilki, bainan urarekien eta odolarekien, eta Izpiritua da lekhukotasuna errendatzen duena Jesukristo dela egia. 7 Ezen hirur dire lekhukotasuna ematen dutenak zeruan: Aita, Berboa eta Izpiritu Saindua, eta hauk hirurak bat dire. 8 Eta hirur dire lekhukotasuna ematen dutenak lurrean: Izpiritua eta ura eta odola, eta hauk hirurak bat dire.

        9 Baldinetariak gizonen lekhukotasuna errezibitzen badugu, Jainkoaren lekhukotasuna handiagoa da; bada hau da lekhukotasun handi hura: Jainkoak bere Semeaz errendatu duena. 10 Jainkoaren Semea baithan sinhesten duenak badu Jainkoaren lekhukotasuna bere baithan; Semea baithan sinhesten ez duenak gezurti egiten du Jainkoa, zeren ez baidu sinhesten Jainkoak bere Semeaz errendatu izan duen lekhukotasunean. 11 Eta lekhukotasun hura da, bizitze eternala eman darokula Jainkoak; eta bizitze hura haren Semea baithan da. 12 Semea duenak badu bizitzea; Semea ez duenak bizitzea ez duke.

        13 Hauk eskribatzen darozkitzuet dakizuentzat bizitze eternala baduzuela sinhesten duzuenek Jainkoaren Semearen izenean. 14 Eta haren baithan fidantzia ematen darokuna da, entzuten baigaitu haren nahiaren arauerako galdetzen diogun guzietan. 15 Badakigu ezen entzuten gaituela galdetzen diogun guzietan; eta dakigu, zeren ardiesten baidugu galdetzen dioguna.

        16 Jakiten duenak haren anaiak egin dukela bekhatu bat heriotzerat ez dohana, galde beza eta ardietsiko du bizitzea haiñarentzat, zeiñaren bekhatua ez baidoha heriotzerat; bada ordean bekhatu bat heriotzerat dohana, eta ez dut harentzat erraten othoitz egin dezazuela. 17 Gaixtakeria guzia bekhatu da, baiñan bada bekhatu bat heriotzerat dohana. 18 Badakigu, nor ere Jainkoa ganik sorthua baida, eta haiñak ez duela egiten bekhaturik; aitzitik Jainkoa ganikako sortze hark begiratzen du eta izpiritu gaixtoak ez du ukitzen haiña. 19 Badakigu Jainkoa ganik garela gu, eta mundua den guzia izpiritu gaixtoaren botherearen azpian dela. 20 Badakigu halaber Jainkoaren Semea ethorri izan dela eta eman darokula adimendua, ezagut dezagun gatik egiazko Jainkoa eta izan gaitezen gatik haren egiazko Semea baithan. Hura da egiazko Jainkoa eta bizitze eternala. 21 Ene haurtxoak, begira zaitezte idoletarik. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa