www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren ebanjelio saindua
Joanes Haraneder
1740, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren evangelio saindua, Ioannes de Haraneder (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

J. PAULO APOSTOL.
LEHENBIZIKO GUTHUNA
THESALONIARREI

 

I. KAP.

        1 Paulok, Silbanok eta Timotheok Thesalonikako Elizari, Jainko gure Aitaren eta Jesukristo gure Jaunaren izenean: 2 grazia dela zuekien eta bakea. Eskerrak ematen diotzagu Jainkoari bethiere zuen guzientzat, zuek behiñere ahantzi gabe gure othoitzetan, 3 orhoitzen garelarik gure Jainkoaren eta Aitaren aitziñean zuen fedearen obrez, zuen karitatearen trabailluez eta zuek Jesukristo gure Jauna baithan duzuen esperantzaz eta fidantziaz. 4 Badakigu ezen, ene anaia Jainkoaz maitatuak, nola izan zareten bereziak. 5 Ebanjelioa predikatu izan darotzuegunean ez baidugu egin hitzekien xoilki, baiñan oraiño ere mirakuilluekien, Izpiritu Sainduaren laguntzarekien eta haren dohaiñen frankia oso batekien. Badakizue ere nolakotsu izatu garen zuen artean zuen salbamenduarentzat.

        6 Zuek ere halaber gure imitatzaille egin izan zarete eta Jaunaren imitatzaille, errezibitu izan baiduzue hitza tribulazione handien artean Izpiritu Sainduaren bozkarioarekien, 7 halako maneraz, non moldetzat baliatu izan baitzaizte Mazedonian eta Akaian diren fidel guziei. 8 Ezen ez xoilki zuen gatik izan da Jaunaren hitza banatua Mazedonian eta Akaian, baiñan are zuek Jainkoa baithan duzuen sinhetstea ezagutua da lekhu guzietan hain ungi, non ez baida mengoa hortaz deusik aipha dezagun, 9 halaz eta berek kondatzen darotzuetenaz geroz zer maneran sarthu izan garen zuen baithan eta nola itzuli izan zareten Jainkoa ganat, idolak utzirik zerbitzatzekotzat Jainko bizia eta egiazkoa 10 eta igurikitzekotzat zeruetarik haren Seme Jesus, zeina biztu izan baidu hilletarik eta zeiñak athera izan baigaitu geroko koleraren miñetik.

 

II. KAP.

        1 Badakizue ezen zebonek, ene anaiak, gu zuen ganat ethortzea ez dela alfer izatu. 2 Aitzitik lehenago sofritu ginduen arren eta gaizki tratatuak izan giñen arren, dakizuen bezala, Filipen, izan ginduen kuraiea Jainkoaren laguntzarekien batean zuei predikatzeko Jainkoaren Ebanjelioa hainitz nekhe eta griñen artean. 3 Guk ezen predikatu izan darotzuegun dotrina ez da enganiozkoa, ez lohikeriazkoa, eta ez dugu izan xederik zuen enganatzeko; 4 aitzitik nola Jainkoak hautetsi izan baigaitu bere Ebanjelioa guri fidatzeko, hala mintzo gare ez gizonen gogara egin nahiz, bainan bai egin nahiz Jainkoaren gogara, zeinek ikusten baidu gure bihotzen barrena.

        5 Ez dugu ezen egundaiño deusik erran zuen lausengatzeko, dakizuen bezala, eta ez bilhatu abariziazko estakururik batere. Jainkoa da lekhuko. 6 Ez gare ibilli gloria bilha gizonen ganik, ez zuen ganik, ez bertzeren ganik. 7 Karga ahal zintzazkegutelarik Jesukristoren Apostolu bezala gure hazteaz, hala ere xume eta eme egotu gare zuen artean, unhide batek bere haurrak mainaz ekhartzen dituen bezala. 8 Hala maite baitzintuztegun amultsuki, nahiko giñarotzuen eman ez xoilki Jainkoaren Ebanjelioaren ezagutza, baiñan oraino gere bizia ere. Hain maite bazintuztegun ezen.

        9 Halaber orhoit bide zarete, ene anaiak, gure trabailluez eta nekheez: nola gau eta egun lanean hari giñela, zuetarik nihori ez karga izatea gatik, predikatu izan darotzuegun Jainkoaren Ebanjelioa. 10 Lekhuko zarete eta lekhuko da Jainkoa, zeiñ sainduki, justuki eta iroi gabeki ibilli izan garen zuen artean sinhetsi duzuenen baithan. 11 Badakizue ezen zuetarik batbederaren alderat haritu izan naizela, aita bat bere umeen alderat bezala, 12 zuen exortatzen, konsolatzen, errekeritzen, arren ibill zintezten zuek bere erresumarat eta gloriarat deithu izan zaituzten Jainkoari dagokon bezala.

        13 Hargatik diotzogu Jainkoari ematen bethiereko eskerrak, zeren aditu gaitutzuenean predikatzen Jainkoaren hitza, errezibitu izan baiduzue hura ez gizonen hitza bezala, bainan egiazki, nola baida, Jainkoaren hitza bezala, zeiñek obratzen baidu zuen baithan, sinhetsi duzuenetan. 14 Zuek ezen, ene anaiak, imitatzaille egin zarete Jainkoaren Elizen, zeiñek besarkatu izan baidute Judean Jesukristoren fedea; pairatu izan baiduzue zuek ere zuen herritarretarik hek pairatu izan dutena judutarretarik; 15 zeiñek hill izan ere baidituzte Jesus Jauna eta profetak, zeiñek persekutatu izan baigaituzte, zeiñak ez baidire Jainkoaren gogarako eta gizon guzien etsai ere baidire; 16 zeiñek debekatzen baigaituzte mintzatzetik jentillei bere salbamendua egin dezatentzat, bethi bere bekhatuen neurria mukuratzen haritzeko; eroria da ezen bethikotzat Jainkoaren kolera hekien gaiñerat.

        17 Gu berriz, ene anaiak, separatuak izan baigare zuen ganik denbora guti batetakotz ikustez eta bihotzez, hanbatenaz gehiago lehiatu gare zuen ikusterat, hagitz desira handia baidugu hortakotz. 18 Nahi izatu dugu bada ethorri zuen ganat. Ni behintzat Paulo ethendua izan naiz behin eta bietan; ordean debekatu izan gaitu Satanek. 19 Eta gerthuki ere; zer da ezen gure esperantza, gure bozkarioa, gure gloriaren khoroa? Zuek ez zarete Jesukristo gure Jaunaren aitziñean haren ethorgunekotz? 20 Zuek zarete ezen gure gloria eta bozkarioa.

 

III KAP.

        1 Horri dagokala ezin gehiago iraunez, hobe iduritu zaiku egotea Athenesen bakharrik. 2 Eta igorri izan darotzuegu Timotheo gure anaia eta Jainkoaren zerbitzaria, Jesukristoren Ebanjelioan borthitz zaitzatentzat eta exorta zuen fedean zinki egoterat; 3 nihor higitua izan ez dadintzat persekuzione hautaz; zebonek badakizue ezen hortakotz garela munduan. 4 Zuen artean giñenean erraten ere giñarotzuen aitzinetik, izanen ginituela atsekabeak jasateko eta izatu ere ditugu, dakizuen bezala. 5 Horri dagokala, ezin gehiago igurikiz igorri izan dut zuen fedearen berri jakiterat, beldurrez ezen tentatu izan zaituzketen tentatzailleak eta alfer ethor ez dadin gure trabaillua.

        6 Orai ordean Timotheo ethorri zaikunean zuen ganik eta kondatu izan darokunean zuen fedea eta karitatea, bethiere gutaz duzuen orhoitzapen amultsua eta gure ikusteko duzuen desira, guk ere zuen ikustekoa dugun bezala, 7 deskantsatuak edireten gare zuen baithan, gure atsekabe eta gaitz guzien artean, zuen fedearen ariaz; 8 ezen orai gare bizi, baldin zuek fermu bazaudete Jauna baithan.

        9 Eta gerthuki, nola eskerrik aski eman ahal diozokegu Jainkoari zuen gatik, gure Jainkoaren aitzinean zuen ariaz sentitzen dugun bozkario guziarentzat? 10 Gauaz eta egunaz asko othoitz egiten ere diogu, ikus ahal zaitzateguntzat eta konpli ahal dezaguntzat zuen fedeak eskas dukena. 11 Jainko gure Aitak bada eta Jesukristo gure Jaunak eraman gaitzala zuen ganat; 12 zuek berriz berret zaitzatela Jaunak geroago eta gehiago elkharrentzat eta guzientzat duzuen karitatean, guk zuentzat dugun bezalatsu; 13 borthitz daitezentzat zuen bihotzak saindutasunean, iroyik ez duzueken bezala, Jainko gure Aitaren aitziñean Jesukristo gure Jauna bere saindu guziekien dathorken egunean. Amen.

 

IV. KAP.

        1 Gaiñerakoan bada, ene anaiak, othoizten zaituztegu eta errekeritzen Jesus Jaunaz, gure ganik ikhasi duzuen bezala nola ibilli behar duzuen Jainkoaren gogarako izateko, hala ibill ere zaitezten geroago eta gehiago aitzina zaitezketen bezala. 2 Badakizue zer manamendu eman darotzuedan Jesus Jaunaren partez. 3 Hauxe da ezen Jainkoaren nahia: izan zaitezten saindu; begira zaitezten lohikeriatik, 4 jakin dezantzat zuetarik batbederak bere gorphutzaz baliatzen sainduki eta honestki, 5 eta ez gutiziaren mugidak segitzen dituela jentillek bezala, zeiñek Jainkoa ez baidute ezagutzen. 6 Ez beza nihork zeba ez engana bere anaia zernahi den egitekoetan, zeren eta Jauna gauza horien guzien bendekatzaille baida, ja erran darotzuegun bezala eta deklaratu haren partez. 7 Ez gaitu ezen Jainkoak deithu lohi izan gaitezentzat, bainan bai saindu izateko. 8 Hala bada, mezu hauk arbuiatzen dituenak ez du gizon bat arbuiatzen, bainan bai Jainkoa, zeiñek eman izan ere baidu bere Izpiritu Saindua gure baithan.

        9 Anaiatasuneko karitateaz denaz bezanbatean, ez dugu mengoarik zuei hortaz eskribatzeko, halaz eta zebonek Jainkoa ganik ikhasi duzuenaz geroz elkharren maitatzen; 10 ezen hori egiten ere baduzue Mazedonia guzian diren anaia guzien alderat; othoisten zaituztegu ordean, ene anaiak, geroago eta gehiago aitzinatzeaz amudio hortan, 11 eta ardura izateaz bakean egoteko; nork bere egitekoak egiteaz eta zuen eskuz trabaillatzeaz, exlejitu izan darotzuegun bezala; 12 finean honeski ibiltzeaz Elizatik kanpoan direnen alderat eta bertzeren denik ez bilhatzeaz.

        13 Ez dugu nahi behintzat, ene anaiak, ignora dezazuen lo dauntzanez jakin behar duzuena, trista ez zaiteztentzat esperantzarik ez duten bertze gizonak bezala. 14 Baldinetariak ezen sinhesten badugu Jesus hil izan dela eta biztu dela, halaber Jainkoak erakharriko ditu Jesusekien haren baithan hill direnak ere. 15 Ezen hau erraten darotzuegu Jaunaren hitzean: gu, bizi garenak eta egon behar garenak Jauna dathorren artean, ez gaiztela aitzinduko ja hill direnei, 16 zeren eta ordena emanen den pontutik, arkanjeluaren boza eta Jainkoaren klaroiña adiaraziko den pontutik, Jauna bera jautsiko baida zerutik eta berehala biztuko ditezke lehenik Jesukristo baithan hill direnak. 17 Gero gu bizi garenak, hemen gelditzen garenak, eramanak izanen gare hekiekien batean airetan hedoien gaiñean, Jesukristoren aitzinerat goateko; eta hala bethierekotz Jaunarekien izanen gare. 18 Konsola zazue beraz elkhar ene erran horietaz.

 

V. KAP.

        1 Denborez eta momentuez denaz bezanbatean, ene anaiak, ez da mengoarik eskriba diezazuegun, 2 zeren baidakizue aski zebonek Jaunaren eguna ethorriko dela gauaz heldu den ohoin bat bezala. 3 Noiz ere ezen erranen baidute: «Bakean gare eta segurean», eta orduan ethorriko zaieke uste gabeko ondikoa, emaste izorra denari erditzeko miñak heldu zaizkon bezala; eta ez dire itzuriko. 4 Zuek ordean, ene anaiak, ez zarete illhunbetan, egun hark ohoin batek bezala ustegabean atzeman zaitzatentzat. 5 Ezen zuek guziak argiaren umeak zarete eta egunaren umeak; ez gara gauarenak, ez illhunbeenak. 6 Ez gauntzala beraz lo bertzeak bezala, baiñan gauden atzarriak, eta garen sobre; 7 ezen lo dauntzanak gauaz dauntza lo, eta horditzen direnak gauaz dire hordi. 8 Gu ordean, egunaren ume garenak, garen sobre; eta jauntz dezagun burdin jakatzat fedea eta karitatea, eta kasketatzat salbamenduaren esperantza; 9 ezen ez gaitu Jainkoak gu ezarri bere koleraren terreratzat; aitzitik bai salbamendua ardiets dezaguntzat Jesukristo gure Jaunaz, 10 zeiña hill izan baida guretzat, nahiz gaudezen iratzarriak, nahiz gaudezen lo, guziak betan bizi gaitezentzat harekien. 11 Hargatik bada dezazuen elkhar konsola eta edifika batak bertzea, egiten ere duzuen bezala.

        12 Othoitz egiten darotzuegu behintzat, ene anaiak, hagitx zuen artean trabaillatzen direnak, Jaunaren arauera gobernatzen zaituztenak eta irakasten darotzuetenak, 13 eta amudio gehiago hei erakusteaz egiten duten obra gatik. Duzuen bethiere bakea hekiekien. 14 Othoisten zaituztegu oraiño, ene anaiak; errepreni zatzue izpiritu nahasitako direnak, konsola zatzue gogo xumetako direnak, jasan zatzue flakoak, zareten pairakor guzien alderat. 15 Begirautzue nihork gaixkia gaizkiarentzat nihori errenda ez diozon; aitzitik zareten bethi prest ungi egiterat elkharri, eta bai mundu guziari ere. 16 Zareten bethi alegera. 17 Ez zaiteztela geldi othoitz egitetik. 18 Gerthakari guzietan eman diotzatzue Jainkoari eskerrak; hori da ezen Jainkoak nahi duena guziek egin dezazuen Jesukristo baithan. 19 Izpiritua ez dezazuela iraungi; 20 Profeziak ez detzatzuela mespreza. 21 Gainerakoan gauza guziak examina katzue eta on denari zakizkote. 22 Gaixkiaren iduria duten guzietarik begira zaitezte.

        23 Bakearen Jainkoak berak, bada, zaitzatela santifika gauza guzietan, zuen Izpiritu guzia, zuen arima eta gorphutza begira ditezentzat errankizunik gabe Jesukristo gure Jauna dathorken egunekotz. 24 Fidel da zuek deithu zaituztena eta hark du egiñen hori zuen baithan. 25 Ene anaiak, egizue othoitz guretzat. 26 Saluta zatzue anaia guziak musu saindua emanik. 27 Jaunaz zaituztet errekeritzen irakuratzitzeaz buthun hau anaia saindu guziei. 28 Jesukristo gure Jaunaren grazia dela zuekien. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa