www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren ebanjelio saindua
Joanes Haraneder
1740, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren evangelio saindua, Ioannes de Haraneder (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

J. PAULO
APOSTO. GUTHUNA
TITERI

 

I. KAP.

        1 Paulo Jainkoaren zerbitzari eta Jesukristoren Apostolu denak Jainkoaren bereziei fedea predikatzeko eta jainkotiartasunaren arauerako den egia hei ezagut aratzitzeko, 2 bizitze eternalaren esperantzetako, zeiña agindu izan baidu Jainkoak, gezurrik erran ez dezakenak, eta dohatu mende guziez aitziñetik, 3 erakutsi ere baidu denbora markatuan bere hitza, niri fidaturik haren predikatzeko kargua gure Salbatzaille Jainkoaren ordenaren arauera, 4 Tite haur maiteari, biek erkide dugun fedearen arauera: Grazia eta bakea dizutela Jainko Aitak eta Jesukristo gure Salbatzailleak.

        5 Arrozoin hunen gatik utzi izan zaitut Kretan, han erregelatzeko direnak erregela detzatzun gatik eta ifini detzatzun gatik aphezak hirietan, exlejitu izan darotzudan bezala: 6 Baldin nihor erratekorik gabea bada, behin baizen ezkondua izan ez dena, haurrak fidelak dituena, ez deboxkeriaz akusatuak eta ez desobedientak. 7 Behar du izan ezen aphezpiku bertze errankizunik gabekoa, Jainkoaren etxeko gobernari den bezala: ez arroganta, ez koleratsua, ez arnoari emana, ez kolpekaria, ez irabazi likhits bati jarreikia; 8 aitzitik bai arrotzen ungi errezibitzaillea, amultsua, sobrea, justua, saindua, moderatua; 9 zinki jarria idukitzerat fedearen egiak, berari irakatsi .izan zaizkoen leialtasun berean, gai izan dadintzat exortatzeko dotrina garbiaren arauera, eta bentzutzeko hari kontra egiten diotenak.

        10 Badire ezen hainitz, guziz zirkonzisioneko direnen artekoetarik, obeditu nahi ez dutenak, elhe berri erraille eta mundu enganazaille direnak. 11 Ixillarazi behar dire jende bek, zeiñak familia osoak iraultzen baidituzte, behar ez direnak irakasten dituztela irabazi lizun baten guraz. 12 Erran ohi ere izan du horien herritar batek, horien profeta bezala denak: «Kretatarrak bethi gezurtiak, bestia gaixtoak eta sabel uzkurrak».

        13 Lekhukotasun hori egia diteke. Arrozoin horren gatik eranzun diozozute borthizki, bere fedea garbi atxek dezatentzat, 14 trikatu gabe juduen elhaberrietan eta egiari gibelondo egiten dioten gizon batzuen exlejikarietan. 15 Xahuentzat guziak dire xahu; lohi direnentzat ordean eta infidelentzat deusere ez da xahu; aitzitik likhistuak ditezke hekien izpiritua eta bai hekien konszientzia. 16 Ostendade egiten dute ezagutzen dutela Jainkoa, obrez ordean ukhatzen dute; higin batzu baidire, sinhets gogor batzu, eta obra on garabetako gai ez diren batzu.

 

II. KAP.

        1 Zuk ordean irakats zatzitzu dotrina sainduari dagozkon gauzak. 2 Irakats diozazute gizon zaharrei nola behar duten izan sobre, honest, prudent eta egon garbi fedean, karitatean eta pasientzian. 3 Emaste zaharrei orobat, nola behar duten erakutsi bere presuna guzian modestia saindu bat; ez izan gaixki erraille, ez arnoari emanak; aitzitik nola behar dituzten eman erakuspen onak, 4 irakasten diotelarik emaste gasteei xuhur izaten, bere senharrak eta bere haurrak maitatzen. 5 Prudent izaten, garbi, sobre, bere etxeaz arduratsu , prestu, bere senharren obedient, gaixki erran ez dadintzat Jainkoaren hitzaz. 6 Gasteak halaber exorta zatzitzu izan daitezen sobre. 7 Gauza guzietan erakuts zazu zeure burua obra onetako exenplutzat, dotrinan, garbitasunean, zuhurtzian. 8 Zure hitzak izan beitez sainduak eta ezin erreprenituzkoak, gure kontra direnak ahalka daitezentzat ez izanez guretzat gaixki erratekorik batere. 9 Gomenda diozozute sehiei izan daitezen bere nausiei sumetituak, gauza guzietan hekien gogara egiterat jarriak eta ez kontrariatzerat; 10 ez dezaten hekienetarik deusere aldara, aitzitik erakuts diozoten aurkhintza guzietan leialtasun perfet bat, Jainko gure Salbatzaillearen dotrinari guzietan ohore egin diozatentzat.

        11 Agertu izan zaie ezen Jainko gure Salbatzaillearen grazia gizon guziei 12 eta irakatsi izan daroku gaixtakeriari eta munduko gutiziei ukho eginik, sobretasunekien, justutasunekien eta jainkotiartasunekien bizi behar dugula mundu huntan, 13 zorionezko esperantzaren eta Jesukristo Jainko handiaren eta gure salbatzaillearen ethor egun gloriosoaren begira gaudezelarik, 14 zeiñek eman izan baidu bere burua guretzat, gu erresketatzea gatik gaixtakeria guzietarik, eta beretzat egitea gatik populu garbi bat, bere gogarakoa eta obra onei jarreikia. 15 Predika zatzitzu hauk, exorta zazu eta eranzun zazu autoritate guzizko batekien, ez duen nihork biderik zure mezprezatzeko.

 

III. KAP.

        1 Abisa zatzitzu, izan daitezen printzeen eta bothereen alderat sumetituak, obedi diozoten hekien manuei, izan daitezen prest obra on guzietakotz, 2 ez dezaten erran gaixkirik nihortaz, ez daiten izan ihardukitzaille; aitzitik izan daitezen modest, emetasun guzizko bat erakusten dutelarik gizon guzien alderat; 3 gu ere ezen lehenago sensu gabeko ginen, sinhets gogor, errebelatuak, pasione eta atsegin mota guzien gathibu, maleziaz eta inbidiaz betheak ginabiltzala, higingarri eta elkharren higintzaille.

        4 Ordean Jainko gure Salbatzaillearen ontasuna eta gizonen ganako amudioa agertu izan denean, 5 salbatu izan gaitu ez guk egin dituzkegun justiziazko obren gatik, bainan bere urrikalmendua gatik, sortze berritako bathaioaz eta Izpiritu Sainduazko erreberritzez, 6 zeiña isuri izan baidu frankiarekien gure gainerat Jesukristo gure Salbatzailleaz, 7 haren graziez justifikatuak izanik, izan gaitezen bizitze eternalaren heredero, esperantza dugun arauera.

        8 Egia gerthu bat da eta hautaz nahi dut zinki mintza zaitezen, obra onetako aitzindari izan daitezentzat Jainkoa baithan sinhesten dutenak. Hauk dire egiazki on diren gauzak eta gizonen probetxutako direnak. 9 Bainan kestione erhoak, hidalgoak, ihardukitzeak eta legeazko debadioak iraitzatzitzu; banoak dire ezen eta deusetako on ez direnak. 10 Gizon heretiko bat behin eta bietan abisatu dukezun ondoan, utzazu, ihes egiozu, 11 gogoaturik halako dena iraulia dela eta bekhatuzko estatuan dagoena, bere konszientzia propialak kondenatzen duenaz geroz.

        12 Igorri darotzukedanean Artemas edo Tikike, khexa zaite eneganat ethortzerat Nikopoliserat, ezen han iragan gogo dut negua. 13 Zenas legeko dotora eta Apollo igoratzitzu aitzinerat eta duzun artha deusen eskasik ez duten. 14 Ikhas bezate halaber gure anaiek ere aitzindari izaten obra onetan, behar ordutako agor eta fruitu gabeko geldi ez daitezen. 15 Salutatzen zaituzte enekien diren guziek; saluta zatzitzu fedezko batasunean gu maite gaituztenak. Jainkoaren grazia dela zuek guziekien. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa