www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (II) - Testament Zaharra, 2. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

HABAKUKEN PROFEZIA

 

I. KAP.

        1. Habakuk profetak ikhusi sortha.

        2. Jauna, noiz arteo egonen naiz oihuz, eta zuk ez entzunen? noiz arteo bortxaren azpian hariko naiz deihadarka, eta zuk ez salbaturen?

        3. Zertako erakhutsi daroztadatzu gaixtakeria eta behardura, begien aitzinera eman daroztadatzu harrapakeria eta bidegabea? Eman da erabakia, eta makhurra atheratu da nausi.

        4. Aria hortaz da legea ostikatua, eta zuzena ez da bere bidean burura heltzen; ezen gaixtoa prestuari nausitzen zaio, erabaki tzarrak direlakoz ilkhitzen.

        5. Begia emazue populuen gainera eta ikhusazue: harri eta baldi zaitezte; ezik gerthaturen da zuen egunetan lan bat, nihork sinhetsiren ez duena aiphatuko denean.

        6. Ezen huna non eraikiren ditudan nik Kaldearrak, jendaki gogor eta zalhua, lurraren hedaduran dabilana bertzeen etxeez jabetzeko.

        7. Izigarria eta ikharagarria da; bere oldea du lege, eta haren sortha ilkhiko da.

        8. Haren zaldiak lehoinabarrak baino arinagoak dire, eta gabaz dabiltzan otsoak baino zalhuagoak; haren zaldizkoak hedaturen dire; ezen urrundik ethorriren dire hegaldaka, jatera laster egiten duen arranoa iduri.

        9. Oro harrapakinera ethorriren dire; hekien begithartea haize erregarri bat da, eta gathibuak bilduko dituzte legar-murrua iduri.

        10. Populu hura erregeei nausituren da; haren irrigarri izanen dire erregeak; bera hazkargailu guziez trufaturen da: sethiatu eta harturen ditu.

        11. Orduan nahasiren zaio izpiritua; iraganen eta eroriko da: horrelakoa da harek bere jainkoaren ganik dukeen indarra.

        12. Ene Jainko Jauna, ene saindua, ez othe zare zu hatsarritik Jainko ahalorotakoa, eta gu ez baikare hilen? Jauna, hura ezarria duzu, haren eskuz justiziaren egiteko; indarrean gogortu duzu, haren eskuz azurriatzeko.

        13. Zure begiak garbiegiak dire gaizkiari begira egoteko; ezin begira diozokezu gaixtakeriari; zergatik begiratzen diozute tzarkerian hari direnei? nolaz zaude ixilik, gaixtaginak bera baino prestuagoa iresten duen orduan?

        14. Gizonak egiten ditutzu itsasoko arrainak bezala, eta buruzagirik ez duen zierpea iduri.

        15. Harek altxatzen ditu amuaz, eramaten ditu bere sareaz, biltzen ditu bere gormetara. Horren gainean bozturen da eta jauziren.

        16. Horren gatik imolaturen diozka bitimak bere sareari, sakrifizioak eginen bere gormei; hekiekin handitu izan duelakoz bere zathia, eta bildu janhari hauta.

        17. Aria hortaz daduka beraz hedatua bere sarea, eta jendaien hiltzetik ez da baraturen.

 

II. KAP.

        1. Ernerik egonen naiz ene atalaian, gogorrik hazkargailuaren gainean; eta begira egonen naiz, ikhusteko zer erranen darotedan eta zer behar diodan ihardetsi jazarriko darotanari.

        2. Eta Jaunak ihardets eta erran zarotan: Ikhusia iskriba zazu, eta oholen gainean garbiki ezar zazu, irakurtuko duenak iragan dezan errexki

        3. Zeren ikhusi duzuna urrun baita oraino; eta agertuko da azkenean, eta ez du hutseginen: luzatzen badu, igurikazu; ethorriko da segurki, eta ez du beranduko bere tenorean.

        4. Huna, sinhesgaitz denak ez Juda zuzentasunik bere ariman; zuzena ordean, bere sinhesteak biziaraziren du.

        5. Nola arnoak enganatzen baitu edalea, orobat izanen da gizon burgoiaz, eta ez da ohoretan izanen; harek zabaldu du arima ifernua bezain; eta bera, herioa iduri, ez da aseko; bere azpira biltzen ditu jendaki guziak, eta bere azpian metatzen ditu populuak oro.

        6. Hekiek guziek ez othe dute haren gainetik harturen errankizun bat, eta haren asmakarietarik hizkuntza bat, erranen baita: Zorigaitz bertzeen ontasunen biltzen hari denari! noiz arteo hariko da bere kontra lohi murrukatzen?

        7. Ez othe dituk bat-batean jaikiren asikiko hautenak; eta ez othe dire jauziren, zirtzikatuko hautenak; eta harrapakara egonen baihatzaiote?

        8. Zeren larrutu ditukan asko populu, populuetarik gelditu diren guziak larruturen haute hi, ixuri dukan odolaren ariaz; lurrari, hiriari eta han zaudezenei egin diotekan gaizkiaren ariaz.

        9. Zorigaitz jaramankeria tzar batez bere etxea bethetzen duenari, bere ohantzea gora kokatu beharrez, eta gaitzari itzuriko dela ustez

        10. Ahalkea duk hire etxearentzat asmatu; populu asko xehakatu dituk, eta bekhatura erori duk hire arima.

        11. Ezen harriak harrasitik oihu eginen dik, eta etxe-trenkadetako zurek ihardetsiko die.

        12. Zorigaitz odolean hiria altxatzen eta gaixtakeriaren gainean asentatzen duenari

        13. Horrelakoak ez othe dire heldu armadetako Jauna ganik? Ezen populuak su handi batentzat eta jendaiak hutsarentzat dire nekhatzen, eta iraungiko dire guziak.

        14. Ezen betheko da lurra, urek itsasoa estaltzen duten bezala, orok ezagut dezaten Jaunaren ospea.

        15. Zorigaitz edaria bere adiskideari minarekin nahasiz ematen duenari, eta hordiarazten duenari haren buluztasunaren ikhusteko

        16. Ospe orde, laidoz haiz bethea; edazak hik ere eta lohakar hadi Jaunaren eskuko edari-untziak atzemanen hau hi ere, eta laidoa goiti eginen duk hire ospearen gainera.

        17. Libango hire gaixtakeriek estaliren haute; eta abereen desmasiak lazturen ditu, ixuri izan duten odol guziaren ariaz; lurrari, hiriari eta hartan zaudenei egin daroezten gaizki guzien ariaz.

        18. Zer baliatzen da ofizialeak zizelatu edo urthu duen molde eta itxura gezurtia? eta halere ofizialeak bere lanean sinheste badu, itxura mutu egiten haritzeko.

        19. Zorigaitz hainari zeinak zurari erraten baitio: Atzar zaite! eta ixilik dagoen harriari: Jaik zaite! Harri harek argi othe dezake? Hara non den urhez eta zilharrez estalia; bainan den-gutieneko hatsik ez da haren sabelean.

        20. Jauna ordean bere tenplo sainduan da; lurra oro haren aitzinean ixil egon bedi.

 

III. KAP.

        1. Habakuk profetaren othoitza jakingabekerientzat.

        2. Jauna, entzun dut zure errana, eta laztu naiz.

        Jauna, urtheen erdian ezagutaraz zazu: hasarretua zaitekeenean, orhoituren zare zure urrikalkortasunaz.

        3. Hegoatik ethorriren da Jainkoa, eta Pharango menditik saindua;

        Haren ospeak estali ditu zeruak, eta haren laudorioz bethea da lurra.

        4. Haren distirak iduriko du iguzki-argia; indarra eta ahala haren eskuetan dire;

        Hekietan da gordea haren botherea.

        5. Herioa haren aitzinean ibiliko da; Eta debrua ilkhiko da haren oinen aitzinera.

        6. Gelditu da, eta neurtu du lurra;

        Jendaiei begiratu diote, eta urtarazi ditu; herraustuak dire mendeko mendiak;

        Lurreko munhoak aphaldu dire haren bethikotasunaren urhatsen azpian.

        7. Tzarkeriaren ariaz Ethiopiako olhak lazturan ikhusi ditut; Madiango lurreko larru-olhak asaldutan izanen dire.

        8. Hibaien kontra othe zare samur, Jauna? edo hibaien kontra jauzten othe da zure hasarrea? edo itsasoaren gainera zure gaitzidura?

        Zu igaiten zare zure zaldietara, eta zure orga-lasterrek demate salbamendua.

        9. Atzarri duzu zure arranbela; eraiki ditutzu leinuei egin zinarozten zinak.

        Bi aldetara bereziren ditutzu lurreko hibaiak;

        10. Mendiek ikhusi zaituzte, eta minetan gelditu dire; ur-uharrak suntsitu dire.

        Lezeak arthiki du orroa bat; tirainak altxatu ditu eskuak.

        11. Iguzkia eta ilhargia baratu dire beren tokian; beren bideari eginen diote zure gezien argitara, zure lantza dirdiragarriaren garretara.

        12. Zure hasarrean oinkaturen duzu lurra, zure irakiduran lazturen ditutzu jendaiak.

        13. Ilkhi zare zure populuaren salbatzeko, zure Kristorekin gure salbatzeko.

        Gaixtaginaren etxean jo duzu burua, haren asentuak agertu ditutzu gainetik beherera.

        14. Madarikatu ditutzu haren manamenduko makhila, haren gerlarien buruzagia, xirimola bezala ene xahutzera heldu zirenak.

        Haren bozkarioak iduri zuen, zokhoan gizon beharra iresten hari duenaren bozkarioa.

        15. Zure zaldiei itsasoa barna egin diozute bidea, ur handietako lohiaren erditik.

        16. Aditu dut, eta nahasi da ene barnea; zure mintzoak ikharan ezarri ditu ene ezpainak.

        Usteldura sar bedi ene hezurretan, eta zornetan bihoa ene azpitik,

        Phausu har dezadan ene hesturako egunean, igan nadien ene populu, gerria tinkaturik dagoenaren gana.

        17. Alabainan pikoa ez da loraturen, eta mahatsak ez du ninikarik izanen;

        Olibak gezur eginen du, eta landek ez dute ekharriko bihirik;

        Arditegitik khenduko da azienda, eta heian ez da abererik izanen.

        18. Ni ordean ene Jauna baithan naiz bozturen, Jesus ene Jainkoa baithan naiz jauziren.

        19. Jainko Jauna da ene indarra, eta ene oinak ezarriren ditu orenen oinen pare.

        Eta ene munho gainetara eramanen nau garaitiarrak, psalmoak kantatzen ditudalarik.

 

aurrekoa hurrengoa