www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (II) - Testament Zaharra, 2. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESDRAS
I. LIBURUA

 

I. KAP.

        1. Persiarren errege Ziroren lehenbiziko urthean, bethe zedintzat Jaunak Jeremiasen ahoz erran zuen bitza, Jaunak eraiki zuen Persiarren erregeren izpiritua. Zirok bere erresuma guzian oihu eginarazi eta iskribuz ere igorri zituen hitz haukiek:

        2. Hau dio Zirok Persiarren erregek: Zeruko Jainko Jaunak eman izan darozkit lurreko erresuma guziak, eta berak manatu darot tenplo bat egin diozodan Jerusalemen, zeina Judean baita.

        3. Zuetan nor da haren populu guzitik? Hainarekin izan bedi haren Jainkoa. Bihoa Jerusaleme Judean denera, eta Israelgo Jainko Jaunari tenplo bat altxa biozo; Jainkoa da hura, zeina Jerusalemen baita.

        4. Eta gainerako guziek, edozein tokitan egon ditezen, lagunt bezate hura beren lekhutik, zilharrez, urhez, ontasunez, aziendaz, beren oldetara ematen dutenaz bertzalde Jainkoaren tenploko, zeina Jerusalemen baita.

        5. Eta Judako eta Benjamingo aiten buruzagiak, aphezak, lebitarrak eta Jainkoak izpiritua eraiki zaroeten guziak jaiki ziren, goateko Jaunaren tenplo Jerusalemen zenaren altxatzera.

        6. Eta inguruetan ziren guziek lagundu zituzten beren zilharrezko eta urhezko untzitarik, ontasun, azienda eta pusketarik, beren oldetara eskaini zituztenez bertzalde.

        7. Ziro erregeak ere eman zituen Jaunaren tenploko untziak, Nabukodonosorrek Jerusalemetik eraman eta bere jainkoaren tenploan ezarri zituenak.

        8. Bada, Zirok Persiarren erregek hekiek eman zituen Mithridates Gaza-barren semearen eskuz, eta hunek khondatu zarozkan Sasabasarri Judako buruzagiari.

        9. Eta huna zenbat ziren: hogoi eta hamar urhezko gorgoila, mila zilharrezko gorgoila, hogoi eta bederatzi kanibet; hogoi eta hamar urhezko xata;

        10. Zilharrezko xatak bigarren lerrokoak, laur ehun eta hamar; bertze untzietarik, mila;

        11. Urhezko eta zilharrezko untzi guziak, bortz mila et laur ehun ziren. Sasabasarrek hartu zituen oro, Babilonako desterrutik Jerusalemera igaiten zirenekin.

 

II. KAP.

        1. Haukiek dira, berriz, herriko umeak igan zirenak gathibutasunetik, zeinetara Babilonako errege Nabukodonosorrek eraman baitzituen Babilonara, eta bihurtu zirenak Jerusalemera eta Judara, zein bere hirira:

        2. Zorobabelekin ethorri zirenak: Josue, Nehemias, Saraia, Errahelaia, Mardokai, Belsan, Mesphar, Beguai, Errehum, Baana. Israelgo populuko gizonen nonbrea:

        3. Pharosen semeak, bi mila ehun hirur hogoi eta hamabi;

        4. Sephatiaren semeak, hirur ehun hirur hogoi eta hamabi;

        5. Arearen semeak, zazpi ehun eta hirur hogoi eta hamabortz;

        6. Phahath Moaben semeak, Josueren eta Joaben semeetarik, bi muta zortzi ehun eta hamabi;

        7. Elamen semeak, hamabi ehun berrogoi eta hamalau;

        8. Zethuaren semeak, bederatzi ehun berrogoi eta bortz;

        9. Lakairen semeak, zazpi ehun eta hirur hogoi;

        10. Baniren semeak, sei ehun berrogoi eta bia;

        11. Bebairen semeak, sei ehun hogoi eta hirur;

        12. Azgaden semeak, hamabi ehun hogoi eta bia;

        13. Adonikamen semeak, sei ehun hirur hogoi eta sei;

        14. Beguairen semeak, bi mila berrogoi eta hamasei;

        15. Adinen semeak, laur ehun berrogoi eta hamalaur;

        16. Atherren seme Ezekias ganikakoak, laur hogoi eta hemezortzi;

        17. Besairen semeak, hirur ehun hogoi eta hirur;

        18. Joraren semeak, ehun eta hamabi;

        19. Hasumen semeak, berrehun hogoi eta hirur;

        20. Jebarren semeak, laur hogoi eta hamabortz;

        21. Bethlehemgo umeak, ehun hogoi eta hirur;

        22. Netuphako umeak, berrogoi eta hamasei;

        23. Anathotheko umeak, ehun hogoi eta zortzi;

        24. Azmabethen semeak, berrogoi eta bia;

        25. Kariathiarimgo, Zephirako eta Berotheko umeak, zazpi ehun berrogoi eta hirur;

        26. Erramako eta Gabaako umeak, sei ehun hogoi eta bat;

        27. Makmaseko gizonak, ehun hogoi eta bia;

        28. Bethelgo eta Haiko gizonak berrehun hogoi eta hirur;

        29. Neboren semeak, berrogoi eta hamabi;

        30. Megbisen semeak, zazpitan hogoi eta hamasei;

        31. Bertze Elamen semeak, hamabi ehun berrogoi eta hamalaur;

        32. Harimen semeak, hirur ehun eta hogoi;

        33. Lodeko, Hadideko eta Onoko umeak, zazpi ehun hogoi eta bortz;

        34. Jerikoko umeak, hirur ehun berrogoi eta bortz;

        35. Senaaren semeak, hirur mila sei ehun hogoi eta hamar;

        36. Aphezak: Jadaiaren semeak, Josueren etxekoak, bederatzi ehun hirur hogoi eta hamahirur;

        37. Emerren semeak, mila eta berrogoi eta hamabi;

        38. Pheshurren semeak, hamabi ehun berrogoi eta zazpi;

        39. Harimen semeak, mila eta hamazazpi;

        40. Lebitarrak: Odobiaren seme Josue eta Zedmihelen haurrak, hirur hogoi eta hamalaur;

        41. Kantariak: Asaphen semeak, sei hogoi eta zortzi;

        42. Athalzainen semeak: Selumen, Aterren, Telmonen, Akuben, Hatitaren eta Sobairen haurrak, oro sei hogoi eta hemeretzi;

        43. Nathindarrak: Siharen, Hasupharen, Tabaothen semeak;

        44. Zerosen, Siaaren, Phadonen semeak;

        45. Lebanaren, Hagabaren, Akuben semeak;

        46. Hagaben, Semlairen, Hananen semeak;

        47. Gadelen, Gaherren, Erraaiaren semeak;

        48. Errasinen, Nekodaren, Gazamen semeak;

        49. Azaren, Phasearen, Beseeren semeak;

        50. Asenako umeak, Munimen, Nephusimen semeak;

        51. Bakhuken, Hakupharen, Harhurren semeak;

        52. Besluthen, Mahidaren, Harfaren semeak;

        53. Berkosen, Sisararen, Themaren semeak;

        54. Nasiaren, Hatipharen semeak;

        55. Salomonen muthilen umeak, Sotairen, Sophereten, Pharudaren semeak;

        56. Jalaren, Derkonen, Jedelen semeak;

        57. Saphatiaren, Hatilen, Phokerethen semeak, zeinak Asebaimgo baitziren, Amiren semeak;

        58. Nathindar guziak eta Salomonen muthilen umeak, hirur ehun laur hogoi eta hamabi.

        59. Haukiek ziren Thelmalatik, Thelharsatik, Kerubetik, Adondik eta Emerretik ethorri zirenak, eta ezin ezagutarazi zituztenak ez beren aiten etxea, ez beren ethorkia, ez-eta Israeldik zirenetz.

        60. Dalaiaren semeak, Tobiaren semeak, Nekodaren semeak sei ehun berrogoi eta hamabi;

        61. Eta aphez-semeetarik, Hobiaren haurrak, Akosenak eta Berzelairenak, hunek emaztetzat hartu baitzuen Berzelai Galaadarren alabetarik eta hekien izenetik deithua izan baitzen.

        62. Horiek bilhatu zuten beren iraulgiko ageria; etzuten aurkhitu, eta apheztasunetik khenduak izan ziren.

        63. Eta Athersathak erran zaroeten sainduren saindutik etzezaten jan, aphez argitu eta osoki garbi bat ilkhi zadien arteo.

        64. Oste hori guzia zen gizon bakhar bat iduri eta heltzen zen berrogoi eta bi mila hirur ehun eta hirur hogoi gizonetara.

        65. Bertzalde ziren hekien muthilak eta neskatoak, zeinak zazpi mila hirur ehun hogoi eta hamazazpi baitziren; eta hekietan berrehun kantari gizon eta emazte.

        66. Bazituzten zazpi ehun hogoi eta hamasei zaldi, berrehun berrogoi eta bortz mando,

        67. Laur ehun hogoi eta hamabortz kamelu, sei mila zazpi ehun eta hogoi asto.

        68. Eta aiten buruzagietarik, Jaunaren Jerusalemeko tenploan sarthu zirenean, beren oldetara Jaunaren etxean eskaini zuten hura zertaz altxa bere tokian.

        69. Beren ahalen arabera eman zuten lanaren dirua, hirur hogoi eta bat mila solido urhezko, bortz mila mina zilharrezko, eta ehun aphez-soineko.

        70. Beraz aphezak eta lebitarrak, populuaren artekoak, kantariak, athalzainak eta Nathindarrak egotu ziren zein beren hirietan, eta Israel guzia ere bere hirietan.

 

III. KAP.

        1. Eta ordukoz ethorria zen zazpigarren hilabethea; Israelgo semeak beren hirietan ziren, eta populua gizon bakhar bat bezala bildu zen Jerusalemera.

        2. Eta jaiki ziren Josue Josedeken semea, eta haren anaia aphezak eta Zorobabel Salathielen semea eta haren anaiak, eta Israelgo Jainkoaren aldarea altxatu zuten, hartan holokausten eskaintzeko, iskribatua den bezala Moisen, Jainkoaren gizonaren legean.

        3. Bada, Jainkoaren aldarea bere oinen gainean ezarri zuten, inguruko lurretako populuak hekien izitzera hari zirelarik, eta aldarearen gainean Jaunari goiz-arrats eskaini zaroten holokausta.

        4. Tabernakletako besta egin zuten, iskribatua denaren arabera, eta halaber egun oroz holokausta bere bidean, manamenduaren arabera, egun bakhotxeko egitekoa bere egunean;

        5. Eta gero bethiko holokausta, hala hilabetheen lehenbiziko egunean, nola Jaunaren besta-buru kontsekratuak ziren guziez, eta nork bere oldetara Jaunari emaitzak eskaintzen ziren orotan.

        6. Zazpigarren hilabetheko lehen egunetik hasi ziren Jaunari holokaustaren eskaintzen. Bada, Jainkoaren tenploko asentuak etziren oraino eginak.

        7. Dirua eman zaroeten beraz harginei eta harri-aphaintzaileei; Sidondarrei ere eta Tiriarrei jatekoa, edatekoa eta olioa, Libandik Jopeko itsasora zedro zuren ekhartzeko, Persiarren errege Zirok manatu zaroeten bezala.

        8. Bada, Jaunaren tenplora Jerusalemera ethorri zirenetik bigarren urthean eta bigarren hilabethean, Zorobabel Salathielen semea, Josue Josedeken semea, hekien anaietarikako gainerako aphezak, lebitarrak eta gathibutasunetik Jerusalemera ethorri ziren guziak, hasi ziren, eta Jaunaren lanari hotsemateko ezarri zituzten hogoi urthetarik goitiko lebitarrak.

        9. Eta Josue eta bere semeak eta anaiak, Zedmihel eta bere semeak, Judako semeak gizon bakhar bat bezala, Henadaden umeak eta hekien seme eta anaia lebitarrak jarri ziren Jainkoaren tenploko lanak egiten zituzten langileen premiatzen.

        10. Beraz harginek asentuen gainean ezarri zutenean Jaunaren tenploa, aphezak beren soinekotan eta turutekin, eta Asaphen seme lebitarrak zinbalekin xutik jarri ziren Jainkoaren laudatzeko Israelgo errege Dabidek egin kantikekin.

        11. Eta himno eta Jaunaren aithorrean kantatzen zuten: Zeren den ona, zeren bethikoa den Israelen gainean haren urrikalpena. Populu guziak halaber burrunba handia egiten zuen Jauna laudatzean, zeren zen asentatua Jaunaren tenploa.

        12. Aphez eta lebitarretarik ere askok, familietako buruzagi eta zaharrenek, tenploa xutik zenean lehenago ikhusi, eta bertze tenploa hau beren begien aitzinean zutenek, nigar marraska egiten zuten; eta hainitzek bozkariozko oihutan altxatzen zuten boza.

        13. Eta nihork etzezakeen ezagut bozkariotan zirenen oihuak eta nigarrez zaudenen oibuak; alabainan populu guzia batean oihuz hari zen eta urrun heltzen zen harramantza.

 

IV. KAP.

        1. Bada, Judaren eta Benjaminen etsaiek aditu zuten gathibutasuneko haurrek tenplo bat altxatzen zaroetela Israelgo Jainko Jaunari.

        2. Eta Zorobabeli eta zaharren buruzagiei hurbildurik, erran zaroeten: Zuekin hariko gare egiten, ezik zuek bezala guk ere zuen Jainkoa bilhatzen dugu; hara non bitimak imolatu diozkigun, hunat erakharri gaituen, Asurgo errege Asor Hadanen egunez geroztik.

        3. Zorobabelek, Josuek eta zaharren gainerako buruzagiek ihardetsi zaroeten: Ez dihoakigu zuei eta guri elkharrekin gure Jainkoari tenploaren altxatzea, bainan guk bakharrik gure Jainko Jaunari altxaturen diogu hura, Ziro Petsiarren erregek manatu bezala.

        4. Gerthatu zen beraz lekhuko populuak trabatzen zuela Judako populuaren lana eta asaldatzen zituela tenploaren egitean.

        5. Eta hekien kontra ibilarazi zituzten biltzarreko zirenak, hekien xedeen urratzeko Persiarren errege Ziroren bizi uzian, erregina zedin arteo Dario Persiarren errege.

        6. Bada, Asuerusen erregetasuneko egunetan, haren erreinu bastean, iratxikipen bat iskribatu zuten Judako eta Jerusalemeko egoiliarren kontra.

        7. Eta Artakserksesen egunetan, Beselam Mithridatesek, Thabeelek eta gainerako hekien biltzarreko zirenek iskribatu zaroten Artakserksesi Persiarren erregeri; gutuna aldiz siriaraz zen, eta Siriako hizkuntzan irakurtzen zen.

        8. Erreum Beelteemek eta Samsai iskribauak Jerusalemez bertze gutun bat Artakserkses erregeari iskribatu zaroten huneletan:

        9. Erreum Beelteemek, Samsai iskribauak eta biltzarreko bertzeek, Dinarrek, Apharsathakarrek, Terphaldarrek, Apharsarrek, Erkuarrek, Babilondarrek, Susanekarrek, Diebarrek eta Elamitarrek,

        10. Eta gainerako jendaki Asenaphar handi eta ospetsuak erakharri eta Samariako hirietan eta hibaiaz hunaindietako aurkhintzetan bakean egonarazi dituenek,

        11. (Hau hekiek igorri gutunaren kopia da), Artakserkses erregeari, bere zerbitzari, hibaiaz hunaindian diren gizonek, agur diote:

        12. Erregeren ezagutzako izan bedi, Juduak zure ganik gure gana igan direnak ethorri direla Jerusalemera, hiri bihurri eta guziz gaixtora, berritzen hari dutena, harrasiak altxatuz eta etxeak eginez.

        13. Jakin beza orai beraz erregek, nola baldin hiri hori egina eta hortako harrasiak berrituak izaten badira, Juduek ez dutela emanen ez zerga, ez figo, ez urthe bakhotxeko onetarik, eta erregeen gaineraino helduko da bidegabe hori.

        14. Guk aldiz, jauregian jan izan dugun gatzaz orhoituz, eta idukiz ez dela zilhegi erregeren bidegabea ikhustea, hargatik igorri dugu eta errege jakintsun egiten dugu,

        15. Bilha zaitezentzat zure arbasoen istorioetako liburuetan, eta aurkhituren duzu agerietan iskribatua, eta jakinen duzu nola hiri hori den hiri bihurri, erregeei eta lekhuei bidegabe-egilea, eta behialako egunetarik horren ganik ilkhi direla gerlak, aria hortaz hori izan baita ezeztatua.

        16. Jakinarazten diogu erregeri, nola hiri hori altxatua eta horren harrasiak berrituak izaten badira, galduko ditutzula hibaiaz hunaindiko onak.

        17. Erregek hitz hau bidali zaroeten Erreum Beelteemi, Samsai iskribauari eta Samariako bertze egoiliar biltzarreko zirenei, eta hibaiaz hunaindiko gainerakoei, agur eta bake igorriz:

        18. Zuek bidali iratxikipena, gora irakurtua izan da ene aitzinean.

        19. Eta nik manaturik bilhatu dira ageriak eta atzeman da hiri hori behialako egunetarik erregeen kontra bihurtzen dela, makhurrak eta gerlak hortan bizten direla.

        20. Ezik errege guziz hazkarrak izatu dira Jerusalemen, hibaiaz haindiko eremu guzian nausi zirenak, eta figoa ere, lurreko gozoak eta zergak izaten zituztenak.

        21. Orai beraz adi zazue ene erabakia: Ez betzatzue gizon horiek utz hiri horren altxatzera, nik mana dezadan arteo.

        22. Berautzue nagitasunik eman eginbide horren bethetzen, eta emeki emeki handi dadien erregeen kontrako bidegabea.

        23. Hargatik Artakserkses erregearen erabakia irakurtua izan zen Erreum Beelteemen, Samsai iskribauaren eta hekien biltzarraren aitzinean; eta berehala Jerusalemera goan ziren Juduetara, eta debekatu zituzten bortxaz eta indarraz.

        24. Orduan baratua izan zen Jaunaren etxeko lana Jerusalemen eta hala-hala gelditu zen Dario Persiarren erregearen bigarren urthea arteo.

 

V. KAP.

        1. Bada Agjeo profetak eta Zakarias Adoren semeak Israelgo Jainkoaren izenean profetisatzen zuten Judean eta Jerusalemen ziren Juduei.

        2. Orduan jaiki ziren Zorobabel Salathielen semea, eta Josue Josedeken semea, eta hasi ziren Jaunaren etxearen altxatzen; eta Jainkoaren profetak hekiekin ziren eta laguntzen zituzten.

        3. Bainan orduan berean hekietara ethorri ziren Thathanai, hibaiaz hunaindian buruzagi zena, Stharbuzanai eta hekien biltzarrekoak, eta hunela erran zaroeten: Nork berotu zaituzte etxe horren altxatzera eta hortako harrasien berritzera?

        4. Horren gainean erran ginaroezten lan hortako buruzagien izenak.

        5. Bainan Juduetako zaharren gainean jarri zen hekien Jainkoaren begia, eta ezin debekatu zituzten. Ongi atzemana izan zen Darioren aitzinera gauzaren ekhartzea, eta han ihardetsiko zutela jazargo horri.

        6. Thathanai hibaiaz hunaindiko lurreko buruzagiak, Stherbuzanaik eta hekien biltzarreko uraz hunaindiko Apharfakarrek Dario erregeari bidali zaroten gutunaren kopia.

        7. Hari bidali zaroten solasa hunela zen iskribatua: Bake oso Dario erregeari.

        8. Errege jakintsun izan bedi izatu garela Judeako herrialdean, Jainko handiaren etxean, zeina harri mugerrez egiten hari baita, eta zurak harrasien gainean ezartzen dituzte lana agudoki doha, eta goiti hari da hekien eskuetan.

        9. Mintzatu ditugu beraz hango zaharrak, eta hau erran daroegu: Nork eman darotzuete etxe horren altxatzeko eta harrasi horien berritzeko eskua?

        10. Galdatu ere daroeztegu beren izenak zuri gaztiatzeko, eta iskribatu ditugu hekien artean buruzagi diren gizonen izenak.

        11. Hunelako solasa ihardetsi darokute, diotelarik: Zeruko eta lurreko Jainkoaren zerbitzariak gare gu; altxatzen dugu tenplo bat, urthe asko haukiek baino lehen egina izan zena, eta Israelgo errege handi batek egin eta akhabatu zuena.

        12. Bainan gure aitek zeruko Jainkoa hasarretzera ekharri zuten ondoan, Jainkoak arthiki zituen Babilonako errege Nabukodonosor kaldearraren eskuetara. Hunek etxe hau urratu eta hemengo populua Babilonara eraman zuen.

        13. Ordean Babilonako errege Ziroren lehenbiziko urthean, Ziro erregeak erabaki bat eman zuen Jainkoaren etxe hunen berritzeko.

        14. Eta oraino Jainkoaren etxeko untzi urhezkoak eta zilharrezkoak, Nabukodonosorrek Jerusalemen zen tenplotik hartu eta Babilonako tenplora eraman zituenak, Ziro erregeak atheratu ditu Babilonako tenplotik, eta erran diozka Sasabasar deitzen zen bati, eta buruzagi ezarri du.

        15. Eta erran dio: Har zatzu untzi haukiek, zoaz eta ezar zatzu Jerusalemen den tenploan, eta Jaunaren etxea berriz izan bedi altxatua bere lekhuan.

        16. Orduan beraz Sasabasar hori ethorri da eta jarri ditu Jaunaren tenploaren asentuak Jerusalemen; eta ordutik hunat tenploa egiten hari da, eta ez da oraino akhabatua.

        17. Orai beraz erregeri ongi iduritzen bazaio, Babilonan den erregeren liburutegian ikharraraz beza, hean errege Zirok manatu izan duen, Jerusalemen altxa zedin Jainkoaren etxea, eta gauza horren gainean igor biazagu bere nahikundearen berri.

 

VI. KAP.

        1. Orduan Dario erregeak manaturik, ikhartu zuten Babilonan bilduak ziren liburuen liburutegia.

        2. Eta aurkhitu zen Ekbatanan, zeina baita Mediako gaztelu bat, liburu bat, eta hartan iskribatua zen hulatxeko solasa:

        3. Ziro erregearen lehenbiziko urthean, Ziro erregeak erabaki du, altxatua izanen dela Jainkoaren etxea, Jerusalemen dena, bere tokian, han bitimen imolatzeko, eta asentuak jarriak izanen direla, hirur hogoi besoren goratasuna eta hirur hogoi besoren zabaltasuna jasanen dituztenak;

        4. Izanen direla harri mugerrezko hirur lerro eta oro bat zur berrizko lerroak: gastuak berriz, erregeren etxetik emanak izanen dira;

        5. Jainkoaren tenploko urhezko eta zilharrezko untziak ere, Nabukodonosorrek Jerusalemeko tenplotik hartu eta Babilonara ekharri zituenak, bihurtuak izanen dira eta berriz eramanak Jerusalemeko tenplora beren lekhura, eta ezarriak izan dira Jainkoaren tenploan.

        6. Orai beraz, Thathanai, hibaiaz haindiko eremuko buruzagia, Stharbuzanai, eta Apharsakar zuen biltzarrekoak, hibaiaz haindian zaretenak, Juduetarik egizue urrun gibelerat;

        7. Jainkoaren tenploa utz zazue egina izatera Juduen buruzagiaz eta hekien zaharrez, Jainkoaren etxe hori egin dezaten bere lekhuan.

        8. Nitaz manatua da halaber zer izan behar den egina Juduen aphez hekiez, Jainkoaren etxea egin dadientzat; erran nahi da erregeren khutxatik, hori da hibaiaz haindiko eremuan ematen diren zergetarik, artharekin emanak izan ditezen gastuak gizon hekiei, lana ez dadientzat izan trabatua.

        9. Eta baldin premia izaten bada, aratxeak, bildotsak, pittikak zeruko Jainkoarentzat holokaustetako, ogia, gatza, arnoa, olioa, Jerusalemen diren aphezen ohitzen arabera emanak izan bekiozkite egun oroz, ez dadien deusetan erratekorik izan.

        10. Eta zeruko Jainkoari sakrifizioak eskaint betzazte, eta erregeren eta haren semeen bizientzat othoitz egin bezate.

        11. Eta nitaz ezarria da erabakia: Edozein gizonek hauts dezan manu hau, zur bat haren etxetik khendua izan bedi eta xutik landatua, eta hura hartan josia izan bedi; haren etxea berriz, hartua izan bedi.

        12. Eta han bere izena egonarazi duen Jainkoak desegin betza erresuma guziak eta populua, zeinak Jerusalemen den Jainkoaren etxe hari kontra eginen baitio eta eskua hedatuko baitu haren urratzeko. Nik, Dariok ezarri dut erabaki hau, zeina nahi baitut arthatsuki izan dadien begiratua.

        13. Beraz Thathanai uraz hunaindiko buruzagiak, Stharbuzanaik eta hekien biltzarrekoek, nola Dario erregeak manatu, hala egin zuten artha handiz.

        14. Bada, Juduetako zaharrak lanari hari ziren, eta oro ontsa zihoazkoten, Agjeo profetaren eta Zakarias Adoren semearen profeziaren arabera; eta tenploa altxatu eta egin zuten Israelgo Jainkoaren manuz, Ziroren, Darioren eta Artakserksesen, Persiarren erregeen manuz.

        15. Eta Jainkoaren etxe hura akhabatu zuten adargo hilabethearen hirugarren eguneko, Dario erregearen erregetasuneko seigarren urthean.

        16. Israelgo semeek berriz, aphezek eta lebitarrek eta gathibutasunetik bihurtu ziren gainerako umeek, Jainkoaren etxeari bozkalentzietan eman zaroten lehen erabilaldia.

        17. Jainkoaren etxearen lehen erabilaldiko eskaini zituzten ehun aratxe, berrehun ahari, laur ehun bildots, eta ahuntzetarik hamabi akher Israel guziaren bekhatuarentzat, Israelgo leinuen nonbrearen arabera.

        18. Aphezak beren lerroetan eta lebitarrak beren aldietan ezarriak izan ziren Jaunaren lanetan Jerusalemen, Moisen liburuan iskribatua den bezala.

        19. Israelgo semeek berriz, gathibutasunetik ethorriek, Bazkoa egin zuten lehenbiziko hilabetheko hamalaugarren egunean.

        20. Ezik aphezak eta lebitarrak gizon bakhar bat bezala garbi egin ziren; eta oro xahu izanez, Bazkoa imolatu zuten gathibutasuneko ume guzientzat, beren anaia aphezentzat eta berentzat.

        21. Eta Israelgo seme gathibutasunetik bihurtu zirenek, eta Israelgo Jainko Jaunaren bilhatzeko, beren buruak lurreko jendaien khutsutik berezi zituztenek, jan zuten.

        22. Eta zazpi egunez bozkariotan egin zuten airisetako besta-burua, zeren Jaunak boztu baitzituen, eta hekien alde itzuli baitzuen Asurgo erregeren bihotza hekien eskuei laguntza egin ziozoten Israelgo Jainko Jaunaren etxeko lanean.

 

VII. KAP.

        1. Gauza horiez geroztik, Artakserkses Persiarren errege zelarik, Esdras Saraiasen semea, Saraias baitzen Azariasen seme, Azarias Helziasena,

        2. Helzias Selumena, Selum Sadokena, Sadok Akitobena,

        3. Akitob Amariasena, Amarias Azariasena, Azarias Maraiothena,

        4. Maraioth Zarahiasena, Zarahias Oziena, Ozi Bokziena,

        5. Bokzi Abisuena, Abisue Phineesena, Phinees Eleazarrena, Eleazar Aaronena, zeina baitzen hastetik aphez;

        6. Esdras hura igan zen Babilonatik, eta bere trebe zen Moisen legean, Israelgo Jainko Jaunak eman zuenean; eta erregek onhetsi ziozkan bere galde guziak, zeren Jainko Jaunaren eskua baitien haren gainean.

        7. Eta Israelgo semeetarik, aphezen eta lebitarren semeetarik, kantarietarik, athalzainetarik eta Nathindarretarik, Jerusalemera igan ziren Artakserkses erregearen zazpigarren urthean.

        8. Eta Jerusalemera ethorri ziren bortzgarren hilabethean, hura baitzen erregeren zazpigarren urthea.

        9. Alabainan Esdras lehen hilabethearen lehenbiziko egunean Babilonatik abiatu zen igaiten, eta bortzgarren hilabetheko lehenbiziko egunean heldu zen Jerusalemera, haren Jainkoaren esku lagungarria haren gainean baitzen.

        10. Ezik Esdrasek bere bihotza aphaindu zuen, Jaunaren legearen ikhartzeko, eta bethetzeko, eta Israeli irakhasteko Jaunaren manuak eta erabakiak.

        11. Artakserkses erregeak Esdras aphezari, Jaunaren hitzetan eta manamenduetan eta haren zeremonia Israelgoetan jakina zen iskribauari eman erabakiko gutunaren kopia hau da:

        12. Artakserkses erregeen erregeak Esdras aphezari, iskribau zeruko Jainkoaren legeaz guziz jakinari, agur.

        13. Nitaz izan da erabakia, ene erresuman Israelgo populutik, haren aphezetarik eta lebitarretarik nihork atsegin balin badu Jerusalemera goatea, dihoan zurekin.

        14. Ezik erregeren eta haren batzarreko zazpien aitzinean bidalia zare, Judearen eta Jerusalemen begiztatzeko, zure Jainkoaren lege eskuan duzunaren arabera,

        15. Eta erregek eta bere batzarrekoek, Jerusalemen bere tabernaklea duen Israelgo Jainkoari beren oldez eskaintzen daroeten urhearen eta zilharraren eramateko.

        16. Eta Babilonako herrialdean aurkhituko duzun urhe eta zilhar guzia, eta populuak eskaini nahiko duena, eta aphezen artekoek beren oldez beren Jainkoaren etxe Jerusalemen denari eskainiko daroetena,

        17. Lainoki har zazu, eta diru hartarik aratxeak, bildotsak, bitimak eta hekien libazioneak arthaz eros zatzu, eta hekiek eskaint zatzu zuen Jainkoaren tenploko Jerusalemen den aldarearen gainean.

        18. Aldiz oraino zuk eta zure anaiek gelditzen diren urhetik eta zilharretik atsegin baduzue bertze zerbaiten egitea, zuen Jainkoaren nahiaren arabera egizue.

        19. Zure Jainkoaren etxeko zerbitzuko emanak zaizkitzun untziak ere, Jerusalemen ezar zatzu Jainkoaren aitzinean.

        20. Eta zure Jainkoaren etxean behar izanen diren gainerakoak ere, zenbat-nahi izan dadien premia xahu dezazun, emana izanen zaitzu erregeren khutxatik eta dirutik,

        21. Eta ene ganik. Nik, Artakferkfes erregeak erabaki eta manatu dut erresumako khutxako zainei, Esdras aphezak, zeruko Jainkoaren legeko iskribauak zer-nahi galda dezazuen, luzamenik gabe eman diozozuen,

        22. Ehun talendu zilharrezkotaraino, ehun koro ogitaraino, ehun bato arnotaraino, ehun bato oliotaraino, gatza berriz neurririk gabe.

        23. Zeruko Jainkoaren zerbitzuari darontzonak oro, arthaz izan beitez zeruko Jainkoaren tenploan emanak, beldurrez-eta erregeren eta haren semeen erresumaren kontra sumin dadien.

        24. Halaber jakintsun egiten zaituztegu, aphez guziez, lebitarrez, kantariez, athalzainez, Nathindarrez eta Jainkoaren etxe huntako zerbitzariez denaz bezenbatean, ez duzuela ahalik hekien gainean ezartzeko figo, zerga eta urthesaririk.

        25. Zuk berriz, Esdras, zure Jainkoaren zuhurtzia zure baithan denaren arabera, ezar zatzu juieak eta buruzagiak, juia dezaten hibaiaz haindiko populu guzia, erran nahi da zure Jainkoaren legea ezagutzen dutenak, eta oraino argi zatzue trabarik gabe jakitaterik ez dutenak.

        26. Eta zeinak-ere artharekin begiratuko ez baititu zure Jainkoaren legea eta erregeren legea, haina juiatua izanen da heriotzera, edo desterrura, edo bere ontasunaren galtzera, edo bederen presondegira.

        27. Benedika bedi gure arbasoen Jainko Jauna, erregeren bihotzean ezarri duena ospatzea Jaunaren etxe Jerusalemen dena,

        28. Eta bere urrikalpena ene gainera ixuri duena erregeren aitzinean, haren batzarrekoen eta azpiko aitzindari botheredun guzien aitzinean. Eta nik, ene baithan zen ene Jainko Jaunaren eskuak hazkarturik, Israelgo lehenbizikoak bildu ditut, enekin igan ditezentzat.

 

VIII. KAP.

        1. Haukiek dira beraz familietako buruzagiak eta Babilonatik enekin ethorri zirenen iraulgiak, Artakserkses erregearen erregetasuneko egunetan:

        2. Phineesen umeetarik, Jersom; Ithamarren umeetarik, Daniel; Dabiden umeetarik, Hatus;

        3. Pharosen semeetarikako Sekeniasen umeetarik, Zakarias, eta harekin khondatuak izan ziren zazpitan hogoi eta hamar gizon;

        4. Phabath Moaben umeetarik, Elioenai, Zareheren semea, eta harekin berrehun gizon

        5. Sekeniasen umeetarik, Ezekielen semea, eta harekin hirur ehun gizon;

        6. Adanen umeetarik, Abed, Jonathanen semea, eta harekin berrogoi eta hamar gizon;

        7. Alamen umeetarik, Isaias, Athaliasen semea, eta harekin hirur hogoi eta hamar gizon;

        8. Saphatiasen umeetarik, Zebedia, Mikaelen semea, eta harekin laur hogoi gizon;

        9. Joaben umeetarik, Obedia, Jahielen semea, eta harekin berrehun eta hemezortzi gizon;

        10. Selomithen umeetarik, Josphiasen semea, eta harekin zortzitan hogoi gizon;

        11. Bebairen umeetarik, Zakarias, Bebairen semea, eta harekin hogoi eta zortzi gizon;

        12. Azgaden umeetarik, Johanan, Ekzetanen semea, eta harekin ehun eta hamar gizon;

        13. Adonikamen umeetarik, azken zirenak eta huna hekien izenak: Elipheleth, Jehiel eta Samaias, eta hekiekin hirur hogoi gizon;

        14. Beguiren umeetarik, Uthai eta Zakur, eta hekiekin hirur hogoi eta hamar gizon;

        15. Bada, bilarazi nituen Ahabako alderat dihoan hibaiera, eta han egotu ginen hirur egun; populuan eta aphezetan bilhatu nuen Lebiren semeetarik, eta hekietarik ez nuen han khausitu.

        16. Hargatik igorri nituen Eliezer, Ariel, Semeia, Elnathan, Jarib, bertze Elnathan, Nathan, Zakarias, eta Mosolam buruzagiak, eta Joiarib eta Elnathan gizon zuhurrak;

        17. Igorri nituen Edo gana, zeina lehenbizikoa baitzen Kasphiako lekhuan, eta ahoan ezarri narozkioten Edori eta haren anaia Nathindarrei erran behar zarozkioten solasak Kasphiako lekhuan, gutara erakhartzeko gare Jainkoaren etxeko zerbitzariak.

        18. Eta gure gainean zen gure Jainkoaren esku lagungarriaren bidez, gutara erakharri zituzten gizon bat guziz jakina Moholiren semeetarik, Moholi baitzen Lebiren seme eta Lebi Israelena; eta Sarabia eta haren hemezortzi seme eta anaia;

        19. Eta Hasabias, eta harekin Isaias Merariren umeetarik eta haren hogoi anaia eta seme;

        20. Eta Nathindarretarik, Dabidek eta aitzindariek lebitarren zerbitzuko eman zituztenetarik, berrehun eta hogoi gizon; hekiek guziak beren izenez deitzen ziren.

        21. Eta han, Ahabako ur-bazterrean, barur bat oihu egin nuen, atsekabetan eman gintezen gure Jainko Jaunaren aitzinean, eta makhurrik gabeko bide bat galda ginezan haren ganik guretzat, gure seme eta izate guziarentzat.

        22. Ezik ahalke izan nintzen erregeri laguntza eta zaldizkoak galdegitea, bidean etsaia ganik gure zaintzeko, zeren erregeri erran bainaroen: Gure Jainkoaren eskua, hura lainoki bilhatzen dutenen gainean da; eta haren nausitasuna, indarra eta hasarrea, hura bazterrerat uzten duten guzien gainean.

        23. Barurtu ginen beraz eta holetan othoiztu ginduen gure Jainkoa, eta ongi heldu zitzaikun.

        24. Eta aphezen buruzagietarik berezi nituen hamabi, Sarabia, Hasabias, eta hekiekin hekien anaietarik hamar.

        25. Eta phisatu niozkaten zilharra, urhea eta gure Jainkoaren etxeko untzi kontsekratuak, erregek, haren batzarrekoek eta aitzindariek eta Israeldik khausitu ziren guziek eskaini zituztenak.

        26. Eta hekien eskuetan phisatu nituen sei ehun eta berrogoi eta hamar talendu zilharrezko, ehun zilharrezko untzi, ehun talendu urhezko,

        27. Hogoi xata urhezko, mila solidoren hazta zutenak, eta bi untzi, kobre hauta dirdiragarri batezkoak, urhea bezain ederrak.

        28. Eta erran naroten: Jaunaren sainduak zarete, eta sainduak dira untzi, zilhar eta urhe, nork bere oldez gure arbasoen Jainko Jaunari eskainiak.

        29. Zain eta begira zatzue, phisa detzatzuen arteo aphezen eta lebitarren buruzagien aitzinean eta Israelgo familietako buruzagien aitzinean, Jerusalemen Jaunaren etxeko khutxan.

        30. Aphezek eta lebitarrek hartu zituzten gero zilharra, urhea eta untziak phisaturik, Jerusalemera eramateko gare Jainkoaren etxera.

        31. Abiatu ginen beraz Ahabako hibaietik lehenbiziko hilabethearen hamabigarren egunean, Jerusalemera goateko. Gure gainean izan zen gure Jainkoaren eskua, eta bidean itzurrarazi gintuen etsaiaren eta zelatariaren eskuari.

        32. Jerusalemera ethorri eta han hirur egunez egotu ginen.

        33. Laugarren egunean berriz, zilharra, urhea eta untziak gure Jainkoaren etxean phisatuak izan ziren, Meremoth, Uriasen seme aphezaren eskuz; Eleazar Phineesen semea harekin zen; eta hekiekin Jozabed Josueren semea eta Noadaia Benoiren semea, lebitarrak.

        34. Oro beren nonbre eta phisuaren arabera emanak izan ziren, eta guzien phisuak iskribatuak izan ziren orduan.

        35. Desterruko ume, gathibutasunetik ethorri zirenek Israelgo Jainkoari holokaustetan eskaini zaroezten Israelgo populu guziarentzat hamabi aratxe, laur hogoi eta hamasei ahari, hirur hogoi eta hamazazpi bildots, eta bekhatuarentzat hamabi akher: oro holokaustetan Jaunari.

        36. Erregeren erabakiak eman zarozten erregeren aitzinera agertzen ziren satrapei, eta hibaiaz hunaindiko aitzindariei; eta populua eta Jainkoaren etxea altxatu zituzten.

 

IX. KAP.

        1. Bada, horiek egin ziren ondoan, aitzindariak hurbildu zarozkidan, ziotelarik: Israelgo populua, aphezak eta lebitarrak ez dira berezi lekhuko jendaietarik eta hekien itsuskerietarik, erran nahi da Kananear, Hethear, Pherezear, Jebusear, Amontar, Moabitar, Egiptoar eta Amorhearrenetarik.

        2. Ezik berentzat eta beren semeentzat hartu dituzte hekien alabetarik, eta iraulgi saindua nahastekatu dute lurretako jendaiekin. Aitzindarien eta kargudunen eskua ere lehenbizikoa izatu da lege hauste hortan.

        3. Solas hori aditu nuenean, urratu nituen ene kapa eta soina, atheratu nituen ene buruko eta bizarreko ileak, eta deithoretan jarri nintzen.

        4. Berriz, Israelgo Jainkoaren hitzaren beldur ziren guziak bildu ziren ene gana, gathibutasunetik ethorri zirenen lege-haustearen ariaz, eta ni goibelik jarria nindagoen arratseko sakrifizioa arteo.

        5. Eta arratseko sakrifizioan atheratu nintzen ene atsekabetik; eta ene kapa eta soin urratuekin, belhauniko jarri nintzen eta ene eskuak ene Jainko Jauna ganat hedatu nituen;

        6. Eta erran nuen: Ene Jainkoa, urmariatua nago eta ahalke naiz ene begiak zure gana goititzeko, zeren gure tzarkeriak gure buruen gainean metatu baitira eta gure bekhatuen murrua zeruraino igan baita,

        7. Gure arbasoen egunak danik: gerorrek ere bekhatu latzenak egin ditugu egungo eguna arteo, eta gure gaizkien gatik arthikiak gare gu, gure erregeak eta gure aphezak lurreko erregeen eskuetara, ezpataren azpira, gathibutasunera, ohoinen eskuetara eta begitharteko ahalkera, egungo egunean bezala.

        8. Eta orai gure othoitza, ilhaun bat iduri eta doidoia heldu da gure Jainko Jaunaren aitzinera, ondarrak geldi dakizkiguntzat, eta atherbe bat emana izan dakiguntzat lekhu sainduan, eta gure Jainkoak argi ditzan gure begiak, eta bizi aphur bat eman dizagun gure gathibutasunean;

        9. Zeren gathibu baikare, eta gure gathibutasunean ez baikaitu utzi gure Jainkoak, bainan gure gainera ixurarazi baitu Persiarren erregeren urrikalpena, eman zezaguntzat bizia, altxa zezan gure Jainkoaren etxea eta xuti hango harrasi urratuak eta atherbe bat eman zezagun guri Judan eta Jerusalemen.

        10. Eta orai, gure Jainkoa, horien ondotik zer erranen dugu? alabainan utzi ditugu zure manamenduak,

        11. Zure zerbitzari profeten arartekoz eman izan ditutzunak, zinioelarik: Lurra, zeinetara sartzeta baitzohazte, hartaz gozatzeko, lur lohia da, jendaien eta bertze lumen lohitasunaren arabera, jendaiek hura beren tzarkeriaren khutsuaz bethe baitute bazter batetarik bertzera.

        12. Orai beraz ez eman zuen alabak hekien semeei eta ez har hekien alabak zuen semeentzat, eta ez bilha egun eta bizian ez hekien bakea ez zoriona, hazkar izan zaiteztentzat eta jan detzatzuen lurreko onak, eta bethi guziraino zuen semeak izan detzatzuen zuen ondore.

        13. Eta gure gainera erori diren guzien ondoan gure egitate guziz tzarren gatik eta gure bekhatu handia gatik, zuk, gure Jainkoa, gure tzarkeriatik atheratu gaituzu, eta egun gerthatzen den itzurpena eman darokuzu,

        14. Ez gaitezentzat gaizkirat itzul, alferretara bihur ez detzagun zure manamenduak eta ezkontzez ez gaitezentzat jos holako izigarrikerietako populuekin. Gure ezeztatzeraino hasarretua othe zare gure alderat, gutarik ondarrak ere itzurtzera ez uzteko?

        15. Israelgo Jainko Jauna, zuzena zare, ezen itzurtzekotzat izatu gare utziak, egun gerthatzen den bezala. Huna non garen gure bekhatuan zure aitzinean; ezen zure aitzinean ez daiteke iraun horreletan.

 

X. KAP.

        1. Beraz Esdras horrela zagoelarik othoizka, Jaunari errekeika, nigarrez eta Jainkoaren tenplo aitzinean lurrera eroria, gizon, emazteki eta haur oste handi bat bildu zen Israeldik haren gana, eta populua egotu zen nigar uharretan.

        2. Eta Sekeniasek, Jehielen seme Ela-men semeak, ihardetsi zuen, eta Esdrasi erran zaroen: Gure Jainkoaren legea hautsi dugu; emazte arrotz lurreko populuetarikakoak hartu izan ditugu; eta orai Israelen balin bada horren gaineko urrikia,

        3. Patu jo dezagun gure Jainko Jaunarekin, iraiziko ditugula emazte horiek oro eta horien ganik sorthu direnak, Jaunaren nahiaren arabera eta gure Jainko Jaunaren manamenduaren beldur direnen nahiaren arabera: legearen arietara egina izan bedi.

        4. Jaiki zaite; zuri dagokizu manatzea, eta gu zurekin izanen gare; har zazu indar, eta egizu.

        5. Esdras xutitu zen beraz; errekeitu zituen aphezen eta lebitarren buruzagiak eta Israel guzia solas horren arabera zezaten egin, eta zin egin zuten.

        6. Eta Esdras jaiki zen Jaunaren etxearen aitzinean eta goan Eliasiben seme Johanaren gelara; han sarthu zen eta etzuen ogirik jan, ez urik edan, ezik gathibutasunetik ethorri zirenen lege hausteaz nigarrez zagon.

        7. Eta Judan eta Jerusalemen desterruko ume guziei oihu egina izan zen, Jerusdemera bil zitezela;

        8. Eta nor-ere ez baitzen hirur egunik barnean ethorriko aitzindarien eta zaharren erabakiaren arabera, hainari khenduak izanen zitzaizkoela bere izateak oro, eta bera iraizia izanen zela desterrutik ethorri zirenen baldarnatik.

        9. Judako eta Benjamingo gizon guziak Jerusalemera bildu ziren beraz hirur egunak barnean, hura baitzen bederatzigarren hilabethea eta hilabethearen hogoigarren egunean; eta populua jarri zen Jaunaren etxeko plazan, oro bekhatuaren gatik eta orduko uriteen gatik ikharan.

        10. Esdras apheza jaiki zen eta erran zaroeten: Legea duzue hautsi, eta emazte arrotzak hartu ditutzue, Israelen bekhatuari berhatzeko.

        11. Eta orai aithor emozue zuen arbasoen Jainko Jaunari, egizue haren gogarako dena, berez zaitezte lurreko populuetarik eta emazte arrotzetarik.

        12. Eta oste guziak ihardetsi eta goraki erran zuen: Zuk guri erran hitzaren arabera, hala egin bedi.

        13. Hargatik, nola oste handia baikare, eta urite delakoz, eta kanpoan ez baikagozke, eta ez baita egun baten edo bien lana (alabainan bekhatu gaitza egin dugu hortan),

        14. Atzindariak ezarriak izan beitez oste guziaren gainean; eta gure hirietan emazte arrotzak hartu dituzten guziak ethor beitez ephe xedatuetan, eta hekiekin hiri bakhotxeko zaharrak eta juieak, bekhatu horren gatikako gare Jainkoaren hasarrea aldara dadien arteo gure gainetik.

        15. Beraz Jonathan Azahelen semea, eta Jaasia Thekueren semea jarri ziren horren gaineko; Mesolam eta Sebethai lebitarrek lagundu zituzten.

        16. Eta hala egin zuten desterruko umeek. Esdras apheza eta familietako buruzagiak goan ziren beren arbasoen ganikako etxeetara, oro beren izenen arabera, eta hamargarren hilabethearen lehenbiziko egunean jarri ziren gauzaren argitasunen egiten.

        17. Eta emazte arrotzak hartu zituzten gizonen egitekoak xuritu zituzten urthats eguneko.

        18. Aphez-semeetarik, emazte arrotzak hartu zituztenak, khausitu ziren: Josueren umeetarik, Josedeken semeak eta haren anaiak, Maasia, Eliezer, Jarib eta Godolia.

        19. Eta beren eskuak eman zituzten beren emazteen iraizteko, eta arthaldetik ahari bat bekhatuarentzat eskaintzeko;

        20. Emerren umeetarik, Hanani eta Zebedia;

        21. Harimen semeetarik, Maasia, Elia, Semeia, Jehiel eta Ozias;

        22. Phefhurren umeetarik, Elioenai, Maasia, Ismael, Nathanael, Jozabed eta Elasa;

        23. Lebitarren umeetarik, Jozabed, Semei, Zelaia, hura bera baita Kalita, Phataia, Juda eta Eliezer;

        24. Kantarietarik, Eliasib; athalzainetarik, Selum, Telem eta Uri;

        25. Eta Israeldik, Pharosen semeetarik, Erremeia, Jezia, Melkia, Miamin, Eliezer, Melkia eta Banea;

        26. Elamen semeetarik, Mathania, Zakarias, Tehiel, Abdi, Jerimoth eta Elia;

        27. Zethuaren semeetarik, Elioenai, Eliasib, Mathania, Jerimuth, Zabad eta Aziza;

        28. Bebairen semeetarik, Johanan, Hanania, Zabai, Athalai;

        29. Baniren semeetarik, Mosolam, Meluk, Adaia, Jasub, Saal eta Erramoth;

        30. Phahath Moaben umeetarik, Edna, Kalal, Banaias, Maasias, Mathanias, Beseleel, Benui eta Manase;

        31. Heremen semeetarik, Eliezer, Josue, Melkias, Semeias, Simeon,

        32. Benjamin, Malok, Samarias;

        33. Halomen semeetarik, Mathanai, Mathatha, Zabad, Eliphelet, Jermai, Manase, Semei;

        34. Baniren semeetarik, Maadi, Antram eta Bel,

        35. Baneas, Badaias, Keliau,

        36. Bania, Marimuth, Eliasb,

        37. Mathanias, Mathanai, Jasi,

        38. Bani, Benui, Semei,

        39. Salmias, Nathan, Adaias,

        40. Meknedebai, Sisai, Sarai,

        41. Ezrel, Selemiau, Semeiaa;

        42. Selum, Amaria, Josep;

        43. Neboren umeetarik, Jehiel, Mathathias, Zabad, Zabina, Jedu, foel eta Banaia.

        44. Horiek orok hartu izan zituzten emazte arrotzak, eta baziren emaztekiak horien ganik haurrak izan zituztenak.

 

aurrekoa hurrengoa