www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (II) - Testament Zaharra, 2. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESTHER

 

I. KAP.

        1. Asueroren egunetan, zeina Indietarik Ethiopiaraino erreginatu baitzen seietan hogoi eta zazpi herrialderen gainean,

        2. Bere erresumako tronuan jarri zenean, Susango hiria zen haren erresumako burua.

        3. Bere erregetasuneko hirugarren urthean beraz, besta handi bat eman zaroeten bere aitzinean buruzagi guziei, bere zerbitzariei, Persiar hazkarrenei, Mediar ikhusienei, eta herrialdeetako buruzagiei,

        4. Denbora luze batez, erran nahi bederatzitan hogoi egunez, erakhustekotzat bere erreinuko aberastasunak eta ospea, eta bere botherearen handia eta leloa.

        5. Eta bestako egunak akhabatzera zihoazelarik, deithu zuen Susanen aurkhitu zen populu guzia, handienetik ttipieneraino; eta manatu zuen, zazpi egunez barazkaria aphaint zezaten bere baratzeko eta erregeek berregintza handitan beren eskuz landatu zuten zuhaztiko sartzean.

        6. Eta alde orotarik baziren oihaleria batzu, zuriak, moredinezkoak eta zerukarakoak, dilindan idukiak liho hautazko eta purpurazko lokharri batzuz, zeinak sarthuak baitziren boliazko erreztunetan, eta marmolazko habe batzuek idukitzen zituzten. Urhezko eta zilharrezko ohe batzu ere lerroka ezarriak ziren esmeraldez eta Parosko marmolaz eginikako galtzada baten gainean, zeina harrigarri ederki karantzatua baitzen.

        7. Deithuak zirenek berriz, urhezko xatetan edaten zuten, eta jakiak ekhartzela zituzten asko moldetako untzietan. Arnoa ere hoberenetik eta nasaiki ematen zuten, erregeren handitasunari zihoakien bezala.

        8. Nihork etzuen edatera hertsatzen nahi etzuena; bainan erregek manatu bezala, mahain-buru bakhotxean, ezarria zen haren azpiko aitzindarietarik bat, batbederak har zezan nahi zukeena.

        9. Basthi erreginak halaber emazteki barazkari bat eman zuen, Asuero erregea egoten ohi zen jauregian.

        10. Beraz zazpigarren egunean, nola harrotua baitzen errege, eta sobera edanik arnoak berotu baitzuen, manatu zaroeten Maumami, Bazathari, Harbonari, Baeathari, Abgathari, Zetharri eta Karkasi, haren aitzinean zerbitzatzen zuten zazpi ebakiei,

        11. Erregeren aitzinera sarraraz zezaten Basthi erregina, diadema buruaren gainean ezarririk, populu guziei eta aitzindariei erakhustekotzat haren edertasuna, ezik hainitz zen ederra.

        12. Hunek etzuen nahi izan, eta nardatu zen ethortzeaz erregek bere ebakiez bidali zituen manura. Hortaz hasarreturik eta khe handitan jarririk, erregek

        13. Mintzatu zituen haren aldean bethi, erregeen azturara egoten ziren zuhurrak, eta zeinen erranetik egiten baitzituen oro, bazakitzatelakotz arbasoen legeak eta ohitzak.

        14. (Bada, lehenak eta hurbilenak ziren Karsena, Sethar, Adamatha, Tharsis, Mares, Marsana eta Mamukan, Persiarren eta Mediarren zazpi buruzagiak, erregeren begithartea ikhusten zutenak, eta haren ondotik lehenbizikorik jartzen ohi zirenek.)

        15. Galdatu zaroeten zer gaztiguren azpira eroria zen Basthi erregina, zeinak ez baitzuen nahi izan bethe errege Asuerok ebakiez igorri manamendua.

        16. Eta erregek eta aitzindariek aditzen zutelarik, Mamukanek erran zuen: Basthi erreginak damu egin du, ez ezik erregeri bakharrik, bainan oraino populu guziei eta errege Asueroren bazter orotan diren aitzindariei.

        17. Ezen erreginaren solasa ilkhiko da emazteki guzietara, arbuia detzaten beren senharrak eta erran dezaten: Errege Asuerok manatu dio Basthi erreginari ager dadien haren aitzinera, eta harek ez du nahi izatu.

        18. Eta irakhasbide horren ariaz, Persiar eta Mediar aitzindarien emazte guziek axolarik ez dute idukiko beren senharren manuez: horren gatik bidezkoa da erregeren samurra.

        19. Baldin zure gogarako balitz, zure izenean ilkhi bedi, eta Persiarren eta Mediarren legearen arabera iskribatua izan bedi erabaki bat, zeinaren haustea zilhegi ez baita, Basthi erregina ez dadien ager gehiago erregeren aitzinera, bainan hura baino hobea den bertze batek har dezan haren erreginatasuna.

        20. Eta hori oihu egina izan bedi zure erresuma guziz zabaleko herrialde orotan; eta nahiz ttipien, nahiz handien emazte guziek beren senharrei ohore bihur biozote.

        21. Mamukanen solasa erregeren eta aitzindarien gogarako izan zen; eta erregek haren erranetik egin zuen.

        22. Gutunak bidali zituen bere erresumako bazter orotara, hizkuntza eta letra berezietan, jendaki bakhotxak adi eta irakur izan ahal zezan, senharrak buruzagi eta nausi zirela beren etxetan; eta hori oihu egina izanen zela populu guzietan.

 

II. KAP.

        1. Horiek hola gerthatu ondoan, Asueroren hasarrea jabaldu zenean, orhoitu zen Basthiz eta harek egin edo jasan zuenaz.

        2. Eta erregeren sehi eta zerbitzariek erran zuten: Erregerentzat bilha beitez neskatxa dontzella eta ederrak,

        3. Eta lekhu guzietara igor beitez gizonak, neskatxa eder eta dontzellak begiztatuko dituztenak; Susango hirira erakhar eta emaztekien etxean eman betzazte Eyeo ebakiaren eskuan, zeina baita errege andreez kargutua eta zaintzen baititu, eta har betzazte emazteki aphaindura eta bertze premiazko direnak.

        4. Eta guzien artean erregeren gogarako izanen dena, hura erreginatuko da Basthiren orde. Erregek ongi hartu zuen solasa, eta manatu zuen egin zedin hekiek erran bezala.

        5. Susango hirian bazen gizon judu bat Mardokeo deitzen zena, Jairren semea, Jair Semeiren seme baitzen, eta Semei Zis Jeminitarrarena.

        6. Hura Jerusalemetik erakharria izan zen, Nabukodonosor erregeak Babilonara erakharri zuenean Jekonias Judako errege.

        7. Aitordetzat baliatu zitzaioen bere anaiaren alabari, zeina deitzen baitzen Edisa edo bertzenaz Esther. Hau burhasoz gabetua zen, ederra osoki eta begitharte arraiekoa. Eta ait-amak hil zitzaizkonean, Mardokeok alabatzat hartu zuen.

        8. Noiz-etare hedatu baitzen erregeren erabakia, eta haren manuz hainitz neskatxa eder erakhartzen baitzituzten Susanera, eta Eyeo ebakiaren eskuetara ematen, Esther ere bertze neskatxekin emana izan zen, emaztekien artean begiratua izateko.

        9. Estherrek aurkhitu zaroen eta grazia izan zuen haren aitzinean. Eta harek manatu zaroen ebaki bati laster xuxen zezan emazteki aphaindura bat, eta Estherri eman ziotzon behar zituenak, eta zazpi neskatxa guziz ederrak erregeren etxetik, eta aphaint eta artha zetzan hura eta haren ondoko neskatxak.

        10. Estherrek etzaroen agertu nahi izan zein jendakitarik eta zein herritakoa zen; zeren Mardokeok manatu baitzaroen, gauza hortaz niholere ixilik egon zedin.

        11. Mardokeo egun oroz hara-hunaka bazabilan neskatxa hautatuak begiratzen ziren etxe-sartzeko aitzinean, Estherren gaineko grinaz, eta zer gerthatuko zitzaioen jakin nahiz.

        12. Bada, neskatxa bakhotxari lerroan ethorri zitzaioeneko erregeren aitzinera agertzeko ordua, emazteki aphaindurari dihoazkion guziak egin ondoan, hamabi hilabethe iragaiten ziren, hunela bizkitartean non sei hilabethez mirra-olioz gantzutzen baitziren, eta bertze seiez zerbitzatzen baitziren asko usain on eta baltsamuz.

        13. Eta erregeren gana sartzerakoan, aphaindurari datxikon edozein gauza galda zezaten, izaten zuten, eta beren gogara aphaindurik iragaiten ziren emaztekien gelatik erregerenera.

        14. Eta arratsean sarthu zena ilkhitzen zen goizean, eta handik eramaten zuten bertze barne batzuetara, zeinak baitziren erregeren ohaideez artha zuen Susagazi ebakiaren eskupeko; eta haina etzaitekeen gehiago erregeren gana bihur, non etzuen erregek nahi eta ethor zedin bere izenez manatu.

        15. Bada, denbora bethe zenean, ethorri zen eguna non Esther, Mardokeoren anaia Abihailen alaba, Mardokeok bere alabatzat hartu zuena, erregeren gana bere aldian sarthu behar baitzen. Estherrek etzuen galdatu emazteki edergailurik, bainan Eyeo ebakiak, neskatxen zainak, aphaintzeko eman ziozkan berak nahi zituen guziak. Ezik Esther guziz ongi irazkia zen, eta bere ezin sinhetsizko edertasunarekin esker gozokoa eta maithagarria zen guzien idurira.

        16. Errege Asueroren gelara eramana izan zen beraz, hamargarren hilabethean, zeina deitzen baitzen tebeth, haren erregetasuneko zazpigarren urthean.

        17. Eta erregek maithatu zuen bertze emazteki guziak baino gehiago; Estherrek haren baithan izan zuen emazteki guzien gainetik esker eta begitharte; Asuerok buruan ezarri zaroen erregina-diadema, eta erreginarazi zuen Basthiren orde.

        18. Eta barazkari nihonereko bat manatu zuen aphaindua izan zedin aitzindari guziei eta bere zerbitzariei, Estherren ezkontzako eta ezteietako. Populu guziei eman zaroeten phausua, eta egin zituen emaitza batzu printze baten bizartasunaren araberakoak.

        19. Eta bigarren ezkontzakotzat neskatxak bilhatzen eta erakhartzen zituztenean, Mardokeo egoten zen erregeren athean.

        20. Haren manuaren arabera, Estherrek etzituen oraino agertu ez bere sorlekhua, ez populua. Ezen Estherrek egiten zituen harek manatu guziak, eta oro egiten zituen hala-nola ohi baitzuen haurttoa hazten zuenean.

        21. Beraz Mardokeo erregeren athean egoten zen denboran, Bagathan eta Thares, erregeren bi ebaki, athalzain eta jauregiko lehenbiziko sartzeaz kargutuak zirenak, samurtu ziren, eta nahi izan zuten erregeri jazarri eta hura hil.

        22. Mardokeok etzuen hori gorde, eta berehala jakinarazi zaroen Esther erreginari, eta hunek erregeri Mardokeoren izenean, zeinak argitu baitzuen gauzaz.

        23. Hortaz bilhatu eta egia atzeman zen ondoan, habe batetik urkhatuak izan ziren bi ebakiak. Eta erregeren manuz, liburuetan eta urtheko istorioan ezarria izan zen hori.

 

III. KAP.

        1. Horiez geroztik, Asuero erregeak altxatu zuen Aman Amadathiren semea, zeina Agagen odolekoa baitzen; eta haren jarlekhua ezarri zuen bere azpian zituen aitzindari guziak baino gorago.

        2. Eta jauregiko atheetan ziren erregeren zerbitzari guziek belhaunaz lurrerat egiten eta Aman adoratzen zuten; ezen erregek hala manatu zuen; Mardokeok bakharrik etzuen belhaunaz lurra jotzen ez-eta Aman adoratzen.

        3. Jauregiko atheak zaintzen zituzten erregeren muthilek Mardokeori erran zaroten: Zergatik bertzeek bezala ez duzu begiratzen erregeren manamendua?

        4. Eta nola hori askotan erran baitzaroten eta harek ez baitzuen nahi entzun, jakintsun egin zuten Aman, ikhustea gatik hean bere hartan gogortuko zen Mardokeo; hunek ezik erran zaroeten Juduetarik zela.

        5. Amanek hori aditu zuenean eta froga egin ondoan etzaroela Mardokeok belhauna lurreratzen eta etzuela adoratzen, sumindu zen gogorki,

        6. Eta ezdeusentzat iduki zuen bere eskuak Mardokeo bakharraren gainean ematea; ezik aditua zen judu jendakitik zela; eta nahiago izan zuen galdu Asueroren erresuman ziren Juduen jendaki guzia.

        7. Lehenbiziko hilabethean (zeina deitzen baita nisan), Asueroren erregetasuneko hamabigarren urthean, Amanen aitzinean untzira arthikia izan zen hebraraz phur deitzen den zortea, jakiteko hean zein egunez eta zein hilabethez behar othe zen heriotzetan ezarri Juduen jendakia; eta atheratu zen hamabigarren hilabethea, adar deitzen dena.

        8. Eta Amanek erran zaroen Asuero erregeari: Bada populu bat zure erresumako herrialde orotan barraiatua, eta bat bertzea ganik berezia, lege eta zeremonia berri batzuz zerbitzatzen dena, eta gehiago oraino, zure manamenduez erdeinu duena. Eta arras ongi badakizu zure erresumarentzat ez dela on hura ozartzerat utz dadien.

        9. Baldin zure gogarako bada, mana zazu gal dadien, eta zure khutxazainei emanen diozkatet hamar mila talendu.

        10. Erregek bere erhitik atheratu zuen beraz zerbitzatzen ohi zuen erreztuna, eta eman zaroen Amani, Amadathiren semeari, Agagen odolekoari, Juduen etsaiari,

        11. Eta erran zaroen: Zurea izan bedi agintzen duzun dirua; populuaz egizu nahi duzuna.

        12. Eta nisan deitzen den lehenbiziko hilabethean, hilabethe hartako hamahirugarren egunean, deithuak izan ziren erregeren iskribauak; eta Amanek manatu bezala, Asuero erregearen izenean iskribatua izan zen erregeren satrapa guziei, herrialdeetako eta jendaia berezietako juieei, beren mintzaia berezietan, jendaia bakhotxak irakur eta entzun ahal izan zezantzat; eta gutunak, erregeren erreztunaz joak,

        13. Herrialde guzietara igorriak izan ziren erregeren lasterkariekin, hil eta xahu zetzaten Juduak oro, ttipitik zaharrera, haurrak eta emaztekiak, egun bakhar batez, erran nahi baita adar deitzen zen hilabethearen hamahirugarrenean, eta jabe zitezen hekien ontasunez.

        14. Eta hau zen gutunek zakhartena, herrialde guziak jakintsun egin eta erran den eguneko abian eman zitezentzat.

        15. Igorriak ziren lasterregileak, higitzen ziren erregeren manuaren bethetzera. Eta berehala erabakia Susanen afixatua izan zen, erregek eta Amanek barazkari handi bat zutelarik, eta hirian ziren Judu guziak nigarren erdian.

 

IV. KAP.

        1. Mardokeok jakin zuenean hori, urratu zituen bere soinekoak, eta zakhu bat jauntzi zuen, burua hautsez estaltzen zuelarik; eta hiriko plazaren erdian deihadarka haritzen zen, erakhutsiz bere bihotzeko atsekabea,

        2. Eta jauregiko atheraino ethorriz marraskaka; ezik etzen haizu erregeren ezkabatzera sartzea zakhua jauntzia zuenik.

        3. Herrialde guzietan ere, hirietan eta bertze lekhuetan, zeinetara heldu izan baitzen erregeren manu odolezkoa, heiagora handiak, barurak, marraskak eta nigarrak ziren Juduen artean, eta hainitzek zakhua eta hautsa zituzten ohetzat.

        4. Bada Estherren neskatxak eta ebakiak sarthu ziren eta eman zaroten berria. Hori aditzearekin, laztu zen. Aldagarri bat igorri zaroen Mardokeori, jauntz zezan zakhua khendurik; bainan etzuen nahi izan.

        5. Estherrek deithurik Athak ebakia, erregek zerbitzaritzat eman zaroena, Mardokeoren gana goateaz manatu zuen eta haren ganik jakiteaz zertako egiten zuen hala.

        6. Athak ilkhirik goan zen Mardokeo gana, zeina xutik baitzagoen hiriko plazan, jauregiko athe aitzinean.

        7. Mardokeok jakintsun egin zuen gerthatu ziren guziez, nola Amanek agindu zuen dirua erregeren khutxetara ekhartzea Juduen heriotzearen ordain.

        8. Eman zaroen halaber Susanen afixatua zen erabakiaren kopia bat, erakhuts zezon erreginari eta erran zezon goan zadien erregeren gana bere populuarentzat othoiztera.

        9. Gibelerat itzulirik, Athakek Estherri ekharri zaroen Mardokeok erran zituen guzien berria.

        10. Estherrek ihardetsi zaroen eta manatu zuen erran zezon Mardokeori:

        11. Erregeren zerbitzari guziek eta haren azpiko herrialde orok badakite, nahiz gizona, nahiz emaztekia, deithua izan gabe sarthuko dena erregeren salha barnekoan, luzatzerik gabe berehala heriotzetan ematen dela, baldin erregek urhe-zaharoa hedatzen ez badio barkhatiartasuneko ezagutgailutzat, eta haletan bizi ahal dadien. Ni beraz nola sarthuko ahal naiz erregeren gana, ez nauenaz geroz bere gana deithu hogoi eta hamar egun hautan?

        12. Mardokeok aditu zuenean hori,

        13. Estherri gaztiatu zaroen berriz, zioelarik: Ez dezazula uste izan, Juduak oro galtzen badira, zure bizia bakharrik atheratuko duzula, zeren zaren erregeren etxean.

        14. Ezen baldin orai ixilik egoten bazare, Juduak bertze zerbait bidez salbatuak izanen dira; eta zu, eta zure aitaren etxea, galduko zarete. Eta nork daki hean etzaren hortakotzat erreginatasunera heldu izan, hunelako orduan baliatzeko?

        15. Estherrek berriz gaztiatu zaroen Mardokeori:

        16. Zoaz; bil zatzu Susanen aurkhituko ditutzun Judu guziak, eta othoitz egizue enetzat. Ez bezazue ez jan, ez edan hirur gau-egunez; eta nik orobat ene neskatxekin barur eginen dut, eta orduan erregeren gana sarthuko naiz, legearen kontra goanez, deithua izan gabe, eta ene burua heriotzearen zorian ezarriz.

        17. Hargatik goan zen Mardokeo, eta Estherrek manatu ziozkan guziak egin zituen.

 

V. KAP.

        1. Bada, hirugarren egunean Estherrek jauntzi, zituen erregina-soinekoak, eta xutik eman zen errege-etxeko barneko salhan, erregeren gelako parrean; eta errege bere tronuan jarria zagoen jauregiko zolan, gelako athearen parrean.

        2. Eta xutik ikhusi zuenean Esther erregina haren begien atsegingarri izan zen, eta hedatu zaroen eskuan zadukan urhe-zigorra. Hurbiltzean Estherrek musu eman zaroen zigorraren mokoari.

        3. Eta erregek erran zaroen: Zer nahi duzu, Esther erregina? zer da zure galdea? galda bazineza ere erresumaren erdia, emana izan lakikezu.

        4. Estherrek ihardetsi zuen: Baldin erregeren gogarako balitz, othoizten zaitut ene gana ethor zaitezen egun, eta Aman zurekin, nik aphaindu barazkarira.

        5. Eta erregek erran zuen ordu berean: Aman deith zazue berehala, Estherren nahira jauts dadien. Hargatik errege eta Aman ethorri ziren erreginak aphaindu barazkarira.

        6. Eta erregek erran zaroen, arno ausarki edan ondoan: Zer galdatzen duzu eman dakizun? eta zeren galdea duzu? galda bazineza ere ene erresumaren erdia, ardiets zinezake.

        7. Estherrek ihardetsi zaroen: Ene galdea eta othoitzak haukiek dira:

        8. Baldin grazia aurkhitu badut erregeren aitzinean, eta erregeren gogarako bada niri ematea galdatzen dudana, eta ene galdea bethetzea, errege eta Aman ethor beitez hekientzat aphaindu dudan barazkarira, eta bihar agertuko diot erregeri ene nahikaria.

        9. Hargatik egun hartan Aman ilkhi zen bozik eta arinik. Eta ikhusi zuenean Mardokeo jauregiko atheetan jarria, eta ez ezik etzitzaioela xutitu, bainan higitu ere etzela jarria zaroen tokitik, gaitzidura minean sarthu zen;

        10. Eta bere sumindura itzaliz, sarthu zen etxera, eta bilarazi zituen bere adiskideak eta Zares bere emaztea.

        11. Erakhutsi ziozkaten bere aberastasun handiak, bere haurren moltzoa, eta zer ospe handitan erregek altxatu zuen aitzindari guziez eta bere zerbitzariez gorago.

        12. Eta horien ondotik erran zuen: Esther erreginak ere nihor ez du nitaz bertzerik erregerekin barazkarira galdatu: bihar ere haren baithan erregerekin barazkaldu behar dut.

        13. Eta horiek oro ditudan arren, deusere badudala etzait iduri, Mardokeo Judua erregeren atheetan jarria ikhusiko dudano.

        14. Eta Zares haren emazteak eta bertze adiskideek ihardetsi zuten: Mana zazu xuxent dezaten urkhabe gora bat, berrogoi eta hamar besotan iganen dena, eta bihar goizean errozu erregeri Mardokeo haren gainetik urkhatua izan dadien, eta hola bozik goanen zare erregerekin barazkaitera. Solasa haren gogarakoa izan zen, eta manatu zuen xuxent zezaten gurutze gora bat.

 

VI. KAP.

        1. Erregek gau hura iragan zuen lorik gabe, eta manatu zuen ekhar zetzoten iragan denboretako istorioak eta urthe-gerthakariak. Haren aitzinean irakurtzen zituztelarik,

        2. Ethorri ziren lekhu hartara, zeintan iskribatua baitzen nola Mardokeok agertu zituen Bagathan eta Phares ebakien zelatak, errege Asuero hil nahi zutenenak.

        3. Erregek aditu zuenean hori, erran zuen: Zer ohore eta sari izan ditu Mardokeok horrelako fideltasunaren ariaz? Bere zerbitzariek eta ministroek ihardetsi zaroten: Ez du saririk batere izatu.

        4. Eta erregek erran zuen berehala: Nor da ezkaratzean? Ezik Aman errege etxeko ezkaratz barnekoan sarthua zen, erregeri burutan emateko mana zezan Mardokeo urkhatua izan zedin harentzat xuxendua zen habetik.

        5. Sehiek ihardetsi zuten: Aman da ezkaratzean. Eta erregek erran zuen: Sar bedi.

        6. Eta Aman sarthu zenean, erran zaroen: Zer egin behar zaio erregek ohoratu nahi duen gizonari? Amanek aldiz, bere bihotzean eginez eta ustez bera baizik nihor etzela bertzerik erregek ohoratu nahi zukeenik,

        7. Ihardetsi zuen: Erregek ohoratu nahi duen gizona,

        8. Errege soinekoz izan behar da jauntzia, eta ezarria erregeren azpian ibiltzen den zaldi baten gainean, burura harturik errege-diadema;

        9. Erregeren aitzindari eta buruzagietarik lehenbizikoak atxik beza haren zaldia, eta hiriko plaza gaindi goanez, oihu egin eta erran beza: Hunela izanen da ohoratua erregek ohoratu nahiko duena.

        10. Eta erregek erran zaroen: Higi zaite, eta soina eta zaldia harturik, erran duzun bezala egiozu Mardokeo Juduari, jauregiko athean jartzen denari. Berautzu erran ditutzun guzietarik deusere ahanztetik.

        11. Amanek beraz hartu zituen soina eta zaldia, eta Mardokeori soina hiriko plazan jauntzirik eta hura zaldiaren gainean ezarririk, haren aitzinean bazihoan eta oihu egiten zuen: Ohore hau du merezi, erregek ohoratu nahiko duenak.

        12. Eta Mardokeo bihurtu zen jauregiko athera; eta Aman lehen-bai-lehen goan zen bere etxera nigarrez eta burua estalirik.

        13. Eta erran zarozten Zares bere emazteari eta bere adiskideei gerthatu zitzaizkon guziak. Bere biltzarrean zituen zuhurrek eta bere emazteak ihardetsi zaroten: Juduen odoletikakoa bada Mardokeo, zeinaren aitzinean erortzen hasi baitzare, ezin itxikiko diozu buru, bainan eroriko zare horren aitzinean.

        14. Oraino mintzo zirelarik, ethorri ziren erregeren ebakiak, eta hertsatu zuten erreginak aphaindu barazkarira goatera berehala.

 

VII. KAP.

        1. Errege eta Aman sarthu ziren beraz erreginarekin edatera.

        2. Eta bigarren egunean ere, erregek, arnoak berotu zuen ondoan, erran zaroen erreginari: Esther, zer galdatzen duzu eman dakizun? zer nahi duzu egin dadien? galdatzen bazindu ere ene erresumaren erdia, ardiets zinezake.

        3. Estherrek ihardetsi zaroen: Oi errege, grazia aurkhitu badut zure begietan, onhets diezadatzu bizia, zeinarentzat, othoitzez bainagozu, eta ene populua, zeinarentzat, errekeitzen baitzaitut.

        4. Ezen ni eta ene populua arthikiak gare lehertuak, sarraskituak eta galduak izateko. Eta oxala gathibutzat salduak bagindedi! jasankizun lizate zorigaitza, eta ixilik niagoke auhenekin; bainan orai etsai bat badugu zeinaren odolgirotasuna erregeren gain bihurtzen baita.

        5. Eta errege Asuerok ihardestean erran zuen: Nor da hura, eta zer ahaletakoa da horren egitera ausartatzeko?

        6. Eta Estherrek erran zuen: Gure etsai eta ixterbegi guziz gaixto hura, Aman da. Hori aditzearekin, Aman harritua gelditu zen, ezin jasanez erregeren eta erreginaren begitharteak.

        7. Errege berriz, hasarretan jaiki zen, eta barazkariko tokitik goan zen baratze zuhaitzez bethe batera. Aman ere xutitu zen Esther erreginaren othoizteko bere biziarentzat; ezagutu zuen ezik zer asturu zadukan erregek harentzat.

        8. Errege itzuli zenean baratze zuhaitsutik eta barazkariko lekhuan sarthu zenean, atzeman zuen Amanek bere burua arthiki zuela Esther etzana zen ohearen gainera, eta erran zuen: Zer erreginari ere ene etxean, ene aitzinean bortxa egin nahi dio! Hitza erregeren ahotik atheratu orduko, Amani berehala estali zaroten begithartea.

        9. Eta Harbonak, erregeren zerbitzuan zaroen ebakietarik batek erran zuen: Amanen etxean bada berrogoi eta hamar besoz gora den urkhabe bat, xuxendu zuena Mardokeorentzat, zeina erregeren onetan mintzatu baita. Erregek ihardetsi zaroen: Hau urkha zazue hartarik.

        10. Hargatik Aman urkhatua izan zen Mardokeorentzat xuxendu zuen urkhabetik, eta jabaldu zen erregeren hasarrea.

 

VIII. KAP.

        1. Egun hartan Asuero erregeak Aman Juduen etsaiaren etxea eman zaroen Esther erreginari, eta Mardokeo agertu zen erregeren aitzinera; ezen Estherrek aithortu zaroen bere osaba zuela.

        2. Eta erregek hartu zuen Amani khenarazi zaroen erreztuna, eta Mardokeori eman zaroen. Estherrek berriz, Mardokeo ezarri zuen bere etxearen buruan.

        3. Horiek ez askiz, bere burua nigarrez arthiki zuen erregeren oinetara, eta mintzatu zitzaioen othoizka mana zezan alferretara bihur zitezen Aman Agagtarraren gaixtakeria eta Juduen kontra asmatu zituen zimarkhu tzarrak.

        4. Erregek eskuaz hedatu zaroen ohitzaren arabera urhezko errege-makhila, zeintaz egiten baitzen barkhatiartasuneko ezagutkaria. Eta erregina jaikirik, xutik eman zen erregeren aitzinean,

        5. Eta erran zuen: Erregek atsegin badu, eta beren begietan grazia aurkhitu badut, eta ene othoitza ez bazaio desgogarako, errekeiez nago gutun berri batzuz oneratuak izan ditezen Aman Juduen zelatari eta etsaiaren lehenagoko gutunak, zeinetaz erregeren herrialde orotara igorri baitzuen Juduen galtzeko manua;

        6. Ezen nola jasanen ahal ditut ene herritarren sarraskia eta heriotzea?

        7. Errege Asuerok ihardetsi zaroten Esther erreginari eta Mardokeo Juduari: Estherri eman diot Amanen etxea, eta manatu dut Aman bera izan zadien gurutzeari lothua, zeren ausartatu den bere eskua Juduen gainean ezartzera.

        8. Iskriba zazue beraz Juduei zuen gogoko den bezala erregeren izenean, gutunak joz ene erreztunaz. Ezen hau zen ohitza, erregeren izenean igorririkako gutunei eta haren erreztunaz joak zirenei nihor ez baitzen enferrarik egitera ausartatzen:

        9. Eta erregeren gutun-egileak eta iskribauak deithurik, (bada, hura zen hirugarren hilabethe, siban deitzen zenaren erditsua), hilabethe haren hogoi eta hirugarren egunean gutunak iskribatuak izan ziren, Mardokeok nahi izan zuen bezala, Juduei, eta Indietarik Ethiopiarainoko seietan hogoi eta zazpi herrialdeen buruko ziren buruzagi, aitzindari eta juieei, eta herrialde bakhotxari, jendaki bakhotxari eta Juduei, zeini bere mintzaia eta letraz, orok irakur eta adi zetzaztentzat.

        10. Eta erregeren izenean igortzen ziren gutun horiek haren erreztunaz joak izan ziren eta bidaliak lasterregile batzuez, zeinek herrialde guziak gaindi laster eginez, gutun zaharrak aitzin zetzaztentzat geroztikako berriez.

        11. Erregek manatu zaroten Juduen gana goan zitezen hiri bakhotxean, eta batera bilaraz zetzazten beren bizien zain egoteko, beren etsai guzien hiltzeko eta xahutzeko hekien emazte, haur eta etxeekin, eta hekien buluzkinez jabetzeko.

        12. Eta herrialde guzietan egun bat izan zen ezarria asperraldi horrentzat, erran nahi da adar deitzen den hamabigarren hilabetheko hamahirugarren eguna.

        13. Eta hau zen gutun harek zadukana, jakina izan zedin errege Asueroren azpiko ziren lur eta populu guzietan, Juduak beren etsaietarik asperkunde atheratzera abian zirela.

        14. Eta lasterregileak ilkhi ziren berrien zalhuki eramatera, eta erregeren erabakia Susanen afixatua izan zen.

        15. Mardokeok berriz, jauregitik eta erregeren aitzinetik ilkhirik, distiratzen zuen errege-soinekoekin, erran nahi da moredin eta zeru-koloreekin, urrezko khoro bat zuelarik buruan, eta sedazko eta purpurazko kapa bat soinean. Eta hiri guzia bozkarioz jauzi zen.

        16. Bada, argi berri batek iduri zuen ilkhitzen zela Juduen gainera, bozkario, ohore eta bestak.

        17. Populu guzien artean, hirietan eta herrialdeetan, erregeren manuak heltzen ziren toki guzietan, harrigarrizko bozkarioa zen; janthordu, barazkari eta bestarik baizen etzen, hanbatetaraino non bertze jendaki eta sinhesteko ziren asko bildu baitzien Juduen erliyione eta zeremonietara; ezen judu izenaren beldur handi batek hartu zituen oro.

 

IX. KAP.

        1. Beraz hamabigarren hilabethean, aitzinean erran dugunaz adar deitzen zenean, hamabirugarren egunean, noiz-etare Juduen hiltzeko bideak hartzen baitzituzten, eta hekien etsaiak odolari hirrikatuak baitzauden, Juduak aitzitik hasi ziren nausitzen eta beren ixterbegietarik aspertzen.

        2. Eta bildu ziren hiri, herri eta lekhu guzietan, eskuaren hedatzeko beren etsai eta jazarleen gainera. Eta nihor etzitzaioten buru egitera ausartatu, zeren hekien handitasunaren beldurrak hartu baitzituen populu guziak;

        3. Ezik herrialdeetako juie, buruzagi, aitzindari, eta lekhuetan eta lanetan zerbait kargu zuten guziek altxatzen zituzten Juduak Mardokeoren beldurrez,

        4. Zeina jauregiko buruzagi eta ahal handitan zela ezagutu baitzuten. Haren izenaren aiphua ere egun oroz handituz eta ahotik ahora zihoan.

        5. Hargatik Juduek sarraski handiz jo zituzten beren etsaiak, eta hil zituzten, hekiei bihurtuz heriotze bat zeina berei emateko bideak hartu baitzituzten;

        6. Hanbatetaraino non Susanen berean hil baitzituzten bortz ehun gizon, eta bertzalde Aman Agagtar Juduen etsaiaren semeak, zeinen izenak haukiek baitira:

        7. Pharsandatha, Delpbon, Esphatha,

        8. Phoratha, Adalia, Aridatha,

        9. Phermestha, Arisai, Aridai eta Jezatha.

        10. Hekiek hil ondoan, etzuten hekien izanetarik harrapakinik ukitu nahi izan.

        11. Susanen hilak izan zirenen nonbrea berehala eramana izan zitzaioen erregeri,

        12. Zeinak erreginari erran baitzaroen: Juduek Susango hirian hil dituzte bortz ehun gizon, eta Amanen hamar semeak bertzalde. Zenbateko sarraskia dadukazu egin behar duten herrialde orotan? Zer galdatzen duzu gehiago eta zer nahi duzu mana dezadan egin dadien?

        13. Estherrek ihardetsi zaroen: Erregeren gogarako bada, Juduei eman bekiote, egun Susanen egin dutenaren, bihar ere egiteko eskua, eta Amanen hamar semeak izan beitez habetarik urkhatuak.

        14. Eta erregek manatu zuen hala egin zedin. Eta berehala erabakia izan zen Susanen afixatua, eta Amanen hamar semeak izan ziren dilindan ezarriak.

        15. Adarreko hilabethearen hamalaugarren egunean, bildurik, Juduek Susanen hil zituzten hirur ehun gizon; bainan etzuten hekien onik ukitu.

        16. Erregeren azpiko ziren herrialde guzietan ere Juduak egotu ziren beren bizien zain, hil ondoan beren etsai eta jazarleak, hainbertzetaraino non hilak heldu baitziren hirur hogoi eta hamabortz miletara, eta nihork ez baitzuen ukitu hekien onetarik den-gutiena.

        17. Bada, adarreko hilabethearen hamahirugarren eguna izan zen orotan sarraskiko lehenbizikoa, eta hamalaugarrenean gelditu ziren hiltzetik. Egun hura ezarri zuten besta-burutzat, handik harat bethi guzian, bestatzeko janthordu, bozkario eta barazkariz.

        18. Bainan Susango hirian hilka haritu zirenek, hilabethe hartako hamahirugarren eta hamalaugarren egunetan egin zuten sarraskia, eta hamabortzgarrenean gelditu ziren hiltzetik. Eta hargatik ezarri zuten egun hura barazkari eta bozkariozko bestatzat.

        19. Harrasigabeko hirietan eta herrietan egoten ziren Juduek berriz, adarreko hilabethearen hamalaugarren eguna hartu zuten barazkari eta bozkariozko eguntzat, orduan egiteko beren bozkalentziak eta elkharri igortzeko barazkari eta jatekoetarik.

        20. Mardokeok iskribatu zituen beraz horiek oro, eta gutunetan ezarririk Juduei igorri zarozten egoten ziren lekhu guzietara, nahiz hurbileko, nahiz urruneko tokietara,

        21. Bestatzat har zetzazten adarreko hilabetheko hamalaugarren eta hamabortzgarren egunak, eta urthe-buruan, besta zetzazten ohore handitan;

        22. Egun hekietan aspertu zirelakotz Juduak beren etsaietarik, eta nigar eta belzturak aldatu zirelakotz irri eta bozkariotara; eta egun hekiek izan zitezen barazkari eta bozkariozko egunak, elkharri beren jatekoetarik igor zezaten, eta beharrei egin zetzozten emaitza xumeak.

        23. Eta Juduek bestatzat hartu zituzten orduan egiten hasi zituztenak oro, eta Mardokeok gutunez gaztiatu zaroztenak egiteaz.

        24. Ezen Amanek, Amadathiren seme, Agagen odolekoak, Juduen etsai eta ixterbegiak, gaizkia hekien kontra burutan hartu zuen hekien hiltzeko eta xahutzeko, eta arthiki zuen phurra, gure mintzaian zortea deitzen dena.

        25. Bainan gero Esther sarthu zen erregeren aitzinera, othoizten zuelarik Amanen eginahalak urmariatuak izan zitezen erregeren gutun batez, eta Juduen kontra asmatu zuen gaizkia bihur zedin haren beraren buruaren gainera. Eta azkenekotz bera eta bere semeak izan ziren gurutzeari lothuak.

        26. Eta ordudanik egun hekiek deithuak izan ziren phurim, erran nahi da zortetako egunak, zeren phurra, erran nahi da zortea, arthikia izan baitzen untzira. Eta gerthatu ziren guziak dira idukiak gutunetan, erran nahi da Mardokeoren liburu huntan.

        27. Juduek berentzat, beren ondokoentzat eta beren erliyioneari batu nahi izan ziren guzientzat erabaki zuten orduan jasan eta gero ganbiatuak izan ziren guzien orhoitzapena, nihor etzadientzat haizu izan egun hekiek bestatu gabe iragaitera, liburu hunek lekhukotasun ematen duen bezala, eta urtheak urthea ekhartzen duelarik, bethi egiten den bezala.

        28. Hekiek dira egunak behinere orhoitzapenetik galduko ez direnak, eta herrialde guziek, gizaldi oroz bestatuko dituztenak lurraren hedadura guzian; eta ez da hiririk zeinetan phurimetako egunak, erran nahi da zortetakoak, begiratuak ez baitira Juduez eta hekien ondoregoaz, zeina zeremonia hekien eginbidearen azpian baita.

        29. Eta Abihailen alaba Esther erreginak eta Mardokeo Juduak bigarren gutun bat ere iskribatu zuten, egun hura artha oso batekin izan zedintzat ondokoen ondoko bestatua.

        30. Eta errege Asueroren sei hogoi eta zazpi herrialdeetan egoten ziren Judu guziei igorri zaroten, izan zezatentzat bakea, eta onhets zezaten egia,

        31. Zortetako egunak begiratuz, eta beren orduan bozkarioz bestatuz. Mardokeok eta Estherrek manatu bezala, Juduek eginbidea hartu zuten berentzat eta beren haurrentzat begiratzeko barurak, oihuak eta zortetako egunak,

        32. Eta Estherrena deitzen den liburu huntako istorioan idukiak direnak oro.

 

X. KAP.

        1. Bada Asuero erregeak zergarenpeko ezarri zituen lurra oro eta itsasoko irla guziak.

        2. Eta iskribatuak dira Mediarren eta Persiarren liburuetan nolakoak ziren haren ahalak eta erresuma, eta zer kargu eta goratasunetara altxatu zuen Mardokeo;

        3. Eta nola Mardokeo, Juduen odoletikakoa, izan zen errege Asueroren ondotik bigarrena, eta handi Juduen artean, eta bere anaien osteaz onhetsia, bere populuaren ona bilhatuz, eta bere odolekoen bakea ukitzen zutenez baizik ez mintzatuz.

        4. Eta Mardokeok erran zuen: Jainkoak egin ditu horiek.

        5. Orhoit naiz ezen amets batez, horiek berak erran nahi zituenaz, eta ez da hartakorik deusere huts gerthatu.

        6. Ithurri xume bat, hibai bilhakatu zena, eta argi eta iguzki batera bihurtu zena, eta ur hainitzetara erauntsi zena, Esther da, zeina erregek emaztetzat hartu baitzuen, eta nahi izan baitzuen erregina izan zadien.

        7. Bi erainsugeak, ni eta Aman gare.

        8. Bildu ziren jendaiak dira Juduen izenaren ezeztatzeko eginahalak egin dituztenak.

        9. Ene herritarrak berriz, dira Israelgoak, zeinek Jaunari deihadar egin baitute, eta Jaunak salbatu du bere populua, eta atheratu gaitu gaitz guzietarik, eta jendaien artean egin ditu ezagutkari handiak eta sendagailak;

        10. Eta manatu zuen izan zitezen bi zorte, bata Jainkoaren populuarena, eta bertzea jendaia guziena.

        11. Eta bi zorteak Jaunaren aitzinera ethorri ziren, ordudanik jendaia guziei erabaki egunean;

        12. Eta Jauna orhoitu zen bere populuaz, eta urrikaldu zitzaioen bere primantzari.

        13. Adarreko hilabethean egun hekiek, hilabetheko hamalau eta hamabortzgarrena begiratuak izanen dira bozkario eta artha handirekin populu bilduaren baldarnan, Israelgo populuaren geroko gizaldi orotan.

 

XI. KAP.

        1. Ptolemeoren eta Kleopatraren erregetasuneko laugarren urthean, Dositheok, bere burua aphez eta lebitar odoletik zerranak, eta Ptolemeo haren semeak ekharri zuten phurimen gaineko gutun hau, zeina baitzerraten argitu zuela Jerusalemen Lisimakok, Ptolemeoren semeak.

        2. Artakserkses guziz handiaren erregetasuneko bigarren urthean, nisango hilabethearen lehen egunean, amets bat izan zuen Mardokeok Jairren semeak, Jair baitzen Semeiren seme, Semei Zisena, Benjaminen leinukoa.

        3. Judua zen, Susango hirian egoten zena, gizon handia, eta erregeren gortean lehenbizikoen artekoa.

        4. Zen, berriz, Babilonako errege Nabukodonosorrek Jerusalemetik Judako errege Jekoniasekin eraman zituen gathibuetarik.

        5. Eta hau izan zen haren ametsa. Iduritu zitzaizkon mintzoak, harramantzak, ihurtzuriak, lur-ikharak eta nahasturak lurraren gainean.

        6. Eta hara bi erainsuge handi, eta elkharri gudu ematera abian ziren.

        7. Eta hekien oihuari, jendaia guziak subermatu ziren zuzenen jendakiari gudu emateko.

        8. Eta egun hura izan zen ilhunbe, liskar, atsekabe eta hesturetako egun bat, eta izialdura gaitz bat lurraren gainean zen hedatu.

        9. Eta zuzenen jendakia zorigaitz handi zerbaiten beldurrean, nahasia eta heriotzeari begira jarria zagoen.

        10. Eta Jainkoari deihadar egin zaroten; eta oihuz zaudezelarik, ithurri xume bat berhatu zen hibai handi bat egiteraino eta ur hainitz igorri zuen.

        11. Argia eta iguzkia atheratu ziren; eta aphalak izan ziren goratuak eta iretsi zituzten handi zirenak.

        12. Mardokeok hori ikhusi eta ohetik jaiki zen ondoan, gogoan zerabilkan zer egin nahi othe zuen Jainkoak; eta buruan landatua zuen, amets horrek zer erran nahi othe zuen jakiteko lehia.

 

XII. KAP.

        1. Bada, orduan erregeren gortean egoten zen erregeren ebakiekin, Bagatha eta Thararekin, zeinak jauregiko athalzain baitziren.

        2. Eta ezagutu zituenean hekien asmuak, eta artha handirekin bilhatu zen ondoan, ikhusi zuen bermatzen zirela eskuak Artakserkses erregearen gainean ezartzera, eta hortaz argitu zuen errege.

        3. Erregek, bien gaineko garbitasunak eginak izan zirenean, eta aithortu zuten ondoan, manatu zuen eraman zetzazten hiltzera.

        4. Erregek berriz, istorioetan ezarrarazi zuen gerthatu zena, eta Mardokeok ere iskribuz ezarri zuen.

        5. Erregek, emaitzak eginik salhu horren ariaz, manatu zaroen egon zedin jauregian.

        6. Bainan Aman Buiearra, Adamathiren semea, ospe handitan zen erregeren aitzinean, eta bidegabe egin nahi izan zaroeten Mardokeori eta haren populuari, hilak izan ziren erregeren bi ebakien gatik.

 

XIII. KAP.

        1. Artakserkses, Indietarik Ethiopiaraino errege guziz handiak, sei hogoi eta zazpi herrialdeetako aitzindari haren manamenduko diren buruzagi eta aitzindariei, agur.

        2. Asko jendaiari mana nezan arren eta ene eskuaren azpiko ezarri izan nezan lurra oro, ez dut nahi izan batere baliatu gaizki ene ahalaren handiaz, bainan-bai barkhatiarki eta eztiki erabili ene azpikoak, beren bizia ixilik iraganez ikhararik gabe, goza zitezentzat gizon guziak zale diren bakeaz.

        3. Bada, ene biltzarrekoei galdatu ondoan noletan egin nezakeen hori, bere zuhurtasunaz eta fidelitateaz bertzeak garaitzen zituen batek, eta erregeren ondotik bigarren zenak, otsez Amanek,

        4. Jakintsun egin nau populu bat badela lur guziaren gainean barraiatua, lege berri batzuei jarraikitzen dena, eta jendaia guzien ohitzaren kontra harituz, erregeen manuak erdeinatzen dituena eta bere makhurkeriaz jendaia guzien arteko batasun ona hausten duena.

        5. Hori jakin dugunean, ikhusirik jendaia bat, gizate guziari bihurtzen dena, lege tzarrei jarraikitzen dela, gure manuen kontra dihoala, eta gure azpiko herrialdeen arteko bakea eta batasuna nahasten dituela,

        6. Manatu dugu, Amanek, herrialde guziez kargu duenak, erregeren ondotik bigarren denak eta aitatzat hartzen dugunak, erakhutsiko dituenak oro, beren etsaiez izan ditezen xahutuak beren emazte eta haurrekin, aurthengo hamabigarren hilabethe, adar deitzen denaren hamalaugarren egunean, eta hekietarik nihor ez dadien izan guphidez utzia;

        7. Gizon gaixto hekiek, egun ber batez ifernuetara jautsirik, gure erresumari bihur diozoten khendu zaroten bakea.

        8. Mardokeok othoiztu zuen Jauna, haren egintza guziez orhoituz,

        9. Eta erran zuen: Jauna, errege Jaun ahalorotakoa, ezen zure eskupean daude gauza guziak, eta nihor ez da zure nahiari buru egin diozokeenik, baldin erabaki baduzu Israelen salbatzea;

        10. Zuk egin ditutzu zerua eta lurra, eta zeruaren inguruak daduzkan guziak.

        11. Ororen Jauna zare, eta nihor ez da zure maiestateari iharduk diozokeenik.

        12. Oro badakizkitzu, eta badakizu ez dudala ez hanpuruskeriaz, ez erdeinuz, ez ospe behar zerbaitez utzi Aman hanpurutsua adoratu gabe;

        13. (Ezen gogotik niagokeen, Israel salbatzea gatik, haren oinhatzei ere musu ematera.)

        14. Bainan gizon batetara aldara beldur nintzen ene Jainkoaren ohorea eta ene Jainkoaz bertze bat adora.

        15. Eta orai, Jauna, Abrahamen Jainko erregea, urrikal zakizkio populuari, gure etsaiek nahi gaituztelakoz galdu eta zure primantza xahutu.

        16. Ez bezazu arbuia zure zathia, Egiptotik zuretzat berrerosi duzuna.

        17. Entzun zazu ene othoitza, begithartez jar zakizkio zure primantzako populuari eta gure nigarrak bozkariotara aida zatzu, bizirik lauda dezagun, Jauna, zure izena, eta herts ez detzatzun zu kantatzen zaituzten ahoak.

        18. Israel guziak halaber gogo eta othoitz beraz deihadar egin zaroen Jaunari, zeren heriotze segura baitzagokoeten buruaren gainera.

 

XIV. KAP.

        1. Esther erreginak ere Jauna gana ihes egin zuen, dixidutan zagoen galtzeko zoriaren beldurrez.

        2. Eta erregina soinekoak erauntzirik, jauntzi zituen nigar, atsekabeei zihoazkotenak; eta baltsamu-moten orde, hautsez eta zikhinez estali zuen burua; barurez zehatu zuen bere gorphutza; eta lehenago bozten ohi zen lekhu guzietan, bazterrak bethe zituen burutik atheratzen zituen ileez.

        3. Eta Israelgo Jainko Jaunari othoitz egiten zaroen erranez: Ene Jauna, gure errege bakharra zarena, eta zeintaz bertze laguntzailerik ez baitut, lagun nezazu ene zurztasunean.

        4. Ene eskuetan da ene galtzeko zoria.

        5. Ene aita ganik entzuna dut, zuk, Jauna, hartu ditutzula Israel populu guzien artetik, eta gure aitak beren arbaso guziez geroztik, hekiek bethiko primantzatzat idukitzeko, eta erran bezala egin izan diozute.

        6. Bekhatu egin izan dugu zure aitzinean, eta hargatik arthiki gaituzu gure etsaien eskuetara;

        7. Ezen hekien jainkoak adoratu ditugu. Zuzena zare, Jauna.

        8. Eta orai etzaiote aski, gathibutasun gogorrenaren azpian gure lehertzea; bainan beren eskuetako indarra beren jainkoaizunen ahalari iratxikiz,

        9. Nahi dituzte zure agintzak itzulikarazi, zure primantza xahutu, zure laudatzaileen ahoak hertsi, eta iraungiarazi zure tenploko eta aldareko ospea,

        10. Jendaien ahoaren idekitzekotzat, jainkoaizunen indarraren laudatzeko, eta haragizko errege bat bethi guzian espantatzeko.

        11. Ez eman, Jauna, ezdeus batzuei zure manamenduko makhila, gure galtzapenari irri egin diozoten beldurrez; bainan hekien gainera bihurraraz zazu hekien asmua, eta galaraz zazu gure lehertzen hasi dena.

        12. Gutaz orhoit zaitezi, Jauna; zure burua ager dizaguzu gure hesturako orduan, eta gothor nezazu, Jauna, jainkoen eta ahal ororen erregea.

        13. Beharbezalako solasak ezar zatzu ene ahoan lehoinaren aitzinean, eta aiherkundetara bihurraraz zazu haren bihotza gure etsaiaren kontra, hau bere eta hunekilako guziak galduak izan ditezen batean.

        14. Gu ordean salba gaitzatzu zure eskuaz, eta lagunt nezazu ni, bertze laguntzarik ez dudana zu baizik, Jauna, gauza ororen jakitate duzuna,

        15. Eta dakizuna gaixtaginen ospea gaitzets dudala, eta ingurebakigabeen eta edozein arrotzen ohea higuin dudala.

        16. Zuk badakizu ene premia, gaitziriskotan dudala hanpuruskeriako eta ene ospeko ezagutgailu, ene buruaren gainean izaten dena, populuaren aitzinera agertzen naizen egunetan, eta higuin dudala astagaizdunaren athorra bezala, eta ez dudala erabiltzen ene ixiltasuneko egunean;

        17. Ez dudala jan Amanen mahainean, ez dudala ez gozorik hartu erregeren barazkarian, ez-eta libazionetako arnorik edan;

        18. Eta hunat erakharria izan naizenetik orai arteo, zure neskatoa egundaino ez dela boztu zu baithan baizik, oi Abrahamen Jainko Jauna.

        19. Oi Jainko ororen gainetik hazkarra, entzun zazu bertze igurikitzarik ez dutenen hitza, athera gaitzatzu etsaien aztaparretik, eta ilkhi nezazu ikharabideetarik.

 

XV. KAP.

        1. Eta gaztiatu zaroen (Mardokeok naski) sar zadien erregeren gana eta othoitz zezan bere populu eta herriarentzat.

        2. Orhoit zaitezi, zioen, zure aphaltasuneko egunez, nola izan zaren hazia ene eskuan, zeren Aman, erregeren ondotik bigarrena, gure kontra mintzatu baita gure hilarazteko.

        3. Eta zuk deihadar egiozu Jaunari, erregeri mintza zakizkio, eta athera gaitzatzu heriotzetik.

        4. Bada, hirugarren egunean Estherrek utzi zituen bere soinekoak eta jauntzi erreginarenak.

        5. Eta erreginaren soinekoekin argitzen zuelarik, eta deithu ondoan Jainkoa guzien manatzailea eta salbatzailea, hartu zituen bi neskatxa,

        6. Eta baten gainean bermatzen zen, beraztasunez eta samurtasunez bere gorphutza ezin ekhar baleza bezala;

        7. Bertze neskatxa berriz, bere andreari jarraikitzen zitzaioen, lurrera erortzen zen soina atxikiz.

        8. Bera aldiz, begithartea arrosaren gorriduraz estalia zuelarik eta begiek eztiki argitzen zaroetelarik, arima gordea zadukan ilhunik eta beldur handiak josia.

        9. Athe guziak beraz aldizka iraganik, gelditu zen erregeren parrean, hura egoten zen tokian bere tronuaren gainean, errege-soinekoez jauntzia, urhez eta harri baliosez argitzen zuela; eta ikhusteko ikharagarri zen.

        10. Eta burua altxatu zuenean, eta begietako suaz erakhutsi zuenean bere barneko hasarredura, erregina erori zen, eta haren koloreak zurphildurara iraganik, neskatxaren gainera makhurtu zuen bere buru iraungia.

        11. Eta Jainkoak eztitasunera itzuli zuen erregeren izpiritua; eta berehala, beldurrak harturik, jauzi zen bere tronutik, eta besoetan jasanez, bere baithara itzul zadien arteo, solas haukiez lausengatzen zuen:

        12. Zer duzu, Esther? Zure anaia naiz ni, ez izan beldurrik.

        13. Etzare hilen; ezen ez da zuretzat ezarria lege hori, bainan bertze guzientzat.

        14. Hurbil zaite beraz eta uki zazu errege-makhila.

        15. Eta nola ixilik baitzagoen, hartu zuen urhezko makhila, lephoaren gainean ezarri zaroen, eta musu emanik erran zaroen: Zertako etzaizkit mintzatzen?

        16. Estherrek ihardets zuen: Ikhusi zaitut, jauna, Jainkoaren aingerua iduri, eta ene bihotza nahasi da zure ospearen beldurraz.

        17. Ezen hunenbat zare ederresgarri, jauna, eta graziaz bethea da zure begithartea.

        18. Eta mintzo zelarik, erori zen bigarren aldiko, eta alditxar egitera zitzaioen.

        19. Errege berriz, asaldatu zen guzia, eta haren azpiko buruzagiak Estherren sosegatzera hari ziren.

 

XVI. KAP.

        1. Artakserkses Indietarik Ethiopiarainoko errege handiak, sei hogoi eta zazpi herrialdeetako buruzagi eta aitzindari haren manamenduari begiratzen direnei, dioete agur.

        2. Buruzagien ontasunaz eta hekien ganik izan ohoreaz asko sarthu dira hanpuruskerietan.

        3. Eta ez-ezik bermatzen dira erregeei beren azpikoak zaphatzera, bainan oraino, ezin egarriz emana zaroeten ospea, hura eman izan diotenen beren kontra hedatzen dituzte zelatak.

        4. Etzaiote aski ongieginez eskerrik ez bihurtzea eta beren baithan gizatasuneko legeak haustea, bainan oraino uste dute guziak ikhusten dituen Jainkoaren erabakiari itzuriko zaizkola.

        5. Eta hanbateko zorokeriara dira erori, non gezurrez eta zimarkhuz hari baitira eragotzi nahiz hainak zeinek arthatsuki bethetzen baitituzte emanak izan zaizkoten karguak eta haletan egiten baitituzte guziak, non merezitzen baitituzte ororen laudorioak.

        6. Haletan gaixtaginek beren amarru tzarrez atzematen dituzte erregeen beharri lainoak, ustez berak bezalakoak direla bertzeak.

        7. Horren froga ere atheratzen da istorio zaharretarik eta egun oroz gerthatzen direnetarik, nola batzuen bururazpen tzarrez gaixtatzen diren erregeen jaidurak.

        8. Hargatik dira bideak hartzeko herrialde guzien bakearentzat.

        9. Eta baldin batean bat eta bertzean bertzea manatzen badugu, ez duzue zeren uste izan gure izpirituko arintasunetik heldu dela hori, bainan-bai orduen egoki eta premien arabera, herriaren onak nahi duen bezala, ekhartzen dugula erabakia.

        10. Eta agerikiago adi dezazuen derraguna, gutaz onhetsia izan da arrotz bat, Aman, Adamathiren semea, bihotzez eta ethorkiz Mazedoniarra, eta Persiarren odolari atzea, eta gure urrikalkortasuna bere odolgirokeriaz nothatzen zuena.

        11. Eta bere baithan frogatu ondoan onhiriste bat hanbatekoa, non deithua baitzen gure aitatzat eta guziez adoratua erregeren ondotik bigarren;

        12. Hainbertzetarainoko hanpurustasun ozarrera igan da hura, non erreinuaz eta biziaz gure gabetzera hari baitzen.

        13. Ezen zimarkhu berri eta egundaino aditu ez diren batzuez hilarazi nahi izan ditu Mardokeo, zeinaren fideltasun eta ongieginei esker bizi baikare, eta Efther gure erregetasuneko laguna, bere populu guziarekin,

        14. Asmu huntan, non, hekiek hilik, zelatak hedatuko baitzituen gure bakhartasunari, eta Mazedoniarretara iraganaraziren baitzuen Persiarren erreinua.

        15. Guk ordean ez ditugu den-gutieneko hobenean atzeman, bainan aitzitik lege zuzenen arabera zerabiltzala Juduak, gizonik tzarrenaz heriotzeko bereziak zirenak.

        16. Eta ezagutu dugu seme direla Jainko guziz gora, guziz handi eta bethi bizi denaren, zeinaren ongieginari esker erresuma gure arbasoei eta guri, emana eta egun arteo idukia baitzaiku.

        17. Hargatik jakizue Amanek gure izenean bidali zarozkitzueten gutunak hutsalak direla.

        18. Eta tzarkeria horren gatik, zelata-egilea eta bere ahaidego guzia urkhabetarik daude dilindan hiri huntako, erran nahi da Susango atheen aitzinean; ez guk, bainan Jainkoak hari bihurturik merezitu duena.

        19. Aldiz, orai igortzen dugun erabaki hau, hiri guzietan izan bedi oihu egina, haizu izan dakiotentzat Juduei beren legeei jarraikitzea.

        20. Eta laguntza egin behar diozuete, bil ahal detzaztentzat adar deitzen den hamabigarren hilabethearen hamahirugarrenean, hekien hiltzeko eginbidetan jarri zirenak.

        21. Alabainan abalorotako Jainkoak bozkariotara aldatzen diote atsekabezko eta nigarrezko egun hura.

        22. Hargatik zuek ere egun hura bertze besta-egunen arteko idukazue, bozkalentzia guziekin bestatuz hura, ondokoek jakin dezatentzat,

        23. Persiarrei ethordun fidel izaten direnek, beren fideltasunaren araberako saria izaten dutela; eta berriz, hekien erreinuaren kontra zelatak hedatzen dituztenak galtzen direla beren gaixtakeria gatik.

        24. Aldiz, besta hortan sarthu nahiko ez den edozein herrialde eta hiri, ezpataz eta suaz izan bedi xahutua, eta haletan izan bedi eragotzia, non, ez ezik gizonentzat, bainan oraino abereentzat izanen ez baita bethi guziko ibilkizun, arbuioaren eta bihurrikundearen ikhusgailutan.

 

aurrekoa hurrengoa