www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (II) - Testament Zaharra, 2. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

EZEKIELEN PROFEZIA

 

I. KAP.

        1. Eta gerthatu zen hogoi eta hamargarren urthean, laugarren hilabetheko bortzgarren egunean, gathibuen erdian Kobarreko ibaiaren bazterrean nintzelarik, zeruak ideki zirela, eta ikhusi nituen Jainkoa ganikako ikhuspenak.

        2. Hilabetheko bortzean, Joakin erregearen desherripenetik bortzgarren urthean,

        3. Jauna mintzatu zitzaioen Ezekiel aphezari, Buziren semeari, Kaldearren lurrean, Kobarreko ur-hegian, eta han Jaunaren eskua jarri zen Ezekielen gainean.

        4. Eta ikhusi nuen, eta hara haize xirimola bat heldu zela ipharretik, eta hedoi handi bat, eta su bat trunbilka, eta haren inguruan dirdira bat, elektroa iduri suaren erditik;

        5. Eta suaren erdian lau abere-itxura; eta begira, gizon-iduria zuten.

        6. Bakharrak bazituen lau ahurpegi eta lau hegal.

        7. Zangoak xuxenak zituzten, eta oin-azpiak aratxearenak bezalakoak, eta izarniatzen zuten kobre argiak bezala.

        8. Eta lau aldetan hegatsen azpian bazituzten gizon-eskuak; eta lau aldetan bazituzten hegatsak eta begitharteak.

        9. Hegalez ukitzen zuten batak bertzea; etziren itzultzen ibiltzean, bainan bakhotxa aitzinaz zihoan.

        10. Hekien begitharteen itxura zen, gizon itxura bat, eta lauek eskuinetik lehoin itxura bat, eta lauek ezkerretik idi itxura bat, eta lauek gorago arrano itxura bat.

        11. Hekien begitharteak eta hegalak goiti zauden; bi hegalez elkhar ukitzen zuten, eta bertze biez beren gorphutzak estaltzen.

        12. Eta hekietarik bakhotxa aitzinaz zihoan; non-ere baitzen izpirituaren oldarra, harat zihoazen; eta ibiltzean etziren itzultzen.

        13. Eta abere-iduri hekien itxura zen ikhatz gorriena eta zuzi biziena bezalakoa. Ikhuspen bat bazabilan abereen erdian, suzko argidura bat, eta sutik simista atheratzen zen bat.

        14. Eta abereak harat eta hunat bazabiltzan, dirdiratzen duen simista iduri.

        15. Eta abereei begira nindagoelarik, lurrean agertu zen pirrita bat abereen ondoan eta bazituen lau aurkhi.

        16. Eta pirriten itxura eta hekien egindura, itsasoaren ikhuspen bat bezala ziren, eta lauek iduri bera zuten; eta hekien itxurak eta egindurak ziren, pirrita bat bertzearen barnean balitz bezala.

        17. Lauak bazabiltzan zein bere aldera; eta ibiltzen zirenean, etziren bihurtzen.

        18. Pirritak zabal eta handiak ziren eta ikhusteko izigarriak, eta lauek konpasu guzia zuten inguruan begiz bethea.

        19. Abereak ibiltzen zirenean, pirritak ere orobat bazabiltzan hekien ondoan; eta abereak altxatzen zirenean lurretik, pirritak ere batean altxatzen ziren.

        20. Nora-nahi goan zedin izpiritua, non-nahi altxa zedin, pirritak ere orobat altxatzen ziren, hari jarraikiz; ezen biziko izpiritua pirritetan zatzan.

        21. Abereak ibiltzean, pirritak bazabiltzan; abereak gelditzean, pirritak gelditzen ziren; abereak lurretik altxatzean, pirritak ere altxatzen ziren orobat, hekiei jarraikiz; zeren biziko izpiritua pirritetan baitzen.

        22. Abereen buruen gaineko aldean bazen ortzia bezalako bat, begira iduri baitzuen kristail ikharagarri bat, hekien buruen gainean hedatua.

        23. Ortziaren azpian berriz, hekien hegaiak xutuak zauden bata bertzearen parrean; batek bi hegalez estaltzen zuen bere gorphutza, eta bertzea ere orobat estalia zagoen.

        24. Eta aditzen nuen hegalen harrabotsa, ur-uhar gaitzen harrabotsa iduri, Jainkoak gain-behera egiten duen harrabotsa bezala; ibiltzean harrabots egiten zuten oste batek bezala, armada batek bezala; eta gelditzen zirenean, beheititzen zituzten hegalak.

        25. Ezen hekien buruen gaineko ortzian harrabots egiten zenean, baratzen ziren eta beheititzen zituzten hegalak.

        26. Eta hekien buruen gaineko aldean zen ortzian bazen tronua bezalako bat, zafir harrizkoa iduri; eta tronu itxura haren gainean bazen gizona bezalako bat.

        27. Eta haren barnean inguruan ikhusi nuen elektroa bezalako bat, sua iduri baitzuen; haren gerritik goiti eta gerritik beheiti, ikhusi nuen sua bezalako bat, inguruan argitzen zuena,

        28. Iduri ortzadarra, hedoi batean egiten denean uria den egun batez. Halakoa zen inguruko argiduraren itxura.

 

II. KAP.

        1. Horra nolakoa zen Jaunaren ospearen itxura. Eta ikhusi nuen, eta erori nintzen ahuspez, eta aditu nuen boz bat mintzatzen. Eta erran zarotan: Gizasemea, jaiki zaite oinen gainera, eta mintzaturen naiz zurekin.

        2. Eta izpiritua mintzatu zitzaitan ondoan, sarthu zen ene baithan, eta xutitu ninduen ene zangoen gainera, eta aditu nuen niri mintzatzen,

        3. Eta erraten: Gizasemea, bidaltzen zaitut Israelgo umeetara, populu arnegatu, ene ganik gibelatu denaren gana; egungo eguna arteo berek eta beren auek hautsi dute enekilako patua.

        4. Bekhoki gogorreko eta bihotz hezgaitzeko umeak dire hainak zeinen gana bidaltzen baitzaitut, eta erranen daroezu: Hau dio Jainko Jaunak:

        5. Hean entzunen othe duten, hean baratuko othe diren, ezen jendaki khexagarria da; jakinen dute bederen profeta bat izatu dutela beren erdian.

        6. Zu beraz, gizasemea, ez izan hekien beldur, eta hekien solasek ez bezaitzate lotsa; zeren sinhets-gogorrak eta makhurrak baitire zurekin, eta harrobiekin baituzu zure egoitza. Ez izi hekien solasez, ez bezaitza ikhara hekien begitharteak, zeren jendaki khexagarri bat baita.

        7. Erranen daroeztetzu beraz ene hitzak, hean entzunen duten eta baratuko diren, ezen sumingarriak dire.

        8. Zuk ordean, gizasemea, adi zatzu nik erraten darozkitzudan guziak, eta ez izan khexagarri, jendaki khexagarri horren iduriko; idekazu ahoa eta jan zatzu nik ematen darozkitzudan guziak.

        9. Eta ikhusi nuen, eta hara hurbildu zitzaitala esku bat, zeintan baitzen liburu bat biribilkatua; iskribatua zen barnetik eta kanpotik, eta hedatu zuen ene aitzinean; eta hartan baziren iskribatuak khexuak, arrangurak eta dixiduak.

 

III. KAP.

        1. Eta Jaunak erran zarotan: Gizasemea, atzeman guzia jan zazu; jan zazu liburu hau, eta goanik mintza zakizkiote Israelgo umeei.

        2. Eta ideki nuen ahoa, eta janarazi zarotan liburu hura,

        3. Eta erran zarotan: Gizasemea, ematen darotzudan liburu hau iretsiko du zure sabelak eta hunek betheko du zure barnea. Eta jan nuen, eta ene ahoan egin zen eztia bezain gozo.

        4. Eta Jaunak erran zarotan: Gizasemea, zoaz Israelgo umeen gana, eta erran diotzotzuete ene hitzak.

        5. Ezen igorria zare, Israelgo umeetara, ez populu mintzaia gaitz eta hizkuntza ezagutugabeko baten gana,

        6. Ez-eta asko populu mintzaia gaitz eta hizkuntza ezagutugabekoetara, zeinen solasak ezin adi baitzinetzazke; eta halakoetara igorria bazina ere, entzun zintzazkete.

        7. Israelgo umeek ordean etzaituzte entzun nahi, ni entzun nahi ez nautelakotz; ezen kopeta ahalkegabekoa eta bihotz gogorrekoa da Israelgo etxe guzia.

        8. Huna non egin dudan zure begithartea hekienak baino hazkarrago eta zure belharra hekienak baino gogorreko.

        9. Egin dut zure belharra diamanta bezala eta harria bezala: ez izan hekien beldur, eta ez lotza hekien aitzinean, zeren ume khexagarri batzu baitire.

        10. Eta erran zarotan oraino: Gizasemea, beharriz har eta bihotzean sar zatzu nik erraten darozkitzudan solas guziak.

        11. Eta zoaz, sar zaite gathibuen erdira, zure herriko umeetara; mintza zakizkiote, eta errozute: Hau dio Jainko Jaunak; hean entzunen duten eta geldituko diren.

        12. Eta izpirituak hartu nituen, eta ene gibeletik aditu nuen harrabots handiko mintzo bat: Benedikatua Jaunaren ospea bere lekhutik.

        13. Eta aditu nuen abereen harrabotsa, hegalak elkharri joz egiten zutena, eta pirrita abereei jarraikitzen zirenen harrabotsa, eta iharrosdura handi bateko harrabotsa.

        14. Izpirituak halaber altxatu eta eraman ninduen, eta goan nintzen uherrik ene izpirituko gaitziduran; alabainan Jaunaren eskua enekin zen, hazkartzen ninduelarik.

        15. Eta ethorri nintzen gathibuen gana, uzta berrietako metara, Kobarreko hibai-bazterrean egoten zirenen gana; eta jarri nintzen hekiek jarriak zauden tokian, eta han egotu nintzen zazpi egunez atsekabetan.

        16. Zazpi egunak iragan ondoan berriz, Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        17. Gizasemea, atalaritzat eman zaitut Israelgo etxeari; eta entzunen duzu ene ahotikako hitza, eta erranen daroezu ene izenean.

        18. Nik erraten dudanean gaixtaginari: Heriotzez hilen haiz, zuk ez badiozu ezagutarazten, eta ez bazaizkio mintzatzen, bere bide gaixtotik aldarazteko, hura bere tzarkerian hilen da; bainan zure eskuan bilhaturen dut haren odola.

        19. Aldiz, ezagutarazten badiozu gaixtaginari, eta hura ez bada bihurtzen bere gaixtakeriatik eta bere bide tzarretik, haina bere tzarkerian hilen da; zuk ordean libratu dukezu zure arima.

        20. Berriz, baldin prestua bere prestutasunetik makhurturik, tzarkeriari lotzen bada, behaztopagailu bat ezarriren dut haren aitzinean; hura hilen da, ez diozulakoz ezagutarazi ene hitza; hura bere bekhatuan hilen da eta haren egintza prestuez orhoitzapenik ez da izanen; bainan zure eskuan bilhaturen dut haren odola.

        21. Prestuari ordean argitasuna eman balin badiozu, ez dadientzat prestua bekhatura eror, eta hura ez bada erori, egiazko bizitzeaz da biziko, eta zuk libratu dukezu zure arima.

        22. Eta Jaunaren eskua jarri zen ene gainean, eta erran zarotan: Jaikirik ilkhi zaite bazterretara, eta han mintzatuko naiz zurekin.

        23. Eta jaikirik ilkhi nintzen bazterretara; eta hara Jaunaren ospea han zagoela, Kobarreko ur-hegian ikhusi nuen bezala, eta erori nintzen ahuspeka.

        24. Eta izpiritua sarthu zen ene baithan, eta xutiarazi ninduen ene zangoen gainera, eta mintzatu zen enekin, eta erran zarotan: Sar eta herts zaite zure etxearen erdian.

        25. Eta zu, gizasemea, huna non burdinak emanak diren zure gainera, eta hekietan estekaturen zaituzte, eta etzare ilkhiren hekien erditik.

        26. Eta zure aho gainari lotharaziren dut zure mihia; eta izanen zare mutu, eta ez azurriatzen duen gizona bezala; ezen Israelgo etxea ene sumintarazten hari da.

        27. Bainan mintzatu nakikezunean, idekiren dut zure ahoa, eta erranen daroezu: Hau dio Jainko Jaunak: Entzuten duenak entzun beza, eta phausuan dagoena phausa beza, ezen Israelgo etxea ene sumintarazten hari da.

 

IV. KAP.

        1. Eta zuk, gizasemea, har zazu adrailu bat, ezar zazu aitzinean, eta haren gainean egizu Jerusalemeren itxura.

        2. Eta haren kontra xuxenduko duzu sethioa, altxatuko hazkargailuak, eginen hertsgailuak, jarriko kanpak, eta inguruan ezarriko ahariak.

        3. Eta zuk har zazu burdinazko padera bat, eta ezar zazu hura zure artean eta hiriaren artean burdinazko harrasi bat bezala; eta hiriaren kontra gogortuko duzu begia, eta sethiotan izanen da, eta inguratuko duzu. Hori da Israelgo etxearentzat ezagutkari bat.

        4. Eta zuk lo eginen duzu ezkerreko sahetsaren gainera, eta alderdi hartan ezarriko ditutzu Israelgo etxearen bekhatuak, haren gainera lo eginen duzun egun guziez, eta zure gain hartuko duzu hekien gaizkia.

        5. Nik berriz, hekien bekhatuen urtheentzat eman darozkitzut hirur ehun laur hogoi eta hamar egun; eta jasanen duzu Israelgo etxearen gaizkia.

        6. Eta hori egin dukezunean, lo eginen duzu berriz eskuineko sahetsaren gainera, eta jasanen duzu Judako etxearen gaizkia berrogoi egunez, eguna urtheko, diot, eguna eman darotzudala urtheko.

        7. Eta itzuliren duzu begithartea Jerusalemgo sethioko alderat, eta hedatuko duzu besoa eta profetisatuko duzu Jerusalemeren kontra.

        8. Huna non burdinaz inguratu zaitudan, eta etzare itzuliko sahets baten gainetik bertzera, bethe detzatzun arteo zure sethioko egunak.

        9. Eta har zatzu ogia, garagarra, baba, dilista, artho-xehea eta xingila; ezarriko ditutzu untzi batean, eta zuretzat eginen ditutzu ogiak, sahetsaren gainera lo eginen duzun egunetako; janen ditutzu hirur ehun laur hogoi eta hamar egunez.

        10. Aldiz janen duzun hazkurriak, egunean izanen du hogoi estateren hazta; janen duzu muga batetik bertzeraino.

        11. Eta ura edanen duzu neurtuz, hin baten seigarrena; hura edanen duzu muga batetik bertzeraino.

        12. Eta zure laborea janen duzu hautsean errerikako garagar-ogia bezala; eta jende ongarriz estaliko duzu hura populuaren aitzinean.

        13. Eta Jaunak erran zuen: Beren ogia horrela janen dute zikhindurik Israelgo umeek, nik iraiziko ditudan jendaien artean.

        14. Eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainko Jauna, huna ene arima khutsatu izan gabea dela; haurretik orai arteo ez dut jan haragi bera hilik ez-eta basabereek xehakaturik; haragi lohirik batere ez da ene ahoan sarthu.

        15. Eta ihardetsi zarotan: Huna non ematen darotzudan idi-gorotza jende ongarriaren orde, eta hartan erreko duzu zure ogia.

        16. Eta erran zarotan: Gizasemea, huna non hautsiko dudan Jerusalemen ogiaren makhila; ogia phisatuz eta asaldutan janen dute, eta ura edanen dute neurtuz eta hesturetan;

        17. Haletan non, ogi eta ur eskasez batbedera eroriko baita bere anaiaren gainera, eta beren tzarkerian iharturen dire.

 

V. KAP.

        1. Eta zuk, gizasemea, har zazu nabala zorrotz bat, ileak ebakitzen dituena; hartuko duzu eta iraganen zure burutik eta bizarretik; eta hartuko duzu hekien phisatzeko balantza bat, eta hirur zathitan ezarriko ditutzu.

        2. Heren bat suz erreko duzu hiriaren erdian, sethioko egunak bethetzen diren arabera; bertze heren bat hartuko duzu eta ezpatarekin ebakiko hiriaren inguruan; azken herena berriz, haizeari emanen diozu, eta nik ezpata biluziren dut hekian ondotik.

        3. Eta hekietarik guti bat hartu eta zure kaparen izkinan estekatuko duzu.

        4. Eta haukietarik hartuko ditutzu berriz zenbait eta suan erreko, eta handik ilkhiko da su bat Israelgo etxe guziaren gainera.

        5. Hau dio Jainko Jaunak: Hori da Jerusaleme; ezarri dut jendaien erdian, eta lurrak haren inguruan.

        6. Eta erdeinatu ditu ene erabakiak, jendaiak baino tzarrago bilhakatzeraino; eta ene manamenduak, haren inguruan diren lurrek baino gehiago; ezen ostikatu ditu ene erabakiak, eta ez da ene manamenduetan

        7. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Zeren gainditu ditutzuen zuen inguruko jendaiak, eta etzareten ene mandamenduetan eta ez ditutzuen ene erabakiak bethe, eta ez duzuen egin zuen inguruan diren jendaiek ere bezain zuzenki;

        8. Hau dio beraz Jainko Jaunak: Jerusaleme, huna non heldu natzainan, eta neronek hire erdian obraturen ditinat ene erabakiak jendaien begietan.

        9. Eta hire izigarrikeria guzien ariaz, hire baithan eginen dinat egundaino egin ez dudana eta halakorik ez baitut eginen gehiago.

        10. Aitek beraz janen ditine hire erdian beren semeak, eta semeek beren aitak; ene erabakiak betheko ditinat hire baithan, eta haize guzietara barraiaturen ditinat hire ondarrak.

        11. Horren gatik, dio Jainko Jaunak: Ala ni! zeren lohitu dunan ene saindutegia hire tzarkeria guziez eta izigarrikeria guziez, ez bahaut nik ere phorroskatzen; eta ez hau guphidetsiko ene begiak, eta ez naun urrikalduko.

        12. Hire hiruretarik bat hilen dun izurritetik, eta goseteak iharraraziko din hire erdian; bertze hirugarrena ezpataren azpira eroriko dun hire inguruan; bertze hirugarrena berriz, haize guzietara barraiatuko dinat, eta ezpata biluziko dinat hekien gibeletik.

        13. Eta ene sepha betheko eta ene gaitzidura aseko dut hekien gainean, eta hartuko dut sosegu; eta ene irakidura askietsi dukedanean hekien gainean, jakinen dute ni naizela Jauna, ene kharrean mintzatu naizena.

        14. Eta ezarriko haut mortu, eta hire inguruan diren jendaien laidagarri, iragarle guzien aitzinean.

        15. Eta izanen haiz laidagarri eta burhoztagarri, ikhusgarri eta lazgarri hire inguruan diren jendaietan, ene erabakiak obratu ditukedanean, ene sepha, ene gaitzidura eta ene hasarrearen jazarraldietan.

        16. Ni Jauna mintzatu naiz, erran dudanean hekien gainera igorriko ditudala gosetearen gezi guziz gaixto, hilgarriak izanen direnak, zeinak igorriko baititut zuen xahutzekotzat; eta gosetea bilduko dut zuen gainera, eta hautsiko dut zuetan ogiaren makhila.

        17. Eta zuetara igorriren ditut gosetea eta basabere gaixtoenak, zuek hilarazi arteo; eta izurritea eta odola hire gainetik iraganen ditun, eta ezpata erakharriren dinat hire gainera. Ni Jauna naiz mintzatu.

 

VI. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, begithartea ezar zazu Israelgo mendietara, eta profetisa diozozute,

        3. Eta errozute: Israelgo mendiak, adi zazue Jainko Jaunaren hitza. Jainko Jaunak hau diote mendiei eta munhoei, harkadiei eta haranei: Huna non erakharriren dudan ezpata zuen gainera, eta herrautsiren ditut zuen lekhu gorak;

        4. Eta urraturen ditut zuen aldareak, eta xehakaturen zuen jainkomoldeak, eta zuen hilak arthikiren zuen idolen aitzinean.

        5. Eta Israelgo umeen hilikiak ezarriren ditut zuen jainkomoldeen aitzinean, eta zuen hezurrak barraiaturen ditut zuen aldareen inguruan;

        6. Zuen egon-lekhu guzietan hiriak mortu izanen dire, lekhu gorak urratuak eta herrautsiak izanen dire, zuen aldareak eroriko eta phorroskatuko dire; zuen idolak ezeztatuak, zuen tenploak lehertuak, eta zuen lanak xahutuak izanen dire.

        7. Zuen erdian eroriko dire hilak, eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

        8. Zuetarik utziko ditut jendaien artean ezpatari itzuri ditazkeenak, barraiatuko zaituztedanean bazterretan.

        9. Eta zuetarik libratuak nitaz orhoituren dire jendaien artean, zeinetara gathibu eramanak baititazke; zeren nik hautsiko baitut hekien bihotz lohitu eta ene ganik urrundua, eta idekiko ditut hekien begi jainkomoldeekin lohituak; eta beren izigarrikeria guzietan egin dituzten gaizkien gainean berek harturen dute beren buruentzat gaitzirizko.

        10. Eta jakinen dute, nik Jaunak, ez nuela alferretan erran gaitz horiek eginen naroeztela.

        11. Hau dio Jainko Jaunak: Jo zazu eskuaz, jo zazu zangoaz, eta errazu: Zorigaitz Israelgo etxearen gaizkien izigarrikeria guzientzat! Zeren ezpataz gosete eta izurriteaz xahutzera baitoha.

        12. Urrun dena, izurritik hilen da; hurbil dena berriz, ezpatak arthikiren du; eta gelditua eta sethiatua dena, goseak hilen du; eta aseko dut ene hasarrea hekien gainean.

        13. Eta ni naizela Jauna jakinen duzue, zuen hilak izanen direnean zuen jainkomoldeen erdian, zuen aldareen inguruan, munho gora guzien gainean, eta mendi-kasko guzietan, eta zuhaitz adartsu guzien azpian, eta haritz hostotsu guzien azpian, zuen idolentzat isentsu usaina igan izan den lekhuetan.

        14. Eta hekien gainera hedaturen dut ene eskua; eta hekien egon-lekhu guzietan, Deblathako mortutik hasirik, lurra desmasian eta larrutua ezarriren dut; eta jakinen dute ni naizela Jauna.

 

VII. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Eta zu, gizasemea, huna zer dioen Jaunak, Israelgo lurreko Jainkoak: Heldu da akhabantza, akhabantza heldu da lurraren lau aurkhintzen gainean.

        3. Huna orai akhabantza hire gainean hire gainera ixuriko dinat ene hasarrea, eta juiatuko haut hire bideen arabera, eta jazarriko darozkinat hire izigarrikeria guziak.

        4. Eta ez hau guphidetsiko ene begiak, eta ez naun urrikalduko; bainan hire gainera erorraraziko ditinat hire gaixtakeriak, eta hire itsuskeriak hire erdian geldituko ditun; eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

        5. Hau dio Jainko Jaunak: Hestura bat, huna non heldu den hestura bat.

        6. Akhabantza heldu da, heldu da akhabantza; atzarria egotu dun hire kontra; huna non dathorren.

        7. Xahupena gainera heldu zaik, oi lur hortako egoiliarra; heldu duk ordua, hurbil duk sarraskiko eguna, eta-ez mendien ospekoa.

        8. Oi lurra, orai hurbildik hire gainera ixuriren dinat ene hasarrea, eta ene sepha aseko dinat hire gainean; eta hire bideen arabera haut juiaturen, eta hire gaixtakeria guziak darozkinat gainera emanen;

        9. Eta ene begiak ez din guphiderik izanen, eta ez naun urrikalduren; bainan hire tzarkeria guziak hire gainean ezarriren ditinat, eta hire erdian egonen ditun hire itsuskeria guziak; eta jakinen duzue ni naizela jotzen dudan Jauna.

        10. Huna eguna, huna non heldu den ilkhi da xahupena, zigorra loratu da, muskildu da hanpuruskeria;

        11. Gaixtakeria tzartasunaren zigorraren gainean jaiki da; ez hekietarik, ez populutik, ez-eta hekien harramantzetik; eta hekien baithan ez da phausurik izanen.

        12. Ethorri da muga, hurbildu da eguna: eroslea ez bedi boz, saltzailea ez bedi uher, zeren sepha horgo populu guziaren gainera hedaturen baita.

        13. Ezen saltzaileari, oraino bizi balitz ere, etzaio saldu duen gauza bihurturen alabainan ikhuspen populu guziarentzateko hau, ez da alferrik bihurturen, eta gizona ez da hazkarturen bere bizitzeko tzartasunean.

        14. Jo zazue turuta, phara zaitezte oro; eta ez da nihor gudura goanen ezik horgo populu guziaren gainean da ene hasarrea.

        15. Ezpata kanpoan, izurritea eta gosetea barnean; landan dena, ezpatatik hilen da; hirian direnak izurriteaz eta goseteaz izanen dire iretsiak.

        16. Hekien ganik ihes eginen dutenak, salbatuak izanen dire; eta mendietan egonen dire, haranetako usoak iduri, oro ikharan, batbedera bere bekhatuan.

        17. Esku guziak erkhituko eta belhaun guziak ura bezala itzuriko dire.

        18. Eta jauntziko dituzte zurdatzak, eta izialdurak estaliko ditu, eta ahalkea izanen da begitharte guzietan eta khartzoildura buru guzien gainean.

        19. Hekien zilharra kanporat arthikia, eta hekien urhea ongarria bezala izanen da. Hekien zilharra eta urhea ez dire baliaturen hekien libratzeko Jaunaren hasarreko egunean. Ez dute aseko beren barnea, hekien sabelak ez dire betheko, zeren dirua izanen den hekientzat gaizkirako behaztopagailu.

        20. Beren lephoko gatheen edergailua hanpuruskeriako baliatu dute; hartarik egin dituzte beren tzarkerietako itxura eta moldeak; horren gatik egin dut hartarik gauza lohi bat;

        21. Eta hura esku arrotzei emanen diotet harrapakara, eta hura eginen dut lurreko gaixtaginen puska, eta lohituren dute.

        22. Eta begithartea itzuliren dut hekien ganik; bortxaturen dute ene saindutegiko lekhu gordea; ohoinak hartan sarthuren dire, eta lohituren dute.

        23. Akhabantza bat athera zazu, zeren lurra odolezko juiamenduz eta hiria tzarkeriaz betheak baitire.

        24. Eta erakharriren ditut jendaietarik gaixtoenak, eta jabeturen dire hekien etxeez; eta ixilaraziren dut botheretsuen hanpurustasuna, eta etsaia nausituren da hekien saindutegiez.

        25. Hestura jaustean, bilhaturen dute bakea, eta bakerik ez da izanen.

        26. Afaldua asalduaren gainera ethorriko da, haroa haroaren gainera; eta profeten ikhuspen bilha ibiliko dire, eta legea galduko da aphezaren baitharik eta kontseilua zaharretarik.

        27. Errege auhenez egonen da, atsekabeak inguratuko du buruzagia, eta ikharan izanen dire populuaren eskuak. Eginen daroet egin dutenaren arabera, juiaturen ditut juiatu dutenaren arabera, eta jakinen dute ni naizela Jauna.

 

VIII. KAP.

        1. Eta seigarren urthean, seigarren hilabetheko, bortzgarren egunean, jarria nintzen ene etxean, eta Judako zaharrak jarriak zauden ene aitzinean, eta han Jainko Jaunaren eskua erori zen ene gainera.

        2. Eta ikhusi nuen, eta hara itxura bat suaren iduria bezala; gerritik beheiti sua zuen iduri, eta gerritik goiti iduri zuen argidura bat, elektroa ikhusten balitz bezala.

        3. Eta eskua bezalako bat hedatu zen eta lothu zitzaitan buru-khartzetatik; eta izpirituak altxatu ninduen zeruaren eta lurraren artera, eta Jainkoaren ganikako ikhuspen batean eraman ninduen Jerusalemera, ipharrera begira zagoen barneko athearen ondora, non baitzagoen xutik bekhaizgoko idola, bekhaizgoaren jauzarazteko.

        4. Eta hara Israelgo Jainkoaren ospea han agertu zitzaitala, landan izatu nuen ikhuspena bezala.

        5. Eta Jaunak erran zarotan: Gizasemea, altxa zatzu begiak ipharreko alderat. Eta ipharreko alderat altxatu nituen begiak, eta hara aldareko athearen ipharretik, sartzean berean zagoela bekhaizgoko idola.

        6. Eta erran zarotan Jaunak: Gizasemea, baduzu uste? ikhusten duzu zer hari diren horiek, Israelgo etxeak hor egiten dituen izigarrikeria gaitzak, ni ene saindutegitik urruntarazi beharrez? Eta oraino itzuliz ikhusiren ditutzu izigarrikeria handiagoak.

        7. Eta eraman ninduen lorio-sartzera; eta ikhusi nuen xilo bat bazela harrasian.

        8. Eta erran zarotan: Gizasemea, zilha zazu harrasia. Eta harrasia zilhatu nuenean, agertu zen athe bat.

        9. Eta erran zarotan: Jar zaite eta ikhusatzu horiek hor egiten dituzten izigarrikeria guziz tzarrak.

        10. Eta sarthurik ikhusi nuen, eta hara zer-nahi zierpe eta abere itxura, izigarrikeria eta Israelgo etxearen idola guziak thindatuak zirela inguruan harrasi guzian.

        11. Eta itxura hekien aitzinean zauden Israelgo etxeko zaharretarik hirur hogoi eta hamar gizon, eta haukien erdian Jezonias, Saphanen semea; eta bazuten bakhotxak isentsuntzi bana eskuan, eta isentsutik altxatzen zen lanhozko bafada.

        12. Eta Jaunak erran zarotan: Gizasemea, ikhusten duzu ongi, ilhunbeetan zer egiten duten Israelgo etxeko zaharrek, batbederak zer egiten duen bere gela zokhoan; ezen diote: Jaunak ez gaitu ikhusten, Jaunak utzi du lurra.

        13. Eta erran zarotan: Oraino itzuliz ikhusiren ditutzu, horiek egiten dituzten izigarrikeria handiagoak.

        14. Eta sarrarazi ninduen Jaunaren athe-sartze, ipharrera begiratzen duenetatik; eta hara emazteki batzu han jarriak Adonisen deithoratzen.

        15. Eta erran zarotan: Ikhusi duzu ongi, gizasemea; eta oraino itzuliz ikhusiren ditutzu horiek baino izigarrikeria handiagoak.

        16. Eta sarrarazi ninduen Jaunaren etxeko lorio barnekoan; eta hara Jaunaren tenplo sartzean, ezkaratzaren eta aldarearen artean, hogoi eta bortz gizon bezala, gibelaz Jaunaren tenploko harrasiari zaudela, eta aitzinaz iguzki-sorthaldera; eta iguzki-ilkhitzea adoratzen zuten.

        17. Eta erran zarotan: Ikhusi duzu ongi, gizasemea; hori guti othe da Judako etxearentzat hor egin dituzten izigarrikeria horien egitea; ezen lurra gaixtakeriaz bethez, itzuli dire ene sumintaraztera? Eta horra non adar bat hurbiltzen duten beren sudurretara.

        18. Ni ere beraz hariko naiz ene sephan; ene begiak ez du guphidetsiren, ez naiz urrikalduko; eta oihuka deihadar eginen dutenean ene beharrietara, ez ditut entzunen.

 

IX. KAP.

        1. Eta hazkarki oihu egin zuen ene beharrietara, zioelarik: Hurbil dire hiriaren ikharleak, eta bakhotxak eskuan daduka hilkako tresna bat.

        2. Eta hara sei gizon heldu zirela ipharrera dagoen gaineko atheko bideaz, eta bakhotxaren eskuan bazen hilkako tresna; hekien erdian ere bazen gizon bat liho-oihalez jauntzia, eta thinduntzi bat bazuen gerrian: eta sarthu, eta xutik jarri ziren kobrezko aldarearen ondoan.

        3. Eta Israelgo Jaunaren ospea ilkhi zen kerubinetik, zeinaren gainean baitzagoen tenplo-sartzean; eta deithu zuen lihoz jauntzia zen gizona, thinduntzia gerrian zuena.

        4. Eta Jaunak erran zaroen: Iragan zaite hiria barna Jerusalemeren erditik, eta horren erdian egiten diren izigarrikeria guziez auhen eta atsekabetan dauden gizonen belharretan egizu thau baten hatza.

        5. Eta bertzeei erran zaroeten, nik aditzen nuelarik: Huni jarraikiz iragan zaitezte hiria gaindi; eta jo zatzue jendeak; zuen begiak ez betza izan guphide, ez bezaitezte urrikal.

        6. Zaharra, muthil eta neskatxa gazte, haur eta emazteki, oro heriotzez hil zatzue; bainan thaua ikhusiko diozuenetarik nihor ez hil; eta has zaitezte ene saindutegitik. Hasi ziren beraz tenploaren aitzinean ziren gizon-zaharretarik.

        7. Eta erran zaroeten: Lohi zazue tenploa, eta hilez bethe zatzue lorioak; ilkhi zaitezte. Eta ilkhi ziren eta jotzen zituzten hirian zirenak.

        8. Eta sarraskia akhabatu zenean, ni gelditu nintzen han; eta erori nintzen ahuspez, marraskaka nioelarik: Ai! ai! ai! Jainko Jauna; xahuturen othe ditutzu bada Israelgo ondarrak oro, zure sepha ixuriz Jerusalemeren gainera?

        9. Eta ihardetsi zarotan: Israelgo eta Judako etxearen gaizkia hainitz da handiegia; lurra odolez bethea dago eta hiria bihurrikeriaz; erran dute ezen: Jaunak utzi du lurra, eta Jaunak ez du ikhusten.

        10. Ez du beraz ene begiak guphiderik izanen, eta ez naiz urrikalduko; bihurtuko diotet beren bidearen arabera.

        11. Eta huna lihoz jauntzia zen gizonak, thinduntzia gerrian zuenak, hitz hau ihardetsi zuen zioelarik: Manatu darotazun bezala egin dut.

 

X. KAP.

        1. Eta ikhusi nuen, eta hara kerubinen gainean zen ortzian, hekien gainean agertu zela zafir harria bezalako bat, tronua iduri zuen itxura bat.

        2. Eta mintzatu zen lihoz jauntzia zen gizonari, eta erran zioen: Kerubinen azpian diren pirriten artera sar zaite, eta kerubinen erdian diren ikhatz bizietarik bethe zazu eskua, eta ixuratzu hiriaren gainera. Eta sarthu zen ene aitzinean.

        3. Bada, kerubinak etxearen eskuinetarik zauden goan zenean gizona; eta hedoi batek bethe zuen lorio-barnea.

        4. Eta Jaunaren ospea kerubinen gainetik ilkhi zen tenploko sartzera; eta hedoiak bethe zuen etxea, eta Jaunaren ospearen dirdirak bethe zuen lorioa.

        5. Eta kerubinen hegalen harrabotsa aditzen zen kanpoko lorioraino, iduri Jainko ahalorotakoaren mintzoaren otsa.

        6. Eta liho-oihalez jauntzia zen gizona manatu zuenean, erranez: Kerubinen erdian diren pirriten artetik har zazu sua; sarthu zen eta gelditu zen pirrita baten ondoan.

        7. Eta kerubin batek kerubinen erditik hedatu zuen eskua kerubinen artean zen sura; eta hartarik hartu eta eman zuen lihoz jauntzia zenaren eskura; hunek hartu zuen eta ilkhi zen.

        8. Eta kerubinetan agertu zen gizon-eskua bezalako bat hekien hegalen azpian.

        9. Eta ikhusi nuen; eta hara lau pirrita kerubinen ondoan; pirrita bat kerubin baten ondoan, bertzea bertze erubinaren ondoan; pirriten itxura berriz, krisolit harriarena bezalakoa zen.

        10. Eta lauek bat iduri zuten, pirrita pirritaren barnean izan balitz bezala.

        11. Eta ibiltzen zirenean, lauak lau aldetara zabiltzan; eta ibiltzean etziren gibelerat bihurtzen; bainan lehenbiziko zenak lekhu batera egiten zuenean, bertzeak ere jarraikitzen ziren eta ez bihurtzen.

        12. Eta hekien gorphutz guzia, lephoak, eskuak, hegalak eta usteiak begiz betheak ziren lau pirriten inguruan.

        13. Eta nik aditzen nuelarik, pirrita hekiek deithu zituen zalhuak.

        14. Bakharrak berriz, bazituen lau begitharte; begitharte bat, kerubin-begithartea; bigarren begithartea, gizon-begithartea; hirugarren begithartea, lehoin-begithartea; eta laugarrena, arrano-begithartea.

        15. Eta kerubinak goititu ziren; hekiek ziren Kobarreko ur-hegian ikhusi nituen abere berak.

        16. Kerubinak ibiltzen zirenean, pirritak ere orobat ibiltzen ziren hekien aldean; eta kerubinek hegalak altxatzen zituztenean lurretik goititzeko, pirritak etziren egoten, bainan hekiek ere kerubinen aldean izaten ziren.

        17. Gelditzen ziren, kerubinak gelditzean; eta goititzen ziren, hekiek goititzean; ezen bizitzeko izpiritua hekietan zen.

        18. Eta Jaunaren ospea tenploko sartzetik ilkhirik, jarri zen kerubinen gainean.

        19. Eta kerubinek hedaturik beren hegalak, lurretik altxatu ziren ene aitzinean; eta hekiek goatearekin, pirritak ere jarraiki ziren; eta baratu ziren Jaunaren etxeko athe iguzki-aldekoaren sartzean; eta Israelgo Jainkoaren ospea hekien gainean zen.

        20. Kobarreko ur-hegian Israelgo Jainkoaren azpian ikhusi nituen abere berak ziren, eta ezagutu nuen kerubinak zirela.

        21. Bakharrak bazituen lau begitharte eta lau hegal; eta gizon-eskua bezalako bat bazen hekien hegalen azpian.

        22. Hekien begitharteetako itxura, eta begiratzea eta bakhotxaren oldarra aitzinerat egiteko, Kobarreko ur-hegian ikhusi nituen ber-berak ziren.

 

XI. KAP.

        1. Eta izpirituak altxatu nituen eta eraman Jaunaren etxeko athe iguzki-aldekora, zeina iguzki-sortzeari baitago; eta hara athe-sartzean hogoi eta bortz gizon; eta hekien erdian ikhusi nituen Jezonias Azurren semea eta Pheltia Banaiasen semea, populuaren buruzagiak.

        2. Eta erran zarotan: Gizasemea, horiek dire gaizkia asmatzen dutenak, eta hiri huntan asmurik tzarrenak derabilzkatenak,

        3. Diotelarik: Gure etxeak ez othe dire aspaldi eginak? hiria da bertza, gu berriz, haragiak.

        4. Aria hortaz profetisa zazu horien gainean, gizasemea, profetisa zazu.

        5. Eta Jaunaren izpiritua ene gainera jauzi zen eta erran zarotan: Mintza zaite: Hau dio Jaunak: Horrela mintzatu haiz, Israelgo etxea, eta ezagutzen ditut zuen bihotzeko gogoetak.

        6. Asko hil ditutzue hiri huntan, eta hilez bethe ditutzue hemengo karrikak.

        7. Hargatik hau dio Jainko Jaunak: Zuek hil eta hiriaren erdian hedatu ditutzuenak, hekiek dire haragiak, eta hau bertza da; eta zuek hunen erditik khenduko zaituztet.

        8. Ezpataren beldur zarete, eta ezpata erakharriren dut zuen gainera, dio Jainko Jaunak.

        9. Eta iraiziren zaituztet hiri hunen erditik, eta emanen zaituztet etsaien eskuetara, eta zuen gainean obraturen ditut ene erabakiak.

        10. Ezpataren azpira eroriko zarete; Israelgo mugetan juiatuko zaituztet, eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

        11. Hiri hau ez da zuentzat izanen bertz, eta zuek etzarete hunen erdian izanen haragi: Israelgo mugetan zaituztet juiaturen.

        12. Eta jakinen duzue ni naizela Jauna; zeren ez baitzarete ene manamenduetan ibili, eta ene legea ez baituzue bethe, bainan egin baituzue zuen inguruko jendaien legeen arabera.

        13. Eta gerthatu zen, profetisatzen hari nintzelarik, hil zela Pheltia, Banaiasen semea. Eta ahuspez erori nintzen, oihu handi bat egiten nuelarik, eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainko Jauna; Israelgo ondarren xahutzen hari othe zare?

        14. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        15. Gizasemea, zure anaiak, zure anaiak, zure ahaideak eta Israelgo etxea oro, guziak zeinei Jerusalemdarrek erran baitiote: Jaunaren ganik zoazte urrun; guri daroku lurra gozamenetan eman.

        16. Hargatik, hau dio Jainko Jaunak: Zeren jendaietan urrun ezarri eta bazterretara barraiatu ditudan; saindutegi xume bat izanen naiz hekientzat goan diren lurretan.

        17. Aria hortaz errozute: Hau dio Jainko Jaunak: Populuen artetik bilduko zaituztet, eta bateratuko zaituztet barraiatuak zareten lurretarik, eta emanen darotzuet Israelgo lurra.

        18. Eta hartara sarthuko dire, eta hartarik khenduko dituzte hango behaztopagailu eta izigarrikeria guziak.

        19. Eta emanen diotet bihotz bakhar bat, eta izpiritu berri bat ezarriren dut hekien barnean, eta hekien haragitik khenduren dut harrizko bihotza, eta emanen diotet bihotz haragizkoa;

        20. Ibil ditezen ene manamenduetan, eta zaint eta bethe detzaten ene erabakiak; eta izan ditezen ene populu, eta ni izan nadien hekien Jainko.

        21. Zeinen bihotza behaztopagailuen eta beren izigarrikerien ondotik baitabila, hainei beren buruaren gainera ezarriko daroet beren bidea, dio Jainko Jaunak.

        22. Eta kerubinek goititu zituzten hegalak, eta pirritak altxatu ziren hekiekin batean, eta hekien gainean zen Israelgo Jainkoaren ospea.

        23. Eta hiriaren erditik Jaunaren ospea igan zen eta baratu hiriaren iguzki-aldean den mendiaren gainean.

        24. Eta izpirituak altxatu eta erakharri ninduen Kaldeara gathibuen gana, ikhuspenez eta Jainkoaren izpirituaren ahalez; eta izatu nuen ikhuspena suntsitu zen ene ganik.

        25. Eta gathibuei erran niozkaten Jaunak erakhutsi zarozkitan gauza guziak.

 

XII. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, populu khexagarri baten erdian egoten zare; horiek badituzte begiak ikhusteko, eta ez dute ikhusten; beharriak badituzte aditzeko, eta ez dute aditzen; zeren populu sumintarazle bat baita.

        3. Zuk beraz, gizasemea, egizkitzu desherritzeko behar ditutzun tresnak, eta desherrituko zare egunaz horien aitzinean; desherrituko zare, berriz, lekhu batetarik bertzera, ikhusten zaituztelarik, hean bederen begiratuko duten, ezen jendaki khexagarri bat da.

        4. Eta kanporat atheratuko ditutzu zure tresnak, desherripenerako tresnak bezala, egunaz, hekien aitzinean; zu berriz, arratsean ilkhiko zare hekien aitzinean, desherritzen dena ilkhitzen den bezala.

        5. Hekien begien aitzinean zilha zazu zure etxeko harrasia eta handik athera zaite.

        6. Hekien aitzinean gain gainetan eramana izanen zare, ilhun nabarrean eramanen zaituzte; estaliko duzu zure begithartea, eta ez duzu ikhusiko lurra; ezen ezagutkaritzat eman zaitut Israelgo etxeari.

        7. Egin nuen beraz Jaunak manatu izan zarotan bezala; egunaz atheratu nituen ene puskak desherritzen denaren puskak bezala; arratsean ene eskuz zilhatu nuen ene etxeko harrasia, eta ilhun nabarrean ilkhi nintzen, soin gainetan eramana, populuaren aitzinean.

        8. Eta goizean Jauna mintzatu zitzaitan, zerralarik:

        9. Gizasemea, Israelgo etxeak, etxe khexagarri horrek ez othe darotzu erran: Zer hari zare?

        10. Errozute: Hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitzezko profezia hau, Jerusalemen den buruzagiarentzat, eta hekien erdian den Israelgo etxe guziarentzat.

        11. Errazu: Ni naiz zuentzateko ezagutkaria: nola nik egin baitut, hala gerthaturen zaiote hekiei; desherrituak izanen eta gathibu goanen dire.

        12. Eta hekien erdian den buruzagia, soin gainetan eramana izanen da, ilhunbean ilkhiko da; harrasia zilhatuko dute haren eramateko; haren begithartea estalia izanen da, begiz ez dezan ikhus lurra.

        13. Eta arthikiren dut ene sarea haren gainera, eta ene artean harrapatua izanen da; eta eramanen dut Babilonara, Kaldearren lurrera; eta ez du hura ikhusiko, eta han hilen da.

        14. Eta haren inguruan diren guziak, haren zainak eta haren soldadoak, barraiatuko ditut atde orotara; eta biluziko dut ezpata hekien ondotik.

        15. Eta jendaietan barraiatu eta lurretan barbanakatu ditukedanean, ezaguturen dute ni naizela Jauna.

        16. Eta hekietarik gizon bakhar batzu ezpatari, gosete eta izurriteari itzurraraziren ditut, hekien gaixtakeria guziak erran detzazten sarthuko diren jendaietan, eta ezagut dezaten ni naizela Jauna.

        17. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        18. Gizasemea, ikharan jan zazu zure ogia, eta ura ere herresaka eta atsekaberekin edan zazu.

        19. Eta erranen diozu lurreko populuari: Hau derrote Jainko Jaunak, Jerusalemen, Israelgo lurrean egoten direnei: Asaldutan janen dute beren ogia, eta inkoniamendutan edanen dute beren ura, lurra bere ostetik gabe dadientzat, hartan egoten diren guzien gaixtakeriaren gatik.

        20. Eta orai jendez betheak diren hiriak hustuak, eta lurra mortu izanen dire; eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

        21. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        22. Gizasemea, zer duzue Israelgo lurrean derasazuen erran hau: Egunak urrun daude, eta ikhuspen guziak iraungiko dire?

        23. Errozute beraz: Hau dio Jainko Jaunak: Ixilaraziko dut erran hori; eta Israelen ez du gehiago jendeak aiphatuko. Eta errozute, hurbil direla egunak eta ikhuspen guzien obratzeak.

        24. Ezen ez da gehiago ikhuspen alferrik eta profezia gerthugabekorik izanen Israelgo semeen artean;

        25. Zeren ni naiz mintzo Jauna; eta edozein gauza erran dezadan, gerthaturen da, eta ez da gehiago luzatzerik izanen; bainan zuen egunetan, populu khexagarria, erranen dut gauza bat, eta hura eginen dut, dio Jainko Jaunak.

        26. Eta ilkhi zitzaitan Jaunaren hitza, zerralarik:

        27. Gizasemea, huna non Israelgo etxeak dioen: Hunek ikhusten duen ikhuspena, egun askoren burukotzat da, eta ephe luze baten gerokotzat profetisatzen du hunek.

        28. Aria hortaz, errozute: Hau dio Jainko Jaunak: Ene edozein hitz ez da gehiago luzamendutan goanen; nik atheratu solasa, obraturen da, dio Jainko Jaunak.

 

XIII. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, profetisa diozozute Israelgo profeta profetisatzen hari direnei; eta beren baitharik profetisatzen dutenei errozute: Adi zazue Jaunaren hitza;

        3. Hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz profeta zoro, beren izpirituari jarraikitzen, eta deusere ikhusten ez dutenei

        4. Oi Israel, hire profetak dituk mortuko hazeriak iduri.

        5. Etzarete igan etsaiaren kontra, ez duzue harrasi bat zeiherrera altxatu Israelgo etxearen alde, guduan gogor egiteko Jaunaren egunean.

        6. Hutsalkeriak dituzte ikhusten eta gezurrezko asmuak atheratzen, erranez: Jaunak erran du, noiz-eta-ere Jaunak ez baititu igorri; eta thematzen dire beren hitzean.

        7. Zuen ikhuspenak ez othe ziren hutsalak, eta zuek egin profeziak gezurrezkoak? eta diozue: Jaunak erran du, ni ez naizelarik mintzatu.

        8. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Zeren hutsalkeriak ditutzuen erran, eta gezurrezko ikhuspenak izatu, eta horren gatik huna non heldu natzaitzuen, dio Jainko Jaunak.

        9. Eta ene eskua izanen da profeta hutsalkeria ikhusle eta gezur-asmatzaileen gainean; ez dire ene populuaren baldarnan izanen, ez-eta Israelgo etxeko liburuan iskribatuak, eta ez dire Israelgo lurrean sarthuren, eta jakinen duzue ni naizela Jainko Jauna;

        10. Zeren enganatu duten ene populua, erranez: Bakea, eta bakerik etzen; eta populuak egiten zuen harrasi bat; hekiek ordean lurrez enbokatzen zuten lastorik gabe.

        11. Errozute enbokatzen nahastekarik gabe hari direnei, harrasia eroriko dela; ezen izanen da uria erauntsiaka, eta igorriren ditut harri gaitzak, oldarrean jautsiko direnak, eta haize-phesia oro urratuko duena.

        12. Eta harrasia erori balin bada, ez othe darotzuete erranen: Non da zuek egin enbokadura?

        13. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Ene gaitziduran jauzaraziko dut haize-phesia, eta ene irakiduran uri-erauntsia, eta ene hasarrean harri handiak oro ahitzeraino.

        14. Eta nahastekarik gabe enbokatu duzuen harrasia urratuko eta lurraren bardin ezarriko dut, eta agertuko da haren asentua; eta enbokatzailea eroriko eta xahutuko da haren erdian; eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

        15. Eta askiestera emanen diot ene sephari harrasiaren gainean, eta hura nahastekarik gabe enbokatzen dutenen gainean, eta erranen darotzuet: Ez da gehiago harrasia, haren enbokatzaileak ere ez dire.

        16. Ez dire gehiago Israelgo profeta hekiek, Jerusalemeri profetisatzen hari zirenak eta bakezko ikhuspenak harentzat ikhusten zituztenak; eta bakerik ez da, dio Jainko Jaunak.

        17. Eta zuk, gizasemea, itzul zazu begithartea beren baitharik profetisatzen hari diren zure populuko alaben kontra; profetisa zazu hekien gainean,

        18. Eta errozu: Hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz hainei, zeinak ukhondo guzien azpiko hari baitire ukhondopeko egiten, eta bururdi egiten adin orotako buruen azpiko, arimen harrapatzea gatik; eta ene populuko arimak harrapatu dituztenean, baiterrote bizia eman diotela

        19. Eta narriatzen zuten ene hitza ene populuaren beharrietan ahur bat garagarrentzat eta ogi puska batentzat, hilarazi nahiz bizi ziren arimak, eta biziarazi nahiz hilak zirenak, gezurrez mintzatuz ene populu gezur-sinhesteari.

        20. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Huna non goanen naizen zuen ukhondopekoetara, zeinen bidez harrapatzen baititutzue hegaldaka dabiltzan arimak, eta phorroskaturen ditut zuen besoetan, eta libraturen ditut zuek harrapatu arimak, arima hegaldaka ibiltzeko direnak.

        21. Eta xehakaturen ditut zuen bururdiak, eta zuen eskuetarik libraturen dut ene populua, eta ez da gehiago harrapakara zuen eskuetan izanen; eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

        22. Zeren zuen gezurrez diozuen eman atsekabe nik behartu ez nuen prestuaren bihotzari, eta ditutzuen hazkartu gaixtaginaren eskuak, etzezan gibelerat egin bere bide gaixtotik, eta etzadien bizi;

        23. Aria hortaz ez duzue izanen gehiago zuen ikhuspen hutsaletarik eta ez duzue deusere atheratuko zuen aztikerietarik, eta ilkhiko dut populua zuen aztaparretik; eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

 

XIV. KAP.

        1. Eta ene gana ethorri ziren Israelgo zaharrak, eta jarri ziren ene aitzinean.

        2. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        3. Gizasemea, gizon horiek beren bihotzetan sarthu dituzte beren lohikeriak, eta beren aitzinean ezarri dute beren tzartasuneko gaizbidea; eta horiek niri galda, eta nik ihardetsiko othe diotet?

        4. Horren gatik mintza zakizkiote eta errozute: Hau dio Jainko Jaunak: Gizona, Israelgo etxetikako gizona, zeinak bere lohikeriak bere bihotzean sarthu eta bere tzartasuneko gaizbidea bere aitzinean ezarri baitu, eta profetaren gana ethorriko baita haren arartekoz niri zerbaiten galdatzera, hainari nik Jaunak ihardetsiko diot bere lohikerien murruaren arabera;

        5. Israelgo etxea izan dadientzat atzemana, ene ganik bere idola guzietara gibelarazi duen bere bihotzean.

        6. Hargatik errozu Israelgo etxeari: Hau dio Jainko Jaunak: Bihur eta gibela zaitezte zuen idoletarik, eta zuen khutsapen guzietarik aldara zatzue zuen begitharteak.

        7. Ezen baldin gizona, Israelgo etxetikako gizona, edo zein-nahi arrotz proselitetarik Israelen zagoena, atzetu balitzait, eta bere idolak bere bihotzean ezarri, eta bere tzartasuneko gaizbidea bere aitzinean jarri balu, eta profetaren gana heldu balitz, haren arartekoz niri galde baten egitera; nik Jaunak neronek ihardetsiren diot.

        8. Eta gizon haren kontra itzuliren dut ene begithartea eta emanen dut ikhuskizun eta errankizunetan, eta xahuturen dut ene populuaren erditik; eta jakinen duzue Jauna ni naizela.

        9. Eta profeta bat mukhur mintzatuko denean, nik Jaunak enganatu duket profeta hura; eta eskua hedaturen dut haren gainera, eta xahuko dut Israelgo ene populuaren erditik.

        10. Eta biek jasanen dute beren tzarkeria; nolakoa galdegilearen tzarkeria, profetaren tzarkeria halakoa izanen da;

        11. Israelgo etxea ez dadientzat gehiago zeiher ene ganik, ez-eta lohi ene legearen hauspen egiten dituen guziez; bainan izan dadien ene populua eta ni izan nadientzat haren Jainkoa, dio armadetako Jaunak.

        12. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        13. Gizasemea, lur batek ene alderat bekhatu egin dukeenean, ene legea gaixtoki hautsiz, eskua hedaturen dut haren gainera, khenduren diot ogiaren laguntza, harat igorriren dut gosetea, eta hilen ditut hango gizon eta aziendak.

        14. Eta hartan balire hirur gizon haukiek, Noe, Daniel eta Job, beren prestutasunaz athera letzazkete beren biziak, dio armadetako Jaunak.

        15. Eta abere basa gaixtoak lur hartara igor banetza haren xahutzera, eta ezin-hurbilduzkoa egin baledi, nihor ez delakoz hartan gaindi iragaiten basabereen gatik;

        16. Hirur gizon horiek han balire; ala ni! dio Jainko Jaunak, ez lezaketela libraturen ez seme, ez alabarik, bainan berak bakharrik libratuak izan litazkeela; lurra ordean desmasiatua lizate.

        17. Edo lur hartara ezpata bidal baneza, eta erran banezo ezpatari: Hoa lur hortan gaindi, eta hilen ditiat horgo gizon eta aziendak;

        18. Eta hirur gizon horiek haren erdian balire, ala ni! dio Jainko Jaunak, ez lezaketela libra ez semerik, ez alabarik, bainan berak bakharrik izan litazkeela libratuak.

        19. Baldin ordean izurritea igor baneza lur hartara, eta ene gaitzidura haren gainera ixur baneza odoletan, hartarik ezeztatzeko gizon eta aziendak;

        20. Eta haren erdian balire ere Noe, Daniel eta Job; ala ni! dio Jainko Jaunak, ez lezaketela libra ez semerik, ez alabarik, bainan beren prestutasunaz beren buruak libra letzazketela.

        21. Halere Jainko Jaunak hau dio: Baldin arthik banetza ere Jerusalemeren gainera lau erabaki guziz gaitz horiek, ezpata, gosetea, basabereak, izurritea, hango gizon eta azienden hiltzeko;

        22. Guzia gatik hartan geldi litazke zenbait salbaturik, athera letzazketenak beren seme-alabak. Hara non hainak zuen gana ilkhiko diren, eta ikhusiko ditutzue hekien bidea eta hekien asmuak, eta gozakari hartuko duzue, nik Jerusalemeren gainera erakharri gaitzaz, nik haren gainean manatu gauza guzietan.

        23. Eta gozakari izanen duzue, ikhusiren ditutzuenean hekien bidea eta hekien asmuak; eta ezaguturen duzue ez ditudala alferretan egin nik Jerusalemen egin ditudan guziak, dio Jainko Jaunak.

 

XV. KAP.

        1. Eta Jauna mintzatu zitzaitan, zioelarik:

        2. Gizasemea, zertako da mahatsaren zura, oihanetako zuhamu guzien aldean?

        3. Hartarik hartuko othe da lan zerbaiten egiteko geia, edo hartarik eginen othe da tresna zerbaiten dilindan ezartzeko ziria?

        4. Suari jatera ematen zaio; suak erretzen diozka bi muthurrak, eta erdia ikhazten da; zerbait lanetako on othe da?

        5. Oso zenean ere, deusetako etzen; zenbat gutiago suak iretsi eta erre ondoan, hartarik lan zerbait eginen da?

        6. Aria hortaz, dio Jainko Jaunak: Nola oihanetako zuhamuen artean mahats-zura baita suari eman dudana, hala emanen ditut Jerusalemdarrak.

        7. Itzuliren dut hekien kontra ene begithartea; sutik ilkhiko dire, eta suak erreko ditu; eta jakinen duzue ni naizela Jauna, hekien kontra begithartea itzuli dudana;

        8. Eta nik egin dudala lurra ezin-hurbilduzkoa eta desmasiatua, ene legearen hausleak direlakoz, dio Jainko Jaunak.

 

XVI. KAP.

        1. Eta Jauna mintzatu zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, Jerusalemeri bere izigarrikeriak ezagutaraz diozotzu.

        3. Eta errozu: Hau dio Jainko Jaunak Jerusalemeri: Hire erro eta ethorkiak Kanaango lurretikakoak ditun; aita Amorhearra eta ama Zethearra hintuen.

        4. Sorthu haizen egunean, hire sort-egunean, ez daine xilkhoa ebaki; ez haute hire salbamendutan urez garbitu, ez gatzez gazitu, ez xatharrez inguratu.

        5. Begiak ez hau guphide izan, horietarik bat egiteko hiri, ez haute izan urrikari; bainan hire sort-egunean, lurraren gainera arthiki haute, hire biziaren axolagabez.

        6. Nik ordean, hire ondotik iragaitean, oin-pean ostikatua ikhusi hintudan hire odolean; eta erran nainan, hire odolean hindagoelarik: Bizi hadi! diot hiri erran naunala: Hire odolean haizen arren, bizi hadi!

        7. Handiarazi haut sorhoetako belharra bezala, eta handitu eta larritu haiz, adinetara heldu izan haiz eta emaztekien lerrora; hanpatu dire hire bulharrak eta ilea sorthu zain, eta buluza eta ahalkez estalia hintzen.

        8. Eta iragan nintzen hire aldetik, eta ikhusi hintudan; eta hara hire adina, galai adina zunala, eta hire gainera hedatu ninan ene soinekoa, eta estali ninan hire laidoa, eta zin egin nainan, eta patutan sarthu nindunan hirekin, dio Jainko Jaunak, eta egin hintzan enea.

        9. Eta urez garbitu hindutan, eta gainetik xahutu nainan hire odola, eta olioz gantzutu hindutan.

        10. Jauntzi hindutan soineko karantzatuz eta gorrimorezko oinetakoz; tinkatu hindutan liho hautazko gerrikoz, eta estali soineko finenez.

        11. Aphaindu hindutan edergailuz; eskuetan ezarri narozkinan eskumuthurretakoak, eta lephoan gathea.

        12. Urrezko usteia ezarri nainan begithartean, beharrietakoak beharrietan, eta khoro ederra buruan.

        13. Urhez eta zilharrez izatu haiz aphaindua, liho hauta lorekatuz eta karantzatuz jauntzia; hazi haiz irin-lorez, eztiz eta olioz; ederra egin haiz ororen gainetik, eta igan haiz tronura.

        14. Jendakien artera ilkhi izan dun hire izena hire begitharteko distiraren ariaz, zeren osoki baihintzen ederra, nik hire baithan ezarri nuen edertasunean, dio Jainko Jaunak.

        15. Eta hire edertasunaz hanturik, lohitu dun hire izena; eta hire lohikeria erakhutsi dioten iragaile guziei, hekiena bilhakatzea gatik.

        16. Eta hire soinekoetarik hartuz, hekietarik hiretzat josi ditun lizunkeriako itzalpeak, eta han lohitu haiz egundaino nihor egin eta eginen ez den bezala.

        17. Eta hartu ditun ene urhe eta zilharretikako edergailu nik emanak, eta egin ditun gizon-itxurak eta lohitu haiz hekiekin.

        18. Eta hekiek estali ditun harturik hire soineko karantzatuak; eta ene olioa eta ene usain gozoak ezarri ditun hekien aitzinean.

        19. Eta ene ogi eman naronana, irin-lorea, olioa eta eztia zeinetaz baihaut hazi, ezarri ditun usain gozotan hekien aitzinean; eta egin ditun horiek oro, dio Jainko Jaunak.

        20. Eta hartu ditun hire seme eta alaba enetzat egin hintuenak; eta iresteko imolatu diozkaten. Hire lohitzea ez othe da guziz tzarra?

        21. Hire umeak ditun imolatu eta eman, hekiei kontsekratuz.

        22. Eta izigarrikeria eta lohitze horien guzien ondoan, ez haiz orhoitu hire gaztetasuneko egunez, noiz baihintzen buluz, ahalkeaz estalia, hire odolean ostikatua.

        23. Eta gerthatu dun hire tzarkeria guzien buru, (zorigaitz! zorigaitz hiri! dio Jainko Jaunak).

        24. Hiretzat altxatu dunala lizuntegi bat, eta plaza guzietan egin ditunala lohikeriako tokiak.

        25. Eta karrika-buru guzietan ezarri dun lizunkeriako ezagutkaria; gohaingarri egin dun hire edertasuna; zangoak zabaldu diozkan edozein iragaileri, eta murrukatu ditun hire lohialdiak.

        26. Haragi handitako hauzoekin, Egiptoko umeekin khutsatu haiz; eta ni hasarrearazteko egin dun lohikeria lohikeriaren gainean.

        27. Huna non hire gainera hedatuko dinatan ene eskua, eta khenduko dainat hire laguntza guzia; hi hastio hauten eta hire urhats gaixtoez ahalkatzen diren palestindar neskatxen aiherrari utziko haut.

        28. Eta lohitu haiz Asiriarren muthilekin, ez baihintzen oraino asea; eta lohitu ondoan; ez hintzen hala ere asea.

        29. Eta lohikeriaz lohikeria ibili haiz Kanaango lurrean Kaldearrekin; eta hala ere ez hintzen asea.

        30. Nola xahutuko dinat hire bihotza, dio Jainko Jaunak, emazteki lilitxo eta ahalkegabe baten egintza guziak egiten ditunanean?

        31. Ezen lizuntegiak hiretzat egin ditun karrika-buru guzietan, eta lohikeriako itzalpeak plaza guzietan; eskainiaz nardatuz bere saria handitzen duen lilitxoaren iduriko ez haiz bilhakatu;

        32. Bainan-bai hala-nola bere senharraz bertzalde atzeak biltzen dituen emazte lohia.

        33. Lilitxo guziei ematen zaiote beren saria; hik ordean herorrek ematen hiotzaten sariak hire galai guziei; emaitzak egiten hiotzaten, alde orotarik ethor zitezen hirekin lohitzera.

        34. Hire lohikerietan gerthatu zain emaztekiei ohi ez bezala, eta hire lohitzea bezalakorik ez dun; ezen saria emanez eta ez hartuz, hire baithan gerthatu dun nihon ez bezala.

        35. Hargatik, lilitxoa, adi zan Jaunaren hitza.

        36. Hau zion Jainko Jaunak: Zeren izan diren hire dirua xahutua eta hire laidoa agertua hire galaiekilako lohitzeetan, eta idolekilako izigarrikerietan, hire haurren odolean, hire haurrak emanez idolei;

        37. Huna non bilduko ditudan hire galai guziak, zeinekin baihaiz khutsatu, eta maithatu ditunan guziak gaitzetsi ditunanekin; eta alde orotarik bilduko ditinat hire gana; eta hekien aitzinean artuko dinat hire laidoa, eta orok ikhusiko dine hire gohaingarrikeria guzia.

        38. Juiaturen haut emazte lohiak bezala eta odola ixuri dutenak bezala; eta ene hasarrean eta kharrean ixuraraziren dinat hire odola.

        39. Arthikiren haut hire etsaien aztaparretara, eta urraturen dine hire lizuntegia eta ezeztaturen hire lohikeriako itzalpea; biluziren haute hire soinekoetarik eta eramanen ditine hire aphaintzeko edergailuak, eta utziko haute buluzik eta laidoz bethea.

        40. Oste bat erakharriko dine hire gainera, eta harriekin harrikatuko haute eta ezpatekin sarraskituko.

        41. Eta suz erreko ditine hire etxeak, hire kontrako erabakiak betheko ditine hire gainean hainitz emaztekiren begien azpian, eta baratuko haiz hire lohitzeetarik, eta ez dun gehiago saririk emanen.

        42. Gero baratuko dun hire alderateko ene sumindura; khenduko dinat hire gainetik ene kharra, jabalduko naun eta gehiago ez hasarretuko.

        43. Zeren ez haizen orhoitu hire gaztetasuneko egunez, eta horietaz orotaz naunan tarritatu; aria hortaz nik ere hire buruaren gainera ditinat hire egintzak erorrarazi, dio Jainko Jaunak, eta oraino ez dainat egin hire gaixtakerien eredura hire izigarrikeria guzietan.

        44. Errana dun: Nolako ama, halako alaba. Huna non guziek hiretzat hartuko duten errankizun hori.

        45. Hi haiz bere senharra eta haurrak utzi dituen amaren alaba; eta beren senharrak eta haurrak utzi dituzten ahizpen ahizpa haiz hi; Zethearra zunan hire ama eta Amorhearra hire aita.

        46. Hire ahizpa zaharrena dun Samaria bere alabekin, zeinak hire ezkerrean baitaude; hire ahizpa gazteena berriz, hire eskuinean dagoena, Sodoma dun bere alabekin.

        47. Eta ez-ezik ibili haiz hekien urhatsetan, eta ez dun hekiek baino gaixtakeria gutixago egin; hekien tzarkeria guzietan egin ditun hurran hekiek baino tzarragoak.

        48. Ala ni! dio Jainko Jaunak, hire ahizpa Sodomak, berak eta bere alabek ez dutela egin, hik eta hire alabek egin duzuen bezenbat.

        49. Hau izatu dun hire ahizpa Sodomaren gaizkia; hanpurustasuna, janean asea, ontasunetan gaindia, eta bere alfertasuna eta bere alabena; eta etziotenan beharrari eta erromesari eskua hedatzen.

        50. Eta hantu zitunan eta izigarrikeriak egin zituzten ene aitzinean; eta xahutu ditinat ikhusi dunan bezala.

        51. Samariak ere ez din egin hire gaizkien erdia; bainan biak gainditu ditun hire gaixtakeriez; eta erabili ditunan izigarrikeria guziez, garbi agerrarazi ditun hekiek.

        52. Beraz jasan zan hire ahalkea hik ere, zeinak hire bekhatuez gaina eraman baitioten hire ahizpei, hekiek baino tzarkiago eginez; ezen garbi atheratuak ditun hitaz; hi ere beraz ahalkez urth hadi, eta jasan zan hire laidoa hik, zeinak garbi atheratu baititun hire ahizpak.

        53. Eta berriz jarriko ditut beren lekhuetan gibelerat itzularaziz Sodomaren eta haren alaben gathibuak, Samariaren eta haren alaben gathibuak: eta hire gathibuak ere bihurraraziko ditinat hekien erdira;

        54. Jasan dezanan hire laidoa, eta ahalkez urth hadien hekiei gozakari emateko egin ditunan guziez.

        55. Eta Sodoma, hire ahizpa, eta bere alabak bihurturen dire beren beihalako heinera; eta Samaria eta bere alabak bihurturen dire beren beihalako heinera; eta hi eta hire alabak bihurturen zarete zuen beihalako heinera.

        56. Hire ahizpa Sodomaren aiphua etzunan hire ahoan entzuten, hire hanpurustasuneko egunetan,

        57. Hire gaixtakeria ager zadien aitzinean; hala-nola egin baita ordu huntan, Siriako alaben eta hire inguruan Palestinako alaba alde orotarik itzulian ditunan guzien laidagarri bilhakatu haizenean.

        58. Jasan ditun hire gaixtakeria eta hire laidoa, dio Jainko Jaunak.

        59. Ezen Jainko Jaunak hau dio: Eta eginen dainat, zina arbuiatu dunanan erdura, patua alfer eragitea gatik;

        60. Eta ni orhoituren naun ene patu hirekin eginaz hire gaztaroko egunetan; eta hirekin eginen dinat bethiko patu bat.

        61. Eta orhoituren haiz hire urhats gaixtoez eta ahalkaturen haiz ethorriko zaizkinean hire ahizpa hitaz zaharragoak gazteagoekin; eta emanen darozkinat alabatzat, bainan ez hire ganikako patu baten ariaz.

        62. Eta orduan eginen dinat hirekin ene patua, eta jakinen dun ni naizela Jauna;

        63. Orhoit hadien eta ahalka, eta ez dagokinan gehiago ahoaren idetkitzea ahalkearen ahalkez, jabaldua izanen naizenean hire alderat, nik egin ditunan gauza guzien gainean, dio Jainko Jaunak.

 

XVII. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, asmakari bat eta parabola bat athera diozotzu Israelgo etxeari,

        3. Eta errozu: Hau dio Jainko Jaunak: Arrano bat gaitza, hegal handi batzuekin, eta irazki luze batekin, hegats hainitz eta karantzatuak zituena, ethorri zen Libanera, eta eraman zuen zedro baten bihotza.

        4. Khendu ziozkan adar-mokoak, eta eraman zituen Kanaango lurrera eta ezarri tratulari hiri batean.

        5. Eta hartu zuen hango hazitik, eta lurrean ezarri zuen eraintzatzat, erroaren lotharazteko ur handien gainean; lurraren axalean ezarri zuen.

        6. Eta muskildu zenean, zabaldu zen mahats-ondo aphal bat, zeinaren adarrak baitzauden arranoari begira, eta erroak hunen azpian baitziren. Mahastu zenean beraz, fruituak atheratu zituen aihenetan, eta aldaskak arthiki zituen.

        7. Eta agertu zen bertze arrano bat, hegal handi batzuekin eta hainitz hegatsekin; eta hara non mahats-ondo harek, iduri erroak haren alderat hedatzen zituela, bere adarrak haren ganat zabaldu zituen, urzta zezan bere ur gizenetarik.

        8. Landatua zen lur onean, ur hainitzen lekhuan, ekhar zezan hostoila eta fruitu, eta egin zadien mahats-ondo handi bat.

        9. Errazu: Hau dio Jainko Jaunak: Ongi atheratuko othe da bada? Lehenbiziko arranoak ez othe diozka iraiziko erroak eta eragotziko fruituak, eta idorraraziko gandoak, eta ez othe du iharraraziko; behartu gabe bere indarraren handitasuna eta gizon oste bat, errotik haren atheratzeko?

        10. Horra non den landatua; ongi atherako othe da? Haize erregarriak ukituko duenean, ez othe da ihartuko, eta muskilarazten zuten ur-errekekin ez othe da idortuko?

        11. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        12. Errozu populu khexagarri horri: Ez dakizue zer erran nahi duen horrek? Errozu: Hara non heldu den Babilonako errege Jerusalemera, eta hartuko ditu errege eta harekilako aitzindariak, eta bere ganat eramanen ditu Babilonara.

        13. Eta errege odoletik hartuko du buruzagi berri bat, eta harekin joko du patu bat, eta zina hartuko du haren ganik; bainan lurreko gizon hazkarrak eramanen ditu,

        14. Erresuma geldi dadien aphal eta ez dadien goiti, bainan iduk eta zerbitza dezan harekilako patua.

        15. Errege berriak, haren ganik urrundurik, bidalkinak igorri ditu Egiptora, eman diotzotentzat zaldiak eta armada handi bat. Horien egilea ongi atheraturen othe da, edo salbatzera helduren othe da? eta bere patua hautsi duena itzuriren othe da?

        16. Ala ni! dio Jainko Jaunak, hilen dela Babilonaren erdian, errege egin duenaren lekhuan, eta zeinaren zina hutsaldu, eta zeinarekilako patua hautsi baitu.

        17. Eta Faraon ez da Babilonako erregeren kontra armada handi eta populuketa gaitz batekin abiatuko gudura, ez hertsgailu altxatzera eta trantxada egitera, jende hainitzen hiltzeko.

        18. Ezen errege berriak arbuiatu du zina patuaren hausteko, eta etsaiari eman dio eskua; eta horiek oro egin ondoan, ez da itzuriko.

        19. Aria hortaz, dio Jainko Jaunak: Ala ni! haren buruaren gainean ezarriren ditudala arbuiatu duen zina eta hautsi duen patua.

        20. Eta hedaturen diot ene artea eta atzemanen dut ene sarean; eramanen dut Babilonara, eta han juiaturen dut patu hauspenaz, zeintaz bainau arbuiatu.

        21. Eta haren alderat iragan direnak oro haren armada guziarekin ezpataren azpira dire eroriko; ondarrak berriz, haize guzietara dire barraiatuko, eta jakinen duzue, ni Jauna naizela mintzatu.

        22. Hau dio Jainko Jaunak: Eta zedro handienaren bihotzetik hartuko eta landatuko dut; haren adaburuaren kapetatik bereziko dut gando guri bat, eta landatuko dut mendi gora eta alde orotarik ageri den baten gainean.

        23. Israelgo mendirik gorenean landatuko dut hura, eta muskilduko da, eta emanen du fruitua, eta zedro handi bat da ilkhiko; eta haren azpian egonen dire hegastin guziak, eta haren hostaiaren itzalean ohantzeak eginen dituzte xori guziek.

        24. Eta aurkhintzako zuhamu guziek jakinen dute, nik Jaunak aphaldu dudala zuhaitz gora, eta goratu zuhaitz aphala; iharrarazi dudala zuhaitz hostoduna, eta hostarazi zuhaitz iharra. Ni Jauna naiz mintzatu, eta nik dut egin.

 

XVIII. KAP.

        1. Eta ilkhi zitzaitan Jaunaren hitza, zerralarik:

        2. Nolaz zuen artean parabola erran-zahar huntara bihurtuz, erraten duzue Israelgo lurrean: Aitek jan dute mahats minkhorra, eta semeei hoskindu zaizkote hortzak?

        3. Ala ni! dio Jainko Jaunak, parabola hori erran-zaharretan izaten baduzue gehiago Israelen.

        4. Huna, arima guziak eneak dire; aitaren arima bezala, semearen arima ere enea da: bekhatura eroriko den arima, hura bera da hilen.

        5. Eta gizon bat izaten bada zuzena; zuzenean eta zuzentasunean ibiltzen bada;

        6. Mendietan jaten ez badu, eta begiak altxatzen ez baditu Israelgo jainkomoldeetara; bortxatzen ez badu bere lagunaren emaztea, eta astagaizdunari hurbiltzen ez bazaio;

        7. Nahigaberik gizonari ematen ez badio; zorduruari bahia badio bihurtzen; bortxaren bidez deusik eramaten ez badu; bere ogitik gose denari badio ematen, eta buluza estaltzen badu;

        8. Ez badu lukurutan maileguz ematen, eta emana baino gehiago ez badu gibelerat hartzen; gaixtakeriatik aldaratzen badu bere eskua, eta bi gizonen artean erabaki zuzena badu ematen;

        9. Ene manamenduetan ibiltzen bada, eta ene legea begiratzen badu, zintasunari bere bidearen emateko; haina prestua da, zinezko biziaz da biziko, dio Jainko Jaunak.

        10. Seme bat izaten badu ohoina, odol-ixurlea eta gaizki horietarik zerbaiten egilea;

        11. Horiek oro ez baditu egiten ere, bainan mendietan jaten badu, eta lagunaren emaztea lohitzen,

        12. Beharrari eta erromesari atsekabe ematen, ohorgoak egiten, bahiak ez bihurtzen, jainkomoldeetara begiak goititzen, izigarrikeria egiten,

        13. Lukurutan ematen, eman baino gehiago gibelerat hartzen; haina biziko othe da? Gaitzesgarrikeria horiek oro egin dituenean, ez da biziko; heriotzez hilen da, eta haren odola, haren gain izanen da.

        14. Hainak izaten badu seme bat, zeinak ikhustenez bere aitaren bekhatu guziak, izialdura hartzen badu, eta halakorik ez egiten,

        15. Mendien gainean ez jaten, Israelgo etxearen jainkomoldeetara begirik ez goititzen, lagunaren emaztea ez bortxatzen,

        16. Gizonari atsekaberik ez ematen, bahirik ez idukitzen, ohointzarik ez egiten, bere ogitik goseari ematen, buluza estaltzen,

        17. Beharraren alderako bidegabetik eskua urruntzen, lukururik eta emana baino gehiagokorik gibelerat ez hartzen, ene legea bethetzen, eta ene manamenduetan ibiltzen; haina ez da bere aitaren tzartasuna gatik hilen, bainan egiazko biziaz da biziko.

        18. Haren aita, zeren zen bidegabezki mintzatu, zeren egin zuen bere anaiari bortxa, eta bere herritarren erdian gaizkia, hara non hil den bere bekhatuan.

        19. Eta diozue: Zergatik semeak ez du jasan aitaren gaizkia? Zeren semea zuzenean eta zuzentasunean den ibili, ene manamenduak dituen begiratu eta bethe, aria hortaz da egiazko biziaz biziko.

        20. Nork-ere eginen baitu bekhatu, haina da hilen; semeak ez du jasanen aitaren bekhatua, ez-eta aitak semearena; prestuaren prestutasuna haren gainean da izanen, eta gaixtoaren gaixtakeria haren gainean izanen da.

        21. Gaixtagina berriz, egin dituen bekhatu guziez urrikitan sartzen bada, eta begiratzen baditu ene manamendu guziak, zuzenean eta zuzentasunean ibiltzen bada, egiazko biziaz da biziko eta ez da hilen.

        22. Ez naiz orhoituko egin dituen gaizki guziez; egin dituen zuzentasuneko obretan biziko da.

        23. Ene nahitikakoa othe da gaixtaginaren heriotzea, dio Jainko Jaunak; eta ene nahia ez othe da bihur dadien bere bide galduetarik, eta bizi dadien?

        24. Baldin ordean prestua bere prestutasunetik makhurtzen bada, eta gaixtaginak egiten ohi dituen izigarrikeria guzien arabera egiten badu gaizkia, biziko othe da? Egin dituen obra on guzien orhoitzapenik ez da izanen; bere lege-hauspenetan eta egin dituen bekhatuetan, hekietan hilen da.

        25. Eta diozue: Jaunaren bidea ez da zuzena. Israelgo etxea, adi zazu beraz: Ene bidea ez othe da zuzena; eta lehenago, zuenak ez othe dire tzarrak?

        26. Alabainan prestua bere prestutasunetik makhurtu ditakeenean, gaizki egin dukeenean, eta hala hil ditakeenean; egin duen tzarkerian hilen da.

        27. Eta gaixtagina aldaratu ditakeenean egin izan duen gaixtakeriatik, eta zuzena zuzentasunean egin dukeenean; hainak bizia bihurturen dio bere arimari.

        28. Alabainan gogoetak egin dituen ondoan, eta urrundu denean egin dituen gaizkietarik, egiazko bizitzez da biziko eta ez da hilen.

        29. Eta Israelgo semeek derrate: Jauna ez dabila zuzen. Israelgo etxea, ez othe dire zuzenak ene bideak; eta lehenago, zuenak ez othe dire tzarrak?

        30. Aria horiez, oi Israelgo etxea, nor bere bideen arabera juiaturen dut, dio Jainko Jaunak. Bihur zaitezte eta sar zuen tzarkeria guziez urrikitan, eta zuen gaizkia ez da zuen galgarri izanen.

        31. Hastan zatzue zuen ganik zuen lege-hauspenak, zeinetaz egin baitzarete hobendun, eta zuen baithan egizue bihotz bat berria eta izpititu berri bat: ezen zertako hil, oi Israelgo etxea?

        32. Alabainan ez dut nahi hiltzen denaren heriotzea, dio Jainko Jaunak; bihur zaitezte eta bizi.

 

XIX. KAP.

        1. Eta zuk, abia zazu Israelgo buruzagien gaineko deithorea,

        2. Eta errazu: Zure ama lehoinaren urrixa zertako da lehoinen artean etzan, eta bere umeak zertako ditu hazi lehoinkumeen erdian?

        3. Bere lehoinkumeetarik bat erakharri du, eta lehoin bilhakatu da; eta ikhasi du harrapakinaren atzematen eta gizon iresten.

        4. Eta jendeek hartaz entzun dute, eta atzeman dute, ez sakhirik izan gabe; eta burdinaztaturik eraman dute Egiptoko lurrera.

        5. Amak bere burua ikhusirik hebaindua, eta galdua zuela bere igurikitza, bere umeetarik hartu zuen bertze bat, eta ezarri zuen lehoin.

        6. Hau lehoinekin zabilan eta bilhakatu zen lehoin; ikhasi zuen harrapakin atzematen eta gizon iresten.

        7. Ikhasi zuen alhargun egiten, eta hirien mortu bilhakarazten; eta haren marrumetara, desmasian zaudezen lurra eta lurrekoak.

        8. Eta herrialde orotarik jendaiak bildu ziren haren kontra, eta sarea arthiki zioten gainera, eta harrapatua izan zen, ez sakhirik hekiei egin gabe.

        9. Eta kaiola batean ezarri zuten; burdinaztaturik eraman zioten Babilonako erregeri, eta presondegi batean ezarri zuten, haren marruma entzun etzadien gehiago Israelgo mendietan.

        10. Zure ama, hala-nola aihen bat zure odolean, ur-hegian landatua zen; fruituak eta gandoak ilkhi ziren ur nasaietarik.

        11. Haren adar hazkarrak bilhakatu ziren buruzagi makhila, eta adarren artean goratu zen haren irazkia, eta bere goratasuna ikhusi zuen bere gandoen ostearen erdian.

        12. Eta hasarrean errotik atheratua eta lurrerat arthikia izan da, eta haize erregarriak idortu du haren fruitua; haren adar hazkarrak erkhitu eta ihartu dire; suak iretsi du.

        13. Eta orai berriz landatua da mortuan, lur agor eta ezin-hurbilduzkoan.

        14. Eta haren aihenetako zuretik ilkhi da sua, eta suak iretsi du haren fruitua; eta haren baithan ez da gehiago izatu adar hazkarrik buruzagi makhiletako. Hau da deithorea, eta deithoratzeko behartuko da.

 

XX. KAP.

        1. Eta zazpigarren urthean, bortzgarren hilabetheko hamargarren egunean gerthatu zen hau: Israelgo zaharretarik ethorri ziren gizonak Jaunari galde egitera, eta jarri ziren ene aitzinean.

        2. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        3. Gizasemea, mintza zakizkiote Israelgo zaharrei eta errozute: Hau dio Jainko Jaunak: Niri galdeka haritzera ethorri othe zare? Ala ni! ez darotzuedala ihardetsiren, dio Jainko Jaunak.

        4. Juiatzen badituzu, juiatzen, gizasemea, erakhuts diotzotzuete beren aiten izigarrikeriak;

        5. Eta errozute: Hau dio Jainko Jaunak: Israel hautatu nuen egunean, Jakoben etxetikako iraulgiaren alde altxatu nuenean eskua, Egiptoko lurrean agertu nintzaiotenean, eta hekien alde goititu nuenean eskua, nerralarik: Ni naiz zuen Jainko Jauna;

        6. Egun hartan goratu nuen eskua hekientzat, hekien erakhartzeko Egiptoko lurretik hautatu nioten lur batera, zeinari esne eta ezti baitzarion, zeina lur guzien artean hauta baita.

        7. Eta erran nioten: Nork bere begietarik khen betza behaztopagailuak, eta berautzue Egiptoko idoletan khutsa; ni naiz zuen Jainko Jauna.

        8. Eta sumindu naute, eta ez naute entzun nahi izan; batbederak izigarrikeriak bere begietarik ez ditu khendu, eta ez dituzte utzi Egiptoko jainkomoldeak. Eta erran nuen ene gaitzidura hekien gainera ixuriko nuela, eta ene hasarrea Egiptoko lurrean askietsiren nuela hekien gainean.

        9. Eta egin dudana egin dut ene izenaren ariaz, ene izenak etzezan arbuiorik izan jendaien aitzinean zeinen erdian baitziren, eta zeinen artean agertu bainitzaioten Egiptoko lurretik ilkhiarazteko.

        10. Atheratu ditut beraz Egiptoko lurretik, eta eraman ditut mortura.

        11. Eta eman diozkatet ene manamenduak eta erakhutsi ene erabakiak, zeinak bethez gizona biziko baita hekien bidez.

        12. Bertzalde eman diozkatet ene larunbatak, hekien eta ene arteko ezagutkari izateko, eta jakin zezaten ni naizela hekiek sainduesten nituen Jauna.

        13. Eta Israelgo umeek sumindu naute mortuan; ez dire ene manamenduetan ibili; eta hastandu dituzte ene erabakiak, zeinak bethez gizona biziko baita hekien bidez; eta bihurriki hautsi dituzte ene larunbatak. Erran dut beraz ene irakidura mortuan ixuriko nuela hekien gainera eta xahutuko nituela.

        14. Eta egin dudana egin dut ene izenaren ariaz, arbuiorik etzezan izan jendaien aitzinean, zeinen erditik eta zeinen begien azpian ilkhiarazi baititut.

        15. Eskua hekien gainera goratu dut beraz mortuan, ez netzan sarraraz eman nioten lurrean, esne eta ezti zarioen lur, bertze guzien bitorean;

        16. Hastandu zituztelakotz ene erabakiak, ene manamenduetan etzirelakotz ibili eta hautsi zituztelakotz ene larunbatak; ezen jainkomoldeen ondotik zabilan hekien bihotza.

        17. Eta ene begiak hekien gainean guphide hartu du, ez netzan hil, eta mortuan ez ditut xahutu.

        18. Hekien semeei aldiz erran diotet mortuan: Ez ibil zuen aiten irakhaskuntzetan, ez iduk hekien azturak, ez bezaitezte khutsa hekien idoletan.

        19. Ni naiz zuen Jainko Jauna; ibil zaitezte ene manamenduetan, iduk eta bethe zatzue ene erabakiak.

        20. Sainduets zatzue ene larunbatak, zuen eta ene arteko ezagutkari izan ditezen, eta jakin dezazuen ni naizela zuen Jainko Jauna.

        21. Eta semeek sumintarazi naute; ene mamenduetan ez dire ibili; ene erabakiak ez dituzte iduki, hekien bethetzeko, (hekiek bethez gizona biziko baita hekien bidez), eta hautsi dituzte ene larunbatak. Eta dixidatu ditut ene irakidura ixuriko niotela gainera, eta mortuan ene hasarrea askietsiko nuela hekien gainean.

        22. Aldaratu dut ordean ene eskua, eta egin dudana egin dut ene izenaren ariaz, arbuiorik etzezan izan jendaien aitzinean, zeinen erditik eta zeinen begien azpian atheratu baititut.

        23. Eta mortuan berriz goratu dut eskua hekien gainera, jendaietan hekien barraiatzeko, eta lurretan haizatzeko;

        24. Zeren etzituzten ene erabakiak bethe, arbuiatu zituzten ene manamenduak, eta hautsi ene larunbatak, eta hekien begiak aiten idolei zirelakotz iratxiki.

        25. Nik ere beraz eman diozkatet manamendu ez onak, eta erabaki batzu, zeinen bidez ez baitziren biziko.

        26. Eta lohitu ditut beren emaitzetan, beren bekhatuentzat eskaintzen zutenean ume-untzia lehen aldiko idekitzen duen guzia; eta jakinen dute ni naizela Jainko Jauna.

        27. Hargatik, gizasemea, mintza zakizkio Israelgo etxeari eta errozu: Hau dio Jainko Jaunak: Oraino eta hortan burhoztatu naute zuen arbasoek, irain eginez arbuiatu nautenean,

        28. Eta sarrarazi nituen ondoan lur huntan, zeintaz eskua altxatu bainuen emanen niotela; tzarkerian ikhusi dituzte munho gora guziak eta zuhaitz adartsuak, eta han imolatu dituzte beren bitimak, han sumindu naute beren eskaintzez, han erre dituzte beren baltsamu gozoenak eta ixuri beren libazioneak.

        29. Eta erran diotet: Zer da zuek zohazten lekhu gora hori? Eta lekhu goraren izenaz deithua izan da egungo eguna arteo.

        30. Hargatik errozu Israelgo etxeari: Hau dio Jainko Jaunak: Zuen arbasoen bidean linburtzen zarete, eta hekien behaztopagailuetan behaztopatzen;

        31. Eta zuen emaitzen eskeintzan, zuen haurrak sutik iraganaraztean, egungo eguna arteo zuen jainkomolde guzietan lohitzen zarete; eta nik ihardets nezakezue, Israelgo umeak? Ala ni! dio Jainko Jaunak, ez darotzuedala ihardetsiren.

        32. Eta ez da eginen zuen gogoak derabilkana, diozuenean: Jendaiak bezala eta lurreko populuak bezala izanen gare, zuren eta harrien adoratzeko.

        33. Ala ni! dio Jainko Jaunak, esku hazkarraz, eta beso hedatuaz eta ene sepha ixuriz erreginaturen naizela zuen gainean.

        34. Eta atheraturen zaituztet populuetarik, eta bilduren zaituztet barraiatuak zareten lurretarik; eta esku hazkarraz, eta beso hedatuaz, eta ene sepha ixuriz erreginaturen naiz zuen gainean.

        35. Eta eramanen zaituztet populu gabeko mortura, eta han bekhoz bekho zuekin juiamendutan sarthuko naiz.

        36. Nola juiamendutan zuen arbasoekin sarthu bainaiz Egiptoko lurreko mortuan, hala juiatuko zaituztet, dio Jainko Jaunak.

        37. Ezarriren zaituztet ene manamenduko makhilaren azpian eta ene batasunaren estekan.

        38. Eta zuetarik bereziko ditut lege-hausleak eta gaixtaginak; khenduko ditut beren egoitzako lurretik, eta Israelen lurrean ez dire sarthuko; eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

        39. Eta zuek, Israelen umeak, hau dio Jainko Jaunak, zoazte zein zuen idolen ondotik eta zerbitza zatzue. Hortan ere ez banauzue entzuten, eta zuen emaitzez eta zuen jainkomoldeez likhisten baduzue gehiago ene izena;

        40. Ene mendi sainduan, Israelgo mendi goran, dio Jainko Jaunak, han zerbitzaturen nau Israelgo etxe guziak; orok, diot, ene gogarako izanen diren lurrean; eta han onhetsiren ditut zuen sainduespen guzietan zuen pikainak eta zuen hamarrenen eskaintza.

        41. Usain gozotan hartuko zaituztet, populuetarik erakharri eta barraiatuak zareten lurretarik bildu zaituztekedanean, eta zuen erdian sainduetsia izanen naiz jendaien aitzinean.

        42. Eta jakinen duzue ni naizela Jauna, noiz-eta-ere eraman baitzatuzteket Israelgo lurrera, lur hartara zeina gatik altxatu baitut eskua zuen arbasoei emanen niotela.

        43. Eta han orhoituren zarete zuen bide eta zuen gaixtakeria guziez, zeinetaz baitzarete lohitu; eta zuen buruak etzaizkitzue zuen begietan eder izanen, egin ditutzuen tzarkeria guzien ariaz.

        44. Eta, Israelgo etxea, jakinen duzue ni naizela Jauna, benedikatu zaituztekedanean ene izenaren arietan, eta ez zuen bide tzar eta zuen gaixtakeria ezin-gehiagokoen arabera, dio Jainko Jaunak.

        45. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        46. Gizasemea, hegoarat itzul zazu begithartea, eta Afrikako haizearen alderat igor zatzu zure hitzak, eta hegoaldeko oihanerat profetisa zazu.

        47. Eta errozu hegoaldeko oihanari: Adi zan Jaunaren hitza; hau dio Jainko Jaunak: Huna non bizturen dinatan sua nik hire erdian: eta hire zuhaitzak, ala hostodunak, ala iharrak, erreren ditinat guziak; suko garra ez da iraungiko, eta hegoatik ipharrera begitharte guziak hartan kiskailduko dire.

        48. Eta bizi direnek orok ikhusiren dute, nik Jaunak biztu dudala hura, eta nihork ez du hilen.

        49. Eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainko Jauna; haukiek nitaz erraten dute: Ez othe zaiku bethi paraboletan mintzo?

 

XXI. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, Jerusalemgo alderat emazu begithartea, eta saindutegiko alderat igor zatzu zure hitzak, eta Israelgo lurraren kontra profetisa zazu.

        3. Eta errozu Israelgo lurrari: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non heldu natzainan ni, eta ene ezpata ilkhiko dinat bere maginatik, eta hire erdian hilen ditinat prestua eta gaixtagina.

        4. Eta nola hiltzera baitaramatzat hire erdian prestua eta gaixtagina, hargatik ilkhiko dun ene ezpata bere maginatik gizon guzien kontra hegoatik ipharrera;

        5. Orok jakin dezaten, nik Jaunak atheratu dudala bere maginatik ene ezin-bihurrarazizko ezpata.

        6. Eta zu, gizasemea, lehertzeraino auhenda zaite, eta uherdura guzietan auhenda zaite hekien aitzinean.

        7. Eta erranen darotzutenean: Zergatik zare auhendatzen? ihardetsiko duzu: Aditzen baitut heldu dela; eta bihotz guziak ihartuko, eta besoak erkhituko, eta izpirituak hutsalduko, eta belhaun guzietarik urak jautsiko dire; huna non heldu den, eta hori gerthatzera dihoa, dio Jainko Jaunak.

        8. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        9. Gizasemea, profetisa eta erran zazu: Hau dio Jainko Jaunak: Errazu: Ezpata, ezpata zorroztua eta legundua da,

        10. Bitima hiltzeko zorroztua da; legundua da argi dezan; oi ene semeari manamenduko makhila khentzen diozuna, zuk ebaki ditutzu zuhaitzak oro.

        11. Mehatzera eman dut, eskua loth dakioen; zorroztua da ezpata hori, legundua da, hiltzaileak har dezan eskura.

        12. Oihu eta orrobia egizu, gizasemea, zeren ezpata hori emana baita ene populuaren gainera, Israelgo aitzindari ihesegin zuten guzien gainera; ene populuarekin ezpatari emanak dire; jo zazu beraz ixterra,

        13. Zeren den oneritsia; eta hori, hausten ere duenean manamenduko makhila, eta makhila ez da gehiago izanen, dio Jainko Jaunak.

        14. Zuk beraz, gizasemea, profetisa zazu, eta eskuak jo zatzu elkharri; eta bikhunduko eta hirurkhunduko da hiltzaileen ezpata; hori da sarraski handiko ezpata, hekiek harrituko dituena,

        15. Bihotzak iharraraziko eta xahupenak xahupenaren gainean ezarriko dituena. Hekien athe guzietan ezarri dut ezpata zorrotzaren ikhara, ezpata argitzeko legundua eta sarraskitzeko mehatua denarena.

        16. Ezpata, zorrotz hadi; habil eskuin edo ezker, hire lehiak haraman edozein aldetara.

        17. Eta nik eskuak joko ditut bata bertzeari, eta aseko dut ene hasarrea; ni Jauna naiz mintzatu.

        18. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        19. Eta zuk, gizasemea, gogoan har zatzu bi bide; Babilonako erregeren ezpata ethor dadien; lekhu beretik ilkhiko dire biak; eta erregek atheratuko du zorthea; hiriko bide buruan arthikiko du zorthea.

        20. Bide bat ezarriko duzu, ezpata ethor dadien Amonen semeen Errabathera, eta bide bat Judeara, Jerusaleme guziz hazkarrera.

        21. Ezen Babilonako errege gelditua da bide-juntan, bi bideen buruan, asmagintzan eta gezi nahasten hari delarik; idolei galdeka eta bitima-barneen ikhartzen haritu da.

        22. Zorthea eskuinerat erori da Jerusalemeren gainera, ezar detzan ahariak, haren ahoak mana dezan sarraskia, guduko orroetan altxa dezan mintzoa, ahariak ezarraraz detzan atheen kontra, eginaraz detzan hertsgailuak eta hazkargailuak.

        23. Eta Jerusalemdarren begietan, hura izanen da orakleketa alferretan dabilana bezala, eta larunbatetako phausua imitatzen duena iduri; hura ordean atzemateko orhoituren da tzarkeriaz.

        24. Hargatik hau dio Jainko Jaunak: Zeren orhoitu zareten zuen gaixtakeriaz, eta agertu ditutzuen zuen lege-hausteak, eta zuen gogoeta guzietan agertu diren zuen tzarkeriak; diot, zeren zareten orhoitu, etsaien aztaparraz atzemanak izanen zarete.

        25. Hi berriz, profanoa, Israelgo buruzagi gaixtoa, zeinaren eguna muga berezian ethorri baita tzarkerien akhabantzarako;

        26. Hau ziok Jainko Jaunak: Khen zak burukoa, khen khoroa: ez othe da khoro hori, aphala goratu eta gora zena aphaldu duena?

        27. Erakhutsiko dut haren tzar, tzar, tzartasuna; eta hori ez da gerthatuko ethorri arteo haina zeinari baitagokio erabakia, eta hari emanen diot.

        28. Eta zuk, gizasemea, profetisa zazu eta errazu: Hau dio Jainko Jaunak Amonen umeentzat eta hekien laidotan; eta oihu eginen duzu: Marrauza, marrauza, hiltzeko ilkhi hadi maginatik; legunt hadi sarraskitzeko eta dirdiratzeko,

        29. Ikhuspen hutsalik eta gezurrezko asmagintzarik baizik hitaz ez duten orduan; arthikia izan hadien gaixtagin sarraskituen lephoetara, berezi mugan ethorri baita eguna tzarkerien akhabantzarako.

        30. Bihur hadi hire maginara, egina izan haizen tokira; hire sor-lekhuan haut juiatuko,

        31. Eta hire gainera ixuriko diat ene gaitzidura; ene irakidurako suan haize eginen diat hire gainera; eta arthikiko haut gizon zoro eta heriotze-egileen eskuetara.

        32. Izanen haiz suaren hazkurri, hire odola egonen duk lurraren gainean, ahanzpenari emana izanen haiz; ezen ni Jauna naiz mintzatu.

 

XXII. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Eta zuk, gizasamea, ez othe duzu juiatuko, ez othe duzu juiatuko, hiri odolkoia?

        3. Eta erakhutsiko diozkatzu bere izigarrikeria guziak, eta erranen diozu: Hau derra Jainko Jaunak: Horra hiria, odola bere erdian, ixurtzen duena, ethor dakioen bere ordua; eta lohikerian ibiltzeko, jainkomoldeak egin dituena bere buruaren kontra.

        4. Hire odol, hitaz ixuria izan denaz hobendun egin haiz; egin ditunan hire idolez lohitu haiz; eta hurbilarazi ditun hire egunak, eta erakharri dun hire urtheen azken ordua: horren gatik jendaiei laidagarri, lur guziari irrigarri haut arthiki.

        5. Hire aldean direnek eta hitarik urrungoek lelo atheratuko dine hire gainean, lohia, hire tzarkeriez aiphatua, eragozpen lazgarriko hiria.

        6. Horra Israelgo buruzagiak beren besoaren gainean bermatu direla, hire erdian odolaren ixurtzeko.

        7. Hire erdian irainez erdiratuak izan ditun aita eta ama, hire erdian jazarri zioten arrotzari, hire erdian atsekabe eman alhargunari eta umezurtzari.

        8. Arbuiatu dun ene saindutegia eta lohitu ditun ene larunbatak.

        9. Mihi gaixtoko gizonak izan ditun hire erdian odolaren ixurtzeko; eta mendien gainean jan dine hire erdian; gaixtakeria hire erdian egin dine.

        10. Aitaren ahalkagarrikeria agertu dine hire erdian; astagaizdunaren lohitasuna ahalkatu dine hire erdian.

        11. Eta hire erdian bakhotxak tzarkeria egin din bere lagunaren emaztearen gainean, eta aitaginarrebak itsuski lohitu din bere erreina; anaiak bere arreba, bere aitaren alaba, bortxatu din hire erdian.

        12. Hire erdian emaitzak hartu ditine odolaren ixurtzeko; hartu dun lukurua, gibelerat hartu dun eman huen baino gehiago; diru-irritsez bidegabe ekharri dioten hire lagunei; eta ahantzi naun ni, dio Jainko Jaunak.

        13. Hara nik eskuak elkharri jo ditut hik erabili dunan jaramankeriaren gainean, eta hire erdian ixuria izan den odolaren gainean.

        14. Hire bihotzak ihardetsiren othe du, eta hire besoak nausituren othe dire, nik eginen darozkinatan egunetan? Ni Jauna naiz mintzatu, eta nik eginen dut.

        15. Eta jendaietan barraiaturen eta lurren hedaduran haut haizaturen, eta hire ganik galaraziren dinat hire lohikeria.

        16. Eta jendaien aitzinean hire nausi jarriko naun; eta jakinen dun ni naizela Jauna.

        17. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        18. Gizasemea, zephetara bihurtu zait Israelgo etxea; horiek orok iduri dute kobrea, ezteinua, burdina eta beruna labearen erdian; zilhar-zepha dire bilhakatu.

        19. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Zephetara zaretelakoz bihurtu guziak, horren gatik hara non bilduko zaituztedan nik Jerusalemeren erdira,

        20. Zilharra, kobrea, ezteinua, burdina eta beruna biltzen diren bezala labearen erdira; hartan bitz dezadan sua zuen urtharazteko. Horrela bilduko zaituztet ene suminduran eta ene hasarrean, eta askietsiko dut ene burua, eta urtharaziko zaituztet.

        21. Eta bilduko zaituztet, eta khaldatuko zarete ene hasarrearen suan, eta urthuko zarete haren erdian.

        22. Nola baita zilharra labearen erdian, hala izanen zarete Jerusalemeren erdian; eta jakinen duzue ni naizela Jauna, zuen gainera ixuri dukedanean ene sumindura.

        23. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        24. Gizasemea, errozu Jerusalemeri: Lur lohia haiz, eta uriak hezatu gabea ene sumindurako egunean.

        25. Profetek zinhartu dute horren erdian; lehoin, marrumaka harrapakina daramana iduri, arimak dituzte iretsi, ontasunak eta saria hartu, eta horren erdian alhargunak berhatu.

        26. Horgo aphezek erdeinatu dute ene legea eta lohitu ene saindutegia; saindutik profanora arterik ez dute izatu; lohiaren eta xahuaren artean berezkuntzarik ez dute ezagutu; ene larunbatetarik baztertu dituzte begiak, eta desohoratua nintzen hekien erdian.

        27. Jerusalemgo aitzindariak haren erdian ziren harrapakina daramaten otsoak iduri, odolaren ixurtzeko, arimen galtzeko, eta jaramankeriaz irabazien ondoan ibiltzeko.

        28. Hango profetek harrasiak enbokatzen zituzten nahastekarik gabe, beren ikhuspen hutsal eta gezurrezko asmagintzekin, zerratelarik: Hau dio Jainko Jaunak; noiz-eta-ere Jauna ez baitzen mintzatu.

        29. Lurreko populuak bidegabe egiten hari ziren; bertzerena bortxaz zaramaten; atsekabe ematen zaroeten beharrari eta erromesari, eta arrotza zaphatzen zuten bidegabezki eta zuzenik gabe.

        30. Eta hekietan bilhatu dut gizon bat, lur horren eta ene artean trabak ezarriko zituena; eta horren alde, ez nezan xahu, zeiherrera atherako zitzaitana; eta ez dut khausitu.

        31. Eta ixuri dut ene gaitzidura horien gainera; erre ditut ene hasarrearen suan, eta beren buruen gainera bihurtu diozkatet beren egintzak, dio Jainko Jaunak.

 

XXIII. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, baziren bi emazteki, ama baten alabak,

        3. Eta Egipton lohitu ziren; lohitu ziren beren gaztaroan; hekien bulharrak zaphatuak eta hekien loreak histuak izan ziren.

        4. Bada, zaharrena Oola deitzen zen, eta ahizpa gazteena Ooliba; eta biak izatu nituen, eta eman zarozkidaten semeak eta alabak. Bada, Oola deitzen zena, Samaria da; eta Ooliba, Jerusaleme.

        5. Oola lohitu da nitaz bertzerekin; erhotu da bere galai, Asiriar hauzokoen gainean,

        6. Zeinak baitziren moredinez jauntziak, aitzindari eta buruzagiak, gazte lehiagarriak, oro zaldunak, eta zaldia ederki zerabilatenak.

        7. Eta bere besarkaldi lohiak, gizon hautatu, Asiariarren seme hekientzat guzientzat zituen, eta erhotuki maithatu zituen; hekien ororen likhiskerietan khutsatu du bere burua.

        8. Hortaz bertzalde, etzituen utzi Egipton erabili zituen lohikeriak; ezen Egiptoarrek ere harekin lo egin dute haren gaztaroan, eta haren lorea histu, eta harekin atsegin hartu izan dute.

        9. Aria hortaz arthiki dut bere galaien eskuetara, Asurren semeen eskuetara, zeinen gainean erhoarazi baitzuen likhiskeriak.

        10. Hekiek agertu dute haren laidoa, eraman dituzte haren semeak eta alabak, eta bera hil dute ezpataz; eta orotan aiphatua izan da haren asturugaitza, eta erabaki zuzenak bethe dituzte haren gainean.

        11. Hori ikhusi ondoan, Ooliba haren ahizpa, hura baino gehiago erhotu da oraino bere lohikerian; eta bere ahizpak baino lizunkeria handiagoak,

        12. Ahalkerik gabe eskaini daroezte Asiriarren semeei, haren ganat soineko karantzatuekin heldu ziren aitzindari eta kargudunei, zaldiz heldu ziren zaldunei, eta gizon-gazte eder guziei.

        13. Eta ikhusi dut bide lohi batez zihoazela biak.

        14. Eta berhatu ditu oraino bere likhiskeriak; eta ikhusi dituenean gizonak harrasietan thindatuak, Kaldearren itxurak karantzekin atheratuak,

        15. Ezpata-uhalak gerrian, buruko thindatuak buruan, guziek iduri aitzindariak, Babilonako eta Kaldearren lurreko umeak, sortzez hangoak baitziren,

        16. Bere begi gutizitsuek erhotu dute hekien gainean, eta hekiei Kaldeara igorri diozkate bidalkinak.

        17. Eta Babilonako umeak haren gana ethorri zirenean lohikeriako ohera, lizundu zuten beren ukiez, eta hekiez lizundua izan zen eta haren arima hekiez izan zen asea.

        18. Agerian ezarri ditu bere lohikeriak, eta agertu du bere laidoa; eta ene arimak urrun egin du haren ganik, haren ahizparen ganik urrundu zen bezala;

        19. Alabainan lohikeria lohikeriaren gainean ezarri du, orhoituz bere gaztaroko egunez, zeinetan lizundu baitzuen bere burua Egiptoko lurrean.

        20. Eta bere likhiskerietan erhotu da hekien besharkaldientzat, hekien haragiak baitire astoenak iduri eta hekien zirristak zaldienak bezalakoak.

        21. Eta berritu ditun hire gaztaroko tzarkeriak, hire bulharrak Egipton zaphatuak, eta hire lorea histua izan zirenekoak.

        22. Aria hortaz, Ooliba, hau zion Jainko Jaunak: Huna non hire kontra jauzaraziren ditudan hire galai guziak, zeinetaz ase baita hire arima, eta hire kontra inguruan bilduren ditinat oro,

        23. Babilonako umeak, eta Kaldear guziak, aitorensemeak, erregeak eta buruzagiak, Asiriako ume guziak, irazki ederreko gizon-gazteak, aitzindariak eta kargudun guziak, aitzindarien buruzagiak eta zaldun aiphatuak.

        24. Eta populu oste handia ethorriren zain orga-laster eta arrodekin; alde orotarik hire kontra harturen ditine gerruntzeak, erredolak eta kaskak; eta ahala emanen ziotenat hire gainean, eta berei zaioten bezala haute juiaturen.

        25. Eta ezarriren dinat hire kontra ene kharra, zeinari errabian emanen baitiote hire gainean bide; ebakiren darozkine sudurra eta beharriak; eta hitarik gelditzen dena arthikiren dine ezpataren azpira; harturen ditine hire seme-alabak; eta suaz iretsiak izanen dire hire azken ondarrak.

        26. Biluziren haute hire soinekoetarik, eta eramanen ditine hire sendagailazko edergailuak.

        27. Eta hire ganik geldiaraziren ditinat hire tzarkeria, eta Egiptoko lurretikako hire lohikeriak; eta ez ditun gehiago hekien gainera goitituren hire begiak, eta ez haiz gehiago Egiptoaz orhoituren.

        28. Ezen hau dio Jainko Jaunak Huna non arthikitzera hoatan higuin ditunanen eskuetara, hainen eskuetara, zeinetaz asea baita hire arima.

        29. Eta gaitzirizkorekin lothuko zaizkin, eta eramanen ditine hire onak, eta igorriren haute buluzik eta laidoz estalia; eta agertuak izanen ditun hire lohikeria ahalkagarriak, hire tzarkeria eta hire lizunkeriak.

        30. Hori eginen daine, zeren haizen lohitu jendaien arara, zeinen erdian hire burua khutsatu baitun hekien jainkomoldeetan.

        31. Hire ahizparen bideaz haiz eta haren edateko untzia dainat eskura emanen.

        32. Hau zion Jainko Jaunak: Hire ahizparen untzi zabal eta barnatik dun edanen; irrigarri eta erdeinagarri ibiliko haiz; ezen gaitza dun untzia.

        33. Hordituren haiz eta oinhazez betheko, atsekabezko eta hiradurazko untzitik, hire ahizpa Samariaren untzitik.

        34. Eta hartarik edanen dun, eta ondakineraino hustuko dun, eta iretsiko ditun haren puskak, eta aztaparka larrutuko ditun hire bulharrak; ezen ni naun mintzatu, dio Jainko Jaunak.

        35. Aria hortaz hau zion Jainko Jaunak: Zeren ahantzi naunan eta hire gibelerat arthiki, hik ere jasantzan hire tzarkeria eta hire lohikeriak.

        36. Eta Jaunak hau erran zarodan: Gizasemea, ez othe ditutzu juiaturen Oola eta Ooliba, eta ez othe diozkatzute erranen beren tzarkeriak?

        37. Ezen bertzeekin khutsatu dire, odola badute eskuetan, eta jainkomoldeekin lohitu dire; eta gehiago dena, enetzat egin zituzten haurrak hekiei eskaini diozkate iresteko.

        38. Hau ere egin darotade oraino: egun hartan lohitu dute ene saindutegia eta profanatu ene larunbatak.

        39. Eta beren jainkomoldeei imolatzen zituztenean beren haurrak, eta ene saindutegian, haren lohitzeko sartzen ziren egun hartan, hau ere egin darotade ene tenploaren erdian:

        40. Bilharazi dituzte urrundanik heldu ziren gizon hekiek, zeinei igorri baitzaroezten bidalkinak. Hara beraz ethorri direla; hekien ariaz garbitu haiz, antimonioz thindatu ditun hire bethondoak, eta aphaindu haiz hire edergailu guziez.

        41. Ohe guziz ederrean jarri haiz, eta mahain berregindua hire aitzinean; ene baltsamu eta usain gozoak ezarri ditun hekien aitzinean.

        42. Eta han ageri zen bozkariotan zen ostearen haroa; eta mortutik heldu eta ostetik erakharriak ziren gizonei ematen zaroezten eskuetan eskumuthurrekoak eta buruan khoro ederrak.

        43. Eta bertzeekin lohikerian higatua zen emazteki hari erran nioen: Hori ere bere lizunkerian lizunduren da oraino!

        44. Eta haren gana sarthu dire hala-nola emazteki lilitxoaren gana; horrela sartzen ziren, Oola eta Ooliba emazte galdu horien gana.

        45. Zuzenaren aldeko gizonak dire beraz; hekiek emanen daroete emazte lohituen juiamendua eta odol-ixurleen juiamendua; zeren lohitu baitire eta odola baitute eskuetan.

        46. Hau dio ezen Jainko Jaunak: Oste bat erakhar diozozute gainera, eta arthikatzu builari eta harrapakari..

        47. Populuek harriekin harrika betzazte, eta ezpatez jo alderen-bertze; hil betzazte horien semeak eta alabak eta suz erre etxeak.

        48. Eta lurretik iraiziren dut gaixtakeria, eta emazteki guziek ikhasiren dute egiten, ez horien tzarkeriaren arabera.

        49. Eta zuen gaixtakeria eroriko da zuen gainera, eta jasanen duzue zuen jainkomoldeen gatikako bekhatua; eta jakinen duzue ni naizela Jainko Jauna.

 

XXIV. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan bederatzigarren urthean, hamargarren hilabetheko, hamargarren egunean, zerralarik:

        2. Gizasemea, iskriba zazu egun hunen izena, Babilonako errege egun gogortu baita Jerusalemeren kontra.

        3. Eta itxurapenetan parabola bat erranen diozu etxe khexagarri horri, eta hula mintzaturen zatzaio: Hau dio Jainko Jaunak: duphina bat ezar zazu suan; ezar zazu, diot, eta emozu ura barnera.

        4. Bethe zazu haragiz; ezar zatzu aurkhintza hoberen guziak, azpia, sorbalda, puska hauta eta hezurtsuak.

        5. Azienda gorienetik har zazu; hezurrak moltzoan xuxen zatzu duphinaren zolan. Irakitu du, eta hezurrak egosi dire haren erdian.

        6. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz hiri odolkoiari, duphina herdoila barnean duenari eta zeintarik herdoila ez baita ilkhi! Hartako haragiak arthikatzu puska puska kanporat; ez da haren gainean zortherik atheratu.

        7. Haren odola haren erdian dago; harri legunenen gainera ixuri du; ez du lurrera ixuri, herrautsak estal ahal zezan.

        8. Ene gaitzidura haren gainera erorrarazteko eta asperkundez aspertzeko, haren odola ixuri dut harri legunen gainera, estal ez dadientzat.

        9. Hargatik hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz hiri odolkoiari, zeinaren erretzeko egur-meta eginen baitut handia!

        10. Egizu hezur murru bat, zeina nik erreko baitut; haragiak ahituko dire, puska guziak erreko eta hezurrak iraungiko.

        11. Ezar zazu halaber duphina hutsa ikhatzen gainean, khalda dadien, urth ditezen hartako kobrea eta zolda, eta erre herdoila.

        12. Nekhe handirekin haritu dire haren garbitzen, eta herdoil gaitzegia ez da ilkhi, ez-eta suan ere.

        13. Gorrotagarria dun hire lohitasuna, zeren nik garbitu nahi hi, eta hi ez baihaiz hire zikhinetarik garbitu; bainan ez haiz garbituren nik hire gainera ene gaitzidura jautsaraz dezadan baino lehen.

        14. Ni Jauna naiz mintzatu: Ethorriren da ordua; eta abiatzera noha; ez naiz goanen, ez dut guphiderik izanen, ez naiz jabalduko; juiaturen haut hire bideen eta hire asmuen arabera, dio Jaunak.

        15. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        16. Gizasemea, huna non khentzen darotzudan zure begientzat lehiagarri dena, eta zauritara dudan bihurtzen; eta zu etzare deithoraturen, ez duzu nigarrik eginen, ez duzu nigarrik ixuriko.

        17. Ixilik auhenda zaite, ez duzu hil otsik eginen; zure khoroa buruari eratxikia egon bedi, eta zure oinetakoak oinetan izanen dire, ez duzu begithartea estaliko, ez-eta deithoratzaileen arako hazkurririk janen.

        18. Mintzatu nintzen beraz goizean populuari, eta arratsean hil zen ene emaztea; eta biharamun goizean egin nuen Jaunak manatu zarotana.

        19. Eta populuak erran zarotan: Zergatik ez darokuzu agertzen zer erran nahi duten zuk eginen ditutzun horiek?

        20. Eta ihardetsi nioten: Jaunaren hitza ilkhi zait, zerralarik:

        21. Errozu Israelgo etxeari: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non nerorrek lizuntaraziko dudan ene saindutegia, zuen erresumako leloa, zuen begien lehiagarria, eta zeinaren gainean beldurtzen baita zuen arima; zuen seme-alaba, utzi ditutzuenak, ezpataren azpira dire eroriko.

        22. Eta eginen duzue nik egin dudana: Begitharteak ez ditutzue estaliko eta ez duzue janen deithoretan daudezenen hazkurririk.

        23. Khoroak izanen ditutzue buruan, eta oinetakoak oinetan; etzarete deithoratuko eta ez duzue nigarrik eginen; bainan egonen zarete zuen tzarkerietan ihartzen, eta auhenez, nork bere anaia ikhustean.

        24. Eta Ezekiel izanen duzue ezagutkaritzat; hunek egin duen guzia eginen duzue, ethorri ditakeenean ordua; eta jakinen duzue ni naizela Jainko Jauna.

        25. Eta zu, gizasemea, huna, beren indarra, beren goihendeko bozkarioa, eta beren begien lehiagarria, zeinaren gainean phausatzen baitire hekien arimak, eta beren seme-alabak khenduko diozkatedan egunean;

        26. Egun hartan ihesliar bat ethorriko zaitzunean berrien ematera;

        27. Egun hartan, diot, zure ahoa ihesliarrari idekiko zaio; mintzatuko zare, eta etzare gehiago ixilik egonen; eta izanen zare ezagutkaritzat, eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

 

XXV. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, Amontarren alderat itzul zazu begithartea, eta profetisatuko duzu hekien gainean;

        3. Eta erranen diozu Amoni: Adi zazue Jainko Jaunaren hitza. Hau dio Jainko Jaunak: Zeren erran duzuen: Hola! hola! ene saindutegiaren kontra, lohitua zelakoz; Israelgo lurraren kontra, desmasiatua zelakoz; Judako etxearen kontra, gathibu zirelakoz eramanak;

        4. Aria hortaz, gozatzera emanen haut iguzki-aldeko umeei; hire erdian ezarriko dituzte beren hespilak; hire erdian altxatuko dituzte beren olhak; hekiek janen dituzte hire fruituak; hekiek edanen dute hire esnea.

        5. Eta kamelutegitzat emanen dut Errabath, eta Amonen lurra arthaldeen etzauntzatzat; eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

        6. Ezen hau dio Jainko Jaunak: Esku-zaflaka haritu haizelakoz eta zangoz joka, eta hire gogo guziaz boztu haizelakoz Israelgo lurraren gaitzaz;

        7. Aria hortaz, huna non eskua hedaturen dudan hire gainera, eta jendaiei emanen haut larrutzera, eta populuei hiltzera, eta lurretik galaraziren eta ezeztaturen haut; eta jakinen dun ni naizela Jauna.

        8. Ezen hau dio Jainko Jaunak: Moabek eta Seirrek erran dutelakoz: Horra bertze jendaia guziak bezala dela Judako etxea;

        9. Hargatik huna nik Moabi agerturen diodala sorbalda; idekiren ditut haren hiririk, haren hiririk, diot, eta haren eremurik, lekhuko aiphatuenak, Bethiesimoth, eta Beelmeon eta Hariathaim,

        10. Iguzki-aldeko umeei; eta hanbatean Amonen semeen lurra, eta hau emanen dut primantzetan, ez dadien gehiago izan Amonen semeen aiphurik jendaietan.

        11. Eta atheraturen ditut ene erabakiak Moaben gainean, eta jakinen du ni naizela Jauna.

        12. Hau dio Jainko Jaunak: Idumeak asperkunde atheratu duelakoz, Judako semeen ganik aspertzeko, eta gaizki handira erori delakoz, eta asperkunde egarri izan delakoz;

        13. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Idumearen gainera hedaturen dut ene eskua, eta handik ezeztaturen ditut gizonak eta abereak, eta hura hegoaldetik eginen dut mortu, eta Dedanen direnak eroriko dire ezpataren azpira.

        14. Eta Idumearen gainean atherako dut ene asperkundea Israelgo ene populuaren eskuz; eta Edomi eginen diote ene hasarrearen eta ene irakiduraren arabera; eta ezaguturen dute ene asperkundea, dio Jainko Jaunak.

        15. Hau dio Jainko Jaunak: Zeren Palestindarrek asperkunde duten atheratu, eta beren bihotz oroz diren aspertu, hilez, eta beren aiherrari bide emanez;

        16. Aria hortaz, dio Jainko Jaunak: Huna non hedaturen dudan ene eskua Palestindarren gainera, eta hilen ditut hiltzaileak, eta xahuturen ditut itsas-ephaitzetako ondarrak.

        17. Eta jazarriz ene suminduran, asperkunde handiak atherako ditut; eta ene asperkundea atheratu dukedanean hekien gainean, jakinen dute ni naizela Jauna.

 

XXVI. KAP.

        1. Eta hamekagarren urthean, hilabethearen lehenean, gerthatu zen Jaunaren hitza ilkhi zitzaitala, zerralarik:

        2. Gizasemea, zeren Tirrek erran duen Jerusalemez: Hola! hautsiak dire populuen atheak, itzuli da ene alderat; betheko naiz, hura mortu egina baita;

        3. Hargatik, hau dio Jainko Jaunak: Huna non heldu natzainan, Tir; eta hire kontra iganaraziren ditinat asko jendaki, itsasoak tirainak iganarazten dituen bezala.

        4. Eta urraturen dituzte Tirreko harrasiak, eta arthikiren dituzte hango dorreak; eta hartarik haizaturen dut hango herrautseraino, eta hura eginen dut harri legunena bezain biphil.

        5. Itsasoaren erdian izanen da sare idorlekhu, zeren ni bainaiz mintzatu, dio Jainko Jaunak; eta jendaiek izanen dute zeinek larru.

        6. Haren alaba, landetan direnak ere, ezpataz hilak izanen dire; eta jakinen dute ni naizela Jauna.

        7. Ezen hau dio Jainko Jaunak: Hara non ipharretik erakharriren dudan nik Nabukodonosor, Babilonako errege, erregeen erregea, zaldiekin eta orga-lasterrekin, eta zaldizkoekin, oste eta populu gaitzarekin.

        8. Hire alaba landetan direnak hilen ditin ezpataz; inguraturen hau hazkargailuz, eta itzulian eginen din hertsgailu bat, eta hire kontra altxaturen din erredola.

        9. Zurgerizak eta ahariak jokharaziren ditin hire harrasien kontra, eta bere tresnez eragotziren ditin hire dorreak.

        10. Haren zaldi ostearen herrautsak estaliko hau; zaldizkoen, arroden eta orga-lasterren tarrapatak ikharaturen ditin hire harrasiak, hire atheetarik sarthuko denean, hiri eragotzi bateko urraduratik bezala.

        11. Haren zaldien behatzek oinkaturen ditine hire plaza guziak; ezpatatik iraganen din hire populua, eta lurra joko dine hire gizamolde eder guziek.

        12. Larruturen haute hire aberastasunetarik, harrapaka eramanen ditine hire tratuko gauzak, urraturen hire harrasiak, eragotziren hire etxe ederrak, eta uraren erdian ezarriren hire harri, zur, herrautsak.

        13. Ixilaraziren ditinat hire kantu-errepikak; eta ez da gehiago entzunen hire gitarren otsa.

        14. Ezarriren haut harri legunena bezala, zare idor-lekhu izanen haiz, eta ez haiz gehiago berrituren, zeren ni bainaiz mintzatu, dio Jainko Jaunak.

        15. Tirreri hau dio Jainko Jaunak: Irlak ez othe dire lazturen hire eragozpeneko harrabotsera eta hire erdian hilen dituztenen marraskara?

        16. Eta itsasoko buruzagi guziak jautsiko dire beren jarlekhuetarik; eta khenduko dituzte beren aphaingailuak, eta erauntziko beren soineko karantzatuak, eta lazturaz jauntziko dire, jarriko dire lurrean; eta hire terrepenteko eragozpenaz harrituak, miresten egonen dire.

        17. Eta hire gainean deithorea hasirik, erranen deraine: Nola zare galdu, zu, itsasoan zinaudezena, hiri aiphatu, itsasoan hazkar zinena zure egoiliarrekin, zeinen beldur baitziren guziak?

        18. Orai untziak harrituren ditun hire lazturako egunean, eta itsasoko irlak asaldutan izanen ditun, nihor ez delakoz hitarik ilkhitzen.

        19. Ezen hau dio Jainko Jaunak: Hiri desmasiatu bat eginen hautanean, egoiliarrik ez duten hiriak bezala; ondar-lezea hire gainera erakharriko dudanean eta ur-uharrek estaliko hautenean;

        20. Putzura, bethiko populura jausten direnekin anbilduko hautanean; eta putzura jausten direnekin luphe beherenetan mortu zaharrak bezala ezarriko hautanean, ez dezanan gehiago egoiliarrik izan; ene ospea berriz, bizidunen lurraren gainean hedatu dukedanean,

        21. Ezeztaturen haut, eta ez haiz gehiago izanen; eta bilhaturen haute, eta ez haute nihoiz-ere gehiago aurkhituren, dio Jainko Jaunak.

 

XXVII. KAP.

        1. Eta ilkhi zitzaitan Jaunaren hitza, zerralarik:

        2. Zuk beraz, gizasemea, Tirren gainean abia zazu deithorea;

        3. Eta erranen diozu Tirreri, itsaso-sartzean dagoenari, asko irletara populuekin tratu egiten dabilanari: Hau dio Jainko Jaunak: Oi Tir, hik erran izan dun: Osoki naiz ederra

        4. Eta itsasoaren erdian jarria. Hi altxatu hauten hire mugakideek, edertasunez haute bethe.

        5. Sanirgo izaikiz egin haute untziko selharu guziekin; Libandik hartu dine zedro bat hiri masta baten egiteko.

        6. Basango haritza aphaindu dine hire arrautzat; Indietako boliz egin ditine hire alkhiak, eta Italiako irletako zurez hire gelak.

        7. Egiptoko liho fin karantzatua dun ehoa hire belatzat, mastan ezartzeko; hire itzalkaria egina dun moredinez eta Elisako irletako purpuraz.

        8. Sidondarrak eta Aradarrak hituen arraulari; hire gizon zuhurrak, oi Tir, egin dire hire lemazain.

        9. Giblostar zaharrek eta hango gizon antzetsuek izatu dituzte itsasturuak hire tresna guzien erabiltzeko; itsasoko untziak oro eta hekietako itsasturuak baliatu ditun hire tratuko.

        10. Persiarrak, Lidiarrak eta Libiarrak hire armadan ziren hire gerlari; erredola eta kaska hire erdian ezarri ditine dilindan hire edergailu.

        11. Aradar gazteak hire armadarekin ziren inguruan hire harrasien gainean; hire dorreetan ziren Pigmearrek ere beren gezi-untziak dilindan ezarri dituzte inguruan hire harrasietarik; hekiek osatu dute hire edertzapena.

        12. Hire tratulari Kartagotarrek gaindika bethe dituzte hire merkhatuak aberastasun guziez, zilhar, burdina, ezteinu eta berunez.

        13. Grezia, Thubal eta Mosok zabiltzan hire tratuko muthil, eta hire populuari ekhartzen ziozkatenan gathibuak eta kobrezko tresnak.

        14. Thogormako lurretik hire plazetara erakhartzen ziztenan zaldiak eta zaldizkoak eta mandoak.

        15. Dedango umeak hirekilako tratulariak ziren; asko irla sartzen ziren hire tratuan; hire sariarentzat ematen zarozkitenan boli-hortzak eta zurbeltzezkoak.

        16. Siriarra huen tratukhide, hire salerosi handien ariaz, eta hire merkhatuetara atheratu ditin harri baliosa, purpura, oihal lorekatuak, liho ederrenak, seda eta gauza balios mota guzia.

        17. Juda eta Israelgo lurra ere hire tratukhide zitunan; ogi ederrena, baltsamua, eztia, olioa eta arraxina atheratu ditine hire merkhatuetara.

        18. Damas zunan hirekin tratuan hire nihonereko obretan, nihonereko aberastasun askotan, arno gozoan, ile karantza ederrenekoetan.

        19. Danek, Greziak eta Moselek atheratu ditine burdina lanthuak hire merkhatuetara, estaktea eta khanabera usainduna hirekilako tratura.

        20. Dedanarrak hire tratukhide zitunan jartzeko saihaletan.

        21. Arabia eta Zedarreko aitzindari guziak, hire eskuko tratulariak hintuen; bildotsekin, ahariekin eta pittikekin heldu ziren hire gana hire tratulariak.

        22. Sabako eta Erreemako saltzaileak hire tratulariak zitunan, beren usain gozo hautekin, beren harri baliosekin eta urhearekin, zeina hire merkhatuetara atheratzen baitzuten.

        23. Haran, Kene eta Eden hire tratulariak ziren; Saba, Asur eta Kelmad hire saltzaileak ziren.

        24. Hekiek hire tratulariak zitunan beren moredin-sakhekin, beren oihal lorekatu eta tresna baliosekin, zeinak estalgiz inguratuak eta sokhaz estekatuak baitziren; zedroak ere bazituzten hire tratuetan.

        25. Itsasoko untziek zerabilaten hire tratu nausia; ontasunez eta ospe handiz izatu haiz bethea itsasoaren bihotzean.

        26. Ur handietara eraman haute hire arraulariek; hegoak hau phorroskatu itsasoaren erdian.

        27. Hire aberastasun, dirutze eta nihonereko gauza ederrak, hire ontasunak erabiltzen eta hire populuari manatzen zioten itsasturu eta lemazainak, hire barnean hituen gerlariak ere, hire erdian den oste guziarekin, itsaspera eroriko ditun hire eragozpeneko egunean.

        28. Hire lemazainen oihu-marraskak lazturen ditin untzidiak.

        29. Arraua zadukaten guziak jautsiko dire beren untzietarik; itsasturuak eta itsasoko lemazainak lurrean egonen dire.

        30. Marrumaz egonen dire hitaz; oihu minak eginen dituzte; herrautsa arthikiren dute beren buruen gainera, eta hautsez estaliko dire.

        31. Hire gatik murristuren dituzte ileak; jauntziren dituzte zurdatzak; eta beren arimako uherduran, hire gainean nigarrez egonen dire, nigarrik minenetan.

        32. Hire gainean abiatuko dute khexuetako kantua, eta deithoraturen haute, erranez: Zein izan da Tirren, itsasoaren erdian mututu denaren pare?

        33. Hire tratuak erabiliz itsasoa gaindi, ontasunez bethe ditun asko populu; hire aberastasun handiez eta hire populuketa gaitzaz aberastu ditun lurreko erregeak.

        34. Eta orai itsasoak xahutu hau; eta uren zolara erori ditun hire ontasunak eta hire erdian zen oste guzia.

        35. Irletako egoiliarrak oro harritu ditun hire gainean; eta phesiak jorik, hango erregeei ifrentziatu zaiote begithartea.

        36. Populuetako tratulariek xixtu egin dine hire gainean; ezdeusetara ekharria haiz, eta ez haiz izanen gehiago eguneta-iguzki.

 

XXVIII. KAP.

        1. Eta ilkhi zitzaitan Jaunaren hitza, zerralarik:

        2. Gizasemea, errozu Tirreko buruzagiari: Hau dio Jainko Jaunak: Hantu delakoz hire bihotza, eta erran izan baituk: Jainko naiz ni; eta Jainkoaren jarlekhuan jarri baihaiz itsasoaren erdian, gizon bat haizelarik, eta ez Jainkoa; eta hire bihotzari eragin baitiok, Jainkoaren bihotza balitz bezala;

        3. Huna non Daniel baino zuhurrago haizen; ez duk hiretzat gauza gorderik;

        4. Hire zuhurtziaz eta umotasunaz egin duk hire indarra; bildu izan duk urhe eta zilhar hire khutxetara,

        5. Hire zuhurtziaren handiz eta hire tratuz berhatu duk hire indarra, eta hire bihotza hantua duk hire indarraz.

        6. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Hantu delakoz hire bihotza, Jainkoaren bihotza izan balitz bezala;

        7. Horren gatik, huna non erakharriren ditudan nik hire gainera arrotzak, jendaietarik hazkarrenak; eta biluziren dituzte beren ezpatak hire zuhurtziaren edertasunaren gainera, eta lohituren die hire edertasuna.

        8. Hilen eta herrestaturen haute, eta sarraskituen heriotzez hilen haiz itsasoaren erdian.

        9. Hire hiltzaileen aitzinean erranen othe duk oraino: Jainko naiz; gizon bat haizelarik, eta ez Jainko, hire sarraskitzaileen eskuan.

        10. Arrotzen eskutik, ingurebakigabeen heriotzez hilen haiz, ni bainaiz mintzatu, dio Jainko Jaunak.

        11. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: Gizasemea, deithore bat altxa zazu Tirreko erregeren gainean;

        12. Eta erranen diozu: Hau dio Jainko Jaunak: Hi hintzen iduriaren zigilua, zuhurtziaz bethea eta osoki ederra;

        13. Jainkoaren pharabisuko gozoen erdian izatu haiz; harri balios guziez estalia hintzen; sardioa, topaza, jaspea, krisolita, oniza, beriloa, zafirra, eskarbukla, esmeralda, urhea, ziren hire edertasunaren berregingarri; eta xirolak aphainduak ziren hi sorthu haizen eguneko.

        14. Hegalak hedatuak daduzkan eta gerizatzen dagoen kerubin bat hintzen; ezarri izan haut Jainkoaren mendi sainduan; suak bezala argitzen zuten harrien erdian ibili haiz.

        15. Itzalgabea hintzen hire bideetan, egina izatu haizen egunetik, gaixtakeria hire baithan aurkhitua izan den arteo.

        16. Hire tratuketa handian, hire barnea bethe dik tzarkeriak, eta bekhatu egin duk; eta iraizi haut Jainkoaren menditik, eta galdu haut, oi kerubin gerizatzailea, haran dirdiragarrien erditik.

        17. Hire bihotza hantu duk hire edertasunean; hire edertasunean galdu duk zuhurtzia; arthiki haut lurrera, eta ezarri haut erregeen aitzinean begira ziazaiaten.

        18. Lohitu duk hire saindutasuna hire gaixtakerien osteaz eta hire tratuetako tzarkeriaz. Hire erditik atherako diat beraz su bat, iretsiko hauena; eta hautsetan ezarriren haut lurraren gainean, ikhusten hauten guzien aitzinean.

        19. Jendaietarik ikhusiko hauten guziak harrituak egonen dituk hire gainean; ezdeusetara haiz ekharria, eta egun-eta-iguzki ez haiz gehiago izanen.

        20. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        21. Gizasemea, itzul zazu begithartea Sidongo aldera, eta profetisa zazu haren gainean,

        22. Eta erran zazu: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non heldu natzainan, oi Sidon, eta goretsia izanen naun hire erdian; eta hor zuzen dena egin eta ene saindutasuna argiarazi dukedanean, jakinen dute ni naizela Jauna.

        23. Eta izurritea eta sarraskia igorriren ditut horgo plazetara; eta inguruan ezpatak hilik horren erdian eroriko dire; eta jakinen dute ni naizela Jauna.

        24. Eta Sidon ez da gehiago Israelgo etxearentzat izanen uhertasunezko behaztopagailu bat, eta alde orotarik oinhazea ematen duen arrantze bat zeiher egiten diotenen inguruan; eta jakinen dute ni naizela Jainko Jauna.

        25. Hau dio Jainko Jaunak: Bilarazi ditukedanean Israelgo umeak populuetarik zeinen erdian barraiatuak baitire, hekien baithan sainduetsia izanen naiz jendaien begien aitzinean; eta beren lurrean, Jakob ene zerbitzariari eman izan diotan lurrean eginen dute beren egoitza.

        26. Eta han egonen dire beldurrik gabe; eginen dituzte etxeak, landatuko mahastiak, eta gogoa zabalik egonen dire, ene juiamenduak bethe ditukedanean, hekien kontra inguruan atheratzen diren guzien gainean; eta jakinen dute ni naizela hekien Jainko Jauna.

 

XXIX. KAP.

        1. Hamargarren urthean, hamargarren hilabetheko hamekagarren egunean, Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, emazu begithartea Egiptoko errege Faraonen kontra, eta profetisa zazu hartaz eta Egipto guziaz.

        3. Mintza zaite eta errazu: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non heldu natzaikan Faraon, Egiptoko errege, erainsuge handi, hire ibaien erdian etzaten haizena, eta diokana: Enea da ibaia, eta neronek egin dut ene burua.

        4. Muthurreko bat ezarriko diat hire ahoan; eta hire ezkatei iratxikiren ditiat hire ibaietako arrainak; eta atheraturen haut hire ibaien erditik, eta hire arrain guziak hire ezkatei lothuak egonen dituk.

        5. Eta mortura arthikiren zaituztet hi eta hire ibaieko arrain guziak; lurraren gainera eroriko haiz; ez haute altxatuko ez-eta ehortziko; lurreko basabereei eta zeruko hegastinei jatera eman haut.

        6. Eta Egipton daudezen guziek jakinen die, ni naizela Jauna; zeren khanaberazko makhila bat izatu haizen Israelgo etxearentzat.

        7. Eskuz hiri lothu direnean, hautsi haiz, eta sarraskitu diotek sorbalda guzia; eta noiz-etare hire gainean bermatu baitire, pusketan goan haiz, eta ethendu diozkatek gerruntzeak.

        8. Horren gatik ziok Jainko Jaunak: Huna non nik hire gainera erakharriren dudan ezpata, eta hitarik hilen ditiat gizonak eta abereak.

        9. Eta Egiptoko lurra izanen duk mortu eta eremu; eta jakinen die ni naizela Jauna, zeren erran dukan: Ibaia enea da, eta nik egin dut hau.

        10. Aria hortaz, huna non heldu naizen hire gana eta hire ibaietara; eta ezpatak xahutu dukeen ondoan Egiptoko lurra, hura eginen dut mortu Sienesko dorretik eta Ethiopiako mugetaraino.

        11. Gizonaren oina ez da han iraganen, eta aberearen oina ez da han ibiliren, eta berrogoi urthez ez du egoiliarrik izanen.

        12. Mortu ezarriren dut Egiptoko lurra lur mortuen erdian, eta hango hiriak hiri eragotzien erdian; eta desmasiatuak egonen dire berrogoi urthez; eta jendaietara barraiaturen ditut Egiptoarrak, eta haizaturen ditut lurretara.

        13. Ezen hau dio Jainko Jaunak: Berrogoi urtheak bethe ondoan, Egiptoarrak bilduko ditut populuetarik zeinetan barraiatuak izan baitziren.

        14. Eta bihurraraziko ditut Egiptoko gathibuak, eta ezarriko ditut Phaturesgo lurrean, haren sortzeko lurrean, eta han izanen dire erresuma xume bat.

        15. Eta bertze erresumen artean xumeena izanen da, eta ez da gehiago goraturen jendaien artean, eta aphurturen ditut, ez diozoten jendaiei mana.

        16. Eta ez dire gehiago sinhestetan izanen Israelgo etxean, gaizkia irakhatsiz, ihes egin diazatedan niri, eta jarraik hekiei; eta jakinen dute ni naizela Jainko Jauna.

        17. Eta hogoi eta zazpigarren urthean, lehenbiziko hilabethearen lehen egunean, ilkhi zitzaitan Jaunaren hitza, zerralarik:

        18. Gizasemea, Nabukodonosor, Babilonako erregek zerbitzu handian erabili du bere armada Tirren kontra; buru guziak khartzoildu, sorbalda guziak ilegabetu dire; eta ez hari, ez haren armadari, etzaiote Tirren ariatik saririk bihurtu izan, haren kontra egin darotedan zerbitzuarentzat.

        19. Horren gatik, hau dio Jainko Jaunak: Huna non nik emanen diodan Egiptoko lurra Nabukodonosorri, Babilonako erregeri; eta jabeturen da osteaz, eta harturen ditu haren puskak eta eramanen haren buluzkinak; eta hola izanen da sariztatua armada,

        20. Eta harek egin zerbitzua Tirren kontra; eman diot Egiptoko lurra enetzat haritu delakoz lanean, dio Jainko Jaunak.

        21. Egun hartan muskilduren da Israelgo etxearen adarra, eta ahoa idekiren darotzut hekien erdian; eta jakinen dute ni naizela Jauna.

 

XXX. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, profetisa zazu, eta errazu: Hau dio Jainko Jaunak: Egizue orrobia: Zorigaitz! zorigaitz egun huni!

        3. Ezen aldean da eguna, eta hurbiltzen hari da Jaunaren eguna: hura izanen da hedoien eguna, jendaien ordua.

        4. Eta ezpata jautsiko da Egiptoaren gainera, eta Ethiopian izanen da izialdura, sarraskituak Egipton eroriko direnean, eta hango ostea gathibu eramana eta haren asentuak urratuak izanen direnean.

        5. Hekiekin ezpataren azpira eroriko dire Ethiopia, Libia, Lidiarrak, eta gainerako populu xehe guzia, Khub eta batasuneko lurreko umeak.

        6. Hau dio Jainko Jaunak: Eta eroriko dire Egiptoaren laguntzaileak, eta haren erreinuko hanpurustasuna ezeztatua izanen da; Sienesgo dorretik hasirik, han eroriko dire ezpataren azpira, dio armadetako Jainko Jaunak.

        7. Eta hango lurrak ezarriak izanen dire lur desmasiatuen arteko, eta hango hiriak, hiri mortu eginen arteko.

        8. Eta jakinen dute ni naizela Jauna, sua ezarri dukedanean Egipton, eta xehakatuak izanen direnean haren laguntzaileak.

        9. Egun hartan mandatariak ilkhiko dire ene aitzinetik untzitan, lehertzeko Ethiopiaren gogo sendoa; eta izialdura Ethiopiarretan izanen da Egiptoaren egunean; ezen segurki ethorriko da hura.

        10. Hau dio Jainko Jaunak: Babilonako errege Nabukodonosorren eskuz galaraziren dut Egiptoko jende-ostea.

        11. Hura eta haren populua harekin, jendaiarik hazkarrenak, erakharriak izanen dire lurraren xahutzera; ezpatak biluziren dituzte Egiptoaren gainera, eta hilez betheko dute lurra.

        12. Eta agorraraziko ditut ibaien errekak, eta arthikiko dut lurra gizon gaixtoenen eskuetara; eta arrotzen eskuz xahutuko dut lurra eta hartan direnak oro. Ni Jauna naiz mintzatu.

        13. Hau dio Jainko Jaunak! Xahuturen ditut jainkomoldeak, eta Menphistik galaraziren ditut idolak, eta Egiptoko lurretik ez da gehiago buruzagirik izanen, eta laztura ezarriren dut Egiptoko lurrean.

        14. Eta xahuturen dut Phaturesgo lurra, eta sua ezarriren dut Taphnisen, eta ene erabakiak betheko ditut Alexandrian.

        15. Eta ene gaitzidura ixuriko dut Pelusioren, Egiptoko idarraren gainera, eta hilen dut Alexandriako jende ostea,

        16. Eta sua ezarriko dut Egiptoan; erditzen hari denak bezala, Pelusiok eginen du intzirin, eta Alexandria ezeztatua izanen da, eta Menphis egun oroz hesturan.

        17. Heliopoliseko eta Bubastoko gizon-gazteak ezpataren azpira eroriko dire, eta neskatxak gathibu eramanak izanen.

        18. Eta Taphnisen ilhunduko da eguna, han hautsiko dudanean Egiptoaren manamenduko makhila, eta han iraungiko denean haren ahalaren hanpurustasuna; hedoi batek estaliko du hura; hango neskatxak berriz, gathibu eramanak izanen dire.

        19. Eta Egipton betheko ditut ene erabakiak; eta jakinen dute ni naizela Jauna.

        20. Eta hamekagarren urthean, lehenbiziko hilabethearen zazpigarren egunean, gerthatu zen ilkhi zitzaitala Jaunaren hitza, zerralarik:

        21. Gizasemea, Egiptoko errege Faraonen besoa hautsi dut; eta hara ez dela lothua osagarriaren bihurrarazteko; ez da xerrendaz izan tinkatua, ez-eta oihalez inguratua, indarra bihurturik iduk ahal dezan ezpata.

        22. Horren gatik, hau dio Jainko Jaunak: Huna banohakiola Egiptoko errege Faraoni, eta phorroskaturen dut haren beso hazkarra, bainan hautsia; eta ezpata khenduko dut haren eskutik.

        23. Eta Egiptoarrak ditut jendaietan barraiatuko eta lurretan haizatuko.

        24. Eta hazkarturen ditut Babilonako erregeren besoak, eta ene ezpata ezarriren dut haren eskuan; eta hautsiko ditut Faraonen besoak, eta heiagoraka hariko dire haren aitzinean hilak izanen direnak.

        25. Eta hazkarturen ditut Babilonako erregeren besoak, eta Faraonenak eroriko dire; eta jakinen dute ni naizela Jauna, ene ezpata eman dukedanean Babilonako erregeren eskuan, eta hura luzatuko duenean Egiptoko lurraren gainera.

        26. Eta Egiptoarrak barraiaturen ditut jendaietan, eta lurretan haizaturen ditut; eta jakinen dute ni naizela Jauna.

 

XXXI. KAP.

        1. Eta hamekagarren urthean, hirugarren hilabethearen lehenbiziko egunean, gerthatu zen ilkhi zitzaitala Jaunaren hitza, zerralarik:

        2. Gizasemea, errozute Faraoni eta haren populuari: Noren iduriko egin haiz hire handitasunean?

        3. Hara Asur; iduri zuen Libango zedroa, adarrez ederra, hostoz itsutua, ondoa gora, eta adar lodien erdian gora heltzen zen haren kaskoa.

        4. Urek hazi zuten; lupheko indarrak goitiarazi zuen; haren ibaiek bazarioten haren erroen inguruan, eta bere xirripak igortzen zaroezten aurkhintzako zuhamu guziei.

        5. Horren gatik haren goratasuna altxatu zen aurkhintzako zuhamu guzien gainetik; eta berhatu ziren haren aldaskak eta handitu ziren haren adarrak uren nasaiziaren ariaz.

        6. Eta hedatu zuenean bere itzala, zeruko hegastin guziek haren adarretan egin zituzten ohantzeak, eta oihaneko basabereek haren hostopean egin zituzten umeak, eta haren itzalpean egoten ziren jendaki asko.

        7. Eta guziz ederra zen bere handitasunean, eta bere gandoen hedaduran; ezen haren erroa ur hainitzen aldean zen.

        8. Zedroak, Jainkoaren baratzean, etziren hura baino handiagoak izatu; alboak etziren haren kaskoaren bardinera; Jainkoaren baratzeko zuhamurik etzen haren idurikorik, eta haren edertasunekorik.

        9. Zeren egin nuen ederra, eta adaburu handi eta usuarekin, hartaz bekhaiztu ziren Jainkoaren baratzean ziren zuhamu atseginezko guziak.

        10. Hargatik, hau erran zuen Jainko Jaunak: Zeren hantu den bere goratasunaz, eta goititu dunen bere kasko berde eta lodia, eta bere goratasunaz harrotu zaioen bihotza;

        11. Arthiki dut jendaietarik hazkarrena denaren eskura, zeinak gogorki baitu erabiliko: bere tzartasunaren arabera dut hastandu.

        12. Arrotzek eta jendakirik gogorrenek ebakiren dute, eta mendia behera arthikiren, eta haran guziak barna eroriko dire haren adarrak; eta haren gandoak hautsiko dire lurreko harkadi guzien gainean; eta lurreko populu guziak goanen dire haren itzalpetik eta han utziko dute.

        13. Zeruko hegastin guziak haren pusketan egonen dire, eta aurkhintzako basabereak haren adarretan.

        14. Aria hortaz, uretako zuhaitzak ez dire gehiago haziko beren goratasunean, eta ez dute harrotuko beren kaskoa adaburu lodi eta usuaren erdian; urez hezatuak diren guziak ez dire burgoi egonen beren goratasunean; zeren heriotzeari arthikiak baitire guziak lurraren ondarrean, gizasemeen erdian, putzura jausten direnetara.

        15. Hau dio Jainko Jaunak: Ifernuetara jautsi den egunean, ezarri dut deithorea; lezeaz estali dut; debekatu ditut haren ibaiak eta bortxatu ur handiak; Liban atsekabetan sarthu da haren gainean, eta zuhaitz guziak ikharatu dire.

        16. Haren eragozpeneko harrabotsaz laztu ditut jendaia guziak, ifernuetara baneramanean putzura jausten zirenekin; eta luphean gozakari hartu dute zuhaitz atseginezko guziek, Libango zuhaitz handi eta ederrek, urez hezatzen ziren guziek.

        17. Ezen hekiek ere harekin ifernuetara jautsiko dire, ezpataz hilak izan direnen gana; eta bakhotxaren besoa haren itzalpean jarriko da jendaien erdian.

        18. Zeinen iduriko haiz, oi atseginezko zuhaitzetarik aiphatuena eta gorena? Huna non luphera eramana haizen atseginezko zuhaitzekin; ingurebakigabeen erdian lo eginen duk, ezpataz hilak izan direnekin: haina da Faraon eta haren populu guzia, dio Jainko Jaunak.

 

XXXII. KAP.

        1. Eta hamabigarren urthean, hamabigarren hilabethearen lehenbiziko egunean, gerthatu zen ilkhi zitzaitala Jaunaren hitza, zerralarik:

        2. Gizasemea, deithorea abia zazu Faraon Egiptoko erregeren gainean, eta errozu: Iduri huen jendaietako lehoina eta itsasoan den erainsugea, eta firrindatzen huen adarra hire hibaietan, eta urak nahasten hituen hire zangoez, eta oinkatzen hituen hibaiak.

 

        3. Hargatik hau ziok Jainko Jaunak: Jendaia asko bildurik, sarea arthikiko diat hire gainera, eta hartaz atheratuko haut.

        4. Eta lurrera arthikiko, eta landen erdira egotziko haut; hire gainean egonaraziko ditiat zeruko hegastin guziak, eta hitaz aseko ditiat lur guziko basabereak.

        5. Eta hire haragiak hedatuko ditiat mendietan, eta hire munhoak betheko hire lertzoaz.

        6. Eta mendien gainean bustiko diat lurra hire odol usainduaz, eta hire puskez betheko dituk haranak.

        7. Eta iraungitua izanen haizenean, estaliko diat zerua, ilhuntaraziko ditiat hango izarrak, hedoi batez itsutuko diat iguzkia, eta ilhargiak ez dik emanen bere argia.

        8. Zeruko argizagi guziak jarraraziko ditiat hire minduru; eta ilhunbeak hedatuko ditiat hire lurraren gainera, ziok Jainko Jaunak, hire gizonak sarraskituak eroriko direnean lurraren erdian, ziok Jainko Jaunak.

        9. Laztuko diat asko populuren bihotza, jakinaraziko dudanean hire xahupena jendaietan, ezagutzen ez ditukan lurretan.

        10. Eta hire gainean harriaraziko ditiat asko populu; eta hekien erregeak izialdura gaitzaz ikharatuko dituk hire gainean, ene ezpata firrindatzen abiatuko denean hekien buruen gainetik; eta bakhotxa batbatean bere biziarentzat ikharan jarriko duk hire eragozpeneko egunean.

        11. Ezen hau ziok Jainko Jaunak: Babilonako erregeren ezpata ethorriren zaik;

        12. Arthikiren diat hire ostea hazkarren ezpaten azpira; ezin-garhaituzkoak dituk jendaia hekiek oro; xahutuko die Egiptoaren hanpurustasuna, eta suntsiaraziko hango ostea.

        13. Eta galaraziren ditut hango azienda, ur handien bazterretan ziren guziak; eta gizonaren oinak ez ditu gehiago ur hekiek nahasiko, ez-etare azienden behatzak uhartuko.

        14. Orduan guziz garbi eginen ditut hekien urak eta olioaren pare hekien hibaiak, dio Jainko Jaunak,

        15. Desmasian ezarri dukedanean Egiptoko lurra; lurra berriz, daduzkan guzietarik gabetua izanen da, jo ditukedanean hango egoiliarrak oro; eta jakinen dute ni naizela Jauna.

        16. Horra deithorea, eta deithore hori eginen dute; jendaietako alabek kantatuko dute; deithore hori eginen dute Egiptoaren eta hango ostearen gainean, dio Jainko Jaunak.

        17. Eta hamabigarren urthean, hilabethearen hamabortzgarrenean, gerthatu zen ilkhi zitzaitala Jaunaren hitza, zerralarik:

        18. Gizasemea, deithorea kanta zazu Egiptoko ostearen gainera; eta hura eta jendaki hazkarrenen alabak, putzura jausten direnekin, eragotz zatzu luphe beherera.

        19. Nolaz haiz ederrago? Jauts hadi eta egik lo ingurebakigabeekin.

        20. Ezpatak erorraraziren ditu bilen erdira; igorria da ezpata; Egiptoak eta hango populu guziek joko dute lurra.

        21. Ifernuaren erditik Faraoni mintzaturen zaizko hazkarretarik botheretsuenak, zeinak haren laguntzaileekin jautsi, eta ezpatak jorik, ingurebakigabe lokhartu baitire.

        22. Han daude Asur eta haren populu guzia; inguruan ditu bere hobiak; oro hilak dire; ezpataren azpira dire erori.

        23. Putzuaren ondarretan ezarriak dire hekien hobiak; Asurren hobiaren inguruan da etzana haren populua, oro hilak, ezpataren azpira eroriak, beihala bizidunen lurrean larderia eman izan zutenak.

        24. Han da Elam, eta haren hobiaren inguruan haren populu guzia; haukiek oro hilak eta ezpataren azpira eroriak; luphe beherera ingurebakigabe jautsiak; bizidunen lurrean beren larderia ezarri zutenak, eta beren laidoa eraman dutenak putzura jausten direnekin.

        25. Hilen erdian ezarri dute haren etzauntza haren populu guzien erdian; haren inguruan dute hobia; hekiek oro ingurebakigabeak, eta ezpataren azpira erori direnak; ezen beren larderia eman dute bizidunen lurrean, eta eraman dute beren laidoa putzura jausten direnekin; hilen erdian daude etzanak.

        26. Han dire Mosok eta Thubal eta beren populu guziak, beren inguruan hekien hobiak; hekiek oro ingurebakigabeak, hilak eta ezpataren azpira eroriak, zeren eman zuten beren beldurra bizidunen lurraren gainean.

        27. Eta ez dire etzanak izanen hazkarrekin, erori direnekin, ingurebakigabeekin, ifernura beren harmekin jautsi direnekin eta zeinak beren ezpatak beren buruen azpian ezarri baitituzte; eta beren gaixtakeriak hezurretan barna baitzituzten sarthuak; zeren bizidunen lurrean ziren hazkarren lazgarri bilhakatu.

        28. Eta hi beraz ingurebakigabeen erdian izanen haiz zathikatua, eta ezpataz hilak direnekin eginen duk lo.

        29. Han daude Idumea, bere errege eta aitzindari guziak, zeinak beren armadarekin ezarriak baitire ezpatak hil dituenekin, eta etzanak baitaude ingurebakigabeekin eta putzura jausten direnekin.

        30. Han dire ipharreko buruzagi guziak, eta ihiztari guziak, zeinak ikharan eta beren indarrean ahalkatuak, eramanak izan baitire hilak izan direnekin; ingurebakigabe lokhartu dire ezpatak hil dituenekin, eta beren ahalkea eraman dute putzura jausten direnekin.

        31. Faraonek ikhusi ditu, eta sosegatu da bere oste, ezpatak hil dioen guziaz, Faraon eta bere armada guzia, dio Jainko Jaunak;

        32. Zeren laztura ezarri baitut bizidunen lurrean; eta Faraon eta bere populu guzia, ingurebakigabeen erdian eta ezpatak hil dituenekin lokhartu dire, dio Jainko Jaunak.

 

XXXIII. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, mintza zaite zure populuko umeei eta erraten daroezu: Erakharriren dudanean ezpata lur baten gainera, eta lur hartako populuak hartu dukeenean gizon bat aphalenetarik eta ezarri bere zaintzeko begiralari;

        3. Eta hunek ezpata ikhusirik lurraren gainean heldu dela, turuta jo badu eta populuari albistea eman;

        4. Turutaren durrunda entzuten duena, nor-nahi izan dadien, ez badago erne; eta ezpata ethorririk, eramaten badu, haren odola haren buruaren gain izanen da.

        5. Aditu du turutaren durrunda, eta ez da erne egotu: bere odola bere gain izanen du; ordean erne egotu bada, atheraturen du bere bizia.

        6. Baldin begiralariak ikhusten badu ezpata ethortzen, eta turuta jo ez badu; eta populuak ez badu zaindu bere burua; eta ezpata heldu bada, eta bizia khentzen badio populuari; hau atzemana da bere bekhatuan; bainan hunen odola begilariaren eskuan dut bilhatuko.

        7. Eta zu, gizasemea, begiralaritzat eman zaitut Israelgo etxeari: beraz ene ahotik entzunik hitza, eramozute ene ganik hekiei.

        8. Nik gaixtaginarentzat erraten badut: Gaixtagina, heriotzez hilen haiz eta zu ez bazare mintzatzen, gaixtagina begira dadien bere bidetik; gaixtagin hura hilen da bere tzartasunean bainan haren odola zure eskuan dut bilhatuko.

        9. Zuk ordean gaixtaginari atzar emanik, bere bideetarik bihur dadien, hau ez bada bihurtzen, bere tzartasunean hilen da; eta zuk libratu dukezu zure arima.

        10. Zuk beraz, gizasemea, errozu Israelgo etxeari: Hunela zarete mintzatu, derrazuelarik: Gure gaizkiak eta gure bekhatuak gure gainean dire, eta hekietan ihartzen hari gare; nola beraz biziko ahal gare?

        11. Zuk errozute: Ala ni! dio Jainko Jaunak, ez dudala nahi gaixtaginaren heriotzea, bainan gaixtagina bere bidetik bihur eta bizi dadien. Bihur zaitezte beraz, bihur zuen bide guziz tzarretarik; zertako zare hilen, Israelgo etxea?

        12. Hargatik zuk, gizasemea, errozute zure populuko umeei: Prestutasunak ez du prestua atherako, edozein egunez bekhatu egiten badu; eta gaixtakeriak ez dio gaixtaginari hoben ekharriren, edozein egunez bihur dadien bere tzarkeriatik; eta prestua bere prestutasunean ezin da biziko, edozein egunez egin dezan bekhatu.

        13. Erran banezo ere prestuari biziko dela; eta hura bere prestutasunari fidaturik, eror baledi bekhatura; haren eginkari prestu guziak ahanztera utziak litazke, eta egin duen tzarkerian hil laiteke.

        14. Nik ordean gaixtaginari erran banezo: Heriotzez hilen haiz; eta hura bere bekhatuaz urrikitan sar baledi, eta zuzentasuneko eta prestutasuneko eginkariak egin baletza;

        15. Eta gaixtagin harek bahia bihur, eta ebatsia itzul baletza; eta bizitzerako manamenduetan ibil baledi, eta bidegabekeriarik batere egin ez baleza; bizitzez bizi laiteke, eta ez laiteke hil.

        16. Egin izan dituen bekhatu guziez etzaio jazarriko; zuzentasunezko eta prestutasunezko eginkariak ditu erabili, eta bizitzez da biziko.

        17. Eta zure populuko umeek ihardetsi dute: Ez da zuzena Jaunaren bidea; eta beren bidea dute makhurra.

        18. Alabainan prestua bere prestutasunetik gibelatu ditakeenean, eta egin ditukeenean gaixtakeriak, hekietan hilen da.

        19. Eta gaixtagina bere gaixtotasunetik gibelatu ditakeenean, eta zuzentasunezko eta prestutasunezko eginkariak egin ditukeenean, hekiez da biziko.

        20. Eta diozue: Jaunaren bidea ez da zuzena. Israelgo etxea, zuetarik batbedera bere bideen arabera dut juiaturen.

        21. Eta gure desherripeneko hamabigarren urthean, hamargarren hilabetheko bortzgarren egunean, gerthatu zen Jerusalemdik itzuri zen gizon bat ethorri zitzaitala, zioelarik: Xahutua da hiria.

        22. Bada, Jaunaren eskua arratsean jarri zen ene gainean, itzurlea ethor zadien baino lehen; eta hau goizean ethorri zeneko, ideki zarotan ahoa; eta ene ahoa idekia izan eta ez nintzen ixilik egotu gehiago.

        23. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        24. Gizasemea, etxe urratu hekietan egoten direnak Israelgo lurrean mintzo dire, erranez: Bakharra zen Abraham, eta primantzaz gozatu du lur hau: gu berriz, hainitz gare; gozatzera guri emana da lurra.

        25. Hargatik erranen daroezu: Hau dio Jainko Jaunak: Haragiak odolarekin jaten ditutzuenek eta begiak zuen zikhinkerietara altxatzen, eta odola ixurtzen, primantzaz gozaturen othe duzue lurra?

        26. Ezpatak eskuetan zinaudezten, izigarrikeriak egin ditutzue, eta zeinek bere lagunaren emaztea lohitu; eta lurra gozaturen duzue primantzaz?

        27. Hau erranen daroezu: Hunela dio Jainko Jaunak: Ala ni! etxe urratuetan daudezenak ezpataren azpira direla eroriko; eta basabereei irestera emana izanen dela bazterretan dena; hazkargailuetan eta har-ziloetan direnak berriz, izurritetik hilen dire.

        28. Eta lurra ezarriren dut eremu eta mortu; eta hango indar hanpurutsua iraungiren da; eta inkoniaturen dire Israelgo mendiak, nihor ez delakoz gehiago hekietan gaindi iragaiten.

        29. Eta jakinen dute ni naizela Jauna, lurra ezarri dukedanean desmasian eta mortutan, erabili dituzten izigarrikeria guzien gatik.

        30. Eta zu, gizasemea, zure populuko ume, zutaz harrasi-ondoetan eta etxeetako atheetan mintzo direnek batak bertzeari eta lagunak lagunari erraten dute: Zatozte, eta dugun adi zerika den Jauna ganik ilkhitzen den solasa.

        31. Eta heldu zaizkitzu, oste bat sartzen denean bezala; eta zure aitzinean jartzen dire ene populua balire bezala; eta aditzen dituzte zure solasak, eta ez dute hekien arabera egiten, zeren hekien ahoak kopletara itzultzen baititu, eta hekien bihotza bere jaramantasunari jarraikitzen baita.

        32. Eta zu hekientzat zare hala-nola musikako kantu, aire ezti eta gozoan kantatzen dena: aditzen dituzte zure solasak, eta ez obratzen.

        33. Eta profetisatua dena gerthatuko denean (ezen huna non gerthatzera dohan), orduan ezagutuko dute, hekien artean profeta bat bazela.

 

XXXIV. KAP.

        1. Eta Jaunaten hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, Israelgo artzainez profetisa zazu; profetisa zazu, eta erranen daroezu: Hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz Israelgo artzainei, beren buruak alhatzen dituztenei! Artzainek ez othe dituzte arthaldeak alhatzen?

        3. Esnea jaten zinduten eta ileaz estaltzen zineten, eta gizen zena hiltzen zinduten; etzinduten ordean ene arthaldea alhatzen.

        4. Herbal zena, ez duzue hazkarrarazi; eta eri zena, ez duzue sendarazi; hauskura zuena, ez duzue lothu; eroria, ez altxatu; galdua, ez bilhatu; bainan garrazki eta larderiarekin manatzen zinaroeten.

        5. Eta barraiatuak izan dire ene ardiak, artzainik etzelakoz; eta larretako basabere guzien puska bilhakatu dire, eta barraiatuak dire.

        6. Ene arthaldeak basatu dire mendi guziak gaindi eta munho gora guzietan; eta lurraren hedadura guzian barraiatuak ziren ene arthaldeak, eta nihor etzen bilhatzen; etzen, diot, nihor bilhatzen.

        7. Hargatik, artzainak, adi zazue Jaunaren hitza:

        8. Ala ni! dio Jainko Jaunak; ene arthaldeak harrapakara utziak izan direlakoz, eta ene ardiak larreko basabereen puska, zeren ez baitzen artzainik; eta ene artzainek ezen ez dutelakoz bilhatu ene arthaldea; bainan beren buruak dituztelakoz alhatu, eta ez ene arthaldeak;

        9. Aria horietaz, artzainak, adi zazue Jaunaren hitza:

        10. Hau dio Jainko Jaunak: Huna non neroni heldu naizen artzainen gainera; bilhaturen dut ene arthaldea hekien eskuetarik, eta khenduko diotet kargua, arthaldea ez dezaten alha gehiago, eta ez detzazten alha beren buruak; eta atherako diotet ene arthaldea hortzetarik, eta ez da gehiago hekien hazkurri izanen;

        11. Ezen hau dio Jainko Jaunak: Huna non bilhaturen ditudan neronek ene ardiak, eta goanen natzaiote ikhustera.

        12. Nola artzain batek ikhartzen baitu bere arthaldea, bere ardi barraiatuen erdian izaten den egunean; hala ikharturen ditut ene ardiak, eta lanhozko eta gobelezko egunean barraiatu diren lekhu guzietarik atherako ditut.

        13. Eta eramanen ditut populuetarik, eta bilduko ditut lurretarik, eta erakharriren ditut beren lurrera; eta alhatuko ditut Israelgo mendietan, ur-begietan eta lurreko hespil-toki guzietan.

        14. Alhaturen ditut alhapide gorienetan, eta Israelgo mendi goretan izanen dire hekien alhapideak; han deskantsaturen dire belhar berdeetan, eta alhaturen dire alhapide gizenetan Israelgo mendien gainean.

        15. Neronek alhaturen ditut ene ardiak, eta neronek bilduren ditut hespilera, dio Jainko Jaunak.

        16. Galdua bilhaturen dut, eroria altxaturen, hauskura duena lothuren, herbalari indar emanen, gizena eta hazkarra begiraturen, eta alhaturen ditut zuzentasunean.

        17. Zuek berriz, ene arthaldeak, hau dio Jainko Jaunak: Huna non neroni nathorren juiatzera aziendaren eta aziendaren artean, aharien eta akherren artean.

        18. Ez othe zen zuentzat aski alhapide onak alhatzea? hortaz bertzalde, zuen oinez oinkatzen zintutzen zuen gainerako alhapideak, eta ur garbienetik edan ondoan, gainerakoa zuen oinez nahasten zinduten.

        19. Eta ene ardiek, zuek oinez oinkatua alhatzen zuten, eta zuek nahasia edaten.

        20. Hargatik, hau derrazue Jainko Jaunak: Huna non juiatzera daramadan azienda gizenaren eta mehearen artean;

        21. Zeren sorka eta soinka jotzen zintuzten azienda herbal guziak, eta zuen adarrez haizatzen, kanpoan barraiatuak izan zitezen arteo.

        22. Salbaturen dut ene arthaldea, eta ez da gehiago egonen harraparien meiorian, eta juiaturen dut aziendaren eta aziendaren artean.

        23. Eta hekien gainera eraikiren dut artzain bakhar alhatuko dituena, Dabid ene zerbitzaria; harek alhatuko ditu eta hura izanen dute artzain.

        24. Ni berriz, Jauna, izanen naiz hekien Jainkoa, eta Dabid ene zerbitzaria hekien erdian buruzagi: ni Jauna naiz, mintzatu.

        25. Eta hekiekin eginen dut bakezko patua, eta lurretik geldiaraziren ditut basabere guziz gaixtoak; eta mortuan egoten direnek, beldurrik gabe eginen dute lo.

        26. Eta benedizionetan ezarriren ditut ene munhoaren inguruan; eta uria erakharriren dut bere mugan; uriak benedizionezkoak izanen dire.

        27. Eta bazterretako zuhaitzak emanen du bere fruitua, eta lurrak emanen du: bere muskila; eta ene ardiak beldurrik gabe izanen dire beren lurrean; eta jakinen dute ni naizela Jauna, hautsi dituzkedanean hekien uztarriko gatheak, eta atheratu dituzkedanean berak, gogorki manatzen diotenen eskutik.

        28. Eta ez dire gehiago jendaien meiorian nork harrapa izanen; eta lurreko basabereek ez dituzte iretsiko; bainan beren egoitzetan izanen dire gogoa zabalik eta beldurrik batere gabe.

        29. Eta ilkhiaraziren diotet aiphu handitako belhar bat; eta goseteak ez ditu gehiago lurrean gutituko, eta ez dute gehiago jasanen jendaien laidoa.

        30. Eta jakinen dute hekiekin naizela ni, hekien Jainko Jauna, eta berak direla ene populu Israelgo etxea, dio Jainko Jaunak.

        31. Zuek berriz, oi ene arthaldeak, ene alhapidetako arthaldeak, gizonak zarete; eta zuen Jainko Jauna naiz ni, dio Jainko Jaunak.

 

XXXV. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, begithartea itzul zazu Seirgo mendiaren kontra, eta profetisatuko duzu haren gainean, eta erranen diozu:

        3. Hau dio Jainko Jaunak: Huna non heldu natzaikan, Seirgo mendia, eta ene eskua hire gainera diat hedaturen, eta ezarriren haut desmasian eta mortutan.

        4. Hire hiriak ditiat urraturen, eta hi izanen haiz mortu; eta jakinen duk ni naizela Jauna.

        5. Zeren izatu haizen Israelgo umeen egundainoko etsaia, eta ezpataz ditukan hertsatu beren hesturako orduan, tzarkeria gaitzeneko mugan;

        6. Aria hortaz, ala ni! dio Jainko Jaunak, sarraskiari haudala arthikiren, eta odola jarraikiren zaikala; eta odola hastio izan dukalakoz, odolak dauk ondotik jazarriko.

        7. Desmasian eta mortu ezarriren dut Eszirgo mendia; eta handik khenduren ditut haran eta hunat zabiltzanak.

        8. Eta hilez betheko ditut hango mendiak: eta hire munho, haran eta erreketan hilak ezpataren azpira dire eroriko.

        9. Bethi guziko ezarriren haut mortu, eta nihor ez duk egonen hire hirietan; eta jakinen duzue Jainko Jauna naizela ni.

        10. Erran dukalakoz: Bi jendaiak eta bi lurrak eneak dire, eta primantzaz gozaturen ditut; noiz-etare Jauna han baitzen;

        11. Aria hortaz, ala ni! dio Jainko Jaunak, hariko naizela hire sepha eta hire bekaizgoaren arabera, zeinei bide eman baitiotek, Israelgo umeei ekhartzen hioten gaitzirikoz; eta juiatuko hautanean, ezagutaraziko diat hekietaz ene burua.

        12. Eta jakinen duk, nik Jaunak aditu ditudala Israelgo mendiez erabili ditukan elhe laidotsu guziak, erranez: Mortu eginik irestera emanak zaizkigu.

        13. Zuen ahoaz jaiki zarete ene kontra, eta zuen solasez erasi duzue ene kontra; aditu dut nik.

        14. Hau dio Jainko Jaunak: Lurra oro bozkariotan izanen delarik, hi mortu haut eginen.

        15. Nola boztu baihaiz Israelgo primantzaren gainean, xahutu izan delakoz; hala eginen daiat hiri ere; xahutuak izanen zarete, Seirgo mendia eta Idumea guzia; eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

 

XXXVI. KAP.

        1. Zuk berriz, gizasemea, profetisa zazu Israelgo mendien gainean, eta erranen daroezu: Israelgo mendiak, adi zazue Jaunaren hitza:

        2. Hau dio Jainko Jaunak: Etsaiak zuetaz erran izan duelakoz: Hola! Bethiko bizkarrak primantzaz emanak zaizkigu;

        3. Hargatik errazu: Hau dio Jainko Jaunak: Zeren zareten desmasan, eta inguruan zango-petan erabiliak, eta bertze jendakien primantza bilhakatuak, eta zareten aho-mihitan erabiliak eta populuen laidagarri;

        4. Hargatik, Israelgo mendiak, adi zazue Jainko Jaunaren hitza: Jainko Jaunak hau diote mendiei eta munhoei, errekei, haranei eta mortuei, harrasi urratu eta hiri hustu, bertze jendaiak inguruan desmasatu eta eskarniatu dituztenei;

        5. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Nola ene kharraren suan mintzatu bainaiz bertze jendaien eta Idumea guziaren kontra, zeinek ene lurra beren buruari primantzetan eman baitiote bozkariorekin, eta bihotz eta arima guziz; eta haren larrutzeko, egoiliarrak iraizi baitituzte;

        6. Hargatik profetisa zazu Israelgo mendien gainean, eta erranen diozute mendi, munho, bizkar, haranei: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non ene kharrean eta irakiduran mintzatu naizen ni, jasan behar izan duzuelakoz jendaien ganik ahalkea.

        7. Hau dio beraz Jainko Jaunak: Nik goititu dut ene eskua, inguruan diren jendaiek berek jasan dezaten beren ahalkea.

        8. Zuek aldiz, Israelgo mendiak, egizkitzue zuen adarrak eta Israelgo ene populuari ekharrozue zuen fruitua; ezen hurbil da ethorriko den ordua;

        9. Alabainan huna non heldu natzaitzuen, eta bihurturen naiz zuetara, eta irauliak izanen zarete, eta hartuko duzue hazia.

        10. Eta zuen gainean berhaturen ditut gizonak eta Israelgo etxe guzia; hiriak egoiliarrez betheko dire, eta urratuak berrituko.

        11. Eta betheko zaituztet gizon eta aziendaz, eta ostetan iganen eta berhaturen dire; eta hastetik bezala egoiliarrez betheko zaituztet, eta hastetik izan ditutzuen baino ontasun handiagoak emanen darozkitzuet; eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

        12. Eta zuen gainera erakharriren ditut gizonak, Israelgo ene populua, eta primantzaz gozaturen zaituztete, eta izanen zarete hekien primantza, eta etzarete gehiago egonen hekietaz gabeturik.

        13. Hau dio Jainko Jaunak: Zeren dioten zuetaz: Lur gizon-ireslea haiz, eta hire jendearen ithotzailea;

        14. Hargatik ez duzu gehiago gizonik janen, eta ez duzu gehiago hilen zure populua, dio Jainko Jaunak.

        15. Eta ez dut gehiago zure erdian adiaraziren jendaien ganikako ahalkeria, eta ez duzu jasanen populuen ganikako laidoa, eta ez duzu gehiago galduren zure jendea, dio Jainko Jaunak.

        16. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        17. Gizasemea, Israelgo umeak beren lurrean egotu dire, eta hura lohitu dute beren egintzez eta lehiez; hekien bidea ene aitzinean egina da astagaizdunaren lohikeriaren iduriko.

        18. Eta hekien gainera ixuri dut ene hasarrea, lurraren gainera ixuri duten odolaren ariaz, eta beren idolez lizundu dutelakoz lurra.

        19. Eta jendaietan barraiatu eta lurretan haizatu ditut; juiatu ditut beren egintza eta asmuen arabera.

        20. Eta goan dire jendaietara, eta sarthu dire, eta ene izen sainduaren laidagarri ziren, hekiez erraten zenean: Hori da Jaunaren populua, eta ilkhi dire haren lurretik.

        21. Eta guphidetsi dut ene izen saindua, zeinaren laidagarri baitziren Israelgo umeak, sarthu ziren jendaien erdian.

        22. Aria hortaz, erranen diozu Israelgo etxeari: Hau dio Jainko Jaunak: Nik ez dut zuen gatik eginen, Israelgo etxea, bainan-bai ene izen saindua gatik, zeinaren laidagarri izatu baitzarete sarthu zareten jendaietan.

        23. Eta sainduetsiren dut ene izen handia, zeina laidatua baita jendaien artean, zeina laidatu baituzue hekien erdian; jendaiek jakin dezaten, dio armadetako Jaunak, ni naizela Jauna, zuen baithan sainduetsia izanen naizenean hekien aitzinean.

        24. Ezen atheratuko zaituztet jendaietarik, eta bilduko lur guzietarik, eta erakharriko zuen lurrera.

        25. Eta ur garbia lohuriko dut zuen gainera, eta garbituak izanen zarete zuen khutsapen guzietarik, eta garbituko zaituztet zuen idola guzietarik.

        26. Eta bihotz berri bat emanen darotzuet, eta izpiritu berri bat ezarriren dut zuetan; eta harrizko bihotza khenduren dut zuen haragitik, eta emanen darotzuet haragizko bihotza.

        27. Eta ene izpiritua ezarriren dut zuen erdian, eta eginen dut ibiliko zaretela ene manamenduetan, zainduko eta betheko ditutzuela ene erabakiak.

        28. Eta zuen egoitza eginen duzue nik zuen arbasoei eman izan diotedan lurrean; eta zuek izanen zarete ene populua, eta ni izanen naiz zuen Jainkoa.

        29. Eta atheratuko zaituztet zuen khutsapen guzietarik; eta ogia deithuko eta ilkhiaraziko dut murruka; eta ez darotzuet gainera igorriko gosetea.

        30. Eta zuhaitzak brokaturen ditut fruituz, eta landak uztaz, eta ez duzue gehiago jendaietan jasanen gosearen laidoa.

        31. Eta orhoituren zarete zuen bide guziz tzarrez eta zuen lehia gaixtoez; eta zuen desgogarako izanen dire zuen tzarkeriak eta zuen gaixtakeriak.

        32. Ez dut hori zuen gatik eginen, dio Jainko Jaunak, jakizue: ahalka eta gorri hadi hire bideez, Israelgo etxea.

        33. Hau dio Jainko Jaunak: Egun hartan zeintan xahutuko baitzaituztet zuen gaizki guzietarik, eta hirietan eginaraziko baitarotzuet zuen egoitza, eta berrituko baititut lekhu eragotziak;

        34. Eta lur mortu egina, bertze orduz desmasian zagoena bideant guzien begietan, berriz lanthua izanen denean;

        35. Erranen dute: Lur larre goan hori, atseginezko baratze bat iduri egina da; eta hiri mortu eginak, jendez gabetuak eta urratuak, hazkargailuz berriz inguratu dire.

        36. Eta zuen inguruko jendaia gelditu ditazkeen guziek ezaguturen dute, ni naizela Jauna, urratua altxatu eta larre goana lanthu ditudana, ni naizela Jauna, mintzatu naizena eta egin dudana.

        37. Hau dio Jainko Jaunak: Huntan oraino Israelgo umeek atzemanen naute hekiei egitera ekharria: Berhaturen ditut gizonezko arthalde bat bezala,

        38. Hala-nola arthalde saindua, Jerusalemgo arthaldea hango besta-buruetan: hiri mortu eginak horrela izanen dire gizonezko arthaldez betheak, eta jakinen dute ni naizela Jauna.

 

XXXVII. KAP.

        1. Jaunaren eskua jarri zen ene gainean; eta Jaunaren izpirituak eraman ninduen, eta utzi ninduen, hezurrez bethea zen zelhai batean;

        2. Eta eraman ninduen hekietan gaindi inguruan: bada, hainitz ziren zelhaiaren hedaduran eta arras idortuak.

        3. Eta erran zarotan: Gizasemea, uste duzu hezur horiek bizi direla? Eta ihardetsi nuen: Zuk dakizu, Jainko Jauna.

        4. Eta erran zarotan: Profetisa zazu hezur horien gainean, eta erranen diozute: Hezur iharrak, adi zazue Jaunaren hitza.

        5. Hezur horiei hau derrote Jainko Jaunak: Huna zuetan izpirituaren sartzera nohala, eta biziko zarete.

        6. Eta zainak emanen ditut zuen gainean, eta sorraraziko ditut zuen gainean haragiak, eta zuen gainean hedatuko dut larrua; eta emanen darotzuet izpiritua, eta biziko zarete, eta jakinen duzue ni naizela Jauna.

        7. Eta manatu zarotan bezala profetisatu nuen; bada, nik profetisatzearekin, harrabots bat egin zen; eta hara higidura bat; eta hurbildu ziren hezurrak hezurrei, eta zein bere giltzari.

        8. Eta ikhusi nuen, eta hara hekien gainean jarri zirela zainak eta haragiak; eta hekietan gainetik hedatu zen larrua, eta izpiritua etzuten.

        9. Eta Jaunak erran zarotan: Izpirituari profetisa diozozu, profetisa, gizasemea, eta erranen diozu izpirituari: Hau dio Jainko Jaunak: Lau haizeetarik athor, izpiritua, eta hil horien gainera buha zak, eta berriz bitz beitez.

        10. Eta profetisatu nuen manatu zarotan bezala; eta hezurretan sarthu zen izpiritua, eta biztu ziren; eta jarri ziren oinen gainean armada bat ikharagarri handia.

        11. Eta Jaunak erran zarotan: Gizasemea, hezur horiek guziak Israelgo umeak dire; haukiek diote: Gure hezurrak ihartu dire; galdu da gure igurikitza, eta ebakiak gare.

        12. Horren gatik profetisa zazu, eta erranen daroezu: Hau dio Jainko Jaunak: Ene populua, huna nik idekiren ditudala zuen hobiak, eta atheraturen zaituztedala zuen ehortz-lekhuetarik, eta erakharriren zaituztet Israelgo lurrera.

        13. Eta ezaguturen duzue ni naizela Jauna idekiko ditudanean zuen hobiak eta ilkhiaraziko zaituztedanean zuen ehortz-lekhuetarik, oi ene populua;

        14. Eta ene izpiritua ezarriko dudanean zuetan, eta biztu zaitezketenean, eta phausu harraraziko darotzuedanean zuen lurrean; eta jakinen duzue orduan ni naizela Jauna, mintzatu naizena eta egin dudana, dio Jainko Jaunak.

        15. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        16. Eta zuk, gizasemea, har zazu zur puska bat, eta haren gainean iskriba zazu: Judarena, eta haren lagun Israelgo semeena. Eta har zazu bertze zur bat, eta haren gainean iskriba zazu: Josepen, Efraimen eta hekien lagun Israelgo etxe guziaren zura.

        17. Eta bata bertzeari iratxik zatzu zur puska baten egiteko; eta zure eskuan batuak izanen dire.

        18. Zure populuko umeek berriz, erranen darotzutenean: Ez darokuzu erakhusten zer erran nahi duzun horietaz?

        19. Erranen daroezu: Hau dio Jainko Jaunak: Josepen zura, Efraimen eskuan dena, eta Israelgo leinu hari iratxikiak direnak hartuko ditut; eta oro batean ezarriko ditut Judaren zurarekin, eta zur bat eginen dut biez; eta bat izanen da hunen eskuan.

        20. Zur hekiek berriz, zeinen gainean iskribatu baituzuke, eskuan idukiko ditutzu hekien aitzinean;

        21. Eta erranen daroezu: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non hartuko ditudan Israelgo umeak jendaien erditik, zeinetara goanak baitire; eta alde orotarik bilduko ditut eta beren lurrera erakharriko.

        22. Eta populu bakhar bat eginen dut hekiez beren lurrean, Israelgo mendietan; eta errege bakhar bat izanen da, orori manatuko duena; eta ez dire gehiago izanen bi populu, eta ez dire gehiago bi erresumetan bereziko.

        23. Eta ez dire gehiago lohituko beren idolez, beren gaitzigarrikeria eta tzarkeriez; eta atheratuko ditut toki guzietarik, zeinetan egin baitute bekhatu, eta xahutuko ditut; eta izanen dire ene populua, eta ni izanen naiz hekien Jainkoa.

        24. Eta Dabid ene zerbitzaria izanen da hekien gainean errege; eta artzain bakhar bat izanen da hekien guzientzat; ene erabakietan ibiliko dire, eta ene manamenduak dituzte zainduko eta betheko.

        25. Eta beren egoitza eginen dute ene zerbitzari Jakobi eman izan diodan lurrean, zeintan egotu baitire zuen arbasoak; eta hartan eginen dute beren egoitza berek eta beren umeek eta umeen umeek bethi guziraino; eta Dabid ene zerbitzaria izanen da hekien buruzagi behin-bethiko.

        26. Eta hekiekin eginen dut bakezko batasuna; hekientzat izanen da bethirainoko patua; eta asentaturen eta berhaturen ditut, eta mendeetako ezarriren dut hekien erdian ene saindutegia.

        27. Eta ene tabernaklea hekien erdian izanen da; eta ni izanen naiz hekien Jainkoa, eta hekiek ene populua.

        28. Eta jendaiek jakinen dute ni naizela Jauna, Israelen saindueslea, ene saindutegia hekien erdian izanen denean behin-bethiko.

 

XXXVIII. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

        2. Gizasemea, begithartea itzul zazu Gogen alderat, Magogen lurreko alderat, Mosoken eta Thubalen buruko aitzindariaren alderat; eta haren gainean profetisa zazu,

        3. Eta erranen darozu: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non heldu natzaikan, Gog, Mosoken eta Thubalen buruko aitzindaria;

        4. Eta itzulika erabiliren haut, eta muthurreko bat ezarriren diat hire ahoan; eta ilkhiaraziren haut, hi eta hire armada guzia, zaldiak eta zaldizkoak, oro gerruntzeak soinean, lantza, erredola eta ezpata darabilkatenen oste gaitza.

        5. Persiarrak, Ethiopiarrak eta Libiarrak hekiekin izanen dire, oro gerruntzeekin eta kaskekin.

        6. Gomer eta bere armada guzia, Thogormaren etxea ipharraldetik eta haren indar guzia, eta populu asko hirekin izanen dire.

        7. Xuxent hadi, antola hadi, hi eta hire gana murruka bildua den oste guzia; eta izan hadi hekien buruzagi.

        8. Asko eta asko egunen buruan izanen haiz ikhartua: urtheen ondarrean ethorriren haiz ezpatatik begiratua izan den lur batera, asko populuren artetik bildua izan dena Israelgo mendi, egundainotik mortu zirenetara: hau izan da populuetarik atheratua, eta hartan guziak deskantsuz dire egonen.

        9. Aldiz, hi eta hire armada guziak eta asko populu hirekin, iganez ethorriko zarete phesia bezala eta hedoiak iduri, lurraren estaltzeko.

        10. Hau dio Jainko Jaunak: Gogoetak egun hartan ethorriko zaizkik bihotzera, eta asmu bat eginen duk guziz tzarra;

        11. Eta erranen duk: Iganen naiz harrasi gabeko lurrera; goanen naiz, phausuan eta beldurrik gabe bizi direnetara; horiek oro harrasirik gabe bizi dire; ez dute ez hagarik, ez atherik.

        12. Burutan izanen duk buluzkin atzematea, harrapakinari jauztea, eta hire eskua ezartzea, behin utziak izan eta gero berriz altxatuak direnen gainera, eta jendaietarik bildua izan den populuaren gainera, zeina hasi baita gozatzen eta lurraren erdian egoten.

        13. Sabak, Dedanek, Tharsisgo tratulariek eta hango lehoin guziek erranen daie: Ez othe haiz buluzkinketa heldu? Huna non hire ostea bildu dukan harrapakin egiteko, urhe-zilharren hartzeko, puska eta gauzen eramateko, eta nihonereko buluzkinen atzemateko.

        14. Aria hortaz, profetisa zazu, gizasemea, eta erranen diozu Gogi: Hau ederra Jainko Jaunak: Egun hartan ez othe haiz jakintsun izanen, deskantsuan bizi dela Israelgo ene populua?

        15. Eta hire lekhuetatik, ipharraldetik, ethorriko haiz hi eta asko populu hirekin, oro zaldiz, oste handi bat, eta armada muthiria.

        16. Eta jauziko haiz Israelgo ene populuaren gainera, hedoiak bezala, lurraren estaltzeko. Azken egunetan izanen haiz, eta ene lurraren gainera erakharriren haut, jendaiek ezagut nezaten, ene ahala hire baithan erakhutsi dukedanean, oi Gog, hekien begien aitzinean.

        17. Hau dio Jainko Jaunak: Hi haiz beraz nik beihalako egunetan aiphatu dudana, ene zerbitzari Israelgo profeten arartekoz, zeinek orduko egunetan profetisatu baitute, hekien gainera erakharriko hindudala.

        18. Eta egun hartan, Gog Israelgo lurrera ethorriko den egunean, ene aitzidura errabiaraino iganen da, dio Jainko Jaunak.

        19. Eta mintzaturen naiz ene kharrean eta ene hasarrearen suan, zeren egun hartan asaldu handi bat izanen baita Israelgo lurrean.

        20. Eta itsasoko arrainak, zeruko hegastinak, larreko basabereak, lurraren gainean higitzen diren zierpeak oro eta lurraren gainean diren gizon guziak laztuko dire ene begithartearen aitzinean; eta gainazpikaturen dire mendiak, eroriko hesiak eta lehertuko harrasiak.

        21. Eta mendi guzietan Gogen kontra deithuko dut ezpata, dio Jainko Jaunak; bakhotxak bere anaiaren kontra bihurturen du ezpata.

        22. Eta juiaturen dut Gog izurriteaz, sarraskiaz, uri muthiriez eta harri mokhor gaitzez; suzko eta sufrezko uria eginen dut haren gainera, haren armadaren eta harekilako populu guzien gainera.

        23. Eta handietsiren eta sainduetsiren dut ene burua; eta ezagutua izanen naiz jendaia hainitzen begietan, eta jakinen dute ni naizela Jauna.

 

XXXIX. KAP.

        1. Zuk aldiz, gizasemea, profetisa zazu Gogen kontra, eta erranen diozu: Hau derra Jainko Jaunak: Huna non heldu natzaikan gainera, Gog, Mosoken eta Thubalen buruko aitzindaria;

        2. Eta inguruka erabiliren, eta eramanen, eta ipharraldetik iganaraziren haut; eta erakharriren haut; Israelgo mendien gainera.

        3. Eta hire esku ezkerrean trenkaturen diat hire arranbela, eta hire esku eskuinetik arthikiren ditiat hire geziak.

        4. Israelgo mendien gainean eroriko zarete, hi eta hire armada guziak eta hirekin diren populuak; basabereei, xoriei eta hegastin guziei, eta lurreko ihiziei eman haut jatera.

        5. Lurraren gainera haiz eroriko; zeren ni bainaiz mintzatu, dio Jainko Jaunak.

        6. Eta sua igorriren dut Magogen gainera, eta irletan gogoa zabalik beren egoitza egiten dutenen gainera; eta jakinen dute ni naizela Jauna.

        7. Eta ezagutaraziren dut ene izen saindua Israelgo ene populuaren erdian, eta ez dut gehiago utziren laidoztatzera ene izen saindua; eta jendaiek jakinen dute ni naizela Jauna, Israelgo saindua.

        8. Huna, heldu da: egina da, dio Jainko Jaunak; hau da nik aiphatu dudan eguna.

        9. Eta Israelgo hirietarik atheraturen dire egoiliarrak, eta sutan ezarriren dituzte eta herrautsiren harmak, erredola eta lantza, arranbela eta geziak, eskuetako makhilak eta sastakaiak, eta zazpi urthez bekietaz eginen dute su.

        10. Eta bazterretarik ez dute ekharriren egurrik, eta ez dute ebakiren oihanetarik; zeren harmez eginen baitute sua; eta larruturen dituzte beren larrutzaileak, eta biluziren dituzte beren biluztaileak, dio Jainko Jaunak.

        11. Eta egun hartan hau izanen da: Gogi Israelen emanen diot ehortz-lekhu aiphatu bat, itsasotik iguzki-alderat Iragaileen harana, zeinak harriaraziren baititu han iraganen direnak; eta han ehortziren dituzte Gog eta bore oste guzia, eta lekhua deithuko da Gogen ostearen harana.

        12. Israelgo etxeak ehortziko ditu zazpi hilabethez, lurraren xahutzeko.

        13. Eta lekhuko populu guziak ehortziko du Gog; eta eguna, zeintan ospaturen bainaiz, aiphu handitakoa izanen da hekien artean, dio Jainko Jaunak.

        14. Eta ezarriko dituzte gizonak lekhuen ikhartzeko, lurraren gainean geldituen bilhatzeko eta ehorzteko, lurraren xahutzea gatik; eta zazpi hilabetheren buruan abiatuko dire bilhatzen.

        15. Eta inguratuko dute kurrituz lurra; eta gizon hezur bat ikhusi duketenean, haren aldean landatuko dute ohartgailu bat, ehortzleek hura ehortz dezaten arteo Gogen ostearen haranean.

        16. Hiriaren izena berriz, izanen da Amona, eta xahutuko dute lurra.

        17. Hau da bada, gizasemea, Jainko Jaunak dioena: Errozute hegastin eta xori guziei, eta bazterretako basabere guziei: Hunat oro, higi zaitezte, laster egizue alde orotarik, ene bitima zuentzat imolatzen dudanera, Israelgo mendien gaineko bitima handira; jan dezazuen haragia eta edan odola.

        18. Janen ditutzue hazkarren haragiak, eta edanen lurreko buruzagien odola; aharienak, bildotsenak, akherrenak, zezenenak, oiloenak eta azienda gizen guzienak.

        19. Eta nik zuentzat imolatuko dudan bitimatik janen duzue bilgorra ase arteo, eta odola edanen horditu arteo;

        20. Eta ene mahainean aseko zarete zalditik eta zaldizko hazkarretik eta gerlako gizon guzietarik, dio Jainko Jaunak.

        21. Eta jendaietan ezarriren dut ene ospea; eta jendaia guziek ikhusiren dute hekien gainean bethe dudan juiamendua, eta hekien gainean phausatu dudan eskua.

        22. Eta Israelgo umeek jakinen dute ni naizela egun hartarik eta gerorat hekien Jainko Jauna.

        23. Eta jendaiek jakinen dute Israelgo umeak gathibu izan direla beren tzarkeria gatik, zeren bazterrerat utzi izan nauten, eta hekien ganik gorde izan dudan ene begithartea, eta arthiki ditudan etsaien eskura, eta guziak erori diren ezpataren azpira.

        24. Egin izan diotet beren lohitasunaren eta beren gaixtakeriaren arabera, eta hekien ganik gorde dut ene begithartea.

        25. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Orai bihurraraziren ditut Jakoben gathibuak, eta urrikalduren natzaio Israelgo etxe guziari; eta harturen nau ene izen sainduarentzateko kharrak.

        26. Eta jasanen dute beren ahalkea eta lege-hauste guziak, zeinetaz ene alderat hobendun egin baitire, beren lurrean egonen direnean deskantsuz, nihoren beldurrik gabe;

        27. Bihurrarazi ditukedanean populuetarik, eta bilarazi beren etsaien lurretarik, eta hekien erdian sainduetsia izanen naizean, asko jendaien begietara.

        28. Eta jakinen dute ni naizela hekien Jainko Jauna, zeren desherritu ditudan jendaietara, eta gero bildu beren lurrera, hekietarik han bat bakharra utzi gabe.

        29. Eta ez daroet gehiago ene begithartea gordeko, zeren Israelgo etxe guziaren gainera ixuriko baitut ene izpiritua, dio Jainko Jaunak.

 

XL. KAP.

        1. Gure desherripeneko hogoi eta bortzgarren urthean, urthe-hastean, hilabethearen hamarrean, hiria eragotzia izan zenetik hamalaugarren urthean; egun hartan berean Jaunaren eskua jarri zen ene gainean, eta eraman ninduen Jerusalemera.

        2. Jainkoa ganikako ikhuspenez eraman ninduen Israelgo lurrera, eta utzi ninduen mendi guziz gora baten gainean, zeinaren gainean baitzen hiri molde bat bezala, hegoarat hedatzen zena.

        3. Eta hartara sarrarazi ninduen; eta hara non zen gizon bat zeinaren begitharteak argitzen baitzuen kobreak bezala; eta lihozko sokha bat bazuen esku batean, eta neurtzeko haga bat bertzean: eta athean zagoen xutik.

        4. Eta gizon harek erran zarotan: Gizasemea, ikhusazu zure begiz eta adi zure beharriz, eta ezar zazu zure bihotza nik erakhutsiko darozkitzudan guzietan; zeren hunat erakharria izan baitzare, haukien zuri erakhusteko: ikhusten ditutzun guziez jakintsun egizu Israelgo etxea.

        5. Eta hara etxearen inguru guzian harrasi bat kanpoko aldetik; eta gizonak eskuan zadukan neurtzeko haga bat, sei beso eta zehe bat luze zena; eta neurtu zuen harrasiaren zabaltasuna, zeina baitzen haga bat, eta goratasuna ere haga bat.

        6. Eta ethorri zen iguzki-aldera begiratzen zuen athera, eta hango mailetan gora igan zen; eta neurtu zuen athelasaren zabaltasuna haga bat, erran nahi da athelasak haga baten zabaltasuna zuela.

        7. Eta neurtu zituen gelak haga bat luzara, eta haga bat zabalera; eta gelen artean bortz beso.

        8. Eta arthelasak, etxe-sartzean, athearen barneko aldean, haga bat zuen.

        9. Eta athe ondoko sartzea neurtu zuen zortzi beso, eta aitzinaldeak bi haga zituen; atheko sartzea berriz, barneko aldean zen.

        10. Bada, atheko gelak iguzki-alderat, hirur ziren alde batetik eta hirur bertzetik; eta neurri bat zuten hirurek, eta neurri bat aitzinaldeek, athearen bi aldeetan.

        11. Eta neurtu zuen athelasaren zabaltasuna, hamar beso; eta athearen luzetasuna, hamahirur beso.

        12. Eta gelen aitzinean neurtu zuen hegia, beso bat; eta beso bat zuen akhabantzak bi buruetan; gelak berriz, sei besokoak ziren bi aldeetara.

        13. Eta neurtu zuen athea gela baten hegaztegitik bertzearen hegaztegiraino, hogoi eta bortz beso zabalera: athea athearen parrean zen.

        14. Eta aitzinaldeak neurtu zituen hirur hogoi beso; eta aitzinalderat atheko lorioa atde orotarik inguruan.

        15. Eta athe aitzinetik barneko athe-sartzearen aitzinera baziren berrogoi eta hamar beso.

        16. Eta baziren geletan eta hekien aitzinaldeetan leiho zeiherrak, zeinak baitziren atheaz barnean alde orotarik inguruan; sartzeetan ere baziren orobat barnean leihoak inguruan, eta aitzinaldeetan palma-itxurak thinduz.

        17. Eta eraman ninduen kanpoko ezkaratzera, eta hara gela batzu, eta harrizko lauzada bat lorioan inguru guzian; hogoi eta hamar gela ziren lauzadaren inguruan.

        18. Eta lauzada athe aitzinetan beherago zen athren luzetasunaren arabera.

        19. Eta neurtu zuen kanpotik zabaltasuna behereko athe aitzinetik, barneko ezkaratz aitzineraino, ehun beso iguzki-aldera eta ipharrera.

        20. Kanpoko ezkaratzeko athea ipharrerat zagoena neurtu zuen halaber, bai luzara, bai-eta zabalera;

        21. Eta hartako gelak, hirur alde batetik eta hirur bertzetik; eta haren aitzinaldea lehenbiziko athearen neurriaren arabera; eta haren berrogoi eta hamar beso luzara, eta hogoi eta bortz zabalera.

        22. Hartako leihoak berriz, eta sartzea eta bernuzadurak, iguzki-alderat zagoen athearen neurrikoak ziren; eta baziren zazpi mail haran igaiteko eta sartze bat aitzinean.

        23. Eta barneko ezkaratzaren athea zen ipharreko athearen eta iguzki-aldekoaren parrean; eta neurtu zituen athe batetik bertze atheraino, ehun beso.

        24. Eta eraman ninduen ipharreko aldera; eta hara athe bat hegoara zagoena, eta neurtu zituen haren aitzina eta haren sartzea goragoko neurrien arabera;

        25. Eta haren leihoak eta sartzeak inguruan bertze leihoak bezala, berrogoi eta hamar beso luzara, eta hogoi eta bortz beso zabalera.

        26. Eta harat igaiteko baziren zazpi mail, eta sartzea athearen aitzinean zen; eta haren aitzinaldean baziren palma bernuzatuak, bat atde batetik, eta bertze bat bertzetik.

        27. Eta barneko ezkaratzeko athea hegoarat zagoen; eta neurtu zuen athetik hegoaldeko athera, ehun beso.

        28. Eta sarrarazi ninduen barneko ezkaratzean hegoaldeko athera; eta neurtu zuen athea, zeina baitzen goragokoen neurrien arabera.

        29. Neurtu zituen hango gela, haren aitzinaldea eta sartzea, haren leihoak eta sartzea inguruan, zeinek baitzituzten neurri berak, berrogoi eta hamar beso luzara, eta hogoi eta bortz beso zabalera.

        30. Eta sartzeak inguruan hogoi eta bortz beso zituen luzara eta bortz beso zabalera.

        31. Eta sartzea zihoan kanpoko ezkaratzera, eta palmak bazituen aitzinaldean, eta baziren zortzi mail harat igaiteko.

        32. Eta barneko ezkaratzera sarrarazi ninduen iguzki-aldetik; eta neurtu zuen athea leheneko neurri beretan;

        33. Gela, aitzinaldea eta sartzea, gorago bezala; leihoak eta sartzeak inguruan berrogoi eta hamar beso luzara, eta hogoi eta bortz beso zabalera.

        34. Eta neurtu zuen hango sartzea, erran nahi da kanpoko ezkaratzekoa; eta baziren palma bernuzatuak haren aitzinaldean, alde batetik eta bertzetik; eta harat igaiteko baziren zortzi mail.

        35. Eta sarrarazi ninduen ipharrari begiratzen zuen athera, eta neurtu zuen, aitzinean erran diren neurri beretan.

        36. Hango gelak, aitzinaldeak, sartzeak eta leihoek inguruan, berrogoi eta hamar beso zituzten luzara eta hogoi eta bortz beso zabalera.

        37. Eta hango sartzea kanpoko ezkaratzari zagoen; eta palma bernuzatuak baziren haren aitzinean alde batetik eta bertzetik, eta zortzi mail harat igaiteko.

        38. Eta khutxategiko gelek aitzinaldean bazuten athe bana; han garbitzen ziren holokaustak.

        39. Eta athe-sartzean baziren bi mahain, bat alde batetik eta bertzea bertzetik, hekien gainean imolatzeko holokausta eta bekhatuarentzateko eta hobenarentzateko bitimak.

        40. Eta kanpoko aldean, zeina igaiten baitzen ipharrerat dagoen athera, baziren bi mahain; eta bertze alderdian athe-sartzearen aitzinean, bertze bi mahain;

        41. Lau mahain atde batean eta lau bertzean; athearen sahetsetan zortzi mahain, zeinen gainean imolatzen baitzen.

        42. Holokaustarentzateko lau mahainak berriz, lau izkinetako harriz ziren eginak; beso bat eta erdi luzara, beso bat eta erdi zabalera eta beso bat gorara zuten; eta hekien gainean ematen ziren holokausten eta bitimen imolatzeko tresnak.

        43. Eta zehe batekoak ziren hekien ezpainak, inguruan barnera bilduak; eskaintzako haragiak berriz, mahainen gainean ezartzen ziren.

        44. Eta barneko athearen kanpoko aldean ziren kantarien gelak barneko ezkaratzean, zeina baitzen ipharrera begiratzen zuen athearen sahetsean; eta hekien aitzina hegoara zagoen; iguzki-aldeko athearen sahetsetik batek ipharrari begiratzen zioen.

        45. Eta gizonak erran zarodan: Hegoara dagoen gela hori da, tenplo-zain beilatzen egonen diren aphezena.

        46. Ipharrera dagoen gela berriz, aldareko zerbitzuan dauden aphezentzat izanen da; horiek dire Sadoken semeak, Lebiren umeetarik Jaunaren gana hurbiltzen direnak, haren zerbitzatzeko.

        47. Eta neurtu zuen ezkaratza ehun beso lusara eta ehun beso zabalera lau aldeetarik; eta aldarea tenploaren aitzinean.

        48. Eta sarrarazi ninduen tenplo-sartzera, eta neurtu zuen sartzea bortz beso alde batera eta bortz beso bertzera, eta athearen zabaltasuna hirur beso alde batera eta hirur beso bertzera.

        49. Lorioak berriz, hogoi beso zituen luzara eta hameka zabalera, eta zortzi mail gora igaiten zen hartara. Eta aitzinaldean baziren habeak, bat alde batetik, eta bertze bat bertzetik.

 

XLI. KAP.

        1. Eta sarrarazi ninduen tenploan, eta neurtu zituen aitzinak, zabalera sei beso alde batean eta sei beso bertzean, tabernaklearen zabaltasuna.

        2. Eta athearen zabaltasuna zen hamar beso, eta athe-sahetsek bortz beso zituzten alde batean eta bortz beso bertzean. Eta neurtu zituen hango luzetasuna berrogoi beso eta zabaltasuna hogoi beso.

        3. Eta barrera sarthurik neurtu zituen bi beso athe aitzinean, eta sei beso athearen goratasuna, eta zazpi beso zabaltasuna.

        4. Eta neurtu zituen hango luzetasuna hogoi beso, eta hango zabaltasuna hogoi beso, tenploaren aitzinaldean; eta erran zarotan: Hau da sainduren saindua.

        5. Eta neurtu zituen tenploaren harrasia sei beso, eta sahetsaren zabaltasuna lau beso alde orotarik tenploaren inguruan.

        6. Sahetsak berriz, zauden sahetsez sahets, bi aldiz hogoi eta hamahirur; eta baziren muthur batzu tenploko harrasitik sahetsetara inguruan sartzen zirenak, hekien jasaiteko, tenploko harrasiari lothu gabe.

        7. Eta lekhu bat bazen birundaka, goiti igaiten zena karakoilka mail bat gora, eta inguruka eramaten zuen tenploko salhara; hargatik tenploa zabalago zen gainez; eta horrela beheretik gainera igaiten zen arteko selharua gaindi.

        8. Eta ikhusi nuen tenploraren gainaldea inguruan: sahetsen asentuek bazuten sei besotako haga baten neurria.

        9. Eta kanpoko harrasiaren zabaltasuna sahets guzietan bortz besokoa zen, eta barneko etxea, etxe-sahetsen barnean zen.

        10. Eta tenploaren inguruan alde orotarik eta gelen artean bazen hogoi besoren zabaltasuna.

        11. Eta sahetsen atheak othoitzeko lekhura zauden, batzu ipharrera eta bertzeak hegoara; eta othoitzeko lekhuaren zabaltasuna bortz besokoa zen inguruan.

        12. Eta leihor bereziak, itsas-alderako bideari zagoenak, bazituen hirur hogoi eta hamar beso zabalera; leihorraren inguruko harrasiak berriz, bortz beso zituen zabalera, eta lau hogoi eta hamar beso luzara.

        13. Eta neurtu zuen etxearen luzetasuna ehun beso; eta berezia zen leihorrak eta haren harrasiek ehun beso zituzten luzara.

        14. Tenploaren aitzinean berriz, eta leihor berezaren aitzinean, iguzki-alderat, zabaltasuna ehun beso zen.

        15. Eta neurtu zituen tenploaren luzetasuna, gibeletik zuen leihor berezaren parrean, kanpoko lorioak, barneko tenploa eta ezkaratz-sartzeak, ehun beso.

        16. Neurtu zituen atheak, leiho zeiherrak, eta inguruan hirur aldetarik ziren lorioak, athe bakhotxaren parrean eta inguruan zurez dornatua zen guzia. Lurra berriz, leihoetaraino zihoan, eta atheen gaineko aldean leihoak hertsiak ziren;

        17. Eta barneko etxeraino eta kanpoko harrasi guzian inguruan barnetik eta kanpotik, oro neurri berean.

        18. Eta baziren kerubin eta palma lanthuak, palma kerubin bakhotxaren artean, eta kerubin bakhotxak bi begitharte zituen.

        19. Alde batetik gizon begitharte bat palmara itzulia, eta bertzetik lehoin begitharte bat bertze palmari buruz, eta hori etxe guzian inguru-inguru.

        20. Kerubinak eta palmak tenploko harrasian bernuzatuak ziren lurretik athe gainen heineraino.

        21. Tenploko athea kadroa zen; eta saindutegiaren aitzindegia parrez par tenploaren aitzindegiarekin.

        22. Zurezko aldarearen goratasuna zen hirur beso, luzetasuna bi beso; haren izkinak, gaina eta alderdiak zurezkoak ziren. Eta gizonak erran zarotan: Hau da Jaunaren aitzineko mahaina.

        23. Eta athe bikhunak ziren tenploan eta saindutegian.

        24. Eta bi atherdiek bazituzten alde bakhotxean athetto bikhunak, zeinen alderdiak bata bertzearen gainera hersten baitziren, ezen bikhunak ziren atherdi bakhotxeko athettoak.

        25. Eta tenploko atheetan beretan baziren kerubinak, eta palma bernuzatuak ere, harrasietan bezala; hargatik lodiagoak ziren zurak lorio aitzinean kanpoko aldetik.

        26. Hekien gaineko aldean ziren leiho zeiherrak; eta palma-itxurak alde bakhotxetik lorioko habeetan, hala-nola tenploaren sahetsetan eta harrasien hedaduran.

 

XLII. KAP.

        1. Eta gizonak eraman ninduen kanpoko ezkaratzera, ipharrera daraman bideaz, eta sarrarazi ninduen khutxategian, zeina baita leihor berezaren parrean, eta ipharrera dagoen etxearen parrean.

        2. Aitzinaldean bazuen, ipharreko athetik hasirik, ehun besoren luzetasuna; eta zabaltasuna zuen berrogoi eta hamar beso.

        3. Barneko lorio hogoi besotakoaren parrean zen eta kanpoko ezkaratz harriz lauzatuaren parrean, zeintan baitzen lorio, bertze hirur lorioei iratxikitzen zena.

        4. Eta gelen aitzinean bazen hamar beso zabal zen ibiltoki bat, barneetara zagoena, beso bateko bide bati buruz, eta hekien atheek ipharrari begiratzen zioten.

        5. Gelak ziren tokian, gainekoak ziren aphalenak, jasanak zirelakoz lorioez, zeinek hekietarik kanporat egiten baitzuten, behereko eta arteko selharuetarik iraganez.

        6. Ezik baziren hirur selharu, eta etzuten lorioek bezalako haberik; aria hortaz habeak igaiten ziren behereko eta arteko selharuak gaindi, lurretik berrogoi eta hamar beso gora.

        7. Eta kanpoko ezkaratzera begira zauden gelen inguruko herskura kanpokoak, gelen aitzinean bazuen berrogoi eta hamar besoren luzetasuna;

        8. Zeren kanpoko ezkaratzeko gelen luzetasuna berrogoi eta hamar beso baitzen; eta luzetasuna ehun beso zen tenploaren aitzinean.

        9. Eta gela hekien azpian bazen iguzki-aldetik sartze bat, kanpoko ezkaratzetik harat sartzen zirenentzat.

        10. Iguzki-aldeko bidearen parrean zen ezkaratzeko herskuraren zabaltasunean baziren gelak, leihor berezaren aitzinean, eta leihorraren aitzinean.

        11. Eta hekien aitzinean bazen bide bat, ipharreko alderdiko gelek zuten bezala; luzetasun bera zuten bezala, zabaltasuna ere bardina zuten, eta sartzeak ere, eta moldeak, eta atheek.

        12. Hegoara zagoen bidearen gainean ziren geletako atheen iduriko athe bat bazen bide buruai, sartze bereziaren aitzinean baitzen bide hura, iguzki-aldeko bidetik sartzen zirenentzat.

        13. Eta gizonak erran zarotan: Leihor berezaren aitzenean diren ipharreko gelak eta hegoako gelak, horiek dire gela sainduak, zeinetan janen baitute, saindutegian Jaunari hurbiltzen diren aphezek; hor ezarriren dituzte sainduren saindua, eta bekhatuarentzateko eskaintza eta hobenarentzatekoa; ezen lekhua saindua da.

        14. Aphezak berriz, sarthu ditazkeenean, ez dire kanpoko ezkaratzera ilkhiko lekhu saindutik, eta han utziko dituzte soinekoak, zeinekin egiten baitute beren zerbitzua, saindu direlakoz; eta jauntziko dituzte bertze soinekoak, eta hala atherako dire populuaren gana.

        15. Eta gizonak akhabatu zuenean barneko etxearen neurtzea, ilkhiarazi ninduen iguzki-alderat zagoen atheko bideaz, eta hura neurtu zuen atde orotarik inguruan.

        16. Neurtzeko hagaz neurtu zuen beraz iguzki-haizera zagoen alderdia, bortz ehun haga, neurtzeko hagaz inguruan.

        17. Eta neurtu zuen ipharrerat zagoen aldea, bortz ehun haga, neurtzeko hagaz inguruan.

        18. Eta neurtu zuen hegoara zagoen aldea, bortz ehun haga, neurtzeko hagaz inguruan.

        19. Eta neurtu zuen mendebalera zagoen aldea, bortz ehun haga, neurtzeko hagaz inguruan.

        20. Lau haizeetarik neurtu zuen haren harrasia alde orotarik inguruan, bortz ehun beso luzara, eta bortz ehun beso zabalera; harrasi hura baitzen saindutegia berezten zuena populuarentzateko lekhutik.

 

XLIII. KAP.

        1. Eta eraman ninduen iguzki-alderat zagoen athera;

        2. Eta hara Israelgo Jainkoaren ospea iguzki-aldetik sartzen zela; eta haren harrabotsa zen ur-uharren harrabotsa bezala, eta lurra argitua zen haren maiestateaz.

        3. Eta hiriaren xahutzera ethorri zenean bezalako ikhuspen bat izatu nuen, eta Koborreko hibaiaren bazterrean ikhusi bezalakoa; eta ahuspeka erori nintzen.

        4. Eta Jaunaren maiestatea tenploan sarthu zen iguzki-alderako athetik.

        5. Eta izpirituak altxatu ninduen eta barneko ezkaratzean sarrarazi; eta hara etxe guzia Jaunaren ospeaz bethea zela.

        6. Eta aditu nuen niri etxetik mintzatzen; eta ene aldean xutik zen gizonak

        7. Erran zarotan: Gizasemea, hau da ene tronuaren lekhua, eta ene oinetako hatzen tokia, zeintan egonen bainaiz bethi guzian Israelgo umeen erdian; eta Israelgo etxeak ez du gehiago lohituko ene izen saindua, ez berak ez-eta beren erregeek beren khutsapenez, eta beren erregeen gorphutz hilez, eta beren lekhu gorez.

        8. Hekiek beren athea egin dituzte ene athearen ondoan, eta beren habeak ene habeen aldean; eta harrasi bat zen hekien eta ene artean; eta ene izen saindua lohitu dute egin dituzten izigarrikeriez; aria hortaz xahutu ditut ene hasarrean.

        9. Orai beraz ene ganik urrun hastan betzazte beren khutsapenak eta beren erregeen gorphutzak, eta hekien erdian eginen dut bethi ene egoitza.

        10. Zuk berriz, gizasemea, Israelgo etxeari erakhutsozu tenploa; eta ahalka beitez beren gaizkiez, eta har betzazte hunen moldearen neurriak.

        11. Eta gorri beitez egin dituzten guziez. Eta erakhutsotzute etxearen itxura eta moldea, sar-ilkhiak eta xehetasun guzia, eta arrimuak oro, eta huntako legeak; eta iskriba zatzu hekien aitzinean, begira detzazten eta obra huntako xehatzapen eta manamenduak.

        12. Hau da mendi gaineko tenploaren legea: hunen eremu guzia inguruan guziz saindu izanen da; hori da beraz etxearentzateko legea.

        13. Bada, huna aldarearen neurriak neurri zinenaz, zeinak baitzuen beso bat eta zehe bat: haren sabelak bazuen beso bat, eta zabal zen beso batez, eta akhabantzak ezpaineraino eta inguruan bazuen zehe bat. Horra beraz nolakoa zen aldarearen erreka.

        14. Eta behereko lurretik bazter aphaleneraino bi beso, eta zabaltasuna beso bat; eta bazter xumeenetik handieneraino lau beso, eta zabaltasuna beso bat.

        15. Arielek berriz, berak bazituen lau beso; Arieletik goiti baziren lau adar.

        16. Arielek bazituen hamabi beso luzara eta hamabi beso zabalera; lau izkinetakoa zen sahets bardinekin.

        17. Haren hegiak bazituen hamalau beso luzara, eta hamalau beso zabalera lau izkinetan; eta khoroak inguruan bazuen beso erdi bat, eta haren sabelak beso bat inguruan. Hartako mailak berriz, iguzki-aldera ziren itzuliak.

        18. Eta gizonak erran zarotan: Gizasemea, hau dio Jainko Jaunak: Edozein egunez egin dadien aldarea, huna hortako zeremoniak, horren gainean holokausta izan dadien eskainia eta odola ixuria.

        19. Eta emanen daroeztetzu Sadoken odoletikako aphez eta lebitar ene gana hurbiltzen direnei, arthaldetikako aratxe bat eskain diazatedan bekhatuarentzat.

        20. Eta haren odoletik harturik, ezarriko duzu aldarearen lau adarretan, eta bazterraren lau izkinetan, eta khoroaren gainean inguruan, eta xahutuko eta sainduetsiko duzu aldarea.

        21. Eta eramanen duzu bekhatuarentzat eskainirikako aratxea, eta erreko duzu saindutegitik kanpo, tenploko lekhu berezi batean.

        22. Eta bigarren egunean eskainiko duzu bekhatuarentzat akher bat narriogabea; eta xahutuko dute aldarea, aratxeaz xahutua izan den bezala.

        23. Eta xahupena akhabatu dukezunean, eskainiren ditutzu abereetarikako aratxe narriogabe bat eta arthaldetikako ahari narriogabe bat.

        24. Eta hekiek eskainiren ditutzu Jaunaren aitzinean; eta aphezek gainera ixuriko diote gatza, eta Jaunari eskainiko diozkate holokaustetan.

        25. Zazpi egunez, egun oroz bekhatuarentzat eskainiko duzu akherra; eta abereetarik aratxea eta ardietarik aharia eskainiko dituzte narriogabeak.

        26. Zazpi egunez xahutuko eta garbituko dute aldarea, eta eskaintzaz estaliko dute.

        27. Berriz, zazpi egunak bethe ondoan, zortzigarrenean eta handik harat, aphezek aldarearen gainean eginen dituzte zuen holokaustak, eta bakearentzat eskaintzen diren bitimak; eta jabaldua izanen naiz zuen alderat, dio Jainko Jaunak.

 

XLIV. KAP.

        1. Eta itzularazi ninduen kanpoko saindutegiko athearen alderat, zeina iguzki-haizerat baitzagoen eta hertsia baitzen.

        2. Eta Jaunak erran zarotan: Athe hori hertsia egonen da; ez da idekiko, eta nihor ez da hortarik iraganen; zeren hortarik den sarthu Israelgo Jainko Jauna, eta hertsia egonen da

        3. Printzearentzat. Printzea hortan jarriko da, Jaunaren aitzinean ogiaren jateko; lorioko atheko bideaz sarthuko eta hartaz beraz ilkhiko da.

        4. Eta eraman ninduen ipharreko atheko bideaz tenploaren aitzinera; eta ikhusi nuen, eta hara Jaunaren ospeak bethe zuela Jaunaren etxea; eta erori nintzen ahuspeka.

        5. Eta Jaunak erran zarotan: Gizasemea, emazu bihotza, eta ikhusazu zure begiez, eta zure beharriez entzun zazu nik erraten darotzudan guzia Jaunaren etxeko zeremonia guziez eta lege guziez; eta emazu zure bihotz guzia tenploko bideetan eta saindutegitikako ilkhitzeetan.

        6. Eta ene samurrarazten hari den Israelgo etxeari errozu: Hau dio Jainko Jaunak: Israelgo etxea, zuen gaizki guziak aski izan bekizkitzue;

        7. Ezen sarrarazi ditutzue arrotzak, bihotzez eta haragiz ingurebakigabeak, egon zitezen ene saindutegian eta lohi zezaten ene etxea; eta eskaintzen ditutzue ene ogiak, bilgorra eta odola, eta zuen tzarkeria guziez hausten duzue enekilako patua.

        8. Eta ez ditutzue begiratzen ene saindutegiko manamenduak, eta ene saindutegian begiratzeko eman ditudan legeen zainak ezarri ditutzue zuen burutarik.

        9. Hau dio Jainko Jaunak: Edozein arrotz, bihotzez eta haragiz ingurebakigabea denik; edozein arrotz seme, Israelgo umeen artean dagoenik, ez da ene saindutegian sarthuren.

        10. Lebitarrak ere, ene ganik urrundu direnak Israelgo umeen makhurrean, eta ene ganik zeihertu direnak beren jainkomoldeen ondotik, eta beren gaizkia jasan dutenak,

        11. Ene saindutegian izanen dire khutxazain, athalzain, eta etxeko zerbitzari; hekiek hilen dituzte holokaustetako abereak eta populuaren bitimak; eta populuaren aitzinean egonen dire, haren zerbitzatzeko.

        12. Hura zerbitzatu dutelakoz bere jainkomoldeen aitzinean, eta Israelgo etxearentzat egin direlakoz gaizkirako behaztopagailu, hargatik altxatu dut ene eskua hekien gainera, dio Jainko Jaunak, eta jasanen dute beren gaizkia.

        13. Eta ez dire ene gana hurbilduren apheztasuneko eginbideen niri bihurtzeko, eta sainduren sainduaren ondoan diren ene saindutegiei ez dire hurbilduren; bainan jasanen dituzte beren ahalkea eta egin dituzten tzarkeriak.

        14. Eta emanen ditut tenploko athalzain, tenploko zerbitzu guzietan eta han egiten diren orotan.

        15. Aldiz, aphez eta lebitar Sadoken umeak, ene saindutegiko zeremoniak begiratu dituztenak, noiz-etare Israelgo semeak ene ganik makhurtzen baitziren, hekiek hurbilduren dire ene gana, ene zerbitzatzeko; eta ene aitzinean egonen dire, bilgorraren eta odolaren niri eskaintzeko, dio Jainko Jaunak.

        16. Hekiek sarthuko dire ene saindutegian, eta hekiek hurbilduko dire ene mahainetik ene zerbitzatzeko eta ene zeremonien begiratzeko.

        17. Eta barneko ezkaratzeko atheetan sarthuko direnean, lihozko soinekoak jauntziko dituzte; eta ilezkorik ez dute batere ezarriko, barneko ezkaratzeko atheetan eta barnean zerbitzua egitean.

        18. Lihozko xerrendak izanen dituzte buruan, eta lihozko galtzak soinean, eta ez dute izertzeko jaunzkurarik izanen.

        19. Eta kanpoko ezkaratzera populuaren gana ilkhiko direnean, aldatuko dituzte soinekoak zeinekin zerbitzatu baitute, eta utziko dituzte saindutegiko khutxategian, eta bertze soinekoak jauntziko dituzte, eta ez dute populua sainduetsiko beren barneko soinekoekin.

        20. Burua berriz, ez dute murriztuko, ez-eta ile guzia haziko; bainan noizetik noizera laburtuko dute.

        21. Eta aphezetarik nihork ez du arnorik edanen barneko ezkaratzera sartzekoa denean.

        22. Eta ez dute ez alhargunik, ez bertzeek utzi emazterik hartuko, bainan-bai Israelgo etxeko odoletikako neskatxa gazteak; har dezakete ordean aphez baten ganik alhargundua den alharguna.

        23. Eta ene populuari irakhatsiko diote zer den saindu eta zer khutsatu; eta erakhutsiko diote zer den xahu eta zer lohi.

        24. Eta zerbait makhur izanen denean, begiratuko dire ene juiamenduei eta juiatuko dute. Ene legeak eta manamenduak idukiko dituzte ene besta-buru guzietan, eta sainduetsiko dituzte ene larunbatak.

        25. Ez dire sarthuko gizon hil bat den tokira, lohi ditezen beldurrez, non ez duten aita edo ama, semea edo alaba, anaia edo arreba bigarren senharrik izan ez dukeena; bertzela khutsa laizteke.

        26. Eta sarthu dena xahutu den ondoan, khondatuko diozkate zazpi egun.

        27. Eta ene saindutegian barneko ezkaratzera sarthuko den egunean, ene zerbitzatzeko saindutegian, eskaintza bat bere bekhatuarentzat eginen du, dio Jainko Jaunak.

        28. Berriz, ez dute primantzarik izanen, ni naiz hekien primantza; eta ontasunik ez diozute emanen Israelen, ezen ni haiz hekien ontasuna.

        29. Bekhatuarentzateko bitima eta hobenarentzatekoa janen dituzte, eta Israelen eginen diren botu guziak hekientzat izanen dire.

        30. Lehen-sorthu guzien pikainak, eta egiten diren eskaintza guzietarik libazioneak aphezentzat izanen dire; eta zuen jatekoen pikainak ere aphezari emanen diozkatzue, benedizionea jautsaraz dezan zuen etxeen gainera.

        31. Ez hilikitik, ez ihiziek atzeman hegastin edo aberetik batere ez dute janen aphezek.

 

XLV. KAP.

        1. Eta zorthera lurraren phartitzen hasiko zaretenean, berez diozotzue Jaunari pikainak, lurretik lekhu sainduetsi bat, hogoi eta bortz mila haga luzara eta hamar mila zabalera; sainduetsia izanen da bere eremu guzian inguru inguru.

        2. Eta aurkhintza guzitik sainduetsia izanen da zathi bat, bortz ehun haga lau aldeetara izanen dituena inguruan, eta berrogoi eta hamar beso hiripeentzat itzulian.

        3. Neurri hortaz neurtuko ditutzu hogoi eta bortz mila hagaren luzetasuna eta hamar milen zabaltasuna, eta han izanen dire tenploa eta sainduren saindua.

        4. Lurretik sainduetsi eremua izanen da saindutegian zerbitzatzen eta Jauna gana hurbiltzen diren aphezentzat; eta lekhu hura hekien etxeentzat eta saindutegiarentzat izanen da.

        5. Berriz, tenploan zerbitzatzen diren lebitarrentzat izanen da hogoi eta bortz mila hagaren luzetasuna eta hamar milen zabaltasuna; hekiek izanen dituzte tenploan hogoi gela.

        6. Eta hiriaren eremua ezarriko duzue, bortz mila haga zabal eta hogoi eta bortz mila luze, saindutegiarentzateko berezkuntzaren arabera, Israelgo etxe guziarentzat.

        7. Printzearentzat ere ezarriko duzue zathia buru batean eta bertzean, saindutegiarentzateko berezkuntzaren eta hiritokiaren bazterraz, saindutegiarentzateko berezkuntzaren eta hiri-tokiaren parrean, itsas hegi batetik bertzera, eta iguzki-aldetik iguzki-aldera; haren zathiaren luzetasuna berriz, bertze zathi bakhotxaren arabera, mendebaleko mugatik iguzki-aldeko mugara.

        8. Israelen izanen du lurretik bere zathia; eta printzeek ez dute gehiago larruturen ene populua, bainan lurra emanen diote Israelgo etxeari, zeini bere leinuaren arabera.

        9. Hau dio Jainko Jaunak: Aski izan bekizue, Israelgo printzeak; uzkitzue zuen tzarkeria eta harrapakeriak; zuzentasunean eta zuzenbidean ibil zaitezte; berez zatzue zuen eremuak ene populuaren lurretarik, dio Jainko Jaunak.

        10. Zuen balantza, ephia eta batoa zuzenak izanen dire.

        11. Ephia eta batoa bardinak eta neurri batekoak izanen dire; batoak iduk dezan koroaren hamargarrena, eta ephiak halaber koroaren hamargarrena; koroaren neurriaren arabera bardina izanen da hekien hazta.

        12. Sikloak berriz, hogoi obola ditu. Bada, hogoi siklok, eta hogoi eta bortz siklok, eta hamabortz siklok mina bat egiten dute.

        13. Haukiek dire ekharriko ditutzuen pikainak: ephiaren seigarrena koro ogitik, eta ephiaren seigarrena koro garagarretik.

        14. Olioaren neurria ere, bato olioa, koroaren hamargarrena da; eta hamar batok koro bat egiten dute, zeren hamar batok koroa bethetzen baitute.

        15. Eta ahari bat emanen da berrehun burutako arthaldetik, Israelek hazten dituenetarik, sakrifizioko, holokaustako eta bakezko bitimetako, Israelgo etxearentzat garbitzeko bekhatua, dio Jaunak.

        16. Lurreko populu guziak pikain horiek zor izanen diozka Israelgo buruzagiari.

        17. Eta buruzagiaten gain izanen dire holokausta, sakrifizio, libazioneak besta-buruetan, hilabethe-lehenetan, larunbatetan eta Israelgo etxearen besta-buru guzietan; berak eskainiko ditu bekhatuarentzat sakrifizioa; holokausta eta bitima bakezkoak, Israelgo etxearentzat xahupenaren egiteko.

        18. Hau dio Jainko Jaunak: Lehenbiziko hilabethean, lehengo egunean, aratxe narriogabe bat hartuko duzue arthaldetik, eta xahutuko duzue saindutegia.

        19. Eta aphezak hartuko du bekhatuarentzat izanen den odoletik, eta ezarriko tenploko atheen habeetan, aldareko bazterraren lau izkinetan, eta barneko ezkaratzeko athearen habeetan.

        20. Eta orobat eginen duzue hilabethearen zazpian, jakin gabez edo enganaturik huts egin duenarentzat, eta eginen duzue tenploaren xahupena.

        21. Lehenbiziko hilabethean, eta hamalaugarren egunean izanen duzue Bazko-besta; airisak janen dire zazpi egunez.

        22. Eta egun hartan buruzagiak eginen du beretzat eta lurreko populu guziarentzat aratxe baten sakrifizioa bekhatuarentzat.

        23. Eta zazpi egunetako besta-buruan, Jaunari eskainiren diozka holokaustetan zazpi aratxe eta zazpi ahari narriogabeak, egun oroz zazpi egunez; eta bekhatuarentzat akher bat egun oroz.

        24. Eta aratxe bakhoxka eskainiren du ephi bat irin, eta bertze ephi bat ahari bakhoxka, eta hin bat olio ephi bakhoxka.

        25. Zazpigarren hilabethean, hamabortzgarren egunean, besta-buruan, zazpi egunez eginen ditu gorago erranak, hala bekhatuarentzat, nola holokaustarentzat, sakrifizioarentzat eta olioarentzat.

 

XLVI. KAP.

        1. Hau dio Jainko Jaunak: Barneko ezkaratzeko athe iguzki-aldera dagoena hertsia egonen da laneko sei egunetan, bainan idekiko da larunbatetan; eta hilabethe-lehenetan ere idekiko da.

        2. Eta kanpoko atheko sartzetik ethorriren da printzea, eta athelasean da geldituren; eta aphezek harentzat eskainiren dituzte holokausta eta bakezko bitimak; eta athelasean egonen da adoran, eta ilkhiren da; athea berriz, arratseraino ez da hertsiren.

        3. Eta lurreko populuak ere athe haren aitzinean adoraturen du Jauna larunbatetan eta hilabethe-lehenetan.

        4. Printzeak berriz, holokausta hau eskainiren dio Jaunari: larunbatean, sei bildots narriogabe, eta ahari narriogabe bat,

        5. Eta ephiaren eskaintza ahariko; bildotsentzat berriz, berari iduritzen zaioena, eta hin bat olio ephi bakhotxarentzat.

        6. Aldiz, hilabethe-lehenetan, izanen dire abereetarik aratxe bat nothagabea, eta sei bildots, eta sei ahari narriogabe;

        7. Eta eginen du ephi baten eskaintza aratxeko, eta ephi batena halaber ahariko; bildotseko berriz, eskura heldu zaioena, eta hin bat olio ephiko.

        8. Eta printzea ethortzekoa denean, sar bedi iguzki-aldeko athe-sartzetik, eta handik beretik ilkhi.

        9. Eta besta-buruetan, lurreko populua Jaunaren aitzinera ethorriko denean, adoratzera ipharreko athetik sartzen dena, ilkhi bedi hegoako athetik; berriz, hegoako athetik sartzen dena, ilkhi bedi ipharraldeko athetik; ez bedi bihur sarthu den atheko bideaz, bainan haren parrekoaz ilkhi bedi.

        10. Printzea berriz, hekien erdian, sartzen direnekin sarthuko da, eta ilkhitzen direnekin ilkhiko.

        11. Eta ferietan eta besta-buruetan, eginen da ephi baten eskaintza aratxeko eta ephi batena ahariko; bildotseko berriz, eskaintza izanen da eskura heldu dena; eta hin bat olio ephiko.

        12. Aldiz, printzeak bere oldetara Jaunari eskainiko dituenean holokausta edo bakezko bitimak, idekiko zaio iguzki-aldera. dagoen athea; eskainiko ditu bere holokausta eta bakezko bitimak, larunbat-egunean egiten ohi diren bezala; eta ilkhiko da, eta ilkhi den ondoan athea hertsiko da.

        13. Eta Jaunari egun oroz eginen dio urthe bereko bildots narriogabe baten eskaintza; hori goizean eginen du bethi.

        14. Eta bildotsarekilako, goiz oroz eginen du ephi baten seigarrenaren eskaintza, eta oliotik hinaren hirugarrena, irinarekin nahastekatzeko; hori da Jaunari zor zaioen egun orozko eta bethirainoko sakrifizioa.

        15. Eskainiren ditu beraz bildotsa, sakrifizioa eta olioa goiz oroz, bethirainoko holokausta.

        16. Hau dio Jainko Jaunak: Printzeak bere semeetarik bati egiten badio emaitza bat, hunentzat eta hunen semeentzat izanen da primantzetan, eta ondoregoz gozaturen dute.

        17. Emaitza ordean, bere primantzatik egiten badu bere zerbitzarietarik bati, hainarena izanen da bihurpeneko urthea dino, eta printzeari bihurturen zaio; hunen ondoregoa berriz, hunen haurrena izanen da.

        18. Buruzagiak ez du bortxaka populuaren primantzatik eta izanetik hartuko; bainan bere izanetik primantzak eginen daroezte bere semeei, ene populuan nihor izan ez dadien bere ontasunetik khendua.

        19. Eta athearen aldean zen sarbide batetik sarrarazi ninduen saindutegiko aphezen gela, ipharrari zaudenetara; eta han bazen toki bat mendebalerat itzulia.

        20. Eta erran zarotan: Hau da tokia zeintan aphezek erreko baitituzte bekhatuarentzateko eta hobenarentzateko bitimak; zeintan erretzen baitute sakrifizioa, ez detzaten eraman kanpoko ezkaratzera, eta populua ez dadien sainduets.

        21. Eta eraman ninduen kanpoko ezkaratzera, eta ingurarazi zarozkidan ezkaratzaren lau zokhoak; eta hara ezkaratz zokhoan bazela ezkaraztto bat, ezkaraztto bakhotxa ezkaratz zokho bakhotxean.

        22. Lau ezkaratz zokhoetan xuxenduak ziren ezkarazttoek bazuten berrogoi beso luzara eta hogoi eta hamar zabalera; lauak neurri batekoak ziren.

        23. Eta bazen harrasi bat lau ezkarazttoak inguratzen zituena birundan; eta sukhaldeak baziren lorio-azpietan eginak inguruan.

        24. Eta erran zarotan: Hau da sukhaldetegia zeintan Jaunaren etxeko zerbitzariek errearaziko baitituzte populuaren bitimak.

 

XLVII. KAP.

        1. Eta bihurrarazi ninduen tenploko athera, eta hara ur batzu ilkhitzen zirela etxeko athelasaren-petik iguzki-aldera; ezen etxe aitzinak iguzki-sortzeari begiratzen zioen. Urak berriz, tenploaren eskuineko alderdira jausten ziren, aldarearen hegoaldera.

        2. Eta ipharreko athetik ilkhiarazi ninduen eta itzularazi ninduen kanpoko athetik haratago zen bideaz iguzki-aldeari begira zagoen bidera; eta hara eskuineko alderditik urak fharrastan heldu zirela.

        3. Gizonak, iguzki-aldera goatean, eskuan bazuen sokha bat, eta neurtu zituen mila beso; eta eraman ninduen ura gaindi, zeina bainuen haxoineraino.

        4. Eta neurtu zituen berriz, mila beso, eta eraman ninduen ura gaindi, zeina bainuen belhauneraino.

        5. Eta neurtu zituen bertze mila beso, eta eraman ninduen ura gaindi, zeina bainuen gerriraino. Eta neurtu zituen oraino mila beso, uhar bat ezin iragan nuena, zeren urak hantu baitziren uhar barna hartan, ezin iragan baitzitakeen oinez.

        6. Eta erran zarotan: Gizasemea, ongi ikhusi duzu. Eta eraman eta uharraren bazterrera bihurrarazi ninduen.

        7. Eta itzuli nintzenean, hara uharraren hegian bi aldeetarik nihonereko zuhamuketa.

        8. Eta erran zarotan: Iguzki-aldeko legar-murruetara ilkhitzen eta mortuko zelhaietara jausten diren ur horiek itsasoan sarthuko dire, eta ilkhiko dire, eta urak gezatuak izanen dire.

        9. Eta nora-nahi goan dadien uharra, edozein azienda bizi herrestatzen denik, biziko da, eta ur horiek sartzen diren tokietan izanen da arrain asko, eta uharra ethortzen zaioten guziak sasualduko eta biziko dire.

        10. Eta arrantzariak ur horien gainean egonen dire; Engaditik Engalimera zare idorlekhu bat izanen da. Asko arrain mota izanen da elemeniaka, itsaso handian bezala.

        11. Bainan horren bazterretan eta aintziretan, urak ez dire gezatuko, zeren gaztegitzat emanak izanen baitire.

        12. Eta uharraren hegietan bi aldeetarik sorthuko da zer-nahi zuhaitz fruitudun; hekien hostoa ez da eroriko, eta fruitua etzaiote eskastuko; hilabethe oroz ekharriko dute berria, zeren horgo urak saindutegitik ilkhitzen baitire; eta hekien fruituak izanen dire hazkurritzat eta hostoak sendakaritzat.

        13. Hau dio Jainko Jaunak: Hori da muga zeinaren barnean Israelgo hamabi leinuek gozatuko baituzue lurra; ezen Josepek zathi bikhuna du.

        14. Bada, gozatuko duzue, bakhotxak bardin bere anaiak bezala, lur hori zeinaren gainean altxatu baitut eskua, zuen arbasoei emanen niotela; eta lur hori eroriko zaitzue gozamenetara.

        15. Haukiek dire, berriz, lur hortako mugak: ipharreko ephaitzara, itsaso handitik Hethalongo bidea, Sedadara goatean,

        16. Emathera, Berothara, Sabarimera, zeina baita Damasko mugaren gainean eta Ematheko mugakide, Tikongo etxera, zeina baita Aurango mugaren ondoan.

        17. Eta muga izanen da itsasotik Enongo korralera, zeina baita Damasko muga; eta ipharretik ipharrera, Emath izanen da muga ipharreko aurkhintzan.

        18. Aldiz iguzki-aldeko alderdia izanen da Aurango erditik, Damasko erditik, Galaadeko erditik eta Israelgo lurraren erditik, Jordanea delarik muga iguzki-aldeko itsasoraino: neurtuko duzue halaber iguzki-aldeko aurkhintza.

        19. Hegoaldeko aurkhintza berriz, izanen da Thamarretik Kadeseko Jazargoako uretaraino, eta errekaz itsaso handiraino; eta hori da hegoarat hegoaldeko aurkhintza.

        20. Eta itsasoko aurkhintza izanen da itsaso handia xuxenka buru batetik Emathera ethorri arteo; hori da itsasoko aurkhintza.

        21. Eta lur hori zuen arthean zathituko duzue, Israelgo leinuen arabera;

        22. Eta primantzetan hartuko duzue zuentzat, eta zuetara bilduko eta zuen artean haurrak izanen dituzten arrotzentzat; eta haukiek izanen zaizkitzue hala-nola tokikoak Israelgo umeen artean; zuekin zathituko dute lurra Israelgo leinuen erdian.

        23. Aldiz, edozein leinutan gertha dadien arrotza, han emanen diozue, bere zathia, dio Jainko Jaunak.

 

XLVIII. KAP.

        1. Haukiek dire leinuen izenak ipharreko mugetarik, Hethalongo bideaz Emathera goatean; Enango korrala izanen da Damasko muga ipharrerat Ematherako bideaz; eta handik iguzki-aldetikako aurkhintza itsasoraino izanen da lehenbiziko zathia, Danentzat.

        2. Bertze zathi bat Danen muga gainean, iguzki-aldetikako aurkhintzatik itsasoko aurkhintzaraino, Aserrentzat.

        3. Bertze zathi bat Aserren muga gainean, iguzki-aldetikako aurkhintzatik itsasoko aurkhintzaraino, Nefthalirentzat.

        4. Bertze zathi bat Nefthaliren muga gainean, iguzki-aldetikako aurkhintzatik itsasoko aurkhintzaraino, Manaserentzat.

        5. Bertze zathi bat Manaseren muga gainean, iguzki-aldetikako aurkhintzatik itsasoko aurkhintzaraino, Efraimentzat.

        6. Bertze zathi bat Efraimen muga gainean, iguzki-aldetikako aurkhintzatik itsasoko aurkhintzaraino, Errubenentzat.

        7. Bertze zathi bat Errubenen muga gainean, iguzki-aldetikako aurkhintzatik itsasoko aurkhintzaraino, Judarentzat.

        8. Eta Judaren muga gainean, iguzki-aldetikako aurkhintzatik itsasoko aurkhintzaraino izanen dire pikainak, zeinak bereziko baititutzue hogoi eta bortz milaren luzetasunean eta zabaltasunean, bertze zathi guziak bezala iguzki-aldetikako aurkhintzatik itsasoko aurkhintzaraino, eta saindutegia zathi haren erdian izanen da.

        9. Jaunarentzat bereziko ditutzuen pikainek izanen dute hogoi eta bortz mila luzara eta hamar mila zabalera.

        10. Berriz, aphezen saindutegiarentzateko pikain horiek izanen dire ipharrerat hogoi eta bortz mila luze, eta itsasorat hamar mila zabal, eta iguzki-alderat ere hamar mila zabal, eta hegoarat hogoi eta bortz mila luze; eta Jaunaren saindutegia zathi horren erdian izanen da.

        11. Saindutegia izanen da Sadoken semeen ganikako aphezentzat, zeinek begiratu baitituzte ene zeremoniak, eta ez baitire zeihertu, Israelgo umeak zeihertu direnean, hala-nola lebitarrak berak zeihertu izan baitire.

        12. Eta lurreko pikainetarik, lebitarren mugaren aldean izanen dute sainduren saindua pikain.

        13. Lebitarrek ere orobat izanen dituzte aphezen mugen aldean hogoi eta bortz mila luzara eta hamar mila zabalera. Luzetasun guzia hogoi eta bortz mila, eta zabaltasuna hamar mila.

        14. Eta hartarik ez dute ez salduko, ez aldakuntzarik eginen, eta lurreko pikainak ez dire bertzetaratuko, zeren Jaunari baitire sainduetsiak.

        15. Zabalera gelditzen diren bortz milak berriz, eta luzara hogoi eta bortz milak, arronteko izanen dire, hiriko egon lekhuarentzat eta hiripeentzat; eta hiria erdian izanen da.

        16. Eta haukiek dire haren neurriak: ipharraldeko aurkhintzara, lau mila eta bortz ehun; hegoakora, lau mila eta bortz ehun; iguzki-aldeko aurkhintzara, lau mila eta bortz ehun; eta mendebalekora, lau mila eta bortz ehun.

        17. Hiriko hiripeek berriz, ipharrerat izanen dituzte hamabitan hogoi eta hamar haga; hegoarat, hamabitan hogoi eta hamar haga; iguzki-alderat, hamabitan hogoi eta hamar haga; eta mendebalerat, hamabitan hogoi eta hamar haga.

        18. Berriz, saindutegiko pikainen aldean geldituko dena, hamar mila iguzki-alderat eta hamar mila mendebalerat, saindutegiko pikainak bezala izanen dire; eta hekietarikako fruituak ogitako izanen dire hiria zerbitzatzen dutenentzat.

        19. Aldiz, Israelgo leinu guzietarik izanen dire hiria zerbitzatuko duten gizonak.

        20. Hogoi eta bortz milako pikain guziak, hogoi eta bortz mila lau aldeetara dutenak bereziak izanen dire saindutegiarentzateko pikaintzat eta hiriarentzateko gozamentzat.

        21. Geldituko dena berriz, printzearentzat izanen da saindutegiko pikainen eta hiriaren onen alderdi guzietan, hogoi eta bortz mila haga pikainen parretik iguzki-aldeko mugaraino; eta oraino itsas-alderat, hogoi eta bortz milen parretik itsas-mugaraino, printzearen zathi izanen dire halaber; eta saindutegiko pikainak eta tenploko lekhu saindua erdian izanen dire.

        22. Lebitarren gozamenaz eta hiriaren gozamenaz bertzalde, erdian geldituko dena, berriz, printzearena izanen da, Judaren mugaren eta Benjaminen mugaren artean, eta printzea izanen da haren jabe.

        23. Eta gainerako leinuentzat, iguzki-aldeko aurkhintzatik mendebaleko aurkhintzaraino, zathi bat Benjaminentzat.

        24. Eta Benjaminen mugaren aldean, iguzki-aldeko aurkhintzatik mendebaleko aurkhintzaraino, zathi bat Simeonentzat.

        25. Eta Simeonen muga gainean, iguzki-aldeko aurkhintzatik mendebaleko aurkhintzaraino, zathi bat Isakarrentzat.

        26. Eta Isakarren muga gainean, iguzki-aldeko aurkhintzatik mendebaleko aurkhintzaraino, zathi bat Zabulonentzat.

        27. Eta Zabulonen muga gainean, iguzki-aldeko aurkhintzatik mendebaleko aurkhintzaraino, zathi bat Gadentzat.

        28. Eta Gaden muga gainean hegoako aurkhintzara, hegoaldean izanen da akhabantza, Thamarretik Kadeseko Jazargoako uretaraino: primantza itsaso handiaren parrean izanen da.

        29. Hari da lurra, Israelgo leinuei zorthera emanen diozuena, eta horiek dire hekien berezpenak, dio Jainko Jaunak.

        30. Eta haukiek dire hiriko ilkhibideak: ipharraldeko aurkhintzan neurtuko ditutzu lau mila eta bortz ehun haga.

        31. Eta hiriko atheak deithuko dire Israelgo leinuen izenetarik; hirur athe ipharrerat, Errubenen athea bat, Judaren athea bertze bat, Lebiren athea bertze bat.

        32. Eta iguzki-alderat lau mila eta bortz ehun haga, eta hirur athe, Josepen athea bat, Benjaminen athea bertze bat, Danen athea bertze bat.

        33. Eta hegoaldeko aurkhintzarat lau mila eta bortz ehun haga neurtuko ditutzue; eta izanen dire hirur athe, Simeonen athea bat, Isakarren athea bertze bat, Zabulonen athea bertze bat.

        34. Eta mendebaleko aurkhintzarat lau mila eta bortz ehun haga, eta hirur athe han: Gaden athea bat, Aserren athea bertze bat, Nefthaliren athea bertze bat.

        35. Inguruan, izanen dire hemezortzi mila haga; eta egun hartarik hiriaren izena izanen da: Hor da Jauna.

 

aurrekoa hurrengoa