www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (II) - Testament Zaharra, 2. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

NEHEMIAS,
ESDRASEN II. LIBURUA

 

I. KAP.

        1. Nehemias Helziasen semearen hitzak. Hau gerthatu zen hogoigarren urthean, kasleuko hilabethean, eta ni Susako gazteluan nintzen.

        2. Eta Hanani, ene anaietarik bat, bera eta Judako gizon batzu ethorri ziren, eta gathibutasunetik gelditu eta bizi ziren Juduez eta Jerusalemez berri galdatu naroten.

        3. Eta ihardetsi zarotedan: Gelditu direnak eta gathibutasunetik han utziak izan direnak gure herrian, atsekabe handitan eta laidotan daudezi; Jerusalemeko harrasia urratua eta hango atheak suz erreak dira.

        4. Eta horrelako solasak aditu nituenean, jarri nintzen, eta nigarrez eta deithorez egotu nintzen asko egunez. Barur eta othoitz egiten nuen zeruko Jainkoaren aitzinean.

        5. Eta erran nuen: Errekeitzen zaitut, zeruko Jainko Jaun hazkar, handi eta ikharagarria, batasun eta urrikalmendu begiratzen duzuna zu maithatzen zaituztenekin eta zure manamenduak idukitzen dituztenekin;

        6. Zure beharriak heda eta zure begiak zabal beitez, entzun dezazun zure zerbitzariaren othoitza, orai gau eta egun zure aitzinean altxatzen dudana Israelgo seme zure zerbitzarientzat; eta aithor darotzut Israelgo semeen bekhatuez, zeinetaz zure alderat hobendun egin baitira; nik eta ene aitaren etxeak bekhatu egin dugu;

        7. Ergelkeriak zoratu gaitu eta ez ditugu begiratu zure manamendu, zeremonia eta erabaki, Moisi zure zerbitzariari manatu ditutzunak.

        8. Orhoit bezedi Moisi zure zerbitzariari eman diozun hitzaz, zinaroelarik: Noiz-etare hautsiko baituzue ene legea, nik barraiatuko zaituztet populuetan;

        9. Eta baldin ene ganat bihurtzen bazarete eta ene manamenduak begiratzen eta bethetzen baditutzue; zeruko bertze bazterreraino bazinete eramanak ere, handik bilduko eta bihurraraziko zaituztet nik ene izena han egon dadientzat hautatu dudan lekhura.

        10. Eta haukiek dira zure zerbitzariak eta zure populua, zure indarraren handiaz eta zure esku hazkarraz berrerosi ditutzunak.

        11. Othoi, Jauna, zure beharria atzarria egon bedi zure zerbitzariaren othoitzari, eta zure izenaren beldur izan nahi duten zure zerbitzarien othoitzari; bida zazu egun zure zerbitzaria, eta urrikalpen emozu gizon hunen aitzinean: ezik erregeren edarale nintzen ni.

 

II. KAP.

        1. Bada, gerthatu zen nisango hilabethean, Artakserkses erregearen hogoigarren urthean, arnoa haren aitzinean zela; hartu nuen arnoa eta erregeri eman naroen; eta iraungia bezala nintzen haren aitzinean.

        2. Eta erregek erran zarodan: Nolaz da hire begithartea goibel, ez hautanean eri ikhusten? hori ez da ariarik gabe, bainan etzakiat hire bihotzeko minaren berri. Eta beldur handi eta gaindizkako batek hartu ninduen.

        3. Eta erregeri erran naroen: Oi errege, bizi zaite egun eta bethi! nolaz ez da ilhun izanen ene begithartea, mortu egina denaz geroz ene arbasoen hobien etxeko hiria, eta suz erreak hango atheak?

        4. Eta erregek erran zarodan: Zeren galdea duk? Othoiztu nuen zeruko Jainkoa,

        5. Eta erran naroen erregeri: Baldin erregeri ontsa iduritzen bazaio, eta zure zerbitzaria gogaragarri bada zure aitzinean, bidal nezazu Judeara, ene aitaren hobiko hirira, eta altxatuko dut hura.

        6. Erregek eta erreginak, haren aldean jarria zenak, erran zarotedan: Noiz arteo iraunen du hire bidaiak, eta noiz itzuliko haiz? Eta ene solasa erregeren gogarako izatu zen, eta igorri ninduen, eta xedatu naroen ephea.

        7. Eta erran naroen erregeri: Baldin erregeri ontsa iduritzen bazaio, gutunak eman biatzat hibaiaz haindiko aitzindarientzat, iraganaraz nezaten, Judeara hel nadien arteo,

        8. Eta gutun bat Asaphentzat erregeren oihaneko zainarentzat, zurak eman ditzadan estal ahal izan detzadan etxeko dorreko atheak, eta hiriko harrasiak, eta ni sarthuko naizen etxea. Eta erregek eman zarodan Jainkoaren esku lagungarri ene gainean zenaren arabera.

        9. Eta ethorri nintzen hibaiaz hunaindiko eremuko aitzindarietara eta eman narozkioten erregeren gutunak. Bada, erregek enekin igorri zituen soldado aitzindariak eta zaldizkoak.

        10. Sanabalat Oronaimdarrak eta Tobias Amontar zerbitzariak aditu zuten, eta atsekabe handitan sarthu ziren, gizon bat ethorri zelakotz, Israelgo semeen ona bilhatzen zuena.

        11. Jerusalemera ethorri nintzen, eta han nintzen hirur egun hartan;

        12. Gauaz jaiki nintzen, eta gizon guti enekin, eta nihorri ere ez naroen ezagutzerat eman Jaunak ene bihotzean zer ezarri zuen egin nezan Jerusalemen, eta ez nuen azpiko abererik, nerorrek igaiten nuena baizik.

        13. Gauaz ilkhi nintzen Haraneko athetik, eta Erainsugearen ithurri aitzina gaindi, Gorotzeko athearen alderat hartu nuen, eta nindabilan Jerusalemeko harrasi urratuari eta hango athe suz erreei begira.

        14. Eta iragan nintzen Ithurriko athera eta Erregeren ixtunera, eta etzen ene azpiko aberearentzat iragan lekhurik.

        15. Eta igan nintzen gauaz erreka gaindi, eta harrasiari begira nindabilan; eta itzulirik, ethorri nintzen Haraneko athera eta sarthu nintzen.

        16. Bada, kargudunek etzakiten norat egin nuen edo zer hari nintzen; Judueri ere, ez aphezei, ez handiei, ez kargudunei, ez lanetan hari ziren bertzeei ez naroten ordu arteo deusere agertu.

        17. Eta erran naroten: Badakizue zer atsekabetan garen; alabainan Jerusaleme mortu egina da eta hemengo atheak erreak dira. Zatozte, altxa detzagun Jerusalemeko harrasiak, eta ez gaitezen laidotan izan gehiago.

        18. Eta agertu naroten nola laguntzen ninduen Jainkoaren eskuak, eta erregek niri erran solasak, eta erraten daroet: Jaiki gaiten eta loth gaiten lanari. Eta ongian hazkartu ziren hekien eskuak.

        19. Sanabalat Oronaimdarrak berriz, eta Tobias Amontar zerbitzariak eta Gosem Arabiarrak aditu zuten, eta trufatzen eta erdeinatzen gintuzten, eta erraten zarokuten: Zer da egiten duzuen lan hori? Erregeren kontra bihurtzen othe zarete?

        20. Eta nik ordainez erran naroten: Zeruko Jainkoak berak laguntzen gaitu, eta gu haren zerbitzariak gare. Jaiki gaiten eta lanari jo dezogun. Zuek aldiz, ez zathirik, ez zuzenik, ez orhoitzapenik ez duzue Jerusalemen.

 

III. KAP.

        1. Eta Eliasib aphez-handia eta haren anaia aphezak jaiki ziren eta altxatu zuten Arthaldeko athea; sainduetsi zuten eta hango athe-alderdiak ezarri zituzten; eta sainduespena egin zuten Ehun besotako dorreraino eta Hananeelgo dorreraino.

        2. Eta haren aldean altxatu zuten Jerikoko gizonek, eta haren aldean altxatu zuen Zakurrek Amriren semeak.

        3. Asnaaren semeek berriz, altxatu zuten Arrainen athea; estali zuten eta ezarri zituzten athe-alderdiak, zerrapoak eta hagak. Eta hekien aldean altxatu zuen Marimuthek Uriasen semeak, Urias baitzen Akusen seme.

        4. Eta haren aldean altxatu zuen Mosolamek Barakiasen semeak, Barakias baitzen Mesezebelen seme; eta haren aldean altxatu zuen Sadokek Baanaren semeak;

        5. Eta hekien aldean altxatu zuten Thekuearrek; hekietako handiek etzituzten ordean beren buruak gurthu Jaunaren lanean.

        6. Joiada Phasearen semeak eta Mosolam Besodiaren semeak altxatu zuten athe Zaharra; berek estali zuten, eta ezarri zituzten athe-alderdiak, zerrapoak eta hagak.

        7. Eta hekien aldean altxatu zuten Meltias Gabaondarrak eta Jadon Meronatharrak, Gabaongo eta Masphako umeek, hibaiaz haindiko buruzagiaren ordainez;

        8. Eta haren aldean altxatu zuen Eziel urheginak Araiaren semeak; eta haren aldean altxatu zuen Ananiasek baltsamuginaren semeak; eta Jerusalemgo lanak heldu zituzten Karrika handiko harrasiraino.

        9. Eta haren ondoan altxatu zuen Erraphaiak, Hurren seme, Jerusalemen alderdi baten buruzagi zenak;

        10. Eta haren ondoan altxatu zuen Jedaiak Haromaphen semeak, bere etxeko parrean; eta haren aldean altxatu zuen Hatusek Haseboniasen semeak.

        11. Melkias Heremen semeak, eta Hasub, Phahath Moaben semeak altxatu zituzten karrika baten erdia eta Labeetako dorrea.

        12. Selumek, Alohesen semeak, Jerusalemeko karrika erdi bateko buruzagiak, berak eta bere alabek altxatu zuten hekien aldean.

        13. Hanunek eta Zanoetarrekaltxatu zuten Haraneko athea; berek altxatu zuten hura eta ezarri zituzten hartako athe-alderdiak, zerrapoak eta hagak eta harrasia berritu mila besotan Gorotzeko atheraino.

        14. Melkias Errekaben semeak, Bethakaramgo karrikako buruzagiak, altxatu zuen Gorotzeko athea; berak altxatu zuen hura eta ezarri zituen hartako athe-alderdiak, zerrapoak eta hagak.

        15. Selum Kolhozaren semeak, Masphako herriko buruzagiak, altxatu zuen Ithurriko athea; berak altxatu zuen hura eta ezarri zituen hartako athe-alderdiak, zerrapoak eta hagak, eta berritu Siloeko arraintegiko harrasiak, erregeren baratzean, eta Dabiden hiritik jausten diren mailetaraino.

        16. Haren ondotik, Nehemias Azboken semeak, Bethsurgo herri erdiaren buruzagiak, altxatu zuen Dabiden hobiko parreraino, eta lan handirekin egina den arraintegiraino, eta Hazkarren etxeraino.

        17. Haren ondotik altxatu zuten lebitarrek; Errehum Beniren semeak, eta haren ondotik, Hasebiasek, Zeilako karrika erdiko buruzagiak, bere karrikan.

        18. Haren ondotik altxatu zuten hekien anaiek; Babai Enadaden semeak, Zeilako karrika erdiko buruzagiak;

        19. Haren ondotik altxatu zuen Azerrek, Josueren seme Masphako buruzagiak, bertze saila Izkina hazkarreko igaitearen parrean;

        20. Haren ondotik, Baruk Zakairen semeak mendian altxatu ziren bertze saila, izkinatik Eliasib aphez-handiaren etxeko atheraino;

        21. Haren ondotik, Merimuth, Uriasen seme Hakusen ilobasoak, altxatu zuen bertze saila Eliasiben etxeko athetik Eliasiben etxearen hedadura guzian.

        22. Haren ondotik altxatu zuten Jordaneko zelhaietako aphezek;

        23. Hekien ondotik altxatu zuten Benjaminek eta Hasubek, zeinek bere etxearen parrean; hekien ondotik altxatu zuen Azariasek, Maasiasen seme Ananiasen ilobasoak, bere etxearen parrean;

        24. Haren ondotik, Benui Henadaden semeak altxatu zuen bertze saila, Azariasen etxetik bihurguneraino eta izkinaraino;

        25. Phalel Oziren semeak bihurgunearen parrean eta erregeren etxetik altxatzen den dorre goraren parrean, erran nahi da presondegiko lorioan; haren ondotik, Phadaiak, Pharosen semeak;

        26. Nathindarrak berriz, Ophelen egoten ziren Uretako atheraino iguzki-haize alderat eta han altxatzen zen dorreko alderat.

        27. Haren ondotik Thekuearrek altxatu zuten bertze saila dorre handi eta goratik tenploko harrasiraino.

        28. Gainean berriz, aphezek, Zaldien athetik hasirik zeinek beren etxeen parrean altxatu zuten.

        29. Hekien ondotik, Sadok Emerren semeak altxatu zuen bere etxearen parrean; eta haren ondotik, Semaia, Sekeniasen seme, iguzki-haizeko atheko athalzainak.

        30. Haren ondotik, Hanania Selemiasen semeak eta Hanun Selephen seigarren semeak, altxatu zuten bertze saila; haren ondotik, Mosolam Barakiasen semeak, altxatu zuen bere khutxategiko parrean; haren ondotik, Melkias urheginaren semeak altxatu zuen Nathindarren etxeraino eta phuskatzar saltzaileetaraino Juieen atheko parrean Izkinako gelaraino;

        31. Eta Izkinako gelaren artean, Arthaldeko athean altxatu zuten urheginek eta tratulariek.

 

IV. KAP.

        1. Bada, gerthatu zen Sanabalatek aditu zuenean harrasia altxatzen ginduela, hasarretu zela hainitz; eta bere sephan, trufatu zituen Juduak,

        2. Eta beren anaien eta Samariar ostearen aitzinean erran zuen: Zer hari dira Judu gaizoak? Jendaiek utziko othe dituzte? Sakrifikatuko eta akhabatuko othe dute egun batez? Harrasirik egin othe dezakete suak herrauts munthoin batzuetara bihurtu dituen harri batzuekin?

        3. Haren aldean zen Tobias Amontarrak ere erran zuen: Egin bezate; hazeri bat heldu balin bada, horien harrizko harrasiaren gainetik jauzi eginen du.

        4. Adi zazu, oi gure Jainkoa, nola garen erdeinutara eroriak; laidoa horien buruaren gainera bihurraraz zazu, eta gathibutasuneko lurrean erran zatzu erdeinagarritzat.

        5. Ez biazazu itzal horien tzarkeria, eta ez bedi ezezta horien bekhatua zure begithartearen aitzinean, trufatu dituztelakotz zure hiriaren egileak.

        6. Hargatik harrasia altxatu eta berritu ginduen erditaraino; eta populuaren bihotza lanera berotua zen.

        7. Bainan noiz-etare Sanabalatek, Tobiasek, Arabiarrek, Amontarrek eta Azotarrek aditu baitzuten Jerusalemeko harrasiko urradura tapatua zela eta hauskura guzian bethetzen hasi zirela, hasarre handitan sarthu ziren.

        8. Eta guziak elkhar gana bildu ziren, ethortzeko Jerusalemen gudukatzera eta zelaten hedatzera.

        9. Gure Jainkoari othoitz egin ginaroen, eta hekien kontra gau eta egun zainak ezarri gintuen harrasiaren gainean.

        10. Bada, Judak erran zuen: Ahitua da ekharlearen indarra, lurketa sobera da, eta guk ezin altxatuko dugu harrasia.

        11. Eta gure etsaiek erran zuten: Ez bezate deusere jakin, hekien erdira sar gaitezen arteo; orduan hilen ditugu eta geldiaraziko dugu lana.

        12. Bainan gerthatu zen hekien aldean egoten ziren Juduak ethorri zirela, eta hamarretan erran zarokutela gauza, gure gana ethorri ziren lekhu guzietarik;

        13. Eta harrasi gibeleko lekhuan populua lerroan ezarri nuen inguruan ezpatekin, lantzekin eta arranbelekin.

        14. Begiratu nuen eta jaiki nintzen, eta buruzagiei, kargudunei eta gainerako populuari erran naroten: Ez izan hekien begithartearen beldur. Orhoit zaitezte Jaun handi eta ikharagarriaz, eta guduka zaitezte zuen anaia, zuen seme, zuen alaba, zuen emazte eta zuen etxeentzat.

        15. Gerthatu zen, berriz, gure etsaiek jakin zutenean argituak ginela, Jaunak urmariatu zuela bekien asmua. Eta oro itzuli ginen harrasietara, zein bere lanera.

        16. Eta egun hartarik, hango gizon-gazteen erdia lanean hari zen, eta bertze erdia gudura abian zagoen; eta lantzak, erredolak, arranbelak, gerruntzeak eta aitzindariak hekien gibelean ziren Judako etxe guzian.

        17. Harrasian lanean hari zirenek, haxe ekhartzen eta gainera ematen hari zirenek, esku batez jotzen zuten lanari, eta ezpata zadukaten bertzean.

        18. Ezik lanean hari ziren guziek gerrian zuten ezpata. Eta harrasia altxatzen zuten, eta turuta durrundarazten zuten ene manuz.

        19. Eta aitzindari eta kargudunei eta gainerako populuari erran naroten: Handia eta hedatua da lana, eta bat bertzea ganik urrun barraiatuak gure harrasian.

        20. Non-nahi adi dezazuen turutaren durrunda, harat laster egizue gure gana; gure Jainkoa gudukatuko da gure alde.

        21. Eta guk, jo dezogun lanari; gutarik erdiek iduk betzazte lantzak, argi-zirrintatik izarrak ilkhi arteo.

        22. Orduan halaber erran naroen populuari: Bakhotxa bere muthilarekin egon bedi Jerusalemen erdian, eta aldiak izan betzagu gabaz eta egunaz lanean haritzeko.

        23. Bada, nik, ene anaiek eta muthilek eta enekilako zainek ez gintuen soinekoak uzten; bakharrik xahupenekotzat biluzten zen bakhotxa.

 

V. KAP.

        1. Eta populutik eta emazteetarik oihu handi bat atheratu zen, hekien anaia Juduen kontra.

        2. Eta baziren erraten zutenak: Hainitz dira gure semeak eta alabak; hekien truk ogia har dezagun, eta jan dezagun, eta bizi gaitezen.

        3. Eta baziren erraten zutenak: Gure landak, mahastiak eta etxeak eman detzagun bahi, eta ogia har dezagun gosete huntan.

        4. Eta bertzeek erraten zuten: Dirua mailega dezagun erregeren zergetarik, eta eman detzagun gure landak eta mahastiak.

        5. Eta orai, nolako gure anaien haragia, halako da gure haragia; nolako horien semeak, halako dira gure semeak ere. Huna non gathibutasunaren azpiko ezartzen ditugun gure semeak eta alabak; gathibu dira gure alabak, eta horien berrerostekorik ez dugu; eta bertzeek gozatzen dituzte gure landak eta mahastiak.

        6. Eta gogorki samurtu nintzen aditu nuenean hitz horien araberako hekien oihua.

        7. Ene baithan gogoetan egon nintzen; eta larderiatu nituen handiak eta kargudunak, eta erran naroten: Lukurua bakhotxak behartzen duzue zuen anaien ganik? Eta bilkhu handi bat eginarazi nuen hekien kontra.

        8. Eta erran naroten: Guk, dakizuen bezala, gure ahalaren arabera berrerosi ditugu gure anaia Juduak jendaiei salduak izan zirenak; eta zuek beraz salduko ditutzue zuen anaiak, eta guk beharko ditugu berrerosi? Ixilik gelditu ziren, eta etzuten khausitu zer ihardets.

        9. Eta erran naroten: Ez da ona zuek egiten duzuen gauza. Zertako etzarete gure Jainkoaren beldurrean ibiltzen, jendaia gure etsaiek ez diazaguten iroirik egin?

        10. Nik, ene anaiek eta sehiek askori maileguz eman izan diotegu dirua eta ogia. Orok hitz batean ez diozotegun emana gibelerat galda; barkha dezagun zor zaikun maileguzko dirua.

        11. Bihur zotzuete egun beren landak eta mahastiak, olibadiak eta etxeak; eta hobeki egiteko ere, horientzat eman zazue horien ganik behartzen ohi duzuen diruaren, ogiaren, arnoaren eta olioaren ehungarrena.

        12. Eta ihardetsi zuten: Bihurtuko ditugu, eta ez daroegu deusere galdatuko; zuk nola erran, hala eginen dugu. Eta deithu nituen aphezak eta errekeitu nituen erran nuen bezala egin zezaten.

        13. Eta gero iharrosi nuen ene kapako hegala, eta erran nuen: Jainkoak haina horrela iharros beza bere etxe eta lanetarik, zeinak betheko ez batzu hitz hori; horrela izan bedi iharrosia eta erromestua. Eta oste guziak ihardetsi zuen: Halabiz. Eta laudatu zuten Jainkoa. Populuak egin zuen beraz errana izan zen bezala.

        14. Aldiz, erregek Judako lurrean buruzagi ezarri ninduen egunetik, Artakserkses erregearen hogoigarren urthetik hogoi eta hamabigarreneraino ez nik, ez ene anaiek ez ditugu hartu buruzagiei zor ziren urthe-sariak.

        15. Lehenbiziko buruzagiek ordean, ene aitzinean izatu zirenek, populua lehertu zuten, haren ganik egun oroz ogitan eta arnotan hartuz berrogoi siklo; eta bertzalde hekien azpiko kargudunek zaphatu zuten populua. Bainan nik ez nuen hala egin Jainkoaren beldurrez;

        16. Eta oraino hobeki, harrasiko lanean haritu naiz, eta ez dut landarik erosi, eta ene muthilak oro lanera bilduak ziren.

        17. Juduak halaber eta kargudunak, ehun eta berrogoi eta hamar gizon, eta gure ingurutan diren jendaietarik gure gana ethortzen zirenak, ene mahainean ziren.

        18. Aldiz, egun oroz enetzat xuxentzen ziren idi bat, sei ahari hautatu, hegastinak bertzalde; eta hamar egunetarik ematen nituen arno asko eta bertze hainitz; eta oraino ez ditut galdatu ene karguko urthe-sariak; alabainan populua hainitz zen behartua.

        19. Oi ene Jainkoa, ene onetan orhoit zaite nitaz, populu huni egin izan diodan guziaren arabera.

 

VI. KAP.

        1. Bada; gerthatu zen, noiz-etare Sanabalatek, Tobiasek, Gosem Arabiarrak eta bertze gure etsaiek aditu zutenean nik harrasia altxatu nuela, eta etzela hartan hutsarte gelditurik (ez nituen bada oraino orduan atheetan atheladak ezarri),

        2. Sanabalatek eta Gosemek ene gana igorri zutela, ziotelarik: Zato, eta batasun jo dezagun elkharrekin Onoko zelhaieko herrietan. Bainan niri gaizkiaren egiteko asmua zerabilkaten.

        3. Mandatariak igorri narozten beraz erratera: Lan handi bat egiten dut, eta ez naiteke jauts, beldurrez-eta nagi dadien, zuen gana ethorriko eta jautsiko naizenean.

        4. Bada, lau aldiz gaztiatu zarotedan solas bera; eta nik lehenbiziko hitzaz ihardetsi naroten.

        5. Eta Sanabalatek bortzgarren aldian igorri zuen ene gana bere muthil bat lehenbiziko galdearen arabera, eta eskuan bazuen gutun bat huneletan iskribatua:

        6. Jendaietan entzuna izan da, eta Gosemek erran du, zuk eta Juduek erregeri bihurtzea derabilkazuela gogoan, eta horren gatik altxatzen duzula harrasia, eta Juduen gainean errege jarri nahi duzula; aria hortaz

        7. Profetak ere ezarri ditutzula, zutaz haro egin dezaten Jerusalemen, erranez: Errege bat Judean bada. Erregek solas horiek adituko ditu; horren gatik orai zato, hortaz elkharren artean egotera.

        8. Eta igorri naroen, nioelarik: Hitz horiek ez dira egiak, bainan zure bihotzetik atheratzen ditutzu.

        9. Ezen hekiek oro gure izitzera hari ziren, ustez-eta lanetik baratuko zirela gure eskuak, eta geldirik egonen ginela. Horren gatik ene eskuei, indar gehiago eman naroten.

        10. Eta sarthu nintzen ixilik Semeias Dalaiasen semearen etxean, Dalaias Metabeelen seme baitzen. Harek erran zarodan: Jainkoaren etxean, tenploaren erdian, mintza gaitezen, eta herts detzagun atheak, zeren zure hiltzera ethortzekoak baitira, eta gabaz ethorriko dira zure sarraskitzera.

        11. Ihardetsi nuen: Ni bezalako gizon batek ihes egiten othe du? eta nor da ni bezalakorik tenploan sarthuko dena eta biziko dena? Ez naiz sarthuko.

        12. Eta ezagutu nuen etzuela Jainkoak igorri, bainan alegia profetisatuz mintzatu zitzaidala, eta Tobiasek eta Sanabalatek hortaratu zutela.

        13. Ezik saria hartua zuen ene iziarazteko eta niri bekhatu eragiteko, eta izan zezaten gaizki bat niri jazartzeko.

        14. Orhoit zaite nitaz, Jauna, Tobiasen eta Sanabalaten ariaz, hekien horrelako egitateen arabera, eta halaber Noadia profetaren eta bertze profeten ariaz, zeinak ene izitzera hari baitziren.

        15. Bada, harrasia oso ezarria izan zen berrogoi eta hamabi egunez, eluleko hilabetheko hogoi eta bortzgarren egunean.

        16. Gerthatu zen beraz gure etsai guziek aditu zutenean hori, gure inguruan ziren jendaiak oro izitu zirela, gogoak erori zitzaizkotela, eta bazakitela lan hori Jaunak egina zela.

        17. Eta oraino egun hekietan, Judu handien asko gutun Tobiasi igorriak ziren, eta Tobiasen ganik ere ethortzen zitzaizkoten.

        18. Ezik Judean baziren asko harekin zin bazutenik, Arearen seme Sekeniasen suhi zelakotz eta haren seme Johananek emaztetzat hartu zuelakotz Barakiasen seme Mosolamen alaba.

        19. Ene aitzinean ere laudatzen zuten hura, eta ene solasak gaztiatzen ziozkaten; eta Tobiasek gutunak igortzen ene izitzeko.

 

VII. KAP.

        1. Bada, harrasia egina izan zen ondoan, eta atheladak ezarri nituenean eta begietan iragan nituenean athalzainak, kantariak eta lebitarrak,

        2. Manatu nituen Hanani ene anaia eta Hananias Jerusalemeko etxeko buruzagia (ezik hura gizon zin eta bertzeak baino Jainkoaren beldurragoa iduritzen zitzaidan);

        3. Eta erran naroten: Iguzkia berotu arteo ez beitez idek Jerusalemeko atheak. Eta oraino han zirelarik, atheak hertsiak eta hagatuak izan ziren; eta Jerusalemdarretarik zainak ezarri nituen, zein bere aldian eta bere etxearen parrean.

        4. Hiria berriz, hainitz zen zabala eta handia eta populua guzia haren erdian, eta etxeak etziren eginak.

        5. Bainan Jainkoak ezarri zuen ene bihotzean bilaraztea handiak, kargudunak eta jende xehea, hekien khondatzeko; eta lehenbizikorik ethorri zirenen khonduaren liburua atzeman nuen, eta hartan iskribatua aurkhitu zen:

        6. Haukiek dira lekhuko umeak, gathibutasunetik bihurtu direnak, eta Nabukodonosorrek Babilonako erregek eraman zituenak, eta Jerusalemera, eta Judeara, eta zein bere hirira itzuli direnak:

        7. Zorobabelekin ethorriak: Josue, Nehemias, Azarias, Erraamias, Nahatnani, Mardokeo, Belsam, Mespharath, Begoai, Nahum, Baana. Israelgo populutikako gizonen nonbrea:

        8. Pharosen semeak, bi mila ehun hirur hogoi eta hamabi;

        9. Saphatiaren semeak, hirur ehun eta hirur hogoi eta hamabi;

        10. Arearen semeak, sei ehun eta berrogoi eta hamabi;

        11. Phahat Moaben semeak, Josueren eta Joaben semeetarik, bi mila zortzi ehun eta hemezortzi;

        12. Elamen semeetarik, hamabi ehun berrogoi eta hamalaur;

        13. Zethuaren semeak, zortzi ehun berrogoi eta bortz;

        14. Zakairen semeak, zazpi ehun eta hirur hogoi;

        15. Banuiren semeak, sei ehun berrogoi eta zortzi;

        16. Bebairen semeak, sei ehun hogoi eta zortzi;

        17. Azgaden semeak, bi mila hirur ehun hogoi eta bia;

        18. Adonikamen semeak, sei ehun hirur hogoi eta zazpi;

        19. Beguairen semeak, bi mila hirur hogoi eta zazpi;

        20. Adinen semeak, sei ehun berrogoi eta hamabortz;

        21. Aterren Hezeziaren semearen umeak, laur hogoi eta hemezortzi;

        22. Hasemen semeak, hirur ehun hogoi eta zortzi;

        23. Besairen semeak, hirur ehun hogoi eta lau;

        24. Harephen semeak, ehun eta hamabi;

        25. Gabaongo umeak, laur hogoi eta hamabortz;

        26. Bethlehemgo eta Netuphako umeak, bedereratzitan hogoi eta zortzi;

        27. Anathotheko gizonak, seietan hogoi eta zortzi;

        28. Bethazmotheko gizonak, berrogoi eta bia;

        29. Kariathiarimgo, Zephirako eta Berotheko gizonak, zazpi ehun berrogoi eta hirur;

        30. Erramako eta Jebako gizonak, sei ehun hogoi eta bat;

        31. Makmaseko gizonak, sei hogoi eta bia;

        32. Bethelgo eta Haiko gizonak, sei hogoi eta hirur;

        33. Bertze Neboren gizonak, berrogoi eta hamabi;

        34. Bertze Elamen gizonak, hamabi ehun berrogoi eta hamalaur;

        35. Haremen semeak, hirur ehun eta hogoi;

        36. Jerikoko umeak, hirur ehun berrogoi eta bortz;

        37. Lodeko, Hadideko eta Onoko umeak, zazpi ehun hogoi eta bat;

        38. Senaaren semeak, hirur mila bederatzi ehun hogoi eta hamar.

        39. Aphezak: Idaiaren semeak, Josueren etxean, bederatzi ehun hirur hogoi eta hamahirur;

        40. Emerren semeak, mila berrogoi eta hamabi;

        41. Phashurren semeak hamabi ehun berrogoi eta zazpi;

        42. Aremen semeak, mila eta hamazazpi. Lebitarrak:

        43. Josueren eta Zedmihelen umeak;

        44. Oduiarenak, hirur hogoi eta hamalau. Kantariak:

        45. Asaphen semeak, zazpitan hogoi eta zortzi.

        46. Athalzainak: Selumen semeak, Aterren semeak, Telmonen semeak, Akuben semeak, Hatitaren semeak, Sobairen semeak, sei hogoi eta hemezortzi.

        47. Nathindarrak: Soharen semeak, Hakupharen semeak, Tebaothen semeak,

        48. Zerosen semeak, Siaaren semeak, Phadonen semeak, Lebanaren semeak, Hagabaren semeak, Selmairen semeak,

        49. Hananen semeak, Jedelen semeak, Gaherren semeak,

        50. Erraaiaren semeak, Errasinen semeak, Nekodaren semeak,

        51. Jezemen semeak, Azaren semeak, Phasearen semeak,

        52. Besairensemeak, Munimensemeak, Nephusimen semeak,

        53. Bakhuken semeak, Hakupharen semeak, Harhurren semeak,

        54. Beslothen semeak, Mahidaren semeak, Harsaren semeak,

        55. Berkosen semeak, Sisararen semeak, Themaren semeak,

        56. Nasiaren semeak, Hatipharen semeak,

        57. Salomonen zerbitzarien semeak: Sothairen semeak, Sopherethen semeak, Pharidaren semeak,

        58. Jahalaren semeak, Darkonen semeak, Jedelen semeak,

        59. Saphatiaren semeak, Hatilen semeak, Phokerethen semeak, Phokerethsorthua baitzen Amonen seme Sabaimen ganik.

        60. Nathindar guziak eta Salomonen zerbitzarien semeak, hirur ehun laur hogoi eta hamabi.

        61. Haukiek dira, berriz, igan direnak Thelmelatik, Thelharsatik, Kerubetik, Adonetik eta Emerretik, eta ezin ezagutarazi dituztenak ez beren aiten etxea, ez beren ethorkia, ez-eta Israeldik direnetz:

        62. Dalaiaren semeak, Tobiaren semeak, Nekodaren semeak, sei ehun berrogoi eta bia.

        63. Eta aphezetarik, Habiaren semeak, Akosen semeak, Berzelairen semeak, hunek hartu baitzuen Berzelai Galaadarraren alabetarik, eta hekien izenetik deithua izan baitzen.

        64. Horiek bilhatu dute beren ageria leheneko izen-hartzean, eta ez dute aurkhitu, eta apheztasunetik khenduak dira.

        65. Eta Athersathak erran daroete ez dezaten jan sainduren saindutik, aphez argitu eta jakin bat kargutan sarthu arteo.

        66. Oste guzia zen gizon bakhar bat bezala, eta heltzen zen berrogoi eta bi mila hirur ehun eta hirur hogoi lagunetara,

        67. Hekien muthilak eta neskatoak gabe, zeinak baitziren zazpi mila hirur ehun hogoi eta hamazazpi, eta hekien artean berrehun berrogoi eta bortz gizon eta emazteki kantari.

        68. Hekien zaldiak ziren zazpi ehun hogoi eta hamasei; mandoak, berrehun berrogoi eta bortz;

        69. Kameluak, laur ehun hogoi eta hamabortz; astoak, sei mila zazpi ehun eta hogoi.

        70. Aldiz, familietako buruzagietarik zenbaitek lanarentzat eman zuten. Athersathak khutxarat eman zituen hogoi mila drakma urhezko, berrogoi eta hamar gorgoila, bortz ehun hogoi eta hamar aphez-athorra.

        71. Eta familietako buruzagietarik zenbaitek lanetako khutxarat eman zituzten hogoi mila drakma urhezko, eta bi mila eta berrehun mina zilharrezko.

        72. Eta gainerako populuak eman zuena zen, hogoi mila drakma urhezko, bi mila mina zilharrezko eta hirur hogoi eta zazpi aphez-athorra.

        73. Aphezak berriz, lebitarrak, athalzainak, kantariak eta bertze jende xehea, Nathindarrak eta Israel guzia egotu ziren zein beren hiritan.

 

VIII. KAP.

        1. Eta ethorri zen zazpigarren hilabethea. Bada, Israelgo semeak beren hirietan ziren. Eta populu guzia gizon bakhar bat bezala bildu zen Uretako athearen aitzinean den plazara, eta Esdras iskribauari erran zaroten ekhar zezala Moisen legeko liburua, Israeli Jaunak manatu izan zuena.

        2. Esdras aphezak ekharri zuen beraz legea zazpigarren hilabetheko lehenbiziko egunean, gizonen, emaztekien eta adi zezaketen guzien ostearen aitzinera.

        3. Eta hartan irakurtu zuen ozenki Uretako athearen aitzinean den plazan, gizonen, emaztekien eta adimendua zutenen aitzinean, goizetik eguerdiraino; eta populu guziaren beharriak liburura hedatuak zauden.

        4. Bada Esdras iskribaua xutik zagoen zurezko mail mintzatzeko eginarazi zuen baten gainean; eta haren aldean eskuinetik zauden Mathathias, Semeia, Ania, Uria, Helzia eta Maasia, eta ezkerretik, Phadaia, Misael, Melkia, Hasum, Hasbadana, Zakaria eta Mosolam.

        5. Eta Esdrasek populu guziaren aitzinean ideki zuen liburua; ezik populu guzia baino gorago zen; eta liburua ideki zuenean, populu guzia xutik jarri zen.

        6. Eta Esdrasek benedikatu zuen Jainko Jaun handia, eta populu guziak ihardetsi zuen, eskuak altxatuz: Halabiz, halabiz. Eta gurthu ziren, eta lurrean ahuspez adoratu zuten Jainkoa.

        7. Bada, Josue, Bani, Serebia, Jamin, Akub, Septhai, Odia, Maasia, Zelita, Azarias, Jozabed, Hanan, Phadaia lebitarrek populua ixiltasunean idukitzen zuten, legearen aditzeko; populua berriz, bere lerrotan xutik zagoen.

        8. Eta Jainkoaren legeko liburuan irakurtu zuten garbiki eta ozenki, orok adi zezatentzat; eta aditu zuten hekiek irakurtuz.

        9. Bada, Nehemiasek (hura bera da Athersatha), Esdras aphez eta iskribauak, eta lebitar populu guziari legearen gaineko garbitasunak ematen zaroztenek, erran zuten: Egun hau gure Jainko Jaunari sainduetsia da; ez deithora, ez nigarrik egin. Ezik populu guzia nigarrez zagoen legeko hitza aditzearekin.

        10. Eta Nehemiasek erran zaroten: Zoazte, jan zatzue haragi goriak, edan zazue arno eztia, eta berentzat jatekorik xuxendu ez dutenei emotzuete beren zathiak, zeren egun hau Jainkoaren egun saindua baita; eta ez betzaiztete jar gogoko ilhunduretan, ezik Jaunaren bozkarioa, gure indarra da.

        11. Lebitarrek berriz, populu guzian ixiltasuna idukarazten zuten, erranez: Zaudezte ixilik, egun hau saindua baita, eta ez deithora.

        12. Populu guzia goan zen beraz jatera, edatera, etzutenei ematera eta bozkario handiz bestatzera, zeren aditu baitzituzten Esdrasek irakhatsi zaroezten legeko hitzak

        13. Eta bigarren egunean, populu guziko familietako buruzagiak, aphezak eta lebitarrak Esdrasen gana bildu ziren, legeko hitzak xeha zetzotentzat.

        14. Eta legean iskribatua aurkhitu zuten, Jaunak Moisen arartekoz manatu zuela, Israelgo umeak etxoletan egon ditezen zazpigarren hilabetheko besta-buruz;

        15. Eta beren hiri guzietan eta Jerusalemen oihu egin eta heda dezaten solasa, erranez: Athera zaitezte mendira, eta ekhar zatzue oliba-hostoilak, zuhaitz ederrenen hostoilak, arraianen hostoilak, palmen adarrak eta zuhamu hostotsuen hostoilak, etxolen egiteko iskribatua den bezala.

        16. Eta populua ilkhi zen, eta ekharri zitutzen. Eta bakhotxak beretzat egin zituzten etxolak beren etxetako zabaltzetan, lorioetan, Jaunaren etxeko lorioetan, Uretako atheko plazan, eta Efraimgo atheko plazan.

        17. Gathibutasunetik itzuli zirenen baldarna guziak egin zituen beraz etxolak, eta etxoletan egotu ziren; ezen Israelgo semeek holakorik etzuten egin Josue Nunen semearen egunetarik ordu arteo. Eta bozkalentzia handiak izatu ziren.

        18. Bada Esdrasek Jaunaren legeko liburuan irakurtu zuen egun oroz, lehenbiziko egunetik azkeneko eguneraino; eta zazpi egunez egin zuten besta, eta zortzigarrenean, ohitzaren arabera bilkhua egin zuten.

 

IX. KAP.

        1. Bada, hilabethe hartako hogoi eta laugarren egunean, Israelgo semeak bildu ziren barurean, zakhuak jauntzirik eta buruak lurrez estaliak.

        2. Eta Israelgo semeen odola berezia izan zen odol arrotzeko ume guzietarik; eta xutik jarririk aithortzen zituzten beren bekhatuak eta beren arbasoen gaizkiak.

        3. Eta xutitzeko jaiki ziren, eta beren Jainko Jaunaren legeko liburuan irakurtu zuten egunean lauretan, eta lauretan aithor ematen zuten eta adoratzen zuten beren Jainko Jauna.

        4. Lebitarren mailaren gainean berriz, xutitu ziren Josue, Bani, Zedmihel, Sabania, Boni, Sarebias, Bani eta Kanani, eta deihadarka oihu egin zaroten beren Jainko Jaunari.

        5. Eta Josue, Zedmihel, Boni, Hasebnia, Serebia, Odaia, Sebnia, eta Phathahia lebitarrek erran zuten: Jaiki zaizte, zuen Jainko Jauna benedika zazue bethitik bethiraino; benedika bezate, Jauna, zure ospezko izen gora benedizione eta laudorio guzitan.

        6. Zuk, Jauna, zuk bakharrik egin ditutzu zerua, eta zeruetako zerua, eta hekietako armada guzia; lurra, eta hartan direnak oro; itsasoak, eta hekietan direnak oro; eta zuk ematen daroezu guziei bizia; eta zeruko armadak adoratzen zaitu.

        7. Jainko Jauna, zu zare Abram hautatu duzuna, eta Kaldearren sutik atheratu duzuna, eta Abrahamen izena eman diozuna,

        8. Eta haren bihotza zure aitzinean zin aurkhitu duzuna, eta harekin patu jo duzuna, hari eta haren ondoregoari emateko Kananearren, Hethearren, Amorhearren, Pherezearren, Jebusearren eta Jerjesearren lurra; eta zure hitzak bethe ditutzuna, zeren baitzare zuzena.

        9. Eta Egiptoan ikhusi duzu gure arbasoen atsekabea, eta hekien marraska entzun duzu itsaso Gorriko hegian.

        10. Eta eman ditutzu ezagutkariak eta sendagailak Faraonen baithan, haren zerbitzari guzien baithan, eta haren lurreko populu guzian; ezagutu duzu alabainan burgoiki haritu zirela hekien kontra; eta zure izena goratu duzu orduan, egungo egunean bezala.

        11. Itsasoa urratu duzu hekien aitzinean, eta leihorrez iragan dira itsasoaren erditik; aldiz, hekien ondotik jarraikitzen zirenak lezera arthiki ditutzu, harria ur zurrunbilora bezala.

        12. Lanhozko habean hekien bidatzaile izatu zare egunaz, eta suzko habean gabaz, ageri izan zakioten hekiek zabiltzan bidea.

        13. Halaber jautsi zare Sinaiko mendira; hekiekin mintzatu zare zerutik, eta eman diozkatzute erabaki zuzenak, egiazko legea, zeremoniak eta manamendu onak.

        14. Erakhutsi diozute zure larunbataren sainduesten, eta Moise zure zerbitzariaren eskuz eman diozkatzute manamenduak, zeremoniak eta legea.

        15. Zerutik ere, beren gosean, ogia eman diozute, eta ura harri mokhorretik atheratu diozute egarri zirenean, eta erran diozute sar zitezen eta goza zezaten lurra, zeinaren gainean eskua altxatu baitzinduen emanen zinaroetela.

        16. Bainan berak eta gure aitak burgoiki haritu izan dira, gogortu dituzte beren buruak, eta ez dituzte entzun zure manamenduak.

        17. Eta ez dute nahi izan aditu, eta ez dira orhoitu hekientzat egin zintuen sendagailez. Gogortu dituzte beren buruak, eta bihurri egitea gatik bezala, burua itzuli dute beren gathibutasunera bihurtzeko. Zu ordean, Jainko laguntza-egile, barkhatiar, eta urrikalmendutsua, luzakor eta urrikalpen handitakoa, ez ditutzu bazterrerat utzi;

        18. Ez-etare berentzat aratxe urthu bat egin, eta erran zutenean: Hori duk, Israel, hire Jainkoa, Egiptotik ilkhi hauena; eta burho gaitzak arthiki zituztenean.

        19. Zuk ordean, zure urrikalpenen handian, ez ditutzu mortuan utzi; lanhozko habea ez da hekien ganik gibelatu egunaz, hekiek beren bidean bidatzeko, ez-etare suzko habea gabaz, hekiei erakhusteko bidea zeintarik sarthu behar baitziren.

        20. Eta zure izpiritu ona eman daroezu hekien argitzeko, eta zure mana ez duzu khendu hekien ahotik, eta ura eman daroezu egarrian.

        21. Berrogoi urthez hazi ditutzu mortuan, eta etzaiote deusere eskastu; hekien soinekoak ez dira zahartu, eta hekien oinak ez dira lehertu.

        22. Eman daroeztetzu erresumak eta populuak, eta zorthean zathitu daroeztetzu; Sehonen lurra, Hefebongo erregeren lurra eta Basango errege Ogen lurra gozatu dituzte.

        23. Hekien semeak berhatu ditutzu zeruko izarrak bezala, eta erakharri ditutzu lur huntara, zeintaz hekien aitei erran baitzinaroeten sarthuko zirela eta gozatuko zutela.

        24. Eta hekien semeak ethorri dira eta gozatu dute lurra eta hekien aitzinean aphaldu ditutzu hemen egoten ziren Kananearrak, eta hekietako erregeak eta lekhuko populuak eskuetara arthiki daroeztetzu, hekietaz egin zezaten nahi zutena.

        25. Hargatik hartu dituzte hiri hazkarrak eta lur gori bat, eta gozatu dituzte etxe ontasun orotarik betheak; bertzeek eginikako urtegiak, mahastiak, olibadiak eta fruituak zakharzten zuhaitz asko; eta jan dute, ase eta gizendu dira; eta zure onaren handiaz, gozo guzien nasaizia izatu dute.

        26. Bainan hasarretzera ekharri zaituzte, zure ganik urrundu dira, eta beren gibelera arthiki dute zure legea; eta zure gana bihurtzeaz jazartzen zioten profetak hil dituzte, eta burho handiak arthiki dituzte.

        27. Eta zuk arthiki ditutzu beren etsaien eskuetara, eta hekiek atsekabetan ezarri dituzte. Eta beren hesturako orduan, deihadar zure ganat egin dute, eta zuk zerutik aditu duzu; eta zure urrikalpen handiaren arabera, igorri daroeztetzu salbatzaileak, hekien atheratzeko beren etsaien eskuetarik.

        28. Eta noiz-etare phausu hartu baitzuten, itzuli dira zure aitzinean gaizkiaren egitera; eta utzi ditutzu beren etsaien eskura, zeinak nausi jarri baitzaizkote. Bihurtu dira zure alderat, deihadar egin darotzute; eta zuk zerutik entzun eta zure urrikaltzapenetan askotan libratu ditutzu.

        29. Eta errekeitu ditutzu zure legerat itzul zitezen. Hekiek berriz, burgoiki haritu dira, eta ez dituzte entzun zure manamenduak, eta bekhatu egin dute zure erabakien kontra, zeinak bethetzen baditu gizonak, hekien bidez biziko baita; eta gibelaz itzuli dira, gogortu dituzte beren buruak, eta ez dute entzun.

        30. Eta hekien gainean asko urthez luzatu duzu, eta zure izpirituaz zure profeten arartekoz errekeitu ditutzu; eta ez dute entzun, eta lurretako jendaien eskuetara arthiki ditutzu.

        31. Bainan zure urrikaltzapen handietan ez ditutzu alde bat xahutu eta utzi; zeren zu baitzare urrikalmenduzko Jainko barkhatiarra.

        32. Hargatik orai, oi gure Jainko handi, hazkar eta ikharagarria, hitza eta urrikalmendua idukitzen ditutzuna, gu, gure erregeak, gure buruzagiak, gure aphezak, gure profetak, gure aitak eta zure populu guzia, Asurgo erregeren egunetarik eta orai arteo atzeman gaituzten zorigaitz guzietarik ez aldara zure begithartea.

        33. Eta zuzena zare zu gure gainera jautsi diren zorigaitz guzietan, zeren egiaren arabera egin baituzu; gu aldiz, tzarkerian ibili gare.

        34. Gure erregeek, gure buruzagiek, gure aphezek eta gure aitek ez dute bethe zure legea, ez dituzte entzun zure manamenduak ez-eta hekien baithan atheratu ditutzun lekhukotasunak.

        35. Eta hekiek beren erreinuetan, hekientzat baliarazi duzun zure ontasun handian, eta aitzinera eman daroezun lur zabal eta gorian etzaituzte zerbitzatu eta beren jaidura guziz tzarretarik bihurtu ez dira.

        36. Huna non egun geroni gathibu garen; eta gure arbasoei eman zinaroeten lurra, jan zetzazten hartako ogia eta hartan diren onak, eta gu gerorri gathibu gare hartan.

        37. Eta gure gainean gure bekhatuen gatik ezarri ditutzun erregeentzat sortzen dira hartako fruituak; eta erregeak gure gorphutzen eta gure abereen gainean beren gogara derabilkate nausitasuna, eta hestura handitan gare.

        38. Horien guzien gainean beraz, batasun egiten dugu eta iskribatzen dugu eta sinatzen dute gure buruzagiek, gure lebitarrek eta gure aphezek.

 

X. KAP.

        1. Bada, sinatzaile izatu ziren Nehemias Athersatha, Hakelairen semea, eta Sedezias,

        2. Saraias, Azarias, Jeremias,

        3. Pheshur, Amarias, Melkias,

        4. Hatus, Sebenia, Meluk,

        5. Haren, Merimuth, Obdias,

        6. Daniel, Jenthon, Baruk,

        7. Mosolam, Abia, Miamin,

        8. Maazia, Beggai, Semeia: horiek aphezak.

        9. Lebitarrak berriz: Josue Azaniasen semea, Benui Henadaden semeetarik, Zedmihel,

        10. Eta hekien anaiak, Sebenia, Odaia, Zelita, Phalaia, Hanan,

        11. Mika, Errohob, Hasebia,

        12. Zakur, Serebia, Sabania,

        13. Odaia, Bani, Baninu.

        14. Populuko aitzindariak: Pharos, Phahath Moab, Elam, Zethu, Bani,

        15. Boni, Azgad, Bebai,

        16. Adonia, Begoai, Adin,

        17. Ater, Hezezia, Azur,

        18. Odaia, Hasum, Besai,

        19. Hareph, Anathoth, Nebai,

        20. Mephias, Mosolam, Hazir,

        21. Mesizabel, Sadok, Jedua,

        22. Pheltia, Hanan, Anaia,

        23. Osee, Hanania, Hasub,

        24. Alohes, Phalea, Sobek,

        25. Errehum, Hasebna, Maasia,

        26. Ekaia, Hanan, Anan,

        27. Meluk, Haran, Baana;

        28. Eta populuko gainerakoek, aphezek, lebitarrek, athalzainek, kantariek, Nathindarrek, eta lurreko jendaietarik Jainkoaren legera aldaratu ziren guziek, hekien emazteek, hekien semeek eta hekien alabek;

        29. Eta adimendua zuketen guziek beren anaientzat ihardesten zuten; eta hekietako lehenbizikoak heldu ziren agintzera eta zin egitera ibiliko zirela Jainkoaren legean, Jaunak Moisi Jainkoaren zerbitzariari eman izan zaroenean, begiratuko eta betheko zituztela gure Jainko Jaunaren manamendu guziak, haren erabakiak eta zeremoniak;

        30. Eta gure alabak ez gintuela emanen lurreko jendakiari, eta hekien alabak ez gintuela gure semeentzat hartuko;

        31. Halaber lurreko jendakiaren saltzekoak eta zerbitzatzeko gauza guziak, larunbatean saltzera ekhartzen dituztenak, ez gintuela hekien ganik hartuko larunbatean eta egun sainduetsian; jubilau utziko ginduela zazpigarren urthea, eta zorrik nihorri ez ginduela galdatuko;

        32. Gure gainean eginbidea ezarriko ginduela urthean siklo baten herenaren emateko gure Jainkoaren etxeko egitekoentzat,

        33. Proposizioneko ogientzat, bethiko sakrifizioarentzat, eta larunbatetako, hilabetheen lehen eguneko, besta-buruetako, egun sainduetsietako eta bekhatuarentzateko holokaustentzat; Israelentzat othoitz egina izan dadientzat eta gure Jainkoaren etxeko behar diren guzientzat.

        34. Zortheak atheratu ditugu beraz egurren eskaintzaren gainean, aphezen, lebitarren eta populuaren artean, gure Jainkoaren etxera ekharriak izan ditezen gure aiten etxeka, mugatik mugara, urthe bateko mugetan bertze urtheraino, erre ditezen gure Jainko Jaunaren aldarearen gainean, Moisen legean iskribatua den bezala.

        35. Eta agindu dugu, Jaunaren etxera, urthetik urthera ekharriko ditugula gure lurreko lehen sorthuak eta zuhamu guzietako fruitu guzien pikainak;

        36. Gure semeetarikako eta abereetako lehen sorthuak, legean iskribatua den bezala, eta gure idi eta ardietako lehen sorthuak, gure Jainkoaren etxean eskaintzeko, gure Jainkoaren etxean zerbitzatzen diren aphezen eskuetara.

        37. Gure jateko eta edatekoetako pikainak, eta zuhamu guzietako, mahasti eta olibadietakoak ere aphezei ekharriko daroeztegu gure Jainkoaren khutxara, eta gure lurreko hamarrenak lebitarrei. Lebitar berek gure lanetako hamarrenak hartuko dituzte hiri guzietarik.

        38. Eta aphez Aaronen umea lebitarrekin izanen da hamarrenetan, eta lebitarrek beren hamarrenaren hamargarrena eskainiko dute Jaunaren etxean khutxara, khutxategiko etxean.

        39. Ezen Israelgo semeek eta Lebiren umeek khutxara ekharriko dituzte ogiaren, arnoaren eta olioaren pikainak, eta han izanen dira untzi sainduetsiak, aphezak, kantariak, athalzainak eta kargudunak, eta ez dugu bazterrerat utziko gure Jainkoaren etxea.

 

XI. KAP.

        1. Bada, populuko aitzindariek Jerusalemen egin zuten beren egoitza; gainerako populuak berriz, zorthea arthiki zuen, atheratzeko hamargarren bat, Jerusalemen, hiri sainduan egotekoa izanen zena, eta aldiz bederatziak bertze hirietan.

        2. Bada, beren oldetara Jerusalemen egotea eskaini zuten gizon guziak benedikatu zituen populuak.

        3. Hargatik beraz Judeako aitzindariak Jerusalemen eta Judako hirietan egotu zirenak, haukiek dira. Bakhotxa, berriz, Israeldar, aphez, lebitar, Nathindar eta Salomonen sehien ume, zein bere gozamen eta hirian egotu zen.

        4. Eta Jerusalemen egoitza egin zuten Judako semeetarik eta Benjamingo semeetarik; Judako semeetarik: Athaias Aziamen semeak, Aziam baitzen Zakariasen Seme, Zakarias Amariasena, Amarias Saphatiasena, Saphatias Malaleelena; Pharesen umeetarik,

        5. Maasia Baruken semeak, Baruk baitzen Kolhozaren seme, Kolhoza Haziarena, Hazia Adaiarena, Adaia Joiaribena, Joiarib Zakariasena, Zakarias Silotar batena.

        6. Horiek oro ziren Pharesen Seme Jerusalemen egotu zirenak, laur ehun hirur hogoi eta zortzi gizon hazkar.

        7. Haukiek dira berriz, Benjamingo umeak: Selum Mosolamen seme, Joeden seme, Phadaiaren seme, Kolaiaren seme, Masiaren seme, Etheelen Seme, Isaiaren semea,

        8. Eta haren ondotik Jebai, Selai, bederatzi ehun hogoi eta zortzi gizon,

        9. Eta Joel Zekriren semea, hekien buruzagia, eta Judas Senuaren semea, hiriaren gainean bigarrena.

        10. Aphezetarik gelditu ziren Idaia Joariben semea, Jakin,

        11. Saraia Helziasen seme, Mosolamen seme, Sadoken seme, Meraiothen seme, Akitoben seme, Jaunaren etxeko aitzindaria,

        12. Eta hekien anaiak, tenploko lanak egiten zituztenak; zortzi ehun hogoi eta bia; eta Adaia Jerohamen seme, Pheleliaren seme, Amsiren seme, Zakariasen reine, Pheshurren seme, Melkiasen semea,

        13. Eta hekien anaia, zaharretako buruzagiak, berrehun berrogoi eta bia; eta Amasai Azreelen seme, Ahaziren seme, Mosolamothen seme, Emerren semea,

        14. Eta hekien anaia indar handitakoak, sei hogoi eta zortzi; eta hekien buruzagia, Zabdiel, handi baten semea.

        15. Lebitarretarik gelditu ziren Semeia Hasuben seme, Azarikamen Seme, Hasabiaren seme, Boniren semea;

        16. Eta Sabathai eta Jozabed, lebitarren buruzagiez Jainkoaren etxean kanpoan ziren lanen arthaz kargutuak;

        17. Eta Mathania Mikaren seme, Zebedeiren seme, Asaphen semea, laudatzeko eta aithor emateko othoitzeko buruzagia, eta Bekhezia, haren anaien arteko buruzagi ondokoa, eta Abda Samuaren seme, Galalen seme, Idithunen semea.

        18. Hiri sainduan gelditu lebitar guziak, berrehun laur hogoi eta laur;

        19. Eta athalzainak, Akub, Telmon eta hekien anaiak, atheak zaintzen zituztenak, zortzitan hogoi eta hamabi.

        20. Eta Israelgo bertze aphezek eta lebitarrek Judako hiri guzietan beren egoitza egin zuten, zeinek bere gozamenean.

        21. Eta gelditu ziren Nathindarrak, Ophelen zaudezenak, eta Nathindarren buruzagiak, Siaha eta Gaspha,

        22. Eta lebitarren buruzagia Jerusalemen, Azi Boniren seme, Hasabiasen seme, Mathaniasen seme, Mikaren semea; Asaphen semeetarik, Jainkoaren etxeko eginbideetan kantatzen zutenak;

        23. Ezen erregeren manamendua zen hekien gainean, eta egun orotako aldiak bereziak ziren kantarien artean.

        24. Eta Phathahia Xlesezebelen semea, Judaren seme Zararen umeetarik, erregeren manupekoa populuarekilako egiteko guzietan.

        25. Eta beren etxeetan, aurkhintza guzietan, Judaren umeetarik egotu ziren Kariatharben eta hango herrietan, Dibonen eta hango herrietan, Kabseelen eta hango herrixketan,

        26. Jesuen, Moladan, Bethphalethen,

        27. Hasersualen, Bersabeen eta hango herrietan,

        28. Sizelegen, Mokonan eta hango herrietan,

        29. Erremonen, Saraan, Jerimuthen,

        30. Zanoan, Odolamen, eta hekietako herrietan, Lakisen eta hango aurkhintzetan, Azekan eta hango herrietan. Eta Bersabeen egotu ziren Enomgo haraneraino.

        31. Benjaminen umeak berriz, egotu ziren, Jeban hasirik, Mekmasen, Hain, Bethelen, eta hango herrietan,

        32. Anathothen, Noben, Ananian,

        33. Asurren, Erraman, Jethaimen,

        34. Hadiden, Seboimen, Nebalaten, Loden,

        35. Eta Onon, langileen haranean.

        36. Eta lebitarrez bezenbatean, beren egon-lekhuak zituzten Judan eta Benjaminen.

 

XII. KAP.

        1. Haukiek dira aphezak eta lebitarrak Zorobabel Salathielen semearekin eta Josuerekin igan zirenak: Saraia, Jeremias, Esdras,

        2. Amaria, Meluk, Hatus,

        3. Sebenias, Erheum, Mtilerimuth,

        4. Ado, Jenthon, Abia,

        5. Miamin, Madia, Belga,

        6. Semeia, Joiarib, Selum, Amok, Helzias,

        7. Idaia. Horiek dira aphezen buruzagiak eta hekien anaiak, Josueren egunetan.

        8. Aldiz lebitarrak: Jesua, Benui, Zedmihel, Sarebia, Juda, Mathanias, himnoen gaineko zirenak berak eta beren anaiak;

        9. Eta Bekhezia, eta Hani, eta hekien anaiak, zein bere karguan.

        10. Bada, Josuek izan zuen Joazim, Joazimek Eliasib, Eliasibek Joiada,

        11. Joiadak Jonathan, Jonathanek Jedoa.

        12. Joazimen egunetan berriz, aphez eta familietako buruzagi ziren: Saraiarenarena, Maraia; Jeremiasenarena, Hananias;

        13. Esdrasenarena, Mosolam; Amariasenarena, Johanan;

        14. Milikorenarena, Jonathan; Sebeniasenarena, Josep;

        15. Haramenarena, Edna; Maraiothenarena, Helzi;

        16. Adaiarenarena, Zakaria; Jenthonenarena, Mosolam;

        17. Abiarenarena, Zekri; Miaminenarena, eta Moadiarenarena, Phelti;

        18. Belgarenarena, Samua; Semaiarenarena, Jonathan;

        19. Joiaribenarena, Mathanai; Jodaiarenarena, Azi;

        20. Selairenarena, Zelai; Amokenarena, Heber;

        21. Helziasenarena, Hasebia; Idaiarenarena, Nathanael.

        22. Eliasiben, Joiadaren, Johananen eta Jedoaren egunetan, lebitar-familietako buruzagiak eta aphezak iskribuz ezarriak izan dira, Dario Persiako errege zelarik.

        23. Lebiren seme, familietako buruzagiak, Egintzetako liburuan iskribatuak dira Jonathan Eliasiben semearen egunetaraino.

        24. Lebitarren buruzagiak: Hasebia, Serebia eta Josue Zedmihelen semea, eta hekien anaiak ziren beren aldietan laudorio eta aithor emateko, Dabid Jainkoaren gizonaren manamenduaren arabera, eta begira egoteko bardin beren lerroan.

        25. Mathania, Bekhezia, Obedia, Mosolam, Telmon, Akub ziren atheen eta athe aitzinetako lorioen zainak.

        26. Horiek ziren Joazimen egunetan, Joazim baitzen Josueren semea eta Josue Josedekena, eta Nehemias buruzagiaren eta Esdras aphez eta iskribauaren egunetan.

        27. Bada, Jerusalemeko harrasiaren dedikazionearentzat, beren egon-lekhu guzietarik bilhatu zituzten lebitarrak Jerusalemera erakhartzeko eta dedikazionearen eta bozkalentzia baten egiteko esker onetan kantika zinbalekin, maniurrekin eta gitarrekin.

        28. Kantarien semeak bildu ziren beraz Jerusalemen inguruetako bazterretarik eta Nethuphatiko herrietarik,

        29. Galgalgo etxetik, Jebako eta Azmabetheko aurkhintzetarik, ziren kantariek berentzat herriak egin baitzituzten Jerusalemeko inguruetan.

        30. Aphezak eta lebitarrak xahu egin ziren eta xahutu zituzten populua, atheak eta harrasia.

        31. Judako buruzagiak berriz, harrasiaren gainera iganarazi nituen, eta laudorioen kantatzaileak bi moltzo handitan ezarri nituen. Harrasiaren gainean goan ziren eskuin Gorotzeko atheko alderat.

        32. Eta hekien ondotik goan ziren Osaias eta Judako buruzagian erdiak,

        33. Eta Azarias, Esdras, Mosolam, Judas, Benjamin, Semeia eta Jeremias;

        34. Eta aphezen semeetarik, turutak durrundatuz, Zakarias Jonathanen seme, Semeiaren seme, Mathaniasen seme, Mikaiaren seme, Zekurren seme, Asaphen semea;

        35. Eta haren anaiak, Semeia, Azareel, Malalai, Galalai, Maai, Nathanael, Judas eta Hanani, Dabidek Jainkoaren gizonak manatu tresnak joz; eta Esdras iskribaua hekien aitzinean zen Ithurriko athean.

        36. Hekien parrean igan ziren bertzeak Dabiden hiriko mailak gora, Dabiden etxe gaineko harrasia gaindi; Uretako atheraino, iguzki-haizerat.

        37. Eta eskerrak bihurtzen zituztenen bigarren andana parretik zihoan, eta ni hekien ondotik, eta populuaren erdia harrasiaren eta Labeetako dorrearen gainean, harrasi zabaleneraino,

        38. Eta Efraimgo athearen, athe Zaharraren, Arrainen athearen, Hananeelgo dorrearen eta Ematheko dorrearen gainean, Arthaldearen atheraino, eta baratu ziren Presondegiko athean;

        39. Eta laudorioak kantatzen zituztenen bi andanak gelditu ziren Jainkoaren etxean, eta ni ere bai, eta enekin kargudunen erdiak;

        40. Eta aphezak ere, Eliakim, Maasia, Miamin, Mikea, Elioenai, Zakaria, Hanania turutekin,

        41. Eta Maasia, Semeia, Eleazar, Azi, Johanan, Melkia, Elam, eta Ezer. Eta kantariek eta Jezraia hekien buruzagiak ozenki kantatu zuten.

        42. Egun hartan bitima handiak imolatu zituzten, eta boztu ziren, ezik bozkario handia eman zaroeten Jainkoak; hekien emazteak eta haurrak ere boztu ziren, eta Jerusalemetik urrunera entzun ziren hekien bozkarioaren otsak.

        43. Halaber egun hartan berezi zituzten gizonak khutxako salhen zaintzat, libazioneen, pikainen eta hamarrenen karguarekin, hekien bidez hiriko buruzagiek esker onezko bestan sarraraz zetzazten aphezak eta lebitarrak, zeren Juda bozkariotan baitzen aphezak eta lebitarrak bilduak ikhusteaz.

        44. Eta begiratu zituzten beren Jainkoaren manamendua eta xahupeneko manamendua; eta kantariek eta athalzainek egin zuten Dabiden eta Salomon haren semearen manamenduaren arabera.

        45. Ezen hastetik, Dabiden eta Asaphen egunetan, Jainkoari laudorio eta aithor ematen zaroeten kantarien aitzindariak ezarriak ziren.

        46. Eta Israel guziak, Zorobabelen egunetan eta Nehemiasen egunetan kantariei eta athalzainei egun oroz ematen zaroezten beren zathiak, eta sainduesten zituzten lebitarrak, eta lebitarrek sainduesten zituzten Aaronen semeak.

 

XIII. KAP.

        1. Bada, egun hartan populuaren aitzinean irakurtu zen Moisen liburuan, eta hartan iskribatua aurkhitu zen, Amontarrak eta Moabitarrak etzirela Jainkoaren baldarnan sarthu behar menderen mendetan;

        2. Zeren etziren Israelgo umeei biderat atheratu ogiarekin eta urarekin, eta zeren hekien kontra erakharri zuten Balaam hekien madarikatzera; eta gure Jainkoak benedizionetara bihurtu zuen madarizionea.

        3. Bada, egin zen, legea aditu zutenean, Israeldik berezi zituztela arrotz guziak.

        4. Eta horren gainean ikhusteko zuen Eliasib aphezak, zeinari gure Jainkoaren etxeko khutxaren gaineko kargua eman baitzioten, eta Tobiasen ahaide hurbila zen.

        5. Eginarazi zuen beraz khutxategi handi bat beretzat, eta haren aitzinean han zauden emaitzak, isentsua, untziak; ogiaren, arnoaren eta olioaren hamarrenak; lebitarren, kantarien, eta athalzainen zuzenak, eta aphezen pikainak.

        6. Bada, horietan orotan ez nintzen Jerusalemen, zeren Artakserkses Babilonako erregeren hogoi eta hamabigarren urthean, erregeren gana goan bainintzen, eta ene egun azkenetan errege othoiztu nuen utz nintzan.

        7. Eta Jerusalemera ethorri nintzen eta ezagutu nuen Eliasibek Tobiasen gatik egin zuen gaizkia, hari Jainkoaren etxeko atherbeetan egon-lekhu bat eginez.

        8. Eta gaizkia handia iduritu zitzaidan. Eta Tobiasen egoitzako tresnak arthiki nituen khutxategitik kanporat;

        9. Eta nik manaturik, xahutu zuten khutxategia, eta harat bihurtu nituen Jaunaren etxeko untziak, sakrifizioa eta isentsua.

        10. Eta jakin nuen lebitarren zuzenak etzirela emanak izan; eta lebitarretarik, kantarietarik eta tenploko zerbitzarietarik bakhotxak bere herrira ihes egin zuela.

        11. Eta kargudunen kontra eraiki nuen egitekoa eta erran nuen: Zertako uzten dugu Jainkoaren etxea? Eta bilarazi nituen ihes egin zutenak, eta beren lekhuetan egonarazi nituen.

        12. Eta Juda guziak selharura ekhartzen zituen ogiaren, arnoaren eta olioaren hamarrena.

        13. Eta selharuez kargutu gintuen Selemias apheza, Sadok iskribaua, eta lebitarretarik Phadaias; eta hekien aldean, Hanan Zakhurren semea, Mathaniasen ilobasoa, zuzenak izan zirelakotz ezagutuak, eta eskuetan utziak izan zaroezten beren anaien zathiak.

        14. Nitaz orhoit zaite, ene Jainkoa, horren gatik, eta nik ene Jainkoaren etxean eta haren zeremonietan egin ditudan ongiak ez betzatzu ezezta.

        15. Orduko egunetan, Judan ikhusi nituen larunbatez lakotan mahats lehertzen hari zirenak, ogi-zama ekharleak; arno, mahats, piko eta edozein haxe asto gainetan ezartzen eta Jerusalemera ekhartzen zituztenak larunbatean. Eta jazarri nuen saltzeak egin zetzazten salpenak zilhegi ziren egunetan.

        16. Eta hirian bazauden Tiriarrak arrainak eta saltzeko guzietarik ekhartzen zituztenak; eta Jerusalemen larunbatetan saltzen zituzten Judako umeei.

        17. Eta larderiatu nituen Judako buruzagiak eta erran naroten: Zer da egiten duzuen gaizki hori, eta zertako profanatzen duzue larunbata?

        18. Ez othe dute hori egin gure arbasoek, eta gero gure Jainkoak gure gainera eta hiri hunen gainera erakharri baitu zorigaitz hau guzia? Eta zuek, larunbata hautsiz, berhatzen duzue Israelen gainera Jaunaren hasarrea.

        19. Bada, Jerusalemeko atheak phausuan sarthu zirenean larunbatez, nik erran eta hertsi zituzten atheak, eta manatu nuen etzetzaten idek larunbat biharamuneraino; eta ene zerbitzarietarik ezarri nituen atheetan begia idukitzeko nihork etzezan haxerik sar larunbatean.

        20. Eta tratulariak eta saltzeko gauzak ekhartzen zituztenak, behin edo bietan gelditu ziren Jerusalemetik kanpoan.

        21. Eta larderiatu nituen eta erran naroten: Zertan zaudezte harrasiaren parrean? berriz egiten baduzue hori, eskua ezarriko dut zuen gainean. Hargatik etziren geroztik larunbatetan ethorri.

        22. Lebitarrei ere erran naroten, xahu zitezen, eta atheen zaintzera eta larunbataren sainduestera ethor zitezen. Horren gatik beraz, ene Jainkoa, orhoit zaite nitaz, eta barkha dizadazu zure nihonereko urrikalpenen arabera.

        23. Orduko egunetan halaber ikhusi nituen Juduak Azotar, Amontar eta Moabitar emazteak hartzen zituztenak.

        24. Eta hekien haurrak erdi azotaraz mintzo ziren; etzakiten juduaraz mintzatzen, eta populu baten eta bertzearen hizkuntzetan nahasteka mintzo ziren.

        25. Eta larderiatu nituen eta madarikatu. Hekietarik gizonak jo nituen, buruak murriztu narozten eta Jainkoaz zin-eragin naroten, beren alabak etzituztela arrotzen semeei emanen, eta beren semeentzat eta beren buruentzat etzutela hekien alabarik hartuko, nioelarik:

        26. Salomon Israelgo erregek ez othe zuen horrelako gauzan bekhatu egin? eta segurki asko eta asko jendaietan etzen haren iduriko erregerik, eta maithatua zen bere Jainkoaz, eta Jainkoak Israel guziaren gainean errege ezarri zuen, eta halere emazte arrotzek bekhatura erorrarazi zuten hura.

        27. Eta guk ere, bihurriarena eginez, eginen othe dugu gaizki handi hau guzia, non gure Jainkoaren legea hautsiko eta emazte arrotzak hartuko baititugu?

        28. Bada, Joiada, Eliasib aphez-handiaren semearen umeetarik bat, Sanabalat Horonitarraren suhi zen, eta ene ganik urrun khendu nuen.

        29. Ene Jainko Jauna, bizi bedi zure orhoitzapena, apheztasuna eta aphez eta lebitar legea lohitzen dutenen kontra.

        30. Xahutu nituen beraz emazte arrotz guzietarik, eta ezarri nituen aphezak eta lebitarrak beren lerroetan, zein beren eginbideetan,

        31. Eta egurren eskaintzaren gainean, ephe berezietan, eta pikainen gainean. Ene Jainkoa, nitaz orhoit zaitezi ene onetan. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa