|
Uhin berri (1964-1969)
amaya lasa
Gipuzkoako Getarian jaioa, 1948-ko agorrilaren 8-an. Maistratarako estudiatzen ari da Donostian. Zeruko Argia-n maiz idatzi izan du hizlauz, baina bere poemarik gehienak argitara gabe ditu, eta beretariko batzuek dira honako hautatu direnak. Bere anai Mikel ondo ezaguna da poeta gazteen artean.
kaiu erdi hilaren hegapean sartu ginen gure maitasun hila erdi hila bare bihurtu nahiean.
egunean desioaren gogoa hila.
gauean gogoa desiratua.
beti, ia beti nahi behar izan, bainan...
gehienean hutsaren hasarrean.
kaiuaren begiak begiratu nituen arratsalde brumatsu, hits hartan begi borobil haietan erantzun bat aurkitu nahiean.
kaiua nigana etorri, muxu bat eman eta hegarekin lepoa eutsi zidan, nere min trixtea goxatu nahiean.
eta haitz geldi, ixil hartan sartu nintzen, maite gogoa izpi bat ixil arazi nahiez.
Ohean narru gorri, eskuak han nituela argi itzalean ilunpearen izkutuan, amodioaren heriotzara ninjoen.
Ohe guztian bihurritzen nintzen maindireak eta estalkiak bihurritasunean nahastuaz.
pentsamenduan muxu bat pentsamenduekin bi beso bizkar gainean desioarekin, nahitasunean, laztan herioan.
gizon haiek beren indarrak, haragiak, lurra heriotza bihurtzen... gizon haiek izerdi saminean danak batean, bat eginda, danontzat mundu bat egiten ikusi nituanean... lotsa sentitu nuen. ni, han, nere probiemarekin, nere pentsaraenduarekin, nere biziarekin, ni, nigan aurkitu nintzanean... lotsa sentitu nuen eta nere aurpegia gorri-gorri ipini zen gizon haien aurrean.
buru hutsa buru huts harekin begiak higitzen nituen, nere gelako mila aurpegi diferenteri so eginaz. Bizia balu bezala haren maitasun hilak. Eta aurpegiak nere ohera haren gorputza beroa ekarriko balirake bezala. buru huts, hotz harekin, hotzez zutaz amets egin nuen eta biharamunean, nere burua betea eta bere gorputza hurbil aurkitu nituen.
Uhin berri (1964-1969) |