|
Uhin berri (1964-1969)
luis mari mujika
Lizartzan (Gipuzkoa) sortua, 1939-ko urriaren 10-ean. Aita Sakramentinoa. Arnas eta Olerti-n argitaratu ditu bere poemarik gehienak. Gainera, poesi liburu bi argitaratu ditu: Bide-giroak, Bilbao, 1963; Urdin eta Burni, Donostia, 1965.
GIROAN...
Udako arnasak giroan igeri, siesta-ametsak, ardiak loti. Maitasun ixil, usaiak jostari, fruta berazko ahogozo guri.
Idealaren uda gizen, poza, —irabazpen—, udaren fruta heldu ta goza.
Pasa zan garratza, pasatu ekaitza, iritxi txaropena, goizetu arratsa.
Han, goian, dana ez da zaborra, goiko metala ez da zigorra. Iritxi naiz pakera, beraz ezkontzera. Alaitasun argal, itxu, hauskorra.
Itxaropenak bihotza pozera darama, ni olatuen gorrotoeri begira ta begira, animak lodiagoa barrengo atsegiña.
Idealaren uda gizen, poza, —irabazpen—, udaren fruta heldu ta goza.
Uhin berri (1964-1969) |