Uhin berri (1964-1969)
Juan San Martin

GAK, 1969

 

 

patxika erramuzpe

 

      Neskatilla hau Alduden sortua da, 1944-ko apirilaren 16-an, eta orain Baionan bizi da. Kantaria. Hamabost kantutik gora eginak ditu, eta beretariko gehieneri Gexan Alfarok egin dizkio moldezko zenbait zuzenketa.

 

 

           Ez, ez noha bakarrik,

           pitz hadi bihotza!...

           Johan nadin aintzin

           maitatuz bati bizia!...

 

 

OTXAGABIAN!

 

       Otxagabian, Otxagabian,

       amets egiteko herrian,

       gau ilargi xuritan,

       kurri-kurri ur hegian,

       abiatu nintzanian!...

       Herstura min bat zitzautan,

       jauzi bihotz barne-barnian,

       ez zinelakotz enekilan,

       bakarrik nindohan gau hartan!...

 

Ilargia gora izanik zeruan,

haren irria xuri zagon urean...

Eta ni ordian,

zure irria gogoan,

jarri nintzan ur hegian!...

 

Ilargia xuri zen gau eder hartan,

ura dirdir bazoan bere bidean,

iduri eleketan!...

Ni han nindagon ordian

beti zu ene gogoan!...

Ene burua zerurat altxatzian,

lano artetik izar bat agerian!...

Zu ez baitzintudan,

oi ene sahetsean,

zure izena nion eman!...

 

 

Uhin berri (1964-1969)
Juan San Martin

GAK, 1969