|
Uhin berri (1964-1969)
jose mª agirre
Ataunen (Gipuzkoa) jaioa, 1943-ko ekainaren 29-an. Ekonomia estudiatzen, lehen Suizan eta orain Beljikan ari da, Zeruko Argia eta Jakin-en argitarazi ditu zenbait lan. Sartre-ren La P... respectueuse eta Camus-en L’Etranger euskeratuak ditu, argitaratzeke.
EGIA GARESTI DALA
Heldu zen udaberria kantuz hasi henaria. Lagunak preso jauzi direla iritxi zait gaur berria.
Urtu ziraden elurrak Narrotu otso-zakurrak Oraino ere minberaz daude ene lagunen hezurrak.
Lanuak dire odoldu gizon prestuak ixildu Behin berriro gure Sisifo maldaz behera amildu.
Kontzientziak urratu “Bakea” dute saltu Lau orma artean egin dituzte bizirikan enterratu.
Indarra dela morala ordena dela kabala agertu dute gizonarentzat egia garesti dala.
ERNESTO
Galtzairu oker ezina Kondairaren erdi-mina Gerlaz suntsitu beharra dela leheno gerlaz egina.
Ezker nagia Europan aberatsa ametsetan Hiretzat erruz laudorioak Parisko snak-barretan.
Izarrak oro itzali Vietnam dena kiskali egia faltsiz ohi bezala begiak zaizkit estali.
Uso billa kabiroia basoan kexu leoia Bizi direnak jantziko ditek hildakoaren koroia.
Harri arotik burnikora injustizia beti gora Ez duk zillegi zapuztutzea haundi maundien loa.
Posible dadin ezina gizonaren larrimina nundikakoa ote diagu paradisu baten grina.
Hezur haragi lurrean Txe heriotzan atzean Testamendua banatu ditek kide-etsaiak zotzean.
Uhin berri (1964-1969) |