Uhin berri (1964-1969)
Juan San Martin

GAK, 1969

 

 

ibon sarasola

 

      Donostian jaio zan, 1946-ko uztailaren 11-n. Injinieru ikasten ari da. Zeruko Argia eta Jakin-en argitaratu ditu bere lanak, azken honetan saiakera bat ere bai Euskal-poesia gaur izenez, 1967. 1967-ko urte honetan “Lizardi” poesia saria irabazi zuen. Poemagintza izenez laister argitaratzekotan da bere poemok.

 

 

                           Mingaina

Ipar-errefrau bat

                           Mintzatzen da

                           Eta

                           Egiak

                           Azken-judizioan erantzungo

                           Du

                           gaur eguneko herriak

Aintzin-ohar

                           ene hitzak on-hartzen ez

                           baditu

                           biharkoari mintzatuko naiz

                           edo

                           etzikoari.

 

 

HIRU BLUERI BUBUZ

 

         LXVIII

Edonork galdetzen badizu

nork idatzi zituen

hitz hauek

esan zaiozu ni izan nintzela

hemendik iragan nintzela

aldamenetara      begiratu eta

joan egin nintzela

 

         LXXII

Nire izena Ulysses da

nire amak ez zidan deiturarik eman

hogeitabi urte ditut eta hiru pezta poltxikoan

 

         LXXVI

Eguzki-pean jaio nintzen

ene barraka ttipian

hamabi urte bete geroztik laket zaizkit

neska politak

 

 

’REN AZKEN KAPITULOA

 

Egoak zabalduz

Euskal-Herria utzi zuen

 

Bere Jainkoa,

bere aitaren Jainkoa,

Isaak-en Jainkoa,

Jacob-en Jainkoa

utzi zuen

 

Hogeitamar denarioz

saldu zuen bere lotsa ahalguztiduna

Kirie eleison

Christe eleison

Kirie eleison

Pater noster...

 

          * * *

 

BAI,... SEME BAT

     IZAN GENUEN NERE

EMAZTEAK        ETA

BIOK...

ASPALDIKO KONTUAK... BAI..

SEME BAT...

     ORAIN DALA ASPALDI

IZAN ZEN, DUELA

URTE BATZUEK, URTE

ASKO...

     GERO BETIKOA GERTATU

ZEN...

BETIKO HISTORIA ARRUNTA..

     ETXEA UTZI ZUEN... LAU

URTE ZITUEN

ETXETIK

ALDE EGIN

ZUENEAN...

     EZ OMEN ZITZAION

LAKET GURE.

     LAU URTE HAIETAN ASKO

PENSATU OMEN ZUEN...

GURE ETXEA UZTEA

ERABAKI OMEN

ZUEN AZKENEAN...

 

     NERE EMAZTEAK

PINUEN ORDEZ

PAGOAK ETA HARITZAK

LANDATUKO ZIRELA

MUNDUKO BASO GUZTIETAN

AGINDU ZION,       JENDEAK

EZ ZUELA GEHIAGO

EZTULIK EGINEN KONTZERTUETAN

 

     BAINAN

ALPERRIK IZAN

ZEN...

 

          NIK EMAZTEGAIAK

     (EMAZTEGAI ABERATSAK)

EZ ZIRELA TXURIZ JANTZIKO

EZTEI-EGUNEAN AGINDU

NION, ATSO ZAHARRAK EZ

ZIETELA TXAKURREI OGI-APURRIK

EMANEN

 

     (IN TRIBULATIONEM NOSTRAN

          ETA DAKIT ZER GEHIAGO)

AHAL-GUZTIDUNAK EZ DITUZTELA

SALOIETAKO GORTINEKIN

MUSKIRAK KENDUKO ESAN

GENION

 

     BAINAN

ALPERRIK IZAN

ZEN...

     ALDE EGIN

ZUEN...

     ATEA IRIKI

ZUEN

     KANPORAT

DOAN BIDEA HARTU

ZUEN

ETA

ALDE

EGIN

ZUEN

 

 

Uhin berri (1964-1969)
Juan San Martin

GAK, 1969