Uhin berri (1964-1969)
Juan San Martin

GAK, 1969

 

 

manex erdozaincy-etchart

 

      Baxe-nabarreko Oztibarre araneko Ibarla herritxoan sortu zen 1934-ko uztailaren 15-ean. Aita Frantziskotarra. Eztu libururik argitaratu baina bere poesiak, ugari, hor dira aldizkarietan sakabanaturik: Gazte, Gure Herria, Euzko-gogoa, Jakin, Olerti eta abar.

 

 

MUNDU ZABALERAKO!

 

            1

Gure lur huntako bizian

Mundu barneko bideetan

Gazte indarrak odolean

Erneta azkar gaiten joan

Beti ixuriz bihotzetan

Amodio xorta gozoa!

 

              Dei adarra dut joko

              Gora erabiliko:

              Lot ditela lanari

              Eskual semeak oro

              Mundu zabalerako!

 

            2

Ilunbeak dira munduan

Trixtura gogo bihotzetan

Ibil gaiten batasunean

Elgarrekin ber urratsean

Gora atxikiz agerian

Esperantxaren su berdea!

 

              Dei adarra dut joko

              Gora erabiliko:

              Lot ditela lanari

              Eskual semeak oro

              Mundu zabalerako!

 

            3

Aspaldinoko mendeetan

Haritz bat da sortu Gernikan

Bil gaiten haren inguruan

Eta xuti oldar gaitzean

Munduari eskaintzekotan

Libertatearen hazia!

 

              Dei adarra dut joko

              Gora erabiliko:

              Lot ditela lanari

              Eskual semeak oro

              Mundu zabalerako!

 

            4

Ez gaiten ito ahalgetan

Ager burua gorenetan

Ta lurrak ez beretzekotan

Ez ibil gogoa herrestan

Mundu osoak jakin dezan

Gure Nortasunaren berri!

 

              Dei adarra dut joko

              Gora erabiliko:

              Lot ditela lanari

              Eskual semeak oro

              Mundu zabalerako!

 

 

Uhin berri (1964-1969)
Juan San Martin

GAK, 1969